Harria Paisaian - museooteiza.org · sura hori berretsi ondoren, Oteizak ez zuen dagoeneko Madrilen...

52

Transcript of Harria Paisaian - museooteiza.org · sura hori berretsi ondoren, Oteizak ez zuen dagoeneko Madrilen...

Harria Paisaian

Harria Paisaian

Gillermo Zuaznabar

2Oteiza MuseoarenKoadernoak

Jorge Oteiza Museo Fundazioak eskerrak eman nahi dizkie ondoko erakunde eta pertsonei, Oteiza Museo-an 2005eko azarotik 2006ko maiatzera bitartean egin den Harria Paisaian. Oteiza-Vallet, Agiña, Lesaka,1956-59 erakusketa egiteko eman duten laguntzagatik:

Aranzadi Zientzi Elkartea, Lesakako Udala

Eresbil-Musikaren Euskal Artxiboa

Banco Guipuzcoano

Luis Vallet de Montanoren sendia

Zaragueta-Zulaika sendia

Deñe Abuin

Arantza Arregi

Juantxo Agirre

Jon Bagues

Joseba Balentziaga

Jesús Bolliain

Mikel Errazkin

Jesús M. Mijangos

Marrazkiak: Karmele Rekondo, Mireia Vidal

© Fundación Museo Jorge Oteiza Fundazio Museoa, 2006ko edizio honena.Cuesta kalea, 7E-31486 Altzuza (Nafarroa)

© Gillermo Zuaznabar

Itzulpena: Traductores e Intérpretes S.A. (Luis Mari Larrañaga)

Printed in Spain

ISBN: 978-84-922768-3-7 / 84-922768-3-5

D.L.: NA-1094-2006

Imprimaketa: Gráficas Biak (Iruña)

www.museooteiza.org

[email protected]

Tel.: +34 948332074

Aurkibidea

Harria Paisaian

1. (Hurbilketak). Zentroa ........................................................................................................ 9

2. (Agiña gainean) .................................................................................................................... 21

3. (Agiña barnean). Taula ...................................................................................................... 31

Bibliografia .................................................................................................................................. 43

Hemen aurkezten ditudan ildo, ideia eta kontzeptuetako batzuk Jo-sep Quetglas eta Fernando Marzárekin batera idatzi nuen Oiza-Otei-za. Babes lerroa Altzuzan jarria. Línea de defensa en Altzuza (2004)lanetik hartu ditut. Orduan, estreinako lerrotik bertatik, haiek bideaerakutsi zidaten, eta babesa eman. Orain ere, beste toki batzuetatik,gauza bera egin dute. Fernandok «Harria Paisaian» (2005-2006) era-kusketaren diseinutik. Maisuak halako tarte batetik itxura, espazioaemanez, hurbil ordea kontsultei erantzuteko, eta eskuzabal jokatuznire mugekin. Vallet familia ere ezin ahantzi, ezta museoaren zuzen-daritza ere, hauen bienak badira eta, nireak bezala, hurrengo lerroo-tako ideiak eta hitzak.

Gillermo Zuaznabar

7

9

Bizitzan badira zentraltasunaren pribilegioaez duten lurraldeak.Muturreko eremuak dira, urrunekoak, Bestearekikomugan direnak, arrotzak ia-ia.Are propioak ere, apenas ordea.1

1. (Hurbilketak). Zentroa

Non dago zentroa? —hauxe galdera, Jorge Oteizaren (Orio, Gipuzkoa 1908 –Donostia, 2003) estatua baten aurrean gaudenean—.

Non? Non du zentroa?

Galdera honek eskultorearentzat funtsezkoa den arazo bat ukitzen du.

«Non dago zure zentroa, zure erdigunea?—egin zion galdea kazetari batek,eskultorearen posizionamendu fisiko edo geometriko hutsetatik haratago posizio-namendu politikoetan sakondu nahi zuela zirudiela—.

Erantzuna, baliagarria inolaz ere haren estatuak ulertzeko, ezin argiago izan:

Zentroa sekula ez dago zentroan. Euskal tipoa eszentrikoa da. (…) Nire zentroa besteengan dago.2

Oteizaren biografiaren tokien gaineko errepasoa eginez gero, baieztapenak oi-narria duela ikusten da. Benetako zentro edo erdigune bakarra lausoturik geratzenda, lerraturik, argi eta garbi periferiko edo probintzianoak diren tokien eraginez.

Oteizaren bizitzan, «erdigune» sortaren osagaiak honakoak dirateke: Orio, harenjaioterria, Bizkaiko Itsasoko kostaldean; Lekaroz, kaputxinoen barnetegia, batxiler-goa bertan egin baitzuen, Baztan haran txiki eta noblean, Auñamendiren magale-an Nafarroan; Andeetako Erdialdeko Mendi Multzoa eta San Agustin Mendilerroa,Kolonbian, bertan aztertu zuen eta estatuagintza megalitiko amerikarra; mendia be-

1. JOSÉ SANCHÍS SINISTERRA, «Manifiesto (latente) del teatro fronterizo», Teatro fronterizo, Bartzelona 1977.2. Jorge Oteiza, PALOMA CHAMORRO-ren La realidad inventada lanean, TVE, Madril 1989: 1. atala.

rriro, Arantzazun, Oñati gainean, Gipuzkoan, hantxe proiektatu zuelako, jendaurre-an, bere erlijio eta politika estatua sorta; Madril, Sao Pauloko bienalerako «propó-sito experimental» hura landu zuen hiriburua; Irun, Bidasoa ondoan, etxea eraikizuen tokia, Frantziarekiko mugan; Altzuza, Eguesibarreko gain bat, hango baserrizahar bateko ukuiluan gorde baitzituen bere eskulturak, Iruñetik hurbil; eta azkene-an, apartamentu xume bat, bere bizitzako azken urteak eman zituen bat, jaiotzenikusi zuten itsaso eta zeruaren parean, Zarautzen, jaioterri zuen Oriotik 6,5 km-ra.Hauek dira tokiak, Oteizak, «kulturguneen» erosotasunaren aurrean, erdigunetzataipa zitzakeenak, bizi izateko aukeratuak eta lanaren sorburu izan zituenak; horren-bestez, funtsezkoak.

EUSKALDUNAK IHES EGITEN DU ERDIGUNETIK 3

Latinezko definizioek, edota zientifikoek, honakoa dioskute: «edozein gauzatan,zentroa bere muturretatik, bere ertzetatik edo kanpo-azaletik urrunen dagoen pun-tu edo tokia da» 4; Oteizarekin, ordea, hau ezin horrela izan. Oteizarentzat zen-troa, erdigunea, beste ekintzak mendeko dituen gunea da, prestakuntza, pertsonarenjaiotza eta, honekin batean, bere hurkoena: gizartea.

Nire zentroa besteengan dago 5

Erdigunea, Oteizagan, albo batean kokatu behar da, mutur batean. Genesianaurkitu behar da, jaiotze tokian, sorburuan:

Batek sortzen duenean beti sorburuan dago 6

Erdigunea sorkuntzan bertan dago eta, Oteizagan, sorkuntza bakar-bakarrik sor-buruaren bilatze gisa da posible.

Munduaren erdigunea, ez ote dago artista handi batek lan egin duen tokian, Delfos bezalakotokietan baino? 7

Agiriek diotenez, Aita Donostiari eskaini oroitarriaren sorburua Jose Gonzalo Zu-laika Arregiren8 heriotzaren berria izan zen. 1956ko abuztuaren 30a zen, osteguna,Aita Jose Antonio Donostiakoa kaputxinoa zen hila:

10

3. JORGE OTEIZA, Jorge Oteizaren Artxibo Librea, Euskal Herria 2004.4. MARÍA MOLINER, Diccionario del uso del español, Ed. Gredos, Madril 1998.5. Jorge Oteiza, PALOMA CHAMORRO-ren lan aipatuan.6. Ibid.: 3. atala.7. PETER HANDKE, Die Lehre der Sainte-Victoire, 1980: (gaztelaniaz: La doctrina del Sainte Victoire, Alianza,

Madril 1985, 38. or.)

Aranzadi Taldearen Batzordearen ohiko bileran, irailaren 10ean, Aita JoseAntonio Donostiakoaren heriotzatik egun gutxira, aho batez erabaki zenfraide onaren, Euskal Herriaren benetako adiskidetzat hartua izatekomakina bat lan egin zuen haren oroitzapena maitasunez eta mirespenezjasoko duen monumentu sinple batean islatzea, bakartoki batean. 9

Berrogeita hamabi egun geroago, Aranzadi Taldeak berretsi egin zuen erabakihori, bide batez kokalekua eta «monumentu sinplerako» egileak ere zehaztuz.

Ohore handiz ematen dizugu aditzera hil honen lehenean ZuzendaritzaBatzordeak egindako bileran erabaki zela Aita Jose Antonio DonostiakoariAgiñan, Bortzirietan, egingo zaion monumentua zure eta Luis Vallet deMontano arkitekto jaunaren lankidetzaz planeatzea eta egitea; bide batez,zure lankidetza baliotsua bihotz-bihotzez eskertu nahi dizugu, zureproiektua guri lehenbailehen igortzea eskatzearekin batera.

Proiektu honek jaso egin behar du monolito bat eta ermita xume bateraikitzea; honek, Peñafloridako Kondeak Jaizkibelen duenaren antzera,gogoratu egin beharko du denok maite genuen musikari handiarennortasuna. Ermitak, osterantzean, monje kaputxinoaren izaera erlijiosoagogoraziko du.Jainkoak luzaro gorde zaitzala.

Donostian, 1956ko azaroaren 12an.Aranzadi Zientzi Elkartea(Juan Migel Sansinenea-Presidentea)

Jorge Oteiza jauna, eskultorea-Orio. 10

Luis Valletekin batera parte hartzea eskatzen zion gutun hau ez zuen Orion ja-so Jorge Oteizak, Madrilen baizik, Ríos Rosas-en zeukan etxean.

Berehala eman zuen erantzuna, enkargua onartuz:

Madril, 1956ko azaroak 16«ARANZADI» ZIENTZI ELKARTEARI

11

8. «Jose Gonzalo Zulaika Arregi Donostian jaio zen 1886ko urtarrilaren 10ean. Hamar urte zituela hasi zen Le-karozeko Eskolan. Kaputxinoen ordenan sartu zen, komentu berean, 1902an, Aita Jose Antonio Donos-tiakoa izena hartuz. Biolina, pianoa eta, geroago, organoa ikasi zituen. Instituto Español de Musicologíasortu zuen. Madrilgo Arte Ederren Akademiako kide izan zen, eta Hispanic Society of America-koa, EuskoIkasketen Kontseilukoa, Parisko Musikologia Elkartekoa, Euskaltzaindikoa eta Mexikoko Folklore Elkarte-koa. (...) Musika erlijiosoaz gain, obra ugari konposatu zuen gai herrikoien inguruan. (...) euskal kantu, si-neskeria, herri medikuntza, jolas, esaera eta abarren fitxategi bat egin zuen, mila eta zazpiehun fitxara iritsiz».(LUIS DE URANZU, Munibe, año XI, 1, Donostia 1959, 186. or.).

9. Ibid.10. Aranzadi Zientzi Elkartearen Zuzendaritza Batzordeak Jorge Oteizari igorritako gutuna, Juan Migel San-

sineneak izenpetua. Aranzadi Zientzi Elkartea, Donostiako Ordezkaritzaren Agiritegia.

Juan Migel Sansinenea PRESIDENTE jn.bihotz-bihotzeko emozioz onartzen dut gure musikari handi eta adiskideahaztezin Aita Jose Antonio Donostiakoaren oroitzapenez altxatzeaerabaki duzuen monumentuan parte hartzeko ohorea.Dagoeneko hasi naiz zuek proposatutako ideia lantzen, eta espero dutastebete baino lehenago, Jainkoa lagun, Irunen Luis Vallet arkitektoarekinelkarrizketa bat izatea eta gero zuei bisita egitea.Zuri eman nahi dizut aditzera Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko«Aranzadi» Talde horretan buru den batzordeaganako eskerrona. AitaDonostiaren omenaldi eta oroitzapen honetarako, nire meritu apalakbaino, adiskide dudan Luis Vallet arkitekto jaunaren zerbitzuan jarrikodudan borondate eta kontzientzia handia eskainiko diot batzorde horri.Zuen guztien lagun eta zerbitzari apal,

Jorge Oteiza

Ríos Rosas 48. MadrilLantegiko telefonoa, 341243 11

Enkargua egin zioten unean, 1956ko irail-azaroa baitzen, hiru urte bete ziren Jai-me Font Andreu Donostiako apezpikuak Arantzazura bisita egin eta lanak bertanbehera utzi zituztenetik. 12

Hiru urte geroago, Oteizak Madrilen segitzen zuen artean, emazte zuen Itziar Ca-rreñorekin batera. 1951n Bilbotik hara joanak ziren, hain zuzen Arantzazuko esta-tua sortaren garapen prozesuan Francisco Javier Sáenz de Oiza (Caseda, Nafarroa,1918 – Madril, 2000) eta Luis Laorga (Madril 1919 – 1990) arkitektoekin elkartze-ko. Oteizaren lanak 1953an eten zituztelarik, eta Vatikanoak berak 1955ean zent-sura hori berretsi ondoren, Oteizak ez zuen dagoeneko Madrilen segitzeko arrazoirik.Ordura arte, Madrilen egotea Arantzazuko obraren ondoan egotea zen, baina la-nak eten ostean, Oteizak itzultzeko interesa zuen.

