FARMAZIA FAKULTATEKO GRADUAK · bizi funtzioak betetzeko beharrezkoa dugun energia ziurtatzen...

12
www.ehu.eus Elikagaien Zientzia eta Teknologia Ingurumen Zientziak Farmazia Giza Nutrizioa eta Dietetika FARMAZIA FAKULTATEKO GRADUAK

Transcript of FARMAZIA FAKULTATEKO GRADUAK · bizi funtzioak betetzeko beharrezkoa dugun energia ziurtatzen...

Page 1: FARMAZIA FAKULTATEKO GRADUAK · bizi funtzioak betetzeko beharrezkoa dugun energia ziurtatzen digute, eta, gainera, lagungarriak dira gure organismoaren ehunak konpontzeko eta berregiteko.

www.ehu.eus

Elikagaien Zientzia eta TeknologiaIngurumen ZientziakFarmaziaGiza Nutrizioa eta Dietetika

FARMAZIA FAKULTATEKO GRADUAK

Page 2: FARMAZIA FAKULTATEKO GRADUAK · bizi funtzioak betetzeko beharrezkoa dugun energia ziurtatzen digute, eta, gainera, lagungarriak dira gure organismoaren ehunak konpontzeko eta berregiteko.

IKASTEGIAREN AURKEZPENA

UPV/EHUko Farmazia Fakultatea 1988. urtean sortu zen. Unibertsitate ikastegi bat gara, eta gure egitekoa jakintza sortzea, garatzea eta transmititzea da, osasun zientzien arloan eta arlo zientifiko-teknologikoetan, gure gizartearen beharrizanak aintzat hartuta. Gaur egun, fakultateak graduko eta graduondoko mila bostehun ikasle baino gehiago ditu; irakaskuntzan, ikerketan eta kudeaketan eskarmentu handia duten berrehun irakasle baino gehiago, eta hogeita hamar pertsonatik gora ari dira lanean, administrazio eta zerbitzuetako langile gisa.Gure ikasleei oinarri zientifiko sendo bat eskaini nahi diegu, titulu bakoitzaren gaitasun profesionalak garatu eta esperientzia praktiko egokia jaso dezaten, beren lana profesionaltasun handiz egiteko, baita konpromiso etiko eta sozialarekin ere.

AZPIEGITURAK

Farmazia Fakultatean, 22 ikasgela ditugu ikus-entzunezko ekipamenduez hornituta, eta horietako zortzitan, gainera, arbel digitala dago.Balio anitzeko bi ikasgela ditugu, non mahai mugikorrak dauden ikasleak elkartzeko eta talde lanak egiteko. Horrez gainera, ikasteko 66 postu daude (IKD guneak) talde lanak nahiz bestelako jarduerak egiteko. Irakaskuntza eta ikerketa laborategiak ere baditugu, zientzia esperimentalen eta osasun zientzien arloetako metodologia aurreratuenez hornituta, ikerketa jarduerak eta praktikak egiteko. Balio anitzeko 3 laborategi ditugu, erabilera orokorrekoak.Gure instalazioak osatzeko, Elikadura Planta bat dugu, bideokonferentzia areto bat, mikroskopiako laborategi bat, bi informatika ikasgela, eta espazio misto bat, non ordenagailuak eta mikroskopioak dauden.Arabako Campusak, hiriaren erdigunean kokatuta, zerbitzu eskaintza osoa dauka: Koldo Mitxelena biblioteka, ikasleen egoitza, unibertsitate jantokia, kirol instalazioak, eta kultur ekitaldietarako (kontzertuak, zinema, erakusketak, etab.) instalazioak.

HARREMANETARAKOFarmazia FakultateaUnibertsitateko ibilbidea 7, 01006 Vitoria-Gasteiz

Telefonoa: 945013123Posta elektronikoa: [email protected]/farmaziafakultatea

2

Page 3: FARMAZIA FAKULTATEKO GRADUAK · bizi funtzioak betetzeko beharrezkoa dugun energia ziurtatzen digute, eta, gainera, lagungarriak dira gure organismoaren ehunak konpontzeko eta berregiteko.

