EUSKARAZKO KOMUNIKABIDEAK ETA KAZETARITZA ... - …• Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK):...
Transcript of EUSKARAZKO KOMUNIKABIDEAK ETA KAZETARITZA ... - …• Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK):...
1
EUSKARAZKO KOMUNIKABIDEAK ETAKAZETARITZA: EGOERA, ARDATZAK ETAPISU ERLATIBOA
Iñaki Zabaleta Urkiola
Santi Urrutia Izagirre
Arantza Gutierrez Paz
Nicolas Xamardo Gonzalez
Antxon Mendizabal Etxabe
Oharra: txosten hau, Europako Batasuneko hizkuntza gutxituetako hedabideen
inguruan aipatutako autoreak burutzen ari diren hainbat urtetako ikerketa-proiektuaren
emaitza partzial bat da (Los medios de comunicación de las lenguas minorizadas en la
Unión Europea: realidad, problemática y nuevas estrategias de desarrollo, Universidad
del País Vasco-Euskal Herriko Unibertsitatea. Proiektuaren erreferentzia: 1/UPV/EHU
00015.323-HA-7716/2000).
2
1.- LABURPENA
Txosten honetan hainbat gai jorratuko ditugu. Lehenik, betiko eskakizunari erantzun bat
emateko asmoz, euskarazko kazetarien eta laguntzaileen kopurua zehazten saiatuko
gara, zifra batera inguratzeko. Bigarren, euskal komunikabideen eta kazetaritzaren
inguruan gogoeta egiteko garrantzitsuak diren azterketa-ardatzak aipatuko ditugu,
multimediotasunaren gaurkotasuna azpimarratuz. Hirugarren, komunikazio-talde
nagusienak, eta hiri eta euskaldun gutxiko eskualdeetan erabiltzen edo erabil daitezkeen
medio-ereduak ikusiko ditugu. Laugarren, ohikoa den euskarazko hedabideen
deskribapena egiten dugu, baina Interneteko ziber-medioen esparrua gehituz. Azkenik,
aurreko katalogaziotik harantzago joan nahian, euskarazko komunikabideen pisu
erlatiboak kalkulatu eta ebaluatu ditugu, hala Euskal Herriko herrialdeetako euskaldun
portzentajeekin alderatuz, nola Europako Batasuneko beste hizkuntza gutxituetako
medioekin alderatuz. Uste dugu azken ekarpen hau berria eta interesgarria dela.
2.- EUSKARAZKO KAZETARIEN KOPURUA
Estimazio moduan, hedabide mota guztietan euskaraz ari diren kazetarien
kopurua 700etik gorakoa izan daitekeela uste dugu. Ondoko zerrendan azaltzen diren
zenbakien batuketak 589ko kopurua ematen du. Datu hauetako asko zehaztasun faltan
daude: behin baino gehiagotan kazetariak, teknikoak eta gainerako langileak denak
batera bilduta egon daitezke. Lan dedikazio mailak oso gradu desberdinekoak izan
daitezke. Beste aldetik, taulan ez dira sartu era guztietako informazio bulego edo
kabineteetan ari direnak. Beraz, datu hau gaiari egiten zaion lehen hurbilketa moduan
hartu behar da.
1. Taula: Euskarazko komunikabideetako kazetari eta kolaboratzaileak
Komunikabidea Kazetariak Kolaboratzaileak
Aldaketa 16 6 -
Antxeta Irratia 2 25
3
Aralar Irratia (LekunberrikoUdala)
1 -
Argia 11 40
Arreta Irratia (Ermua, librea) (4 lagunen arteanegina)
-
Berria 80 -
Bilbo Hiri Irratia 4 100
Deia 5 (1) -
Durango Telebista (elebiduna) 6 (eta 4 tekniko) -
Euskadi Gaztea 5 11
Euskadi Irratia 63 (2) -
Euskal Telebista 190 (3) -
Euskalerria Irratia 11 (lantalde osoa) -
Gara 6 (4) -
Gure Irratia 12 (5) 82
Irulegi Irratia 10 (guztira) 80
Kaito TB (tekniko 2) -
Karrape Irratia (Leitzako Udala) 2 -
Lea Artibai eta Mutrikuko Hitza 8 -
Mendaro Telebista 2 (eta 3 tekniko) -
Oarso Telebista 5 (eta 7 tekniko) -
Oarsoaldeko Hitza 10 -
Oiartzun Irratia 2 (eta tekniko 1) -
Telesko 2 (eta 3 tekniko) -
Tolosaldeko Hitza 8 -
Topagunean ez dauden herrialdizkariak
30 (6) -
Topaguneko Komunikabideak 89 (7) -
Urdaibai telebista 3 (eta 3 tekniko) -
Urola Kostako Hitza 8 -
4
Xaloa Telebista 7 (langileguztiak)
-
Iturriak: taula honetako datu gehienak Arantza Gutierrezek bildu ditu eta gainerako biltzaileakPatxi Azpillaga, Nikolas Xamardo, eta Santi Urrutia izan dira.
(1) Estimazioa.
(2) 46 plantillan eta 17 aldika urtean zehar.
(3) Ondoko datuetatik abiatuta ateratako estimazioa: Guztira 463 langile finko 2004an. Lanjakin baterako kontratatzen direnak 111. Finkoen artean goi mailako tituludunak 171 (EuskoJaurlaritza, 2004ko Aurrekontuak, www.euskadi.net). Hemen falta dira ETBrentzat lan egitenduten kanpoko enpresetan ari diren kazetariak.
(4) 9 denbora osoz.
(5) Estimazioa da. 30 herri aldizkari dira, haietako 13 hilerokoak, eta beste 13 bi hilabete, hirueta abarrekoak. Batez beste, astekarietan 4 langile biltzen dira, hamaboskarietan 2 etahilerokoetan 1. (Topaguneak egindako kalkulua).
(6) Hau Topaguneak erabiltzen duen datu biribildua da. 36 aldizkari daude sartuta (haietako 12asterokoak) eta zenbait irrati ta lelebista. Estimazio honetan kazetari eta gainerako teknikariaketa administraziokoak ere sartzen dira.. Topagunean sartuta dauden elkarte batzuen datuzehatzagoak ondokoak dira: a) Goiena Komunikazio Zerbitzuak elkartean 47 langile daudeguztira; b) Ttipi-Ttapan 9 langile guztira, 4 erredakziokoak; c) Durangaldeko HerriKomunikabideak: guztira 5 kazetari (Anboto Irratian -Elorrio- kazetari 1 eta teknikari 1); d)Guaixe 3,5 kazetari; Esan Erran, herrietako udal buletinak eta Pulunpe aldizkariaren artean 3;Maiope aldizkarian kazetari 1 eta laguntzaile 2.
Taula honetako datu gehienak Arantza Gutierrez-ek bilduta daude. Gainerako biltzaileak hauekizan dira: Patxi Azpillaga, Nikolas Xamardo, eta Santi Urrutia.
(1) 23 kazetari euskaldun daude, euskaraz zein gazteleraz ibil daitezkeenak. Hala ere, estimaziobatez, Deian euskarazko artikuluek 5 kazetariren lana bete dezakete.
(2) 46 plantillan eta 17 aldika urtean zehar.
(3) Ondoko datuetatik abiatuta ateratako estimazioa: Guztira 463 langile finko 2004an. Lanjakin baterako kontratatzen direnak 111. Finkoen artean goi mailako tituludunak 171. (EuskoJaurlaritza, 2004ko Aurrekontua, www.euskadi.net. Hemen falta dira ETBrentzat lan egitenduten kanpoko enpresetan ari diren kazetariak.
(4) 50 kazetari euskaldun dago, euskaraz, zein gazteleraz edo frantsesez egin dezaketenak lan.Hala ere, estimazio batez, egunkarian azaltzen diren euskarazko artikuluek 6 kazetariren lanabete dezakete.
(5) 9 denbora osoz.
(6) Estimazioa da. 30 herri aldizkari dira, haietako 13 hilerokoak, eta beste 13 bi hile, hiru etaabarrekoak. Batez beste, astekarietan lau langile biltzen dira, hamaboskarietan bi etahilerokoetan bat. (Topaguneak egindako kalkulua).
(7) Topagunean 3 telebista, 4 irrati eta 36 aldizkari daude federatuta —2004ko uztaila—.Berauetan 168 lagunek (ez denek egun osoko lanaldiz) egiten du lan (hedabideontzat free lancemodura beharrean dihardutenak aintzat hartu barik), euretarik 89k kazetari-lanetan dihardutela.Aldizkarien ale kopuru globala, bestalde, 161.000koa da. Sartuta dauden elkarte batzuen datuakondokoak dira:
5
• Goiena Komunikazio Zerbitzuak elkartean 47 langile daude guztira.
• Ttipi-Ttapan 9 langile guztira, 4 erredakziokoak.
• Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK): guztira 5 kazetari (Anboto Irratian -Elorrio- kazetari bat eta tekniko bat).
• Guaixe 3,5 kazetari; Esan Erran, herrietako udal boletinak eta Pulunpe aldizkariarenartean 3; Maiope aldizkarian kazetari 1 eta laguntzaile 2.
800.000 euskalduneko1 hizkuntza komunitatea dela gurea aintzat hartuz gero,
1.000 hiztuneko ia 0,9 kazetari ateratzen zaigu indize moduan. Zenbaki honen benetako
esanahiaz jabetzeko beste herrialdeetako datuekin alderatu beharko genuke, eta oraindik
ez dugu izan hori egiteko aukerarik. Hala ere, iruditzen zaigu 1000/0,9 ratioa aintzat
hartzeko moduko kopurua dela eta euskarazko komunikabideek lortu duten pisuaren
adierazlea. Beste aldetik, datu asko bildu ez dugun arren, euskarazko kazetagintzaren
ezaugarri bat ‘kolaboratzaile’ ugari izatea da, kazetagintza honetan herritarren parte
hartzea funtsezkotzat jotzen denaren seinale, eta baita ere herritar hauen laguntzeko
borondatea adierazten duena. Hemendik abiatuta euskarazko kazetagintzaren ezaugarri
nagusi batzuk aipatuko ditugu.
3.- KOMUNIKABIDE ETA KAZETARITZAREN AZTERKETA-
ARDATZAK
Orain arteko ibilbideari begiratuz, badirudi hiru ardatzen continuum-ean azter
ditzakegula euskarazko komunikabideak eta kazetaritza. Lehena herri-ekimenaren eta
instituzionalizazioaren ardatza da, enpresaren jabetzarekin eta kudeaketa motarekin
zerikusia duena. Bigarrena, profesionaltasunaren ardatza, kazetaritzaren eta edukien
kalitatearekin lotu behar dena. Hirugarrena, militantziaren ardatza dei genezake eta
aurreko bien azpian eta inguruan kokatzen den jarrerari eta konpromisoari dagokio.
1 800.000 da zifra askotan aipatzen den euskal hiztunen kopuru borobila. Zentzu estuagoan, 2001eko Soziolinguistikako Inkestaren
arabera Euskal Herri osoan 634.000 inguru dira elebidunak —beste hizkuntzarekin batera euskaraz ondo hitz egiteko gai direnak—.
Hauei euskaraz zertxobait egiten dutenak gaineratzen bazaizkie —263.000 lagun— 897.000 nolabaiteko elebidun biltzen dira. Beste
iturri batzuk: Eustat-en arabera 2001ean 656.980 elebidun zegoen EAEn (euskaldunak), eta Nafarroako Estatistika Erakundearen
arabera 55.930 Nafarroan (ondo hitz egiten zutenak). Hauek Iparraldeko 2001eko Inkesta Soziolinguistikoaren datuekin bilduta
(55.000 euskaldun), 767.910eko kopurua ematen du. Bestalde, Berria egunkariak 1. urteurreneko publizitatean (2004ko ekaina)
779.788 euskaldun aipatzen zuen.