Oiza eta Oteizak Irunen elkarrekin bizi eta lan egiteko plana egina zuten, mugan,

12

11. Jorge Oteizak Juan Migel Sansineneari igorritako gutuna. Aranzadi Zientzi Elkartea, Donostiako Ordez-karitzaren Agiritegia.

12. Dirudienez, Oteizaren lanak galarazte horren atzean arrazoi politikoak egon ziren, ez estiloari lotuak. Arant-zazurako estatua sortaren enkargua 1951ko urrian izan zen. Oteizak 1951ren amaieran, 1952an eta 1953kolehen seihilekoan zehar garatu zuen frisoa, Madrilen. 1953ko ekainean Oteiza Arantzazura joan zen, esta-tua sorta gauzatzeko eta jartzeko; komunitate frantziskotarrak ordurako ezagutzen zuen lana, eta onartuazuen gainera. Oteizaren lanaren galarazpena irailean heldu zen, bere «Memoria del Monumento al prisio-nero político desconocido» argitaratu ostean Revista Nacional de Arquitectura haren 138. zenbakian, Ma-drilen, 1953ko ekainean. Oteizarenak baino «aurreratuagoak» eta «modernoagoak» ziren beste arte lanbatzuek ez zuten egin ahal izateko inolako arazorik izan. Halaz, Eduardo Chillidak zeharo apaindura abs-traktuaz egin ateek ez zuten inolako trabarik izan 1954ko urrian zegokien tokian jartzeko, 1955eko inau-gurazio ofizialaren aurretik alegia, basilikako lan artistikoak 1953ko irailaz geroztik etenik bazeuden ere.Maila honetan kokatu behar dira Chillida familiak agintariekin zituen lotura ideologikoak. Oteizari hamabosturte geroago arte ez zioten bere lanari atzera ekiten utzi; 1968a zen, eta 1969an amaitu zuen. Bere sala-keta politikoa nabarmentzeko, basilikaren frontoiaren goreneko eremuan Pietate bat kokatu zuen.

13

herrialdearen erdigunean eta muturrean bizieta lan egiteko, Bidasoa ondoan, Oizak berakproiektatutako etxe batean. 13

Talde honi, orduan pintore genuen NestorBasterretxea (Bermeo, Bizkaia, 1924) elkar-tu zitzaion. Oizak, 1955ean eta 1956ko lehenhiruhilekoan zehar, hiru lagunentzako lantegi-etxe batean egin zuen lan. Kanpoal-dean metalezko egitura izango zuen baserri bat ibili zuen gogoan. Honen barne-an, hiru etxebizitzak eta hiruron lanbideetarako lantegiak, hots, arkitektura, eskulturaeta pinturarakoa hartuko zituzten murruak altxatuko zituen. Egitura aldetik begi-ratuta, penintsulako bazter orotan altxatzen ari ziren dorre elektriko berriek era-gindako interes eta gustutik sortu baitzen, eta paisaiarekiko aurrez aurrekoharremanaren aldetik begiratuta, lantegi-etxe honetarako proiektua Oizak eta Otei-zak 1954ko arkitektura sari nazionala lortu zutenSantiago Biderako Kapera proiektuaren jarraitzaileedo ondorengotzat hartu behar da. 14

Alabaina, Oiza luzamendutan zebilen etxearenzehaztapenera begira, Oteizari urduritasun eta ezi-negona eraginez. Azkenean, Madrilen Felisa Gue-rrarekin ezkondu zelarik, baztertu egin zueneskultorearekin eta pintorearekin bizi eta lan egite-ko ideia. Oteizak eta Basterretxeak, adiskide nafarrarekin haserre, biontzako etxebaten enkargua eman zioten Luis Valleti;15 izan ere, dirudienez bazuten honekikohalako hartu-eman bat eta adiskidetasun bat ere, Oizaren proiektua gauzatzeko-tan zirenetik.

Ihes egin behar dut hemendik. Orain hamar egun zera esan nion Oizari:guraize batez motz ezazu nire zatiaren planoa, nik ez dut-eta gehiagoitxaron behar. Planoa mozten ez baduzu, zeure lepoa motz ezazu. Atzo,Nestorri honela esan nion: bila dezagun ergela, behin betiko amaitzeko.Ni banoa Iruna Valletekin egotera. Ezin dut gehiago. Kaltea besterik ez,eta gaur arratsaldean, Nestorrekin, gaur arratsaldean bertan Oiza ikusikodugu: zure gutuna eramango diet: bainatzen ari zarete, zoriontsuakzarete, Europan bizi zarete. Hemen, berriz, tranbia hil baten barnean.

15. Luis Vallet Etxeandia Plan-en jaio zen (Huesca), 1894ko maiatzaren 2an. Pintura ikasten José Salís pin-tore bidasoarrarekin hasi zen. Madrilen arkitektura ikasi zuen, Muguruza, Moya eta Arniches-ekin batera.1921ean Irungo udal arkitekto eta suhiltzaile buru postua hartu zuen. 1930ean Ipar Zonako GATEPAC-en (Grupo de Arquitectos y Técnicos Españoles para el Progreso de la Arquitectura Contemporánea) ki-de izan zen, eta taldekide, berriz, honakoak izan zituen: Iruñean Zarranz; Bilbon, Vallejo, Tomás Bilbao etaMadariaga; Donostian Alberdi, Aizpurua, Baroja, Labayen, Lagarde, Olazabal eta Ponte. Pentsamolde li-beral eta «barojarrekoa» izaki, gerra zibilean Hendaiara erbesteratu zen, eta hango udalean kargu bat izanzuen. Erbestetik bere lanbidean jarraitzeko itzuli zen. Gero eta lan gutxiago jasotzen zuen, bere ideia po-litikoak zirela eta. Kultur artikuluak idatzi zituen «El Bidasoa» astekarian, «Kazkazuri» ezizenaz. Irunen hilzen, 87 urte zituela.

13

14

Astoa, armairu huts batez zapaldua. Dena hasteko (?) dago, eta lehor.Arrazoi duzu: mesetak zapaldutako astoa, egarriak itotako armairua. Etamedikuak horixe gomendatu digu, bada, hezetasuna, emazteari eta bioi.16

Aita Donostiari eskaini oroitarriaren enkarguak (1956ko azaroa) bat egin zuenFrantzia Etorbidean (gaur egun Iparralde Etorbidea) Jorge Oteiza eta Nestor Bas-terretxearen lantegi-etxea eraikitzeko Luis Valletek Irungo udalari proiektuko plano-ak aurkeztearekin. Orubea 1955ean erosi zuten, Pedro Otxotekoren bidez. Etxeaegiteko enkargua 1956ko martxoan iritsiko zitzaion, nonbait, Valleti. LehentxeagoOteiza ahalegindua zen Bidasoarekin berarekin muga egiten zuen orube bat eros-ten, Elena Alcayagak Stadium Gal-en ondoan zeukan bat; orduan Aranzadi Elkar-tearen presidente Luis Rodríguez Gal-en senidea zen Elena, hau da, seguruenikmonumentua egiteko enkargua Oteiza eta Valleti ematea proposatu zuenarena. 17

Eta pentsatzekoa da arkitektoak eta eskultoreak osatu taldea adiskidetasunetik sor-tu zela ezen, 1956ko martxoaz geroztik behintzat, elkarlan estuan aritu ziren Frant-zia Etorbideko lantegi-etxerako proiektuan. Aldi berean, Bidasoarako proiektuaketa Agiñako oroitarriak erregimenaren aurkako adiskide eta konplize sare berezi batfinkatu zuten. Oteizarentzat, Aita Donostiari Oroitarria enkargatu ziotenean, Bida-soako etxearekin batera, bere adiskideekin eta paisaiarekin atzera elkartze bat izanzen. Proiektu biek aukera ematen zioten Arantzazuko (1951-53) eta Amerikako(1930-49) urteetan zehar lana hartu zioten jarduera eta interesei, Interpretación es-tética de la estatuaria megalítica americana (Madril, 1952) hartan islatutakoei atze-ra ekiteko. Aurrekari hauetan, eta ekin behar zien beste bi proiektuetan (Bidasoaeta Agiñan), sakonean eginkizun bera zegoen: estatuagintza publikoa proiektatzea.Arantzazun ukatu egin baitzioten horretan ahalegintzea, hain zuzen orduan paisaiagiltzapetua zutenek.

Bere unitate megalitikoak herri honen eremu geopolitikoan zehardesfilatzen ari direla, ekintzarako bitartekari diren santu edo supergizakikoro bat dirudi. Estatuagintza honek eskala estetiko eta politikokiprogresiboa du, eskultoreak paisaiaren gainezkatze metafisikoa berebaitan esperimentatu duen mailagatik. Herri honek jakin izan zuen beregorantz egite horren miraria planteatzen, eta gauzatzen, bere izatemagikoaren, bere garaipenaren egiaztapen iraunkor bat lagaz. 18

Bidasoara joateko planak egin eta antolatu bitartean, 1956ko azaroan, Juan Huar-tek gela bat utzi zion Oteizari Nuevos Ministerios-en, lantegia bertan jar zezan. 19

Gela horretan, Oteizak 1957ko irailean Sao Pauloko Bienalean parte hartzeko es-

14

16. Jorge Oteizak Luis Valleti igorritako gutuna, Madril, 1956ko martxoak 10. Vallet familiaren artxiboa.17. JAIME RODRÍGUEZ SALÍS, Oteiza en Irún 1957-74, Luis de Uranzu Kultur Taldea- Alberdania, Irun 2003, 17-

18. orr.18. JORGE OTEIZA, Interpretación estética de la estatuaria megalítica americana, ed. Cultura Hispánica, Ma-

dril 1952, 33. or.

kultura prestatu zuen. Oteiza bi eginkizunetan ari zen aldi berean. Alde batetik, «Pro-pósito experimental» deitu ariketa prestatu behar zuen, honekin aurkeztuko baitzenSao Paulon. Hemen hiru pintore eta hiru teorialariren eskultura aldetiko azterketaeta interpretazioa ditu langai, Kandinsky, Mondrian eta Malevitx-enak, hain zuzenere. 20 Bigarren eginkizuna, berriz, Sao Pauloko Bienalean aurkeztutako memoriariere amaiera emango ziona, estatuagintza publikoari eta honek, kokatzen den tokie-tan, duen eraginari buruzko gaiari atzera heltzeko ahalegin bat izango zen. Eman-dako enkarguari Oteizak berehala baiezkoa emateko arrazoi nagusia, eta AranzadiZientzi Elkartea oroitarria «naturako bakartoki» baina, aldi berean, milaka urteko ha-rriek markatu batean eraikitzea erabakitzera eraman zuena, honakoa da, honako-ak izan behar du: harriak eta hauen espazioa «pixkanaka» berreskuratzea, «estetikoeta politikoki». Aranzadiren kontserbazio lan zientifiko, natural eta «neutral» ho-rrek, sakonean, erresistentzia jarrera aktibo bat du: paisaiaren oroitzapena berres-kuratzea. 21 Eta horretarako, eginkizun horri inteligentziarik eta ekonomiarik handienazekin ziezaiokeen pertsona aurkitu zuten. Oteiza baitzen Agiñatik bizien eta zehaz-tasun handienaz galde zezakeena Paisaia zer den edota zer izan litekeen. Oteizabaitzen unitate megalitiko baten bidez geografia modu iraultzailean irauli eta pitz dai-tekeela zekiena, geografia dagokion mailan jarriz atzera, komunitatearentzako esan-gurarik gorenera eramanez, benetako erdigune kolektibo bihurtuz, topaleku etaidentifikazio kolektiborako espazio gisa berreskuratuz, Herrialde gisa.

