Gaizka

8

description

2. ebaluazioa. Nobelak.

Transcript of Gaizka

Page 1: Gaizka
Page 2: Gaizka

Manu dei garrantzitsu baten zain zegoen eta azkenean telefonoak jo zuen eta detektibeak hartu zuen telefonoa. Bi gizon hasi ziren hitz egiten …

Manu detektibea, nor da? Ni naiz, Peter. Azkenean egingo duzu nik

eskatutakoa? Bai, egingo dut. Bale, etorri bihar nire etxera eta hitz egingo

dugu. Bale, bihar arte.

Goizean Manuk hartu zuen kotxea eta barruan zegoen eskutitz bat irakurri zuen:

Ez joan mansioramamuak daude eta!!!!

Page 3: Gaizka

Manu irakurri zuen eskutitza, baina ez zion beldurrik eman eta etxera abiatu zen ... Azkenean heldu zen etxera eta han zegoen Peter detektibearen zain. Biak joan ziren denbora galdu barik bere bulegora hitz egiteko.

Deitu dizut nire emaztea kontrolatzeko, uste dut enganatzen nauela. Tori nire emaztearen argazki bat.

Bale, zenbat egunetan jarraituko diot? Aste oso bat. Ondo ordainduko dizut.

Gure detektibea joango zen eta bat-batean entzun zen oihu bat eta detektibea joan zen azkar ea zer gertatzen ikusteko. Hildako bat! Bularrean zeukan laban bat iltzatua. Manuk galdetu zuen ea nor zen mutikoa eta neskameak esan zuen Borja, Peterren anaia, zela. Orduan detektibeak agindu zion neskameari denak gela nagusira joateko eta Manu hasi zen Borjaren gorpua aztertzen eta konturatu zen zeukala beste labana bat sorbaldan. Aldi berean, poltsikoak arakatu zituen eta nota bat zeukan. Irakurri eta gero, Manu konturatu zen berarentzat utzitzako nota bezalakoa zela eta hilketa ikertzen hastea erabaki zuen.

Manu hor

Page 4: Gaizka

bukatu zuen gorpuaren azterketa eta joan zen gela nagusira beste jendeari galdetzeko ea non egon ziren hilketa orduan. Mutilak alde batera eta neskak bestera banatzeko agindua eman zuen. Neskameari mesedez eskatu zion deitzeko poliziari eta esateko Manu detektibearen partez egiten zuela eta azkar etortzeko. Orduan neskamea korrika etorri zen telefonoa moztuta zegoela esanez. Detektibeak esan zuen hurrengo egunera arte inor ezin izango zela atera egoitzatik eta norbait ateraz gero, konplizea izango zela.

Ondoren galdeketari hasiera eman zion.

Ni hasiko naiz. Ni jakuzzian nengoen eta nirekin zegoen Maitane

Hori egia, Maitane? Bai eta biak egon gara zuk deitu arte. Ni egon naiz bakarrik nire logelan musika

entzuten. Ni askaria prestatzen egon naiz eta lagundu dit

Gaizka deituriko mutil batek.

Manu hartu zituen apunte guztiak eta gizonezkoak sartzeko aginduz, Gaizkari buruz galdetu zuen.

Bai, lagundu diot gustatzen baitzait sukaldean egotea.

Ni egon naiz nire logelan kontu batzuk egiten. Ni nengoen nire logelan lo egiten eta

neskameak esnatu nau bere ohetik.

Gizonekin bukatuta, hasi zen pentsatzen eta asmatu zuen nor zen Borjaren hiltzailea. Manu joan zen lo egitera eta biharamunean harrapatuko zuen hiltzailea.

Page 5: Gaizka

Goizean Manu joan zen hiltzailearen bila. Peterren atean jo zuen baina inork ez zuen erantzun eta bultzaka barruan sartu zen. Peter hilotz aurkitu zuen. Harrituta geratu zen eta itota hil zutela ohartu zen. Ondoren labana sartu zioten bularrean. Manuk bazekien nor zen hiltzailea. Hala ere, ez zekien nola zabaldu zuen Peterren logelako atea. Misterio handia zela pentsatu zuen gure detektibeak.

Aulki batean eserita geratu zen ordu batzuez. Bat-batean alarma baten soinua entzun zen: bideoko alarma. Horrek Manuri ideia bat eman zion. Berak pentsatu zuen bezala egin zuten amarrua. Orduan neskameari deitu eta denak geratzeko gela nagusian. Han esan zien bazekiela nor zen hiltzailea eta Ayala seinalatu zuen. Antza denez, Borja bere senargaia zen.

Hori tontakeria bat da. Nola dakizu ni naizela hiltzailea?

Nik badakit. Zure senarrak esan zidan zu ikertzeko eta, nire ustez, hau gertatu zen: zu zeunden zure logelan Borjarekin eta Peterrek ikusi zintuzten eta amorruaz hil zuen. Geroago zuk mendekua hartu duzu.

Ez duzu probarik!!! Nola egin duzu atzamarrean daukazun zauria? Moztu dut gaur goizean labana batekin fruituak

zuritzen. Hori gezurra da. Nik badakit nola egin duzun

zure eskuko zauria. Egin duzu amarrua prestatzen eta ez zara konturatu; beraz, engainuak zure burua agerian jarri du.

Zer tontakeriak esaten dituzu?? Nik ez dut hil nire senarra.

Page 6: Gaizka

Ez esan gezur gehiagorik! Lehenik joango gara Peterren logelara eta esango dizut nola hil eta gero itxi zenuen atea kanpotik.

Denak joan ziren Peterren gelara.

Lehenik hartzen dugu pita zati handi bat -20m ingurukoa-. Ondoren hartzen dugu zeloa eta ipintzen dugu mutur batean eta maratilari lotzen diogu. Gero zelo gehiagoz pitaren beste muturra bideo-zinta bati itsasten diogu. Bideoan sartuta, martxan jarri bideoa eta pixkanaka pita batzen da eta azkenean atea itxiko da bakarrik. Pita osoa bideo barruan sartuko da.

Bale, aitortuko dut: nik hil dut nire senarra. Zergatik egin duzu hori? Peterrek hil zuelako Borja eta ez nion barkatu.

Horregatik nik bera hil nuen. Zure zauriagatik jakin dut. Gainera badakit zuk

bidali zenidala eskutitza eta telefono sarea apurtu zuena zu izan zinela.

Gure detektibe kasu oso konplikatu bat argitzea lortu zuen eta bere etxera joan zen bere emaztearekin, oso nekatuta zegoen, baina kanpora afaltzera gonbidatzea erabaki zuen.