HEZKUNTZA: ALTXOR EZKUTUA

download HEZKUNTZA: ALTXOR EZKUTUA

If you can't read please download the document

Transcript of HEZKUNTZA: ALTXOR EZKUTUA

1. HEZKUNTZA: ALTXOR EZKUTUAAinhoa Errasti AgirrebeitiaXXI.mendea informazioa zirkulatzeko eta gordetzeko inoiz ezagutu ez direnbaliabideak ematen hasi da, eta etorkizunean ere honen jarraipena emango da. Honenondorioz, hezkuntzak gero eta ezagutza teoriko eta tekniko ebolutibo gehiago trasmititubeharko ditu era masibo eta eraginkorrean. Hau horrela izanda, hezkuntza oinarrizkolau ikasketaren inguruan egitaratu behar da: ezagutzen ikastea, hau da, ulermenarenbaliabideak bereganatzea edo barneratzea; egiten ikastea, bakoitzak bere inguruaneragiteko ahalmena izan dezan; elkarrekin bizitzen ikastea, giza jarduera guztietanparte hartzeko eta besteekin lankidetzan aritzeko; eta amaitzeko, izaten ikastea,aurreko hiru ikasketen elementuak hartzen dituen funtsezko prozesu bezala definitudaitekeena.Eskolako irakaskuntzan gehienetan ez zaie lau zutabeei garrantzi berdina ematen,baina batzordearen iritziz, edozein irakaskuntza sistematan lau zutabeei arreta berdinaeskaini behar zaie, hezkuntza gizakiarentzat, esperientzia globala izan dadin etaezagutza eta praktika mailan bizitza osoan zehar iraun dezan.Batzordekideek argi zeukaten XXI.mendeko erronkei aurre egiteko ezinbestekoaizango zela hezkuntzan helburu berriak ezartzea, eta honekin batera, honen ingurukoideiak aldatzea. Modu honetan, hezkuntzari buruzko ikuspegi zabalago baten bidezpertsona bakoitzak bere sormen eta irudimen ahalbideak aurkitu, bizitu eta areagotukolituzke, gure barnean ezkutatuta dagoen altxorra eguneratuz.Ezagutzen ikasi.Ikaskuntza mota hau, giza bizitzako bitarteko eta helburutzat har daiteke.Ikaskuntzaren bitartez pertsona bakoitzak bere inguruan dagoen mundua ulertu behardu, batez ere, duintasunez bizi ahal izateko, gaitasun profesionalak garatzeko etabesteekin komunikatzeko. Helburu bezala, ikaskuntzak duen justifikazioa ulertzeagatik,ezagutzeagatik eta aurkitzeagatik ongi sentitzea da. Aplikaziorik gabeko berehalakoikaskuntzak atzera egiten duen bitartean, ezagutza erabilgarriak honen lekua hartzenari dira. Jakinduria areagotzeak, norberaren inguruko alderdi ugari erraztasungehiagorekin ulertzeko laguntza eskaintzen du, eta jakin-min intelektuala azkarragopizten da, zentzu kritikoa bizkortu eta errealitatea dezifratzen laguntzen du. 2. Ezagutza modu askotakoa eta etengabekoa eboluziokoa da, eta beraz, gero etazailagoa da guzti-guztia ezagutu nahi izatea. Arrazoi honegatik, oinarrizko hezkuntzatikaurrerako den-dena jakin beharraren ideia gezurra dela esan dezakegu. Honez gain,kultura orokorrari ere merezi duen garrantzia eman behar zaio, izan ere, honek bestehizkuntza eta ezagutza batzuetako ateak iretzen ditu, eta beste ezer baino lehenagokomunikatzea ahalbidetzen du. Gainera, hezkuntza kultura denbora eta espazioanematen den gizarteen nahasketa da, eta honek, jakinduriako beste eremu batzuetakobideak zabaltzea dakar.Ezagutzen ikastea, ikasten ikastea da, eta hau, arreta, oroimena eta pentsamenduarenerabilerarekin lortzen da. Txiki-txikiak garenetik, gure arreta pertsonengan etagauzetan konzentratzen ikasi behar dugu. Arretaren ikaskuntza prozesu hau eraezberdinetako izan daiteke eta gure bizitzako une ugari aprobetxa ditzazkeguhorretarako ( jolasak, enpresak bisitatzea, bidaiak, lan praktikoak...).Oroimenari dagokionez, hau lantzea ezinbestekoa da. "Buruz" ikasi beharreko