Nire zentroa besteengan dago. 22

Oteizak Agiñan garatuko zuena ikusirik, ziur esan dezakegu haren esku-hartzeaosatu zuten aktiboak dagoeneko ageri zirela, bereizirik izan arren, laborategiko ma-haian. Agiñan, bere ikerkuntzaren konklusiorako elementu gisa, Oteizak elemen-tuak jalki egingo zituen, honen emaitza forma bat izan zedin. Eta osagaiak, lehenaipatutako bi eginkizun horietatik etorriko ziren:

I. Europa Erdiko tradizioaren abstrakzio geometrikoaren proposamenen gaine-ko aztertze eta ikertze lanetik batetik.

II. Eta estatuagintza publikoaren aztertze eta ikertze lanetik bestetik, hau dago-eneko abiatua baitzuen aipatutako Interpretación estética de la estatuaria me-galítica americana hartan.

15

19. ALBERTO ROSALES, La Operación H, Kanpo Gaietarako Ministerioa. Sociedad Estatal para la Acción Cul-tural Exterior (SEACEX) delakoa, Madril, 2004, 22. or.

20. «Arlo esperimental honetan, funtsean Kandinsky, Mondrian eta Malevitx ditugu aitzindari. Haiek, orain-dik, gehiago dira gure obraren justifikazioa, gu haiengandik bereizten gaituen denboraren berrespena bai-no.» JORGE OTEIZA, Propósito experimental 1956-1957, Gráficas Reunidas, Madril 1957.

21. JAIME RODRÍGUEZ SALÍS, lan aipatua, 19. or.22. Jorge Oteiza, PALOMA CHAMORRO-ren lan aipatuan: 1. atala.

Egintza horren bidez, eta Vallet arkitektoaren lana osagarri gisa baliaturik, kultu-ra bat eta herri bat osatzen duten tradizioak aurkezteko espazio bat definituko zuenOteizak. Bere jardunean, iragarri gabe, nahi gabe, eskultorea maisu ageri da, be-rezko formak adierazi, kontatu eta gogorazi egiten dizkie-eta bere herritarrei. Mai-su, bizilagun dituenengan sortu egiten duelako lurraldearen gaineko ikuspegi kritikobaterako aukera. Lengoaia moderno eta, horrenbestez, iraultzailetik erakutsi etaazaldu egiten dituelako haiei dagozkien milaka urteko forma arkaikoak. Bere komu-nitateari erakutsi egiten diolako barrandan dauden haien kontroletik at espazioeta diskurtso askeak zabaltzeko aukera. Bere bizilagunek ulertu eta ezagutu ezarren, Oteiza bere herrialdearen kultur abangoardia abiaraziko zuten forma batzuenbidez sartu zen Agiñan. Eta izan zuen jarduera artistikoa bizilagunen afektua etaezagumendua atzera aurkitzeko ahalegin gisa uler daiteke. Hurbiltze horretan la-guntzen duen proposamen oro, inolako aurrebaldintzarik gabe onartua izanen da.Komunitateari eskaini zerbitzua baitu helburu, topaketarako bide gisa.

Haren lanaren genesian, Oteiza Nuevos Ministerios-eko lantegian ageri zaigunargazkien bidez-han aurkeztu baitzen, estreinako aldiz, Homenaje al Padre Donos-ti (1957) lanaren igeltsuzko lehen bozetoa-, hotza iristen zaigu, bakardadea, isilta-suna eta gelditasuna. Beharbada gizartearen hotza, bakardadea eta inmobilismoaizango zen Oteiza, bere estatuaren bidez, esperimentazio eta lanerako babeslekuzuen lantegiaren bidez, garaitzen saiatu zena. Eskulturan buru-belarri sarturik, Otei-zak toki pertsonal bat eraiki zuen, bere toki bat, kanpotik bereizia, zaratatik at, zent-suratik, galarazpenetik eta hipokresiatik begiratua. Artista gisa, «alokatutako»gela batean izan arren, sorkuntzarako espazio bat eratu zuen. «Artistak sortzenduen bakarra sorkuntzaren espazioa baita». 23 Bere lantegia eraiki zuen gela bene-tako arkitektura bat da, babes beharretik sortua, inolaz ere. Itxura apalaren pean,bakardade isilezko horretatik, artistak garai latzetarako aterpe diskretu bat altxatuzuen. Garai haietan inkomunikazioa, banantzea eta bakardadea ez ziren erabakiaskeak, baizik eta benetako jakinduriara iristeko modu bakarra.

Nik sarritan eman dut, gauez, ordu pila bat, kaletik tornulariren,koadernatzaileren baten lantegiko leihotik begira. Barnean lasaitasuna etalana antzematen dira. Lanpara baten argi konfidentzialak txoko baketsuaargitzen du. Jendeak presarik gabe egiten du lan.Nik sarritan uste izan dut –okerreko bidetik agian– hor barruan, barnealdelasai horietan, izan behar duela zorionak babestokia. Egile apalen lantegihoriek bake oasiak dira nire begietan, soseguzkoak, geurekoikeria,zekenkeria morala, zitalkeria eta doilorkeria nagusi diren basamortu hauenerdian. 24

16

23. JOSÉ ÁNGEL VALENTE, Material Memoria. Trece años de poesía 1970-1992, Alianza Tres, Madril 1995, 41. or.24. PÍO BAROJA, «Oasis», El tablado del Arlequín,(1904), Prometeo, Valentzia d/g, 84. or.

17

Soinean artilezko jertsea eta alkando-ra daramatza, eskultorearen lantegia ar-gitsua bai, baina hotza ere baden seinale.Eguzkiak ez du oso gora egiten, eta ho-rrenbestez argia etzana da, albo batetiksartzen da, 56-57ko negua da. 25 Oteizakkurrika batzuk ditu eskuineko eskuan. Ki-ribilean zatitutako lata batekin ari den plan-ta egiten ari da, moldatzeko luzatzen arikobalitz bezala. Posea da. Ondo dakigu, ka-mera bat dagoen guztietan horixe egitenduelako eta badelako lantegiko bigarrenargazki bat ere, argi berberaz, jantzi ber-berez, eta hotza ere bera. 26

Hemen ere kurrikak eskuineko eskuan dituela, eta lehengoargazkian dagoeneko ageri zen latazko hiru sekzio zilindrikozosatutako pieza batean lanean ari den itxuran. Pieza honek, han-dixeagoa da hura baino, eskultura baten itxura du jada, bai hiruzilindroek itxuratzen duten bolumenagatik, bai idulki lana egitendion bloke prismatiko batean oinarrituta dagoelako. Irudiok uneanolabait faltsutu egiten badute ere, argazkiak aurrez prestatutabaitaude, Oteizak mahai gainean dituen materialak ikustea ahal-bidetzen digute. Badirudi zirkulu sorta ari dela lantzen. Monu-mento al prisionero político desconocido (1952) hartarakoapunteak diratekeen burdina txiki batzuk izan ezik, albo bate-an ageri baitira, zirkulua lantzekoak ageri zaizkigu protagonista.Aita Donostiari omenaldia hartarako erabiliko zituen elementue-tako bi ikusten ditugu bertan: bata Zirkulua izango da, bestea Argia.

Arantzazuren ostean, jendaurrera itzultzeko behar izan zuen bost urtean badiru-di Oteizaren eskulturaren lengoaia aldatu egin zela. Bizilagunengandik aparte, be-rriro ekin zion bere diskurtsoari, ikerkuntza pertsonalean bete-betean murgiltzekoatzera. Babeslekuan delarik, eskultura ez da herriari eskainitako zerbitzu bat, pert-sonaren prestakuntza eta eraldaketarako ikerkuntza bat baizik. Eta Arantzazukoeskultura antropomorfoa galarazi ziotelarik, badirudi arlo publikoan galdu egin zue-la figuratiboarekiko interesa, literalegi iritzirik nonbait, eta geometrikoari ekin zion,itxura batean ulertezinagoa, abstraktuagoa den horri. Objektiboagoa eta kaltega-

25

26

beagoa omen lengoaia bat bereganatuko zuen, konpromiso gutxiagokoa eta, be-raz, ez hain arazotsu bat. Halaz, badirudi Oteizak bazterrean utzi dituela figuratibo-ak dakarzkion arazoak, Sao Paulon pabilioi espainiarra abstrakzioaren bidezordezkatzeko. 27

Oteizak garatzen eta, irudi antropomorfoa bezala, azkenean hustuko dituen for-mak Kandinskyk Puntua eta lerroa planoaren gainean (1926) lanean eskaini ikas-gaiak hiru dimentsioetara eramate bat balira bezala azal daitezke. Kandinskyrenhiru unitateak lantzen ditu, puntuaren bidez esfera lortzeko; lerroaren bidez zilin-droa lortzeko; eta planoaren bidez kuboa lortzeko.

Klarion Laborategia egituratuko duten formen definizioan –zilindroa, esfera etakuboideak baitira formok, askotarikoa, positibo eta negatiboa–, betetze eta hustelanak dira protagonista. Oteizak, eskulturak eraikitzeko molde gisa, egitura positi-bo eta negatiboak erabiltzen ditu. Haren jarduna txandakakoa da. Eta konklusiora-ko, positiboa negatiboaz osatzen da, eta negatiboa, berriz, positiboaz. Ikerkuntzanorabide anitzekoa da, alternantzia etenez hornitua, eta ariketa batzuk besteenosagarri dira, eta osatu egiten dituzte, elipsiak sortuz eta elipsi hauek moldatuz. Jo-aira anbibalentea, itxura batean formaren eta diskurtsoaren arteko kontraesana era-kusten duena, estetika oteitzarraren ezaugarrietako bat da. Sistema honek antolatuegiten du eskulturaren egitura, baina baita poesiarena, ikerketa kritikoena eta po-litikarena ere.

Oteizak, Kandinskyren bidez, modu grafikoan azaltzen du lengoaia modernoa-ren formak osatzen dituzten hiru unitateen eraketa (puntua, lerroa eta planoa). Pin-tore errusiarraren ikasgaia bere eginik, eskultore gisa alderantziz lortzen ditu bereunitateak, keinu garbi eta erradikal batez, hiru aldiz errepikatuz:

Nik espazioa hartu, zatitu eta dagoeneko bi plano ditut. Planoa hartu etamoztu egiten dut. Lerroa dut jada. Lerroa hartu eta moztu egiten dut, etapuntua dut jada. Puntu hori metafisikoa da, dimentsio anitzekoa.Izugarrizko jakinduria espazial batez beterik dago. Nik lantzen dudanpuntua da. 28

18

27. Bere lengoaia geometrikoa garatu eta Sao Paulon saritu ostean, Oteizak parte hartu zuen Bruselako 1958koerakusketako pabilioi espainiarra diseinatzeko taldean. Honetan, Oteizarekin batera honakoak ziren:Carvajal, Corrales, Romany, Sáenz de Oiza, de la Sota eta Vázquez Molezún arkitektoak; Basterretxea, deLabra, Pascual de Lara, Molezún eta Vaquero Turcios pintoreak; Chillida eta Gabino eskultoreak; GarcíaBerlanga zine-zuzendaria eta Valverde katedratiko eta poeta. Oteizak, oraingoan, figuratiboari heldu zionatzera, proposatuz Gernika-ren zati bat horma-irudi gisa erreproduzitzea, hain zuzen oraindik ezpata haut-siari eusten dion beso moztua ageri dena. Funtzionarioek berriro zentsuratu zuten, eta taldea utzi eginzuen 1957ko abenduaren 21ean. (JOSÉ DE COCA, «El enigma de Bruselas», Metalocus, n. 11, Madril 2002,84-99. orr.)Joseba Rezolak, Donibane Lohitzuneko erbestealdian Eusko Jaurlaritzaren hedabideen arduraduna zen,Jorge Oteizaren laguntza eskatu zuen Zutik egunkari klandestinoaren logotipoa egiteko. Oteizak, berriroere, Gernika-ren zati huraxe proposatu zuen, eta berriro ezetza jaso. Oraingoan, ez zelako euskal artistabaten «obra». (JAIME RODRÍGUEZ SALÍS, lan aipatua, 15. or.)

28. Jorge Oteiza, PALOMA CHAMORRO-ren lan aipatuan: 3. atala.

29

19

Oteiza artista sagaratzailea da. Haren eskul-tura eraikitzeko eta definitzeko, unitateek me-moriaz beterik egon behar dute, ezinbestean,memoriaz eta espirituz sendo.

Ordena formal honi beste hiru elementu erant-si behar zaizkio: argia, iluntasuna eta hutsa;hauek, esperimentazioaren emaitza diren figu-ra guzti-guztiak zeharkatzen dituzte. Eskemaeraikitzera iristeko, hiru material berri hauek, ar-gia, iluntasuna eta hutsa alegia, euskaraz pent-satu beharko dira. Horrela eginez gero, formahoriek inskribatzen diren paisaia ere definitzenda. Azalpenean paisaia osatzen eta finkatzen duen hizkuntza erabiliz gero, eskul-tura atera egiten dugu ustezko abstrakzio teorikotik, komunitatearen espazio anbi-guo, zehaztugabe eta alienatutik, eta dagokion jardute espazioan kokatzen da.Ez baita gauza bera vacío edo hutsa. Oteizak berak egingo zuen euskarazko kont-zeptu honen alde, gure hizkuntzan huts horrek «garbi» ere esan nahi baitu. Hutsak,euskaraz, adjektiboaren aurretik dagoen beste eduki oroz huts esan nahi du.

