FÍSICA Y QUÍMICA - McGraw-Hill Education · Web viewTestu labur bat, unitate didaktikoa biltzen...

41
Proiektu curricularra Natur Zientziak LEHEN ZIKLOA LEHEN MAILA DBH

Transcript of FÍSICA Y QUÍMICA - McGraw-Hill Education · Web viewTestu labur bat, unitate didaktikoa biltzen...

Page 1: FÍSICA Y QUÍMICA - McGraw-Hill Education · Web viewTestu labur bat, unitate didaktikoa biltzen duen sintesia izan nahi duena. Ikerketa galdera batzuk, unitate didaktikoarekin lotura

Proiektu curricularra

Natur Zientziak

LEHEN ZIKLOA

LEHEN MAILA

DBH

Page 2: FÍSICA Y QUÍMICA - McGraw-Hill Education · Web viewTestu labur bat, unitate didaktikoa biltzen duen sintesia izan nahi duena. Ikerketa galdera batzuk, unitate didaktikoarekin lotura

AURKEZPENA: ALDERBI DIDAKTIKOAK ETA METODOLOGIKOAK

HELBURU OROKORRAK

EDUKIEN ANTOLAKETA

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

DENBORA

LIBURUAREN EGITURA

ZEHARKAKO IRAKASKUNTZEN EDUKIEN ZENBAIT ARLOTAN SARTZEAREN ZEHAZTAPENA

ANIZTASUNAREN TRATAERAREN PLANTEAMENDUA ETA FINKATZE ETA ZABALTZE ARIKETEN ANTOLAKETA

AURKIBIDEA

Page 3: FÍSICA Y QUÍMICA - McGraw-Hill Education · Web viewTestu labur bat, unitate didaktikoa biltzen duen sintesia izan nahi duena. Ikerketa galdera batzuk, unitate didaktikoarekin lotura

ALDERDI DIDAKTIKOAK ETA METODOLOGIKOAK

Proiektu hau eratzen eta osatzen duten elementuak, testu liburu moduan egituratuta, zuzenduta dagoen DBHko zikloan egileek izan duten irakaskuntza praktikatik datoz. Arrazoi horrexegatik, proiektu hau adin horretako ikasleen garapen psikoebolutiboarekin eta beren egoera anitzekin bat dator.

Natur Zientzietako curriculuma ez da kontzeptuen ezagutzen jabetzara mugatu behar, ikasleen beste gaitasunen heziketa akuilaria ere proposatu behar du. Arrazoi horrexegatik, hiru eduki mota proposatzen dira:

Kontzeptuak, gertaerei eta printzipioei dagozkienak.

Prozedurak eta, oro har, “egiten jakite” teoriko-praktikoaren aldaerak.

Ikasleak ikasi beharko dituen jarrerak, balioak eta arauak, gainerako edukiak ikasteaz bat.

Edukiak sekuentziatan banatzeko irizpideak Edukiak sekuentziatan banatzea arloko logika, curriculumaren proposamen ofiziala, ikasleen heldutasun psikologikoaren maila eta DBHren hasieratik edukien goranzko konplexutasuna kontuan izanik egin da. Horregatik guztiagatik, zientzia integratuaren ikuspuntua kontuan izanik banatu ditugu sekuentziatan edukiak: Fisika eta Kimikako edukiak Biologiako eta Geologiako edukiekin batera daude. Gainera, DBHko lehen kurtsoa izanik, materiari dagozkion alderdietan eta materia hori naturan agertzen den modu guztietan buru belarri sartu gara: izarrak, mineralak, landareak eta animaliak. Energia bigarren mailan lantzeko utzi dugu.

Edukien hautaketaCurriculumean agertzen diren edukiak bederatzi unitate didaktikotan banatu ditugu. 1. unitatean, Materia, gainerako unitate didaktikoak ulertzeko oinarrizkoak eta ezinbestekoak diren Fisikako eta Kimikako edukiak sartu ditugu: materia, materiaren egoerak, sustantzia puruak eta nahasturak, atomo eta molekula kontzeptuak, baita SIeko neurrien unitateak ere.

Gainerako unitateak sekuentziatan banatzeko oinarrizko irizpide bat izan dugu kontuan: ikasleentzat urrunena denetik (unibertsoa) hurbilenekoa denerainoko (giza gorputzaren azterketa) programazioa ezartzea. Unitate horietan Biologia eta Geologiako eta Fisika eta Kimikako edukiak tartekatuta daude, bakar batean barneratzeko helburuarekin.

2. Unitatea, Lurra unibertsoan, ikaslearentzat berria eta erakargarria den ikuspegi batetik landu dugu gaia, unibertsoaren, eguzki sistemaren osaeraren eta Lurrean dituen eraginen ezaugarri nagusiak ezagutzeaz gain, ikaslea espazioko teknologiaren eremuan barneratu nahi baitugu. Horrela Astronomia eraikitzen ari den Zientziaren prozesu moduan, gizartearekin harremana duen eta ezagutza berrien emaitzetara irekia eta beren menpean dagoen Zientzia moduan ulertuko dute.

AURKEZPENA

Page 4: FÍSICA Y QUÍMICA - McGraw-Hill Education · Web viewTestu labur bat, unitate didaktikoa biltzen duen sintesia izan nahi duena. Ikerketa galdera batzuk, unitate didaktikoarekin lotura

3, 4 eta 5. Unitateetan “lurraren esfera abiotikoen” ikaskuntzan barneratuko gara: geosfera, atmosfera eta hidrosfera, Euskal Herrian hiru esferek dituzten berezitasunak aztertzeko beta hartuz. Unitate horietan guztietan bere gehiegizko ustiaketa ekiditeko beharra eta giza jardueren eraginez jasotako kutsadurak eragindako narriadura ekiditeko beharra bereziki azpimarratzen dugu.

6, 7 eta 8. Unitateetan izaki bizidun guztiok hartzen gaituen “esfera” aztertuko da: biosfera.

6. Unitatean izaki bizidunen sailkapenaren irizpideak aztertuko ditugu, baita birusak eta moneroen, protistoen eta onddoen erreinuko izaki bizidunak ere. 7. Unitatean landare erreinua aztertuko dugu, Euskal Autonomia Erkidegoko espezie ohikoenak bereziki azpimarratuz, ikasleak bere inguru hurbilena behatzen, ezagutzen eta errespetatzen ikas dezaten. 8. Unitatean ornogabeak aztertuko dira eta 9. Unitatean ornodunak eta gizakiak, arreta bereziaz jarriz gure erkidegoko espezie endemikoetan.

Azken hiru unitateei hedadura luzeagoa eman diegu, uste dugulako izaki bizidunen ikasketak zehatza izan behar duela ikasleak bere ezaugarri nagusiak eta organismo horiek sailkatzen ikasteko azken aukera delako, ezagutza horiek, hala ere, Batxilergoko Biologia eta Geologiaren ikasketa arrakastatsua izan dadin beharrezkoak dira, maila horretan ikasleek ezagutza horiek aurretik jaso dituztela pentsatzen baita.

Beste alde batetik, giza gorputzaren ezagutzari garrantzi txikiagoa ematen diogu, hori DBHko 3. mailako Biologia eta Geologiako curriculumeko helburu ia bakarra izango baita.

Page 5: FÍSICA Y QUÍMICA - McGraw-Hill Education · Web viewTestu labur bat, unitate didaktikoa biltzen duen sintesia izan nahi duena. Ikerketa galdera batzuk, unitate didaktikoarekin lotura

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Etapan, Natur Zientzien irakaskuntzak ikasleengan honako jarrera hauek garatzen laguntzea izango du helburu:

Ikaslea metodo zientifikoaren ezagutzaren eta erabileraren oinarrizko kontzeptuetan barneratzea. Zientziaren prozeduretan estrategia pertsonal eta koherenteak erabiltzea arazoak ebazteko: arazoak identifikatzea, hipotesiak formulatzea, ariketak planifikatzea eta egitea egiaztatzeko, emaitzak sistematizatzea eta aztertzea eta horiek komunikatzea.

Mezu zientifikoak ulertzea eta adieraztea, euskaraz eta gaztelaniaz, ahozko hizkuntza eta idatzizko hizkuntza jabetasunez erabiliz; baita diagramak, grafikoak, taulak, matematikako espresio errazak eta beste irudikapen eredu batzuk interpretatzea ere.