ELEANIZTASUNAFarmazia Fakultatean eskainitako graduak EAEko bi hizkuntza ofizialetan egin daitezke, hau da, euskaraz nahiz gaztelaniaz.

Horrez gainera, fakultateak UPV/EHUk diseinatutako Eleaniztasun Planean parte hartzen du, eta ikasturte batetik bestera gero eta gehiago dira ingelesez eskainitako irakasgaiak.

MUGIKORTASUN PROGRAMAKHiru mugikortasun programa hauetan parte hartzen dugu, eta horien bidez ikasketak beste unibertsitate batean egin ahal izango dituzu:

• Erasmus+, Europako unibertsitateko mugikortasunerako.

• UPV/EHU-AL eta Beste Norakoak, Latinoamerikako eta beste norako batzuetako unibertsitateetarako.

• SICUE, Espainiako unibertsitate nagusiak.

Dauzkagun mugikortasun hitzarmenen bidez, gure ikasleek lau hilabeteko nahiz ikasturte osoko egonaldiak egin ditzakete.

KANPOKO PRAKTIKAK Kanpoko praktikak nahitaezkoak dira, eta lau graduetako azken mailan egiten dira.

Ingurumen Zientzietako ikasleek hiru hilabeteko praktikak egiten dituzte enpresa pribatuetan edo erakunde publikoen mendeko zentroetan, ingurumenaren edozein arlotan.

Elikagaien Zientzia eta Teknologian, bi hilabeteko praktikak egiten dira elikagaien kalitateari eta segurtasunari lotutako zentro publiko nahiz pribatuetan edo elikagaien industrian.

Farmazian, 6 hilabeteko praktikak egiten dira, farmazia bulegoetan edo ospitaletako farmazia zerbitzuetan.

Giza Nutrizio eta Dietetikan, 10 asteko iraupena dute, eta zentro publikoetan (ospitaleak, udal edo diputazioen mendeko gizarte ongizateko zentroak) edo enpresa eta erakunde pribatuetan egiten dira.

Horrez gainera, curriculumez kanpoko praktikak egiteko erraztasunak ematen ditugu, batik bat eskola alditik kanpo, gurekin lankidetza hitzarmenak sinatu dituzten enpresa eta erakundeetan.

Horrez gain, praktika hauek unibertsitateko ikerketa laborategietan egin daitezke, Farmaziako Graduko nahitaezko kanpoko praktiken kasuan izan ezik.

3

Page 4: FARMAZIA FAKULTATEKO GRADUAK · bizi funtzioak betetzeko beharrezkoa dugun energia ziurtatzen digute, eta, gainera, lagungarriak dira gure organismoaren ehunak konpontzeko eta berregiteko.

ELIKAGAIEN ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIAKO GRADUA

Jakintza adarra: Zientziak

Azken urteotan ezin konta ahala aldaketa eta eraldaketa eman dira elikaduraren arloan, eta horregatik, hain zuzen, elikagai industriak elikagai katearen etapa guztiak sakon ezagutzen dituzten profesionalak behar ditu.

Elikagaien Zientzia eta Teknologiako Graduak elikagaiak diseinatu, prestatu, eraldatu, ontziratu, biltegiratu eta banatzeko prozesuan inplikatutako lehengaiak, haien konposizioa eta prozesu teknologikoak nahiz bioteknologikoak aztertzeko prestatuko zaitu.Nekazaritzako elikagaien eta haien kalitatearen analisia tituluan kezkatzen gaituen gaietako bat da, eta gizakiak kontsumitzen dituen janarien osasun kontrola lantzeaz ere arduratzen gara.

Tituluak izaera nabarmen esperimentala du, zati handi bat laborategian eta landa praktiketan egiten baita, eta horiek osatzeko, nahitaezko kanpoko praktikak egin behar dira, elikagai industriaren arloko zentroetan.

