Grezia
Transcript of Grezia
ANTZINAKO ZIBILIZAZIOA Grezia (k.a.900-k.a.330)
KOKAPENA
GIZARTEA Polisen sorrera
• Etxeak elkarrendik gertuago eraikitzen hasi ziren eta horren ondorioz Polisak sortu ziren; hau da hiriak.
GIZARTEA gizarte mailaketa
• Greziako gizartean zegoen ezberdintasuna pertsona bakoitzak legearen aurrean zuen egoerak eragindakoa zen. Grezian oinarrizko bereizketa bat zegoen: esklaboak eta askeak. Bereizketa horrez gain, pertsona askeen artean beste bat ere egiten zen: hiritarrak eta atzerritarrak.
EKONOMIA merkataritza
• Antzinateko beste lekuetan bezalaxe, Greziako oinarri ekonomikoa nekazaritza zen. Nagusiki, hiru produktu ekoizten zituzten: garia, ardoa eta olioa. Produktu horiek kolonietan eta Mediterraneo inguruko beste herrialdeetan zabaldu zituzten, merkataritza-harremanak garatuz.
KULTURA arte klasikoa
• Greziako artea izan da, erromatarrengandik hasita gaur arte, mendebaldeko zibilizazioak edertasun eredu hartu duen erreferentzia nagusia. Greziarrek artea egiteko hartu zuten erreferentzia gizakia eta bere errealitatea izan ziren.
KULTURA filosofia
• Greziarrei zientziaren sorrera eta garapena zor diegu, eta horrekin batera gure ikuspegi filosofikoaren oinarria.
KULTURA antzerkiaren sortzailea
• Miletokoa izan zen lehenengo narratzaile eta historialari ezaguna. Aldi klasikoan Atenas bihurtu zen Grezia guztiko kulturaren eta literaturaren gune nagusi. Aldi hartan agertu zen antzerkia eta bere bi moduak: tragedia eta komedia.
KULTURA erlijio politeista
• Greziarrak, antzinateko ia herri guztiak bezala (salbuespen bakarrak judutarrak izan ziren), politeistak ziren, jainko askorengan sinesten zuten, eta hainbat sinesmen mota batera bizi ziren.