Goiberri 185. zenbakia

20
Arcelor Mittalen azken tutua Zuzendaritzak Zumarragako lantegia ixteko asmoak kezka eragin du bailara osoan 8-11 Zumarragako Arcelor Mittaleko langileek Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean egindako protesta baten irudia. J.C RUIZ/ ARP Goierritarraren eta Otamotzen astekaria Iñigo Ezkurdia 3 Iritzia 4-5 Garazi Urdangarian, sexu heziketaz 6 Landare inbaditzaileen erauzketa 12 Ez-ohikoa izan da negua 14-15 Ormaiztegiko lehen artisau azoka 16 Twitterek 10 urte 18 GOI B ERRI 185. zenbakia. 2016ko apirilaren 8a

description

Zumarragako Arcelor Mittal lantegia ixteko asmoak kezka eragin du bailara osoan

Transcript of Goiberri 185. zenbakia

Page 1: Goiberri 185. zenbakia

Arcelor Mittalenazken tutua Zuzendaritzak Zumarragako lantegia ixtekoasmoak kezka eragin du bailara osoan 8-11

Zumarragako Arcelor Mittaleko langileekGipuzkoako Foru Aldundiaren aurreanegindako protesta baten irudia. J.C RUIZ/ARP

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Iñigo Ezkurdia 3 Iritzia 4-5Garazi Urdangarian, sexuheziketaz 6 Landareinbaditzaileen erauzketa 12Ez-ohikoa izan da negua 14-15Ormaiztegiko lehen artisauazoka 16 Twitterek 10 urte 18

GOIBERRI

185. zenbakia. 2016ko apirilaren 8a

Page 2: Goiberri 185. zenbakia

02 GOIBERRIPUBLIZITATEA

Page 3: Goiberri 185. zenbakia

GOIBERRI 03KATE MOTZEAn

«Futbol zelai bat egingo nukeOrmaiztegin haurrek jolastu dezaten»

Iñigo EzkurdiaMurua tabernako nagusia

J. Zarandona OrmaiztegiIñigo Ezkurdia (Lazkao, 1972)2002tik bizi da Ormaiztegin etaorain hilabete eskasetik Muruatabernako nagusia da. San An-dres jaietan itxi zuten Ormaiz-tegiko taberna ezaguna eta ha-ren falta nabaritu da hilabetehauetan. Ezkurdiak dioenez«oso gune estrategikoan koka-tuta dago eta oso ezaguna daGoierrin eta baita kanpoanere». Kamioilaria izan da 25 ur-tetan, baina aurretik ostalari-tzan lan egindakoa da. Orain,ilusioz heldu dio hasi duen bideberriari.

Zein zaletasun dituzu?Futbola ikustea gustatzen zait.Liburu bat.Julio Verneren Lurraren biho-tzeraino.Musika talde bat.Euskal taldeen artean MCD, LaPolla Records, Vomito...Abesti bat.Cicatriz taldearen 4 años, 2 me-ses y 1 dia.Janari bat.Txuletoia.Edari bat.Garagardoa.Oporretarako leku bat.Marina D´Or.

Goierriko txoko bat.Larraitz.Amets bat.Hasitako ibilbide profesionalaondo ateratzea.Jaso duzun oparirik bereziena?Nire semea.Zeri diozu beldurra?Ezeri.Zerk sortzen dizu irribarrea?Edozein haurrek, egunero.Ormaiztegiko alkate bazina?Futbol zelai bat eraikiko nuke,orain Segurara joan behar dutehaurrek eta gazteek jolastera.Ormaiztegin biziko ez bazina?Lazkaon.

«Musika taldeenartean MCD edo LaPolla Recordsbezalakoak atseginditut»

JOSUNE ZARANDONA

GOIBERRI

Argitaratzailea:Goierriko Hedabideak SLZuzendaria: Iñaki GurrutxagaKudeatzailea: Ione BerasategiKoordinatzailea: Tere MadinabeitiaDiseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria TaldeaLege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Oriamendi, 32. 20200.Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea:goiberri.eusPosta elektronikoa:[email protected]: 607 530 424 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen dutenerakundeak:Udalak: Altzaga, Arama,Ataun, Beasain, Itsasondo,Lazkao, Olaberria, Urretxu,Zerain, Segura etaZumarraga

Page 4: Goiberri 185. zenbakia

04 GOIBERRIIRITZIA

Rufino IraolaIdazlea

Lazkao Txikiezagutu genueneguna

a l ku lat zendut izango di-rela 57 urte.Igandea zen.G o i z e k o0 5 : 3 0 e a n

atera ginen etxetik, Igaratzarajoateko. Amak bezperatik pres-tatu zizkigun ogitartekoak har-tu, alkandora zuria eta maho-nezko prakak soinean, jertsegorria bizkarraren bueltan, jan-tzi gabe; zapatila berriak eta ar-tilezko galtzerdiak oinetan. Diruapurren bat ere izango ge-nuen, alkandoraren aurrekopatrikan edo galtzen atzekoangordea, Igaratzan limonadaerosteko. Bost lagun ginen: lau mutiko

eta heldu bat. Gure etxetikanaia gaztea eta biok, eta bes-tetik hiru: aita bi semerekin.Ahal zela itzaletik joateko esanzigun amak eta, behar izanezgero, mukizapia janzteko bu-ruan, lau korapilo eginda. Berohandia zetorren.Olaeta auzoa igaro, eta bere-

hala ginen Deposituko atarian.Nagusiari egun on esateko adi-na denbora ozta-ozta galdu ge-nuen. Aitaren batean iritsi ginenGaintzolara. Gaintzolako itu-rriak, gaur ez bezala, ur asko

ematen zuen, bidea lokaztibihurtzeraino. Egun, bidea le-hor dago, galtzada txukun, bai-na iturria idor. Zer ote hobe?Urrizti erraz igaro genuen.

Gehiago kostatu zitzaigunArrantsagoko aldapa, pago ar-tean, igo eta Pikota gaina ha-rrapatzea. Hantxe gosaldu ge-nuen, inguruko edertasunei be-gira: larre-zelai bikaina, ardi etabehorren bazkaleku. Mendibildotore, eskuinean; Txutxuka,ezkerrean. Jentil harria aurrera-go. Berehala Oidui eta Enerio.Eta Beaskindik gora Igaratzara.Arbola asko zegoen bidean,baina hostoa geldi, haizerik ga-beko beroa zelako. Hostopean,txoriak kantari. Garaiz iritsi ginen mezatara-

ko. Lepoan zintzilikatzeko, ko-lore banatako hiru zinta erosigenituen, pezeta batean. Me-zatara joan ala ez, inork zalan-tzan ipintzen ez zuen garaiak zi-ren. Gainera, arretaz geneukanentzun beharra, batez ere ser-moia. Itzulitakoan, amak segi-tuan galdetuko zigun: «Apai-zak zer esan dik?» Pago handi baten itzalean

bazkaldu eta arratsaldean, askigoiz, abiatu ginen beheraka.Beaskinen egonaldi luzea egin