Fenomeno natural nagusiak eta beren balizko aplikazio teknologikoak zientifikoki interpretatzea, Natur Zientzien legeak eta kontzeptuak erabiliz.

Taldekako ariketa zientifikoak planifikatzean eta egitean arduraz parte hartzea, norberaren eta besteren ekarpenak balioetsiz, ezarritako helburuen arabera, jarrera malgua eta lankidetza agertuz eta lanen garapenean ardurak hartuz.

Informazio iturriak modu autonomoan erabiltzea, baita Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia berriak ere, beren edukia ebaluatzeko eta gai zientifiko eta teknologikoei buruzko jarrera pertsonal kritikoak izateko helburuarekin.

Giza organismoaren funtzionamenduari buruzko ezagutzez jabetzea, zainketa eta gorputz osasuneko ohitura onak eta, drogen kontsumoaren aurrean, jarrera kritikoa garatzeko eta sendotzeko.

Natur Zientzietan jasotako ezagutzak erabiltzea Euskal Herriko eta hedadura handiagoa duten beste eremu geografiko batzuetako ingurune naturalaz gozatzeko, balioetsiz eta bere zainketan eta hobekuntzan parte hartuz.

Gizakion bizi baldintzei zientziak egin dizkien ekarpenak ezagutzea eta balioestea eta heziketa zientifikoaren garrantziaz jabetzea. Eguneroko jardueretan pentsamendu zientifikoaren jarrerak eta balioak erabiltzea eta arrazoizkoa eta kritikoa den jarrera izatea zientziaren eta gizartearen arteko harremanetan egun agertzen diren arazo larrien aurrean.

Ezagutza zientifikoa eraikitzen ari den prozesu moduan ulertzea eta, bertan, errealitatearen zenbait alorretan sakontzeko beste hainbat diziplinak parte hartzen dutela, une historiko bakoitzean gizartearen beharretara eta ezaugarrietara lotuta eta eboluzio eta azterketa jarraituen eraginpean.

HELBURU OROKORRAK

Page 6: FÍSICA Y QUÍMICA - McGraw-Hill Education · Web viewTestu labur bat, unitate didaktikoa biltzen duen sintesia izan nahi duena. Ikerketa galdera batzuk, unitate didaktikoarekin lotura

1. Unitatea: Materia

Helburu didaktikoak

Neurketa prozesuaren oinarri nagusia ulertzea.

Materiaren unibertsaltasuna antzematea bere egoera guztietan.

Sustantzia puruen eta nahasturen arteko berezitasunak ulertzea.

Materiaren interpretazio atomikoaren eta molekularraren garrantzia hautematea.

Zientziaren prozedurekin koherenteak diren estrategia pertsonalak aplikatzea ariketak ebaztean.

Edukiak

Kontzeptuak

Nola neurtzen dugu? Zer da magnitude bat?

Zer da materia? Propietate nagusiak eta ezaugarriak.

Materiaren egoerak eta aldaketak.

Sustantzia puruak eta nahasturak. Nahastura bateko osagaiak banatzea. Nahastura heterogeneo bat banatzea eta nahastura homogeneo edo disoluzio bat banatzea.

Atomoak eta molekulak. Elementuak eta konposatuak.

Transformazio fisikoaren eta transformazio kimikoaren artean bereiztea.

Hidrogenoa eta helioa: ugaritasuna, propietateak eta garrantzia.

Prozedurak

Garatutako edukien oinarrizko galderak eta ariketak ebazteko estrategiak erabiltzea.

Materiaren egoera posibleen ezaugarriak aztertzea.

Eguneroko bizitzan erabiltzen diren nahastura garrantzitsuenak identifikatzea.

Sustantzia puruen eta nahasturen artean bereiztea.

Nahastura osatzen duten sustantzia puruen propietateen ezaugarrietan oinarritutako banaketa prozedura fisiko errazak erabiltzea.

Sustantzia kimiko garrantzitsuenak formulen bidez adieraztea, izan elementuak edo izan konposatuak.

EDUKIEN ANTOLAKETA

Page 7: FÍSICA Y QUÍMICA - McGraw-Hill Education · Web viewTestu labur bat, unitate didaktikoa biltzen duen sintesia izan nahi duena. Ikerketa galdera batzuk, unitate didaktikoarekin lotura

Aldaketa fisikoak eta aldaketa kimikoak bereiztea eta identifikatzea prozesu errazetan.

Jarrerak

Materia kontzeptuaren unibertsaltasunaz ohartzea.

Teoria fisikoak gure ingurunean gertatzen diren fenomenoak azaltzen nola saiatzen diren ohartzea.

Materiaren izaera etena (atomoak eta molekulak) aurkitzeak Zientziarentzat izan duen garrantzia balioestea.

Ezagutza zientifikoaren azalpenen behin-behinekotasuna onartzea, baita horrek behaketa zuzenarekin eta esperimentazioarekin duen mendekotasuna ere.

Zientziaren oinarrizko kontzeptuak erabiltzen jakiteak duen garrantziaz ohartzea.

Unibertsaltasun handiagoz lan egitea ahalbidetuko duten zenbait egoeratan itunak egiteak duen beharraz ohartzea.

2. Unitatea: Lurra unibertsoan

Helburu didaktikoak

Unibertsoa osatzen duten zeruko gorputzetako bakoitza definitzea.

Distantziak argi urte astronomikoetan kalkulatzea.

Izarrak, bere eboluzioan, dituen fase garrantzitsuenak zerrendatzea.

Barne eta kanpo planetak bereizten dituzten ezaugarriak azaltzea.

Gure planetak “esferak” planeta hurbilenetakoekin alderatzea, bizitza egoteko gutxieneko baldintzei buruzko ondorioak atereaz.

Planeten errotazio eta translazio mugimenduak deskribatzea eta itxuratzea.

Lurraren errotazio eta translazio mugimenduen eta erabilitako denbora neurri nagusien arteko harremana azaltzea.

Eklipseak irudikatzeko, izarrak zenbatzeko eta ordua eguzkiaren itzalaren arabera kalkulatzeko tresna errazak egitea eta erabiltzea.

Ibilbide espazialaren aurrerapenek unibertsoaren aurkikuntzan duten garrantzia balioestea.

Edukiak

Kontzeptuak

Unibertsoaren osaera eta neurria.

Galaxiak eta Esne Bidea.

Izarrak eta konstelazioak.

Eguzki sistema.

Page 8: FÍSICA Y QUÍMICA - McGraw-Hill Education · Web viewTestu labur bat, unitate didaktikoa biltzen duen sintesia izan nahi duena. Ikerketa galdera batzuk, unitate didaktikoarekin lotura

Astronomiak eguneroko bizitzan dituen eraginak. Lurraren mugimenduak: urtaroak, eguna eta gaua, eklipseak eta Ilargiaren faseak.

Astronomiaren historia: mugarri nagusiak. Espazioaren azterketa: astronomoak eta astronautak.

Prozedurak

Astronomian erabiltzen diren neurriak erabiltzea, unibertsoan distantziak kalkulatzeko.

Izarren eboluzioari buruzko eskemak interpretatzea eta egitea.

Izarrak eta konstelazioak kontatzea eta identifikatzea.

Eguzki sistemaren ereduak egitea eskalan.

Eguzkiaren eta Ilargiaren eklipseak eta lurraren errotazio eta translazio mugimenduak eta urtaroetan duten eragina irudikatzea.

Klimak arkitektura tradizionalarengan duen eraginaz ohartzea.

Bidaia espazialen garrantziari buruzko datuak interpretatzea eta ondorioak ateratzea.

Jarrerak

Unibertsoaren gainerakoarekin Lurrak duen egoeraz eta neurriaz ohartzea.

Ibilbide espazialak unibertsoaren aurkikuntzarako bete duen paperaz ohartzea.

Eraikinen antolamenduak klimarekin duen harremanaren azterketa kritikoa.

Eguzki sistemaren dinamikak eguneroko bizitzan duen garrantzia balioestea.

3. Unitatea: Lurra planeta harritsu bat da

Helburu didaktikoak

Lurraren esferak bereiztea.

Lurraren barnealdea osatzen duen geruza bakoitzaren ezaugarri nabarmenenak adieraztea.

Harri eta mineral kontzeptuak definitzea eta bereiztea.

Harri moten osaera moduaren ezaugarri nagusiak adieraztea.

