Grand Place Journal pp155 157 'Postindependentzia' (Dr Igor Calzada) reviewed by Dr Mitxelko Uranga

2
PostIndependentzia #HanIzanikHonaGara Mitxelko Uranga Filosofian doktorea PostIndependentzia dugu, Translokal argitaletxe berriaren bitartez, Igor Calzadak atera berri duen liburuaren izenburua. #HanIzanikHonaGara, berriz, Sarrionandiari omenaldia eginez, autoreak hautatutako azpititulua. Hitzak ez dira hutsalak, ondo aukeratutakoak baizik, testuaren jomuga eta bidea adierazten baitute. Testu honetan soziologoak, ume zirriborrogile gisa, munduan euskaldunok jarraitu beharreko ekintza estrategiko bateratuak agertzen ditu, nahi dugun lekua lortu bidean: barnetik kanpora eta kanpotik barrura pentsatzen hasteko beharraren aldarri ozena. Aitari eskainitako testu honek, hitz gutxitan, iragana ahaztu barik etorkizuna zirriborratzen hasteko beharra nabarmentzen du. PostIndependentzia izeneko lan borobil honetara hurbiltzen den irakurleak, beraz, ez ditu hausnarketa hutsalak topatuko, doktore tesia abiapuntu izanik, ondo perfilatutako estrategia praktikoak baizik. Izan ere, gaia ez da berria Calzadarentzat, eskarmentu handiko soziologo honek aspalditik ekin baitio gaiaren ikerketa mardulari. Deustuko eta Helsinkiko unibertsitateetan doktoretza ikasketak egin dituen ikertzaile honek, AEBetako Nevadako zein Erresuma Batuko Oxfordeko unibertsitateekin elkarlanean dabilen enbaxadore bihurturik, urteak daramatza Euskal-Hiriaren ingurukoak ikertzen. PostIndependentzia dugu, beraz, helburu. Haatik, liburu honetan hainbeste direnez helburua lortzeko jorratu beharreko gaiak, zirriborratu beharreko mapak, helburua erabat definitu bainoago, helburuak zeintzuk ez diren nabarmentzen tematzen da autorea. Aipatutako gai guztietan sakontzerik ez baitago halako testu batean. Gauzak horrela, helburu nagusi bakarra dago: PostIndependentzia, “5 urteren buruan Euskal Herrian irekiko den eszena erreal baina prospektiboa definitzen hastea”. Kontuz, definitzeak ez baitu zehaztu edo determinatu adierazi nahi, zirriborratubaizik, bideak zabaldu ahal izateko zirriborratu egin behar baita lehenengo. Orain, zeren gainean hasi behar dugu zirriborratzen? Logikoa denez, ezer eraiki ahal izateko, Calzadak badaki materiala, lekua, unea eta langileak hautatu beharra dagoela. Eta, noski, elementu horiek guztiak biltzen eta harremanetan jartzen dituen xede bat, zentzu bat. Sare bat eraiki beharra dago: nodo sendoak dituen sare bat. Ostera, eraikitzean suntsitzen motaren bat eskatzen du. Independentzia mugimenduen zein estatu-nazioen postabertzaletasunaren biziberritzearekin, Calzadak nortasunaren eta lurraldearen inguruko eztabaidari heldu behar dio ezinbestean. Autoreak argi dauka: haize berriekin batera, euskal sistemak susperraldia behar du. Nola suspertu behar du, berriz? Zein da gure mapa? Zein da gure tokia munduan? Zer eskaini diezaioke euskaltasunak munduari? Ezer baino lehen, azken aldian euskal pentsalarien artean loratzen hasia den korronte kritiko berriaren eskutik, zenbait euskal oinarri moderno jartzen ditu hankaz gora. Nolabaiteko Derridaren gisako dekonstrukzioari helduz, puzzlea desegin eta berregiten saiatzen da Calzada, oraingo honetan puzzlearen pieza batzuk baztertu eta bestelako elementu berriak sarrarazi behar baditu ere. Irudimena bidelagun, ume jostalari eta zindoak bezala, Euskal Herria zirriborratzea aldarrikatzen du. Izan ere, herri bat ez du oroimenak eratzen, ekintzak baizik. Bidea egin behar da, eta gure esku dago egitea. HanIzanikHonaGara, mantra, –lurrak, nortasunak eta sareek osatutako hiruki santua– dugu Calzadak zirriborratutako estrategia, ume zirriborrogileen komunitate translokalak egituratzen hastea, dagoeneko independentzia gauzaturik balego bezala funtzionatzen hastea. Hots, tigreak ehizatu behar dituzten milaka erleek osatutako sarea.