genuen. Hango artzaina etagure zaintzailea ezagunak zi-ren. Kontu asko esan ondoren,barre eta algara, umoretsuagurtu zuten elkar. Gu jolaseanetorri ginen Anizetoren txabo-lara arte (Oidui). Han limonadaatera zigun zaintzaileak. Anize-to Irastortza zen artzaina. Ta-berna edukitzen zuen. Mendi-zale asko geratzen zen otorduaegiten.Ez nuen asko pentsatuko

hantxe ezagutu behar nuela,bertsotan gainera, Lazkao Txi-ki. Lazkaomendiko bere lagunElizegirekin ari zen. Gure zain-tzaileak ere ekin zion gero. Osoezagunak ziren Lazkao Txiki etagure zaintzailea. Begirik eta be-larririk kendu gabe egon gin-tzaizkien begira, entzuten.Bazter batean erdi ezkutatu-

rik zegoen Abalingo Joxe Miel.Ilea atzeraka orraztua, aurpegifina eta sudur txorroka. Puntu-tik puntura espresio berria era-kusten zuen bekokian. Senti-mendu itxura hartzen zuen ha-ren gorputz osoak. Kantatu-takoan ez zen gelditzen aldeguztietara begira. Batzuetan,altxatu eta eskuak mahai gai-nean ipintzen zituen, edo be-soa luzatu eta hatz batez seina-latzen zuen zeini botatzen arizen. Ez dut gogoan zer kantatuzuten, baina besteek bertsoabotatakoan Joxe Mielek berakegiten zituen barrerik handie-nak.

K «Lazkao-mendikobere lagunElizegirekinari zen.Gurezaintzaileakere ekinzion gero.Begirik etabelarririkkendu gabeegongintzaizkienbegira,entzuten»

Page 5: Goiberri 185. zenbakia

GOIBERRI 05IRITZIA

Ardi batzuk hartuta, Aralarren artzain?Ez litzateke plan txarra,akaso! Hala pentsatuko zuten ziurrenik Ordizian joaneko artzainegunean transhumantzia delakoa ikusten aritu ziren zientoka gaz-tek. Aitortza eta sariak ere tarteko, ez dirudi lanbide txarra, ez hori-xe! Eguneroko lanean zertan jarduten duten galdetu behar, ordea,artaldeen jabe diren artzain horiei guztiei. Niri irakatsitakoaren ara-bera, gauzak asko hobetu diren arren, lanbide nekeza baita artzainizatearena eta bejondeiela esan beharrean nago artzain eskolatikpasata lizentziatzen diren gazte horiei guztiei.Artzaintza lanbidea tarteko beste bi kontu ere badatozkit buru-

ra. Emigrazioaren gaia batetik eta bizi baldintzena bestetik. Ahaz-tu egin al zaigu orain gutxi Euskal Herritik Amerikak egitera joanekogarai horiek? Hori bai izan zela ardirik gabe Atlantikoa gurutzatueta Amerikan artzain ibiltzea. Bertan ezin ofizioa aurrera atera etaatzerrira joan behar, orain Afrika eta Asia Ekialdeko herritar ugariegiten ari den moduan. Bere garaian euskal herritar artzainak har-tu zituzten euren lurraldeetan, gaur Europak ateak itxi dizkie hone-lako beste askori. Atzeak erakusten duela aurrea nola egin baino… Bestetik, lan kontuak direla eta, gaur egun kanpora joan behar

duten gazte askoren azalean jarri eta artzain horien bizikerak da-tozkit burura. Erosotasuna, lan baldintza onak, dirua barra-barra…Ez dut uste! Eta hara Burgosko mutil gazte batek kontatutakoa:

Hamabi ordu aisirako? Loa aisian sartuko du, orduan? Ametsakere bai, beraz. Baita ameskeriak ere. Juan Carlosek, espainiarrenerrege zela, kimera deitu zien gure ametsei. Kimera izaki mitologikoak jendea izutu eta artaldeak jaten omen

zituen. Ez da irudi egokiena artzainen aisia betetzeko. Txakur-ametsa, ordea, izan daiteke. Gure hiztegi guztiek dakarte terminohori, fantasia izendatzeko. Hamabi ordu txakurra lagun eta bestehamabiak txakur-ametsetan, loa barne.Euskarazko wikipediak bi artzain ezagun nabarmentzen ditu:

Fernando Aire Xalbador eta Erramun Martikorena. Ederra behardu Xalbadorreneta Erramunen hamabi orduko aisiak. Ez dezatelaesan bizitza beti txakurra denik..

bateta

bat

Asteko irudia

Aitor Calvillo

Asier Iriondo

Josu Maroto

Arcelor Mittaleta koi arrainaArcelorren egoera dela eta,Japoniako koi arrainenkondaira etorri zait gogora.Ordukoan 360 kideko koiarrain talde batek ur-jauziagainditzea lortu zuen, beraienesfortzu eta eginahalekin.Nire animoak ArcelorMittaleko langile etasenideentzat.

«Ikasketak amaitu berri nituela ezin bertan lanik aurkitu eta petro-lio-findegi batean, itsas-plataforma batean mantenu lanak egite-ko eskatu zidan bertako enpresa batek. Bihar banoa lanera». «Etanora ba?» galdetu nion nik. «Uzbekistan aldera, hiru hilerakooraingoan» berak erantzun. «Turismo egiteko aukera paregabea,ezta?». Horixe pentsatu nuen nik bat-batean. «Zuri hala iruditzenbazaizu», erantzun zidan, «12 orduko lana jarraian eta beste 12 ai-sirako». Aisi hitza entzunda segituan datorkigu burura turismoa,parranda… baina kasu honetan keba! Hala erantzun zidan: «Alko-holik ez, drogarik ez, sexurik ez… eta hau guztia hiru hilabetez lurre-tik zientoka kilometrora, itsas-plataforma batean eta askotan hiz-kuntza arazoak tarteko inor gutxirekin hitz egiteko aukerarikgabe». Garai bateko euskal artzainen pare?

Page 6: Goiberri 185. zenbakia

06 GOIBERRIGAZTEAK

«Gehiago inbertitu behar daprebentzioa lantzeko»

J. Zarandona ZumarragaGarazi Urdangarinek (Zuma-rraga, 1988) psikologia ikaske-tak egin zituen Donostian, Eus-kal Herriko Unibertsitatean(EHU). Karrera amaituta sexo-logiaren inguruko ikastaro ez-berdinak egin zituen, baita fe-minismoa eta generoaren ingu-ruko master bat ere EHUn.Hortik sortu zitzaion Lahia-Nahia sexologia elkartean la-nean hasteko aukera. Bertandabil 2010. urteaz geroztik. Zer da Lahia-Nahia sexologiaelkartea?Silvia Ubillosek sortu zuen el-kartea Gipuzkoan 80ko hamar-kadan. Garai hartan GIBa-ren –VIH gaztelaniaz– preben-tzioan hasi ziren lanean. Gero,poliki-poliki gizarteak sexolo-giaren esparruan dituen egoera

berrietara moldatzen joan daelkartearen egitekoa. Gauregun, gazteei zuzendutakosexu heziketan eta indarkeriamatxistaren prebentzioan egi-ten dugu lan batez ere.Gipuzkoa da zuen lan esparrua?Batez ere Gipuzkoa mailan egi-ten dugu lan, baina Bizkaikozenbait herritan ere mugitzengara. Sexu heziketa eta indar-keria matxistaren esparruanikastetxeekin egiten dugu langehien. Horretaz gain, bestehainbat proiektu ere badituguindarrean, garrantzitsuenekobatzuk nerabeei zuzendutakoBiluzik informazio eta aholku-laritza zerbitzuak dira. Udalekedo Gipuzkoako Foru Aldun-diak finantzatzen dituzte. Urola Garaiko Mankomunitate-aren bitartez zerbitzu hori es-kaintzen duzue Urretxun, Zu-marragan eta Legazpin.