datuakaukeratzerako orduan, ongi hautatzen jakin behar da, baina arreta handiz landubeharreko jarduera da. Gainera, adituek diotenez, oroimena txiki-txikitatik entrenatubeharra dago.Umeak lehenik eta behin gurasoekin landuko du pentsamendua, eta ondoren,jarraipena irakasleekin burutuko du. Pentsamendu horrek, konkretuaren etaabstraktuaren arteko artikulazioa izan behar du. Horrez gain, irakaskuntza zeinikerkuntza arloetan dedukzio eta indukzio metodoak bateratzea komenigarria izangolitzateke, sarritan aurkako bezala azaldu arren.Egiten ikasi.Neurri handi batean, ezagutzen ikastea eta egiten ikastea banaezinak dira. Hala ere,azkeneko honek erlazio estuagoa dauka lanbide heziketarekin.Etorkizuneko lan merkatuaren barnean bi ekonomia mota ezberdinduko ditugu,industriala eta gainontzekoak: lehenegoan, soldatapeko lanak dira nagusi; bestetaldean aldiz, ekonomiaren sektore egituratutik kanpo dauden ekonomiak kokatzen diraedota lan independenteak oraindik bertan bizi irauten dutenak. Industrializazioarekinbatera, mekinek gizakien lana ordezkatu dute eta ondorioz, lana gero etainmaterialagoa da. Ordezkatze prozesu honek, lanak gero ezagutzazkoagoak izatea 3. ekarri du, eta jarduera ekonomikoan zerbitzuek garrantzia gehiago eskuratu dute.Horregatik gaur egun, "egiten ikastea" espresioari ezin zaio iraganean zuen esanahiberbera eman. Beraz, ikaskuntzek eboluzionatzeko beharra daukate.Kalifikazio noziotik lehiara.Produkzio industrialeko sistemetan, ezagutzazko eta informaziozko dimentsioekdaukaten nagusitasunak lanbide kalifikazioaren nozioa zaharkitu egin dute, eta moduhonetan, lehia pertsonala pribilegiatu bilakatzen dute. Jarduera fisikoen ordezintelektualagoak, zerebralagoak diren lanak azaltzen dira. Makinak gero etaadimentsuagoak diren heinean, eta lana desmaterializatzen den neurrian, azterketa etaeraketa lanak hazten doaz.Honek guztiak, jatorri bat baino gehiago ditu. Langileei dagokienez, lan zatituak atzeangelditzen ari dira eta bitartean, "lanerako kolektiboak" edota "egitasmorako taldeek"aurrera egiten dute. Gaur egun, enplegatuak ez dira trukagarriak eta eginbeharraknolabait pertsonalizatu egin dira. Gainera, enplegatzaileek ez dute kalifikaziokonkreturik eskatzen, orain pertsona bakoitzari konpetentzia zehatzak eskatzenzaizkio: heziketa tekniko eta profesionalaren bidez eskuratutako kalifikazioa ez ezikjokaera soziala, talde lanean aritzeko gaitasuna eta ekimenak izateko eta arriskuakonartzeko ahalmena.Langilea nagusiki aldaketaren agentetzat jotzen da, eta hauen zenbait ezaugarrisubjetibotzat hartzen dira. Ezaugarri horien artean, komunikatzeko eta besteekinelkarlanean aritzeko gaitasunak, gatazkei aurre egiteko eta konpontzeko gaitasunakgero eta garrantzi handiagoa daukate.Soldatapeko sektorean lanaren "desmaterializazioa" eta zerbitzu jarduerak.Zerbitzuen eboluzio kuantitatibo eta kualitatiboak ikusiz gero, ekonomia aurreratuetakoikaskuntzan eman diren "desmaterializazioaren" ondorioak nahiko nabarmenak dira.Zerbitzuen kategoria hau oso zabal da eta gehienbat bazterketaren bitartez definitzenda.Zerbitzu ugari sortzen duten pertsonen arteko harremanaren arabera definitzen dirabatez ere. Adibide asko aurki daitezke merkataritza sektorean eta baitamerkataritzakoa ez den sektore tradizionalagoetan ere. Bi kasuetan, garrantzi handia 4. daukate informazio eta komunikazio jarduerek. Izan ere, zerbitzua eskaintzenduenaren eta jasotzen duenaren arteko harremanaren kalitatea neurri handi