Transcript of Grand Place Journal pp155 157 'Postindependentzia' (Dr Igor Calzada) reviewed by Dr Mitxelko Uranga

Page 1: Grand Place Journal pp155 157 'Postindependentzia' (Dr Igor Calzada) reviewed by Dr Mitxelko Uranga

PostIndependentzia #HanIzanikHonaGara

Mitxelko Uranga

Filosofian doktorea

PostIndependentzia dugu, Translokal argitaletxe berriaren bitartez, Igor Calzadak atera berri duen liburuaren izenburua. #HanIzanikHonaGara, berriz, Sarrionandiari omenaldia eginez, autoreak hautatutako azpititulua. Hitzak ez dira hutsalak, ondo aukeratutakoak baizik, testuaren jomuga eta bidea adierazten baitute. Testu honetan soziologoak, ume zirriborrogile gisa, munduan euskaldunok jarraitu beharreko ekintza estrategiko bateratuak agertzen ditu, nahi dugun lekua lortu bidean: barnetik kanpora eta kanpotik barrura pentsatzen hasteko beharraren aldarri ozena. Aitari eskainitako testu honek, hitz gutxitan, iragana ahaztu barik etorkizuna zirriborratzen hasteko beharra nabarmentzen du. PostIndependentzia izeneko lan borobil honetara hurbiltzen den irakurleak, beraz, ez ditu hausnarketa hutsalak topatuko, doktore tesia abiapuntu izanik, ondo perfilatutako estrategia praktikoak baizik. Izan ere, gaia ez da berria Calzadarentzat, eskarmentu handiko soziologo honek aspalditik ekin baitio gaiaren ikerketa mardulari. Deustuko eta Helsinkiko unibertsitateetan doktoretza ikasketak egin dituen ikertzaile honek, AEBetako Nevadako zein Erresuma Batuko Oxfordeko unibertsitateekin elkarlanean dabilen enbaxadore bihurturik, urteak daramatza Euskal-Hiriaren ingurukoak ikertzen. PostIndependentzia dugu, beraz, helburu. Haatik, liburu honetan hainbeste direnez helburua lortzeko jorratu beharreko gaiak, zirriborratu beharreko mapak, helburua erabat definitu bainoago, helburuak zeintzuk ez diren nabarmentzen tematzen da autorea. Aipatutako gai guztietan sakontzerik ez baitago halako testu batean. Gauzak horrela, helburu nagusi bakarra dago: PostIndependentzia, “5 urteren buruan Euskal Herrian irekiko den eszena erreal baina prospektiboa definitzen hastea”. Kontuz, definitzeak ez baitu zehaztu edo determinatu adierazi nahi, zirriborratubaizik, bideak zabaldu ahal izateko zirriborratu egin behar baita lehenengo. Orain, zeren gainean hasi behar dugu zirriborratzen? Logikoa denez, ezer eraiki ahal izateko, Calzadak badaki materiala, lekua, unea eta langileak hautatu beharra dagoela. Eta, noski, elementu horiek guztiak biltzen eta harremanetan jartzen dituen xede bat, zentzu bat. Sare bat eraiki beharra dago: nodo sendoak dituen sare bat. Ostera, eraikitzean suntsitzen motaren bat eskatzen du. Independentzia mugimenduen zein estatu-nazioen postabertzaletasunaren biziberritzearekin, Calzadak nortasunaren eta lurraldearen inguruko eztabaidari heldu behar dio ezinbestean. Autoreak argi dauka: haize berriekin batera, euskal sistemak susperraldia behar du. Nola suspertu behar du, berriz? Zein da gure mapa? Zein da gure tokia munduan? Zer eskaini diezaioke euskaltasunak munduari? Ezer baino lehen, azken aldian euskal pentsalarien artean loratzen hasia den korronte kritiko berriaren eskutik, zenbait euskal oinarri moderno jartzen ditu hankaz gora. Nolabaiteko Derridaren gisako dekonstrukzioari helduz, puzzlea desegin eta berregiten saiatzen da Calzada, oraingo honetan puzzlearen pieza batzuk baztertu eta bestelako elementu berriak sarrarazi behar baditu ere. Irudimena bidelagun, ume jostalari eta zindoak bezala, Euskal Herria zirriborratzea aldarrikatzen du. Izan ere, herri bat ez du oroimenak eratzen, ekintzak baizik. Bidea egin behar da, eta gure esku dago egitea. HanIzanikHonaGara, mantra, –lurrak, nortasunak eta sareek osatutako hiruki santua– dugu Calzadak zirriborratutako estrategia, ume zirriborrogileen komunitate translokalak egituratzen hastea, dagoeneko independentzia gauzaturik balego bezala funtzionatzen hastea. Hots, tigreak ehizatu behar dituzten milaka erleek osatutako sarea.