Hilabeteko lehenengo astele-henetan Zumarragako Jabe-kuntza Eskolan biltzen naizneska talde batekin. Eta hilabe-teko hirugarren asteleheneanLegazpin beste batekin udale-txeko lokal batean. 17:30etik19:30era izaten gara elkarrekin.Gainera, zerbitzu hau sare so-zialen bitartez ere eskaintzendugu, 24 orduz gaude bertan.Instagramen lahianahia etaTwitter-en @biluzikmunduraerabiltzaile izenekin. Zer gai lantzen dituzue bertan?Neska talde hauek sortu be-rriak dira eta oraintxe ari diratalde bezala eratzen. Feminis-moaren gaiak batu ditu etazentzu horretan dituzten zalan-tzak, galderak edo eguneroko-an sortzen zaizkien egoeren in-guruan hitz egin eta hausnar-

tzen dugu beraiekin. Helburunagusiena gazte horiek balioe-tan heztea da, eta indarkeriagaiak beraiekin lantzea. Gazteei bakarrrik zuzendutakozerbitzua da orduan?Berez gazteei zuzenduta bada-go ere, guraso eta irakasle as-kok jotzen dute guregana. Azal-tzen dizkiguten kezka nagusie-nak harreman toxikoeningurukoak dira. Izan ere bikotegazteetan uste baino indarke-ria egoera gehiago antzematenditugu. Indarkeria psikologikoada fisikoa baino gehiago, bainaegon badago. Gauzak aldatuegin dira, baina indarkeria for-ma ezberdinak hartzen ari da.Zentzu horretan sare sozialekinegiten den erabilera ere arrisku-tsua izan daiteke. Oraindik askodago egiteko, administrazioekdiru gehiago inbertitu beharkolukete prenbentzioa lantzeko.

Garazi Urdangarinek sexu heziketaneta indarkeria matxistaren prebentzioanegiten du lan Lahia-Nahia elkartean.

JOSUNE ZARANDONA

Babeslea

Page 7: Goiberri 185. zenbakia

GOIBERRI 07MOTZEAN

Irakurri,gozatu etaoparitzekoMaiatzaren 31ra arte har daiteke parteeuskaraz irakurtzeko ohiturasustatzea helburu duen egitasmoan.

Iñaki Gurrutxaga GoierriOrdizia, Lazkao, Zaldibia etaLegazpi –aurreneko aldiz– diraEuskaltzaleen Topaguneak ha-margarren aldiz abian jarriduen Irakurri, gozatu eta opari-tu egitasmoan aurten partehartuko duten Goierriko lau he-

rriak. Orain artean, LiburuarenEgunarekin batera jarri ohi zuenmartxan egitasmoa Topagu-neak, baina aurtengoa apirila-ren 1ean abiatu da eta maiatza-ren 31ra arte iraungo du.Egitasmoan parte hartzea

erraza da. Herriko liburutegian

euskarazko liburu bat maile-guan hartu, irakurritakoan itzulieta fitxa bat bete behar da. Horiegindakoan, liburuzainak eros-keta bale bat emango dio tru-kean irakurleari. Txeke horrekin%35eko deskontuarekin erosiahalko du irakurleak liburu bat,

gerora oparitu ahal izateko.Lazkaoko Gerrikon, OrdiziakoMujikan, eta Legazpiko Apatxoeta Hizkuntza liburu-dendetaneros daitezke liburuak. Aurten, aurrenekoz, Patxi Zu-

bizarreta idazleak 50 liburu go-mendatu ditu egitasmorako.

Euskarazko literatur kontsumoa ere sustatzen du egitasmoak. A. MAIZ

Page 8: Goiberri 185. zenbakia

08 GOIBERRIERREPORTAJEA ARCELOR MITTAL

A. Zaldua-M. Igartua ZumarragaZumarraga eta Urretxu indus-triaren eskutik hazi ziren eta in-dustriak egin ditu diren bezala-koak. Industriak, ordea, garaibatean baino askoz ere pisu txi-kiagoa du bi herri hauetan.Egun, Arcelor Mittal da alor ho-rretako enpresarik handiena.Enblematikoena. Industriakmilaka etorkin erakarri zituengaraiko aztarna bakarra. 3.000langile izan zituen Esteban Or-begozo enpresaren ondoren-goa. 500 bat familiari jatenematen dien sinbolo bat. Irimo,Sarralde, Madaya... itxi egin zi-ren eta, orain, sinboloa ere ko-lokan dago.Enpresako langileek, zuma-

rragar eta urretxuarrek oroko-rrean, urteak daramatzate en-tzuten egunen batean ArcelorMittal itxi egingo dela. 2014koabuztu amaieran enpresak aldibaterako itxialdia iragarri zueneta langileak eta instituzioakasaldatu egin ziren. Udalak be-raien eskuetan zegoen guztiaegiten saiatu ziren eta langileekberaien lan baldintzak okertzeaonartu zuten, lantegia zabalikmantentzearen truke. Duelahiru aste, enpresak Zumarraga-ko lantegia ixteko eta langileakbeste lantegi batzuetan birko-lokatzeko asmoa azaldu zuen.

Arcelor Mittal enpresak Zumarragako lantegia ixtekoasmoa azaldu zuenetik, ezinegona nagusitu dazumarragar eta urretxuar askoren artean.

Etorkizunakolokan

Arcelor Mittaleko langileak etaberaien senitartekoak,asteartero lantegi aurrean egitenduten kontzentrazioan. A. ZALDUA

«Leturiarren auzoan asko eragingo duArcelor Mitallen itxierak. Batetik, inguruhonetako negozio gehienek Arcelorrekolangileekin lan egiten dutelako: tabernak,pentsioak... Eta, bestetik, han lan egitenduen jende asko bizi delako auzoan. Nirenegozioari eragingo dio, seguru».

«Kafetegian denetariko iritziak entzu-ten dira. Batzuk kezkatuta daude ondorioekonomikoengatik. Beste asko poztu ereegiten dira kutsadura murriztuko delako.Sentimendu kontrajarriak daude».

Gaston GalanAdore 3 kafetegia

«Arcelor ixten badute herri osoari eragin-go dio, eta guri ere bai, noski. Kanpotikdenboraldi batzuetarako lanera etortzenden jendeak gure pentsioan hartzen duostatu, eta bezero horiek faltako zaizkiguaurrerantzean. Batez ere, udako hilabete-etan etortzen dira. Hamar-hamabost la-gun izaten dira udan, hil osorako».

«Bezeroek ez dute lantegia ixteriknahi. Jende asko geratuko da lanik gabe.Kutsadura murriztu arren, jendeari bigauzak axola zaizkio: osasuna eta lana».

