HAIZEAREN ERAGINA
Click here to load reader
Transcript of HAIZEAREN ERAGINA
HAIZEA
Nerea Bernal4.DBH
Biologia eta geologia
Haizeak eragina duen tokiak-Basamortuetan.
-Lur lehorreko tokietan.
-Landare gutxiko tokietan.
Haizearen higadura prozesuak- Haizearen deflazioa: Haizeak material txikienak eramaten ditu, eta bertan uzten ditu material
handienak. “Reg” izeneko basamortu harritsua sortzen du horrela.
- Haizearen urradura: Haizeak harea darama berarekin, eta harrien gainazala lixatzen du .
Haizearen garraioa
Haizeak material xeheen bolumen handia garraiatzen du distantzia handietan zehar. Harea Xeheena eta hautsa oso garaiera handira igotzen dira troposferan, eta astetan edo hilabetetan egon daitezke bertan.
Sedimentazio eolikoak sortutako egiturak★Loess metaketak: Haizeak garraiatzen duen hautsaren metaketak dira. Oso eremu zabalak estaltzen dituzte basamortuen inguruetako eremuetan.
★ Dunak: haizearen eraginez, lurzoruan lekualdatzen diren harea metaketak dira
duna biziak edo aktiboak. Bakartuta egoten dira edota duna eremuak edo erg
izenekoak osatzen dituzte. Ohiko dunek malda leuna dute haizeak jotzen dien norabidean; kontrako aldean, aldiz, malda handiagoa dute. Itxuraren arabera, zenbait duna mota bereizten dira:
Duna motak➢ Barjanak: ilargi erdiaren itxurakoak dira eta ilargiaren muturrek haizearen
norabidea dute.
➢ Parabolikoak: ilargi erdiaren itxurakoak baina muturrak haizearen kontrakonorantzan.
➢ Zeharkakoak: haizearen higidurarekiko lerrokatze zutak eratzen dituzte.
➢ Luzeratakoak: haizearen norabidearekiko paraleloak dira.