FAMILIAGIDAK03

32
Jarraitu nirekin! Familia gidak 03

description

Familia katekesian gurasoei laguntzeko gidak hirugarren mailakoak

Transcript of FAMILIAGIDAK03

Page 1: FAMILIAGIDAK03

Jarraitu nirekin!

Familia gidak 03

Page 2: FAMILIAGIDAK03

2

Page 3: FAMILIAGIDAK03

3

1 Ezagutzen dugu Jesus?

Lehenbiziko bilera honen helburua ez da haurrek zer ideia, esperientzia eta ezaguera erlijioso duten jakitea, baizik eta hasten den urteari begira gauza batzuk gogoraraztea eta motibazioa piztea. Katekesi saioan zehar garrantzitsua izango da puntu hauek azpimarratzea: bizi izan dituzten esperientzia positiboak, pertsonak elkarren artean erlazionatzeak duen alde ederra eta, batez ere, Jesus ezagutzen hasi izanaren garrantzia. Joan den kurtsoko alde positiboak gogoratzea da kurtso berriari begira egin daitekeen motibaziorik onena.

Urte bakoitza opari bat da. MEZUA Lehenengo ikasturtean ezagutzen hasi ginen. Hain miresgarria izanik, urte honetan ere, Bera ezagutzen jarrai dezakegu eta, beraren adiskide eta jarraitzaile bezala, ikasten eta disfrutatzen. HELBURUAK

Joan den kurtsoaren oinarrizko alderdiak gogoratzea. Hasten den kurtsoari begira ilusioa piztea.

Haurraren liburuko 6 eta 7. orrialdeetan joan den ikasturtearen irudi bidezko laburpen bat daukagu. Irudi bakoitza gogoratzeko, galdera-erantzunen bidez, eurekin hitz egin dezakegu, edo, besterik gabe, eszena bakoitza komentatzeko eska diezaiekegu. Bestetik, 7. orrialdean, koadro baten barruan “Zer gogoratzen duzu Jesusez?” galdera dago. Koadro horren barruan, ume bakoitzak erantzuna idatziko du. Idatz dezala Jesusen bizitzari buruz gogoratzen duen guztia eta joan den urtean ikasitakoa.

- Jesus nor zen azaltzeko, iritzi okerra zuen jende asko zegoen: baziren iraganetik etorritako mamu antzeko bat zela pentsatzen zutenak; edo beste batzuek egiten zuten gauza bera egiten zuen norbait zela. Horrela gertatu zen orduan eta, gaur egun ere, badago horrela pentsatzen duen jendea.

Page 4: FAMILIAGIDAK03

4

- Guk bezala, ikasleek ere denboraldi bat zeramaten Jesusekin talde batean. Guk bezala, Jesus ezagutzen zutela esan zezaketen, baina ez erabat.

- Pedrorentzat, berriz, Jesus Mesias da, hau da, Aukeratua, Jainkoak aukeratu duen pertsona.

Zertarako aukeratu du Jainkoak Jesus? Zenbat maite gaituen jakinarazteko, bere seme-alabak garela esateko eta zoriontsuak izan gaitezkeela adierazteko, baldin eta Berak proposatzen digun bidea jarraitzen badugu. Jaunaren Hitza

Gero, Feliperen Zesarea inguruko auzoetarantz abiatu zen Jesus bere ikasleekin. Bidean galdera bat egin zien: - Ni nor naizela dio jendeak? Haiek erantzun zioten: - Batzuek Joan Bataiatzailea zarela; beste batzuek Elias; besteek profetaren bat. Jesusek berriro galdetu zien: - Eta zuek, nor naizela diozue? Pedrok erantzun: - Zu Mesias zara.. Markos 8, 27-29

Egiteko

9. orrialdean gure katekesi taldea irudikatzen duen haur talde bat dago. Galdera honen inguruan daude: “Eta zuek, nor naizela diozue? Une honetan katekistak haur bakoitzari erne egoteko eskatuko dio (isilean); Jesusi emango diogun erantzun pertsonala pentsatu behar dugu; gure bihotzean esan behar dugu lehenengo, eta gero idatzi. Esan diezaiogun Jesusi zer pentsatzen dugun, zer-nolako sentimenduak ditugun.

Hori adierazteko, joan den urtean egin genuen Bataioko fede aitortzari dagozkion galderak ditugu haurraren liburuko 10. orrialdean. Katekistak ozenki esango ditu galderak eta talde osoak, aho batez, “Bai, sinesten dut” erantzungo du.

EVAN-

GELIOSLOS EVAN-

GELIOSLOS

Page 5: FAMILIAGIDAK03

5

2 Jesusen Eliza gara

Eliza Jainkoaren jarraitzaileen herria eta elkartea da. Bertan aurkitzen dugu Jesus bizirik eta bertan ospatzen ditugu sakramentuak, Jainkoaren bizitzaren zeinu eta iturri direnak. Elizan hazten gara fedean….. Eliza gure fede elkartea da. Elizak bere maila desberdinak ditu ulertua izateko edo haren baitan bizi eta haren partaide izateko: Eliza unibertsala, hau da, mundu osoan barna hedatutako Jainkoaren herria; elizbarrutia; eta parrokia, hau da, fedea bizitzeko dugun elkarte hurbilena. Parrokiatik abiatzen gara, bera baita kristau elkarterik hurbilena; baina ona da Elizaren ikuspegi hori zabaltzea, hasierako fasean bada ere. Horrela, Eliza parrokiatik haratago dagoen errealitatea dela ohartuko dira haurrak.

MEZUA Jesusen deia entzun, hari jarraitu eta haren lagun izan nahi duten gizon-emakumeen elkartea edo herria da Eliza. Gure parrokia kristau elkarte bat da. Bertan bizi dugu Jesusengan dugun fedea, beste kristau batzuekin batera. HELBURUAK

Elizaren esanahi funtsezkoa eta lehena ulertzea: Jesusen jarraitzaileen elkartea dela, alegia.

Parrokia gure fedea bizitzeko elkartetzat hartzea eta elkarte horretako kide sentitzea.

Esperientzia Denok bizi gara talde eta elkarteetan: hortxe ditugu familia, eskola, kirol elkartea, lagun taldea, parrokia,,, Helduak edo haurrak izan, denok gara talde/elkarte baten kide. 14 eta15. orrialdeetan esperientzia hori landuko dugu:

- Zer talde dira marrazkietan ageri direnak? Horrelako talderen baten kide gara? - 14. orrialdeko zuriunean, haur bakoitzak zer talde dituen adieraziko du. - 15. orrialdean bada koadro bat; bertan haurrak bere talde bat marraztuko du,

irudietan ageri ez dena.

Page 6: FAMILIAGIDAK03

6

Jaunaren Hitza Jesusek honela esan zien ikasleei: “Aitak maite nauen bezala, halaxe maite zaituztet nik ere zuek… Zuek nire adiskide izango zarete, nik agintzen dizuedana egiten baduzue. Aurrerantzean… Zuei adiskide deitzen dizuet, nire Aitak jakinarazitako guztia adierazi baitizuet. Ez ninduzuen zuek ni aukeratu, nik zintuztedan zuek aukeratu. Eta eginkizun hau eman dizuet: edonon fruitu ugaria eta iraunkorra eman dezazuela. Hauxe agintzen dizuet: maita dezazuela elkar” Joan 15, 9-17 Testua irakurri ondoren, buruz ikasi duten Jesusen esaldiren bar errepikatzen saia daitezela. Denen artean hitz egin, “Jesusen adiskide” izatearen esanahiaz batez ere. Jesusen lagunen taldekoa izatea da… Talde handia da: gizonak, emakumeak, haurrak, gazteak, gurasoak, zaharrak… Denok osatzen dugu Jesusen taldea, Eliza, alegia. Barneratze eta sakontzea

a) Gu gara Jesusen Eliza, gaur egun. 19. orrialdeko esaldi horri erreparatuko diogu. Esaldia kolorez margotu daiteke etxean. Jesusengan sinesten dutenen elkartea da Eliza. Haurrek Elizaren esanahi hori barneratu behar dute.

b) 16 eta 17. orrialdeetan, zenbait jarduera iruditan eman dira. Hor adierazten dena egiten dugunean, Eliza garela esan dezakegu.

c) Gure parrokia kristau elkarte bat da. 18. orrialdean, kristau elkarte bateko jendea, haien jarduerak… ageri dira. Zertan ari diren esango dugu denen artean. Gure parrokiaz zer dakiten galdetuko diegu: nor ezagutzen dute parrokian lan egiten dutenean artean?... Orrialdeko marrazkiei berriz begiratu: hori dena bada gure parrokian? Zer bai eta zer ez?... Idatzi parrokian dauden taldeak. “Parrokiaren fitxa” bete 19. orrialdean.