6
Zoritxarrez, maiz, ardatz beraren bi ertz kontrakoetan jarri izan dira
profesionaltasuna eta militantzia, nahiz eta bi kontzeptuak maila berean ez egon, eta
horrek nahasketa eta kaltea baino ez dio ekarri euskarazko kazetagintzari
(komunikabideak) eta kazetaritzari (jarduna).
Azken urte hauetan, teknologia berriak, konbergentzia, integrazioa eta antzeko
joerak nazioartean ugaritu egin direnean, euskal komunikabideen artean ere jokabide
bertsuak burutzen saiatu dira eta, ondorioz, multimediotasunaren ereduaren adibideak
ikus ditzakegu. Alabaina, uste dugu komertzialtasunak ez duela oraindik erro sendorik
hartu.
3.1.- HERRI-EKIMENAREN ETA INSTITUZIONALIZAZIOAREN
ARDATZA
Herri-ekimena dei diezaiokegu gizarte zibilaren borondate, erabaki eta
finantzaketan nagusiki oinarrituz sortu eta jarduten duen medioari, nahiz eta laguntza
publikoak jaso. Orain arte, euskarazko komunikabideak sortzeko indar nagusiena herri-
ekimena izan da, instituzioen ekintzaren aurretik. Horren adibideak dira tokiko
komunikabideak eta Egunkaria.
Ardatz honetako c o n t i n u u m -aren beste ertzean komunikabideen
instituzionalizazioa dugu; publikotasuna, alegia. Medio publikoak hasieratik erakundeek
sortutakoak dira, eta izaera hori barneratua dute. Euskal Irrati Telebista da adibide
nabariena. Beste hedabide askok erakundeekin egindako hitzarmenen bidez
funtzionatzen dute eta, horren ondorioz, nahitaezkotzat jotzen da herritarren ekimenak
erakundeen politikarekin lotura izatea, erakunde hauek inplikazioa izatea, eta berauekin
akordioetara heltzea, maiz kazetaritza-independentziaren mesedegarri ez dena.
3.2.- PROFESIONALTASUNAREN ARDATZA
Urteetan zehar ikusi da arlo honetan, beste askotan bezala, lan txukuna eta
kalitatekoa egiteko nahitaezkoa dela profesionaltasun maila egoki bat lortzea. Dena den,
jakin badakigunez profesionaltasunaren kontzeptua konplexua da. eta gogoan izan behar
dugu profesionalari dagozkion bi alderditara mugatzen dugula: a) hedabideetarako
ikasketa espezifikoak izatea; eta b) lanaldi osoz hedabideetako jardunean aritzea.
7
Horrela definiturik, hedabide publikoetan profesionaltasuna aurretiazko
baldintza da, baina ekimen herritarretatik sortutakoetan, toki-hedabideetan batez ere,
hasieran borondatezko lana izaten da nagusi eta nahitaezko, baina, denbora igaro ahala,
gero eta egoera profesionalagoetara heldu beharra egoten da. Horrela bakarrik bermatu
ahal baita hedabideak irautea, eta kalitate gero eta handiagoa lortzeko aukera izatea.
Herri-ekimenez sortutako Euskaldunon Egunkariak ere —hedabide publikoek bezainbat
edo gehiago—, profesionaltasuna hartu zuen ardatz eta horrela egin du oinordeko
Berriak ere.
3.3.- MILITANTZIAREN ARDATZA
Gaur egun ere oso garrantzitsua da militantziaren balioa euskarazko edozein
komunikabidetan; bai herri-ekimenezkoetan, bai publikoetan, eta baita pribatu edo
komertzialetan ere, azken hauetatik oso gutxi dagoen arren.
Neurri handiagoan edo txikiagoan euskaraz diharduten hedabide gehienek beren
“idearioan” sartuta daukate euskararen normalizazioaren aldeko inplikazio gradu bat
adierazten duen puntua. Izaera hau ‘informazioa euskaraz zabaltzeko’, eta antzeko
esaldietan azal liteke era xumean, edo ‘gizarte euskalduna eraikitzen laguntzeko
konpromisoa’ bezalako aipamen indartsuagoan2. Horrek esan nahi du hedabide
horietako kazetari, teknikari eta laguntzaileen jarduna, bakar-bakarrik lanbide moduan
barik, euskararen aldeko nolabaiteko plusa eskatzen duen eginkizuntzat hartzen dela.
Testuinguru horretan dauka erabateko zentzua, adibidez, kolaboratzaile edo
laguntzaileen irudiak. Euskararen aldeko zeregin berean aritzeko prest egon daitezkeen
kanpoko pertsonen laguntza eskatzen da, eta kolaboratzaile horien parte hartzeko
motibazioa justu horixe da: euskararen egoera normalizatzeko ahaleginean laguntzea,
euskaraz bizitzeko aukera gehiago egon dadin. Ikuspegi hau izanda, euskaraz ari diren
komunikabideek zalantza asko izaten dute, edo areago, erabat uko egiten diete beste
2 ‘Konpromisoa’ da, adibidez Iruñeko Euskalerria Irratiaren idearioan azpimarratutako hitza. BUJANDA, Mikel,“Euskalerria Irratia,” hemen: Tokiko Hedabideak Etorkizunera Begira, Topagunearen III. Jardunaldiak, 2003, 84-96.or.
8
hizkuntzetan asko garatuta dauden bideei; komertzialak deitzen diren ereduei esaterako,
hau da, erabat publizitatearen bidez finantzatzen diren produktu mediatikoei3.
3.4.- ARDATZ BERRIAK: MULTIMEDIOTASUNA ETA
KOMERTZIALTASUNA
Txosten honetan zehar ikusiko dugunez, badirudi beste bi eredu/ardatz berri ere
kontuan hartzen hasi beharko dugula, nahiz eta oraindik ez dauden guztiz garatuta:
multimediotasuna eta komertzialtasuna.
a.- MULTIMEDIOTASUNAREN ARDATZA
Komunikabideen multimediotasunari dagokionez, euskarazko medioen artean
eredu desberdinak ari dira garatzen, nazioarte-mailan gertatzen denarekin bat etorriz.
Lau komunikabide-eredu behintzat ikus ditzakegu euskarazko medioen esparruan:
modomedioa, monomedio-katea, multimedioa eta multizerbitzua. Oroitarazi nahi dugu
ez garela ari hedabideen jabetza-motari buruz, horien produktu-eskaintzari buruz baizik.
Monomedio-eredua: azken bost urte hauetara arte egon den eredua izan da.
Komunikazio-enpresa batek –dela publikoa dela herri-ekimenezkoa– komunikabide bat
bakarrik argitaratu edo hedatzen du (aldizkari bakarra, irrati bakarra, etab.). Oraindik
ere eredu honek jarraitzen du tokiko hedabide askotan.
Monomedio-katearen eredua: aurreko ereduaren garapen edo aldaera modura,
“monomedio-katearen eredua” sortzen ari da, zeinaren bidez mota bereko hainbat
hedabide katean lotzen diren, bai audientzia ugaltzeko, bai programazioa handitzeko,
eta, oro har, eraginkorragoak izateko. Tokiko hedabideak hasi dira eredu hau erabiltzen,
eta jadanik bada mota honetako irrati-kateren bat.
Multimedio-eredua: azken urte hauetan ezartzen ari den eredu berri bat da,
Interneten garapenari esker neurri handi batean. Eredu honetan, komunikazio-enpresa
batek bi komunikabide edo gehiago editatzen ditu, eta medioen euskarriak edozein izan
daitezke (inprimatua, ikus-entzunezkoa edo/eta Internet). Honen adibidea dugu Goiena
3 Adibidez, Galesen, publizitate hutsez finantzaturiko produktu gehiago dago. Euskal Herrian, itxura baten, izaerahori euskararen aldeko militantzia ideiaren aurka doa.
9
Komunikazio Zerbitzuak, zeinak aldizkariak, telebista, irratia eta zibermedioak dituen
(prentsa idatzia, ikus-entzunezko hedabideak, eta sareko produkzioa). Hemen sar
genezake, halaber, Euskarazko Komunikazio Taldea (EKT), Berria egunkari orokorra
eta Hitza izeneko eskualde-egunkariak, batetik, eta ziber-egunkaria, bestetik, editatzen
dituena. Multimedio-ereduarekin ere zerikusia daukate Nafarroan Ttipi-ttapa
Fundazioak eta Bizkaian Durangaldeko Herri-Komunikabideak.
Multizerbitzu-eredua: aurreko ereduaren aldaera bezala ere uler genezake, baina
uste dugu nortasun berezia duela. Eredu honek esan nahi du komunikazio-enpresa batek
ez dituela komunikabideak bakarrik ekoizten, baizik baita beste zerbitzu batzuk ere,
komunikazioarekin zerikusi gutxi edo deus ez dutenak maiz (euskaltegia, euskal-
taberna, euskal-kulturgunea edo bidaia-agentzia, etab.). Horren adibidea dugu Bilboko
Zenbat Gara? elkarte/enpresa, zeinak Bilbo Hiria Irratia, Kafe Antzokia eta euskaltegia
dituen, beste zerbitzu batzuen artean. Eredu hau baliagarria izan daiteke ingurune
urbano eta gutxieuskaldunduetan.
b.- KOMERTZIALTASUNAREN ARDATZA
Komertzialtasunak esanahi anitz ditu, baina hemen adierazi nahi da euskarazko
komunikabide bat publizitatez soilik finantzatzen dela, hizkuntza normalizatuetako
hedabide pribatuetan gertatzen den modura. Oraindik ez dago horrelako mediorik
euskaraz eta, beraz, hirugarren aldagai hau falta da “herri-ekimenaren eta
instituzionalizazioaren ardatzean”. Guztiz komertziala den medioa sortzen denean eta,
batez ere, irauten duenean, albiste garrantzitsua izango da euskal komunikabideen
esparruan.
4.- EUSKARAZKO KOMUNIKAZIO-TALDEAK ETA ENPRESAK
Aurreko lerroetan ardatz eta eredu teorikoak ezarrita, ikus dezagun orain
errealitatean euskarazko komunikabideak enpresaren ikuspuntutik nola antolatuta
dauden. Horrela jakingo baitugu noren eskutik, nolako ereduarekin (monomedioa,
10
monomedio-katea, multimedioa, multizerbitzua) eta nolako ingurutan garatu edo
garatzen ari diren orain arteko euskarazko komunikabideak4.
4.1.- IKUS-ENTZUNEZKO MEDIOAK: PUBLIKOAK
a.- EITB TALDE PUBLIKOA
Euskal Irrati Telebista taldea 1982ko maiatzaren 20an sortu zen eta Iurretako
albistegi-ekoizpenaren zentroan dago haren egoitza nagusia. Egun, lau telebista kanal
eta lau irrati emisora ditu; batzuk euskaraz eta besteak gaztelaniaz. 1982an euskarazko
ETB1 eta Euskadi Irratia eta erdarazko Radio Euskadi eta Radio Vitoria sortu zituen;
1986an, gaztelaniazko ETB2 telebista-kanalaren inaugurazioa izan zen; 1990ean
euskarazko Euskadi Gaztea gazteentzako formula-irratia abiatu zuen. Beraz, lurreko
transmisio-bidea erabiliz, telebista-kanal bat eta irrati-kanal bi ditu euskaraz.
