Hernani Kirol elkartean 334 lagun dabiltza boleibol,dute kadete mailako taldea eta maila oso ona...

2
2003 urtea Abenduak 21 Igandea Alea: 970 www.kronika.net Bertso jarriak bihar Milagrosan BERTSO Lata hasia da dagoene- ko eta bihar, astelehena, izango da bigarren emanaldia Milagrosa ermitan. Bertsoak Hernaniko ber- tsolariek kantatuko dituzte eta Ima- nol Kamiok jarriko die musika. Bihar, Milagrosan 19:30etan. T Karabelen krossa gaur KARABELGO Krossa gaur da. Goizeko 10:00etan aterako dira umeak eta 600 metro egingo dituzte. Helduak 11:00etan dute irteera eta 8.300 metro egin beharko dituzte. T Ipui kontalaria bihar Biteri kultur etxean LUR Korta ipui kontalaria ariko da bihar, astelehena, Biteriko liburu- tegian. Bi sesio emango ditu: Lehenengoa, goizeko 11:00etan eta 3-4 urteko umeentzat izango da. Bigarrena, 11:30etan, eta 5-7 urte arteko umeentzat izango da. Hernaniko Udalak antolatzen du ipui kontaketa eta Eusko Jaurla- ritzaren laguntza du. T Sari banaketa gaur Jubilatu Etxean JUBILATU etxean karta joko eta gainerako torneotako sari bana- keta egingo da gaur 12:00etan. T Txistulari Banda gaur TXISTULARI Bandak gaboneta- ko kontzertua emango du gaur, eguerdiko 12:30etan Milagrosan. Txistulari Bandarekin batean musi- ka eskolako hainbat musikari ere ariko dira. Zuzendaria Patxi Apeze- txea da eta 8 obra joko dituzte. T ZINEA BITERIN ‘Dias de futbol’ BITERIN Dias de Futbol pelikula ari dira botatzen asteburuan eta gaur 19:30etan izango da. T HERNANI Kirol elkarteak iazko denboraldiko balorazi- oa egin du eta aurtengo datu- ak zabaldu ditu. Herriko tal- deetan 334 lagun kirola egi- ten izatearen garrantzia nabar- mendu dute eta kirolez kirol lortutako emaitzak eman di- tuzte jakitera. Iaz 87.000 eu- roko aurrekontua izan zuen. Kirol Elkarteko kirolarien % 88 hernaniarrak dira eta % 12 inguruko herrietakoak. Hauetatik ia gehienak ikas- leak dira. Lautik batek Her- nanitik kanpora estudiatzen du eta Kirol Elkarteak nabar- mendu du taldeen garrantzia, ikasle hauek herrian inte- gratzeko bidean. Sei kirol eta sari asko Kiroldegian entrenatu eta jo- katzen duten taldeek osatzen dute Kirol Elkartea. Iaz lortu- tako emaitzen berri eman diote Kronikari eta sari asko dira ateratakoak. Boleibolean, Gi- puzkoako Txapelketa lortu zuten neska nagusiek; Gipuz- koa eta Euskadiko txapelketa mutil jubenilek; Gipuzkoan txapeldun eta Euskadikoan bi- garren dira mutil kadeteak; eta Gipuzkoan bigarren neska ka- deteak. Horrez gain, Gipuz- koako selekzioan 20 mutil eta 4 neska izan dira eta Euska- dikoan 19 mutil eta 2 neska. Igeriketan Gipuzkoako se- lekzioan 4 hernaniar daude; Euskadikoan 2 eta Espainiako Txapelketara 2 hernaniar sail- katu dira. Eskolarteko kirolean 65 domina lortu ditu Hernanik Gipuzkoa eta Euskadiko txa- pelketetan: 47 urrezkoak 8 zila- rrezkoak eta 10 brontzezkoak. Judoan, Oskar Sanchez txapeldunordea da Euskal Herri mailan eta Eider Alonso hirugarrena kategoria nagu- sian eta bigarrena junior mai- lan. Horrez gain, Espainiako txapelketan konpetitu du Os- kar Sanchezek eta Eider Alon- so bigarren izan da Milango Nazioarteko Txapelketan. Mahai tenisean Liga Na- zionalean konpetitu zuen iaz lehen taldeak eta Euskadiko Lehen mailan 2garren egin zuten. Gipuzkoako ligan txa- peldunak dira hernaniarrak eta taldeka 3garrenak. Aitor Val- verde eta Aitor Mitxelena Es- tatuko 12 jubenil onenen ar- tean daude gaur egun. Waterpoloan Gipuzkoako liga eta kopan txapeldunak dira Hernaniko mutilak eta Euska- diko Ligan 3garren egin zuen nesken taldeak. Kadeteak Gi- puzkoa eta Euskadiko txapel- dun dira eta infantilak Gipuz- koako txapeldun. Saskibaloia urtetan egon da talderik gabe eta aurten atera dute kadete mailako taldea eta maila oso ona ematen ari da. T Judoka gazteak Hernanin, Gipuzkoako Txapelketan. Hernani Kirol elkartean 334 lagun dabiltza boleibol, mahai tenisa, saskibaloia, judoa eta waterpoloan Q 10etik 9 Hernanikoak dira eta gainerakoak inguruko herrietakoak Q Iazko sarien artean daude: Boleibolean Gipuz- koako txapelketa, domina sorta igeriketan, Liga eta kopa waterpoloan eta Liga nazionalean 10garren mahai tenisean. NONGOAK DIRA KIROLARIAK IKASLEAK ETA LANGILEAK FUTBOLA Hernanik 1-4 galdu zuen atzo Aretxabaletaren kontra GORENGO taldeak egurra jaso zuen atzo Zubipen Are- txabaletaren kontra. Zuri ber- deak aurreratu ziren marka- gailuak 1-0, baina, lehen zatia bukatu aurretik 1-1 berdindu zuen Aretxabaletak. Bigarren denboran partidua irabaztera atera ziren hernaniarrak, bai- na, kontraerasoan 3 gol egin zizkien Aretxabaletak eta 1-4 irabazi zuten. Hernanik 5 par- tidu zeramazkien galdu gabe eta atzo eten zitzaion ratxa. T BOLEIBOLA Hernanik 3-0 irabazi zion Bereziri, eta lehen postuan sendo doaz HERNANIKO mutilen tal- deak lehen postuan jarrai- tzen du sailkapenean, atzo Gasteizko Berezi taldeari 3- 0 irabazita. Gasteiztarrak 3garren dijoaz sailkapenean eta erakutsi zuten talde gogorra direla, hiru jokoak borrokatu baitzituzten: 25- 16, 25-23 eta 25-20. Hernani gero eta sendoago dago li- dergoan eta lehen postuan gelditzeko helburua lortzeko bidean da. T