Page 7: FAMILIAGIDAK03

7

3 Sakramentuek, Jesusen bidez,

Jainko Aitarekin elkartzen gaituzte Haurrek ospatu dute Bataioa dagoeneko; aurreko urteko katekesian landu genuen hori. Ikasturte honetan Barkamenaren sakramentua eta Eukaristia ospatuko dituzte lehenbiziko aldiz. Zazpi sakramentuen funtsezko esanahia ulertzen saiatuko gara; sakramentuok, beren ageriko materialitatearen bitartez –ura, ogia, esku-jartzea–, Jainkoarekin elkartzen gaituzte, Haren bizia ematen digute eta gurea eraldatzen.

MEZUA Sakramentu-zeinuetan –bereziki zazpi sakramentuetan– Jesus bizirik aurkitzen dugu, Jesusez “hitz egiten” digutelako, harengana eramaten gaituztelako, eta sakramentuetan Jesus agertzen zaigulako, Espirituaren indarrez. HELBURUAK

Sakramentuak orokorrean zer diren ulertzea, hau da, sakramentuak zeinu batzuk direla ikustea, Jesus gure bizitzan dagoela adierazten digutenak.

“Zazpi sakramentuen” funtsezko esanahiaz jabetzea.

Jaunaren Hitza

Jesus berpiztuak honela esan zien dizipuluei: “Zoazte, bada, eta egin herri guztiak nire ikasle, Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean bataiatuz eta nik agindu dizuedan guztia betetzen irakatsiz. Eta ni zuekin izango nauzue egunero munduaren azkenera arte.” Mateo 28, 19-20

23. orrialdean Jesusek eta apostoluek egin zituzten zeinuak daude marraztuak. Bakoitzari buruz hitz egingo dugu… Libre dagoen aldean haurrek idatz dezatela zerbait zeinu horiei buruz, edo zeinuetako bati buruz.

Page 8: FAMILIAGIDAK03

8

Barneratzea eta sakontzea 24. eta 25. orrialdeak landuko ditugu orain: Jesusengandik heldu zaizkigu zazpi sakramentuak eta denek jartzen gaituzte Jesusekin harremanetan. Hau da ariketa: lot dezatela lauki bakoitza bere zeinuarekin, zenbaki baten bidez. Sakramentuak adierazten dituzten zeinuak zenbakituak daude eta haurrak loturak egin behar ditu. Horretarako, jakina, aurretik sakramentu bakoitza azaltzen duen testua irakurri eta komentatu beharra dago. Bataioa: Jainkoak bere bizitza ematen digu eta bere seme edo alaba egiten. Sendotza: Jesusek Espiritu Santuaren indarra ematen digu, bere jarraitzaile zintzoak izan gaitezen. Eukaristia: Jesusek bere mahaira gonbidatzen gaitu; gure bizitzarako janari bihurtzen da. Adiskidetzea edo Penitentzia: Jainkoak onartu egiten gaitu, barkatu egiten digu, haren seme edo alaba maitatuak baikara. Gaixoen oliadura: Jainkoak bere indarra ematen dio gaixoari bizitzaren momentu latz horretan. Ezkontza: Gizon batek eta emakume batek maitasuna adierazten eta agintzen diote elkarri Jainkoaren aurrean, senar-emazte bihurtuz. Abadetza: Gizon bat kristau elkartearen buru eta zerbitzari izateko aukeratzen da.

Fede adierazpena 26. orrialdean Jesusen esaldi hau dago: “Ni zuekin nauzue egunero”. Horri buruz hitz egingo dugu, bereziki nabarmenduz Jesus sakramentuen bitartez gure artean dagoela. Eta haur bakoitzak hutsik dagoen tokian honako esaldi hau idatziko du (“Jesus Jauna da” kristau ikasbidetik hartua): Sakramentuak ospatzen ditugunean Jesus Berpiztuarekin elkartzen gara eta Espiritu Santuaren grazia, argia eta indarra hartzen ditugu.

Zoazte eta egin herri guztiak nire ikasle

Page 9: FAMILIAGIDAK03

9

4

Jainkoarengandik urrun? Hurbil hobe! Fedean hasten ari garen etapa honetan, haurraren kontzientzia morala itzartzen ari da. Bere ekintzen balioaz konturatzen da eta badaki batzuetan “gauza onak” eta besteetan “gauza txarrak” egiten dituela. Halaber, giro egoki batean, bere “aldrebeskeriak” igarri ditzake. Izan ere, haurrek badute “bekatuaren” eta “damutasunaren” esperientzia, nahiz eta oso azalekoa izan. MEZUA Jainkoak Maitasun mugagabeaz maite gaitu eta Jesusek, bere semeak, zoriontsu izateko bidea erakusten digu. Bekatu egitea Jainkoarengandik urruntzea da, maitasun horri “ezetz” esatea; halaber, bekatu egitea Jesusek erakusten digun bidetik urruntzea da. Horregatik guztiagatik bekatuak gure bizitza eta besteena hondatzen du. HELBURUAK

Jainko Aitaren maitasun mugagabearen eta miserikordiaren berri jasotzea. Bekatuaren kontzientzia ernatzea, Jainko-maitasunari eta Jesusen

adiskidetasunari dagokienez.

Jaunaren Hitza Jesusek esan zuen: “Gizon batek bi seme zituen. Gazteenak esan zion aitari: -Aita, emadazu dagokidan senipartea. Eta aitak ondasunak banatu zizkien. Handik egun gutxira, seme gazteena, zituen guztiak bildurik, urrutiko herrialde batera aldegin zuen eta han, galdukerian biziz, ondasun guztiak jan. Dena xahutu zuenean, gosete ikaragarria gertatu zen inguru hartan eta estu aurkitzen hasi zen. Orduan, herrialde hartako gizon batengana joan zen morroi eta hark bere sailetara bidali zuen txerrizain. Txerriek jaten zuten ezkurrez asetzeko gogoa ematen zion, ez baitzion inork jaten ematen. Orduan, pentsatzen jarririk, bere baitan esan zuen:Zenbat langile gure aitarenean nahi adina ogi eta gehiago dutela, eta ni hemen goseak hiltzen! Jaiki, aitarengana joan eta esango diot: Aita, bekatu egin dut Jainkoaren eta zure kontra. Ez dut gehiago seme-izenik merezi. Har nazazu zeure langileetako bat bezala. Jaiki eta aitaren etxera abiatu zen. Oraindik urruti zegoela, ikusi zuen aitak eta errukitu egin zen; eta lasterka joanik, besarkatu eta musuka hasi zitzaion. Semeak esan zion: -Aita, bekatu egin dut Jainkoaren eta zure kontra. Ez dut gehiago zure seme izenik merezi…

