Archivo electrónico Fernando Hernández Galán Consultor de Ventas.
Fernando hernández- trabajo por proyectos
-
Upload
irakasletaldea -
Category
Documents
-
view
293 -
download
3
Transcript of Fernando hernández- trabajo por proyectos
FERNANDO HERNÁNDEZ trabajo por proyectos
Zeintzuk dira testu edo bideoaren aspektu aipagarrienak (ideia
nagusiak)?
Zerk deitu dit arreta?
Zerekin lotu dezaket?
Zer ekarpen egiten dit nire ezagutzetara?
Trabajo por proyectos Hernandezek (beste batzuen artean) sortu zuten proiektu
aitzindaria izan zen eta gaur egun ere bere horretan jarraitzen du lanean. Proiektu hau
1983an sortu zen. Bere helburua orduko interes zentroen alternatiba bat sortzea izan
zen; irakasleen posizioa aldatuz, ikasgela elkarrizketa gune bihurraraziz.
Gaur egun, aitzindaria izan den proiektu hau, hezkuntzaren kontzepzio bat da.
Hernandezek dioenez, ikasleak jakintzaren eramaileak balira bezala kontsideratu
behar dira; eta oso kontuan izan, ikasketa era zirkularrean ematen dela, interakzioen
bitartez, modu interdisziplinarrean. Ikasgela laborategi baten antzekoa litzake eta
bertan esperientziak sortu behar dira. Irakaslearen zeregina, ikaslea laguntzea da, era
honetan ikasleak ikasgelan zentzua izan dezan; ikasle irakasle arteko harreman
estuago bat sortuz (binkuloa). Esperientzia, subjektua eta jakintzaren arteko harreman
sendoa bermatuz.
Hernandezek dioenez mundu guztiak lan egin dezake modu honetan, baina
mundu guztia ez dago prest horrela lan egiteko. Beldurra, dena aurrez kalkulatua ez
izatea, “bidai” bat hasi eta ez jakin noiz eta nola amaituko duen… hori da irakasleak
beldurtzen duena, baina era honetara irakastera ausartzen diren irakasleak berriz ere
beren lanaz maitemintzen dira.
Elkarrizketa ikusi ondoren arreta gehien deitu diguna, irakaslearen erabakia
dela metodo hau jarraitzea izan da. Irakasleak da ikasgela laborategi ”bihurtu“ behar
duena eta ikasleak interakzioz ikasaraziz. Ikasteko metodo hau Brunerren aurkikuntza
bidezko ikaskuntzarekin lotu genezake. Brunerren arabera, garapen kognitiboaren
funtsezko helburua, pertsonei munduaren eta errealitatearen eredu bat ematea da,
bizitzako arazoak konponduko dituena.
Elkarrizketa ikusi ondoren, konturatu gara, bideragarriak direla trabajo por
proyectos bezalako proiektuak, eta ikaskuntza prozesuan askoz eraginkorragoak
direla.