Elikagaien eta haien produkzioa interesatzen bazaizu, elikagaien kalitatea eta segurtasuna hobetzen lagundu nahi baduzu eta, gainera, kimika bezalako gaietan ezagutzak badituzu, profil egokia duzu Elikagaien Zientzia eta Teknologiako Gradua egiteko.

Titulu honek gaitasuna emango dizu…Elikagaiak prestatu, ontziratu eta banatzeko prozesuetan inplikatutako lehengaiei, konposizioari eta prozesuei buruzko oinarriak ezagutzeko; elikagaien eta prozesuen kalitatea eta segurtasuna bermatzeko sistemak kudeatzeko; elikagai industria eta kontsumitzaileak aholkatzeko; eta elikagaien arloko araudiak ebaluatu eta garatzeko.

Irteera profesionalak Lana egin ahal izango duzu, besteak beste, elikagaien industrian, ikerketako zentro teknologikoetan, laborategietan eta aholkularitzetan, honako eginkizun hauetan:• Elikagai industriaren prozesu, produktu eta hondakinen kalitatearen gestioa, ebaluazioa eta kontrola• Elikagaien prozesatua• Elikagaien segurtasunaren gestioa, ebaluazioa eta kontrola• Elikagaien marketina eta merkaturatzea• Elikagai prozesu eta produktuen diseinua, garapena eta berrikuntza• Lege, zientzia eta teknika aholkularitza• Taldeentzako sukaldaritza • Irakaskuntza eta ikerketa

4

Page 5: FARMAZIA FAKULTATEKO GRADUAK · bizi funtzioak betetzeko beharrezkoa dugun energia ziurtatzen digute, eta, gainera, lagungarriak dira gure organismoaren ehunak konpontzeko eta berregiteko.

IKASKETA PLANA

LEHENENGO MAILA 60 kreditu (oinarrizko 36 krerditu + nahitaezko 24 kreditu)

BIGARREN MAILA 60 kreditu (oinarrizko 30 kreditu + nahitaezko 30 kreditu)

HIRUGARREN MAILA 60 kreditu (nahitaezko 48 kreditu + hautazko 21 kreditu)

LAUGARREN MAILA 60 kreditu (nahitaezko 48 kreditu + hautazko 6 kreditu + Gradu Amaierako Laneko 6 kreditu)

1. lauhilekoa

1. lauhilekoa

1. lauhilekoa

1. lauhilekoa

2. lauhilekoa

2. lauhilekoa

2. lauhilekoa

2. lauhilekoa

• Biologia• Elikagaien Enpresak eta Ekonomia• Kimika Orokorra• Lehengaien Ekoizpena• Matematika

• Biokimika• Ingeniaritza Kimikoa• Kimika Organikoa• Mikrobiologiaren Oinarriak

• Elikagaiei buruzko Arautegiak eta Legeria• Elikagaien Toxikologia• Oinarrizko Eragiketak II• Teknologia Entzimatikoa

Hautazkoak• Elikagaien Ebaluazio Sentsoriala• Euskararen Arauak eta Erabilerak• Industria Mikrobiologia

• Elikagaien Kalitatearen eta Segurtasunaren Kudeaketa

• Elikagaien Teknologia II

• Esnearen eta Esnekien Zientzia eta Teknologia

• Haragiaren, Arrainaren eta Produktu Eratorrien Zientzia eta Teknologia

• Analisi Kimikoa• Elikagaiak, Teknologia eta Kultura• Estatistika• Fisika• Kimika Fisikoa

• Elikadura eta Osasun Publikoa• Elikagaien Kimika eta Biokimika• Nutrizioa eta Dietetika• Oinarrizko Eragiketak I

• Bromatologia• Elikagaien Mikrobiologia eta Higienea• Elikagaien Teknologia I

Hautazkoak

• Enologia• Komunikazioa Euskaraz: Zientzia eta Teknologia• Nanozientzia eta Nanoteknologia

• Diseinua eta Berrikuntza

• Tutoretzapeko Praktikak

Hautazkoak

• Elikadura Prozesuen eta Elikagaien Garapenari buruzko Nazioarteko Tailerra• Elikagai Prozesatuak eta Joera Berriak• Landareen eta Produktu Eratorrien Zientzia eta Teknologia

GRADU AMAIERAKO LANA

5

Page 6: FARMAZIA FAKULTATEKO GRADUAK · bizi funtzioak betetzeko beharrezkoa dugun energia ziurtatzen digute, eta, gainera, lagungarriak dira gure organismoaren ehunak konpontzeko eta berregiteko.