Page 10: FAMILIAGIDAK03

10

Aitak, ordea, esan zien morroiei: -Ekarri bizkor jantzirik onena eta jantziozue, ipiniozue eraztuna eta jantzi oinetakoak; ekarri zekor gizendua eta hil; egin dezagun festa-otordua; zeren seme hau hilda bainuen eta biztu egin zait, galdua nuen eta aurkitu egin dut. Eta festa hasi zuten. Seme zaharrena soroan zen. Etxerakoan, hurbildu ahala, soinua eta dantzak sumatu zituen. Eta, morroi bati deiturik, zer gertatzen zen galdetu zion. Hark erantzun: -Zure anaia etorri da eta zekor gizendua hiltzeko agindu du zuen aitak, semea onik bereganatu duelako. Biziki haserretu zen anaia eta ez zuen sartu nahi. Atera zen aita eta erreguka hasi zitzaion. Baina hark erantzun zion aitari: -Hainbeste urte da zure agindu bat ere sekula hutsegin gabe zerbitzatzen zaitudala, eta ez didazu egundaino antxume bat ere eman, lagunekin festa egiteko; eta, horrako zure seme hori, zure ondasunak jan dituen hori, etorri dela-eta, zekor gizendua hil duzu. Aitak erantzun zion: -Seme, zu beti nirekin zaude, eta nire guztia zeurea duzu! Baina egoki zen poztu eta festa egitea, zure anaia hau hilda baikenuen eta biztu egin zaigu, galdua genuen eta aurkitu egin dugu!”

30, 31, 32 eta 33. orrialdeetan agertzen den testua lantzen hasteko modua honako hau izan daiteke: 1) Katekistak testua irakurriko du eta, gero, haurrei kontatuko die. 2) Haur bakoitzak bere liburuan parabola irakurriko du. Gero, kontakizunean agertu diren pertsonaia nagusien jarrerak azalduko dira. Hasiera-hasieratik aitaren toki zentrala azpimarratzea interesatzen zaigu, bera baita maitasun eta barkamenaren eredua: berarekin ongi egoten da, bere maitasunaz gozatu daiteke eta bera onartzeko eta barkatzeko prest dago beti. Hori guztia parabolan oso ongi azalduta dago: aitak urrundik ikusten du semea, hunkiturik geratzen da eta korrika hasten da semea besarkatu eta musukatzeko. Liburuko 34. orrialdean pertsonaia horiei buruzko zenbait galdera dago. Erantzun aurretik komeni da taldean hitz egitea eta haur bakoitzak guztien artean emandako erantzuna idaztea.

a) Nola tratatzen du aitak semeetako bakoitza? Zergatik jokatzen du horrela? b) Zertan jokatu zuen gaizki seme txikienak? Nola berreskuratu zuen galdutako

zoriontasuna? c) Zertan jokatu zuen gaizki seme zaharrenak? Zergatik ez zen zoriontsu aitaren

etxean?

Gu edozein egoeratan egonda ere, Jainkoa Aita on bat da, eta bere ondora itzultzera gonbidatzen gaitu.

Page 11: FAMILIAGIDAK03

11

5

Jesusek Jainkoaren barkamena dakarkigu Urruntzearen eta hurbiltzearen dinamikatik abiatuta, aurreko gaian haurren kontzientzia moralaren pizteaz baliatu nahi izan gara. Erakutsi zaie batzuetan Jainkoarengandik urruntzen direla. Jainko aitaren maitasun mugagabearen berri eman zaie, batez ere, eta nola beti barkatzen eta babesten duen.

MEZUA Jesusek erakusten digu Jainkoak maite gaituela eta barkatzen digula. Jesusek Jainkoaren izenean barkatzen du. Berdin jokatzera animatzen gaitu, berak egiten duen bezala egitera. HELBURUAK

Jesusek Jainkoaren errukiaz eta barkamenaz ematen digun mezuaren berri izatea. Jainkoari barkamena eskatzeko eta besteei barkatzeko gogoa piztea. Jaunaren Hitza

Orduan, lege-maisu eta fariseuek emakume bat, adulterioan harrapatua, ekarri zioten. Erdi-erdian ipiniz, esan zioten Jesusi: -Maisu, emakume hau adulterioan ari zela harrapatu dute. Moisesek legean honelakoak harrika hiltzeko agindu zigun; zuk zer diozu? Galdera azpikeriaz egin zioten, hura salatzeko aitzakiaren baten bila baitzebiltzan. Jesus, alabaina, makurturik, atzamarrez lurrean idazten hasi zen. Haiek, ordea, galde eta galde ari baitzitzaizkion, zutitu zen Jesus eta honela esan zien: -Zuetan bekaturik gabe dagoenak jaurtiki diezaiola lehen harria. Eta berriro makurturik, lurrean idazten jarraitu zuen. Haiek, ordea, hori entzutean, banan-banan aldegiten hasi ziren, zaharrenetatik hasita. Jesus bakarrik gelditu zen, emakumea aurrean zuela. Jesusek zutitu eta esan zion: -Emakume, non dira salatzaileak? Ez al zaitu inork ere gaitzetsi? Hark erantzun: -Inork ere ez, Jauna. Orduan Jesusek: -Nik ere ez zaitut gaitzesten; zoaz eta ez egin berriro bekaturik. Joan 8,3-11

Page 12: FAMILIAGIDAK03

12

Zuetan bekaturik gabe dagoenak jaurti diezaiola lehen harria

Liburuko ariketak 38 eta 39. orrialdeetan aurreko narrazioa ageri da, irudi eta guzti. Ondo legoke hasieran haur bakoitzak irakurtzea, eta, gero, taldean hitz egin ondo ulertu ez dituzten alderdiei buruz. 40. orrialdeko galderei erantzuteko unea iritsi da. Pentsa dezagun:

a) Noiz jokatu dugun Jesusek bezala, hau da, noiz barkatu dugun berak egiten duen moduan, Jainkoaren izenean, Jainko Aita beti baitago prest barkatzeko.

b) Noiz jokatu dugun emakumea akusatzen zuten horiek bezala, hau da, noiz izan dugun bihotz gogorra eta ez dugun eskaini barkamena, edo noiz ez dugun aitortu geuk ere bekatu egiten dugula.

41. orrialdean Ebanjelioko pasarte batzuk ditugu. Horietan Jesusek barkamenari buruz hitz egiten digu. Taldean irakurri eta komentatu ondoren, katekistak gaiaren muina eta funtsa nabarmendu behar ditu: Jesusek, Jainkoaren barkamena ekartzeaz gain, bakartzeaz gain, gauza bera egitera gonbidatzen gaitu, besteak barkatzera gonbidatzen gaitu.

Jauna, senide batek bidegabekeriaren bat egiten badit, zenbat aldiz barkatu behar diot? Zazpi aldiz?

-Zazpi aldiz ez, zazpi milatan zazpi aldiz. Izan zaitezte errukitsuak, zuen Aita errukitsua den bezala. Ez gaitzetsi inor eta Jainkoak ere ez zaituzte gaitzetsiko; ez kondenatu inor eta Jainkoak ere ez zaituzte kondenatuko. Lukas 6,36-37

Page 13: FAMILIAGIDAK03

13

6 Elizak Jesusen izenean barkatzen digu

Adin honetako haurrek bekatu “larriak” egiteko gaitasunik ez badute ere, adiskidetze sakramentuaren ospakizun pertsonalak bi helburu ditu:

- Bereizketa morala egiten hastea, Jesusi jarraitzen dion batentzat zer den on eta zer den txar bereizten hastea, eta gure erantzukizun pertsonala ezagutzea.

- Eta kristau bizitzarako garrantzitsua den sakramentu baten ospakizuna praktikatzen hastea.

MEZUA Jesusek Jainko Aitaz hitz egin zigun, onartu eta barkatu egiten duen Jainko Aitaz. Berak ere bekatariak onartu zituen eta barkamena eman zien. Horrela ikusi dugu aurreko gaietan. Halaber, apostoluei bekatuak bere izenean barkatzeko mandatua eman zien. Gaur egun, Elizak bekatuak barkatzen ditu Jesusen izenean, Adiskidetze edo Penitentziaren sakramentuaren bidez. HELBURUAK

Adiskidetze edo Penitentziaren sakramentua zer den ezagutzea. Sakramentua ospatzeko prestatzea.

