Gaia: KIRURGIA ESTETIKORIK EZ! - · PDF fileBioerregaien ekoizpenerako uztak tokian tokiko...

4
Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea A 2. ZATIA BAT-BATEKO ELKARRIZKETA 3. MAILA Gaia: KIRURGIA ESTETIKORIK EZ! 27A Elkarrizketa bideratzeko: - Osasunerako beharrezkoak ez diren ebakuntzak egitea astakeria da. - Oraindik ez dakigu horrelako ebakuntzek gerora nolako eragina izango duten. - Askok bozkatzeko adinik ez dute eta horretarako bai? - Zure gorputzaren zati bat gustatzen ez bazaizu, kendu? Ez litzateke hobea izango hori onartzeko laguntza izatea? - Gaztetasuna ez da dena.

Transcript of Gaia: KIRURGIA ESTETIKORIK EZ! - · PDF fileBioerregaien ekoizpenerako uztak tokian tokiko...

Page 1: Gaia: KIRURGIA ESTETIKORIK EZ! - · PDF fileBioerregaien ekoizpenerako uztak tokian tokiko ekosistemak ondo aztertuta hautatu behar dira. Horrela egiten ez bada, ekosistemak desoreka

Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea

A 2. ZATIA BAT-BATEKO ELKARRIZKETA

3. MAILA

Gaia: KIRURGIA ESTETIKORIK EZ!

27A Elkarrizketa bideratzeko:

- Osasunerako beharrezkoak ez diren ebakuntzak egitea astakeria da. - Oraindik ez dakigu horrelako ebakuntzek gerora nolako eragina izango duten. - Askok bozkatzeko adinik ez dute eta horretarako bai? - Zure gorputzaren zati bat gustatzen ez bazaizu, kendu? Ez litzateke hobea izango hori onartzeko laguntza izatea? - Gaztetasuna ez da dena.

Page 2: Gaia: KIRURGIA ESTETIKORIK EZ! - · PDF fileBioerregaien ekoizpenerako uztak tokian tokiko ekosistemak ondo aztertuta hautatu behar dira. Horrela egiten ez bada, ekosistemak desoreka

Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea

B

2. ZATIA BAT-BATEKO ELKARRIZKETA

3. MAILA

Gaia: KIRURGIA ESTETIKOA BAI!

27B Elkarrizketa bideratzeko:

- Nork bere gorputzarekin nahi duena egin dezake. - Bakoitzak bere buruarekin gustura egoteko bideak bilatu behar ditu. - Kirurgia estetikoa ez da ez ona, ez txarra. - Geure buruarekin gustura egoteko beste bide batzuk oso nekosoak dira.

Page 3: Gaia: KIRURGIA ESTETIKORIK EZ! - · PDF fileBioerregaien ekoizpenerako uztak tokian tokiko ekosistemak ondo aztertuta hautatu behar dira. Horrela egiten ez bada, ekosistemak desoreka

Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea

3. MAILA

AAhhoozzkkoo aazztteerrkkeettaa Epaimahaikoen aurrean egin beharreko ariketa

1. ZATIA. Gaia garatu 2. ZATIA. Argazkiari buruzko elkarrizketa

(5 minutu)

(5 minutu azterketari bakoitzak)

Guztira 10 bat minutu

Prestatzeko denbora: 20 minutu inguru dituzu gaiaren garapena (egiteko hau) prestatzeko. Gaia prestatua duzunean, itxaron aztertzaileek deitu arte.