Lurrazaleko bost elementu kimiko ugarienek gizateriarentzat duten garrantzia adieraztea.

Mineralen erabileraren eboluzio historikoaren ezaugarri nagusiak adieraztea, balizko arrazoiak eta ondorioak adieraziz.

Kontsumo ohitura arduratsuez jabetzeak duen garrantzia ulertzea eta balioestea.

Birziklatzearen legeak aplikatzea.

Edukiak

Page 9: FÍSICA Y QUÍMICA - McGraw-Hill Education · Web viewTestu labur bat, unitate didaktikoa biltzen duen sintesia izan nahi duena. Ikerketa galdera batzuk, unitate didaktikoarekin lotura

Kontzeptuak

Lurraren geruzak: nukleoa, mantua, azala, hidrosfera, atmosfera eta biosfera.

Harriak eta mineralak: definizioa.

Harri motak.

Elementu geokimiko garrantzitsuenak.

Silizioa eta aluminioa, burdina, kaltzioa eta magnesioa: ugaritasuna eta bere erabileraren garrantzia.

Burdinaren meatzaritzaren garrantzia Euskal Herrian.

Prozedurak

Lurraren egiturari edo harrien zikloei buruzko eskemak interpretatzea.

Inguruneko harri ohikoenak identifikatzea eta sailkatzea.

Mota desberdinetako harrien osaerari buruzko esperientzia errazak egitea.

Lurrazalean ugarienak diren elementu geokimikoen erabilerari buruzko eskemak egitea.

Hondakin moten sorrerari eta birziklatzeko aukerei buruzko eskemak eta marrazkiak interpretatzea.

Jarrerak

Eguneroko bizitzarako mineralek eta harriek duten garrantzia balioestea.

Zarrastelkeriazko jarrerak arbuiatzea eta birziklatzearen legeak betetzea sustatuko duten neurriak hartzea.

Mineralen eta fosilen bildumazaletasunari buruzko hausnarketa kritikoa.

4. Unitatea: Inguratzen gaituen airea

Helburu didaktikoak

Lurreko atmosfera osatzen duten gasen ugaritasuna eta propietateak deskribatzea.

Lurreko atmosferan berotegi efektua eta ozono geruza egotearen garrantzia azaltzea eta balioestea.

Oxidazioaren, errekuntzaren eta arnasketaren arteko antzekotasunak eta desberdintasunak adieraztea.

Kutsatu gabeko aire garbia izateak duten garrantzia balioestea.

Eguraldi atmosferikoaren neurketarako parametro nagusiak definitzea eta deskribatzea.

Eguraldi mapak interpretatzea, depresioak, antizikloiak eta fronteak agertzeak duen zentzua adieraziz.

Page 10: FÍSICA Y QUÍMICA - McGraw-Hill Education · Web viewTestu labur bat, unitate didaktikoa biltzen duen sintesia izan nahi duena. Ikerketa galdera batzuk, unitate didaktikoarekin lotura

Hodei baten sorrera prozesua deskribatzea, bere osaera azaltzea eta euria nola sortzen den azaltzea.

Klimogramak egitea eta interpretatzea.

Edukiak

Kontzeptuak

Airearen konposizioa.

Nitrogenoa eta oxigenoa: ugaritasuna eta propietateak.

Karbono dioxidoa eta ozonoa: ingurumenaren inplikazioak.

Aldaerak airearen konposizioan. Kutsatzaileak. Airea eta osasuna.

Eguraldi atmosferikoa ebaluatzeko erabiltzen diren parametro nagusien neurrien sistema eta definizioa: hezetasuna, tenperatura, haizeak eta presioa.

Klimaren azterketa eta bere desberdintasuna eguraldi atmosferikoarekin.

Euskal Herriko klimara hurbilpena.

Eguraldi mapak interpretatzea: antizikloien eta depresioen osaketa. Fronteak.

Hodeien osaketa.

Euriaren osaketa. Beste prezipitazio motak: elurra eta kazkabarra.

Ihintza, izotz zuria eta izotza.

Prozedurak

Osagai atmosferiko bakoitzak duen paperari buruzko balorazioa egitea, interpretatzea eta deskribatzea, marrazkietatik abiatuz.

Berotegi efektua, ozono geruzaren zuloa edo airearen kutsaduraren beste eragin batzuk adierazten dituzten testuak, argazkiak edo eskemak interpretatzea.

Parametro atmosferiko nagusiak interpretatzeko teknika eta tresna egokiak erabiltzea.

Herri baten tenperatura kalkulatzea bere altitudearen arabera.

Presio atmosferikoari buruzko ezagutzak aplikatzea isobaren ibilbidera, depresioen eta antizikloien zehaztapenera, haizearen norabidera eta aurreikuspen meteorologikoetara.

Hodei baten osaera.

Zenbait eguraldi mapa behatzea eta interpretatzea.

Herri bateko klimarekin lotuta batez besteko tenperaturen eta prezipitazio kopuruen datu grafikoak erabiltzea eta interpretatzea (klimogramak).

Jarrerak

Lurreko bizitzarako atmosferak duen garrantziaz ohartzea.

Page 11: FÍSICA Y QUÍMICA - McGraw-Hill Education · Web viewTestu labur bat, unitate didaktikoa biltzen duen sintesia izan nahi duena. Ikerketa galdera batzuk, unitate didaktikoarekin lotura

Berotegi efektua, ozono geruzaren zuloa edo hiri handien kutsadura handitzea ekidingo duten neurri pertsonalak hartzeko beharraz ohartzea.

Bizi kalitateari atmosfera garbiak egiten dion ekarpena balioestea.

5. Unitatea: Lurra planeta urdina da

Helburu didaktikoak

Gure planetako inguruneetako ur ugaritasuna azaltzea.

Gure planetako uraren balizko jatorria azaltzea.

Uraren propietateak eta bizitzaren garapenerako duen garrantzia balioestea.

Lurreko uraren egoerak alderatzea gure planetatik hurbilen dauden zeruko gorputzetan dagoenarekin.

Ur puruaren eta kontsumorako uraren artean bereiztea.

Uraren zikloei buruzko diagramak interpretatzea.

Eskuragarri dagoen ur gozoaren kopurua kalkulatzea gure planetan dagoen ur guztiarekin alderatuz.

Kontsumitzen dugun uraren jatorria adieraztea.

Gizakiok urari ematen dizkiogun erabilerak zerrendatzea.

Uraren zenbait kutsadura iturri azaltzea.

Ura edangarri bihurtzearen eta arazketaren artean bereiztea.

Uraren zarrastelkeria eta kutsadura ekiditera bideraturiko neurriak hartzeko beharra balioestea.

Edukiak

Kontzeptuak

Ur molekularen osaera, propietateak eta garrantzia.

Lurrean uraren jatorria. Ura beste plantea batzuetan.

Ura disoluzio modura. Sodioa, potasioa eta kloroa: ugaritasuna eta propietateak.

Uraren lurruna atmosferan. Uraren zikloa.

Kontsumitzen duguna: ibaiak, urtegiak, lakuak eta lur azpiko urak. Definizioa eta garrantzia. Itsas intrusioa.

Uraren kutsadura, arazketa. Ura eta osasuna.

Euskal Herriko uren egoera eta beren kutsaduraren jatorria.

Prozedurak

Uraren propietateen balorazio kritikoa eta Lurreko bizitzarengan duen eragina.

Zeruko gorputzetako eta gure planetako uraren arteko alderaketa.

Page 12: FÍSICA Y QUÍMICA - McGraw-Hill Education · Web viewTestu labur bat, unitate didaktikoa biltzen duen sintesia izan nahi duena. Ikerketa galdera batzuk, unitate didaktikoarekin lotura

Gizakiaren kontsumorako erabilitako ur moten azterketa eta sailkapena.

Uraren zikloari buruzko eskemak interpretatzea.

Gainazaleko edo lur azpiko akuifero baten maila freatikoaren aldaeren arrazoi nagusiak eta artifizialak deskribatzea.

Urtegi baten abantailak eta desabantailak ondorioztatzea, marrazki alderatuen behaketatik abiatuz.

Jarrerak

Uraren ziloaren garrantzia balioestea baliabide hidrikoen eta energetikoen iturri modura.

Ibaien ibilguen eta lur azpiko uren giza ustiaketaren abantailez eta desabantailez ohartzea eta horiek balioestea.