Jaunaren Hitza Asteko lehen egun hartan bertan (piztueraren egunean), arratsean, ikasleak etxe batean bilduak zeuden; ateak itxirik zeuzkaten... Sartu zen Jesus eta, erdian jarririk, agurtu zituen esanez: “Bakea zuei”... Gero esan zien: “Hartzazue Espiritu Santua. Zuek bekatuak barkatzen dizkiezuenei barkatu egingo dizkie Jainkoak ere”. Joan 20, 19-23

Jesusek barkatu egiten zuen, eta gaur Elizak Jaunaren izenean barkatzen du

Page 14: FAMILIAGIDAK03

14

Jakiteko 45. orrialdeko marrazkiaren parte bat margotu gabe dago. Haurrek, katekesi-saioan edo etxean, koloreztatu egingo dute. 47. orrialdea. Jainkoarenganako bidean ematen ditudan urratsak. Jainkoarekin adiskidetzeko, seme galduaren parabolan ikusi dugun bezala, urrats hauek beharrezkoak dira: Ongi egin ez ditudan gauzak eta Jesusek nahi lukeenaz bestela egindakoak gogoratu. Horri, “kontzientzia azterketa” deitzen zaio. Jesusi gustatzen ez zaiona egin izanagatik nahigabetua eta damutua nago. “Bekatuengatik damu izan” ere deitzen zaio Gaizki egin nuena ongi egiten ahalegindu nahi dut. “Ontzeko asmoa” deitzen zaio horri: okerrak zuzentzea eta, baldin okerreko bidetik banoa, norabidez aldatzea. Konfesoreari bekatuak esaten dizkiot. Apaizak entzun eta absoluzioa, barkamena Jainkoaren izenean, ematen dit. Jainkoari eskerrak ematen dizkiot bere barkamenagatik eta apaizak esan didana egiten dut, hobea izateko nahiaren seinale bezala. Hau guztia Jainkoaren Hitzak gidaturik egiten dut; Jainkoaren Hitzak laguntzen dit gaizki egin dudana deskubritzen, Jainkoarengana itzultzen eta bere barkamenaz pozten; eta hobea izaten saia nadila eskatzen dit.

Apaizak Jainkoaren barkamena ematen digunean, honela esaten digu: Zure bekatuak barkatzen dizkizut

Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean

Eta guk erantzun: Amen

Page 15: FAMILIAGIDAK03

15

7

Jainkoari “baietz” esaten erakutsi digu Mariak

Abendualdia Mariaren irudira hurbiltzeko liturgia-aldi aproposa da. Eguberria hurbil dago eta Jesusen Amak, gure Ama ere badenak, bizitza irekitzen eta guregan beti jaio nahi duen Jesusi harrera egiten laguntzen digu. Gai honetan Maria aurkezten dugu Ama eta Sinestun-eredu bezala. Amaren irudia funtsezkoa da haurrarentzat, lehenbiziko urteetan batez ere. Bestalde haurrek imitazioaren bidez ikasten dute eta identifikazio “ereduak” beharrezkoak zaizkie garapenerako: eredu errealak batzuetan, eta fikziozkoak (komikiak, ipuinak…) besteetan. Orain Mariari begiratzen diogu, Jainkoari “baietz” esan zionaren eredu gisa; Mariak “baietz” esan zion Jainkoari, zintzo eta eskuzabal jokatu baitzuen.

MEZUA Maria Jainkoarekiko leialtasun eredua –“baietz” eredua– da guretzat. Halaber, besteei “baietz” esateko eredua da. Horrela agertzen zaigu ikustaldiaren pasartean: Elisabetengana doa presaka amatasunaren poza konpartitzeko. Jainkoari “baietz” esaten eta gure bihotzetan jaio nahi duen Jesusi harrera egiten laguntzen digu Mariak (Abendua/Etorrera, Eguberriaren hurbiltasuna). HELBURUAK

Maria Jesusengana eramaten gaituen ama gisa eta Jainkoarekiko leialtasun eredu gisa ikustea.

Eguberrian Jesus gure artean onartzeko desioa piztea. Lan konkretu batean “baietz” esateko konpromezua hartzea.

Kristauok honela egiten diogu otoitz Mariari eta, beraren bitartez, Jainkoari:

Agur Maria, graziaz betea, Jauna da zurekin,

bedeinkatua zara zu andre guztien artean, eta bedeinkatua da zure sabeleko fruitua, Jesus.

Santa María, Jainkoaren Ama, erregutu ezazu gu bekatarion alde, orain eta gure heriotzako orduan. Amen

Page 16: FAMILIAGIDAK03

16

Jaunaren Hitza Hurbil dagoen Eguberriaren misterioarekin zerikusia duten Mariaren bizitzako hiru gertaerak, eta gertaera horiek definitzen dituzten hiru esaldiak landuko ditugu. Hiru esaldietan Maria leialtasun eta fede eredu bezala agertzen da: -Jaiotzaren iragartzea: “Gerta bekit zuk esan bezala”. -Elisabeti ikustaldia: “Zorionekoa zu, sinetsi duzulako”. -Jaiotza: “Mariak gogoan hartzen zituen gertakari guztiok”.

50-51. orrialdeetan triptiko moduan aurkeztutako hiru marrazki daude: Maria aingeruarekin, Maria eta Elisabet, Maria abere-askan dagoen Haurraren aurrean. Arestian aipatu ditugun Ebanjelioko hiru esaldiak, hiru marrazki horiei dagozkie. Esaldi horien esanahia aztertuko dugu, Mariak Jainkoari eta besteei erantzuteko erakusten duen prestutasuna –bere “baietz” esatea– deskubrituko dugu. Mariaren jarrerak ikusiko ditugu, “zorionekoa” izatearen zentzua, “sinestu duzu” esaldia “Jainkoaz fidatu zara eta berarengan konfiantza izan duzu” esaldiaren baliokide gisa.

52. orrialdean otoitz bat egiteko eskatuko zaie. Katekistak hitz xumez egitera animatuko ditu: Jainkoari eskari bat egitea edo nahi bat adieraztea edo eskerrak ematea... Maria gure Amarengan dugun “ereduari” begira egiten dugu. Gero, haurrek “bai” hitza margotu dezakete.

53. orrialdean zuriune bat dago; bertan haur bakoitzak Andre Mariaren irudi edo argazkiren bat erantsi dezake: parrokiako Andre Maria, herrikoa, elizbarrutiko zaindaria. Gurasoek lagundu egin diezaiekete.

Fede adierazpena Mariaren irudi edo ikono baten inguruan, isilune batean, Gabonetan bete dezaketen konpromiso bat pentsatzeko eskatuko diegu haurrei, Jainkoari eta besteei “baietz” esatea izango den konpromiso bat:

- Etxean, Jaiotzaren aurrean, elkarrekin otoitz egitea. - Egun hauetan, emango didaten dirutik parte bat oparirik jasoko ez duten

umeentzat gordetzea. - Gabon eguneko Eukaristian denok elkarrekin parte hartzea, famili bat bezala.

Page 17: FAMILIAGIDAK03

17

8 Jesusek bere mahaira gonbidatzen gaitu

Eukaristiari buruzko gai-multzoari hasiera ematen diogu; gai hauek Eukaristian bete-betean parte hartzeko prestatu nahi dute haurra. Beraz, Eukaristiari buruzko katekesiei begira egindako oinarrizko sarrera bat da gai hau, sakramentu honek dituen alderdi zehatzen azterketa hasi baino lehen. Gure asmoa da haurrek ikus dezaten Eukaristia ospatzea dela funtsean: Jesusek guri –bere elkarteari, bere Elizari– egiten digun gonbitea dela onartzea. Horrela egin zuen dizipuluekin piztuera baino lehen eta ondoren. Erreinuko bazkariaren zeinu eta ezaugarri den mahaia konpartitzeko gonbidapen bat da. Mahai horretan Jainkoak berak senide egiten gaitu eta janaria ematen digu.