Ana RebercaUrola pentsioa

Page 9: Goiberri 185. zenbakia

GOIBERRI 09ARCELOR MITTAL ERREPORTAJEA

mantentzearen alde gaude».Enpresa jokoz kanpo utzi

nahi dute. «Guztion artean pro-posamen bateratu bat eginnahi dugu, enpresak bere era-bakia atzera bota dezan».Langile batzordea udaleta-

ko, Aldundiko eta Eusko Jaurla-ritzako ordezkariekin ez ezik,

Langileek, ordea, lantegiazabalik mantentzeko borroka-tzea erabaki dute. Erakundeeneta bizilagunen elkartasunajaso dute bide horretan.Astearte eguerdiro enpresa-

ren aurrean elkarretaratzeaegiten dute eta martxoaren19an, manifestazio jendetsubatek Urretxuko eta Zumarra-gako kaleak zeharkatu zituen.Bi herriak kalera atera ziren, Ar-celor Mittaleko langileei elkar-tasuna adierazteko. 3.000 la-gun inguruk parte hartu zutenmanifestazioan.Hasieran hika-mikaren bat

egon bazen ere, instituzioak etaalderdiak elkarrekin lan egitenari dira. Enpresari Zumarragakolantegia ez ixteko eta bideraga-rritasun plan bat aurkeztekoeskatu diote.

Langile batzordeaLeo Bote langile batzordekopresidenteak baikor azaldunahi du. Erakundeen eta langi-leen arteko elkarlana azpima-rratu du. «Enpresak bere era-bakia ezagutzera eman zuene-an Aldundiko eta EuskoJaurlaritzako ordezkariek eginzituzten deklarazioak ez ziren

batere egokiak izan, baina uda-lek eta mankomunitateak ha-sieratik beraien elkartasunaadierazi digute. Zorionez, de-klarazio desegoki haien ondo-ren Eusko Jaurlaritzako eta Al-dundiko ordezkariekin elkartugara eta dagoeneko guztioknorabide berean arraun egitenari gara. Guztiok lantegia irekita

beste politikari batzuekin el-kartu da. «Ezker Batuko euro-parlamentari batekin elkartugara eta Europako langile ba-tzordeko presidentearekin erebai. Altzairugintzak ez ditu ga-rai onak bizi, baina honi bueltaeman behar zaio».Normala den bezala, langile-

ak urduri daude. «Oso egun zai-lak izaten ari dira guretzat etakomunikabideek plazaratu di-tuzten informazio ez ofizialekez dute batere lagundu. Denaden, instituzioen babesak lan-tegia zabalik mantentzearenalde borrokatzeko indarraematen digu», amaitu du.

Zumarragako alkateaUdal agintariek ere baikor azal-du nahi dute. «Enpresak mar-txoaren 15ean eman zigun bereasmoaren berri eta ordutik au-rrerapauso batzuk eman direlauste dut: jarraipen batzorde bateratu genuen, Arantxa Tapiasailburuarekin eta Ainhoa Aiz-puru diputatuarekin elkartugara...», azaldu du Mikel Serra-no Zumarragako alkateak.Eusko Jaurlaritza eta Aldun-

dia ere itxieraren aurka lan egi-teko prest ikusten ditu. «Hasie-

ran etsipen jarrera ikusi nuen.Erkorekak Zumarragako lante-giaren itxiera Sestaokoaren-tzat ona izan zitekeela aipatuzuenean eta Olanok Olaberriaeta Bergarako lantegiak bul-tzatu behar zirela esan zuene-an, haserretu egin nintzen etakargu hartu nien. Zorionez,Jaurlaritzak eta Aldundiak bo-

«Nire ustez,enpresak ez zuenespero erakundeeklangileekin bategitea»Mikel SerranoZumarragako alkatea

«Altzairugintzakez ditu garai onakbizi, baina egoerahoni buelta emanbehar zaio»Leo BoteLangile batzordeko burua

«Zumarragan garrantzi handia du Arce-lorrek. Itxierak 300 familiari eragingodie eta hori asko da. Zeharka bada ere, he-rriko komertzioari eragingo dio horrek.Batetik, batzuk kanpora joango direlako.Bestetik, hemen geratzen direnek eroste-ko ahalmen txikiagoa izango dutelako».

«Berria jakin zenean, harategian ezzen beste konturik aditzen. Kezka nabarizaio jendeari. Beste batzuk baikor ageridira; beste lantegi batzuk ere itxi dituzte-la eta hau ere gaindituko dugula diote».

Julen AranberriAranburu harategia

«Jendeak oraindik ez daki garbi zer gerta-tuko den, eta bezero askok guri galdetzendigute ea zerbait entzun dugun. Ezer gar-birik ez dakitenez, beldurra nabari zaiojendeari. Hala ere, batzuek esaten duteorain gutxienez aire garbia arnastuko du-gula».

«Lanik gabe geratuko diren 300 fami-lia horiek herrikoak badira, behintzat, nikuste dut itxierak eragingo diola herrikoekonimiari eta komertzio txikiari. Denokgaude apur bat kezkatuta».

Kontxi AranburuIzarra arrandegia

Kronologia Lantegiaren historia.1930. Esteban Orbegozok lantegia irekizuen Zumarragan.1950-eko eta 1960-ko urteak. Lantegia izugarri hazi zen. 100langiletik 3.000ra pasa zen. 1969. Langileek hiru hilabeteko grebaegin zuten, lan baldintza gogorraksalatzeko.1986. Bankuek lantegia enbargatu nahizuten, eta langileek lantegia itxizuten enbargoa sahiesteko. 1989. Celsak eta Marcial Ucin-ek erosizuten enpresa. Bakoitzak %50zuen. Urte gutxira, Ucinen eskugeratu zen %100. 1999. Enpresa Aceraliaren eskuetarapasa zen. 2001. Aceraliak, beste batzuekin batera,Arcelor multinazionala sortuzuen.2006. Arcelor eta Mittal Steel batu ziren,eta Arcelor Mittal sortu zuten. 2014. Arcelor Mittalek Zumarragakolantegia ixteko asmoa agertuzuen. Erabakia bertan behera ge-ratu zen langile batzordeak etaenpresa zuzendaritzak itun bat si-natu ondoren. 2016-ko martxoa. Arcelor Mittalek Zumarragakolantegiaren itxiera iragarri zuen.Langileak eta instituzioak itxierasahiesteko borrokan ari dira.