Transcript of Hernani Kirol elkartean 334 lagun dabiltza boleibol,dute kadete mailako taldea eta maila oso ona...

  • 2003 urtea Abenduak 21

    IgandeaAlea: 970

    www.kronika.net

    Bertso jarriak biharMilagrosan

    BERTSO Lata hasia da dagoene-ko eta bihar, astelehena, izangoda bigarren emanaldia Milagrosaermitan. Bertsoak Hernaniko ber-tsolariek kantatuko dituzte eta Ima-nol Kamiok jarriko die musika.Bihar, Milagrosan 19:30etan.

    Karabelen krossa gaurKARABELGO Krossa gaur da.Goizeko 10:00etan aterako diraumeak eta 600 metro egingodituzte. Helduak 11:00etan duteirteera eta 8.300 metro eginbeharko dituzte.

    Ipui kontalaria biharBiteri kultur etxean

    LUR Korta ipui kontalaria ariko dabihar, astelehena, Biteriko liburu-tegian. Bi sesio emango ditu:Lehenengoa, goizeko 11:00etaneta 3-4 urteko umeentzat izangoda. Bigarrena, 11:30etan, eta 5-7urte arteko umeentzat izango da.Hernaniko Udalak antolatzen duipui kontaketa eta Eusko Jaurla-ritzaren laguntza du.