bateanhartzailearen esku dago beraz, ulergarria da egin beharreko lan hori ez prestatzea.Gaiarekin eta teknikarekin eduki beharreko erlazioa harreman pertsonaletarakogaitasunarekin osatu edo eraiki behar da.Etorkizuneko gizarte ultrateknifikatuetan, gizakien arteko elkarrekintza okerrakdisfuntzio larriak eragin ditzakeela pentsa daiteke, eta hauek ekiditzeko kalifikazioberriak beharrezkoak izango direla. Gainera, kalifikazio berri horiek ezagutzaintelektualean baino gehiago jokaeran oinarrituta egongo lirateke, eta honek ikasketagutxiko edo ikasketarik gabeko pertsonei aukera gehiago emango lizkieke. Honez gain,beharrezkoak diren gaitasun edo trebetasunak eskuratzea ahalbidetuko duenheziketaren edukiak ondorioztatzea nahiko zaila da. Garapen bidean daudenherrialdeetan arazoa lanbide heziketaren inguruan ere azaltzen da.Lana ekonomia ez egituratuan.Garapen bidean dauden ekonomietan, lana oso izaera ezberdinekoa da etasoldatapeko jarduera ez da nagusitzen. Sahara azpiko Afrikako herrialde asko etaLatinoamerikako eta Asiako herrialde batzuk adibide bezala hartuta, bertakobiztanleriaren segmentu oso txiki batek soldatapean lan egiten duela ikus dezakegu,eta biztanleriaren gehiengoak aldiz, bizirik irauteko ekonomia tradizionalean partehartzen duela. Gainera, ikaskuntzaren eginkizuna ez da lanera mugatzen, hau da,ekonomiako sektore egituratu edo ez egituratuaren garapenean parte hartzearenhelburu zabalagoa asebetetzearen beharra du.Garapen bidean dauden beste herrialde batzuei dagokienez, nekazaritzaz etaegituratutako sektore txiki batez gain, modernoa eta ez egituratua den sektoreekonomikoa ere badago. Honako hau, artisau, merkataritza eta finantza jarduerekosatzen dute, eta horrek, tokiko baldintzetara ongi egokitutako enpresa aukerakbadaudela adierazten du.Herrialde hauen iritziz, beraien etorkizuna teknologia modernoa eskuratzeaahalbidetuko dien kultura zientifikoa hartzeari oso estuki lotuta egongo da, bainaberrikuntza eta sormen gaitasun zehatzak batertu gabe. 5. Elkarrekin bizitzen ikasi, besteekin batera bizitzen ikasi.Ikaskuntza hau, gaur egungo hezkuntzako ekintza nagusietakoa da. Giza historia betiizan da gatazkatsua, baina badaude arriskua areagotzen duten elementu berriak ere.Komunikabideen bidez, iritzi publikoa ezer egin ezin duen ikusle huts bihurtzen da, etagatazkak eratzen edo bizirik mantentzen dituztenen bahitu baita ere. Baina hezkuntzakezin izan du gauza askorik egin egoera hori aldatzeko.Eskoletan, indarkeria eza irakasteko ideia txalogarria da nahiz eta askotan liskarraksortzen diren. Lan neketsua da, izan ere, gizakiek beraien kualitateak eta kide direntaldearenak gehiegi baloratzen dituzte, eta besteen aurkako aurreiritziak sustatzendituzte. Lehia honen ondorioz, gerra ekonomikoa eratzen da eta gauzak dauzkateneneta ez dauzkatenen arteko tentsioa pizten da. Tentsio hauek nazioa eta munduazatitzen dituzte nolabait.Esperientziaren bidez badakigu arrisku hau saihesteko ez dela nahikoa taldeezberdineko kideen arteko kontaktu eta komunikazioa bultzatzea. Taldeak elkarrenartean lehian ari badira tentsioa azalduko da, eta denborarekin gatazka bilakatuko da.Berdintasuna nagusi den testuinguru batean berriz, helburu eta proiektu komunakezarriz gero, azpian dauden aurreiritzi eta etsaitasuna lankidetza lasaiagoan bilakatukodira eta adiskidetasuna nagusituko da.Hau kontuan hartuta, komenigarria izango zen hezkuntzari bi orientazio osagarriematea: lehenengo mailan, pixkanaka bestea ezagutzea