Eta Argi edo «Luz» sartzea ere ez da gauza bera. Euskararentzat Oteizak berakgaratu zuen filologia aurre-indoeuroparra baliatuz gero, ongi ulertzen da Argi Ar-gidela, hau da, Ar-goi, erran nahi baita Ar «hutsunea» dela, eta goi «goia» edo «goi-koa», zeruko ganga alegia. Izan ere, horixe da argia iristen zaigun espazioa. Beraz,«Iluntasuna» «Argiaren», «Hutsune-Goikoaren» aurkako elementu gisa itxuratu be-harko da. Oteizak erabiltzen zituen euskararen partikulen bidez, «Hutsune-Behe-ko» edo «Hutsune-Lurreko» esan nahi duen hitz bat sortu behar da. Lehen partikularri,Ar «hutsune» horri alegia, barrena adierazten duena erantsi behar, euskaraz behe.Bi partikula hauek baturik Ar-behe ateratzen da, eta honetatik, hurrena, Arbel, ze-hazki harri mota bat adierazten duena bera, baina «hutsune-beheko», «hutsune-ilun», edo «hutsune-beltz» ere esan behar du. Ez da gauza bera gaztelaniazko Hueco,Luz eta Oscuridad esatea edo euskarazko Argi, Huts eta Arbel esan eta ulertzea.Azkeneko hiru hitz horiekin diskurtso oteitzarrak berezko dituen kontzeptu batzukadierazten dira, beharrezkoak inolaz ere paisaia zehatz bat marrazteko, argi, hut-sune-zeruko, garbi-huts, harri-beltz, arbel, hutsune-lurreko, hutsune-beltz eta crom-lechez osatu bat eratzeko. 29

Paisaiaren lengoaia erabiliz, Oteizaren lengoaia sortzen da, euskal herriarengeografiari berezko zaion mundu bat ageri da. Oteizak ordenatu egiten du, erakut-si, gogoratu, haren ezaugarri bereziak adieraziz eta zehaztuz. Oteizaren estatuazjabetzea haren lurraldera, argi, ilun, hutsune, harri eta lurrez osatu horretara hur-biltzea da. Eta ulertze ariketa horretan, ikusleak atzera formulatzen ditu Oteizareneskulturak, berriro pentsatuz, irudikatuz, berriro biziz azken batean. Eta horrelaari dela, paisaia berreraikitzen, berrirudikatzen du. Estatua eta paisaia baliogabe-turik gera ez daitezen, erabili egin beharko dira, modu kolektiboan formulatu berri-

ro, espazio publiko, zehaztu, zehatz eta espezifikoan. Horrela saihestu egingo da,obraren berezitasuna bultzatu ordez espazio zehaztugabea, zehatzaren edo be-reziaren aurkakoa bultzatzen duten diskurtso eta erakusketak hartaz jabe daitezen.Izan ere, irakurketa hauek diskurtso inokuoak erabiltzen dituzte, lauso eta naha-siak. Zikindu egiten dute partikularra, desenfokatzen, «nazioartekoa» sendotzekoeta eraikitzeko. Horien benetako asmoa zera baita, obra nazioarteko zentroetansartzea. Baina obra egin zuten unean egokitu zioten espaziotik ateratzen denean,obra bera urrundu egiten da bitartekaririk, kanonik gabeko hurbilketa zuzenetik.Oteizaren obra benetan zertan den ikusteko, obra hau dagokion tokian bertan ja-rri edo erakutsi behar da. Horrela, inauguratu egingo da, eta birformulatu, norbaithurbildu eta ...

Non dago zure erdigunea?

Nondik zatoz?

... galdetzen duen bakoitzean.

20

21

30. JORGE OTEIZA, Interpretación estética de la estatuaria megalítica americana, aip., 47. or.31. Ikusi 39. orrialdea.

Ni, besterik gabe, ez naiz interes zientifiko hutsaren profesional bat.Ezin naiz interesatu, plastiko gisa; ez zait arkeologia interesatzen. Ulertu nahi ditugun, dezifratu nahi ditugun estatua hauek egin zituzten gizakien lanbide bera dut (...)Ni ez naiz estatua hauek dauden tokira turistaren ardi-begiez joan, ezta arkeologoaren eta induskariaren aritmetika-begiez ere, ni ikasteko izan naiz hor, ezagutzeko. 30

2. (Agiña gainean)

Agiña gainean, 562 m-ko garaieratik, hainbat mendi eta hainbat muga-lerro ikusdaitezke. Iparrean Aritxulegi, Gipuzkoa eta Nafarroa arteko muga; mendebaldeanAiako Harri ikusgarriak ixten digu ostertza; ekialdean, aldameneko Lapurdi he-rrialdea, Larrun, Manttale eta Xoldokogainaz adierazia. Harantzago, kostaldean,Donibane Lohitzune hiria. Eta azkenean urrunen ageri muga, Bizkaiko Itsasoak ma-rraztua. Hauexek dira ostertzaren lerroak, harriaren eta kaperaren tokian bat egi-ten duen paisaia.

Paisaia eraikuntza bat da. Elementu geografikoen gaineko kultur ulerkera da. Na-tura subjektu edo izaki estetiko gisa ikustetik sortzen da paisaia, subjektu idealtzatikustetik alegia. Eta horren gaineko ulerkeran, lurra eta zerua ezin dira bereizi, eztamendiak eta landareak, fauna eta animaliak, toponimia eta hizkuntza eta lurralde ho-ri moldatzen eta osatzen duten pertsonak ere. Paisaia, beste ezeren gainetik, erai-kuntza bat da. Naturan gertatzen denari buruzko ikuspegi globaletik paisaiaren ideiasortzen da, eta honekin batera, begiratzen duen hark baloratzen duen hura guztiabegirale horren berorren alderdi ezinbestekoa delako kontzientzia. Paisaia eraikunt-za bat da, begira ari direnak eraikitzen dituena. Alabaina, paisaia ikusteko modu ba-karra hartatik kanpo egotea da. Norbera lurraren eta zeruaren deseinuetatik askatzeaalegia, makinen eta lantegien produkzioari esker biziz. Orduan, ahantziriko hura danorbanakoarentzat natura, atzean utzi, galdu edo kendu zioten huraxe. 31

Paisaia bat deskubritzea kultura baten funtsezko eragiketak ziurtatzea da;ez da ordea samurra izaten paisaian modu sortzaile –garaile– batezsartzea. Behar existentzial bat behar da horretarako, eta sortzeko kemeneta borondate original baten jabe izan. 32

Agiñako Memorialean bi objektu daude. Eta bakoitzak, bere zeinuen bidez, bi tra-dizio ordezkatzen ditu.

1956-57ko neguan, Valletek bere kaperarenbi bertsio landu zituen; halaz, kaperaren hamai-ka marrazki dira egun gorderik, eta zazpi argaz-ki. Formek mendian hondartutako itsasontzi batirudikatzen dute. 33 Proiektuak ontzi-bizkar txikibat marrazten du, toki horretan dauden crom-lech zaharren gainean oinarritua. Kapera ontzigisa irakurtze horrek Arantzazuko oroitzapenadakarkigu; izan ere han, basilikaren naberako,Oizak zurezko ontzi-bizkar bat proiektatu zuen,

irauliriko itsasontzi baten oihartzuna eraginez, eta Oteizak, bere aldetik, bere ha-malau arraunlari-apostolu zizelkatu ahal izan zituen bertan, eliza mugiarazten duenespirituzko indarraren zaindariak balira bezala. Agiñarako proiektuak izan zituen al-daera desberdinetan, Valletek zabaldu egin zituen bere nabe txikiko paretak, ko-lorezko leiartzak baliatuz eta argia barnealderantz iragaziz.

1957ko apirilak 15, astelehenaJorge maitea:Aita Donostiaren oroigarriaren maketaren argazki batzuk bidaltzendizkizut; ikusiko duzun bezala, bi aukera daude, mendiko hots guztiakjasotzen dituenerako eta bestea, lehendik genuen mota lau eta erzduna;esango didazu zein iritzi duzun, hilarria ez da oso ondo atera argazkian,baina zuk ezagutzen duzunez ez da zuretzat garrantzitsua; besteargazkirik egin behar izanez gero hobe litzateke dagoeneko eginda duzulauste dudan maketari egitea, argazkiren bat bidaliko al didazu?. 34

Eraikitako proiektua ikusirik, Oteizak nahiago izanzuen aukera kurbo eta txikiena. 35 Behin betiko proiek-tuan, Valletek hormigoi armatuzko azal xume bat aur-keztu zuen: 2,80 m inguru alderdirik garaienean, eta5 m, berriz, zabalenean. Arku-sekzioa, triangeluarrada ia-ia, txikiagotu egiten da atzeko alderantz jo aha-la. 36 Altxaeran, berriz, Eero Saarinen-en St. Louise-ko Gateway Arch (1947-1965) proiektuaren zorduna

22

32. Ibid., 118. or.34. Luis Valletek Oteizari igorritako gutuna. 1957ko apirilak 15. Vallet familiaren artxiboa.

33

35

da. 37 Bere gunerik garaienean, ontzi-bizkarrak au-rrerantz jotzen du, metro beteko hegal horizontal ba-tez. Keinu honek forma arin eta airezko bat sortzendu. Azala lur gainean oinarritzen da, zuzenean. Ka-pera hondoa, berriz, barnealderantz egiten duen pla-no inklinatu batez dago errematatuta; goian, argizulozirkular bat du, metro beteko diametroko bat, neurridesberdineko bederatzi atal laukizuzenetan zatitua.Kaperak cromlech bat du alde banatan. Ipar alde-ko oinarria Agiña III 1 cromlecharen hego-ekialdekoarkuan sartzen da. 38 Mihiztadura fisiko horren bidez,Valletek eszenifikatu egiten du erlijio berriaren eta ha-rrien oroimenaren arteko lotura. Barnealdean aldaresoil eta xume bat du jarria, hormigoizkoa hau ere. 40

Kapera. Paraboloide inklinatu soil batenforma du, lurrean oinarrituta dagoela,eta zin-oparizko Sakrifizioaren Aldareabesterik ez du estaliko. Ikusle etaoroitzapenaren dramako aktore denarenarreta guztia Aldarera bideratuko da;hau Ekialdetik datorren argi berriakargiztatuko du. Hartu duen paraboideforma geometrikoak euskal izaerarensoinuak eta musika guztiakkondentsatzen eta biltzen dituelakosentsazioa eman nahi izango du, horixeegin zuen eta hemen gogoratzen dugunmusikologo handiak. 39

Kaperak, arkitektoak esanaren arabera, «euskalizaeraren soinuak eta musika guztiak kondentsatueta bildu» nahi ditu. Baina haren funtzionamenduak alderantzizko portaera erakus-ten du. Ez baitu biltzen, baizik eta bere barnetik hitza proiektatzen, mezuaren sos-tengu diren kantuez. Kaperatik kantatzen baita, ez kaperarantz. Argiarekin ere gauzabera gertatzen da. Leiartza biribil eta koloreztatuaren bidez, ez da argia atxikitzen,ez biltzen, baizik eta iragazten eta proiektatzen, leiartzaren forma eta koloreetan ze-har, eta memorian adierazi bezala, argia eraldatu egiten da, «argi berri» bihurtzen.Kaperak ez du argia kondentsatzen ez biltzen, baizik eta argia iragazten eta proiek-

23

38. LUIS DEL BARRIO, «Catálogo y cartografía de las estaciones megalíticas de Goizueta-Artikutza-Aranaz y Agi-ña-Lesaka (Navarra)» Munibe, 41. zk., Aranzadi Zientzi Elkartea, Donostia, 1989, 130. or.

39. JORGE OTEIZA ETA LUIS VALLET, «Memorial en honor al Padre Donosti, capuchino y musicólogo», Munibe, IX,3, aip., 189-191. orr.

40. Ikusi 40. orrialdea.

36

37

tatzen, hainbat koloretan bereizirik, adbokazio kristau eta latineko gurutzearen pe-ko kantuez. Sartaldera begira dela, haren ahoak bat egiten du Arritxulongainare-kin, eta honen ikusizko esparrua mugatzen; hau cromlechez nabarmendutako bestegailur bat da, haranaren beste aldean dena, Irumugarrietan, eta Agiña bera bezalaere, muga izaera garbikoa da.