1997an satelite bidezko emisioak hasi ziren, egun bi kanaletan banatuta
daudenak: Canal Vasco, Ameriketan hartzen dena eta kablez ere banatua (albistegi
berezia du, berremisio konbentzionalaz gainera), eta ETB sat, Astraren bitartez Espainia
eta Europan hedatua. 2000n, EAEn, bi programa/kanal berri banatzen ditu Euskaltel
kable-operadorearen bitartez: Canal Promo eta Superbat, haurrentzakoa. Alabaina,
satelite eta kablezko kanal gehienak ez dira guztiz euskaraz. Azkenez, Interneti
dagokionez, Eitb.com webgunea dago.
EITBren Sorkuntza Legeak (1982) garaiko ereduetatik abiatuta erantzun nahi
izan zien autonomia hasi berri bateko kultura, hizkuntzaren normalizazio eta
komunikazio premiei. Egun, digitalizazioaren erronkei eta atzemaniko arazoei ganoraz
erantzun ahal izateko, Administrazio Kontseiluak (non alderdien hamabost ordezkari eta
gizarte-erakundeen lau ordezkari dauden) “EITBren Plan Estrategikoa” onartu zuen
2000n. Horren bidez arrazoitu nahi izan ziren, besteak beste, Eusko Legebiltzarrak
instalazioen digitalizazio eta eguneratzeari begira onarturiko diru-sailak: 42 milioi € lau
4 Epigrafe honetarako datuak hainbat iturritatik jaso dira: a) Zabaleta, Iñaki, Nicolás Xamardo, Santi Urrutia, ArantzaGutierrez eta Antxon Mendizabal (2003), Los medios de comunicación de las lenguas minorizadas en la UniónEuropea: realidad, problemática y nuevas estrategias de desarrollo. UPV-EHUko ikerketa proiektu argitaratu gabea;b) Zallo, Ramón, Patxi Azpillaga, eta Juan Carlos de Miguel (2002): Komunikabideak hemen. Egitura mediatikoaEuskal Herrian. Alberdania, Irun, 47. or.; eta c) beste hainbat.
11
urteko planean. Eusko Jaurlaritzak kudeatzen du lau urteko plan hori “Euskadi
Informazioaren Gizartean” garapen programaren bitartez.
4.2.- PRENTSA IDATZI OROKORRA
Eduki orokorreko prentsa idatziaren alorrean Berria egunkaria eta eskualdeetako
Hitza egunkariak ditugu, EKT enpresak editatuak; eta astekarien artean Argia, Zabalik
eta Aldaketa 16.
a.- EUSKARAZKO KOMUNIKAZIO TALDEA (EKT)
2003ko otsailean Euskaldunon Egunkaria Espainiako epaileen aginduz itxia izan
ondoren, eta herritarren erreakzio indartsua gertatuta sortu zen EKT enpresa proiektu
zabalean gauzatzeko kapaz izan zen: Berria egunkaria ateratzea lortu zuen 2003ko
ekainean eta, ondoren, eskualde-prentsaren eremuan ere indartsu sartu da, gaur egun lau
eskualdetan Hitza egunerokoa ateratzen baitu. Eskualde horietako batzuetan herri-
prentsaren pisu guztia hartu du Hitzak, herri-komunikabideen arloan dauden ereduetako
bat osatuz.
b.- ARGIA
Euskarazko aldizkarien artean ibilbiderik luzeena egin duena izanik, Argia
astekaria ateratzen duen enpresak beste hainbat produktu ere eskaintzen ditu euskal
kulturaren inguruan: Euskal Kulturaren Urtekaria, kulturaren inguruko kontsulta
liburua; Egutegi-takoa, urteko egun bakoitzari buruzko informazioa dakarren almanaka;
bere astekariak jorratzen dituen gaiekin lotutako liburuak; eta Sareko Argia, Internet
bidezko hainbat zerbitzu eskaintzen dituen webgunea.
c.- ZABALIK ETA ALDAKETA 16 ALDIZKARIAK
Aldizkari biak gaztelerazko talde mediatiko handien eskutik sortutako
produktuak dira. Zabalik Vocento taldearen produktua da, El Correo eta Diario Vasco
12
argitaratzen dituen taldearena. Bestalde, Grupo Zeta-n dagoen Cambio 16 gaztelerazko
astekariaren eskutik euskarazko homologoa argitaratzen hasi zen 2003an, Aldaketa 16.
4.3.- TOKIKO KOMUNIKABIDEAK
Zabalkunde handia izan du era honetako kazetagintzak euskarazko
komunikabideetan azken hamarkadan. Eskualdeetan, herrietan eta hirietan eredu berriak
sortzen ari dira, batzuk dagoeneko garatuta eta martxa onean daudenak, eta beste
batzuk, aldiz, hastapenetan egon daitezkeenak. Goratxoago Hitza-ren kasua aipatu dugu,
eskualde batzuetan EKTk erabili duen formula, egunkari bat zabaltzeko erronkari aurre
egin diona, aurretiaz ere bazeuden esperientzia batzuetan oinarriturik.
Garatu diren beste formula batzuk, aldiz, oso desberdinak dira: multimedio-
taldeak sortu dira; beste batzuk zerikusi gehiago izan dezakete multizerbitzu-eredu deitu
dugunarekin; eta lekuren batzuetan monomedio-kateak edo sareak ere sortu dira.
A.- TOKIKO MULTIMEDIA-TALDEAK
Hiru multimedio-talde nagusi daude Euskal Herrian: Goiena Komunikazio
Zerbitzuak, Ttipi-ttapa Fundazioa eta Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK).
A.1.- GOIENA
Goiena Komunikazio Zerbitzuen enpresa-eredua Gipuzkoako Arrasate, Bergara,
Aretxabaleta, Eskoriatza, Antzuola, Oñati, Elgeta eta Arabako Aramaio aldean garatu
da. Bertan, euskara sustatzearen alde diharduten elkarteek (3.000 bazkidetik gora
guztira) Goiena Komunikazio Zerbitzuak izeneko kooperatiba eratu zuten 2.000ko
ekainean. Eskualdeko informazio beharrei begira, kooperatiba honek Goienkaria
astekaria sortu du, 24 orrialdekoa eta dohainik banatzen dena. Eranskin gisa, eskualdeko
udalerri bakoitzak bere orri-sorta berezia aurkezten du.
Horrez gainera, GoiTb eskualdeko telebista kudeatzen du kooperatibak. Astean
30 orduko emisioa eskaintzen du eta 60.000 pertsonakoa da haren balizko ikusle
multzoaren kopuru gorena. Telebista-proiektu hau Euskal Herriko toki-telebista
bizkorrenaren eskutik sortu zen (Arrasate Telebista), produkzio eta programazio egitura
13
sendoak izanik. Irratiaren munduan Arrasate Irratia daukate. Multimedioaren eredu
horri jarraiki, komunikazio-zerbitzuen eskaintza Internetera ere zabaltzea erabaki dute.
1.415.000 € inguruko aurrekontua izanda, Goiena Komunikazio Zerbitzuak
udalen aldetik laguntza garrantzitsua jasotzen duen gizarte-ekimenaren adibide argia da.
Gaur eguneko eskualde osoko enpresa hau martxan jartzeko, oso aipagarria da bertako
herrietan 80ko hamarkadaren azkenetan eta 90ekoaren hasieretan sortu ziren euskara-
elkarteen eginkizuna, aitzindaria AED (Arrasate Euskaldun Dezagun) izan zela. Euskara
elkarte hauek izan dira herri bakoitzean bertako herri-prentsako proiektuak gauzatzen
joan direnak, eta urteek aurrera egin ahala elkarrekin lan egiteko ahalmena erakutsi
dutenak, era askotako oztopoak gainditu eta Debagoieneko eskualde ikuspegiaz lan
egitera heltzeko gai izanik.5
Enpresa honek erabilitako formula juridikoa ‘bitariko kooperatiba’ da. Euskara
elkarteek, langileek eta udalek daukate enpresaren kontrola, lehenengoek gehiengoa
izanda. 47 laguneko lan-taldea dago Goienan, kazetari, teknikari, administrari eta
gainerakoak kontuan hartuta. Goiena Komunikazio Zerbitzuak ondoko komunikabideak
kudeatzen ditu:
2. Taula: Goiena barruan dauden komunikabideak
Aldizkariak Telebista Irratiak Telematika
Goienkaria
Arrasate Press
Berrigara
Aretxagazeta
Ze barri?
Kontuola
Goibekokale
Txirritola
Goiena telebista(GOITB)
Arrasate Irratia(1)
Sustatu.Com(webloga)
Udalwebguneak(2)
Goiena.Net(3)
(1) Arrasate Irratia ez da Goienaren titularitatekoa, baina Goienak kudeatzen du eta bereegituraren barruan funtzionatzen du; kazetari eta teknikariak Goienako nominan daude.(2) Udal webak: Goienak eskualdeko bost udal web kudeatzen ditu.
5 ARREGI, Inaxio, “Goiena Komunikazio Zerbitzuak 2000-2003,” hemen: Tokiko Hedabideak Etorkizunera Begira,o.c., 139-151. or.
14
(3) Eskualdeko ataria izan nahi du. Udal webak bertan integratuko dira.
A.2.- TTIPI-TTAPA FUNDAZIOA
Nafarroan herri-komunikabideen arloan dinamismorik handiena erakutsi duen
taldea dugu hau, multimedio-formula jorratuz. Hain zuzen, Ttipi-ttapa izan zen herri
aldizkarien aintzindari, Arrasate Pressekin batera 1989an sortua. Ingurune honetan
banatzen da Ttipi-ttapa: Bidasoa, Baztan, Malerreka, Leitzaldea eta Urdazurin. Geroago,
sarean agertu zen lehendabiziko euskarazko herri-aldizkaria izan zen, 1996an webgunea
atera baitzuten, eta beste urrats bat eginez, 1998an Ttipi-ttapa telebista sortu zuten.
Nafarroako Gobernuak interes sozialeko izendatzea lortu ondoren, bere izaera
juridikoa fundazioa da, eta tributu araubide berezia du Nafarroako Ekonomi eta Ogasun
Departamentuan6.
A.3.- DURANGALDEKO HERRI KOMUNIKABIDEAK (DHK)
Durangaldean, Debagoienako esperientzia erreferentziatzat hartuta sortu zuten
Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK) elkartea, lau herritako euskara-elkarteen
eskutik. Taldeak komunikabide hauek kudeatzen ditu: Anboto eskualdeko aldizkaria,
Anboto irratia, eta webgunea.
B.- TOKIKO MONOMEDIO-KATEAK
Elkarbiltzeak dakartzan abantailez jabeturik, mota bereko komunikabide txikiek
sortzen dituzten kate edo sareei buruz ari gara. Nafarroako ekimen batek badu
zerikusirik horrelako ereduarekin, nahiz eta multimediorantz abiatzeko ahaleginak ere
egon daitezkeen batera. Sakana, Lekunberri eta Basaburua lotzen dituzten hiru irratiren
ibilbidea aipatuko dugu. 1999an biltzen hasi ondoren 2000an Sarea deitutako formula
jarri zuten martxan hiru irratiren artean, bakoitzak eginiko produktuak zabaltzeko.
Horrela, Beleixe Irratia, adibidez, lau ordutan emititzen hasi zen, goizeko 10etatik ordu
bietara. Beste orduetan Iruñeko Euskalerria Irratiaren programazioa emititzen dute.