Page 10: Goiberri 185. zenbakia

10 GOIBERRIERREPORTAJEA ARCELOR MITTAL

rrokarekin bat egin dute etaJaurlaritzak dokumentu bataurkeztu du lantegia bideraga-rri egiteko».Serranok langileen portaera

txalotu du. «Langileak lanerrespetagarria eta duina egi-ten ari dira. Lezioa ematen aridira eta horrek guri ere itxiera-ren aurka lan egiteko indarraematen digu. Nire ustez, enpre-sak ez zuen espero erakundeeklangileekin bat egitea. EuskoJaurlaritzako ordezkariek ereiritzi berbera dute. Zuzendari-tzak Zumarragako lantegiaMadrilgoa bezain erraz itxikozuela uste zuen, baina ez dahala gertatzen ari. Langileenmobilizazioak espero zituzten,baina ez zuten espero langileeketa erakundeek indarrak ba-tzea». Langileen eta erakundeen

erantzunak zuzendaritzari kez-ka eragin diola uste du. «Langi-leak komunikabideetan eten-gabe ari dira ateratzen eta era-kundeotatik beraien mezuberbera zabaltzen ari gara».Bai berak eta bai Urretxuko

alkateak egoera hau luzatzeapositiboa dela uste dute. «Be-rehala itxi behar zutela esan zu-ten, Aste Santura arte bakarrikzegoela lana. Baina lan gehiagosartu da. Honekin, borrokan ja-rraitzeko denbora eta ilusioalortu ditugu».Zumarragako alkateak ez du

hitz egin nahi Arcelor Mittalenlantegia itxiko balitz gertatukolitzatekeenaz. «Borrokarakogaraia da. Ez dut berregiturake-

jarri zuela uste dut: albistea ko-munikabideetara filtratu zuen,erabakiaren berri Aste Santubezperan eman zuen... Lehenastean ahal genuen moduanlan egin genuen, baina institu-zio eta alderdi guztiak eskutikjoatea lortu dugu. Hori oso ga-rrantzitsua da enpresaren es-trategiari aurre egiteko».Batasun horri esker, enpresa

«oso gustura ez egotea» lortudutela dio. «Lehendakaritikhasi eta azken zinegotziraino,enpresak iritziz aldatzeko zeredo zer egin dezaketen guztie-kin harremanetan jarri gara»,aipatu du Urretxuko alkateak.Prozesu luzea izango dela,

baina helburua lortu daitekeelauste du. «Denbora igarotzeaona da, neurri batean. Hasieranmartxoaren 29a arte bakarrikzegoela lana esan zuten, bainaepea luzatu egin da. Eta enpre-saren gidoitik zenbat eta gehia-go irten, hobe. Mobilizazioakespero zituzten, baina ez era-kundeen eta langileen artekobatasuna».Argi utzi nahi du Goierri ga-

raia osoari eragiten dion arazobat dela eta kaltetuak ez direlabakarrik Arcelor Mittaleko lan-gileak. «Zumarragako lantegiaitxiko balitz, kamioilariek-etaez lukete inongo babesik izan-go».Guztiak enpresa zabalik

mantentzearen alde daude,baina bere jarduna aldatu eginbeharko dela dio. «Lanpostuenmantentzea bermatzeaz gain,balio erantsi handiagoko pro-

duktuak ekoiztea bermatu be-har da. Diru-laguntzak egondaitezke, baina bideragarrita-sun plan bat aurkeztu behardute. Gakoa bideragarri eginnahi duten edo ez da. Zergatiksartzen dute dirua Avilesen etahemen ez? Enpresa hauekemaitzak begiratzen dituzteeta ixteko garaia heldu dela iru-ditu zaie. Guk enpresa bat ixteaez dela horren erraza, ez deladoan ateratzen, erakutsi behardugu. Baina buruarekin. Bilere-tan argi utzi dugu ezin dugulaCorrugadoseko eredua jarraitu.Han zalaparta handia sortuzen, baina enpresa itxi egin zu-ten».

Goierri garaia indartuHonek guztiak Goierri garaia in-darberritzeko balio dezakeelauste du. «Orain Arcelor Mittalezhitz egiten ari gara, baina Urre-txun eta Legazpin ere enpresaasko itxi dira. Instituzioekin hasidugun elkarlana Goierri garaiaindarberritzeko baliatu behardugu». 2014an baino hobeto lan

egin behar dela gehitu du. «His-torikoki hemen ekoiztu denabeste tokietan ekoizteko erraza

da eta hori kontuan izan behardugu. Enpresa zabalik manten-tzea lortu behar dugu, baina2014an partxe bat jarri zen etaoraingoan zer edo zer gehiagoegin beharra dugu. Lantegi ho-rrek zer eta nola egin beharduen ondo lotu behar dugu etajarduera berriak erakarri»,amaitu du.

tetan eta berkolokazioetanpentsatzen. Orain, Zumarraga-ko alkate bezala, borrokatzeadagokit».Borroka horren fruitua lante-

gi berritu bat izan behar deladio. «Enpresa zaharberritu be-har dugu eta, ondoren, Goierrigaraia indarberritu. Oraingoz,lehentasuna Arcelor Mittalenlantegia zabalik mantentzeada. Horretarako, bai enpresaketa bai Jaurlaritzak inbertsiohandiak egin behar dituzte. Etagero, Arantza Tapiarekin etaAinhoa Aizpururekin dugun sin-tonia ona Goierri garaia berpiz-teko erabili behar dugu».

Urretxuko alkateaJon Luqui Urretxuko alkateakere lan egiteko garaia dela ustedu. Alde guztiak norabide bere-an lan egiten ari direla uste dueta baikor ageri da. «Enpresaestrategia zehatz bat martxan

«2014an partxebat jarri zen etaoraingoan zer edozer gehiago eginbeharra dugu»Jon LuquiUrretxuko alkatea

«Egoera negargarria da eta amorrua sen-titzen dut. Nik urte askoan egin nuen lanOrbegozon. Orain ikusi da orain artekoakpartxeak baino ez direla izan, eta ez delaezer konpondu. Hemengo lantegian egi-ten dutena askoz merkeago egiten dutebeste herrialde batzuetan».

«Orbegozo, edo orain Arcelor Mittal,Urretxu-Zumarragako motorra izan da.Ixten badute motor hori galduko dugu,eta hainbeste lanposturen galerak jipoihandia emango dio herriari».

Aniceto MujikaLangile ohia

«Arcelorren itxierak uste dut nahikoaeragingo diola herriko komertzio txikiari.Batez ere, psikologikoki. Zer gertatukoden beldurrez dagoenean, jendeak ez dudirurik gastatzen. Dagoeneko nabari delaesango nuke, salmentak nahiko pattaldoaz».

«Urretxu-Zumarraga industria indar-tsurik gabe geratuko da, eta zerbitzuetaneta tailer txikietan oinarrituko da herrikoekonomia. Hain industriala izan den herribatean, harrigarria da zenbat itxi diren».

Paco LozadaCenor elektrogailuak

Page 11: Goiberri 185. zenbakia

GOIBERRI 11ARCELOR MITTAL ERREPORTAJEA

Esteban Orbegozo enpresa, 1960ko hamarkadan. HITZA

3.000 langileArcelor Mittal dena EstebanOrbegozok sortu zuen 1930ean.Fabrika honek herria aldatu zuen.