Oteizak ez du aldaera handirik ez bertsio desberdinik sorrarazten Aita Donostia-ri Monumentua eratzean. Nuevos Ministerios-eko lantegian agertutako lehenbizikoigeltsutik hasi eta Altzuzan gorderik dauden beste hirurekin jarraituz, egin zituenbeste bi maketak ere kontuan eta Agiña gainean jarritako behin betiko piezarainoiritsiz, erabilitako formak berberak dira, beti.

Bertsioen arteko alde handienak piezen alboetan ageri dira. Lehen ma-ketan, Elkartearen aldizkarian aurkezten diren krokisetan eta Altzuzakohiru igeltsuetan, alboetan zuloak daude. Zulo hauek lotu egiten dute mo-numentua Oteizak, argi-lerroz zeharkatuz, zulatu zituen beste obra bat-zuekin, horrelakoak baitira, besteak beste, La vía láctea, 1955; La tierray la luna, 1955; eta Infanta con enfermedad venérea, 1955-56. Horiekazaldu egiten digute Valletek oroitarrirako izan zituen lehen ideietako bat,ezen badirudi harri txuri handi bat aurkeztu zuela, menhir edo iruinarri zu-latu baten antzera. Sao Pauloko bienalaren katalogoari amaiera grafikoa

ematen dion hirugarren argazki batean,41 Oteizak alanbre txiki batzuk ditu; hauekargi-modulu bidezko kanpo flotazioaren estudioenak dirateke, edo barnealdeko pa-reta grabatuarenak. Horrenbestez, azaldu egiten digute Aita Donostiari eskaini mo-numentua eta argi-izpi gisako lerro hauek garai berekoak direla eta, beraz, lerrookestatuaren zati ere izan behar dutela. Oteizak estatua zeharkatzen duten argi-le-rro hutsak balira bezala hartzen ditu bere zuloak. Lerro-zulo hauek murru gaineanere proiektatuko dira (Relieve directo, 1956), bai zulo gisa, bai baxuerliebe gisa mu-rruen gaineko lerro moduan.

Zirkulu hutsak, zentro gabetu samartua bera, bi zulo ditu, eta horietatik,une jakin batean, goiz eta arratsaldean, argi eskukada bat iritsiko zaiobarnera. Bi zulo hauek alboetan daude, goian bata, eta kontrako ertzeaneta behean bestea. 42

Laborategian ikusten dugun igeltsuz eginiko maketa txikia ez da sorburu ezeza-gunekoa, jartzeko pentsatu zen tokiaren oroimenetik dator, baina eskultorearen jar-dueraren memoria ere jaso behar du. Igeltsuzko lehenbiziko bozetoetan, albo zuloakzirkularrak dira, prestakuntzarako maketetan, dagoeneko harriz egin horietan, zu-loek trapezio itxura duten bitartean. Alde hau dela eta, estatuaren osaketan sart-

24

42. Jorge Oteizak Luis Valleti igorritako gutuna, 1957ko apiril ingurua. Vallet familiaren artxiboa. Hainbat alda-ketaz, JORGE OTEIZA ETA LUIS VALLET-en lan aipatuan argitaratua.

41

zen diren beste bi elementu ageri zaizkigu. Bere protagonismoa zela eta gai na-gusitzat ageri ziren zirkuluari eta argiari, orain beste bi elementu erantsi behar zaiz-kie: estatuaren gorputza zeharkatzen duten gezi gisako lerroak sorrarazten dituztenzuloak berak; eta zuloen perimetro ortogonala, ez zirkularra. Zulo ortogonalek,zirkular ez diren horiek, ez digute Kandinskyren puntua adierazten; beste unitatebatera garamatzate, Kandinskyren puntuen baliokide izan daitekeen batera, bainaOteizak, horri, Malevitx Unitatea deituko dio. 43 Malevitx Unitate hauek konposiziounitate gisa ageri zaizkigu Oteizaren Maquetas en vidrio para el estudio de pared-luz (1956) lanetan. Zirkuluari eta argiari, beraz, lerroa eta ordena ortogonala gehi-tu behar zaizkie. Monumentuaren eraketan sartzen den bosgarren elementua,genesitik beretik osotasuna ematen diona, Malevitx da. Ez baita Oteiza ikerkuntza-rako material gisa igeltsu modularrak erabili zituen lehen eskultore modernoa izan.Ezen haren igeltsuek ere badute sorburu bat, jaso egin baitute, bere baitan, es-kulturaren tradizio modernoaren oroimena. Igeltsu modulatua izan zen Malevitxek,paisaia pintore eta eskultoreak, 1932an Leningraden bere ikerkuntza laborategiaeraikitzeko erabili zuen materiala. Eta Oteizaren igeltsuek iraultza modernoaren oroit-zapena eta mezua gorde eta zaindu dute, transmisio eta jakinduria eroaleak dira.Klarionek oroimena baitute, eskoletan prestakuntzaren euskarri diren materialakbaitira, hezkuntzarako materiala baitira. Eskoletako oroitzapena dute gordea, etamoldatu dituen edukiarena, eta eskultura-jarduera pertsonaren ezagutzeko eta pert-sonaren garatzeko baliabide bat dela dakarkigute gogora.

Hiru formak lau igeltsu eta harrizko bi maketatan probatu ostean, Jorge OteizakAgiñan jarri eta 1959ko ekainaren 20an inauguratu zena Markinako harri lodi, iluneta gris bat izan zen. Paralelepipedo sendo bat da, bere aurrealdeetako batean zir-kuluan hustua. Desagertu egin dira albo zuloak. Hilarriaren neurriak, halaz, hona-koak dira: 210 x 165 x 161 cm. 44

Hilarria.—Harri beltz bat da, bereizia, cromlech lurraren gainean flotatzenari dena. Aldeetako bat, Kaperak Sartalderantz duen sarrerara begiradagoena, zirkulu zulatu batek jan dio. Zirkulu hutsak, zentro gabetusamartua bera, bi zulo ditu, eta horietatik, une jakin batzuetan, goiz etaarratsaldean, argi eskukadak iritsiko dira. Bi zulo hauek alboetan daude,goian bata, eta kontrako aldean eta behean bestea. Harri honekhanditasun inpresioa sortu behar du, bakardadearena, baina baitapresentzia urruneko, ezinbesteko batena ere, gure historiaurretik,zalantzarik gabe, guk baino gehiago lagundu dioten harriena bezalakoa.Zirkuluaren eta karratuaren sinbolismo geometrikoak, toki berezi horretandesbideratuxe dagoela, paisaiaren errotazio etengabeko aingura batenantzera, badirudi dena desokupatzen duela, Ona eta Betierekoa den

25

43. «Malevitx Unitatea karratu irregular bat da, horma-eremu huts osoan zehar ibilbide diagonaletan mugit-zeko gai dena.» (JORGE OTEIZA, «La Función antes que la Forma», Propósito Experimental, aip.)

44. Ikusi 41. orrialdea.

26

ororen axolagabekeriaz bazter uzten gaituela, otoitz eragiten digula, zeinhutsa garen sentiarazten. 45

Obrak bertikalean eskaintzen du lurreko planoan gertatzen dena. «Hemen de-na primitiboa da, itxia, dena lehen aldiz gertatzen da». 46 Oteizak cromlecharen abs-trakzioa egiten du, eta altxatzen, harrizko plano solidoa biribilean husteko. Eta hustebiribil horrek, lerratuxe dagoela, ez du harriaren plano ortogonalaren zentro bera.Lerradura horrek konposizio ezegonkor, eszentriko bat sorrarazten du, dinamismoaeta arintasuna eraginez. Harriaren zirkulu sakonak argi-ontzi baten antzera funtzio-natzen du, ontzi baten antzera, eguzki-zikloa xurgatzen eta islatzen duen argizuloabat da, eta haren argi-aldaketek barnean islatzen dituzte paisaiako grisaren kali-tate desberdinak. Argiak hustu eta bete egiten du harriaren gorputza. Gorputz grissendoa kitzikatzen duen materiala da eta. Ikuslearen begietan, harria puztu eta hus-tu egiten da, argizko arnasketa suerte batean. Harria taupaka ari baita, bizirik. To-kiaren arnasa eta oroitzapena jasotzen duen artefaktu bizi bat da. Harrian, harriarendisko hustuan, paisaia proiektatzen eta sumatzen da, bere argi-tonuez; pizten etaitzaltzen den espazio zirkular bat da. Harria argi eta lurrezko iturburu bat da, luroroimenduna: paisaia. Paisaiaren barnera garamatzan ibilgailua da, eta kanpo aza-la eta erraiak lotzen ditu, kanpo azala eta paisaiaren fundatzaileak bizi diren den-borak. Harriaren bidez Oteiza fundatzaile haien artean dago, besarkatu egiten ditu,eta hitz egiten die.

Halaz, harriaren barnean nire ahots ezkutukoak

estatuak uko egiten dio maitatua izan gabe irteteari

ni harria mendianerrekarria eszenatoki gakotuaren oinean

ez dut estatuafruituzko eta barneko

monotono eta antzinako horinire eskuaren sabeletik askatu nahi

nire harri ezin zaurituzkoaren biribila danire argi biribilaren festa

horrela sagaratutako harri orokgatibu baitu gorderik denbora

Jainkoaren hutsunea nirea dani naiz hizketan ari dena 47

45. JORGE OTEIZA ETA LUIS VALLET, lan aipatua, 189-190. orr.46. JORGE OTEIZA, Interpretación estética de la estatuaria megalítica americana, lan aipatua, 67. or.47. Jorge Oteiza, «Me llega un poco de isla a mis zapatos (de cómo volví de la muerte), n. 5» Existe Dios al

noroeste, Pamiela, Iruñea 1990, 134-135. orr.

Orain artean, monumentuko «gai» nagusi gisa, bakar-bakarrik harri ilun handi-ko erdiko zirkulua ikusten zen. Zirkuluan biltzen zen ikuslearen arreta guztia, hutszirkular handian alegia, hots, eskulturaren oinean, lurrean, gertatzen denaren trans-lazio gisa. Malevitxi deia egin ostean, huste handia inskribatzen den atal laukizuze-na ezin da zirkulua hartzeko euskarri neutro hutsa izan, forma aktibo gisa ere hartubehar baita aintzat. Malevitxengan hondoa figura bezain aktiboa da. Malevitx ga-be, harria hilarri arrunt samar bat besterik ez da, «Aita Donostiaren omenez» esanbeharrean «Zirkulua» badio ere. Malevitx bertan ageriko dugula, alde eta forma guz-tiak garrantzi berekoak dira. Eskultura bere alderdi guztietatik ikusi behar da; bai-ta lur gaineko moldaerak, bere dimentsio eta kokapenagatik, ikuste hori eragoztenduen alderdietatik ere. Horrela estatuak ez du zentrorik izango, albo edo bigarrenmailakotzat aurkezten dena alde edo aurpegitzat ere ikusi beharko da, alde guztieibalio berbera eman beharko zaie. Estatuaren sorburua ikusteko eta ulertzeko, oi-narri karratu eta beltza, berez eta besterik gabe, hilarri ilun handiaren euskarri la-na egiten duen tarteko harri zuria bezain garrantzitsua da. Hiru elementuek, oinarriak,euskarriak eta prismak, maila bereko garrantzia izan behar dute, bai elkarrekin baibakoitzak bere aldetik. 48 Harriari horrela begiratuz gero, Malevitxek paisaia berri bateraikitzeko proposatzen dituen hiru figurak ageri zaizkigu. Horien bidez pintura as-katu egiten du, langileak mendean hartzen dituzten errege, mito, santu eta kondai-retatik. Karratuak, gurutzeak eta zirkuluak paisaia hustu eta bere egingo dute. Hirufiguren bidez, Oteizak paisaia berri bat eraiki ahal izango du Agiña gainean, berta-ko lerro eta mugak aienaraziz, bere presentzia proiektatzeko eta ezartzeko os-tertz berri batean. Oteizak desagerrarazi egingo ditu kutsagarri zaizkion erreferentziaguztiak, ostertz berri bat sortzeko. Paisaia honetarako saiakera egingo du bere Sui-te con paisaje de Agiña en homenaje (personal) al padre Donosti (1959) marmolzuri, okre, gris eta beltzezko horma-irudian. Karratuak, zirkuluak eta trapezioak izan-go dira paisaia berriaren osagaiak, paisaia askea izango baita, hedapenean eta mu-gimenduan dena, dinamikoa, forma eta balore berriz hornitua. Forma berrien sorreran,keinu garbi, erradikal eta bereizleetan ere Malevitx Oteizaren aurretik dago. Male-vitxek mihiseko lau angeluko planoa hartu, erditik moztu eta bi unitate laukizuze-nak lortzen ditu: gurutzea eraikitzen du. Bigarren figura hau lastertasun iraultzaileazpiztuz, Oteizak hilarriaren gorputzera eramango duen zirkulu eszentriko, arin, flo-tatzen ari den hori lortuko du.