6 IRIGOIEN, Joxemanuel, “Ttipi-ttapa telebista, aukera eta mehatxuen arteko leian murgildua,” Euskonews.com,Gaiak 157.
15
Beleixe Sakanan entzuten da; Aralar Irratia Lekunberri, Araitz, Betelu eta
Larraunen; Esan Erran Irratia Basaburua, Ultzama, Imotz Odieta eta inguruetan. Irrati
bidez eraikitako saretik aparte, leku bakoitzean zeregin desberdinak dituzte. Sakanan,
irratiarekin batera, Guaixe astekaria ateratzen dute; Basaburuan Esan Erran irratia eta
inguru hartako udal buletinak. Nahiz eta gerora begira zeregin berriak ikusi (web-orria
ateratzea, euskara zerbitzua antolatzea) horretarako, besteak beste, profesional gehiago
behar da, eta oraingoz sarearen funtzionamendua hobetzeko eta egokitzeko ardurekin
dabiltza7. Beraz, daukatena duin egitea eta oinarri sendoak jartzea da helbururik
behinena.
4.4.- HIRI ETA EUSKALDUNTASUN BAXUKO ESKUALDEETAKO
EUSKAL KOMUNIKABIDEAK
Aurreko hedabide-eredu guztiek badute ezaugarri komun bat: Euskal Herriko
eskualde edo herri euskaldunenetan sortu direla; edo erdiak baino gehiago euskaldunak
direnetan behintzat. Baina erdaldunagoak diren inguruetan, salbuespenen bat kenduta,
orain arte ez da garatu komunikabide-eredu hain argirik.
Azterketa abiatzeko, bi ingurune mota desberdin aipatuko ditugu, dauden
zailtasunen adibide moduan jartzearren: alde batetik hiriak, eta bestetik eskualderik
erdaldunenak.
a.- HIRIETAKO EUSKAL KOMUNIKABIDEAK
Donostiako kasua kenduta —hemen euskarazko komunikabide indartsu multzoa
baitago— Euskal Herriko beste hiriek euskarazko komunikabideen arloa xumeago
erakusten dute, eta ez da agertzen eredu argirik. Egia da hiri guztietan daudela
euskarazko komunikabideak, batzuetan zailtasun handiz aurrera egin dutenak, eta beste
batzuk baldintza hobeagoetan jarduten dutenak8. Dena den, egoera honek hirietako
euskarazko komunikabideei buruz gogoeta batzuk egitera eramango gaitu, eta
horretarako Bilbo hartuko dugu abiapuntutzat.
7 Tania Arriaga, Esan Erran-eko kazetariak adierazia. 2004ko Ekaina.
8 ORTEGA, Hektor, “Hiriburuetako herri aldizkariak zertan diren,” Euskonews, 231. zb.
16
Bilbon ekimen desberdinak sortu dira euskarazko komunikabideen arloan. Bada
multizerbitzuak formularekin zerikusia duen adibide bat, Zenbat gara? Elkartea. Honen
eskutik, euskaldunak batzeko eta elkarrekin harremanetan jartzeko asmoan oinarrituta,
hainbat ekimen bultzatu dira. Helburu nagusia, azken batean, euskaldunak elkarrekin
biltzeko inguruak sortzea da, eta garrantzi handia hartzen dute, beraz, jendea fisikoki
batzeko antolatzen diren espazioek eta ekitaldiek. Horretarako, Bilbo erdi-erdian
kokaturik hiriko, eta inguruetako, jende euskalduna erakartzen duen jardun multzoa du
elkarteak: euskarazko klaseak; Kafe Antzokia, ekimen kultural ugariz hornitua; liburu-
argitaldaria du, etab.
Guzti horrekin batera doa komunikabideetan egiten duen jarduna. Asmo orokor
berberak bultzatuta, elkarteak Bilbo Hiria Irratia jarri zuen martxan 1999an. Eredu
komertzialetatik ihes egiten duen irrati honek lau kazetari ditu gaur egun, eta 100
kolaboratzaile inguru, lanbide eta zeregin mota askotakoak. Irratia Bilbo Handia
deitutako eskualde osora zuzentzen da eta, beraz, bere audientzia potentziala 150.000
euskaldun ingurukoa da.
Elkarteak webgunea ere badu, bere ekimen guztiei buruzko informazioa
eskaintzen duena, eta egunero hor 600 bat lagun sartzen dira9.
Bilboko beste euskara-elkarte eta erakundeek ere bultzatu dituzte ekimen
sendoak, esaterako herri-prentsaren arloan garatu dituzten proiektuen bidez. Izan ere,
Bilbon hiru aldizkari argitaratzen dira auzune desberdinetan: Deustualdean Prest!
hilerokoa zabaltzen da; Mahatserri edo Begoñan (Santutxu, Begoña, Uribarri,
Txurdinaga eta Otxarkoaga) Berton hilerokoa; eta Zorrotzan Zorrotz-morrotz
lauhilerokoa10.
Bilboko euskarazko komunikabideetan beste adibide bat Bizkaia Irratia da.
Bizkaieraz egiten den eremuetara bidaltzen du bere seinalea eta, beraz, audientziaren
eremua herrialde osoa da, behintzat. Horregatik, irrati honen programazioa Bilboko
hiritarrei baino gehiago Bizkaiko herri txikiagoetako audientziari zuzenduta dago.
Hala ere, Bilbon 50.000 euskaldun inguruko hiztun-multzoa dagoela aipatzen
delarik, esaten da dauden euskarazko komunikabideak horrelako kopuruari dagokion
9 Jabi Zabala, Zenbat gara? elkarteko webgunearen kudeatzaileak adierazia. 2004ko Ekaina.
10 ORTEGA Hektor, “Bilbo eta herri aldizkari euskaldunak: ‘Berton’ eta ‘Prest!’,” Euskonews, Gaiak 157.
17
garapen-mailatik urrun daudela. Baina, zera gaineratzen da, euskaldun-multzo horren
ezaugarriak, herrietakoekin alderatuta, oso desberdinak direla, eta haiengana heltzeko
komunikabideen estrategiak ere desberdina izan beharko duela, ziurrenik.
Hasteko, hirietako euskaldungoa oso sakabanatuta dago. Asko izan arren, zaila
da non dauden jakitea eta zailagoa haiengana heltzea. Teorian, honek abantaila izan
beharko luke komunikabideak garatzeko, uste izatekoa baita sakabanatuta egoteak
elkarren berri edukitzeko gogo handiagoa sor dezakeela. Baina horrek ez dauka zertan
horrela izan: hirietako euskaldunen komunitate lokal zentzua herrietakoena baino
txikiagoa da, nahiz eta hiriko auzo batzuetan auzo nortasun sendoa egon daitekeen.
Bestalde, hirian izango dira euskaldunak beraien artean beste inon baino
desberdinagoak, lanbide, interes, bizi-estilo, ideologia, zaletasun eta gainerako
faktoreen arabera. Horrek guztiak esan nahi du hiriko euskaldungoa oso heterogenoa
dela. Nola egin horietako askorentzat interesgarria izan daitekeen hedabidea? Zeintzuk
ote dira euskaldungo horren zati handi bat lotzeko balio duten “gutxieneko izendatzaile
komunak”, euskararen ezagutzatik aparte? Horrelako gaiak eta galderak planteatzen dira
hirian euskarazko komunikabideak sortzeko aukerez hitz egiten denean11 .
b.- EUSKALDUNTASUN BAXUKO ESKUALDEETAKO
KOMUNIKABIDEAK
Hirietan, euskaldun multzo handia bizi izanda, hainbeste arazo azaltzen bada, zer
gertatuko ote da euskaldun portzentaje baxuak azaltzen dituzten herri txikiz osaturiko
inguruetan?
Hemen arazoak biderkatu egiten dira. Leku askotan euskarazko hedabide bat
martxan jartzea utopia hutsa da. Gainera, dauden euskaldun gehienak euskaldun berriak
izango dira, seguruen batean. Zer egin daiteke horrelako egoeran?
Beharbada, beste leku batzuetarako desegoki moduan agertu diren formula
batzuk, horrelako tokietan interesgarriak izan litezkeela esaten hasi beharko dugu. Hau
da, agian ez da alde batera utzi behar hemen formula elebidunak martxan jartzeko
aukera, adibidez. Leku euskaldunagoetan sistema honek ez dirudi lorpen handirik ekarri
11 Xabier Monasterio, Bilbo Hiri Irratiko esatariarekin mintzatzen. 2004ko ekaina.
18
duenik, edo gutxienez gaur egun errezelo handiz baloratzen da horien ibilbidea, baina
aztertzeko gauza izan liteke beste zonalde batzuetan.
Horrelakorik estudiatuz gero, ondo erabaki beharko litzateke nolako gaiak landu
euskaraz eta nolakoak erdaraz. Zein biztanleria multzori zuzentzen zaizkion hizkuntza
batean edo bestean idatzitakoak, eta abar. Agian, gazteriari zuzendu beharko
litzaizkioke, batez ere, euskarazko lanak, baina horretarako kolektibo horrentzat oso
interesgarriak diren gaiak prestatu beharko lirateke.
Edozein modutan, hemen ere baliagarria izan daiteke euskarazko
multizerbitzuen-eredua, dauden euskaldun gutxiak elkartzeko tresna modura.
5.- EUSKARAZ ARI DIREN HEDABIDEAK
Euskal Herrian, erabat euskaraz ari diren komunikabideen artean hauek dira
kopuruak: hamar telebista-estazio (ETB1 barne); 33 irrati-emisora; eta 109 medio
inprimatu, denetarikoak (Berria egunkaria, herri-aldizkariak, informazio orokorreko eta
bereziko medioak, eta abar). Gainera, zortzi “zibermedio” daude Internetez ari direnak.
Guztira, beraz, euskarazko 160 komunikabide Euskal Herri osoko 800.000 euskaldunek
osatutako komunitatearentzat. Ikus ditzagun atalka12.
Ohar modura, gogoan izan behar da errealitatea etengabe aldatzen ari dela eta,
ondorioz, komunikabide berriak sortzen edo desagertzen. Beraz, hurrengo taulan dauden
datuak 2003koak dira, ahal izan den neurrian 2004ra gaurkotuta.
5.1.- EUSKARAZKO IRRATIAK
33 irratik emititzen dute euskaraz. Gehienek egunero egiten dute (23), baina
badira asteroko hainbat ere (10). Hurrengo taulan dago informazio zehatza.
19
3. Taula: euskarazko irratiak herrialdeka, 2003an
Herrialdea Irratia Emisio tokia Audientzia(1)
Araba Hala bedi(2)
Gasteiz, Kanpezu, Laudio/Amurrio,Errioxa Araba, Sakana (Garraxi)
20.000
Bizkaia Anbotoirratia
Elorrio [Durangaldea] 288
Bizkaia ArrakalaIrratia
Lekeitio 200
Bizkaia Bilbo HiriaIrratia
Bilbo 2.000
Bizkaia BizkaiaIrratia
Bilbo 25.000
Bizkaia BusturiaIrratia
Busturia 200
Bizkaia ArretaIrratia
Ermua
Bizkaia Itsuki Bermeo 1.000
Bizkaia Radixu Ondarroa 1.282
Bizkaia Txantxibiri Elorrio 361
Gipuzkoa ArrasateIrratia
Arrasate 6.000
Gipuzkoa ArrateIrratia
Eibar 17.000
Gipuzkoa EuskadiGaztea
Donostia 65.000
Gipuzkoa EuskadiIrratia
Donostia 80.000
Gipuzkoa Matrailako Eibar
Gipuzkoa MolotofIrratia
Hernani 2.000
Gipuzkoa OiartzunIrratia
Oiartzun 3.500
Gipuzkoa Oñati Irratia Oñati 3.000
Gipuzkoa Segurairratia
Segura
Gipuzkoa Ttan Ttakun Egia/Donostia 150
12 Ikus ZABALETA, Iñaki, Nicolás Xamardo, Santi Urrutia, Arantza Gutierrez eta Antxon Mendizabal (2003), Losmedios de comunicación de las lenguas minorizadas en la Unión Europea: realidad, problemática y nuevasestrategias de desarrollo. UPV-EHUko ikerketa proiektu argitaratu gabea.