INGURUMENZIENTZIETAKO GRADUA

Jakintza adarra: Zientziak

Gero eta gehiago jabetzen gara ingurumena eta natura baliabideak babestuko dituzten ereduak diseinatzearen beharraz. Askotariko erronkei egin behar diegu aurre: garapen jasangarria, uren tratamendua eta arazketa, atmosferara egindako igorpenen tratamendua eta kontrola, hondakinen kudeaketa, lurralde plangintza, energia berriztagarriak… Erronka horiei guztiei zorroztasunez eta fidagarritasunez aurre egiteko, behar-beharrezkoak dira Ingurumen Zientzietako prestakuntza espezifikoa jaso duten pertsonak.

Profesional modura prestatuko zara, eta gai izango zara ingurumenaren babeserako eta prebentziorako jarduerak aztertzeko eta garatzeko, ikuspegi integral batez, faktore teknikoak, zientifikoak, ekonomikoak, juridikoak eta sozialak aintzat hartuta.

Gradu honek izaera esperimental nabarmena du, laurden bat laborategiko eta landako praktiketan egiten baita. Nahitaezko praktiken bidez, lanbide honen eguneroko lana bertatik bertara ezagutzeko aukera izango duzu.

Ingurumenaz liluratuta dagoen pertsona bat bazara, zure ingurunea hobetu nahi baduzu eta biologiako eta kimikako ezagutzak badituzu, Ingurumen Zientzietako Gradua aukera ezin hobea da zuretzat.

Titulu honek gaitasuna emango dizu… Ingurunea eta hari lotutako baliabideak aztertzeko, kudeatzeko eta kontserbatzeko natura, landa edo hiri ingurunetan; ingurumen hezkuntza eta komunikazio kanpainak diseinatzeko; proiektu, plan eta programen ingurumen inpaktua ebaluatzeko; eta, enpresatarako ingurumen kudeaketa sistemak egiteko.

Irteera profesionalak:Gradu honen diziplinartekotasunak lan aukera asko irekiko dizkizu: • Ingurumen auditoriak eta aholkularitzak enpresa eta erakunde publikoetan• Ingurumen prestakuntza eta hezkuntza• Airearen, uren eta lurzoruen kalitatearen analisia eta kontrola• Hondakinen kudeaketa • Kutsatzaileak kontrolatzeko sistemen ezarpena• Lurzoru kutsatuen kontrola eta tratamendua• Ingurune naturalaren kudeaketa• Irakaskuntza eta ikerketa

6

Page 7: FARMAZIA FAKULTATEKO GRADUAK · bizi funtzioak betetzeko beharrezkoa dugun energia ziurtatzen digute, eta, gainera, lagungarriak dira gure organismoaren ehunak konpontzeko eta berregiteko.

IKASKETA PLANA

LEHENENGO MAILA 60 kreditu (oinarrizko 48 kreditu + nahitaezko 12 kreditu)

BIGARREN MAILA 60 kreditu (oinarrizko 12 kreditu + nahitaezko 48 kreditu)

HIRUGARREN MAILA 60 kreditu (nahitaezko 48 kreditu + hautazko 12 kreditu)

LAUGARREN MAILA 60 kreditu (nahitaezko 32 kreditu + hautazko 18 kreditu + Gradu Amaierako Laneko 10 kreditu)

1. lauhilekoa

1. lauhilekoa

1. lauhilekoa

1. lauhilekoa

2. lauhilekoa

2. lauhilekoa

2. lauhilekoa

2. lauhilekoa

• Biologia• Geografia Analisia• Geologia• Kimika I• Matematika

• Ekologia• Geomorfologia eta Edafologia• Ingurumen Ingeniaritzaren Oinarriak• Kutsatzaileen Analisia

