hartz zuriaren ipuina
-
Upload
alain-ajuria -
Category
Documents
-
view
355 -
download
7
description
Transcript of hartz zuriaren ipuina
Hau hartz familia da. Aita, ama eta hiru seme-alabak. Denak zuriak dira, baina Hartzi ez, Hartzi beltza da.
Hartzi triste dago. Beltza da eta zuria izan nahi du, bere familia bezala.- Ez egon triste. Zu oso polita zara.- Ez beltza naiz eta nik zuria izan nahi dut.
Hartzik pentsatu du: - Zikina nago. Errekan garbituko naiz. Uretan sartu da eta besoak, hankak eta burua ongi garbituko ditu. Baina beltza izaten jarraitzen du.
Hartzi etxera joan da eta margolaria ikusi du.
- Nor zara zu?- Margolaria naiz eta etxea
zuriz margotzen ari naiz. Beno,deskantsatzera joango naiz. Agur.
- Ah! margo zuria hartuko dut eta zuriz margotuko naiz.
Hartzik margo zuria hartu eta gainetik bota du.- Aupa, aupa! Orain zuria naiz.
-Hartzi orain zuria da. Bere etxera joan da, baina atea itxita dago.
- Aita, ama ireki atea mesedez!! Ni naiz, Hartzi, ireki mesedez!!
• - Ez, ez, ez. Zu ez zara Hartzi. Hartzi beltza da eta oso polita gainera. Eta zu zuria zara. Alde hemetik gezurti!!
Orain, Hartzi negarrez dago.- Buaaa, buaaaa!- Aita, ama begira, hartz zuria negarrez dago.
- Ziur zaude Hartzi zarela?-Bai ama, zuek bezalakoa izan nahi nuen eta neure burua kolore zuriz margotu dut.- Lasai Hartzi. Errekara joango gara eta margo zuria urez kenduko dizut
Ama eta Hartzi errekan sartu dira eta amak margo zuria kendu dio. -Zaren modukoa oso polita zara, eta guk asko maite zaitugu Hartzi.-Muaaa!!!