20
Gipuzkoa Txolarre Villabona-Zizurkil 2.118
Gipuzkoa Zazpiki Elgoibar 2.750
Gipuzkoa Zirika Idiazabal 99
Nafarroa AralarIrratia
Lekunberri 7.000
Nafarroa BeleixeIrratia
Etxarri Aranatz 152
Nafarroa Esan-ErranIrratia
Jauntsarats 88
Nafarroa EuskalerriaIrratia
Iruñea 15.000
Nafarroa KarrapeIrratia
Leitza 147
Nafarroa Irati Irratia Aribe -
Nafarroa Xorroxin Elizondo 572
Iparraldea Antxeta Hendaia 15.000
Iparraldea Gure Irratia Baiona 12.000
Iparraldea IrulegiIrratia
Donibane Garazi 7.000
Iparraldea XiberokoBotza
Maule-Lextarre 4.000
(1) Hainbat kasutan datuak estimazio hutsa dira.(2) Hala bedi irrati elebiduna da. Arabako leku askotan entzuten da, eta Nafarroako Sakanan erebai.
Irrati hauetatik biren hedadura maila Euskal Herri osoa da: Euskadi Irratia eta
Euskadi Gaztea. Badaude beste batzuk herrialdea hartzen dutenak erreferentzi moduan:
Bizkaia Irratia, Bizkaian; Euskalerria Irratia, Nafarroan; eta Gure Irratia, Irulegi
Irratia eta Xiberoko Botza Iparraldean, bertako lau irratietatik hiru, beraz.
Tokiko irrati txikien garapen natural moduan, eta 90eko hamarkadan eginiko lan
bateratuaren ostean zenbait irratiren artean Arrosa Ekoizpen Zentroa sortu zen. Hogeita
hamar irrati daude gaur egun elkartean —asko elebidunak, batzuk erdarazko
elebakarrak—, eta zazpi herrialdeetan lan egiten dute13.
13 URIARTE, Txema, “Arrosa irrati-ekoizpen zentroa,” hemen: Tokiko Hedabideak Etorkizunari Begira, o.c. 68-81.or.
21
Julian Belokiren hitzetan14, Hego Euskal Herrian 421.000 euskaldunek entzuten
dute egunero irratia, emisora guztiak barne. Kopuru horretatik, 132.000 entzule biltzen
dituzte euskarazko irratiek, irrati-entzule euskaldunen %31, beraz. Beste %69k
gaztelaniazko irratiak sintonizatzen dituzte. Euskarazko emisoren kopuruei dagokienez,
71.000 entzule ditu Euskadi Irratiak, eta 61.000k Euskadi Gazteak15. Hortik aparte
euskarazko beste irrati garrantzitsuenek (Arrate Irratia, Segura, Bizkaia, Loiola eta
Donostiako Herri Irratiak, Xorroxin, Euskalerria, Gure Irratia, Xiberoko Botza,
Irulegiko Irratia, eta euskarari lehentasuna ematen dioten beste irrati txiki batzuk)
35.000 entzule inguru biltzen dituzte. Dena den, gure iritzian, azken multzoan aipatu
ditugun irratien datuak, eskualde eta herrialdeetakoenak, ez dira oso fidagarriak, eta
baliteke entzuleria handiagoa izatea.
5.2.- EUSKARAZKO PRENTSA IDATZIA
Euskarazko egunkari, aldizkari eta prentsa inprimatu mota guztiak sartuta, ehun
goiburu edo mantxeta baino gehiago dira. Ondoko taulan, adibidez, 109 medio bildu
ditugu: lau informazio orokorrekoak (egunkari bat eta hiru aldizkari); 31 aldizkari
espezializatuak; eta 74 herri-prentsa alorrean sar daitezkeen egunkariak eta aldizkariak.
Horien artean, 34 aldizkari Topagunea Euskara Elkarteen Federazioan integratuta
daude.
4. Taula: euskarazko aldizkariak eta prentsa herrialdeka, 2003 edo 2004a
Herrialdea Zb. Prentsa Mota(1)
Zenbat? Non argitara Tirada
Araba 1 Administrazioaeuskaraz
3 Beste Gasteiz 6.650
Araba 2 Geu 1 Hilero Gasteiz 2.500
Araba 3 Habe 3 Beste Gasteiz -
14 BELOKI, Julian, “Irratia, beti tokian tokiko,” hemen: Tokiko Hedabideak Etorkizunera Begira, o.c., 65-66 or.CIES-ek 2002an egindako ikerketa batetik hartuta daude datuak.
15 Gure ustez, beste emisora bat, EITB Irratia izenekoa, egiaz, ez da irrati estandar bat, zeren ordenagailuzkontrolatutako musika-emisioa baita programazio gehiena. Horretaz aparte, euskarazko eta gaztelaniazko hitzaldigrabatuak ere ematen ditu.
22
Araba 4 Txirritola 1 Astero Aramaio[Arrasate] (2)
7.457
Araba 5 Zutabe 3 Gasteiz -
Bizkaia 1 Aikor! 1 Hilero Txorierri 4.750
Bizkaia 2 Aizu! 3 Hilero Bilbo 13.500
Bizkaia 3 Akatz 1 Hamabost
Bermeo 2.300
Bizkaia 4 Anboto 1 Astero Durango 8.000
Bizkaia 5 Arranondo 1 Hilero Ondarroa 3.500
Bizkaia 6 Artandape 1 Hilero Arrigorriaga 5.000
Bizkaia 7 Asteon (3) 3 Astero Abadiño 60.000
Bizkaia 8 Begitu 1 Hilero Arratia 4.500
Bizkaia 9 Berrietan blai 1 Hilero Bermeo 6.000
Bizkaia 10 Berton 1 Hilero Bilbo (Santutxu,Txurdinaga)
1.200
Bizkaia 11 Bolo bolo 1 Hiruhilero
Ondarroa 1.000
Bizkaia 12 Drogetenitturri 1 Hilero Ermua 1.600
Bizkaia 13 El social 1 Hilero Basauri
Bizkaia 14 Euskaltzale 3 Bilbo
Bizkaia 15 Euskarri 1 Beste Barakaldo 2.000
Bizkaia 16 Euskera 3 Bilbo
Bizkaia 17 Karmel 3 Zornotza
Bizkaia 18 Kili Kili 3 Bilbo
Bizkaia 19 Lea Artibai etaMutrikuko Hitza
1 Egunero Lea Artibai etaMutriku
5.500
Bizkaia 20 LitteraeVasconicae
3 Bilbo
Bizkaia 21 Nontzebarri 1 Bihilero Mungia 1.000
Bizkaia 22 Prest! 1 Hilero Bilbo(Deustualdea)
2.000
Bizkaia 23 Txirritxola 1 Hiruhilero
Bakio 800
Bizkaia 24 UK 1 Hilero Getxo 3.500
Bizkaia 25 Uztaro 3 Bilbo -
Bizkaia 26 Zer. Bizkaitarraibizkaieraz
3 Bilbo
Bizkaia 27 Zer diño 1 Hilero Orozko 750
Bizkaia 28 Zeutzat 1 Hilero Mendexa 100
23
Bizkaia 29 Zorrotz-morrotz 1 Lauhilero
Bilbo (Zorrotza) 1.000
Gipuzkoa 1 Aiurri 1 Hamabost
Andoain 1.800
Gipuzkoa 2 Aldaketa 16 2 Donostia 7.000
Gipuzkoa 3 Aretxagazeta 1 Astero Aretxabaleta[Eskoriatza,Gatzaga]
2.415
Gipuzkoa 4 Argia 2 Astero Lasarte 11.000
Gipuzkoa 5 Arrasate press 1 Astero Arrasate/Aramaio 7.457
Gipuzkoa 6 Artzape 1 Hilero Getaria 950
Gipuzkoa 7 Azpeitian zer 1 Hilero Azpeitia 3.500
Gipuzkoa 8 Baleike 1 Hilero Zumaia 2.300
Gipuzkoa 9 Barren 1 Astero Elgoibar 4.000
Gipuzkoa 10 Berria 2 Egunero Andoain 21.000
Gipuzkoa 11 Berrigara 1 Astero Bergara [Elgeta,Antzuola]
5.965
Gipuzkoa 12 Berriketan 1 Hilero Deba 500
Gipuzkoa 13 Bertsolari 3 Donostia 1.300
Gipuzkoa 14 Branka 1 Hilero Pasaia 2.500
Gipuzkoa 15 Danbolin 1 Hilero Zestoa 1.300
Gipuzkoa 16 Elhuyar Zientziaeta Tek
3 Hilero Lasarte 2.200
Gipuzkoa 17 Ene bada 1 Astero Legazpia 1.000
Gipuzkoa 18 Entzun 3 Hernani -
Gipuzkoa 19 Eta kitto! 1 Astero Eibar 7.300
Gipuzkoa 20 Eup! 1 Bihilero Ezkio-Itsasondo 200
Gipuzkoa 21 Euskaltzaleenkazeta
3 Donostia
Gipuzkoa 22 Galtzaundi 1 Hamabost
Tolosa 5.500
Gipuzkoa 23 Gaztetxulo 1 Donostia 10.000
Gipuzkoa 24 Geurean laneanere euskaraz
3 Arrasate
Gipuzkoa 25 Goibekokale 1 Astero Elgeta [Bergara,Antzuola]
650
Gipuzkoa 26 Goienkaria 1 Asteanbi
Debagoiena 18.000
Gipuzkoa 27 Goierritarra 1 Hamabost
Ordizia 7.300
24
Gipuzkoa 28 Hegats 3 Donostia
Gipuzkoa 29 HernanikoKronika
1 Egunero Hernani 3.200
Gipuzkoa 30 Hik hasi 3 Donostia
Gipuzkoa 31 Hondarribia 1 Hilero Hondarribia 1.200
Gipuzkoa 32 Ikastola aldizkaria 3 Donostia 36.500
Gipuzkoa 33 Ipurbeltz 3 Donostia -
Gipuzkoa 34 Irunero 1 Hilero Irun 3.500
Gipuzkoa 35 Irutxulo 1 Astero Donostia 5.000
Gipuzkoa 36 Jakin 3 Lauhilero
Donostia -
Gipuzkoa 37 Kalaputxi 1 Hilero Mutriku 1.700
Gipuzkoa 38 Kantilape 1 Lauhilero
Itsasondo 250
Gipuzkoa 39 Karkara 1 Hamabost
Orio 2.700
Gipuzkoa 40 Kontuola 1 Astero Antzuola[Bergara, Elgeta]
5.965
Gipuzkoa 41 Kontzejupetik 1 Hilero Oñati 3.800
Gipuzkoa 42 Lau haizetara 1 Hilero Errenteria 3.500
Gipuzkoa 43 Lokotxa 1 Donostia-Zu 500
Gipuzkoa 44 Maxixatzen 1 Astero Azkoitia 1.800
Gipuzkoa 45 Noaua! 1 Hamabost
Usurbil 2.600
Gipuzkoa 46 Oarsoaldeko Hitza 1 Egunero Oarsoaldea 5.000
Gipuzkoa 47 Oiartzun 1 Hiruhilero
Oiartzun 3.000
Gipuzkoa 48 Orratx! 1 Hilero Lezo 2.000
Gipuzkoa 49 Ostiela 3 Ordizia -
Gipuzkoa 50 Otamotz 1 Hilero Urretxu 2.000
Gipuzkoa 51 Pil-Pilean 1 Hamabost
Soraluze 1.850
Gipuzkoa 52 Saski-Naski 3 Donostia
Gipuzkoa 53 Senez 3 Donostia
Gipuzkoa 54 Tolosaldeko Hitza 1 Egunero Tolosaldea 7.500
Gipuzkoa 55 Txaparro 1 Hamabost
Zarautz 9.500
Gipuzkoa 56 Txintxarri 1 Asteanbi
Lasarte 4.500
Gipuzkoa 57 Unesco albistaria 3 Donostia -
25
Gipuzkoa 58 Urlatik 1 Hilero Gatzaga 600
Gipuzkoa 59 Urola kostakoHitza
1 Egunero Urola kosta 10.000
Gipuzkoa 60 Uztarria 1 Hilero Azpeitia 1.800
Gipuzkoa 61 Zabalik 2 Astero Donostia -
Gipuzkoa 62 Ze barri? 1 Hilero Eskoriatza[Aretxabaleta,Gatzaga]
2.415
Nafarroa 1 Aiaupenanik 1 Beste Lakuntza 400
Nafarroa 2 Axular 1 Hiruhilero
Burlata 2.500
Nafarroa 3 Guaixe 1 Astero Sakana 4.500
Nafarroa 4 Maliope 1 Hilero Araitz 1.300
Nafarroa 5 Murugarren 1 Hiruhilero
Gares 250
Nafarroa 6 Nabarra 3 Iruñea -
Nafarroa 7 Napartheid 3 Iruñea -
Nafarroa 8 Pulunpe 1 Hiruhilero
Larraintzaeskualdea
1.200
Nafarroa 9 Ttipi-ttapa 1 Hamabost
Bera (Bidasoa,Baztan,Malerreka,Leitzaldea etaUrdazuri)
7.100
Iparraldea 1 Maiatz 3 Hiruhilero
Iparraldea 2 Nanai 3 Hilero
Iparraldea 3 Pika 3 Hilero
Iparraldea 4 Herria 1 Astero Baiona 3.000
Iturriak: Aitor Zuberogoitia (Topagunea 2004), Alazne Aiestaran (“Euskarazko herri-prentsarennorabidea milurteko berrian”, 2003) eta autoreek egindako ikerketa. Taula honetako datu batzuk2004ko ekainera eguneratuta daude.(1) “1”, herri-prentsa; “2”, prentsa orokorra; eta “3”, prentsa espezializatua.(2) Kortxete barruko herrietan ere hedatzen da komunikabidea.(3) Une honetan, 2004ko ekaina, Asteon geratuta dago, finantza arazoak direla-eta.