Asier Zaldua ZumarragaEgun Arcelor Mittal dena, Este-ban Orbegozok sortu zuen1930ean. Zarauztar honek lur-sail bat eskatu zion Zumarra-gako udalari bertan lantegiajartzearen truke eta baldintzabakarra jarri zioten: herriko lan-gileak hartzea. Orbegozok herriko langileak

hartu zituen... eta herria aldatuzuen. 1950eko eta 1960ko ha-markadetan enpresa 100 lan-gile pasatxo izatetik 3.000 la-gun izatera pasatu zen. Urtehaietan Zumarragak popula-zioa ia laukoiztu egin zuen etaUrretxuk bikoiztu. Garai hartan, lantegietako

arduradunak langile bila joatenziren geltokira eta, ondo lan egi-ten bazuten, senitartekoei etalagunei deitzeko esaten zieten.Gaztelatik, Extremaduratik,Galiziatik... ehunka langile eto-rri ziren.Trenak etorkinez gainezka

heltzen ziren eta Zumarragaeta Urretxu ez zeuden halakojende andana hartzeko presta-tuta. Hala, etorkin horietakoasko, ordura arte abandona-

tuak egon ziren baserrietan etaardi txaboletan pilatuta bizi be-har izan ziren, auzo berriak eginziren arte. Asko, urik gabe, ko-munik gabe eta argindarrikgabe bizi izan ziren, San Martin,Legazpi auzunea, Aparizio,Mundo Mejor, Etxeberri, Urolakalea... egin ziren arte. Etxe be-rriak berehala saltzen ziren eta,inflazio handia zegoenez, 5-10urtetan ordaintzen ziren.Urte oparo haietan Orbego-

zon denetik egiten zen: sukal-deak, ur-berogailuak, bainerak,iturgintzarako osagarriak, tu-boak, autoentzako txapa...Baina dena ez zen oparoa.

Langile askoren lan baldintzakoso txarrak ziren eta langilemugimenduak indar handiahartu zuen. Hainbat greba eginziren. Handiena, 1969koa izanzen: hiru hilabete iraun zuen etasekulako elkartasun uholdeaeragin zuen. Atzerritik ere diruaeta janaria bidali zieten Zuma-rragako elizan itxialdia egin zu-ten langileei.Azkenean, enpresak langile-

en zenbait eskakizun onartu zi-tuen. Baina greba garesti atera

zitzaien enpresari eta langileei:Orbegozotarrek enpresarensail batzuk Lezora eta Agurai-nera eraman zituzten eta gel-dialdiak bezero batzuk galtzeaekarri zuen; horietan garrantzi-tsuena, Seat.

GainbeheraHortik aurrera, ia dena txarrera-ko izan da: 1970eko hamarka-dan nazioarteko krisi energeti-

koa izan zen, 1982an ETAk Sa-turnino Orbegozo (fundatzai-learen semea) bahitu zuen etahandik gutxira bankuak enpre-sa enbargatzera etorri ziren, zo-rrak zituela eta. Langileek ho-rren berri izan zuten eta ateakitxi zituzten enbargoa galaraz-teko. Hilabete batzuetan, egun

bezala, ezinegona nagusitu zenUrretxu eta Zumarragan. Izanere, enpresak 1.000 langile in-guru zituen oraindik eta bi he-rrien etorkizuna kolokan zen.Azkenean, Estatu espainiarrakdirua jarri zuen eta Marcial Uci-nek Orbegozo hartu zuen peze-ta baten truke. OrbegozotarrakMadrilera joan ziren bizitzera.Ordutik, aurre jubilazio asko

egon dira. Ucin Aceralia enpre-

saren eskuetara pasa zen etaAceraliak, beste batzuekin, Ar-celor multinazionala sortuzuen. 2006an Arcelorrek MittalSteel-ekin bat egin zuen, mun-du osoan ia miloi erdi langile di-tuen erraldoia sortuz. Horieta-tik 350 bat, Urretxu-Zumarragaizeneko toki batean.

«Gure tabernako bezeroen %80 Arcelo-rreko langileak dira. Horrek esan nahi du,lantegia itxiz gero, gure bezeroen gehien-goa galduko dugula. Niri zuzen zuzeneaneragingo dit, eta negozioa utzi beharkodut ziurrenik. Azken finean, lokalarenalokairua ere ordaindu beharra daukat».

«Langileen sentimenduekin jolastenari dira. Tabernara etortzen direnean tris-te ikusten ditut, eta ez dute gaiaz hitzegin nahi. Beraiekin zer gertatuko den ja-kin nahi dute behingoz».

Diocelyn CaraballoJulian taberna

«Madrileko Arcelor Mittal itxi zuteneanetorri nintzen Zumarragara, duela lauurte. Hutsetik hasi behar izan nuen, etaorain, bizimodu berrira ohitzen ari nintze-nean, berriro ere hasieratik hasi beharkodut. Gogorra da. Asturiasera bidaltzenbanaute, probatzera joango naiz gutxie-nez, eta gero gerokoak».

«Nik, behintzat, ez dut bikotekide edoseme alabarik. Baina Madrileko lantegia-ren itxierak familia asko suntsitu zituen,eta hemen ere berdina gerta daiteke».

J. Luis MachadoArcelorreko langilea

Page 12: Goiberri 185. zenbakia

12 GOIBERRIMOTZEAN

Bertako landareen aldeGoiekik flora autoktonoa berreskuratu eta espezie inbaditzaileak erradikatzekoproiektua du martxan. Aurten, 700 ale autoktono landatu dituzte Oria ibaiarenertzetan. Espezie inbaditzaileen presentzia handitzen ari dela adierazi dute.

Maialen Igartua GoierriOria ibaian espezie inbaditzai-leen presentzia nabaria da, ge-roz eta ohikoagoa. Hala adiera-zi du Olaya Mendozak, Goiekikoingurumen arduradunak. Ara-zoari aurre egiteko, 2011. urteanGoierriko flora inbaditzailearen

aurkako ekintzak garatzen hasizen Goieki. Helburua hauxe da:espezie inbaditzaileak desage-rrarazi eta ibar-basoa lehene-ratzea. Herritarren sentsibiliza-zioa ere bilatzen dute. Espezie inbaditzaileak erra-

dikatzeko, metodo kimikoaketa mekanikoak uztartzen di-tuzte. Bestalde, bertakozuhaitz eta zuhaixkak landa-tzen dituzte, landare inbadi-tzaileak berriro agertzeasahiesteko. 2011z geroztik, Goierrin urte-

ro egin dituzte erauzketa lanaketa landaketak. Aurten, proiek-tuaren seigarren programa ga-ratu dute, eta dagoeneko 700ale autoktono baino gehiagolandatu dituzte: haltzak, lizararruntak, intsusak...Bost urte hauetan, erabilita-

ko tratamenduak oso eragin-korrak izan direla ikusi dute.

«Lehengo aplikazioan espeziebakoitzaren azalera asko mu-rrizten da», azaldu du Mendo-zak. «Beraz, bide honetatik ja-rraitu behar dugu». Urtarrilazgeroztik landaketak egin dituz-te, baina maiatzean berriro ha-siko dira erradikazio lanekin.

Espezie ohikoenakOria ibaiaren ertzetan gehienagertzen diren landare inbadi-tzaileak hauek dira: Fallopia Ja-ponica, Helianthus Tuberosus,Cortaderia Selloana eta Budd-leja Davidii. Espezie horiek az-kar zabaltzen dira, eta ongiegokitzen dira ia edozein egoe-ratara. Ingurumenari, berriz,hainbat ondorio eragiten diz-kiete: paisaia naturala alda-tzea, landaredia autoktonoadesagerraraztea, faunarakohabitat naturalak ezabatzea,biodibertsitatea murriztea...