    Sari banaketa gaurJubilatu Etxean

    JUBILATU etxean karta joko etagainerako torneotako sari bana-keta egingo da gaur 12:00etan.

    Txistulari Banda gaurTXISTULARI Bandak gaboneta-ko kontzertua emango du gaur,eguerdiko 12:30etan Milagrosan.Txistulari Bandarekin batean musi-ka eskolako hainbat musikari ereariko dira. Zuzendaria Patxi Apeze-txea da eta 8 obra joko dituzte.

    ZINEA BITERIN

    ‘Dias de futbol’BITERIN Dias de Futbol pelikulaari dira botatzen asteburuan etagaur 19:30etan izango da.

    HERNANI Kirol elkarteakiazko denboraldiko balorazi-oa egin du eta aurtengo datu-ak zabaldu ditu. Herriko tal-deetan 334 lagun kirola egi-ten izatearen garrantzia nabar-mendu dute eta kirolez kirollortutako emaitzak eman di-tuzte jakitera. Iaz 87.000 eu-roko aurrekontua izan zuen.

    Kirol Elkarteko kirolarien% 88 hernaniarrak dira eta %12 inguruko herrietakoak.Hauetatik ia gehienak ikas-leak dira. Lautik batek Her-nanitik kanpora estudiatzendu eta Kirol Elkarteak nabar-mendu du taldeen garrantzia,ikasle hauek herrian inte-gratzeko bidean.

    Sei kirol eta sari askoKiroldegian entrenatu eta jo-katzen duten taldeek osatzendute Kirol Elkartea. Iaz lortu-tako emaitzen berri eman dioteKronikari eta sari asko diraateratakoak. Boleibolean, Gi-puzkoako Txapelketa lortuzuten neska nagusiek; Gipuz-koa eta Euskadiko txapelketamutil jubenilek; Gipuzkoantxapeldun eta Euskadikoan bi-garren dira mutil kadeteak; etaGipuzkoan bigarren neska ka-deteak. Horrez gain, Gipuz-koako selekzioan 20 mutil eta4 neska izan dira eta Euska-

    dikoan 19 mutil eta 2 neska. Igeriketan Gipuzkoako se-

    lekzioan 4 hernaniar daude;Euskadikoan 2 eta EspainiakoTxapelketara 2 hernaniar sail-katu dira. Eskolarteko kirolean65 domina lortu ditu HernanikGipuzkoa eta Euskadiko txa-pelketetan: 47 urrezkoak 8 zila-rrezkoak eta 10 brontzezkoak.

    Judoan, Oskar Sancheztxapeldunordea da EuskalHerri mailan eta Eider Alonsohirugarrena kategoria nagu-

    sian eta bigarrena junior mai-lan. Horrez gain, Espainiakotxapelketan konpetitu du Os-kar Sanchezek eta Eider Alon-so bigarren izan da MilangoNazioarteko Txapelketan.

    Mahai tenisean Liga Na-zionalean konpetitu zuen iazlehen taldeak eta EuskadikoLehen mailan 2garren eginzuten. Gipuzkoako ligan txa-peldunak dira hernaniarrak etataldeka 3garrenak. Aitor Val-verde eta Aitor Mitxelena Es-

    tatuko 12 jubenil onenen ar-tean daude gaur egun.

    Waterpoloan Gipuzkoakoliga eta kopan txapeldunak diraHernaniko mutilak eta Euska-diko Ligan 3garren egin zuennesken taldeak. Kadeteak Gi-puzkoa eta Euskadiko txapel-dun dira eta infantilak Gipuz-koako txapeldun.

    Saskibaloia urtetan egon datalderik gabe eta aurten ateradute kadete mailako taldea etamaila oso ona ematen ari da.

    Judoka gazteak Hernanin, Gipuzkoako Txapelketan.

    Hernani Kirol elkartean 334 lagun dabiltza boleibol,mahai tenisa, saskibaloia, judoa eta waterpoloan

    10etik 9 Hernanikoak dira eta gainerakoak inguruko herrietakoak Iazko sarien artean daude: Boleibolean Gipuz-koako txapelketa, domina sorta igeriketan, Liga eta kopa waterpoloan eta Liga nazionalean 10garren mahai tenisean.