Herrialdeka hau da banaketa: Gipuzkoaren erabateko nagusitasuna azaltzen da,
erdiak baino gehiago (62 medio) herrialde horretan argitaratzen baitira; ondoren Bizkaia
dator, 29 argitarapenekin; urrunago Nafarroa 9 komunikabide inprimaturekin; eta Araba
eta Iparraldearen kopuruak oso txikiak dira, ia anekdotikoa, launa baitituzte. Gainera,
26
Arabako lau medioak Eusko Jaurlaritzaren erakundeek argitaratzen dituzte, eta
Iparraldeko lautik bi haur-aldizkariak dira, eta beste bat literatur aldizkaria.
Kopuru absolutuez gain, interesgarria da banakuntza ehunekoen bitartez ere
ematea. Horren arabera, euskarazko komunikabide inprimatuen %57 Gipuzkoan
editatzen dira; %27, Bizkaian; %8, Nafarroan; %4, Araban; eta beste %4, Iparraldean
(ikus beherago euskarazko medio guztien portzentajeak herrialdeka, ez inprimatuena
soilik). Gure ustez, datu gordin hauen aurrean, Arabaren egoera Nafarroakoa baino
okerragoa da, nahiz eta, itxura politiko batean, arabar herrialdea Euskal Autonomia
Erkidegoko legeria euskaltzaleagoan egon.
5. Taula: euskarazko medio inprimatuak herrialdeka, 2003an
Gipuzkoa Bizkaia Nafarroa Araba Iparraldea Guztira
Medio inprimatuenkopurua
62 29 9 4 4 108
Medio inprimatuen%
%57 %27 %8 %4 %4 %100
5.3.- TOKIAN TOKIKO KOMUNIKABIDE INPRIMATUEN TIRADA
ETA KOPURUA, 1991-2003
Orokorrean begiratuta, tokiko prentsa idatziak gorakada nabarmena izan du
azken hamarkadan. Hurrengo bi tauletan medioen kopuruaren eta tiradaren bilakaera
ikusten dira, hiru urte desberdinen arteko alderaketa eginez (nahiz eta ez diren herri-
aldizkari guztien datuak biltzen). Ondorioa argia da: argitalpen-maiztasun handiko
herri-medioak (egunkariak eta astekariak, batez ere) ugaldu egin dira kopuruaren aldetik
eta, halaber, handitu egin dute alealdi edo tirada osoa.
a.- TOKIKO KOMUNKABIDE INPRIMATUEN TIRADA EDO
ALEALDIA
Tokiko egunkarien tirada 20.700 alekoa zen 2003an. Aurreko bi epeetan ez
zegoenez, ezin da alderaketa zuzenik egin.
27
Astekarien tiradaren igoera izan da nabarmenena seguruenik, 1996tik 2003ra
bikoiztu baino gehiago egin baitu alealdia: 35.650 ale 1996an eta 74.530 ale 2003an.
Hamabostekarien tirada ere asko igo da, 1996an 22.500 ale argitaratzen baitziren
eta 2003an 40.000.
Hilabetekarien alealdia mantendu egin da berrogeita hamar milaren inguruan.
Azkenik, “besteak” izeneko kategorian, non maiztasun txikiagoko kazetak
dauden, tiradaren kopurua gutxitu egin da. Beherakada honen kausa, seguruenik,
maiztasun honetako medioen urritzean datza, bai desagertu direlako edo bai maiztasun
handiagoko kategoriara igaro direlako.
6. Taula: Euskarazko herri-prentsaren tirada edo alealdiaren bilakaera, 1991-2003
0
10.000
20.000
30.000
40.000
50.000
60.000
70.000
80.000
Egunkariak 0 0 20.700Astekariak 13.500 35.650 74.530Hamabostekariak 17.600 22.500 40.000Hilabetekariak 27.300 52.200 55.550Besteak 18.200 11.500 12.250
1991 1996 2003
Iturria: 1991 eta 1996ko datuak Jose Felix Diaz de Tuestak bildutakoak (“Tokikoprentsaren errezeta,” Euskonews, Gaiak 157). 2003koak, berriz, Topaguneakemandakoak eta autoreek jasotakoak.
b.- TOKIKO KOMUNIKABIDE INPRIMATUEN KOPURUA
Tokiko komunikabide inprimatuen kopurua ere franko igo da azken hamar
urteotan, batez ere aldikotasun edo periodizitate ugaria duten medioetan (egunkariak,
astekariak). Aldiz, maiztasun txikiagoa duten kazeten kopuruak moteleranzko joera du
(hamaboskariak, hilabetekariak). Labur, ikus ditzagun ondoko taularen emaitza
nagusiak:
2003an lau herri-egunkari daude, gertakari berria euskal prentsan.
Herri-astekarien kopurua igotzen joan da urtero. 1991n lau astekari zeuden,
1996an zortzi eta 2003an hamabi. Beraz, sektore hau nahiko sendo agertzen da.
28
Tokiko kazeta hamaboskarien artean ere igoera izan da aztertutako hiru urteetan,
baina astekariena baino apalagoa. 1996an bost hamaboskari editatzen ziren, 1996an sei
eta 2003an bederatzi. Badirudi sektore hau moteltzen doala.
Hilabetekarien artean ere moteldura ikusten da, zeren 2003an hogeita hiru
goiburu edo mantxeta ziren eta 2002an hogeita bi.
“Besteak” izeneko kazeten artean beherakada hasi da eta 1991n hamahiru medio
baziren, 2003an hamar dira.
7. Taula: Euskarazko herri-prentsaren kopuruaren bilakaera, 1991-2003
0
5
10
15
20
25
Egunkariak 0 0 4Astekariak 4 8 12Hamabostekariak 5 6 9Hilabetekariak 11 22 23Besteak 13 11 10
1991 1996 2003
Iturria: 1991 eta 1996ko datuak Jose Felix Diaz de Tuestak bildutakoak (“Tokikoprentsaren errezeta,” Euskonews, Gaiak 157). 2003koak, berriz, Topaguneakemandakoak.
Esan bezala, beste hainbat egitura-arazo alde batera utzita, eta argitalpen-
maiztasunari eta medio-kopuruari soilik begiratuz, aldikotasun handiko herri-hedabide
inprimatuak garatzen ari dira.
5.4.- EUSKARAZKO TELEBISTAK
“Euskarazko telebista” definitzeko, irizpide modura emisio-orduen erditik gora
euskarazkoa izatea jarrita, bederatzi dira egun geure artean euskaraz aritzen diren
29
gertuko telebistak16. Bizkaian bat: Urdaibai TB; Gipuzkoan sei17: Goiena TB, Kaito TB,
Oarso TB, Telesko, Urnieta TB eta Zarauzko TB; eta Nafarroan beste bi: Ttipi-Ttapa TB
eta Xaloa TB. Hauez gain, Euskal Herri osoan zabaltzen den ETB1 dago (Nafarroan
seinalea eramateko arazoak dituen arren).
8. Taula: euskarazko telebista lokalak herrialdeka
Herrialdea Telebista Emisio tokia
Araba - -
Bizkaia Urdaibai Telebista Gernika
Gipuzkoa GoiTB Arrasate
Gipuzkoa Kaito TB Azpeitia
Gipuzkoa Oarso TB Lezo
Gipuzkoa Telesko Eskoriatza
Gipuzkoa Urnieta TB Urnieta
Gipuzkoa Zarauzko TB Zarautz
Nafarroa Ttipi-ttapa TB Bera
Nafarroa Xaloa TB Elizondo
Iparraldea - -
Aipatu ditugun bederatzi kanal horiez gain, badira beste hiru sailkapenetik hurbil
daudenak, baina ez bertan bete-betean: Zarauzko Jaitxiki TB, Aldudeko Kanaldude eta
Lazkaoko Goierri TB.
Jaitxiki TBren kasuan, 1992an sortu zenetik (emanaldiak maiz eten dituen arren)
erruz erabili izan ditu kanpo-produkzioko programak eta horrek emanaldien erditik
behera jarri du euskararen presentzia, %41,1ean hain zuzen; hala ere, bere izaera
bereziaren baitan mantentzen ditu programazio propioa eraikitzeko autonomia eta bere
eskaintza Zarautzera mugatzea.