Oria ibaiaren ertzean bertako landaredia berreskuratzea da proiektuaren helburua. GOIEKI

Haltzak, intsusakzein lizar arruntaklandatzen dituztebertako landarediaberreskuratzeko

2011n hasi zutenproiektua, eta orainarte lortutakoemaitzen baloraziopositiboa egin dute

Page 13: Goiberri 185. zenbakia
Page 14: Goiberri 185. zenbakia

14 GOIBERRIEGURALDIA GOIERRIN: NEGUARI ERREPASOA

Epela eta euritsua joan da aurtengo negua. Hotz handiegirik ez du egin, etaeuria, berriz, erruz, ohikoa baino gehiago. Elurra ere egin du, ez asko, bainaGoierriko mendi tontorrak eta kaleak zuritzeko adina bai behintzat.

Tere Madinabeitia GoierriTxindoki, Aizkorri eta Goierrikobeste mendi tontorrak elurtutazeudela agurtu da aurten ne-gua, iazko abenduaren 22an05:48an iritsi eta gero. Agurtu,berriz, martxoaren 20an eginda, goizeko 04:30ean. Zeru es-taliekin eta euriarekin emanzion udaberriari ongietorria. Negua 88 egunez eta 23 or-

duz luzatu da. Tarte horretan,eguraldi nahasia izan da Goie-rrin, bereziki urte sasoi horrenhasieran. Abenduaren amaieraberezia izan zen, tenperaturaaltuak eta euri falta izan zirela-

ko nagusi. Ordukoa da Beasain-go Arriaran urtegia erdi hutsikerakusten duen argazkia. Bainaurtegiek arazoak izan behar zi-tuztela zirudien arren, euria egi-ten hasi, tenperaturak jaitsi etaneguko eguraldia iritsi zen az-kenik, urtarrilaren erdi aldera.Elurra ere egin zuen ondoren, ezasko, baina mendi puntetatikkaleraino ere jaitsi zen.

Datu meteorologikoakUgari dira Goierrin datu meteo-rologikoak biltzen dituzten es-tazioak, Euskalmet Euskal Me-tereologia Agentziakoak eta

Aemet estatu espainiarrekoagentziakoak. Hiru estaziokodatuak erabili dira Goierrin eginduen neguaren laburpena osa-tzeko: Euskalmeten Zegamaeta Ordiziakoak, eta AemetenLegazpikoak. Hiru adierazle erabili dira

taula osatzeko: euria, tenpera-tura eta haizea –Legazpikoanez da haizerik neurtzen–.

Epela eta oso euritsuaDatuak aurrean, Legazpiko es-tazioaren ardura daramanAlonso Francesek ez-ohiko ne-gua izan dela baieztatu du. Le-

Ez-ohiko negua

Abenduaren 22anhasi eta martxoaren20an amaitu danegua; 88 egun eta23 ordu izan dira

Eguraldi aldetiknahasia izan da:epela eta euritsua;euri asko egin duazken asteetan

Page 15: Goiberri 185. zenbakia

GOIBERRI 15EGURALDIA

gazpin 1946tik jasotzen diradatu meteorologikoak, eta urtehorietan guztietan «aurtengoabezalakorik gutxi izan dira, osoepela joan delako eta, aldi be-rean, oso euritsua».Tenperaturei erreparatuta,

hiru estazioetan neurtutakoen

artean alde handiegirik ez da-goela ikus daiteke. Maximoakgarai honetarako oso altuakizan dira, 20 graduren inguru-koak, eta minimoak gutxitanjaitsi dira 0 gradutik. Francesekdioenez, «batez besteko ten-peratura 7 gradu pasatxokoaizan da otsailean eta martxoan,eta 8,6 gradukoa urtarrilean,ohikoa 3 eta 6 gradu artekoaizaten denean hilabete haue-tan». Minimei dagokienez, Le-

Txindoki eta inguruak elurtuta,otsail erdi aldera, eta BeasaingoArriaran urtegia, erdi hutsik eurifaltagatik, urtarril hasieran.MIKEL ALBISU

«Aurtengoabezalako neguakgutxi izan dira, osoepela eta euritsuaizan delako»

«Lehen hiruhilabeteotan urteosoan egin ohi izanduen euriaren erdiaegin du jada»Alonso FrancesDatu-biltzailea

gazpin hiru alditan bakarrik jai-tsi da 0 gradutik termometroa:«Beste urte batzuetan 14 eguninguru izaten dira batez beste». Euriak ere ez-ohiko erregis-

troak utzi ditu, jasotako kanti-tateak eta euria egin duen egu-nak zenbatuta. Abendua ia eu-ririk gabe joan zen, ez ordeaurteko lehen hiru hilabeteteak.Francesen esanetan, «urtarri-lean euri gutxi egin zuen, bainaotsailean eta martxoan beste

urteetan baino gehiago. Urtekobatez bestekoa 1.500 litrokoada eta lehen hiru hilabeteetanherena egiten du; aurten erdiaegin du, Legazpin behintzat». Elur askorik ez du egin: otsai-

lean bi egunetan, 15ean eta16an, eta Beasain eta Lazkaokokaleak ere zuritu ziren; eta mar-txoaren 5ean eta 6an. «OrduanLegazpiko kaleetaraino jaitsizen». Mendi puntak, aldiz, elur-tuta izan dira luzean.

ORDIZIA ZEGAMA LEGAZPI

abendua urtarrila otsaila martxoa abendua urtarrila otsaila martxoa abendua urtarrila otsaila martxoa

(22tik) (20ra arte) (22tik) (20ra arte) (22tik) (20ra arte)

Tenperatura 18,3º 20,7º 20,6º 16,7º 17º 19,2º 18,1º 14,6º 16,5º 19º 17º 14ºmaximoa aben. 27 urt. 24,25 ots. 21 mar. 20 aben. 26 urt. 23 ots. 17 mar. 20 aben. 25 urt. 25 ots. 21 mar. 15

Tenperatura 5,7º 0,6º -2º 0,7º 5,9º 0,2º -1,7º 0,6º 2,5º 0º -2º -1ºminimoa aben. 23,31 urt. 16 ots. 16 mar. 15 aben. 31 urt. 16 ots. 17 mar. 6 aben. 22 urt. 18 ots.17 mar. 15

Egun 6,3 litro 19,3 l. 80,1 l. 37,2 l. 7 l. 39,6 l. 83,3 l. 35,9 l. 3,1 l. 23 l. 130 l.ii 54,6 l.euritsuena aben. 30 urt. 15 ots. 27 mar. 10 aben, 31 urt, 4 ots. 27 mar. 9 aben. 31 urt. 15 ots. 27 mar. 9

Euria 6,7 litro 90,9 l. 266,1 l. 172,5 l. 14,4 l. 222,9 l. 282 l. 200,5 l. 4,2 l. 131 l. 408 l. 261,9 l.guztira 2 egun 24 egun 19 egun 17 egun 4 egun 22 egun 20 egun 16 egun 2 egun 21 egun 23 egun 18 egun

Egun 94,5km/o 106,9 km/o 114 km/o 59,2 km/o 96,7 km/o 96,7 km/o 109 km/o 74,5 km/o - - - -haizetsuena aben. 28 urt. 10 ots. 9 mar. 4 aben. 30 urt. 8 ots. 9 mar. 4 - - - -

Estazio bakoitzeko negu osoko datu esanguratsuenak

Iturria: Ordiziako eta Zegamako Euskalmet estazio meteorologikoak eta Legazpiko Aemet estazio meteorologikoa.