MEZUA Jesusek mahaia konpartitu zuen dizipuluekin gau berezi batean, hil baino lehen, eta haiekin ogia zatitu zuen. Gauza bera egin zuen piztueraren ondoren. Eta lehenbiziko kristauek “ogi-zatitzea” ospatu zuten Jesusen oroimenez. Guk gauza bera egiten dugu Eukaristiaren mahaiaren inguruan; horrela, Jesusen gonbidapenari erantzuten diogu: “Egizue hau nire oroigarri”. HELBURUAK

Eukaristiari buruzko ikuspegi orokor batez jabetzea, Jesusengandik datorren gonbidapen gisa ulertuz.

Eukaristian parte hartzeko desioa suspertzea, Jesusen jarraitzaile eta Elizaren kideak izateagatik.

Jaunaren Hitza Jesusek bere bizitzan zehar “Mahaia konpartitu” zuela adierazten duten zenbait pasarte gogoratu ditugu, eta momentu askotan mahaia konpartitu zuela, “bekatariek” egin zizkioten bazkaltzeko gonbiteak onartu zituela. Bazkari horiek adiskidetasuna erakusteaz gain, Jesusek ez zuela inoren adiskidetasuna errefusatzen adierazten dute; “galduta zegoena bilatu eta salbatzera etorri zela”.

Page 18: FAMILIAGIDAK03

18

Jesusek bere dizipuluekin egindako azken afaria, hil baino lehen egindako agur-afaria, azaltzen zaigu pasarte honetan. Afari horrek, guretzat, kristauontzat, garrantzi handia du; bertan Jesusek esan zuen: “Egizue hau nire oroigarri”. Ordua etorri zenean, Jesus mahaian jarri zen apostoluekin. Eta esan zien: “Banuen gogoa hil aurretik Bazko-afari hau zuekin egiteko!”. Gero, ogia hartu zuen eta, eskerronezko otoitza egin ondoren, zatitu eta ikasleei eman zien, esanez: “Hau nire gorputza da, zuentzat ematen dena. Egizue hau nire oroigarri”. Berdin egin zuen koparekin afal ondoan, esanez: “Kopa hau itun berria da, zuentzat isurtzen den nire odolaz Jainkoak ezarria”. Lukas 22,14-20

Barneratzea Eszena batzuk 59. eta 60. orrialdeetan daude: Jesus azken afarian, Emauskoekin, eta lehen kristauak “ogi-zatitzean” bilduak. Hasteko, 57. orrialdeko marrazki-puskak moztuko ditugu, marrazkiak ongi osatzeko. Moztu ondoren, puska bakoitza dagokion marrazkian kokatuko dugu. Denon artean, hiru eszenak deskribatuko ditugu: testua irakurri eta katekistak haurrek ez dakitena edo ondo ulertu ez dutena azalduko die. Haurrek “Jesusek nire etxean afaldu zuen eguna” izeneko kontakizuna etxean irakurriko dute; haurraren liburuko 62 eta 63. orrialdeetan dago.

Ogia zatitzean ezagutu zuten

Page 19: FAMILIAGIDAK03

19

9 Jesusen festa ospatzeko biltzen gara

Elkartu egiten gara, Jainkoaren Hitza entzuten dugu, Jaunaren Afaria ospatzen, eta misio bat ematen zaigu. Nahiko lan izaten dugu gure haurrei ikusarazten gure ospakizunak beti festa direla, bai kantatzen dugunean, baita isilik gaudenean edo entzuten ari garenean ere, edo atseginez elkarri bakea ematen diogunean edo umiltasunez Jaunari barkamena eskatzen diogunean… Zaila da beharbada, baina saiatu beharra dugu.

MEZUA

Eukaristia bilera da, eliza den bezala; Jesusek gonbitea egiten digu elkarrekin egoteko, bere Hitza entzuteko eta bere Azken Afariaren oroitzapena ospatzeko. Eukaristia festa ere bada, ospatzen dugunok alaitasunez betetzen gaituelako: Jesus gurekin da, hitz egiten digu, bere Bizia ematen digu...

HELBURUAK Kristauak zergatik biltzen garen Eukaristian ulertzea. Gure kristau bilerek duten festa-kutsua ezagutzea, ospakizun direla ohartzea. Liturgiaren leku eta jantziei buruzko gauza batzuk ikastea. Eukaristiako erritoak ezagutzen hastea.

Page 20: FAMILIAGIDAK03

20

Esperientzia Hasteko, haurrek gaiaren azalaren siluetetan, 65.orrialdean, katekesi taldeko guztien izenak idatziko dituzte. Marrazkiak zera adierazten du: Jesusen mahai inguruan jartzen garenok elkarte bar sortzen dugula, komunitate bat. Esperientzia landuko dugu 66-67. orrialdeetako jarduerarekin, bertan esaten denari jarraituz. 68. orrialdeko zurigunean, haur bakoitzak parte hartu duen festa baten argazkia erantsi beharko du. Segituan, 69. orrialdean, haurrek esaldi hauek zer ekartzen dieten gogora idatziko dute, askatasun osoz: Noiz, nola eta zertarako biltzen gara beste pertsona batzuekin? Zer bilera-mota dugu gustukoena? Zergatik? Eta festei buruz, zergatik gustatzen zaigu festak ospatzea? Zein festa-mota ditugu gustukoenak? Egin daiteke festarik bakarrik? Zer egiten dugu jaiegun batean? Jaunaren Hitza Nire izenean bizpahiru lagun nonbait biltzen badira, han nago ni haien artean. Mateo 18,20

EUKARISTIA: Bildu egiten gara, kristau elkartea egiteko, familia izateko.

Gurutzearen seinalea egiten dugu: Aitaren, Semearen eta Espiritu

Santuaren izenean, Amen. Horrek gogorarazten digu Jainkoaren seme-alabak garela eta Jaunaren izenean elkartu garela.

Apaizak agurtu egiten gaitu eta hau desiratzen digu: Jauna zuekin. Eta guk erantzun egiten dugu: Eta zure espirituarekin.

Ondoren Jaunari barkamena eskatzeko gonbitea egiten digu: horrela Eukaristia behar den bezala ospatzeko prestatzen gara. Barkamena eskatzen dugu esaldiokin: Erruki Jauna, Kristo erruki, Erruki Jauna.

Gero Elizaren himno edo kantu zahar bat esaten dugu: Aintza zeruetan Jaungoikoari.....

Apaizak, otoitz baten bidez, lehen atal hau amaituko du: “Egin dezagun otoitz....” esango du eta, azkenean, denok Amen esaten dugu.

Page 21: FAMILIAGIDAK03

21

10 Jaunaren Hitza!

Hasierako erritoen ondoren kokatua, Hitzaren Liturgia da Eukaristia-bileraren lehen atal nagusia. Hitzaren bidez, gure bizitzarako argia aurkitzen dugu. Berri Ona, duela mende asko gertatutakoa, gaur egun eta hemen, gure bizitza pertsonal eta komunitarioan gauzatzen dela adierazten dugu. MEZUA Bibliako irakurgaietan bildutako Jainkoaren Hitza entzuten dugu Eukaristian, eta otoitzean eta bizitzan ematen diogu erantzuna. HELBURUAK

Hitzaren liturgia ulertzen hastea. Bertan parte hartzea, kristau-elkartearen barrenean.

Esperientzia - Zer dugu beharrezkoa komunikatzeko? (zerbait esan beharra, entzutea, ematen

diguten mezuari kasu egitea…) - Norekin komunikatzen gara? (hurbileko pertsonekin, urrunekoekin,

Jainkoarekin…) Jaunaren Hitza 75. orrialdean: Emausko bidean Jesusek Idazki Sakratuak nola esplikatzen zituen kontatzen da. A) Dizipuluak Jesusi zer gertatu zen esaten. B) Jesus Idazki Sakratuen esanahia azaltzen.