16 Epigrafe honetarako datuak hainbat iturritatik jaso dira: a) Zabaleta, Iñaki, Nicolás Xamardo, Santi Urrutia,Arantza Gutierrez eta Antxon Mendizabal (2003), Los medios de comunicación de las lenguas minorizadas en laUnión Europea: realidad, problemática y nuevas estrategias de desarrollo. UPV-EHUko ikerketa proiektu argitaratugabea; b) Arana, Edorta, Patxi Azpillaga, Beatriz Narbaiza (2003): Gertuko telebistagintza Euskal Herrian, UPV-EHUko ikerketa proiektua; eta c) beste hainbat.
30
Kanaldude telebistari dagokionez, Frantziako Estatuko legepean aritu beharrak
—telebistagintza lokalak emanaldi iraunkorrak egin ahal izateko oso baldintza zorrotzak
bete behar dituelako— noizbehinkakoa du bere emisio jarduna. “Aldudetarrak”
elkarteak bultzatzen duen kanalak, aurretik bideo-zinten bidez ere zabaldu izan du
produktua, eta azken emanaldia 2002ko neguan burutu zuen. Euskara du komunikazio
tresna eta bere emisio-eremuan kokatzen diren herrietan gertatutakoen aipamenek
osatzen dute emanaldia.
Azkenik, izen bereko gipuzkoar eskualde osora zabaltzeko egitasmoa duen
Goierri TB aipatuko dugu. Aurki emititzen hastekotan den gertuko kanal hau euskaraz
arituko da.
5.5.- INTERNET ETA EUSKARA
Datu orokor batek dio euskara 40. hizkuntzarik erabiliena dela Interneten18.
2002ko urte hasieran 3.000 webgune inguru zeuden euskaraz, batzuetan euskara hutsez,
baina gehienetan beste hizkuntzaren batekin, edo batzuekin. Askotan, Administrazioa
edo hainbat erakunde publiko zein pribatuk ateratako webguneak ziren eta horietan
hizkuntza aukeratzeko posibilitatea ematen zen. Dena den, hauek dira lortutako datu
orokor batzuk: %29 webgune euskara hutsez zeuden; %71 beste hizkuntzekin batera;
eta %5 euskaraz eta ingelesez azaltzen ziren19. Seguru asko, gaur egun ere ez dira balio
horiek gehiegi aldatu.
Herrialdeka honela banatzen ziren: webgune guztien %40 Gipuzkoan eginak
zeuden, eta horietatik %40 euskara hutsez. Gipuzkoa da, hortaz, euskara eta beste
hizkuntza bat edo euskara hutsez orri gehien egiten duen herrialdea. Ondoren, oso
urrun, Bizkaia zetorren, webguneen %12rekin, eta horietatik lautik bat zegoen euskara
hutsean. Araba eta Iparraldearen produkzioa ia ezereza zen, %2 eta %1 soilik, hurrenez
hurren. Nafarroak euskal ziberguneen %7 zeuzkan, eta horietatik ia hirutik bat euskara
hutsean.
17 Herri-telebista berri bat sortu da aurten, 2004an, "Izarraitz Telebista" Urola bailaran, Azpeitian (AitorZuberogoitiaren informazioa, 2004ko uztailean).
18 ARREGI, Inaxio, “Goiena Komunikazio Zerbitzuak 2000-2003,” hemen: Tokiko Hedabideak Etorkizunera Begira,o.c., 139-151. or.
19 Aurki euskarazko bilatzailearen direktoriotik abiatuta egindako kalkuluak.
31
Aipagarria da erdi edo oso-osorik euskaraz azaltzen ziren webguneen %31
Euskal Autonomia Erkidego mailako Erakundeek ateratakoak zirela (Eusko Jaurlaritza,
diputazioak, EHU, etab.). Euskara hutsez, horietatik hamarretik bat pasatxo zegoen.
EUSKARAZKO ZIBER-HEDABIDEAK
Euskarazko hainbat komunikabide tradizionalek (irrati, telebista, prentsa idatzia)
Interneteko bertsioa ere jartzen dute sarean, baina badira bakarrean edo multimedio-
enpresa baten parte modura Internetez soilik jarduten duten euskal ziber-hedabideak.
Hauek bildu ditugu:
Sareko Argia
Nontzeberri.com
Sarean Irratia-Irratia.com
BIZKAIe (Bizkaia irratia)
Hamaika ikusteko
Sustatu.com (Goiena)
Erabili.com (Azpeitiko euskararen patronatoa)
Euskaraz.tv (www.euskaraz.tv).
Dena den, uste dugu gogoeta egin beharra dagoela ziber-hedabideen inguruko
kontzeptualizazioan eta sailkapenean. Izan ere, gutxienez, hiru kategoria mota bereiz
baikenitzake:
Medio tradizional baten ziber-bertsioa: webgune honetan komunikabide
tradizionalaren egokitzapen bat soilik egiten da. Adibidez, egunkari edo aldizkari baten
ziber-komunikabidea izan daiteke, paperezkoaren berdina edo oso antzekoa edukietan
(Berria egunkariarena, kasurako). Irrati batzuek ere eredu honetara jotzen dute.
Multimedio-talde bateko ziber-hedabidea: kasu honetan, multimedio-talde
batean egonik ere, ziber-medioa ez da komunikabide tradizional nagusiaren bertsioa
soilik, baizik bere nortasun propioa du, bere edukiak, bilakaera eta jarduna. Adibidez,
hedabide nagusi modura telebista-kate bat daukan multimedioan, bere ziber-hedabideak
32
albiste idatziak, bideoak, eta bestelako hainbat informazio paratzen ditu sarean.
Euskarazko ziber-medio franko kategoria honetan sartzen dira (Sareko Argia,
kasurako).
Soilik ziber-hedabidea: kategoria honetan sartzen ditugu Interneten soilik
jarduten duten ziber-hedabideak, bestelako medio tradizional edo multimedio-talde
bateko parte izan gabe. Euskaraz ez dira asko mota honetako ziber-medioak, baina
badira batzuk (Nontzeberri.com, kasurako).
6.- EUSKARAZKO KOMUNIKABIDEEN PISU ERLATIBOA
Iruditzen zaigu, txosten honetako gaiaren inguruan Euskal Herrian egin izan
diren beste azterketa batzuk deskribapen soilera mugatzen direla gehienbat eta
alderaketa-mailak falta izaten zaizkiela. Horregatik, epigrafe honetan, euskarazko
medioek bi esparru geografikotan duten pisu erlatiboa neurtuko dugu; alegia, Euskal
Herriko herrialdeetako euskaldun portzentajeekin alderatuz, batetik, eta Europako
Batasuneko hizkuntza gutxituetako hedabideekin alderatuz, bestetik.
6.1.- EUSKAL KOMUNIKABIDEEN PISU ERLATIBOA EUSKAL
HERRIKO HERRIALDEETAKO EUSKALDUN PORTZENTAJEEKIKO
Maiz, euskarazko komunikabideez berba egitean, ez dugu kontuan hartzen nola
banatzen diren herrialdeka; parametro hori baliagarria izan baitaiteke herrialde batek
euskarazko komunikabidegintzan erakusten duen kemena neurtzeko. Alabaina, datu
absolutuak deus gutxi balio du, herrialde bakoitzaren euskaltasun portzentajearekin
alderatzen ez badugu. Horregatik, hurrengo taulan eta grafikoan, herrialde bakoitzaren
bi parametro adierazten ditugu: euskarazko komunikabideen eta euskaldungoaren
portzentajeak Euskal Herriko osoekiko. Ehuneko balio horien bitartez jakin dezakegu
probintzia bakoitzaren pisu erlatiboa bi parametroetan.
9. Taula: euskarazko komunikabideen eta euskaldungoaren portzentajeen arteko
erlazioa herrialdeka
33
0,0%
10,0%
20,0%
30,0%
40,0%
50,0%
60,0%
E.H. osoko euskaldunen % 8,0% 32,0% 43,0% 8,2% 8,8%
Euskarazko komunikabideguztien %
3,0% 26,0% 54,0% 12,0% 5,0%
Araba Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Iparraldea
Datuek Gipuzkoak euskarazko jardunean duen zentralitate erabatekoa berresten
dute: euskaldunen %43 bizi izanda, bertan ekoizten dira Euskal Herriko komunikabide
guztien erdiak baino gehiago (%54). Horrek esan nahi du hamaika puntuko pisu erlatibo
positiboa duela. Hedabideen artean daude, gainera, Euskadi Irratia, Berria egunkaria, eta
ETB1en produkzio-zentroetako bat.
Bizkaian, euskaldun guztien %32 bizi izanda, bere komunikabideetan duen
portzentajea 6 puntu baxuagoa da (%26); beraz, pisu erlatibo negatiboa dauka. Bizkaia
oraindik urrun dago Gipuzkoak komunikabide lokaletan erakusten duen dinamikatik,
eta azken urteetan hainbat ekimen burutu den arren, Bilbo Handia eskualdea da erronka
handienak planteatzen dituen ingurunea.
Nafarroak, aldiz, pisu erlatibo positiboa du, komunikabide kopuruak (%12)
gailendu egiten baitu bertako euskaldunen portzentajea (%8,2). Hau kontuan hartzeko
datua da, ikusita nafar agintariak euskararekin egiten ari diren politika. Oztopo
administratiboak oso handiak diren arren, nafarren herri-ekimena indartsua da. Euskal
irratiei dagokienez, dinamismo berezia erakutsi dute, eta zonalde euskaldunean eta
mistoan daude kokatuta gehienak, eta tokian tokiko herri-taldeek edo kulturguneek
bultzatuta, enpresa moduan lehiatzeko gaitasuna frogatu dute, nahiz eta batzuk,
—Euskalerria Irratia, adibidez— oraindik legalitatea lortu ezinik dabiltzan.
Egoera askoz ere ahulagoa adierazten dute Arabak eta Iparraldeak. Alabaina,
bietan kezkagarriena Arabarena da seguru asko, Iparraldean baino euskarazko
komunikabide gutxiago produzitzen baita. Euskal Herriko euskaldunen %8 bizi da
“zazpigarren [eta azken] alaba” deitutako probintzian, baina euskarazko komunikabide
guztien %3 soilik editatzen/argitaratzen da bertan; beraz, bost puntuko pisu erlatibo
34
negatiboa dauka, franko nabarmena. Egia da, dena den, Aramaioren moduko herri bati
dagokion euskalgintza jarduna ez dela islatzen zifra hauetan, herri horretako produkzioa
Gipuzkoako Debagoienako herriekin batera (Goiena proiektua) gauzatzen baita, edo
Bizkaia Irratiak ere herri horretan frekuentzia bat izan arren ez baitu bertatik emititzen.
Dena den, Aramaioren ekarpenak ez luke aldatuko esandako pisu erlatiboa.
Gasteizek hiri moduan euskarazko hedabideak garatzeko planteatzen dituen
zailtasunetatik aparte —Bilboren antzekoak gauza askotan—, eskualdeetan formula
berriak sortu beharra egon liteke, zonalde euskaldunagoetan eraiki direnekin
konparatuta oso desberdinak izango direnak, seguruen batean. Multizerbitzuen-ereduak
merezi luke saioren bat inguru horietan.