Prestatu behar duzun gaia:

EZ IDATZI EZER ORRI HONETAN

Azterketa deialdia: 2010eko ekaina

A

Zergatik dugu horren jaiotza-tasa baxua? Javier Querejazu Gasteizko Gotzaindegiko Familia Pastoralaren ordezkaria Argi dago horren zergatiak asko eta konplexuak direla. Begi-bistakoak dira arrazoi ekonomikoak. Etxebizitzen prezioa izugarria da, lanak behin-behinekoak dira eta, horren ondorioz, gazteak berandu joaten dira etxetik, beranduago ezkondu eta beranduago haurrak izaten dituzte. Eta, egun, haurrak izateko erabakia hartzeko gutxieneko egonkortasun ekonomikoa behar da. Baina gure pentsamoldearen aldaketari dagozkion beste arrazoi batzuk ere badira. Emakumeak bizitza publikoan zeregin bat izan nahi du, eta etxeko eta etxez kanpoko lan biak aldi batera eramatea ez da erraza. Bestalde, orain gutxi arte, ume asko behar ziren haurren heriotza-tasari aurre egiteko. Bizi-itxaropena laburra zen eta ekonomia unitatean, hots, familian, seme-alabek zeregin handia zuten. Gurasoek zahartzaro erosoa espero zezaketen seme-alaben arretan fidaturik. Behar horiek galdu dira eta orain haurrak jaiotzea gurasoen borondatearen menpe dago.

17A

Gaia prestatzeko: - Zer dio elkarrizketatuak? - Zein ideia azpimarratuko zenuke? Zergatik? Eman zure iritzia: - Zer diozu gaiaz? - Zer proposatuko zenuke egoerari buelta emateko?

(beste azterketariak esan duenaz ere iritzi laburra eskatuko zaizu)

Page 4: Gaia: KIRURGIA ESTETIKORIK EZ! - · PDF fileBioerregaien ekoizpenerako uztak tokian tokiko ekosistemak ondo aztertuta hautatu behar dira. Horrela egiten ez bada, ekosistemak desoreka

Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea

3. MAILA

AAhhoozzkkoo aazztteerrkkeettaa Epaimahaikoen aurrean egin beharreko ariketa

1. ZATIA. Gaia garatu 2. ZATIA. Argazkiari buruzko elkarrizketa

(5 minutu)

(5 minutu azterketari bakoitzak)

Guztira 10 bat minutu

Prestatzeko denbora: 20 minutu inguru dituzu gaiaren garapena (egiteko hau) prestatzeko. Gaia prestatua duzunean, itxaron aztertzaileek deitu arte.

Prestatu behar duzun gaia:

EZ IDATZI EZER ORRI HONETAN

Azterketa deialdia: 2010eko ekaina

B

Bioerregaien argi-ilunak

Arantxa Iraola Berria.info Bioerregaiek argudio argi bat dute alde: gutxiago kutsatzen dute. FAO Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundearen arabera, gaur egun mundu zabalean 854 milioi lagun gose dira, ez dute egunerokoan behar adina elikagai. Bioerregaien gaineko politikak ez badira taxuz atontzen, egoerak okerrera egin dezakeela ohartarazi dute. Uztak bioerregaien ekoizpenera bideratzen badira eta prezioek gora egiten badute, gutxien dutenek oraindik ere gutxiago izateko arriskua dute. Bioerregaien ekoizpenerako uztak tokian tokiko ekosistemak ondo aztertuta hautatu behar dira. Horrela egiten ez bada, ekosistemak desoreka daitezke eta, epe luzera, ondorio larriak eragin ditzake. Egun nekazaritzarako erabiltzen ez diren lur eremuak nekazaritzara bideratzea ekarriko du gero eta bioerregai gehiago ekoizteak. Baina aitzakia horrekin basoak soiltzen badira, klima aldaketa saihestu beharrean, gaiztotzea baino ez da lortuko. Basoak ezinbestekoak baitira klima aldaketaren kontra, berotegi efektua eragiten duten gasak xurgatzeko ahalmena dute-eta.

17B

Gaia prestatzeko: - Zer dio kazetariak? - Zein ideia azpimarratuko zenuke? Zergatik? Eman zure iritzia: - Zer diozu gaiaz? - Zein dira zeuk ikusten dituzun argi-ilunak?

(beste azterketariak esan duenaz ere iritzi laburra eskatuko zaizu)