• Ekonomia Jasangarria• Faunaren eta Floraren Kudeaketa eta Kontserbazioa• Geografia Informazioko Sistemak• Meteorologia eta Ozeanografia

Hautazkoak

• Euskararen Arauak eta Erabilerak• Fotointerpretazioa, Teledetekzioa eta Arrisku Naturalak• Gizarte Ikerketako Metodo eta Teknikak

• Ingurumen Hezkuntza eta Gizarte Ohiturak• Ingurumenari Lotutako Epidemiologia eta Osasun Publikoa

Hautazkoak• Atmosferaren Kimika• Energiaren Kudeaketa eta Ekoeraginkortasuna• Geografia Informazioko Sistemetan Sakontzea• Hondakinen Kudeaketa• Landa Lanari Aplikatutako Teknikak• Paisaiaren Analisia eta Ebaluazioa

• Animalien Biologia. Zoologia• Estatistika• Fisika• Kimika II• Landareen Biologia

• Biodibertsitatea• Ingurumen Administrazio eta Legeria• Ingurumen Kutsaduraren Tratamendua• Ingurumena eta Gizartea

• Ingurumen Inpaktua Kudeatzeko eta Ebaluatzeko Sistemak• Lurralde Antolakuntza eta Ingurumena• Proiektuen Antolakuntza eta Kudeaketa

Hautazkoak

• Ingurumen Kutsadurako Kasu Praktikoak• Komunikazioa Euskaraz: Zientzia eta Teknologia• Landareen Diagnosi eta Leheneratzea

• Enpresetako Praktikak

GRADU AMAIERAKO LANA

7

Page 8: FARMAZIA FAKULTATEKO GRADUAK · bizi funtzioak betetzeko beharrezkoa dugun energia ziurtatzen digute, eta, gainera, lagungarriak dira gure organismoaren ehunak konpontzeko eta berregiteko.

FARMAZIAKOGRADUA

Medikamenduek, gaur-gaurkoz, ezin konta ahala gaixotasun sendatzen dituzte, bizi kalitatea hobetzen dute, eta pertsonen bizi itxaropena areagotzeko ere lagungarriak dira. Ezinbesteko elementuak dira gure bizitzan. Eta, Farmaziako Graduaren oinarria ere badira. Titulu honek osasun arloko profesional gisa prestatuko zaitu, eta benetako aditua izango zara medikamenduen produkzioan, kontserbazioan eta banaketan, eta horiek gizakien osasunean duten eraginean.

Horrez gainera, Farmaziako Graduak gaitasuna emango dizu ikerketa zientifikoak egiteko, konposatu berriak bilatzeko eta farmako berriak diseinatzeko eta fabrikatzeko, gaixotasun nagusiak tratatzeari eta haiekin amaitzeari begira.

Gradua praktikoa da nagusiki, ikasketen laurden bat laborategian eta landa praktiketan egiten baita. Nahitaezko kanpoko praktikak farmazia bulegoetan eta ospitaletako farmazia zerbitzuetan egingo dituzu, non lanbidea ezagutuko duzun bertatik bertara.

Osasuna eta haren inguruko guztia interesatzen bazaizu, pertsonen bizi kalitatea hobetzen lagundu nahi baduzu, ikerketa zientifikoak liluratzen bazaitu eta, gainera, biologia eta kimikako ezagutzak badituzu, guztiz egokia zara Farmaziako Gradua egiteko.

Titulu honek gaitasuna emango dizu…

Medikamenduak identifikatu, diseinatu, analizatu eta ekoizteko, baita prestatzeko eta emateko ere; pazienteekiko harremanetan komunikazio gaitasunak garatzeko; diziplina anitzeko taldeekin lankidetzan aritzeko; farmakoterapian eta dietoterapian aholku terapeutikoak emateko; eta, lanbidea arautzen duten printzipio etikoak eta deontologikoak ezagutzeko.