Iparraldearen kasuan, euskaldun guztien %8,8 bizi dira eta euskarazko
komunikabide guztien %5 ekoizten dira alderdi horretan. 3’8 puntuko erlazio negatibo
hau aitorturik, esan behar da Ipar Euskal Herrian irratigintzaren garapena handiagoa
izan dela beste komunikabideekin konparatuta. 1980ko hamarkadan sorturiko euskal
irratiek aurrera jarraitzea lortzeaz gain, egitura tekniko eta administratibo sendoak
izatera heldu dira, baita langileria finkatzera ere. Herrialde horretan, berriz, prentsa-
arloan eta Interneten ez dago ia euskal ekoizpenik, eta Hego Euskal Herrian sortzen
diren komunikabideak kontsumitzera behartuta daude hango euskaldunak. Ezaugarri
horiek eragina dute prentsa-kontsumoaren ohituretan, eta Hego Euskal Herriko irratien
harrera anekdotikoa bada ere, idatzizko euskal hedabideetan Ipar Euskal Herriko
erreferentzia kontuan hartu behar dute hegoaldekoek hango irakurleria dela-eta.
6.2.- EUSKAL MEDIOEN PISU ERLATIBOA EUROPAKO
BATASUNEKO BESTE HIZKUNTZA GUTXITUETAKO MEDIOEN
AURREAN
Epigrafe honetan Europako Batasuneko hizkuntza gutxituen esparrua hartuko
dugu kontuan eta mapa horretan euskarazko hedabideen pisu erlatiboa neurtuko. Lehen
unetik esan behar dugu “komunitate linguistiko/politiko osora hedatzen diren eduki
orokorreko komunikabideak ditugula aztergai”; alegia, hedadura geografiko orokorra
eta denetariko informazioa/edukia ematen duten egunkariak, astekariak, irratiak eta
telebistak, horiek baitira komunitate linguistiko mailan iritzi publiko propioa sortzen
35
laguntzen duten tresna nagusienetakoak20. Beraz, analisi honetan ez ditugu sartu tokiko
hedabideak.
Halaber, taulako datuen interpretazio zuzena egiteko21, gogoan izan behar da
prentsa idatziaren kasuan, guztiz hizkuntza gutxituan argitaratzen diren egunkariak eta
astekariak soilik hartu ditugula kontuan, eta ez neurri batean edo bestean elebidun diren
medio inprimatuak. Alabaina, irrati eta telebistari dagokienez, irizpide hori lasaitu eta
hizkuntza gutxituan programazio partziala daukaten kanalak ere sartu ditugu, 24 orduko
programazioari “1” balioa ezarriz eta, horren arabera, programazio txikiagoei frakzio
hamartarrak kalkulatuz. Irizpide desberdin hauek erabiltzeko arrazoiketa datza
irakurleak unitate fisiko bakar modura hartzen dituela egunkaria eta astekaria, produktu
espazial bezala, ikus-entzuleak irratiaren eta telebistaren edukiak denboraren harian
hartzen dituen bitartean.
Europako Batasunean hogeita bederatzi “hizkuntza gutxitu” inguru daudenez,
EBLUL elkarteak 1999an adierazi zuen modura (European Bureau for Lesser Used
Languages), guk, horien artean, egiaz gutxituak direnak hartu ditugu; hots, hurrengo
hamar hizkuntzak: katalana, euskara, galiziera, irlandera (gaeilge), galesa (cymraeg),
samia, korsikera, frisiera, eskoziera (gaidhlig), eta bretoia. Beste hainbat ez ditugu gure
ikerlanean sartu zinez hizkuntza gutxituak ez direlako, “Estatu batean hizkuntza
gutxitua izanik ere, beste Estatu batean hizkuntza ofiziala delako” baizik (aleman
gutxiengoa Frantzian; turkiar gutxiengoa Alemanian; eta abar). Sartu ere ez ditugu sartu
lurralde gabeko hizkuntza gutxituak, zeintzuetan ijitoen gypsy/calé hizkuntza den
ezagunena, komunikabide-garapen nabarmenik ez dutelako.
Aurreko argibide guztiak emanda, hurrengo taulan dauden emaitza nagusiak
honela bil ditzakegu:
Euskaldunen pisu erlatiboa EBn: Aztertutako hamar komunitate/nazionalitate
gutxituek 28,7 milioi bizilagun dituzte guztira, eta horietako 11,2 milioi lagunek
(%39,0) hitz egiten dute beren komunitateko hizkuntza propioa. Euskal herritarrak 3,0
20 Epigrafe honetako behin-behineko emaitzak ikerketa-talde honek aurkeztu berri ditu nazioarteko kongresu batean.Ikus Zabaleta, Iñaki, Nicolás Xamardo, Santi Urrutia, Arantza Gutierrez, eta Antxon Mendizabal. Minority LanguageMedia in the European Union: reality, issues and development strategies. 2nd International Conference onCommunication and Mass Media, Atenas, Grezia, 2004ko maiatzaren 24-26.
21 Europako Batasuneko hizkuntza gutxituetako medioen informazioa biltzea lan zaila izan da, sakabanaketa handiadagoelako.
36
milioi dira guztira eta horietako 0,8 milioi dira euskaldunak (%27). Hortik abiatuta,
euskal hiztunen pisu erlatiboa Europako Batasuneko hizkuntza gutxituetako hiztun
guztien artean %7,3 da.
Euskal komunikabide orokorren pisu erlatiboa EBn: Europako Batasuneko
hizkuntza gutxituetako komunikabide orokor guztien %17,4 euskaldunak dira; hau da,
sei medio guztira (egunkari bat, telebista bat, irrati bat, eta hiru astekari).
Euskal hiztunen eta hedabideen pisu erlatiboen arteko aldea: aurreko bi
emaitzak elkarrekin alderatuz ikusten dugu, Europako Batasuneko komunitate gutxituen
balio orokorren aurrean, euskal komunikabideen pisu erlatiboa (%17,4) euskal hiztunen
pisu erlatiboa baino handiagoa dela (%7,3), eta hamar puntuko alde positibo horrek
adierazten du Euskal Herriak beste europar komunitate gutxituek baino garapen erlatibo
handiagoa duela komunikabideen alorrean. Izan ere, EBko komunitate gutxitu handiena
eta maiz aipatua den Katalunia hartzen badugu, konturatzen gara katalan hiztunen
portzentajea Europako hiztun gutxitu guztien %42,2 dela eta katalanezko
komunikabideen pisu erlatiboa %40,5. Beraz, bi parametroetan oso antzeko balioak
dituztenez, katalan medioen garapena nahiko orekatuta dago Europako Batasuneko
hizkuntza gutxituen erreferentzia hartzen badugu.
11. Taula: Hedadura eta eduki orokorreko komunikabideak Europako
Batasuneko hizkuntza gutxituetan, 2003 eta 2004
37
Biztanleria(milioietan)
Hiztunak(milioietan)
Hiztunen %biztanleriaosoarekinalderatuz
Egunkariak
Astekariak
Irratia
Telebista
Guztira
KomunitategutxitubakoitzarenhiztunportzentajeaEBkohiztungutxituguztiekiko
Hizkuntzagutxitubakoitzarenkomunikabide-portzentajeaEBkokomunikabidegutxituguztiekiko
Mediogutxituen etahiztungutxituen artekoaldea
Katalana(1)
6,3 4,7 75% 3 3 6 2 14 42,2% 40,5% -1,7%
Euskara (2) 3,0 0,8 27% 1 3 1 1 6 7,3% 17,4% 10,0%
Galiziera 2,7 2,4 90% 1 1 1 1 4 21,7% 11,6% -10,1%
Irlandera–gaeilge-(3)
3,7 1,6 43% 1 1 1 0,4 3,4 14,3% 9,8% -4,4%
Galesa -cymraeg-(4)
3,0 0,6 20% 0 2 1 0,2 3,2 5,4% 9,3% 3,9%
Samia (5) 0,1 0,1 90% 0 1 0,3 0,3 1,6 0,9% 4,5% 3,6%
Korsikera(6)
0,3 0,2 60% 0 1 0,4 0,1 1,5 1,6% 4,3% 2,7%
Frisiera 0,6 0,45 75% 0 0 0,5 0,1 0,6 4,0% 1,7% -2,3%
Eskozia(gaidhlig)(7)
5,0 0,1 1% 0 0 0,2 0,1 0,3 0,9% 0,9% 0,0%
Bretoia (8) 4,0 0,3 8% 0 0 0 0 0 2,7% 0,0% -2,7%
Guztira 28,7 11,2 39,0% 6 12 11,4 5,2 34,6 100,0% 100,0% 0,0%
Iturri nagusiak: Mercator Media (2003), Euromosaic (1996) eta guk geuk bildutako datupropioak: galdekizunak, bibliografia, Internet bidezko bilaketa, eta komunikazio pertsonalak.Hizkuntza gutxituei buruzko iturriak: Irlandarako Irish TV and Radio Network (2004); Samiariburuz, Sami TV and Radio Network (2004); Galizia: Dirección Xeral de Política Lingüística(2003). Oharrak: 2) Kataluniako Autonomia Erkidegoa, Andorra, Balear Uharteak, eta IparKatalunia lurraldeetako biztanleriak sartuta; 3) Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroa etaIparraldea lurraldeetako biztanleriak sartuta; 4) Gaelikoz, TB kanal bat egunero 7 ordukoprogramekin, eta irrati-emisora bat egunero 19 orduz ari dena; 5) TB kanal bat programazioaren%20 galesez daukana; 6) Samia: astero 10 orduko programazioa eskaintzen du STV Suediakokate publikoak, eta 300 irrati-ordu urtero; 7) bi irrati-emisora %40 korsikeraz egiten dutenak,eta astero ordubete inguruko TB programazioa, eta aldizkaria (zenbaterokoa den jakiteko); 8)220 orduko TB programazioa urtean gaelikoz, eta 40 irrati-ordu astero, biak BBCren bidez; 9)Hileroko aldizkaria bretoieraz, eta ez dago irrati, TB, eguneroko edo asterokorik.
7.- ONDORIOAK
38
Gaztelaniaz edo frantsesez diharduten komunikabide indartsuen ondoan
euskarazkoak oraindik xume azaldu arren, egia da baita ere gure hizkuntz komunitatea,
bere neurri mugatua kontuan izanda, aintzat hartzeko moduko dinamismoz aritu dela
euskarazko komunikabideak garatzeko ahaleginean.
Hasteko, eta komunikabide orokor edo zabalenei buruz hitz egiteko, gure artean
Euskal Herri osora zuzentzen diren ETB1 , Euskadi Irratia eta Berria moduko
komunikabideak izatea lorpen oso garrantzizkotzat hartu behar da 800.000 euskal hiztun
inguruko komunitatea garela kontuan hartuta, eta Europako Batasuneko beste hizkuntza
gutxituen komunikabideen arloa nola dagoen ikusita, aurreko taulan eta epigrafean
azaldu duguna.
Hedabide orokorretatik aparte, beste maila bateko hainbat komunikabide
sortzeko gai izan da euskal komunitatea, nahiz eta herrialdez herrialde diferentzia
handiak dauden. Alde horretatik begiratuta, oso nabaria da Gipuzkoaren nagusitasun
zabala euskarazko komunikabideak sortzeko ahalmenean. Gipuzkoako biztanleriaren
%43 euskalduna da, eskualde gehienetan euskalduntasun portzentaje zabala dauka, eta
tradizioz euskal kultura eta hizkuntzaren dinamikan aparteko garrantzia izan du.
Horregatik, ez da harritzekoa euskarazko komunikabideen arloan ere indar handiena
erakustea, guztien %54 herrialde honetan baitaude. Beste ertzean, ertz negatibo eta
kezkagarrian, Araba dago, Nafarroa eta Iparraldea baino okerrago euskal hedabideen
sorkuntzan eta garapenean. Egiaz, euskal autonomia politikoak eta euskalgintzak porrot
nabarmena egin du herrialde horretan.