Kontsumitzen dugun uraz ohartaraztea eta bere zarrastelkeria ekidingo duten jarrerak sustatzea.

Gure gizartearen garapenaren ereduari buruzko hausnarketa kritikoa, ibaien eta kosten egoeratatik abiatuz.

6. Unitatea: Izaki bizidunen aniztasuna

Helburu didaktikoak

Lurrean bizitza izatea ahalbidetzen duten faktoreak azaltzea.

Izaki bizidun guztiek batean dituzte ezaugarriak ezartzea.

Sailkapen diagramak interpretatzea eta egitea hainbat irizpide aplikatuz.

Izaki bizidun batzuk beste batzuetatik bereizten dituzten bereizgarri nagusiak identifikatzea eta sailkapen irizpide moduan erabiltzea.

Edozein organismo dagokion erreinuan sailkatzea.

Protisten, moneroen eta onddoen erreinuko organismoen bizimodua eta egitura deskribatzea, naturan duten papera eta gizakiarekin dituzten harremanak nabarmenduz.

Edukiak

Kontzeptuak

Lurrean bizitza izatea ahalbidetzen duten faktoreak.

Izaki bizidun guztiek batera dituzten ezaugarriak eta funtzioak: konposizio kimikoa, bizi funtzioak, zelulen presentzia. Teoria Zelularra.

Izaki bizidunen aniztasuna: egitura aniztasuna (organismo zelulabakarrak eta plurizelularrak, prokariotikoak eta eukariotikoak) eta funtzio aniztasuna (elikatzeko, erlazionatzeko eta ugaltzeko moduak).

Sailkapenaren mekanismoa.

Izaki bizidunen sailkapena. Kategoria taxonomikoak.

Espezieen nomenklatura zientifikoa.

Page 13: FÍSICA Y QUÍMICA - McGraw-Hill Education · Web viewTestu labur bat, unitate didaktikoa biltzen duen sintesia izan nahi duena. Ikerketa galdera batzuk, unitate didaktikoarekin lotura

Bost erreinuak.

Moneroak: bakterioak eta alga berdeak.

Protistoak: legamiak, alga zelulabakarrak eta protozooak.

Landare erreinuaren ezaugarri nagusiak.

Animali erreinuaren ezaugarri nagusiak.

Onddoen erreinuaren ezaugarri nagusiak.

Alga plurizelularrak.

Onddoak.

Likenak.

Prozedurak

Birus bati buruzko informazioa ateratzea testu batetatik abiatuz, izaki bizidunak diren edo ez zehaztuz.

Bakteriak deskribatzea marrazki batetatik abiatuz.

Zelula moten artean alderatzea eta desberdintasunen eta antzekotasunen sintesia.

Sailkapen irizpideak aukeratzea eguneroko bizitzako egoera zehatzetara aplikatuz.

Sailkapen diagramak egitea eta interpretatzea.

Izaki bizidun baten izen zientifikoa eta pertsona baten izen nagusia alderatzea.

Animalia taxonomia adibide zehatzetan aplikatzea.

Bakterio gaixotasunen eta antibiotiko bidezko tratamenduen harremana, medikamentu horiek organismoan dituzten eragin negatiboak arrazoiekin azalduz.

Jogurta egiteko erabiltzen den prozedurari eta bertan parte hartzen duten bakteriei buruzko informazioa bilatzea.

Esaldi multzo batean dauden akatsak hautematea eta zuzentzea.

Birusek, bakteriek eta protozooek eragindako gaixotasunei buruzko informazioa bilatzea.

Organismo plurizelularrak identifikatzea argazkietatik eta marrazkietatik abiatuz.

Infusio bat prestatzea eta zenbait protisto behatzea.

Onddo eta liken motak alderatzea, naturan duten papera defendatuz.

Perretxiko bat behatzea eta dituen esporak ateratzea.

Bost erreinuen ezaugarrien sintesia, adibide zehatzak hautatuz.

Dibulgazio zientifikoko testu bat aztertzea.

Jarrerak

Page 14: FÍSICA Y QUÍMICA - McGraw-Hill Education · Web viewTestu labur bat, unitate didaktikoa biltzen duen sintesia izan nahi duena. Ikerketa galdera batzuk, unitate didaktikoarekin lotura

Eguneroko bizitzan eta zientzian sailkapenak duen garrantzia balioestea.

Mikroorganismoek, algek eta onddoek naturan eta pertsonen bizitzan betetzen duten paperaz ohartzea.

Gaixotasun bat dugunean medikuarengana joateko beharraz ohartaraztea eta geure burua geure kasa medikatzeak dituen ondorioak.

Bizitza modu guztienganako errespetua.

7. Unitatea: Gure inguruan ditugun landareak

Helburu didaktikoak

Landareen sailkapen diagramak interpretatzea eta egitea.

Landare erreinua definitzen duten ezaugarriak azaltzea.

Landare baten zati nagusiak identifikatzea: sustraia, zurtoina, hostoak eta loreak.

Sustrai eta zurtoin motak bereiztea.

Hostoak hainbat irizpideren arabera sailkatzea.

Lore baten zatien eta fruituaren arteko harremanak bilatzea.

Loreak dituzten eta lorerik gabeko landareen arteko desberdintasunak antzematea; baita gimnospermen eta angiospermen artekoak ere.

Landare monokotiledoneoen eta dikotiledoneoen arteko antzekotasunak eta desberdintasunak adieraztea.

Inguruko zuhaitzak identifikatzeko kodeak erabiltzea, hosto motaren arabera.

Ingurunea mantentzeko basoek duten garrantzia balioestea eta gehiegi mozteak sortutako ingurumenaren kalteez ohartzea.

Edukiak

Kontzeptuak

Nolakoak dira eta nola funtzionatzen dute gehien garatutako landareek. Sustraiaren, zurtoinaren, lorearen eta fruituaren azterketa, baita horietako bakoitzak betetzen dituen funtzio nagusienak ere.

Nola sailkatzen ditugu landareak.

Goroldioak eta iratzeak.

Monokotiledoneoak eta dikotiledoneoak.

Euskal Herriko zuhaitz espezie eta baso nagusiak.

Prozedurak

Sustrai eta zurtoin motak identifikatzea, marrazkien eta argazkien bidez.

Hosto motak sailkatzea.

Page 15: FÍSICA Y QUÍMICA - McGraw-Hill Education · Web viewTestu labur bat, unitate didaktikoa biltzen duen sintesia izan nahi duena. Ikerketa galdera batzuk, unitate didaktikoarekin lotura

Sustraia zurtoinarekin eta hostoekin alderatzeko baliagarri izango den lauki-laburpen bat osatzea.

Inkesta bat egitea udaberriko alergiak aztertzeko.

Goroldioen eta iratzeen arteko desberdintasunak bilatzea.

Baso batean orientatzen jakitea, goroldioen egoeraren azterketatik abiatuz.

Monokotiledoneoen eta dikotiledoneoen arteko desberdintasunak alderatzea, landareen bi marrazkitatik abiatuz.

Sukaldaritza ikerketa bat egitea, sukaldean dauden espeziatan erabiltzen den landareen zatia aztertuz eta, ondoren, familiatan sailkatzea.

Lore baten zatiak identifikatzea.

Ezagunak diren landareen zerrenda batetik jangarriak diren zatiak ezagutzea.

Inguruko zuhaitzak hostoen arabera sailkatzeko kodea erabiltzea.

Jarrerak

Giza bizitzarako landareek ezinbesteko lehen maila moduan duten garrantziaz ohartaraztea.

Landareak balioestea gizakiarentzako elikadura, ekonomia, industria eta estetika baliabide interes moduan.

Orokorrean naturarenganako eta konkretuki landareenganako errespetua sustatzea eta jasan ditzaketen balizko erasoen aurrean arbuiatze jarreren garapena.

Gure herrialdean gertatzen diren gehiegizko mozketen aurrean sentsibilizatzea, ekosistema guztian eragiten baitute eta baita inguruko herrietako bizi kalitatean ere.

Paisaiak jasan dituen aldaketez ohartzea eta beren gaineko hausnarketa kritikoa.

8. Unitatea: Animalia ornogabeak

Helburu didaktikoak

Animalien ezaugarriak eta funtzioak azaltzea, modalitate bakoitza adibide zehatzei aplikatuz.

Ornogabeen talde nagusiak ezagutzea, beren egitura eta bizimodua deskribatuz.