Neurtu egiten dut 20ko urteetako Konstruktibismoarekin nahastera heldaitezkeen aukeretara iristeko arriskua, bakar-bakarrik espazioari emanbehar diodan garrantzia formarantz lerratzen ote zaidan. 49

Eskulturarako erabilitako kromatismoan, Oteizak Malevitxen koloreak ere baliat-zen ditu. Markinako harri ilunak gris eta beltz urdinxkazko sorta zabala eskaintzen

27

48. Ikusi 42. orrialdea.49. Jorge Oteiza, «Irún 10 de setiembre, 58», Jorge Oteizaren Artxibo Librea, aip.

du. Prisma zuriak, Dowes motakoak, hezur-zuri eta -okreak ditu. Forman, kolore-ak birsortu egiten ditu Malevitxen karratu eta gurutze zuri, beltz eta grisak. Koloresorta amaitzeko gorria falta da, baina Oteiza arduratu da hori ere eransteaz, gra-batu eta Aita Donostiari eskainiko zion Xori kantazale eijerra herri

olerkiaren –XVIII.-XIX. mendeak– lehenbiziko lerroa gorriz margotzean. OteizakAita Donostiari «kantu ederreko txori» esaten dio, eta TXORI KANTAZALE EDERRANUN OTE AIZ KANTATZEN? galdetzen. Gizakiaren eta naturaren arteko solasarenmintzairatik eta koloretik sortzen da galdera. Harria arbel bat da, bere cromlech ilu-naren beste aldean; murru bat da, lehen galdera proiektatu ahal izateko pareta, Nonegongo ote gara hil eta gero?, galdera horixe eragiten baitu lehen pinturak, lehenzeinuak, lehen ahotsak, gorriz.

Murrua: Hutsik geratuko da. Apenas du dagoeneko arkitekturarekikoloturarik. Gizakiak eskuaz hurbiltzen edo urruntzen du, agerian uzten etaixten. Historiaurreko horma-irudigintza ere ez da etxearen pareta izan.Dagoeneko joan diren urte hauetan murruarekiko benetako joera izandugu(nontzat), (hau) arkitekturaren mozketa birtual eta aldakor batenantzekoa izan da, gu espazioaren anatomia batean sartzeko, bertanforma-zirkulazio edo -fisiologia bat, gure geure tipologia batesperimentatzeko. Historiaurreko lehen artista bere esku ahulaz, bereesku zaurituaz murrua jotzen duena da, erantzun gisako batenkontzientzia lortzen duelarik. Erantzuna zera baita, murru bat bereirudimenean dagoen eta tranpa baten antzera erabil dezakeen leku batdela. Gizakiagandik ateratzen dena gorria da, Naturatik (munduarenorduko gauetik) ateratzen dena beltza da. Galdetu egiten du, etaerantzuna jasotzen, jaso eta erantzuten, artista jolasean ari da bereparetarekin, frontoi batekoan bezalaxe, bere pinturak bizitzarekin eginduen apustu zail eta motelean, harik eta menderatzen duen arte. 50

Piezaren oinarri beltzean berriro idatziko du bere lanari gizarte justifikazioa ema-ten diona, oraingoan agintarien hizkuntza baliatuz eta kolorerik gabe ordea: EN RE-CUERDO AL PADRE DONOSTI MUSICO VASCO 1958.

Obra erabat ikusi ahal izateko ez da figura zentralik, ez erabatekorik adierazi be-har. Eta obrari buruz aritzeko, «oroitarria», «monumentua» edo «estatua» izenak era-bili ordez «harria» erabiltzen bada, hobeto ulertzen da haren kokapena, harenaurkezteko eta paisaian egoteko modua. Harriak, harri batek, ez du alde desber-dinik, ez du goi ez beherik, ez aurre ez atzerik. Agiñan ez dago estatuarik ez hila-rririk, harri bat dago lur gainean ainguratuta, paisaiaren oroitzapena biltzen eta bereegiten duen bat. Horrelaxe aipatu zuen Oteizak harria, Valletek Munibe aldizkaria-ren IX, 3 zenbakian argitaratzearren memoria egitea eskatu ziotenean:

28

50. JORGE OTEIZA, «Muro», Quousque tandem…!,Ensayo de interpretación estética del alma vasca, Auñamen-di, Donostia 1963.

29

Aita Donostiaren hilarria.

Harri beltz bat da, lau angelukoa, bereizia, cromlech lurraren gaineanflotatzen ari dena. Aldeetako bat, Kaperako sarrerara, Sartaldera begiradagoenera ematen duena, zirkulu sakon batek jan dio (uste dut). Zirkuluhutsak, zentro gabetu samartua bera, bi zulo ditu, eta horietatik, une jakinbatean, goiz eta arratsaldean, argi eskukada bat iritsiko zaio barnera. Bizulo hauek alboetan daude, goian bata, eta kontrako ertzean eta beheanbestea. Harri honek handitasun inpresioa sortuko du, nik uste,bakardadearena ere gustatuko litzaidake, eta baita presentzia urruneko,ezinbesteko batena ere, gure historiaurretik espirituz guk baino gehiagolagundu dioten harriena bezalakoa. Guk baino askoz gehiago lagundukodiote, zalantzarik gabe. Zirkuluaren eta karratuaren sinbolismogeometrikoak, toki berezi horretan desbideratuxe dagoela, paisaiarenerrotazio etengabeko aingura baten antzera, dena desokupatzea nahinuke, Ona eta Betierekoa den ororen axolagabekeriaz bazter utz gaitzala.Otoitz eragin diezagula, zein hutsa garen sentiarazi, amarshapo geurekoieta iletsu beltz hutsak baikara. Horregatik ondo iruditzen zait zukkaperaren neurriak jaitsi izana eta, sabairik ez balu, zabalik geratuko balitzedo guk bertan babesteko aukera dugulako sentsazioa zenbat etatxikiagoa izan, hobe. Toki honetako eliza naturalean behar duguna tokizkanpo sentitzea da, arrotz eta bakar. Aprobetxatzen badugu, on handiaegin diezaguke. Toki habitatu horretako gelditasun eta isiltasunaazpimarratu behar dugu; baina garbi dago gu ez garela hor bizi direnak,hildako bakarrak baikara, harik eta ulertzeko gai izan gaitezen arte. Eta,nire iritziz, ulertze horretan laguntzeko da, gaur egun, Hilarri bat. AitaDonostiari eskaini hilarri hau, hain zuzen ere, hura baita gugandik hurreneta goren dagoen salbaziorako balio estetiko eta erlijiosoaren eredua. 51

Harria cromlech batez amaitzen da, huts ilun, gris, beltz eta metafisiko batez,huts garbi batez: hutsez. Harria, estatua, eskultura, inauguraziotik hilabetera, 1959koirailean, amaitu eta hustu egin zen, hitz bilakatzeko, hitz egiteko. Agiñako amaiera-ko harria, Oteizaren esperimentazio eskultoriko eta pertsonala, bere barnean hut-sean des-egiten da, hitz bihurturik atzera inauguratzeko:

antzeman nuen nire eskulturetatikhitzak ateratzen zirela,

amaiera zela sentitu nuen,horrela nire eskulturazko mintzaira motel eta garestitik,mintzaira ekonomia zoriontsuago eta seguruagopraktikoago honetara igaro nintzen,

paper batean hitzak piztuzl 52

51. Jorge Oteizak Luis Valleti igorritako gutuna, 1957ko apiril ingurua. Vallet familiaren artxiboa. Hainbat alda-ketaz, JORGE OTEIZA ETA LUIS VALLET-en lan aipatuan argitaratua.

52. JORGE OTEIZA, Existe Dios al noroeste, aip., 7. or.

53. Jorge Oteiza: Miguel Pelay Orozco, Oteiza. Su vida, su obra, su pensamiento, su palabra, La gran enci-clopedia vasca, Bilbo 1978, 584. or.

Hitzak eta harriak materia bera partekatzen dute, igeltsua. Igeltsua, klariona, di-ziplina bien arteko bitartekaritza egiten duen materiala da. Eta klariona bera era-biltzen da arbelaren gainean, idazteko materialtzat. Eskultura, klariona, deseginegiten da, idazten du, eta hitz bihurtzen da. Arbelean, eskultura hizki bihurtzen da,hitz egiten du.

Oteiza cromlechean sortu eta amaitu da eskultore gisa,

Agiñan, Lesakan, Aita Donostiari oroitarria (Luis Vallet arkitektoarekin). Etanire aldaketen legearekin amaituko dut eskulturako nire esperimentazioa,eskultura hutsez, gure euskal cromlech mikrolitikoaren izaeraestetikoarekin lotzen dudan konklusio-huts batez. Eta erantzukizunberriez artearentzat eta artista eta beronen portaerentzat. 53

arbelean, arbela den cromlech hutsean poeta jaiotzeko.

Arbela, maisuaren etxe-an, haren hizkuntzan, eus-karaz, etimologiaz, harribeltz bat da, Arbela Harri-beltza baita. Baina, lehendagoeneko aztertu dugunmoduan, Ar-bel ere bada,Ar-behe, «hutsune-beheko».Haren geletan, haren lante-gietan, arbelak, harri belt-zak, ikerkuntza idatzirakozintzilikatutako cromlechakdira halaber. Arbelaren on-

doko leihoaren aldamenean ageri den paisaiaren barne-erraiak zabaltzen dituzte. Ar-belak, paisaiako estatuak bezala, lurraldearen barrunbeetarainoko sarrerak dira. 54

30

54

31

55. Jorge Oteiza: JOSÉ LUIS ANSORENA, Aita Donostia. Padre José Antonio de San Sebastián. José GonzaloZulaica Arregui, Kutxa, Donostia 2004, 174. or.

56. Harriak eta tokiak sekretu bat gordetzen dute. Oteizak inbaditzeko keinua egiten duen cromlech handia(Agiña III.4) ez da neolitokoa, hark hori badio ere, baizik eta harria eraiki zen urtekoa: 1959koa. Oteiza be-ra izango da, hura jartzean, harria «cromlech» handiaz inguratuko duena. «Agiña III. 4. Seguruenik 1957analtxatutako egitura, Aita Donostiaren omenezko Monumentu-Kapera-Hilarria eraikitzean altxatua alegia.Bere proportzioak direla eta, 18 eta 20 m bitarteko diametroa baitu, bere neurri, forma eta osagai dituenblokeen kokapenaz, ez dirudi cromlech motako aztarnategi bat denik». (LUIS DEL BARRIO, lan aipatua,130. or. Oroitarria egin zen data 1957koa dela aipatzen da, 1959 behar lukeen bitartean).

57. JORGE OTEIZA, «Hacia un arte cromlech», Quousque tandem…! aip.

Lesakara Oiartzundik itzuli nahi izan nuen, Agiñan gelditzeko.Harria oso hondatuta aurkitu nuen, ertzak mailatuta,sufritu zuela aurkitu nuen, zahartua, alabaina osoago eta ederrago,suntsiezin, inoiz baino biziago eta espirituzkoagoa. 55

3. (Agiña barnean). Taula

Gaurko harria eta gaurko cromlechak ez di-ra atzokoak. Auzokoek ahanzteaz gain, era-soa eta tratu txarra iritsi zaio harriari. Ertzakmailatuta dituela, izan zenaren oso profildesberdina erakusten du. Desitxuratua, ka-mutsa baina hauskaitza, harriak cromlechaerakusten du bere inguruan. Harriak crom-lecha eraikitzen du. Cromlechak harria erai-kitzen du. 56

Gaurko artearen cromlechguneaz kezkaturik,euskaldunok urruneko iraganbatean abiatu ginen cromlech gunea ezagutu genuen.Ezagutze hau itzulgarria dela iruditzen zait orain, cromlech batetikbesterako joan-etorriko bidaia baten antzera. Bat ezagutuz, hau bizi etabestea atzera pizten dugu. 57

56

Valleten kaperak eta Oteizaren harriak lurrerako sarbideak zabaltzen dituzte, ba-dirudi lurpeko bide batez loturik daudela, eta zirkuitu bat sorrarazten dutela, kiribilfisiko eta denborazko bat alegia. Kaperaren sekzio triangeluarrak, «A» baten ant-zekoa baita, hasiera bat adierazten du, «alfa»; beste aldean harriak «o handi» batmarrazten du, «o-mega», «-». Aurrekoa eta atzekoa, hasiera eta amaiera. Tema-tika arkaiko, metafisiko eta motelari hizkuntza bizkor eta moderno bat jartzen zaiogainean, ez soilik helburu erlijiosoez, baizik eta baita zibil eta politikoez ere. Bi tra-dizio dira, elkarren aurkako bi mundu eta bi paisaia Agiñan elkartzen direnak. Ba-ta hasiera bada bestea amaiera da. Bata hutsik badago bestea beteta. Bata ezerezabada, bestea oro. Bata modernoa, arkaikoa bestea. Bata liburuaren bidez antolat-zen bada, bestea hitzaren bidez antolatzen da.