    NONGOAK DIRA KIROLARIAK

    IKASLEAK ETA LANGILEAK

    FUTBOLA

    Hernanik 1-4 galdu zuen atzoAretxabaletaren kontra

    GORENGO taldeak egurrajaso zuen atzo Zubipen Are-txabaletaren kontra. Zuri ber-deak aurreratu ziren marka-gailuak 1-0, baina, lehen zatiabukatu aurretik 1-1 berdinduzuen Aretxabaletak. Bigarren

    denboran partidua irabazteraatera ziren hernaniarrak, bai-na, kontraerasoan 3 gol eginzizkien Aretxabaletak eta 1-4irabazi zuten. Hernanik 5 par-tidu zeramazkien galdu gabeeta atzo eten zitzaion ratxa.

    BOLEIBOLA

    Hernanik 3-0 irabazi zion Bereziri,eta lehen postuan sendo doaz

    HERNANIKO mutilen tal-deak lehen postuan jarrai-tzen du sailkapenean, atzoGasteizko Berezi taldeari 3-0 irabazita. Gasteiztarrak3garren dijoaz sailkapeneaneta erakutsi zuten talde

    gogorra direla, hiru jokoakborrokatu baitzituzten: 25-16, 25-23 eta 25-20. Hernanigero eta sendoago dago li-dergoan eta lehen postuangelditzeko helburua lortzekobidean da.

  • Argitu eta lasaituLerro hauen bitartez, azken eguno-tan zenbait hedabideetan argitara-tutakoaren inguruan azalpen ba-tzuk eman nahi ditut:

    Dagoeneko Zaharren Egoitza-ren lan egutegia onartuta dago, etabertan ez da inondik inora azaltzen25 edo 39 langile kaleratzekoasmorik dugunik, ezta kontrataberriekin lanean hasteko ere, au-rreko korporazioarengandik jasota-koak mantenduko baititugu. Egu-tegi honen helburua hau da:Ongintza Patronatuak jasaten di-tuen zenbait arazo konpontzea.

    Egoitzako biztanleen senideakzein bertako langileak lasai egondaitezen nahi nuke, 2004ko lanegutegiak ez baititu aldatuko gurezerbitzuen kalitatea ezta egungolangileen kopurua ere.

    Azkenik, berriz azpimarratunahi dut, Zaharren Egoitzako erre-alitatea ezagutu nahi duen ororekinhitz egiteko prest nagoela.Zorionak eta urte berri on denori.

    Andoni AmonarraizHernaniko Ongintza

    Patronatuko presidentea

    Hirigintza eta Zorroztasuna Manuel Frailek hirigintza tramitazi-oen gainean esandakoei erantzuna:Hirigintzan egiten dena solbentziaduten txosten teknikoetan babestenda, eta manuel Fraile ez da tekniko-ki konpetentea egin dena legezkoaden edo ez esateko. Dena den, gaihauetan egi bakarrik ez du inork,ezta Manuel Frailek ere, eta desa-dostasunak daudenean instantziakbadaude edozein auzi konpontzeko.Portuan emandako lizentzia bati

    dagokionez, esan lizentziak beretramitazioa dutela eta PERIakberea. Bi gauzak lotzeak esan nahidu ez dakizula zer diren hirigintza-ko tresna desberdinak, eta grabeada hori Hirigintza Departamentukoburu lau urtean izan den batek esa-ten badu. Oraingo Gobernu taldeaez da PERIaren kontra jarri, etahonek tramitatzen jarraitzen du,baina ezin da auzo bat paralizatu,noiz onartuko zain. Arrazoi duFrailek Portuko lizentziako txostenteknikoak PERIa ez duela aipatzenesaten duenean, baina, horrek adie-razten du lotuta ez doazen bi gaidirela eta aurreko Udal arkitektoaklotu bazituen, onenera, erabakiarbitrarioa izan zen, intentzionalita-tea juzgatzera sartu gabe.