Irteera profesionalak:Farmaziako graduak ibilbide profesionala arlo askotan egiteko aukera emango dizu:• Farmazia bulegoak: medikamenduak produzitzea, kontserbatzea eta ematea; osasun arloko hezkuntza eta promozioa • Ospitale prestakuntzako espezialitateak (BAFE)• Farmazia eta kimika industria: medikamenduen diseinua, produkzioa eta analisia• Analisi laborategiak• Banaketa farmazeutikoa• Kudeaketa osasun administrazioan• Irakaskuntza eta ikerketa

Jakintza adarra: Osasun Zientziak

8

Page 9: FARMAZIA FAKULTATEKO GRADUAK · bizi funtzioak betetzeko beharrezkoa dugun energia ziurtatzen digute, eta, gainera, lagungarriak dira gure organismoaren ehunak konpontzeko eta berregiteko.

IKASKETA PLANA

LEHENENGO MAILA 60 kreditu (oinarrizko 54 kreditu + nahitaezko 6 kreditu)

BIGARREN MAILA 60 kreditu (oinarrizko 9 kreditu + nahitaezko 51 kreditu)

HIRUGARREN MAILA 60 kreditu (nahitaezko 54 kreditu + hautazko 6 kreditu)

LAUGARREN MAILA 60 kreditu (nahitaezko 48 kreditu + hautazko 12 kreditu)

1. lauhilekoa

1. lauhilekoa

1. lauhilekoa

1. lauhilekoa

2. lauhilekoa

2. lauhilekoa

2. lauhilekoa

2. lauhilekoa

• Fisika• Kimika Orokorra eta Ez-organikoa• Matematika eta Estatistika• Zelulen eta Ehunen Biologia

• Biologia Molekularra• Giza Fisiologia• Kimika Analitikoa• Kimika Organiko Aurreratua

• Elikadura eta Bromatologia• Farmakologia I• Kimika Farmazeutikoa (urtekoa)• Mikrobiologia eta Parasitologia Deskribatzailea

• Biofarmazia eta Farmakozinetika• Farmakognosia• Teknologia Farmazeutikoa I

Hautazkoak• Auzitegirako Analisi Kimikoa• Euskararen Arauak eta Erabilerak• Nutrizioari buruzko Aholkularitza Botikan

• Biokimika• Giza Anatomia• Kimika Fisikoa• Kimika Organikoa• Landareen Biologia

• Biokimika Klinikoa• Fisiopatologia• Immunologia• Mikrobiologia eta Parasitologia Orokorra• Teknika Instrumentalak

• Farmakologia II• Farmazia Galenikoa• Kimika Farmazeutikoa (urtekoa)

Hautazkoak• Biopatologia Estruktural Orokorra• Medikuntza Tropikala Gaixotasun Inportatuak eta Bidaiariarenak

• Farmazia Klinikoa eta Farmakoterapia• Kudeaketa, Plangintza, Legeria eta Deontologia• Teknologia Farmazeutikoa II

Hautazkoak• Farmakoen Erabilera Egoki eta Desegokiaren Neurofarmakologia• Komunikazioa Euskaraz: Osasun Arloa• Laguntza Farmazeutikoa

GRADU AMAIERAKO LANA

BOSGARREN MAILA 60 kreditu ( nahitaezko 42 kreditu + hautazko 12 kreditu + Gradu Amaierako Laneko 6 kreditu)

1. lauhilekoa 2. lauhilekoa

• Mikrobiologia eta Parasitologia Klinikoa• Osasun Publikoa• Toxikologia

Hautazkoak

• Dermofarmazia• Farmakoen Egitura Zehaztea• Farmakozaintza• Sendabelarrak eta beren Printzipio Aktiboak

• Tutoretzapeko Praktikak

9

Page 10: FARMAZIA FAKULTATEKO GRADUAK · bizi funtzioak betetzeko beharrezkoa dugun energia ziurtatzen digute, eta, gainera, lagungarriak dira gure organismoaren ehunak konpontzeko eta berregiteko.