Jesus hil eta hiru egunera, bi dizipulu Emaus izeneko herri batera zihoazen triste. Jesus ondoratu eta esan zien: -Zeri buruz zoazte bidean elkarrekin hizketan? Haiek gelditu eta honela erantzun zioten: -Ez al duzu egun hauetan Jerusalemen gertatu denaren berri? Jesus, gizon miresgarria zena, gurutziltzatu dutela. Guk berarengan jarria genuen gure konfiantza osoa. Gure arteko emakume batzuk hilobira joan dira eta ez dute gorpua aurkitu. Gainera, Jesus bizi dela esan dien aingeru bat agertu zaiela esanez etorri zaizkigu. Orduan Jesusek esan zien:

Page 22: FAMILIAGIDAK03

22

-Bai buru gutxikoak zaretela, bai motelak profetek esana sinesteko! Eta liburu Santuek diotena azaldu zien, gizakiekiko maitasunagatik gurutzean hil behar zuela uler zezaten. Lukas 24,13-27 74. orrialdean, deszifratu beharreko mezu bat ageri da: “Jainkoak askotan hitz egin zigun profeten bidez. Orain bere semearen bidez hitz egin digu”. Jainkoa historian zehar pertsonekin komunikatu da. Jainkoaren hitza jaso duten pertsona horietako batzuk “profetak” dira, Lukasen kontakizunak aipatu dituenak; baina Jainkoak beste pertsona askori ere hitz egin die. Jainkoaren komunikazio hori Bibliako liburuetan agertzen da. Biblia liburu askoren multzo batez osaturiko liburu handia da. Itun Zaharra: Jesusen etorrera baino lehen idatzitako 45 liburuz osatutakoa. Itun Berria: Jesusen bizitza eta lehen kristauena kontatzen duten 27 liburuz osatua. 76. orrialdean Itun zaharra eta Itun Berria irudikatzen duten bi paper-biribilkiak daude. Biribilkien inguruan idatziak dauden Bibliako pertsonaiak dagokien lekuan kokatu behar dira. Zaharra: Isaias, Rakel, Samuel, Sara, Abraham, Moises, David Berria: Elisabet, Pedro, Andres, Joan Bataiatzailea, Herodes, Maria, Jesus. Hitzaren liturgia: 1.- Itun Zaharra, 2.- Apostoluen epistolak, 3.- Ebanjelioak. Zergatik jartzen gara zutunik ebanjelioa irakurtzen dugunean?

Jarrerek badute garrantzia Eukaristia ospatzen dugunean. Nolabaiteko batasuna behar da benetako “elkartea” garela sentitzeko. Bakarrean otoitz egiten dugunean, gehien gustatzen zaigun moduan egingo dugu. Baina batera otoitz egitean, beharrezkoa da denok hitz eta jarrera berak erabiltzea. “Bakoitza bere kontura” ibiliko balitz, ospakizuna ez litzateke elkartearena izango.

Ebanjelioa irakurtzen dugunean zutunik jartzen gara. Aurreko irakurketetan eserita egon gara, baina orain zutunik jarriko gara. Zutunik egoteak adi zaudela adierazten du nolabait, kasu egiten ari zarela, arretaz entzuten ari zarela. Entzungo duguna

garrantzitsua da. Jaunaren Hitza entzuten dugu. Jauna azaltzen zaigu, eta zutunik egiten diogu harrera. Zutunik egonda, era berean, honelako zerbait adierazten duzu: “hemen nauzu, nahi duzunerako”. Ez duenak ezer egin nahi edo ardura saihestu nahi duenak burua jaisten du, edo eseri egiten da. Ebanjelioa entzutean zutunik egonda, entzuten ari garena betetzeko prest gaudela adierazten dugu.

Gizakia zutunik, gainera, sinbolo bat da: lurra eta zerua bat egiten dira. Gorantz egiten duen “dorre” baten modukoa da. Hori dela eta, Eukaristia zutunik ospatzen da, horrela, gorantz apuntatzen ari zarelako. Zutunik egotea, era berean, Kristo berpiztuaren adierazpen bat da: Aitak “altxatu” egin zuen Jesus, hau da, “zutunik jarri” zuen, hilen artetik berpiztuta.

Page 23: FAMILIAGIDAK03

23

11 Eskerrak Zuri Jauna!

Eukaristiaren Liturgia mezaren bigarren atal handia da. Bertan, Azken Afariaren eta Jesusen sakrifizioaren oroitzapena egiten da. Gai honetan bi zati ikusiko ditugu: 1.- Jesus biziaren Ogi gisa aurkeztuko da. 2.- Jesusengatik egiten dugun esker ematea eta liturgiaren garapena landuko ditugu. MEZUA Jesus biziaren Ogia da, berari lotuak bizitzeko Jainkoak ematen diguna. Ogi horretatik jaten dugunok elkarrekin bizitzera deituak gaude. Mezan Jainkoa goretsi eta eskerrak ematen dizkiogu bere semeagatik. HELBURUAK

Eukaristiako ogian Jesusen presentzia sakramentala deskubritzea. Jesusekiko eta besteekiko komuniora deituak gaudela sentitzea. Eukaristia esker emate bezala ospatzea, janarian ematen zaigun Jesusen

eskaintzagatik. Esperientzia “Ogi batek bere bizitza kontatzen digu” izeneko istorioa irakurriko dugu; 80. orrialdean dago. Fantasiazko kontakizuna da, baina janari horren garrantzian sakontzen laguntzen digu.Gero, taldean hitz egingo dugu:

Kontakizuneko ogiak zer pentsatuko luke zure etxera joango balitz? Errespetuz tratatzen duzuela, oso desiatua dela... esango luke? Zure etxean ere

egunero eskerrak ematen dizkiozue Jainkoari janariengatik?

Jaunaren Hitza Jesusek, guk bezala, ogiaren garrantzia ezagutzeaz gain, eta bere zerbitzua zein zen adierazteko, bere burua ogiarekin konparatu zuen eta harekin identifikatzen da. Jesusek esan zuen: -Nire Aitak ematen dizue zeruko egiazko ogia. Zeren Jainkoaren ogia, zerutik jaitsi eta munduari bizia ematen diona da. Orduan eskatu zioten: -Jauna , emaguzu beti ogi horretatik. Jesusek erantzun zien: -Neu naiz bizia ematen duen ogia; niregana hurbiltzen dena ez da, ez, sekula gose izango, eta niregan sinesten duena ez da behin ere egarri izango. Neu naiz zerutik jaitsia den ogi bizia; ogi honetatik jaten duenak betiko bizia izango du. Eta nik ematen dudan ogia nire gorputza da, mundua bizi dadin emana. Joan 6, 32-35.51

Page 24: FAMILIAGIDAK03

24

Gu bezala, Jesus esker oneko pertsona izan zen. Jainko Aitarekiko Jesusen esker ona agertzen digu Ebanjelioak. “Eskerrak Zuri, Aita, entzun didazulako. Nik badakit beti entzuten didazula” Joan 11,41-42a 84. orrialdean, eskerrak emateko egoerak errepasatzen laguntzen digun jarduera bat dago; haurrak beste batzuk gehitu behar ditu, esate baterako, Eukaristia. 85-88. orriadeetan:

- Mezan, Jainko Aitari gure eskariak aurkeztu ondoren, ogia eta ardoa aldare gainean jartzen dira. Era berean, une horretan dirua biltzen da. Janari eta diru horiek konpartitzen ditugun bezala, Jainkoari gure bizitza osoa konpartitu nahi dugula esaten ari gatzaizkio.

- Orduan Jainkoari eskerrak emateko unea heldu da, gure alde egin duen guztiagatik eskerrak ematekoa eta, batez ere, Jesus bere Semeagatik goresteko unea da.