    Akarregiko industrialdeari dago-kionez, gogoratu behar da, orainurtebete pasa Manuel Frailek ple-noan alardeatu zuela industrialdehau desblokeatu izana, eta orainlehen lizentzia ematea kritikatzendu. Agian tantoa Euskal Herrita-rrokek apuntatu ezak izorratzen du.

    Hernaniko hirigintza egoera ezda Manuel Frailek dioen bezala-koa. Errealitatea da, orain arte,industri eta bestelako aktibitateasko zeudela legez kanpoko edoalegal funtzionatzen zutenak etahori konpontzen hasi gara.Errealitatea da puntuz puntu azter-tu behar izan ditugula aurreko kor-porazioak onartutako hirigintzakonbenio bereziak. Errealitatea dalatz lan egin dugula eta segi behar-ko dugula Epeleko industrialdeanEuskal Herritarrokek egindakoestropizioa konpontzeko. Eta errea-litatea da baita ere, gogo eta ideia

    argiak dituen Gobernu Talde bateketorri behar izan duela DiputazioakHernaniko Hirigintza planteamen-duari jarritako blokeoa kentzeko,Manuel Fraile eta bere alderdiakTxosten tekniko sinple batekinkendu nahi izan zutenean, beha-rrezkoa zenean arau subsidiarioaksakonean aztertzea, herritar etaafektatu guztien parte hartzearekin.

    Euskal Herritarrokek nahi eranegin eta hautsi du lau urtean.Adibidea dira parketan ere jarrinahi izan dituzten sinbolo politiko-ak. Sentsiblitateak mintzeko beste-tarako balio ez duten sinboloak, etaberen tekniko arduradunen iritzia-ren gainetik jarriak. BukatzekoManuel Fraile eta bere taldea ani-matzen ditugu kritikak egitenjarraitzera, denok ekibokatu baiki-nezke noizbait eta hori pizgarria dagestioa hobetzen saia gaitezen.Zorroztasun gehixeago bakarrikeskatzen diegu.

    Iñaki ArratibelHirigintza Zinegozia

    Argitaratzailea: Dobera Euskara Elkartea. Erredakzioa,argazkiak eta publizitatea: Hernani Komunikazioak:J.M.Irazu U. Agirre, E. Agirre, N. Legarreta eta A. Zerain.Egoitza: Larramendi 11. : 943-330899. Faxa: 943- 336306.Eposta: [email protected] gordailua:SS-679/2000. ISSN 1576-8422.

    HITZ BITAN

    SANTO TOMASAKTxistorra eta festa. Santo Tomas eguna ospatuko da gaurHernanin. Goizean txistorra eta sagardoa egongo dira Orkolagan,eta 300 kiloko txerria. Arratsaldean DJak dira Plaza Berrian, pos-tua egongo da goizean eta 18:00etan erromeria. Garin tabernan,berriz, barrikotea egongo da txistorrarekin batean eguerdi parte-an. Bestalde, ikastetxeek ostiralean ospatu zuten Santo Tomaseguna eta txistorra, azokak eta festa izan ziren Hernaniko ikastet-xe guztietan.

    BERRIAK ELKARTEABilera bihar. Berriak komertziante eta ostalari elkarteakbilera du, bihar, astelehena Deportibo tabernan, 16:00etan.

    OSIÑAGAKuota kobratzea eta musa gaur. Osiñagako auzo elkar-teko kuota kobratzera pasako dira gaur etxez etxe eta 10 euro dakuota. Bestalde, mus txapelketa ere gaur jokatuko da Osiñagan,Eizmendi sagardotegian. 16:00etan hasiko da eta sariak izangodira: 1) Txapelak eta bi txerrikume; 2) Trofeoak eta urdaiazpikoak,3) Arkumea; 4) Txuletak. Inskripzioa 10 euro bikoteko.