GIZA NUTRIZIOKO ETA DIETETIKAKO GRADUA

Jakintza adarra: Osasun Zientziak

Jaten duguna gara. Hartzen ditugun elikagaiek gure bizi funtzioak betetzeko beharrezkoa dugun energia ziurtatzen digute, eta, gainera, lagungarriak dira gure organismoaren ehunak konpontzeko eta berregiteko. Gaur egun badakigu nutrizio egoki batek gaixotasunak prebenitzen dituela eta horien tratamendurako lagungarria izan daitekeela; hortaz, ikerketa funtsezkoa da jakintza adar honetan.

Giza Nutrizioko eta Dietetikako Graduak arlo honetan profesional aditua izateko prestatuko zaitu, eta pertsona osasuntsuei edo patologiaren bat daukatenei orientazioa eman ahal izango diezu menuen diseinuan edo elikadura programen kudeaketan. Tituluak gaitasuna emango dizu, halaber, pisuari edo gaixotasun kronikoei lotutako osasun arazoak lantzeko, nutrizioaren ikuspegitik.

Nahitaezko kanpoko Praktiken bidez zure prestakuntza osatuko duzu zentro publikoetan edo enpresa nahiz erakunde pribatuetan.

Nutrizioak eta horrek gizakiengan duen eragina interesatzen bazaizu eta pertsonen arteko harremanetarako gaitasuna eta enpatia baduzu, aukera ezazu Giza Nutrizioko eta Dietetikako Gradua.

Titulu honek gaitasuna emango dizu…

Janariak eta elikadura produktuak identifikatzeko eta sailkatzeko; haien konposizioa, propietateak eta nutrizio balioa aztertzeko eta zehazteko; elikadura, nutrizio eta elikagaien segurtasun arloko politikak garatzeko; elikagaiak etiketatzeari eta merkaturatzeari buruzko aholkularitza emateko; nutrizioari lotutako diagnostikoa interpretatzeko; menuak diseinatzeko; eta, menu eta dieten tratamendu dietetikoen plangintzan laguntzeko.

Irteera profesionalak:Lanbide askotan sartzeko aukera izango duzu: • Nutrizio klinikoa eta nutrizio aholkularitza• Nutrizio hezkuntza• Taldeentzako sukaldaritza: ikastetxeak, ospitaleak, egoitzak, hotelak, jatetxeak, etab.• Elikagaien industria • Elikadura segurtasuna• Kirol nutrizioa• Osasun publikoa• Irakaskuntza eta Ikerketa

10

Page 11: FARMAZIA FAKULTATEKO GRADUAK · bizi funtzioak betetzeko beharrezkoa dugun energia ziurtatzen digute, eta, gainera, lagungarriak dira gure organismoaren ehunak konpontzeko eta berregiteko.

IKASKETA PLANA

LEHENENGO MAILA 60 kreditu (oinarrizko 42 kreditu + nahitaezko 18 kreditu)

BIGARREN MAILA 60 kreditu (oinarrizko 21 kreditu + nahitaezko 39 kreditu)

HIRUGARREN MAILA 60 kreditu (nahitaezko 48 kreditu + hautazko 12 kreditu)

LAUGARREN MAILA 60 kreditu (nahitaezko 44 kreditu + hautazko 6 kreditu + Gradu Amaierako Laneko 10 kreditu)

1. lauhilekoa

1. lauhilekoa

1. lauhilekoa

1. lauhilekoa

2. lauhilekoa

2. lauhilekoa

2. lauhilekoa

2. lauhilekoa

• Elikadura eta Kultura• Estatistika• Kimika Orokorra eta Kimika Fisikoa• Psikologia eta Komunikazioa• Zelulen eta Ehunen Biologia

• Bromatologia• Gene Espresioa eta Kontrol Metabolikoa• Giza Fisiologia• Immunonutrizioa eta Elikadura Alergiak

• Dietetika Orokorra eta Aplikatua (urtekoa)• Elikagaien Segurtasuna eta Kalitatea (urtekoa)• Komunitate Elikadura• Nutrizioarekin Lotutako Epidemiologia

Hautazkoak• Euskararen Arauak eta Erabilerak• Giza Nutrizioari Aplikatutako Anatomia• Landareak Giza Elikaduran