Animalia ornogabe batzuk beste batzuekin alderatzeak, beren desberdintasunak eta antzekotasunak zehaztuz.

Zenbait ornogabe identifikatzea argazkietatik abiatuz eta bakoitza bere taldean kokatzea.

Animalia hauei buruzko informazioa biltzea hainbat iturritatik.

Page 16: FÍSICA Y QUÍMICA - McGraw-Hill Education · Web viewTestu labur bat, unitate didaktikoa biltzen duen sintesia izan nahi duena. Ikerketa galdera batzuk, unitate didaktikoarekin lotura

Ornogabeek pertsonen bizitzan duten garrantzia balioestea, beren zenbait erabilgarritasun ezagutuz.

Kutsadurak prebenitzea higiene metodo egokiekin.

Edukiak

Kontzeptuak

Animalien ezaugarriak: nutrizioa, desplazamenduak, eskeletoen presentzia, harremana eta ugalketa.

Ornogabeen talde nagusien egitura, bizimodua eta zenbait adibide: belakiak, zelenteratuak, zizare lauak edo platihelminteak, zilindrikoak eta segmentatuak edo anelidoak, moluskuak, ekinodermatuak eta artropodoak.

Euskal Herriko itsasertz harritsuko ornogabeak.

Prozedurak

Zenbait ornogaberen kanpo itxura eta barne egitura deskribatzea marrazkietatik abiatuz, adibidez: karakolak, matxinsaltoak eta ibaiko karramarroak.

Animalien bizimoduaren eta egituraren arteko harremana, teniaren edo karramarroaren kasuan, adibidez.

Ornodun motak alderatzea, ezaugarri komunak eta desberdintasunak zehaztuz: belakiak eta zelenteratuak, teniak eta heste zizareak, trikuak eta itsas izarrak, armiarmak eta eskorpioiak, ostrak eta otarrainskak, karramarroak eta armiarmak, etab.

Medusetako eta anemonetako zelula erresumingarrien eta pertsonengan eragiten dituzten ziztaden eta karramarro ermitarien arteko harremana, urrenez urren.

Informazioa biltzea testuetatik abiatuz eta ikasitako kontzeptuak aplikatzea.

Zizare parasitoen bizimoduaren eta pertsonengan eragiten dituzten gaixotasunen arteko harremana, baita prebentzio neurriak ondorioztatzea ere.

Mariskoak bakoitza bere talde zoologikoan sailkatzea, beren egitura animaliaren zati jangarriarekin lotuz.

Lur zizareen eta nekazaritzari dakarzkion onurak lotzea, baita zizareen hiriaren eraikuntza ere.

Informazioaren sintesia tauletan.

Matxinsaltoaren metamorfosiaren deskribapena, sekuentziatan banatutako marrazkien bidez.

Zenbait ornogabe identifikatzea eta sailkatzea marrazkietatik eta argazkietatik abiatuz.

Ibaiko karramarroaren aho piezak ateratzea eta sailkatzea.

Intsektuak sailkatzea kodeen bidez.

Page 17: FÍSICA Y QUÍMICA - McGraw-Hill Education · Web viewTestu labur bat, unitate didaktikoa biltzen duen sintesia izan nahi duena. Ikerketa galdera batzuk, unitate didaktikoarekin lotura

Jarrerak

Animaliaren munduarenganako errespetua bere ezagutzaren bidez.

Ornogabeek irudikatzen duten aberastasun biologikoaren balioespena, moten ugaritasunaren eta aniztasunaren ondorio moduan.

Bizitza osasungarriaren ohituren sustapena animaliek eragindako gaixotasunekin harremanetan.

Gizakiaren bizitzan animaliek duten garrantzia balioestea beren erabilgarritasunaren bidez.

Ekosistema litorala mantentzeak duen garrantziaz ohartzea.

9. Unitatea: Animalia ornodunak

Helburu didaktikoak

Ornodunen eta ornogabeen desberdintasun nagusiak adieraztea eta animaliak zuzen sailkatzea bi talde horietan.

Ornodunen talde nagusiak ezagutzea, beren egitura eta bizimodua deskribatuz.

Ornodun batzuk beste batzuekin alderatzea, beren antzekotasunak eta desberdintasunak nabarmenduz.

Zenbait ornodun identifikatzea argazkietatik abiatuz eta bakoitza bere taldean barneratzea.

Testuetatik animali munduari dagokion informazioa ateratzea.

Ornodunek pertsonen bizitzan eta ingurune naturalean duten garrantzia balioestea, beraienganako errespetuzko jarrerak garatuz.

Edukiak

Kontzeptuak

Animalia ornodunen eta ornogabeen arteko desberdintasunak.

Ornodunen ezaugarriak: eskeletoa, nerbio sistema eta gorputz egitura.

Ornodunen bost taldeen ezaugarriak, bizimodua eta sailkapena: arrainak, anfibioak, narrastiak, hegaztiak eta ugaztunak.

Pertsonen sailkapena ornodunetan eta giza aparatu nagusien deskribapena.

Euskal Herriko ornodun nagusien ezagutza.

Prozedurak

Testuko informazioa aplikatzea zenbait animaliaren sailkapenera ornodunetan eta ornogabeetan, lehen taldekoei beren eskeletoak eta nerbio sistemak ekartzen dizkieten abantailak ondorioztatuz.

Page 18: FÍSICA Y QUÍMICA - McGraw-Hill Education · Web viewTestu labur bat, unitate didaktikoa biltzen duen sintesia izan nahi duena. Ikerketa galdera batzuk, unitate didaktikoarekin lotura

Arrainen gorputz zatiak identifikatzea eta bakoitza bere taldean sailkatzea beren ezaugarrien behaketaren bidez.

Ornodunen bizimoduaren eta beren egituraren arteko harremana, adibidez, zakatzak agertzea urtarretan eta birikak airea arnasten dutenetan.

Barne egituren deskribapena marrazkietatik abiatuz.

Ornodunen taldeen arteko alderaketa, antzekotasunak eta desberdintasunak: arrainak eta anfibioak, anfibioak eta narrastiak, muskerrak eta sugeak, hegaztiak eta narrastiak eta marrazoak eta delfinak.

Igelaren metamorfosia deskribatzea sekuentziatan banatutako marrazkien bidez.

Igelen kantuak betetzen duen papera ondorioztatzea, testu baten irakurketatik abiatuz.

Sarri behatutako gertaerak azaltzea, adibidez, sugeen mihiaren mugimendu jarraitua, testuan agertutako edukiak aplikatuz.

Ornodunen banaketa geografikoaren eta barne tenperaturari eusteko aukeraren arteko harremana.

Ornodunen zirkulazio eskemak interpretatzea eta alderatzea, duten arnas aparatuarekin lotuz.

Luma moten ezaugarriak gizateriak eman dien erabilerarekin lotzea.

Hegazti batzuen koloreen eta kantuen azalpena, testu baten ulermenezko irakurketaren bidez.

Informazioaren sintesia tauletan.

Zenbait ornodun identifikatzea argazkietatik abiatuz, bakoitza bere taldean sailkatuz bere ezaugarrien behaketari esker.

Errinozeroak desagertzeak adierazten duen ingurumen arazoa aztertzea, egunkarirako artikulu baten irakurketaren bidez.

Gizakiak ornodun ugaztunen taldean izateko dituen ezaugarri bereziak identifikatzea.

Giza gorputza osatzen duten aparatu nagusiak kokatzea eta deskribatzea.

Jarrerak

Ornodunek pertsonen bizitzan duten garrantzia balioestea, beren erabilera anitzak kontuan izanik.

Animalia horienganako errespetua sustatzea beren ezagutzaren bidez.

Animalien bizitzarekin lotura duen alderdien ezagutzarengatik interesa.

Animalia espezieen galera arazo handia dela ohartaraztea, berauek babesteko neurriak sustatuz.

Ingurumena zaintzeak duen beharraz ohartaraztea, espezie endemikoen desagerpena ekiditeko.

Espezie autoktonoak ezagutzea, babestea beharrezkoa den ondare moduan.