Page 2: Grand Place Journal pp155 157 'Postindependentzia' (Dr Igor Calzada) reviewed by Dr Mitxelko Uranga

Lurraldeari dagokionez, Zazpiak Bat agertzen den maparen gainean hasi behar dugu zirriborratzen, lur zati eta eremu berriei lekua utziz. Halaxe, euskal geografiak hartu beharko lituzke kontuan, Zazpiak Bat nostalgikoaz gainera, Diaspora eta cybereuskadi izendatzen dituenak. Euskal Herria kontzeptua dekonstruitu, gure lurraldea sare gisa ulertzen hasteko. Nazio irudi modernoak baztertu beharra dago, soziologoaren ustez, aldaketa globaletara egokitu ahal izateko. Lehendabizi, ekintza eta bidea, izenak ondoren etorriko baitira.

Globalizazioaren garaian translokalitatea litzateke ikusmira; ez soilik lurraldetasunaren ikuspegitik, nortasunaren ikuspegitik ere ezinbestekoa baitzaigu. Lokaletik globalera eta globaletik glokalera pasatzean, Euskal Herria lurralde translokal moduan ulertzen eta kudeatzen hastean, Gua ere Besteakekin interdependentzia harreman baten barruan ikusten hasi beharko genuke. Gua Besteek eratzen baitute: “Gu ez gara Besteak ez badu zilegitzen gu hori izatea”. Sareek –fisiko, sozial eta digitalak– lotzen dituzte lurralde eta nortasun kontzeptuak; hots, lurraldea eta nortasuna “gizarte-sareen ateko hartu-emanen ondorio gisa ulertu eta estrategiak planteatzen hastea” iruditzen zaio, beraz, ezinbestekoa Calzadari. Laburbilduz, nazioartearekin batera, izatera iritsi nahi dugun subjektu kultural, linguistiko, ekonomiko eta politikoa eratu beharra dago, subjektua zer nolakoa izango den aldez aurretik definitzerik ez dagoen arren. Bidea egin behar da, gure esku dago, eta hori ezinezkoa litzateke etengabeko jardunean egon behar duten komunitate translokalak gauzatu barik. Kanpotik barrura eta barrutik kanpora begiratzen ikasi behar dugulakoan dago Calzada. Gua ezin baita Besteak gabe izan: lurralde bat ezagutzeko besteekin parekatu beharra dago. Soilik besteak aurrean jarriz, ispilua bailiran, agertuko dira Euskal Herriaren indargune eta ahulguneak. Gauzak horrela, eskuizkribuak Euskal Herria, Portland, Dublin, Oresund, Iceland, Liverpool/Manchester, Scotland eta Catalonia jartzen ditu aurrez aurre, ondo aukeratutako faktoreak kontutan harturik. Arestian aipatutako hiri-eskualdeen aplikazio konparatiboaren gaineko begiradaren ondorioz, Calzadak, bost sistematan oinarrituz, eraiki beharreko euskal hiri-eskualdearen bost zutabeak zirriborratzen ditu: 1. URBS: lurra behar da, desagertu nahi ez bada; 2. CYBER: harremanak behar ditugu; 3. CIVITAS: aniztasuna eta hiritartasuna bermatua behar dugu konfliktoak ekiditeko; 4. POLIS: gobernantza egitura eta dinamika partekatuak behar dira; 5. DEMOS: sistema demokratiko irekia, justu, etikoa eta bizia behar dugu. Soilik horrela hasiko gara gure lurraldeak city-region edo hiri-eskualde gisa ulertzen.