eta bigarren mailan, bizitzaosoan zehar, proeiktu komunetan parte hartzea.Bestea ezagutzea.Hezkuntzak bi helburu nagusi ditu: giza espeziearen aniztasuna irakastea eta gizakiguztien artean dauden antzekotasunez eta elkarren menpekotasunez ohartaraztenlaguntzea. Gai batzuk bereziki egokiak dira helburu hauek burutzeko, esate baterako,giza geografia, eta beranduago atzerriko hizkuntza eta literatura.Baina bestea ezagutzeko, lehenik eta behin ezinbestekoa da bakoitzak bere buruaongi ezagutzea. Berdin da haurrari hezkuntza hori nork eman dion, familiak edokomunitateak. Helburua bere burua ezagutzea da, izan ere, bere buruaezagutzerakoan soilik jarri ahal izango da benetan besteen lekuan, eta besteen 6. erreakzioak ulertzeko gaitasuna garatuko du. Eskolan enpatia jarrera hori sustatzeagarrantzitsua da bizitzako jokaera sozialetarako.Amitzeko, irakaskuntza ez da oztopo izan behar bestea ezagutzeko prozesu honetan.Izan ere, dogmatismoaren bidez ikasleengan jakinmina edo izpiritu kritikoa ezabatzendituzten irakasleak kaltegarriagoak izan daitezke.Helburu komunetara jo.Batzuetan, komunean lan egiten denean, gizakien arteko ezberdintasunak etagatazkak ezabatu egiten dira. Horregatik, hezkuntzak bere programetan, gazteak osotxikitatik lankidetza proiektuetan ikasten hasteko denbora eta aukera eskaintzeagarrantzitsua da, kirol eta kultur jardueretan nahiz jarduera sozialetan parte hartuz.Gainera, irakasle eta ikasleek proiektu komunetan jarduteak gatazkak konpontzekometodo bezala erabil daiteke eta gazteen ondorengo bizitzan erreferentzia bat izandaiteke. Era berean, hezitzaileen eta hezituen arteko harremana aberasteko erebaliagarria izan daiteke.Izaten ikasi.Batzordeak, hezkuntzak pertsona bakoitzaren garapen orokorrean lagundu beharduenaren funtsezko printzipio hau berretsi du. Bereziki gaztaroan jasotako hezkuntzariesker, pertsona guztiak pentsamendu kritikoa eta autonomoa izateko eta norberareniritzi propioa izateko, bizitzako une ezberdinetan zer egin behar den beraien kabuzerabakitzeko prest egon behar dira.Izaten ikastea (1972) txostenak, eboluzio teknologikoarekin lotutako gizatasunikgabeko munduarekiko kezka azaltzen zuen. Momentu horretatik, komunikabideekeskuratutako izugarrizko botereak areagotu egin dute kezka hori. XXI.mendeanfenomeno horiek oraindik gehiago areagotzea gerta daiteke. Hala ere, haurrak gizartezehatz batean bizitzeko prestatzea baino gehiago arazoa bakoitzari indar etaerreferentzia puntu intelektual iraunkorra ematea da. Hezkuntzaren oinarrizko funtzioapertsona guztiei pentsatzeko, iritzia osatzeko, sentimenduak izateko eta irudimenaizateko askatasuna ematea da, beraien talentuak erabat garatzeko eta beraien patuaerabakitzeko gaitasuna izan dezaten.Honez gain, etengabe aldaketak jasaten ari den mundu honetan, toki berezia eman 7. behar zaie somenari eta irudimenari. Gure etorkizunak, gizaki bikainez gain, motaugariko talentuak behar eta pertsonalitateak behar ditu. Gainera, eskolan arteari etapoesiari orain baino garrantzia gehiago emateaz gain, irudimena eta sormena sustatunahiaren ondorioz, ahozko kulturari eta esperientziatik jasotako ezagutzei ere baliogehiago eman beharko litzaieke.Batzordea, guztiz ados dago Izaten ikastea txostenarekin. Jaiotzetik heriotzara doangizakiaren garapena prozesu dialektikoa da, bertan bakoitza bere burua ezagutzenhasten da eta ondoren, besteekiko harremanetara zabalduz doa. Beraz, zentzuhorretan, hezkuntza barne bidaia dela esan dezakegu.