Euskararen Eguneko Mezua
Transcript of Euskararen Eguneko Mezua
Abenduak 3, Euskararen eguna!!!
Erabiltzen ez bada, hil egiten da euskara.
Ez da ezergatik, baina, aipatu egiten dizut, badaezpada.
Erabiltzen ez den Euskara, hil egiten da
mugitzen ez den bihotza hil egiten den bezala.
Euskara ez da asko ta asko galdu, asko eta asko erabili delako.
Askotan eta asko erabili ez delako galdu da euskara, askoan asko.
Ez da ezergatik, baina, galdu den euskara, pitin bat bada ere, eskuratuko bada
askotarako eta beharrez askoka erabili beharko da.
Ez da ezergatik, baina, euskara hil egiten da
berriketetan euskaraz hitz egiten ez bada.
Ez da ezergatik, baina, isiltzen duzun euskara
hiltzen duzun euskara da.
Euskararen bidea ez da leuna
Baina, iluntasunean ere beti aurkituko dugu argi izpiren bat
ahalegintzen bagara, behintzat.
euskarak eguzkiz:
euskarak, goitik
euskaldunak, barrutik!