Page 16: Goiberri 185. zenbakia

16 GOIBERRIMOTZEAN

Eskulanak,erlaxatzekomodu bat

Maialen Igartua OrmaiztegiOrmaiztegin herriko artisauenazoka egingo dute bihar, lehe-nengo aldiz. Herriko artisauekelkar ezagutzea, eta gainontze-ko herritarrek ere haien berriizatea da helburua. Bertan, ha-mar bat lagunek parte hartukodute. Horietako bat da NereaMagallanes (Ormaiztegi,1982). Lehen aldiz parte hartu-ko du azoka batean. Denetariko eskulanak egiten

ditu Magallanasek. Esaterako,bitxiak egiten ditu material ez-berdinak erabilita: fimoa, pa-pera, kafe kapsulak... Komikiakerabilita, berriz, karterak egitenditu. Dena den, arrakasta han-diena fofutxa izeneko panpinekdute. Enkarguz egiten ditu, etaeskaeraren arabera pertsonali-zatu. Jende askok eskatzen dizkio

panpinak, oparitzeko. «Esate-rako, ezkontza bateko argazkiaekartzen didate, eta horko bi-kotearen antzeko panpinakegiteko eskatu», azaldu du.«Amaren enpresan, berriz, nor-bait jubilatzen denean opari-tzen diote horrelako panpinabat, laneko uniformearekin jan-tzita». Eskatu dioten gauzarikbitxiena, berriz, hauxe: bikotebat txalupa baten barruan,onddoak biltzen.

Bost urterekin hasi zenTxiki-txikitatik datorkio zaleta-suna Magallanesi. «Bost urte-rekin amak josteko makinaoparitu zidan, eta hala hasi nin-tzen», oroitzen du. Josten hasi,eta ordutik hainbat eta hainbatteknika ikasi ditu bere kabuz.Inoiz ez da ikastaro batera joan.Bideoak ikusiz eta probak egi-nez ikasi du. Erlaxatzeko egiten ditu esku-

lanak, denbora librea duenean.«Egunerokoaz ahazteko modubat da niretzat». Ez ditu diruaateratzeko helburuarekin egi-ten, eta asko oparitu ere egitenditu. Azken asteetan, berriz,buru belarri aritu da lanean,biharko azokarako materialaizateko.

Lagun baten bidez saldu izanditu bere eskulanak Magalla-nesek, azokaren batzuetan.Bera, ordea, ez da inoiz izanazokan saltzen. Ormaiztegikoazokan parte hartzeko deiajaso zuenean, poztu egin zen.«Herriko artistak bildu nahi zi-tuztela esan zidaten; arraroaegiten zait nire buruari artistadeitzea». Aukera ona dela uste du. Ba-

tetik, herriko gainontzeko arti-sauak ezagutzeko. «Herria txi-

Nerea Magallanes artisaua, berak egindako eskulanekin: fofutxak,bitxiak, karterak... MAIALEN IGARTUA

Ormaiztegin herriko artisauen azokaegingo dute, eta Nerea Magallanesizango da parte hartzaileetako bat.

«Eskulanak egiteaegunerokoazahazteko modu batda niretzat; baliodit lasaitzeko»

«Pena da gureaiton-amonenezagutza askogaltzen ari garela,adibidez, puntua»Nerea MagallanesArtisaua

kia izan arren, ez dakigu bakoi-tzak bere etxean zer egitenduen, eta sorpresak hartzendira askotan», esan du Maga-llanesek. «Agian herriko nor-baitek nik ezagutzen ez dudanteknika bat erabiltzen du, etaazokak ematen digu aukera ho-rren berri izateko eta gure arte-an harreman bat sortzeko». Bestetik, herritarrek arti-

sauen lanari balioa ematekoere balio duela uste du. «Penada gure aitona-amonek zituz-ten ezagutza asko galtzen arigarela; adibidez, puntua egi-ten». Magallanesek txikitanikasi zuen puntua egiten, etaorain alabari erakusten dio.«Norberak egindako bufandabat jartzeak ilusioa egiten du». Biharko azokan, Magallane-

sen eta beste herritar batzuenlanak ikusteko aukera politaizango da.

Page 17: Goiberri 185. zenbakia
Page 18: Goiberri 185. zenbakia

18 GOIBERRIINTERNET

saretik

Sarean ikusia

‘Auskalo’,euskara ikasijolasean Euskara ikastea zaila eta pi-sua dela diote askok, bainajolasaren bidez egiten dene-an, ez dago aitzakiarik. Iron-tec etxeak, Auskalo APPa ga-ratu du, euskara ikasi edo ho-betzeko sakeleko telefono-

etarako jokoa. Tribial modu-ko joko bat da, euskara mailaezberdinak dituzten erabil-tzaileei zuzendua. Doakoa daeta Android edo IOS sistemaduten mugikorretarako dagodiseinatua.

Twitter

Hamar urte txioz txiouela hamar urte,2006ko mar-txoaren 21eanbidali zen aurre-neko txioa. Or-

dura arte SMSak ziren bat-ba-teko mezularitza modurik era-biliena. Haien oinarria jarraituz,baina mezuak taldean bana-

tzeko sare bezala sortu zutenTwitter. SMSek bezala, 140 karakte-

reko muga zuten mezuek, etahasieran oso oinarrizko erabile-ra eskaintzen bazuen ere, sarehori berehala joan zen zabal-tzen. Lankideen arteko kontu

Dbat bezala hasi zen Twttr (haladeitzen zen hasieran). Bainapixkanaka zabaltzen hasi etaegun, sare sozialik garrantzi-tsuenetako bat bihurtu da,500 milioi erabiltzaile bainogehiagorekin.Teklatuko ‘@’ letrak beste

zentzu bat hartu du hari esker.

Traola, txio, bertxio edota tren-ding topic bezalako hitzak ikasiditugu, eta ezinbesteko erre-minta bihurtu zen UdaberriArabiarra edota 15M bezalakomugimenduetan. 2013an bur-tsara atera zen, eta egun 9.000milioi dolarreko balioa du.

Albisteak

Errezetak egitekoAPPa, gazteleraz Osakidetzak mediku errezetakegiteko aplikazioa jarri du mar-txan, baina APP hori, «gaztela-nia hutsean» dagoela salatu duOEE Osasungoa Euskalduntze-ko Erakundeak. Horrek, «gaixo-ek informazioa hautatutako hiz-kuntzan jasotzeko eskubideaurratu» egiten duela salatudute, eta Osakidetzak aplika-zioa euskaraz jartzeko «bete-beharra» duela gaineratu dute.

Gero eta adinekogehiago sareanInternet eta teknologia berriak

gazteen kontua bakarrik direlauste dute askok. Baina gero etagehiago dira sarean dabiltzan

adineko pertsonak. Hala dio Te-lefonica etxeak egunotan argi-taratutako azterketa batek.Hala, 55 eta 64 urte arteko biz-tanleen %61,4k erabili du edoerabiltzen du Internet. Igoeranabarmena da, 2010ean, kopu-ru hori %34,6koa baitzen.

Page 19: Goiberri 185. zenbakia
Page 20: Goiberri 185. zenbakia