    ZERBITZUAK

    Taxiak: 943 550093 Udaltzaingoa: 943 333288 DYA: 943 464622 Autobusak: 943 556662 Anbulatorioa: 943 006666Jokalari anonimoak: 943 331103

    Egunez: EtxebesteElkano 2 943 552087

    Gauez: OaUsurbil. Poligono 1, 1

    943 376076

    FARMAZIAK TELEFONOAK

    ESKERTZAJuan Bautista Peña Lertxundi

    Abenduaren 16an hil zen, 91 urte zituela

    Juan Bautistaren senideek eskerrak ematendizkizuegu egun hauetan gurekin izan zaretenguztioi, eta zuen laguntza eta babesa eman digu-zuen denoi. Eskarrik asko.

    Juan bautistaren familia

    Hernanin, 2003ko abenduaren 21ean.

    JASOTA BEZALA

    Bildu Hernanik dio “herritarren erabakia errespetatua izateko” beste aukera bat galdu dela

    BILDU Hernani plataformakeskaria egin zion Joxan Re-kondo Alkateari plataformakatera zituen botuak kontuanhartzea eskatzeko. Rekondokesan zuen legez ezinezkoa zelaBildu Hernaniko kideei zine-gotzi bezala jarduteko esku-bideak aitortzea, eta herritarrekparte hartzeko modu berriaksortzen egingo dutela ahalegi-na. Bildu Hernanik erantzunegin dio Joxan RekondoriKronikara bidalitako prentsaohar batean eta esaten du berrizere aukera bat galdu dela “her-naniarren hitza eta erabakia

    errespetatuak izan daitezen”.Joxan Rekondo “ezezko itxi etaintolerante baten atzean”babestu dela dio BilduHernanik eta beren eskaeraguztiei uko egin diela. Horrezgain esaten du Rekondoknabarmen utzi duen bakarradela “Bildu Hernanik lortutakoordezkaritza legez kanpokoadela eta beraz ez dagokiola ino-lako eskubiderik”.

    “Egoeraz baliatzen da”Plataformak salatu du BilduHernani ilegalizatu izanaz bali-atzen dela Alkatea “bere nahiak

    inposatzeko” eta “herritarrekeman ez zioten ordezkaritza baterabiltzen eta herritarren nahiabortxatzen” ari direla.

    Bukatzeko Bildu Hernanikesaten du konpromisoa hartzendutela herritarren nahia erres-petatua izateko, hernaniarrenalde lan egiteko eta elkarrizke-ta bultzatzeko. Bide horretan,dio “dagozkigun eskubidepolitiko guztiak aldarrikatzeneta gauzatzen jarraituko dugu.Herritarrek ordezkaritza poli-tiko bat eman ziguten eta ezdugu onartuko borondate horibahitua izatea”.

    Inmaculadako DBH 3garren mailako taldea, Santo Tomasak ospatzen.

    /ColorImageDict > /JPEG2000ColorACSImageDict > /JPEG2000ColorImageDict > /AntiAliasGrayImages false /DownsampleGrayImages true /GrayImageDownsampleType /Bicubic /GrayImageResolution 300 /GrayImageDepth -1 /GrayImageDownsampleThreshold 1.50000 /EncodeGrayImages true /GrayImageFilter /DCTEncode /AutoFilterGrayImages true /GrayImageAutoFilterStrategy /JPEG /GrayACSImageDict > /GrayImageDict > /JPEG2000GrayACSImageDict > /JPEG2000GrayImageDict > /AntiAliasMonoImages false /DownsampleMonoImages true /MonoImageDownsampleType /Bicubic /MonoImageResolution 1200 /MonoImageDepth -1 /MonoImageDownsampleThreshold 1.50000 /EncodeMonoImages true /MonoImageFilter /CCITTFaxEncode /MonoImageDict > /AllowPSXObjects false /PDFX1aCheck false /PDFX3Check false /PDFXCompliantPDFOnly false /PDFXNoTrimBoxError true /PDFXTrimBoxToMediaBoxOffset [ 0.00000 0.00000 0.00000 0.00000 ] /PDFXSetBleedBoxToMediaBox true /PDFXBleedBoxToTrimBoxOffset [ 0.00000 0.00000 0.00000 0.00000 ] /PDFXOutputIntentProfile () /PDFXOutputCondition () /PDFXRegistryName (http://www.color.org) /PDFXTrapped /Unknown

    /Description >>> setdistillerparams> setpagedevice