TAULAREN ezkerrean Ezereza koka dezagun eskematikoki. EskuineanOro. Eta, taulatik kanpo, gure pentsamendua, NORBANAKOAZGAINDIKO NIA, ni indibiduala bere gorputzaz eta bere bizitza psikikoaz,nire Bizitzaz, behin-behinik taulako toki batean, NI (Ni Indibiduala) da.Taula erabateko existentziaren sinboloa da, izaki guztiak barnean hartzendituenaren sinboloa, eta nire bizitza ere tartean da. (Parentesi arteanadieraziko dut bitalismo modernoa jarrera amorruzko eta partzial bat dela,subjektibismo edo idealismo bat, izakiak horretarako baitaude bizitzarenexistentzian; eta hurrena gehitzen dute, zalantzarik izan ez dadin,existentzia bakarra neure (euren) bizitza dela. Guretzat, gure bizitzaexistentzia orokorrean dauden gauzetako beste bat da). Orain hortxedaukagu, taulan, gero helduko den antolaketa baten zain.(…)EZIZAKIaren eta GAINIZAKIaren artean, bizitza, ezerezetik orotarakodinamika sortzailea. 58

Bereizteak, aurkaritza osagarri gisa ulerturik, bi objektuen gorputzean ere ager-tu behar du. Kapera eta harria eratzen dituzten materialak begiratzen ditugunean,ikusten da ezen, egiaz, elementu berberak izan arren, bata bestearen aurkakoa de-la. Kapera, bere materialagatik, txuri ikusten badugu, edo oso gris argizkoa beste-la, harriak beltza izan beharko du, edo oso gris iluna. Bata material moderno etateknologiko batez eraikita badago, besteak material tradizional eta arkaiko batezeginda egon behar du. Batak sorburu artifiziala izan behar du, likido eta hondart-sua, besteak sorburu naturala, tradizional eta tektonikoa izan dezan. Batak hutsaizan behar du, bestea solidoa izan dadin. Bata kurbo eta biribildua baldin bada,besteak lerrozuzen eta erzduna izan behar du. Batak argia kolorez tindatzen duenargizulo bat baldin badauka, besteak ere iragazten ez duen argizulo bat eduki be-har du, honek argia kondentsa eta gorde dezan, hain zuzen barnean bertako ar-giak gordeko dituen ilunantz-edukiontzi bat sortzearren, argi eta itzalezko kofagune

32

58. JORGE OTEIZA, Jorge Oteizaren Artxibo Librea, aip.

trinko bat eratuz. Bata latinezko liburu eta hitzen bidez sartzen da jainkoarekinharremanetan, besteak lurraren, gorputzaren, harrien eta paisaiaren mintzairarenbidez hitz egin dezan jainkoarekin. Batak erlijio instituzional eta arrazoitua ordez-katzen du, bestea intuiziozko erlijio pertsonal sentimenduzkoa ordezkatzen duenbitartean. Batak bitartekari gizatiar edo objektuzkoen bidez hitz egiten du jainkoa-rekin, besteak bitartekaririk gabe hitz egiten du jainkoarekin, lurrarekin zuzenean.Bata ibilgailu bat da, bestea da:

Harria, izan, beste edozer baino gehiago da. Harria, egon, beste edozerbaino finkoago dago. Harriak bere presentzia inposatzen du, eta gurebizitzetara, munduaren geure imajinara sartzen da, aidea biriketarabezala. 59

Euskaldunontzat, harriak, zuhaitzarekinbatera, paisaia adierazten du, irautearen sin-bolo bat da, izateko eta egoteko, egoten ja-rraitzeko, eusteko forma bat irudikatzen du.Harriak dira babes behar batez inaugura-tutako lehenbiziko estatuak. Harriak, bakar-tu eta bakarrik, tribuaren bakea urratzenduten gaitz eta zorigaitzetatik babesten du-ten jainko txikiak dira. Harriaren isiltasunak,gelditasunak, gogortasunak, trinkotasunaketa pisuak jainkotiarrarekin lotzen den handitasun bat transmititzen dute. Bere iza-te erresistentzia handikoaz, lehen geografiaren adierazlea da, paisaiaren matrizeada. Estatua-harria iturburu bat da, eta honetatik sortzen, berritzen, jaiotzen eta haz-ten da tribua ehiza egiteko, bizi izateko mugitzen den lurraldea. Estatua-harria tri-buak etxe, herri edo aberritzat dituen muga geografikoak adierazten eta babestendituen zaindaria da. Bertan geldialdi bat egitera behartzen zaitu, bideko atseden gu-ne baten antzera diharduen zeinu bat da. Bere izaera suspertzaile eta jagolea delaeta, 60 estatua-harri horrek arima bikoitza du. Elementu zentral bat da, gune erakar-garria inolaz ere iturburua izaki, baina mugako zaindaria ere badenez, periferiakozeinu bat ere bada. Eta duen kokapenak etxearen mugak marrazten ditu, baina er-digune kritiko bat ere iragartzen du, tribua babesgabeago edo mehatxatuago sen-titzen den toki sentikorra alegia. XVI. mendean armadurek bezala, harriak disuasioeragin bat ere lortu nahi du inbaditzaileen –lurreko zein zerukoen– aurrean. Babeseragina du, lasaigarria, eta bat egiten ditu, atzera, komunitatea eta lurra. Harrian be-

33

59. JOSEBA SARRIONANDIA, «Harriaren inguruan», Ni ez naiz hemengoa, Pamiela, Iruñea 1994, 56. or.

60

re burua ikusten dute tribuko kideek, elkarri dei egiten diote, harekin identifikatzendira, eta arraza berekoak direla ulertzen dute. Harriaren bidez lotu egiten zaizkio lu-rraldearen sorburuari; harria ate edo tunel bat da, beste garai batzuetara, hots, gi-zakiak idatzitako lege eta mugen gainetik naturaren legeak zeuden garaira daramana.Harriak zaindu egiten ditu kultura zuzenean lurretik sortzen zen garaiak. Mintzaira,pintura eta eskultura, gizakiarenak baino lehenago, geografiarenak ziren garaiak ale-gia. Hiru diziplinen sorreraz itxuratu zen gizakiaren begirada eta, honen bidez, Pai-saiaren jaiotza heldu zen. Estatua-harri horretan lehenbiziko formak daude, lehenbizikohitzak, lehenbiziko logosa. Harria da geografia lehenetan lehena, eta paisaia egi-turatzen duten bertuteak zaintzen ditu, iluntasuna, isiltasuna, gelditasuna, gogorta-suna eta iraupena. Tribuaren idealak hezurmamitzen ditu, paisaian irauteko etapaisaia osatzeko seta, paisaia bera berrinauguratuz:

trikuharriaren hezurdura atzo hautsiaharen antolatu gabeko harriak

Urbasatik behera gentozen ekaitzpeangure zirkulu sagaratuak sumatu uste izan nituenharri zuriz

antzinako energia baten bilgarri baitzirengoian zeru heze eta betikoa gure jainkoez

guri so guri deika atzera eginezurrunerantz ekaitza bizkar emanez

bustiak astinduak gure aurpegiakulertzearren begira geratu ginen

hodei ilun eta astunen gainean argi zurizko hodeiaurrunerantz zihoan ekaitz lasaitu gisa, hitz egin zuengure hizkuntzaren ikusizko eta ahantziriko lehen hitza

gure arima desirudikatu antzu hautsiaz jadagure murruak irudiak zaldi piztu eta itzaliakgure historia bakar eta sagaratu eta ahantzia

gure lehen zeinuakgure lehen fonema espazial eta kantatuakgure lehen hitz sagaratuak gure harriak

eta trikuharri gero lurretik aterea eta hautsia ikusteanostikopetutako arrotz eta bakar sentitu behar dugu betiko. 61

34

61. JORGE OTEIZA, Oteiza, Artearen Kutxagunea Kubo, Donostia, 2000.

35

Harria muga bat da eta, zuhaitzenondoan, auzoei dei egiten die. Ha-rriak lurraldearen mugak erakustenditu eta, zuhaitzarekin batera, bilgu-ne bat errebindikatzen du, espaziozentral eta zirkular bat, horrenbes-tez. Harria eta zuhaitza erdigunea etamuga dira. Harriaren presentzia, etakaperarena, osatu egin behar da, be-raz, eta gora altxatuko dituen bene-tako idulki batek eutsi behar die,zuhaitza izango baita. Oroitarrira do-azen hiru bide eta hiru ate daude. Atenagusiak bide lauena eskaintzen du,eta barrutira harriaren eta kaperaren aurrealdea bilatuz iristen da. Beste bi bideakharriaren eta kaperaren atzealdetik sartzen dira, hurrenez hurren. Bi bide hauekmalkartsuak dira, ikuslea kaperaren eta harriaren oinean kokatzen dute. Harritik me-tro gutxira, harriaren lagun eta zaindari, eta kaperaren alde banatan, hau bilduz ale-gia, espazio berri bat zabaltzen da, sagaratua berriro ere. Kontserbazio eta oroitzapenekintza berri batean, ekintza «natural», «erlijioso» eta «politiko» batean, Aranzadi-koek, Euskalerriaren Adiskideek, kaperaren eta harriaren kokalekua adierazi zutenhiru hagin aldatuz, hiru seinale sagaratu eta piztu gisa. 62 «Agiña» toponimoaren sor-burua eta arrazoia erakusten dute, milaka urteko harrien lagun eta zaindariak hagi-nak zirenean sortu baitzen. Hagina bizitza-iturria baita, heriotza-iturria bezalaxe.Haren fruitu pozoitsua eta haren zur gogorra dira ehiza eta gerrarako materialak.Agiñan otoitzerako eta erresistentziarako toki bat dago. Bizitza eta heriotzarako es-pazio bat. Erresistentzia aktiborako espirituzko bateria bat:

(1957ko udazkena)Vallet arkitektoak, zotz batez, izango zen monumentuaren kokaguneaadierazi zuen, Oteizaren oroitarriarena eta arkitektoak berakproiektatutako ermitatxoarena hain zuzen. Norbaitek, gero, erantsi zuengoroldioak parajea hartu behar zuela, artista bien obrari laguntzearren.Oteiza belaunikatu egin zen, besoez gurutzea eginez, emanazio telurikoakjaso nahi zituela esanez. Umea zirudien. Valletek altxatzen lagundu zion.Hotza zen. (…)Oteizak begirada gutizios bat isuri zuen paisaian barrena. Trantzean sartubehar zuela zirudien atzera:- Gure paisaia hilarriz bete behar dugu, esnatu nahi ez dugun gau luzehonetara begira modu estrategikoan jarri eta piztutako seinalez.Espirituzko bateria suerte bat, bere espazialtasun jagole eta lasaitik hitzegingo digun gauza bat, gure diruak urduri kontatzen ditugun bitartean. 63

63. JOSÉ DE ARTECHE, Camino y horizonte, edi. Gómez, Iruñea 1960, 180-181. orr.

62

Baina Oteizak, belaunikaturik, Agiñan etzanik, herriaren harriek esaten ziotenaentzun zuen. Gabriel Arestiren Harri eta Herri (1964) irakurri ostean, honakoa emanzion aditzera poetari:

Zera idatzi, esan nion: «zure liburuaz nire bizitzako zorionik handienasentitu dut (gure Gorputz handi honetan), ahots lehena, gorena,zurearengan. Goiz batean Agiñan, lur gainean makurturik, cromlech hutstxiki baten ertzean entzun nuela iruditu zitzaidan ahotsa bezalakoa da.Ahots haren etsipen sakona ulertu nuen, eta zergatik ari zen hiltzen. 64

Harriak eta zuhaitzak ostertza erakusten eta hurbiltzen dute. Harria, zuhaitzaz,erdiko muga bat da, muga zentral bat. Eta horien inguruan paisaia biraka ari da.