Page 19: FÍSICA Y QUÍMICA - McGraw-Hill Education · Web viewTestu labur bat, unitate didaktikoa biltzen duen sintesia izan nahi duena. Ikerketa galdera batzuk, unitate didaktikoarekin lotura

LEHEN ZIKLOA

Lehen maila

Ondoren aurkezten ditugun ebaluazio irizpideak lehen zikloari dagozkio. Beltzez adierazita eta, ondoren, azalduta daudenak lehen mailari dagozkio, liburu hau zuzentzen zaion mailari, hain zuzen ere. Gainerakoak bigarren mailakoak dira.

Eguzki sistemaren antolaketa eta Lurraren eta Ilargiaren mugimenduen ezaugarriak azaltzea, baita Historian zehar planeten sistema horri buruz izan diren zenbait ikuskera ere. Gure testuan lortu nahi duguna da ikasleak:

- Eguzki sistemaren maketetatik, marrazkietatik, argazkietatik edo eskemetatik abiatuz, urteen iraupena, urtaroak, Ilargiaren faseak moduko zenbait fenomeno natural interpretatzeko gai izatea.

- Planetak eta izarrak bereizteko gai izatea, berauek aurkitzeko metodo erabilienak deskribatzea, izarrak, bere eboluzioan, dituen faseak zerrendatzea, hark askatzen duen energiaren arabera, baita hark jariatzen duen energia iturria deskribatzea ere.

- Azkenik, Astronomiaren historiako mugarri nagusiak azaltzeko eta unibertsoaren egungo eta etorkizuneko ikerketen garrantzia balioesteko gai izatea lortu nahi da.

Unibertsoan ugarienak diren elementu kimikoak zergatik diren, oro har, protoi kopuru murritzena dutenak arrazoi bidez adieraztea eta elementu horien propietateak azaltzea.Ikasleak honetarako gai izatea lortu nahi da:

- Materiaren hiru egoerak atmosferarekin, hidrosferarekin eta lurrazalarekin harremanetan jartzeko.

- Atmosferaren eta lurrazalaren egitura eta konposizioa ezagutzeko.

- Materiaren oinarri kimikoak egiaztatzeko eta neurri txikiagoko atomoak zergatik diren ugarienak unibertsoan arrazonatzeko, dentsitate oso txikia eta, beraz, goranzko botere handia aurkezteaz gain; hidrogenoa eta helioa, adibidez.

- Lurraren inguruan dauden “lurraren esferen” antolaketa beraien dentsitatearen arabera dagoela bereizteko gai izatea ere lortu nahi dugu.

- Azkenik, elementurik astunenak lurraren erdigunean direla ugariagoak -burdina eta nikela kasu- eta arinenak lurraren gainazalean direla ugariagoak -silizioa kasu- ondorioztatzeko gai izatea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

Page 20: FÍSICA Y QUÍMICA - McGraw-Hill Education · Web viewTestu labur bat, unitate didaktikoa biltzen duen sintesia izan nahi duena. Ikerketa galdera batzuk, unitate didaktikoarekin lotura

SIaren unitateak erabiltzea eskatzen duten kalkulu errazak zuzen egitea.Gure testuan:

- Ikasleek oinarrizko zenbait magnitude zuzen erabiltzea da gure helburua: azalera, bolumena, masa eta dentsitatea.

- Horrez gain, horietatik abiatuz, transformazio errazak egiteko gai izatea lortu nahi dugu.

- Baliabideen karpetan ere zenbait hautazko jarduera proposatzen dira, ikasleek azpimultiploen arteko transformazioak finka ditzaten.

Sustantzia puruak eta nahasturak bereiztea, kontzeptu horiek mineralarekin, harriarekin, airearekin eta itsasoko urarekin lotuz. Ikasleek honako hau ikas dezaten ahaleginduko gara:

- Sustantzia puruak eta nahasturak bereiztea. Horrez gain, sustantzia puruetan elementuen eta konposatuen artean bereizten jakin behar dute.

- Mineralak sustantzia puru moduan identifikatzea eta definitzen dituzten ezaugarriak deskribatzen jakitea.

- Nahastura homogeneoak edo disoluzioak -ura edo airea, kasu- eta heterogeneoak –harriak, kasu- bereizten jakitea.

Materiaren konposizio unibertsalaren ezagutza aplikatzea elementu kimikoen izatea moduko gertaerak azaltzeko, bai sustantzia bizigabeetan, bai izaki bizidunetan, eta elementuen eta konposatuen arteko desberdintasuna. Gure testuan lortu nahi dugu:

- Ikasleek interpretatzea materiaz inguratuta gaudela eta gu geu ere materia garela, eta elementu edo konposatu kimikoekin eratua dagoela. Horrez gain, materia bai izaki bizigabeetan, bai izaki bizidunetan dagoela jakitea.

- Horrez gain, inguru bizigabeetan (atmosfera, hidrosfera eta geosfera) gehien dauden elementu kimikoak eta materia biziaren konposizioan gehien daudenak zerrendatzeko gai izatea da gure helburua.

Atmosferaren konposizioa eta egitura deskribatzea eta ozono geruzak planetaren lurrazalarengan duen eragina azaltzea. Ikasleak honetarako gai izan daitezen saiatuko gara:

- Airearen osagai nagusiak zerrendatzeko.

- Horietako bakoitzaren garrantzia eta gure planetan bizia egon dadin egiten duen ekarria deskribatzeko.

- Gure planetarengan berotegi efektuak duen garrantzia balioesteko.

Page 21: FÍSICA Y QUÍMICA - McGraw-Hill Education · Web viewTestu labur bat, unitate didaktikoa biltzen duen sintesia izan nahi duena. Ikerketa galdera batzuk, unitate didaktikoarekin lotura

- Ozono geruzaren garrantziaz arrazoitzeko, eta gure osasuna arriskuan jartzen duten jarrera horiek kritikatzeko, eguzki izpien pean luzaroan egotea kasu.

Asmoa da, gainera, jakitea:

- Atmosfera garbi eta kutsaduratik urrun mantentzearen garrantzia balioesten eta airearen kutsadura murrizteko neurri pertsonal batzuk proposatzen.

- Airearen masen mugimenduak bere propietateek –dentsitatea, tenperatura, etab.–eragiten dituztela eta horiek hainbat egoera meteorologiko sortzen dituztela ulertzen.

- Eguraldi mapak interpretatzen.

Materiaren hiru egoerak bereiztea, beren ezaugarri nagusien arabera (dimentsioak, masa, dentsitatea), gure hidrosfera bereziarekin lotuz eta uraren propietateak aipatuz. Gure testuan lortu nahi duguna da ikasleak honetarako gai izatea:

- Gure planetan ura dagoen lekuak deskribatzeko eta adibideak emateko, eta horietako bakoitzean dagoen materiaren egoera adierazteko.

- Uraren propietate nagusiak zerrendatzeko eta bizitzarako duen garrantzia balioesteko eta, aldi berean, fenomeno atmosferikoen izatea eta erliebe aldaketa batzuetan duen eragina.

- Lurreko uraren sorrerari buruzko hipotesiak emateko.

- Lurrean, eguzki sistema osatzen duten gainerako gorputzetan eta unibertsoan uraren izatearen arteko alderaketa ezartzeko.

Uraren zikloa deskribatzea eta horren erabilera egokia arrazoitzea.Ikasleek honako honetarako gai izan behar dute:

- Ura egoera batetik bestera nola igarotzen den deskribatzeko, hori posible egiten duen egoera aldaketa.

- Gure planetan dagoen ur kopuruaren eta bere erabilera aukeren artean alderaketak egiteko.

- Baliabide moduan erabiltzen dugun ura zikloaren zein zatitatik ateratzen dugun ondorioztatzeko.

- Klimak uraren erabilgarritasunean duen garrantzia ondorioztatzeko.

- Hiru erabilera sektore motak deskribatzeko.

- Hiru erabilera sektoreetako bakoitzetik zein kutsadura mota eratortzen den ondorioztatzeko.

- Bere erabileraren aurretik eta ondoren urak izaten dituen tratamenduaren ezaugarri nagusiak deskribatzeko.

Page 22: FÍSICA Y QUÍMICA - McGraw-Hill Education · Web viewTestu labur bat, unitate didaktikoa biltzen duen sintesia izan nahi duena. Ikerketa galdera batzuk, unitate didaktikoarekin lotura

- Ur gozoa babestu egin behar den baliabide mugatua dela ondorioztatzeko eta uraren kontsumoa murriztuko duten etxeko jarduera batzuk proposatzeko.