• Dietoterapia• Talde Espezifikoen Nutrizioa eta Dietetika• Taldeentzako Sukaldaritza

Hautazkoak

• Diseinua eta Berrikuntza Elikagaien Industrian• Jatearen eta Edatearen Inguruko Jokabidearen Fisiologia

• Biokimika• Elikagaien Kimika eta Biokimika• Giza Anatomia• Kimika Organikoa• Legeria, Deontologia eta Kudeaketa

• Fisiopatologia• Giza Nutrizioa• Mikrobiologia eta Parasitologia Orokorra• Sukaldaritza Teknologia eta Elikagaien Prozesatzea

• Dietetika Orokorra eta Aplikatua (urtekoa)• Elikagaien Mikrobiologia eta Higienea• Elikagaien Segurtasuna eta Kalitatea (urtekoa)• Osasun Publikoa

Hautazkoak

• Elikadura Sistemaren Soziologia• Kirolaren eta Garapenaren Biokimika eta Fisiologia• Komunikazioa Euskaraz: Osasun Arloa

• Tutoretzapeko Praktikak

GRADU AMAIERAKO LANA

11

Page 12: FARMAZIA FAKULTATEKO GRADUAK · bizi funtzioak betetzeko beharrezkoa dugun energia ziurtatzen digute, eta, gainera, lagungarriak dira gure organismoaren ehunak konpontzeko eta berregiteko.

GRADUONDOKOEN ESKAINTZA

MASTERRAK

Zure prestakuntza osatzeko, honako master eta berezko titulu hauek egin ditzakezu, besteak beste:

• Analisi Forentsea• Elikadura eta Osasuna• Elikagaien Segurtasuna eta Kalitatea Masterra.• Enologia Berritzailea• Ingurugiroaren Agrobiologia• Kimika eta Polimeroak• Mikrobiologia eta Osasuna• Osasun Publikoa

MASTERRAK

• Analisi Forentsea• Bioaniztasuna, Ekosistemen Funtzionamendua eta Gestioa• Ingurugiroaren Agrobiologia • Ingurumenaren Kutsadura eta Toxikologia• Ingurumen Ingeniaritza• Ingurumen Ingeniaritzako Ikerketa• Kimika eta Polimeroak• Paisaiaren Kudeaketa. Ondarea, Lurraldea eta Hiria

BEREZKO TITULUAK

• Ingurumen Zuzenbidea• Ingurumena eta Jasangarritasuna

Graduondoko ikasketen eskaintza osoa kontsultatzeko: www.ehu.eus/es/web/estudiosdeposgrado-graduondokoikasketak

Liburuxka honen helburua informazioa eskaintzea besterik ez da.Azken aldaketa: 2017ko iraila.

BEREZKO TITULUAKMASTERRAK

• Arreta Osoa Zainketa Aringarrietan • Kimika eta Genetika Nutrizioan eta Kirolean• Osasunaren Sustapena eta Osasun Komunitarioa

• Analisi Forentsea• Biologia Molekularra eta Biomedikuntza• Elikadura eta Osasuna• Elikagaien Segurtasuna eta Kalitatea• Farmakologia. Medikamenduen Garapena, Balioespena eta Erabilera Arrazionala• Ingeniaritza Biomedikoa• Ikerketa Biomedikoa• Kimika Sintetikoa eta Industriala• Mikrobiologia eta Osasuna• Neurozientziak• Osasun Publikoa

MASTERRAK

• Elikadura eta Osasuna• Elikagaien Segurtasuna eta Kalitatea• Enologia Berritzailea• Mikrobiologia eta Osasuna• Osasun Publikoa

BEREZKO TITULUAK

• Kimika eta Genetika Nutrizioan eta Kirolean• Osasunaren Sustapena eta Osasun Komunitarioa

ELIKAGAIEN ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIAKO GRADUA

INGURUMEN ZIENTZIETAKO GRADUA

FARMAZIAKO GRADUA

GIZA NUTRIZIOKO ETA DIETETIKAKO GRADUA

12