Paisaia zirkular batean, erlijio kutsu sendoaz eta cromlech hondarugariren presentzia neolitikoaz. Kapera adbokazio katoliko baten peanjarri beharko zela ohartarazi gintuztenean, honakoa erantzun genuen:Eukaristia. Zirkuluan dagoeneko loturik genuen forma sakratua eguzki-zirkuluarekin, eta batez ere ilbetearekin, hauek izugarri barneraturikbaitzituen gure kontzientzia moralaren birsortze eginkizuna (komunioa)zirkulu-cromlech txiki hauetan gauzatu zuen erlijio pentsamoldeprimitiboak. 65

Lurralde errebindikazioa probatuko zuen estatua politikoa zazpi urte geroago irit-siko zen, 1966an. Diotenez, René Petit izan zen, injinerua eta Real Unión-en futbo-laria bera, Oteizari eskatu ziona «taila sinple bat egiteko» Bidasoa ibaiaren gainekozubi inauguratu berrirako. Oteizak, zubiaren erdian, muga-lerro politikoaren gai-nean bertan, beste harri bat jarri zuen, ortogonala eta zirkularra hau ere, muga-koa zalantzarik gabe, baina zentrala aldi berean, harri odoltsu eta gorriaren aldebanatan zizelkatutako izen batez, honakoa baitzen: «France-España». Izen batareneta bestearen artean harria dago.

Hilarria hilerri batean baldin badago, bizi-eragina du famili eremu mugatubatean. Kalean baldin badago, berriz, haren proiekzioa publikoa da, etapolitikora irits daiteke. 66

Bere eskultura-jardueran zehar bere estrategia abian jarri zuelarik, Oteizak jarrai-tu egingo zuen paisaia markatzen, berau moldatuz eta eraikiz. Haren paisaian zaz-pi zentro aurki ditzakegu, eta zazpi bilgune-muga, zazpi hitzordu ezkutuko.

Sekuentzia osoa honakoa da:

36

64. JORGE OTEIZA, Ejercicios espirituales en un tunel,(2. arg.), Hordago, Donostia 1984, 34-35. orr.65. JORGE OTEIZA, Quousque tandem…! aip., 55. zk.66. Ibid., 110. zk.

37

I. Aita Donostiari oroitarria, Agiña, Lesaka 1956-59

II. Bidasoa gaineko harria, Hendaia-Irun, 1966

III. Santiago Biderako hilarriak, Luzaide, 1973

IV. Harri ernai zaitzailea, Arrasate 1974

V. Odiseo izeneko gudari armatuaren erretratua, Iruñea, 1992

VI. Gurutze hilarria oinez, Txabi Etxebarrietari omenaldia, Tolosa, Benta Aundi,1993

VII. Frantzisko eta Antonio, Oñatiko Unibertsitatea, 1996

Bost harri eta bi metal kontatzendira eskultorearen eta bere bizilagu-nen geografian. Zazpi estatua lurral-dea zaintzeko eta markatzeko. Zazpibarrandari, disuasiorako zazpi ger-lari babesle gisa, zeruko eta lurrekoinbaditzaileak uxatzeko. Komunita-tearentzako tokirik kritiko eta senti-korrenetan daude. Bakoitzak, bereforma eta bere diskurtsoaz, aurre-koari egiten dio dei, berriro ere pai-saiaren oroimena jasoko duendorretxe baten eraikuntzaz amaitu-ko den denbora-segida batez. Egue-sibarraren goialdean, muino batean,kokatutako gotorleku bat da dorret-xe hori, Oteizaren lagun Oiza arki-tektoak proiektatua. Arantzazunabiatutako adiskidetasunaren azkenkeinu gisa, 67 maisuarentzako do-rretxea izango da bere agurrarenproiektua. Mazelan goraxeago, me-tro gutxira, Oteizak presente jarrait-zen du, Oizaren obraren bidezzaindari. Honen bidez, adiskide biekmendean dute ibarra, Iruñea urru-nean, Santiago Bidea oinean. Altzu-zan bada dorretxe bat, 68 tenplubaten gisa, eta honen sorburua go-torleku gisako beste tenplu bat da, Oñati gaineko Arantzazu alegia; honetan ere,fatxadako hormarako, Markinako harri gris eta gorria erabili zuten, giza irudizko

67

68

zazpi estatua-harri zituela eskuinean eta zazpi estatua-harri ezkerrean. Bere gor-putz hustasun horretatik salatu eta zabaldu egiten dituzte paisaian sartzeko zaz-pi eta zazpi bide. Paisaia erdigunea eta motiboa da. Ez da posible Oteizaren jarreraulertzea, paisaiarekin ezartzen dituen harremanak ulertzeke. Komunitatera itzult-ze eta komunitatetik urruntze uneoroko hori aurrera eta atzera egite bat da, ma-rea estetiko, gorri eta beltz bat, paisaia inbaditzen eta husten duena, hurrenaberreraikitzeko. Lurra da, benetako esperientzia estetiko gisa, Oteiza eskultore,poeta, gizaki gisa inauguratzen duena. Lurra izango da, paisaia, hustu eta be-tea, bere hazkundean gizakia egin eta osatuko duena:

apala da paisaia oso hau, apala,egiten ari da, ikusten!akatsik gabe balego..., ez zait akasgabea gustatzen,ez zait Mozart gustatzen, ez zait interesatzen, (...)ez zait Donostiako Kontxa gustatzen(…)norberarekinegiten ari den hau gustatzen zait, zirraragarria danahiz orain dagoeneko iruditzen zaidan,ez dakit, pentsatuko du ni ia-ia eginda nagoelazeren eta iruditzen baitzait paisaia bera ere eginda dagoela,orain izugarri gustatzen zait. 69

38

69. Jorge Oteiza, PALOMA CHAMORRO-ren lan aipatuan: 3. atala.

39

AGIÑAKO PARAJEA

40

AITA DONOSTIARI MEMORIALA

41

AITA DONOSTIAREN OMENEZKO KAPERA, LUIS VALLET, 1956-58

42

AITA DONOSTIARI OMENALDIA, JORGE OTEIZA, 1956-59

43

Bibliografia*

JORGE OTEIZA, Propósito experimental 1956-1957, Gráficas Reunidas, Madril 1957.

— «Pro Monumento al P. Donosti», Aranzadiana, Aranzadi Zientzi Elkartea, SanTelmo Museoa, Donostia, 1957ko iraila, 230. or.

LUIS VALLET, (Kazkazuri), «El sentimiento religioso de la estética de Oteiza», El Bida-soa, año XIII, 634. zk. Irun, 1957ko urriak 5.

— «Felicitación a Oteiza», Aranzadiana, Aranzadi Zientzi Elkartea, San Telmo Mu-seoa, Donostia, 1957ko urria, 234. or.

JORGE OTEIZA ETA LUIS VALLET, «Memorial en honor al Padre Donosti, capuchino ymusicólogo», Munibe, IX, 3, Aranzadi Zientzi Elkartea, San Telmo Museoa, Do-nostia, 1957, 186-191. orr.

JOSÉ MIGUEL DE BARANDIARAN, «Monumentos megalíticos en la loma de Agiña (Lesa-ca)», Munibe IX, 4, Aranzadi Zientzi Elkartea, San Telmo Museoa, Donostia, 1957,263-264. orr.

— «Monumento al P. Donosti», Aranzadiana, Aranzadi Zientzi Elkartea, SanTelmo Museoa, Donostia, 1958ko apiril-maiatza, 258. or.

— «Monumento al P. Donosti», Aranzadiana, Aranzadi Zientzi Elkartea, SanTelmo Museoa, Donostia, 1958ko ekain-uztaila, 245. or.

— «Monumento al P. Donosti», Aranzadiana, Aranzadi Zientzi Elkartea, SanTelmo Museoa, Donostia, 1958ko abuztua, 247-248. orr.

— «Monumento al P. Donosti», Munibe, XI, 1. koadernoa, Aranzadi Zientzi Elkar-tea, San Telmo Museoa, Donostia, 1959, 1-3. orr.

M. CIRIQUIAIN GAIZTARRO, «Canciones en el monte», El Diario Vasco, Donostia, 1959koekainak 23, asteartea.

JORGE OTEIZA, «Ciegos de plenilunio», La Voz de España, Donostia, 1959ko ekai-nak 25, osteguna.

* Bibliografiak Aita Donostiaren Oroitarria aipatzen edota haren irudiak erreproduzitzen diren artikuluak eta libu-ruak jasotzen ditu. Ahal izan den neurrian, orriak ere adierazi dira, edota sarrerak, obraren aipamenak dauden li-buruetakoak. Hurrenkera kronologikoa jarraitu da, obraren bizi-ibilbidea iradokitzearren.

M. CIRIQUIAIN GAIZTARRO, «La estela funeraria en plenilunio», El Diario Vasco, Donos-tia, 1959ko ekainak 28, igandea.

RAMÓN ZULAICA, «Consideraciones entorno al arte abstracto, La Voz de España, Do-nostia, 1959ko uztailak 16, osteguna.

JOSÉ DE ARTECHE, «La compañía del artista», La Voz de España, Donostia, 1959kouztailak 17, ostirala.

JOSÉ DE ARTECHE, Camino y horizonte, edi. Gómez, Iruñea, 1960, 180-181. orr.

JORGE OTEIZA, Quousque tandem…! Ensayo de interpretación estética del alma vas-ca, Auñamendi, Donostia 1963. (Aguiña: 73. or. Cromlech, 14, 37, 93, 103, 110.orr. eta 129.eko oharra. Cromlech vasco o microlítico: [43,44] 37, 80, 102, 103.orr. Cromlech y estelas funerarias: 110. or. Cromlech y arquitectura: 96. Donos-ti, P. José Antonio: 93, 135, [55]. «[55]: Monumento al músico y capuchino vas-co, P. Donosti en Aguiña». «Hacia un arte cromlech».)

JORGE OTEIZA, «Jorge Oteiza: exposición y revisión (III)», Forma Nueva, n. 16, 1967komaiatza, 31-33. orr.

JUAN DANIEL FULLAONDO, Oteiza 1933-68, Nueva Forma, Biblioteca de arte, Alfagua-ra, Madril 1968, 95. or.

GABRIEL CELAYA, «Silencio vasco», Nueva Forma n. 40: José Manuel Aizpurua 1904-1936, Madril, 1969ko maiatza, 77. or.

MIGUEL PELAY OROZCO, Oteiza. Su vida, su obra, su pensamiento, su palabra, Lagran enciclopedia vasca, Bilbo 1978. (Donostia, Padre: 43, 82, 85, 86, 216, 339,419, 443, 530, 507 eta 584. orr.)

JORGE OTEIZA, Ejercicios espirituales en un tunel,(2. arg.), Hordago, Donostia 1984.(Aguiña: 35, 79, 116. orr. Donosti, Padre: 87, 184, 231, 235, 237, 322 eta323. orr. Cromlech: 79, 137, 362, 389 eta 430. orr.)

JOSÉ LUIS ANSORENA MIRANDA, «Perpetuando el recuerdo del P. Donostia. De cua-dros y esculturas, monumentos y otras cosas», Aita Donostiari Omenaldia, Eus-ko Ikaskuntza, Donostia, 1986, 20-22. orr.

JORGE OTEIZA, Cartas al príncipe, Itxaropena, Zarautz 1988, 69, 79, 87 eta 91. orr.

JORGE OTEIZA, Propósito Experimental, Fundación Caja de Pensiones, Madril 1988,175. or.

LUIS DEL BARRIO, «Catálogo y cartografía de las estaciones megalíticas de Goizue-ta-Artikutza-Aranaz y Agiña-Lesaka (Navarra)» Munibe, 41. zk., Aranzadi Zient-zi Elkartea, Donostia 1989, 130. or.

44

JORGE OTEIZA, «No sabe lo que dice, no sabe lo que hace», El Mundo, Madril, 1993kourtarrilak 5.

JORGE OTEIZA, « Oteiza se confiesa autor del atentado de su propia escultura», ElDiario Vasco, Donostia, 1993ko otsailak 17, asteazkena.

JORGE OTEIZA, Estética del huevo: huevo y laberinto, mentalidad vasca y laberinto,Pamiela, Iruñea, 1995, 50-51. orr.

CONCHA LAPAGESSE, Darío Gazapo, Oteitza el arquitecto, Pamiela, Iruñea 1996, 3.zk.

JAIME RODRÍGUEZ SALÍS, Oteiza en Irún 1957-74, Luis de Uranzu Kultur Taldea-Alber-dania, Irun 2003, 19-26. orr.

JOSEP QUETGLAS, GILLERMO ZUAZNABAR, FERNANDO MARZÁ, Oiza-Oteiza. Babes lerroaAltzuzan Jarria. Línea de defensa en Altzuza, COAC, EHAEO, Sustapen Minis-terioa, Bartzelona 2004, 60-66. orr.

XABIER PEÑALVER, «Mairubaratzak. Pirinioetako Harrespilak». Munibe Antropologia-Arkeologia 19. gehigarria, Aranzadi Zientzi Elkartea, Donostia 2004, 63-64. orr.

IÑAKI MORENO RUÍZ DE EGUINO, Mural-Relieve. Homenaje al P. Donosti, Banco Gui-puzcoano, Donostia, d/g.

45