Informazioa ateratzea dokumentu zientifiko sinpleetatik.- Irizpide honekin egiaztatu nahi dugu ikasleek lan zientifikoa balioesten duten beti eraikitzen ari den eta inoiz amaitu gabeko, jende askoren lanetan sostengatzen den, edozein giza jardueraren berezitasunak dituen eta, horrexegatik, hainbat motatako aldagaiek eragin dezaketen prozesu moduan.

- Horrez gain, lan zientifikoaren berezko tresnak erabiltzen eta interpretatzen ikasiko dute: datuak jasotzea, grafikoetan adieraztea, emaitzak lortzea eta ondorioak ateratzea.

Garatutako gizarte batean erabiltzen diren material nagusiak, beren jatorria, erabilera zuzena eta birziklatzea ingurumenarekin adeitsua izan dadin egoki diren bitartekoak adieraztea.Gure testuan lortu nahi dugu ikaslea honetarako gai izatea:

- Materialak beren jatorriagatik bereizteko: animalia, landarea edo minerala.

- Gehien erabiltzen diren jatorri mineraleko materialak lurrazalean ugarienak diren elementu horiexekin osatuta daudela ondorioztatzeko: silizioa, aluminioa, burdina, kaltzioa eta magnesioa.

- Materialen erabileraren erruz jasandako eboluzioa balioesteko eta plastikoen gehiegizko erabilera kritikatzeko.

- Zarrastelkeriaren balioespen kritikoa egiteko materialen erabileran eta ingurumenean dituen eraginetan.

- Birziklatzearen legeak aplikatzeko.

Lurraren ezaugarri fisikoak eta kimikoak azaltzea bere orokortasunean, bere eragina nabarmenduz bizitzaren jatorrian, garapenean eta mantentzean. Lortu nahi dena da ikaslea gai izatea gure planetaren ezaugarri bereziak ondorioztatzeko, ur likidoa egotea, oxigeno atmosferikoaren presentzia eta berotegi efektua, adibidez, horiek, gure auzoko diren beste planetetan ez bezala, bizitza posible egiten dute.

Izaki bizidunak sailkatzeko baliagarri diren irizpideak ezartzea eta animalia eta landare arruntenak zein eredu taxonomiko nagusitakoak diren identifikatzea, egitura zehatzen presentzia inguruneko egokitzapenarekin lotuz.Gure asmoa da ikasleek:

- Animalien eta landareen eredu taxonomiko nagusiak identifikatzea, beraien ezaugarri garrantzitsuenen behaketatik abiatuz eta kodeen eta giden laguntzarekin. Irizpide horrekin lortu nahi dena

Page 23: FÍSICA Y QUÍMICA - McGraw-Hill Education · Web viewTestu labur bat, unitate didaktikoa biltzen duen sintesia izan nahi duena. Ikerketa galdera batzuk, unitate didaktikoarekin lotura

da, gainera, animaliak eta landareak antolaketa eredu zehatz batean sailkatzen dituen kanpo eta barne ezaugarri garrantzitsuenak zein diren adierazten dakiten ebaluatzea.

- Izaki bizidunek beren bizi funtzioak egiteko moduak eta inguruneetara egokitzea nola ahalbidetzen duten ezagutzea: elikadura lortzeko moduak, arnasteko moduak, estimuluen aurrean erantzuteko moduak edo ugaltzeko moduak.

- Gure gizartean izaki bizidun guztiengan errespetu eta balioespen jarrerak eskaintzera bideraturik dauden zenbait ekimen identifikatzea.

- Honako hauen garrantzia balioestea: parke naturalen sorrera, ehizaren eta arrantzaren debeku legeak, arrain txikiak arrantzatzeko edo babestutako landare espezieak mozteko debekua.

Euskal Herrian biodibertsitateak duen garrantzia deskribatzea eta ingurune hurbileneko landare, ornogabe eta ornodun nagusiak ezagutzea.Lortu nahi duguna da ikasleek:

- Bere inguruneko berezko landare mediterranear zenbait identifikatzea eta bizi diren ingurunearekin harremanetan jartzea.

- Erkidegoan arruntak diren ornogabe eta ornodunak identifikatzea.

- Biodibertsitatearen garrantzia balioestea eta berau errespetatzeko beharraz ohartaraztea.

Izaki bizidun guztiengan komunak diren funtzioak azaltzea, Teoria Zelularra kontuan izanik. Lortu nahi dena da ikasleak gai izatea Teoria Zelularraren oinarrizko hiru puntuen ezaugarri nagusiak deskribatzeko, baita antolakuntza zelularraren mailak behetik gora zerrendatzeko ere.

Gizakiaren ezaugarri nagusiak deskribatzea. Gure testuan lortu nahi duguna da ikasleak gorputzean dauden organo eta aparatu nagusien ezaugarri orokorrak identifikatzeko eta deskribatzeko gai izatea, ugaztunen taldekoak izateko zein ezaugarri dituzten adieraziz.

Page 24: FÍSICA Y QUÍMICA - McGraw-Hill Education · Web viewTestu labur bat, unitate didaktikoa biltzen duen sintesia izan nahi duena. Ikerketa galdera batzuk, unitate didaktikoarekin lotura

Etapako lehen eta bigarren mailatako liburuen programazioa 9 unitate didaktikotan egituratu da, urrenez urren, ikasturtearen hiruhileko bakoitzean 3 unitate lantzeko helburuarekin. Unitate bakoitzarentzat iritzitako denbora lanean ari den ikasle taldearen garapenaren eta heldutasunaren araberako irakaslearen balioespenaren mende egongo da.

DENBORA

Page 25: FÍSICA Y QUÍMICA - McGraw-Hill Education · Web viewTestu labur bat, unitate didaktikoa biltzen duen sintesia izan nahi duena. Ikerketa galdera batzuk, unitate didaktikoarekin lotura

Unitate didaktikoaren egitura

Unitate didaktiko bakoitza jarraibide hauen arabera dago egituratuta:

1. Aurkezpen orri bikoitza. Bertan agertzen dira:

Unitatearen izenburua.

Unitatean lantzen den gaiari dagokion marrazki handi bat.

Testu labur bat, unitate didaktikoa biltzen duen sintesia izan nahi duena.

Ikerketa galdera batzuk, unitate didaktikoarekin lotura duten gaiei buruzkoak; beren helburua da gai horretan dituzten aurretiazko kontzeptuak zehaztea eta abiapuntu eta hari gidari moduan baliagarri izatea.

2. Ariketak

Ariketak testuan tartekatuta daude. Horiekin lortu nahi dena da ikasleek, horiek egin ostean, beren ezagutzak eraikitzea, horrela ikaskuntza prozesua esanguratsuagoa izan dadin bai aurreratuen dauden ikasleentzat, bai ikaskuntzan arazoak dituzten horientzat ere, eta horrekin aniztasuna ere hartzen da kontuan.

Mota askotako ariketak sartu dira, baina batzuek zenbait ebazpen edo erantzun posible dituzte. Horrela lortu nahi dena da ideiak argumentatzea eta eztabaidatzea posible izatea, ikasleak frogatutako ekintzen eta iritzi soilen artean bereizten jakiteko. Unitate bakoitzaren amaieran berrikasteko ariketak daude, unitateko bertako edukiekin.

Proposatutako ariketak hainbat motatakoak dira:

Galderak erantzutea testuan azaldutako kontzeptuetan oinarrituz.

Galderak erantzutea ikerketa bibliografikoa egin ostean.

Taulak, grafikoak, marrazkiak, argazkiak, etab., interpretatzea.

Marrazkiak, taulak, etab. egitea eta, ondoren, lortutako emaitzak iruzkintzea.

Testuak irakurtzea eta horiekin harremana duten gaiak eztabaidatzea.

Laborategian egin behar diren ariketa praktikoak.

Ingurune hurbilenean ikerketak egitea, datu bibliografikoen, inkesten, etab., aguntzarekin, txostenak, taldekako lanak egiteko eta ikaskideen arteko eztabaidetan informazio nahikorekin parte hartu ahal izateko.

3. Kontzeptuzko edukiak

Testuan ageri diren kontzeptuzko edukietan, baita ageri diren hainbat ariketa motatan ere, lortu nahi izan dena da ikasleek ulertzea Zientziaren eta

LIBURUAREN EGITURA

Page 26: FÍSICA Y QUÍMICA - McGraw-Hill Education · Web viewTestu labur bat, unitate didaktikoa biltzen duen sintesia izan nahi duena. Ikerketa galdera batzuk, unitate didaktikoarekin lotura

Gizartearen artean dagoen harremana eta, beraz, hiritar moduan bere eguneroko bizitzan Zientziak eta Teknologiak dituzten inplikazioak.