- Jainkoa goresten dugu: Santu, Santu, Santua, diren guztien Jainko Jauna... - Espiritu Santuaren indarrez, Jesus agertzen zaigu ogiaren eta ardoaren bidez.

- Komunioaren unera iritsi gara, Jesusekin bereziki bat egiteko unera, alegia. Jesusekin ez gara egiaz elkartzen, besteekin elkarturik ez bagaude.

Page 25: FAMILIAGIDAK03

25

12 Zoazte Jaunaren bakean!

Eukaristia, maitasuna eta zerbitzua gauza bera dira funtsean. Eukaristian, Jesusek bere burua maitasunagatik eskaini zuela, maitasunagatik bizitza eman zuela, gogoratzen dugu. Baina, era berean, Eukaristia eskakizuna ere bada: maitasuna eta zerbitzua eskatzen zaigu ospatzen dugunoi. Ez da nahikoa gogoratzea; ospatutakoa bizi egin behar da, Jesusek egindakoa eta Jesusek egin zuen bezala.

MEZUA Eukaristia eta zerbitzua elkarri loturik daude. Eukaristia Jesusen azken afariaren oroigarria da, baina haren bizi osoaren sintesia ere: etengabeko maitasun eta zerbitzua gizakien alde. Jesus Eukaristiaren ogian dago, baina baita anai-arrebengan ere, behartsuengan batez ere. Eukaristia ospatzeak elkartasuna eta besteenganako zerbitzua eskatzen ditu; anai-arreben bitartez Kristori zerbitzatzea da. HELBURUAK

Konturatzea badela jendea bere bizia besteen zerbitzuan ematen duena. Jesusek “oinak garbitzea” egiten duen zeinuaren esanahia deskubritzea, eta

Eukaristiaren ospakizunari lotzea. Gure bizian gauza bera egitera Jesusek egiten digun gonbitea onartzea.

Jaunaren Hitza Bazko-jaia gainean zen. Jesus bere ikasleekin ari zen afaltzen. Mahaitik jaiki soingainekoa erantzi eta, eskuzapia harturik, gerrian lotu zuen. Ondoren, ura konketara bota eta ikasleei oinak garbitzen hasi zen, eta gerrian zuen eskuzapiaz lehortzen. Simon Pedrorengana iritsi zenean, honek esan zion: -Jauna, zuk niri oinak garbitu? Jesusek erantzun zion: -Ni egiten ari naizena zuk ez duzu orain ulertzen, geroago ulertuko duzu. Oinak garbitu zizkenean, soingainekoa jantzi, berriro mahaian eseri eta esan zien:

Page 26: FAMILIAGIDAK03

26

-Ulertzen duzue egin dizuedana? Zuek maisu eta Jauna deitzen didazue, eta arrazoi duzue, halaxe bainaiz. Beraz, nik, Jauna eta Maisua naizen honek, zuei oinak garbitu badizkizuet, zuek ere garbitu oinak elkarri. Ikasbide eman dizuet, nik zuekin bezalaxe joka dezazuen. Joan 13, 1-15 Jesusen zeinua ulertzen lagunduko du katekistak: hautsez beteriko bideetan ibili ondoren, ura eskaintzen zitzaien bidaiariei oinak garbitzeko, edo morroiek garbitzen zizkieten...; Jesusek hori bera egin zien ikasleei eta haiek asko harritu ziren... zeinu horren bidez, Jesusek zerbait garrantzitsua esaten die ikasleei. Horixe deskubrituko dugu orain denen artean: zer esan nahi du Jesusen zeinuak? Ikasbide eman dizuet, zuek ere nik zuekin bezalaxe joka dezazuen. Irakurri 92. orrialdea; badute zerikusirik Aita Damianek ekintzek eta Jesusen ekintzek? Jesusek esan zuen: “Gose nintzen eta jaten eman zenidaten; egarri, eta edaten eman; arrotz eta etxean hartu ninduzuen; biluzik nengoen, eta jantzi egun ninduzuen; gaixo eta bisitatu; kartzelan, eta ikustera etorri” “Nire seniderik txikien hauetako edozeini egin zeniotena, niri egin zenidaten” Mateo 25, 35-36.40 Katekistak “senide txikienengan” Jesusen presentzia dagoela ikustarazi behar die haurrei, “txiki” horiek nor diren azalduz: gaixoak, bizitzeko behar diren gauzak ez dituztenak, kartzelan, edo beste bakartasun-egoera batzuetan daudenak…; zer esan nahi du jaten, jaten..... ematea? Edo ikustera joatea.....? Hori guztia ere “oinak garbitzea” da.

Egiteari utzi zeniotenean

Eukaristiak bizitzan du segida. Jesusek bere testiguak izatera bidaltzen gaitu.

Page 27: FAMILIAGIDAK03

27

13 Igandea:

Jaun Berpiztuarekin egoteko eguna Gizartean, igandea asteburuko beste egun bat besterik ez da, eta planifikatzen dena asteburu osoa da. Kasu askotan, igandea ez da “Jainkoaren Eguna” bezala agertzen, edo ez da kontuan hartzen. Igandea gizakien festa-egun gisa ikusten da, atsedenaldia hartzeko, familiako harremanak estutzeko, lagunekin egoteko, jolas eta dibertsiorako... Alderdi hori ona eta beharrezkoa da, eta badu zerikusirik igandea Jainko berpiztuaren festa bezala ospatzearekin.

MEZUA Igandea Jaun berpiztuaren festa ospatzeko eguna da. Aukera oso berezia eskaintzen digu kristauoi igandeak Jesus Berpiztuarekin elkartzeko, batez ere Eukaristian. Igandean Jesus Berpiztuarekin elkartzeak Jesusen bizitzaren poza gainerako astegunetara eramaten laguntzen digu. HELBURUAK

Igandea kristauen festa egun gisa ulertu eta bizitzea. Igandeko Eukaristian parte hartzea.

Jaunaren Hitza

Asteko lehen egun hartan bertan, arratsean, ikasleak etxe batean bildurik zeuden; judu-agintarien beldurrez, ateak itxirik zeuzkaten. Sartu zen Jesus eta, erdian jarririk, agurtu zituen esanez: -Bakea zuekin. Gero eskuak eta saihetsa erakutsi zizkien. Pozez bete ziren ikasleak Jauna ikustean. Jesusek berriro esan zien: -Bakea zuekin. Tomas, hamabietako bat, “Bizkia” zeritzana, ez zegoen haiekin Jesus etorri zenean. Elkartu zirenean, beste ikasleek esan zioten: -Jauna ikusi dugu.

Page 28: FAMILIAGIDAK03

28

Tomasek erantzun zien: -Haren eskuetan iltzeen seinalea ikusten ez badut, eta nire atzamarra iltze-zuloetan eta nire eskua haren saihets-zuloan sartzen ez badut, ez dut inola ere sinetsiko. Zortzi egunen buruan, etxean zeuden berriro ikasleak, eta Tomas ere bertan zen. Ateak itxirik zeuden arren, sartu zen Jesus eta, erdian jarririk, agurtu zituen esanez: -Bakea Zuei. Gero esan zion Tomasi: -Ekarri atzamarra eta aztertu nire eskuak; ekarri eskua eta sartu nire saihets-zuloan. Eta ez izan sinesgogor, sinestedun baizik. Tomasek erantzun zion: -Ene Jauna eta ene Jainkoa! Jesusek esan zion: -Ikusi nauzulako sinetsi al duzu? Zorionekoak ikusi gabe sinesten dutenak? Joan 20, 19-29

Barneratzea eta sakontzea 96-97. orrialdeetan:

- Eszena batean, apostoluak bilduak zeuden etxea ikusten da; ateak itxiak daude. Haurrek trangan idatziko dute: Beldurra.

- Beste eszena batean etxe berbera ikusten da, baina orain ateak irekiak daude: Jesus Berpiztua bertan dago apostoluekin. Haurrek Jesusen hitz hauek idatziko dituzte: Bakea zuei.

- Beste eszena batean Tomas taldetik aparte agertzen da. Haurrek idatziko dute: “Ene Jauna eta ene Jainkoa”.

98. orrialdean irudi batzuek igandearen esanahia ulertzen laguntzen digute: eskailera batek, bere mailetan asteko egun guztiak idatzia dituenak, igandera eramaten gaitu. Mailetan pertsonak daude, astegunetako lanak egiten. Igandearen plataforman aldarearen inguruan pozik bildu den jendea ageri da. 99. orrialdean, IGANDEA hitza goitik behera idatzita dago. I letrak Ilusioa, Irakatsia eta Indarra ekartzen dizkit gogora. G letrak, Gozamena eta Gonbidapena. A letrarekin Atsedena eta Aita datozkit burura. N letrak Nortasuna, kristau Nortasuna, dakarkit gogora; izan ere, igandean aldarrikatu eta sendotu egiten dugu gure kristau Nortasuna fededunen elkartean. D letrak Dohaina ekartzen dit gogora. E letra entzutean Eskerrak, Elkartea, Eukaristia hitzak ari dira dantzan nire gogoan. A letrarekin Adiskide, Aitorle, Adore, Atseden hitzak datozkit burura.

Page 29: FAMILIAGIDAK03

29

14 Espiritu Santuak Eliza osoari eragiten dio

Liburuaren 2. gaia, “Jesusen Eliza gara” gaia, lantzean esaten genuen bezala, Eliza ulertzeko moduari, Eliza bizitzeko moduari eta elizkide izateari dagokionez, Elizak maila desberdinak ditu: Eliza osoa, hau da, munduan zabaldua dagoen Jainkoaren herria; tokian tokiko Eliza edo elizbarrutia; eta parrokia, hau da, gure inguruko elkartea, horretan bizi baitugu egunero geure sinesmena. MEZUA Herrialde eta kultura desberdinetako gizon-emakumeez osatua zegoen kristau-elkartearengana Espiritu Santua etorri zen. Espiritu Santuak Elizari eragiten dio eta Bera da mundu osoko pertsonek osatzen duen kristau-elkartearentzat batasun-, elkartasun- eta bizi-iturria. HELBURUAK

Espiritu Santuak eraginik, Jesusen Eliza mundu osoan zabaldua dagoela jakitea. Munduan zabaldua dagoen Jesusen Eliza horren kide garelako pozik gaudela

azaldu eta Jainkoari eskerrak ematea.

Jaunaren Hitza (…) Egun haietan judu jainkozale asko zen Jerusalemen, eguzkiaren azpian diren nazio guztietatik etorria; txunditurik zen jendea, nork bere hizkuntzan hitz egiten entzuten baitzien. Zur eta lur, honela zioten: “Mintzo direnok ez al dira denak galilearrak? Nola daiteke, bada, gutako bakoitzak bere jatorrizko hizkuntzan horiei entzutea? Baditugu geurekin herrialde ezberdin askotatik etorriak eta denok Jainkoaren egintza miragarriak geure hizkuntzetan aipatzen entzuten diegu”. Harriturik eta zer pentsa ez zekitela, galdetzen zuten: “Zer da hau?”. Eginak 2, 1-12

Page 30: FAMILIAGIDAK03

30

Haurraren liburuko 103. orrialdean, dator Pentekosteko gertaeraren kontaera. Hori irakurri ondoren, Jesusek bere ikasleak Ebanjelioa hots egitera bidali zituela kontatzen duen ebanjelio-zatia oroitaraziko die katekistak, Ebanjelioa herri guztietan zabaltzera Jesusek bere ikasleak bidaliak zituela azalduz; baina Espiritu Santua hartzean ulertu zutela Jesusen agindua eta indarra hartu zutela agindu hori betetzeko. Mundu osoko pertsonek, arraza eta hizkuntza guztietako pertsonek, hartzen dute Jesusen ikasle izateko deia. Espiritu Santuaren egitez, pertsona horiek beren mintzairan “ulertzen dute” Jesusen mezua.

104. eta 105. orrialdeetan Margotu ditzatela haurrek hizkiak margo desberdinez, mundu osoko Eliza arraza eta kultura askotako gizon-emakumeek osatzen dugula adierazteko. Halaber, Elizaren presentzia kontinente desberdinetan agertzen duten argazkiak bilatu eta ebakitzeko eskatu ahal zaie umeei. 105. orrialdean esaldi bat ageri da. Beltzez dauden hitzak dagokien tokian sartuz, esaldia osatu behar dute haurrek.

Ebanjelioa mundu Jainkoaren jarraitzaileok Eliza Espiritu

............................Jesusen............................osatzen dugun familia handia da. Eliza

.......................... herri berria da, ......................... Santuak eragina. Herri hau Aitarengana doa, ........................... osoko gizon eta emakumeei Jesusen ........................ hots eginez. Zatoz, Espiritu Santua, Indartu gure bihotzak, Piztu guregan zure maitasunaren sua! Zatoz, kristoren Espiritua, Egiozu gizon-emakume guztiak Jainkoaren Herri santuko kide egin daitezela! Ez gaitzala ezerk bata besteagandik aldendu, ez hitz egiten dugun mintzairak, ez larru-koloreak, denok Aita beraren seme-alabak baikara.

Page 31: FAMILIAGIDAK03

31

15 Jarraitu nirekin

Pertsonaren alderdi guztietan gertatzen den bezala, fedeari dagokionez ere, gizakiak etengabe hazi behar du eta, horretarako, heziketa egokia jaso behar du. Topaketa honekin hori nabarmendu nahi dugu. Etapa baten bukaeran gaude, kurtsoaren bukaeran, baina horrek ez du esan nahi lasterketa bukatu denik. Haurrek konparazio hori erraz ulertuko dute, kurtso bukaera txirrindulari-lasterketen garaian egiten baita. MEZUA Etaparen bukaerara iritsi bagara ere, lasterketa oraindik ez da amaitu. Jesusek hau esaten digu: jarraitu nirekin. Igandeko Eukaristiaren ospakizunean, datorren kurtsoan jarraituko dugun katekesian, gure bizitzako momentu guztietan... Jesusek berarekin lotuak egotera, berarengandik hurbil egotera, lagunak izatera… gonbidatzen gaitu. HELBURUAK

Bukatu den kurtsoan bizitako unerik aipagarrienak gogoratzea. Jesusi eta kristau-elkarteari lotuak jarraitzera gonbidatuak gaudela sentitzea,

batez ere igandeko Eukaristian parte hartuz. Heldu den kurtsoan katekesian jarraitzeko gogoa izatea.

Jaunaren Hitza “Iraun tinko nire maitasunean” “Zuek nire adiskideak zarete” Joan 15, 9.14 Jesusek, gaur, guri, bere adiskideei, esaten digu. Normalean adiskideekin, maite ditugun pertsonekin, gustura gaude, haiekin egon nahi dugu eta, urruntzen garenean, gogoan eramaten ditugu; noizean behin idatzi edo telefonoz deitzen diegu… Kurtso honetan Jesusek maite gaituela eta guk bera maite dugula deskubritu badugu... Katekesiaren bukaera iristean ahaztu egingo ote dugu? Jesusek, halaber, jarraitu nirekin esaten digu.

Jesusekin jarraitzen dut, igandeko Eukaristian (parte hartzen dudanean)

Page 32: FAMILIAGIDAK03

32

Jesusekin jarraitzen dut, hobeki ezagutu nahi (badut), datorren urtean katekesira (etorriz)

Jesusekin jarraitzen dut, besteak (maite eta laguntzen ditudanean)

Jesusekin jarraitzen dut, otoitz egitean (berarekin hitz egin eta berarengan

pentsatzen dudanean)

Jesusekin jarraitzen dut .........................................................................……………