Lortu nahi dena da Zientzia gure bizitzan zeinen garrantzitsua den balioestea, baina baita ohartzea zentzuz erabili behar dutela, gizakiok ardurazko konpromisoa hartu behar baitugu gure ingurunearen degradazioaren aurrean, konpromiso bai soziala eta baita naturala ere.

Sekuentzia banaketa hori egiteko kontuan izan diren beste aldagai batzuk honako hauek izan dira:

Alderdi sozialei buruzko hausnarketa, bere garrantzia balioesteko, gure ingurune kulturalean Natur Zientziek dituzten ezaugarrien eragile moduan.

Ikasleak aurkitzen diren ikaskuntzaren eboluzioaren unearekin harremana duen abstrakzio gaitasunaren garapena. Horregatik, ingurunean beha litezkeen alderdi deskriptibo eta funtzional errazenak lantzen ditugu.

Testuak 9 unitate didaktikotan antolatu dira, honako honetan oinarrituz: Zer eta Nola irakatsi, baita Zer eta Nola ebaluatu, curriculumeko osagarrien garapenaren bidez.

Unitate didaktikoetan saiatu gara curriculumeko edukiak, zehar gaiak eta Biologiak eta Geologiak beste arlo batzuekin (Matematikak, Hizkuntza, etab.) dituzten loturak elkarrekin harremanetan jartzen.

4. Printzipio metodologikoak

Gure lana egiteko honako printzipio metodologikoak jarraitu ditugu:

Ikaslearen parte hartze aktiboa ikaskuntza prozesuan, oinarrizko heziketa praktikoa eta profesionala, aniztasunari arreta banakako irakaskuntza prozesuren bidez eta egoera bakoitzerako beharrezkoak diren curriculum egokitzapenak ikaskuntza esanguratsuak lortzeko helburuarekin. Hots, lortu nahi duguna da ikasleek bere ezagutzan barneratzen dituzten kontzeptu berriak aurretiaz zituzten ezagutzekin lotzea.

Ezinbestekoa da ikasleek taldean lan egitea, gizarteratzeko eta balizko etorkizuneko lanerako, izan zientifikoa edo beste edozein motatakoa, garrantzitsuak diren jarrera batzuek naturaltasunez barnera ditzaten. Eskolako laborategian egiteko proposatzen diren ariketa esperimentalak helburu hori lortzeko prozedura onak dira.

Uste dugu etapa honetako ikasleek Natur Zientziak ulertzeko eta ikasteko oinarrizkoak eta beharrezkoak diren baldintzak erabiltzen ikasi behar dutela: behatzea, deskribatzea eta sailkatzea.

Page 27: FÍSICA Y QUÍMICA - McGraw-Hill Education · Web viewTestu labur bat, unitate didaktikoa biltzen duen sintesia izan nahi duena. Ikerketa galdera batzuk, unitate didaktikoarekin lotura

LEHEN ZIKLOA

Lehen maila

Liburu honen luze zabalean honako zeharkako gai hauek lantzen dira:

Ingurumen hezkuntza. Ingurumenarekin errespetuzko ohiturez jabetzea sustatzen saiatzen da liburu osoko hainbat edukitan eta ariketatan. Irakaskuntza hori aurrera eramaten da eduki biologikoak edo geologikoak dituzten gai guztietan.

Bere helburuak honela defini daitezke:

- Egungo gehiegizko energia kontsumoaren aurrean kritikoak izatea.

- Izaki bizidunenganako errespetua sustatzea.

- Gizakien, animalien eta ingurune geologikoaren arteko harremanetan oreka bilatzea.

- Guk ere kutsatzen dugula ohatzea, hori zuzentzeko neurriak proposatzeko.

Hezkuntza morala eta gizabidezkoa. Liburutik atera daitekeen ikaskuntza gizakia inguratzen duten ingurumenarekiko errespetua eta oreka da, ingurumen hezkuntzarekin lotura zuzena izanik. Baita besteen iritzienganako jarrera irekiak eta gizarte demokratiko bateko oinarrizko baloreen moduan jarduerak egiteko zorroztasunari, zehaztasunari eta ordenari lotutako jarrera kritikoak sustatzea ere.

Bakerako hezkuntza. Esplizituki lantzen ez bada ere, zeharkako materia hori sostengatzen den printzipio batzuen azpian dago liburuan; modu honetan, hain zuzen ere:

- Gizakien arteko harremanen eta inguratzen duten inguruaren arteko oreka.

- Energiaren eta Planetan eskuragarri dauden baliabideen banaketa zuzena.

ZEHARKAKO IRAKASKUNTZEN EDUKIEN ZENBAIT ARLOTAN SARTZEAREN HAZTASUNAK

Page 28: FÍSICA Y QUÍMICA - McGraw-Hill Education · Web viewTestu labur bat, unitate didaktikoa biltzen duen sintesia izan nahi duena. Ikerketa galdera batzuk, unitate didaktikoarekin lotura

LEHEN ZIKLOA

Lehen maila

Testuliburu batek helburu horretan lagundu ahal izateko lanaren egoera erreala kontuan izan behar du bere edukietan eta jardueretan. Gure liburuan aniztasunaren trataera ariketetan izan da kontuan bereziki, hiru mailatako ariketak baitaude (baxua, ertaina eta altua), parametro hauen arabera:

Maila baxua: maila baxuko arrazonamendua eskatzen bada, ikasitako zerbait gogoratu behar da. Ebazteko liburua begiratu besterik ez bada egin behar. Erantzuteko lantzen ari den unitateko kontzeptuak kontuan izatea soilik eskatzen bada. Galderak aldaera bakarra badu ebazteko. Curriculum aniztasuneko talde batekin lan egiten bada.

Maila ertaina: arrazonamendu maila handiagoa behar bada. Erabili beharreko aldaera kopurua bikoa edo hirukoa bada. Liburuaz gain beste iturriren bat erabiltzea beharrezkoa bada. Liburuko beste unitate batzuetako kontzeptuak erabiltzea beharrezkoa bada.

Maila altua: aldagai kopuru handia erabili behar bada. Arrazonamendu maila altua bada. Erantzuteko zenbait iturri bibliografiko erabiltzea beharrezkoa bada. Erantzuteko beste maila batzuetako kontzeptuak kontuan izan behar badira.

Beraz, egoera horretan, irakasleak ikasle bakoitzarentzat, ikasle talde bakoitzarentzat edo ikasgelako egoera partikularrarentzat ariketarik egokienak aukera ditzake edozein unetan.

Liburuek hariketa asko dituzte, zenbait ikuspuntutatik aztertzen diren kontzeptuak bideratzen dituzte. Marjinetan eta testuarekiko paraleloan kokatu ditugun galderak erabilera anitzekoak dira eta hainbat metodologiarekin erabil daitezke, adibidez: azalduko den kontzeptuarekiko aurretiazko ideien galdeketa moduan, edukia aztertu eta azaldu ondoren ulertu egin dela frogatzeko edo atal horretan lantzen ari den kontzeptuaren azalpenarekin eta azterketarekin batera, beraren zati bat garatzeko edo zehazteko.

Talde teoriko handien ondoren datozen ariketa taldeetan, irakasleak hautaketa egin dezake edukian finkatzeko komenigarriak direla iruditzen zaizkion jarduerak aukeratzeko.

Beraz, irakasleak marjinako galderen eta unitate bakoitzeko ariketen aukeraketa egin ahalko luke finkatze ariketa multzo on bat ezartzeko, bere taldean ahalik eta eraginkortasun handiena lortzeko irizpidea kontuan izanik.

Unitate bakoitzeko azken orria ere zabaltze moduan erabil daiteke. Bertan, kasu askotan, ikasleen hizkera zientifikoa aberastera bideraturiko eduki berriak daude. Gainera, galderak, kasu gehienetan, zailtasun ertainekoak edo altukoak dira eta horrek ulermen ona eta heldutasun intelektual maila altua eskatzen du.

ANIZTASUNAREN TRATAERAREN PLANTEA–MENDUA ETA FINKATZE ETA ABALTZE RIKETEN ANTOLAKETA