HEZKUNTZA: ALTXOR EZKUTUA

download HEZKUNTZA: ALTXOR EZKUTUA

If you can't read please download the document

Transcript of HEZKUNTZA: ALTXOR EZKUTUA

HEZKUNTZA: ALTXOR EZKUTUAAinhoa Errasti Agirrebeitia

XXI.mendea informazioa zirkulatzeko eta gordetzeko inoiz ezagutu ez diren baliabideak ematen hasi da, eta etorkizunean ere honen jarraipena emango da. Honen ondorioz, hezkuntzak gero eta ezagutza teoriko eta tekniko ebolutibo gehiago trasmititu beharko ditu. Hau horrela izanda, hezkuntza oinarrizko lau ikasketaren inguruan egitaratu behar da: ezagutzen ikastea, egiten ikastea, elkarrekin bizitzen ikastea eta izaten ikastea.

Eskolako irakaskuntzan gehienetan ez zaie lau zutabeei garrantzi berdina ematen, baina batzordearen iritziz, edozein irakaskuntza sistematan lau zutabeei arreta berdina eskaini behar zaie.

Ezagutzen ikasi.

Ikaskuntzaren bitartez pertsona bakoitzak bere inguruan dagoen mundua ulertu behar du, batez ere duintasunez bizi ahal izateko, gaitasun profesionalak garatzeko eta besteekin komunikatzeko. Helburua, ikaskuntzak duen justifikazioa ulertzeagatik, ezagutzeagatik eta aurkitzeagatik ongi sentitzea da.

Jakinduria areagotzeak, norberaren inguruko alderdi ugari erraztasun gehiagorekin ulertzeko laguntza eskaintzen du, eta jakin-min intelektuala azkarrago pizten da, zentzu kritikoa bizkortu eta errealitatea dezifratzen laguntzen du. Gainera, ezagutza modu askotakoa eta etengabeko eboluziokoa da, eta beraz, gero eta zailagoa da guzti-guztia ezagutu nahi izatea.

Amaitzeko, ezagutzen ikastea, ikasten ikastea da, eta hau, arreta, oroimena eta pentsamenduaren erabilerarekin lortzen da.

Egiten ikasi.

Neurri handi batean, ezagutzen ikastea eta egiten ikastea banaezinak dira. Hala ere, azkeneko honek erlazio estuagoa dauka lanbide heziketarekin.

Etorkizuneko lan merkatuaren barnean bi ekonomia mota ezberdinduko ditugu, industriala eta gainontzekoak: lehenegoan, soldatapeko lanak dira nagusi; beste taldean aldiz, ekonomiaren sektore egituratutik kanpo dauden ekonomiak kokatzen dira edota lan independenteak oraindik bertan bizi irauten dutenak.

Kalifikazio noziotik lehiara.

Produkzio industrialeko sistemetan, jarduera fisikoen ordez intelektualagoak eta zerebralagoak diren lanak azaltzen dira. Makinak gero eta adimentsuagoak diren heinean, eta lana desmaterializatzen den neurrian, azterketa eta eraketa lanak hazten doaz.

Langileen inguruan, lan zatituak atzean gelditzen ari direla eta bitartean, "lanerako kolektiboak" edota "egitasmorako taldeek" aurrera egiten dutela aipatzekoa da. Langilea nagusiki aldaketaren agentetzat jotzen da, eta komunikatzeko eta besteekin elkarlanean aritzeko gaitasunak, gatazkei aurre egiteko eta konpontzeko gaitasunak gero eta garrantzi handiagoa daukate.

Soldatapeko sektorean lanaren "desmaterializazioa" eta zerbitzu jarduerak.

Zerbitzuen eboluzio kuantitatibo eta kualitatiboak ikusiz gero, ekonomia aurreratuetako ikaskuntzan eman diren "desmaterializazioaren" ondorioak nahiko nabarmenak dira. Zerbitzu ugari sortzen duten pertsonen arteko harremanaren arabera definitzen dira batez ere. Adibide asko aurki daitezke merkataritza sektorean eta baita merkataritzakoa ez den sektore tradizionalagoetan ere. Bi kasuetan, garrantzi handia daukate informazio eta komunikazio jarduerek.

Lana ekonomia ez egituratuan.

Garapen bidean dauden ekonomietan, lana oso izaera ezberdinekoa da eta soldatapeko jarduera ez da nagusitzen. Gainera, ikaskuntzaren eginkizuna ez da lanera mugatzen, hau da, ekonomiako sektore egituratu edo ez egituratuaren garapenean parte hartzearen helburu zabalagoa du.Garapen bidean dauden beste herrialde batzuei dagokienez, nekazaritzaz eta egituratutako sektore txiki batez gain, modernoa eta ez egituratua den sektore ekonomikoa ere badago.

Elkarrekin bizitzen ikasi, besteekin batera bizitzen ikasi.

Ikaskuntza hau, gaur egungo hezkuntzako ekintza nagusietakoa da. Giza historia beti izan da gatazkatsua, baina badaude arriskua areagotzen duten elementu berriak ere, adibidez komunikabideek itzelezko eragina eskuratu dute gure gizartean. Baina hezkuntzak ezin izan du gauza askorik egin egoera hori aldatzeko.

Eskoletan, indarkeria eza irakasteko ideia txalogarria da, nahiz eta askotan liskarrak sortzen diren. Lehia honen ondorioz, gerra ekonomikoa eratzen da eta gauzak dauzkatenen eta ez dauzkatenen arteko tentsioa pizten da. Tentsio hauek nazioa eta mundua zatitzen dituzte nolabait.

Hau kontuan hartuta, komenigarria izango zen hezkuntzari bi orientazio osagarri ematea: lehenengo mailan, pixkanaka bestea ezagutzea eta bigarren mailan, bizitza osoan zehar, proeiktu komunetan parte hartzea.

Bestea ezagutzea.

Bestea ezagutzeko, lehenik eta behin ezinbestekoa da bakoitzak bere burua ongi ezagutzea. Berdin da haurrari hezkuntza hori nork eman dion, familiak edo komunitateak. Helburua bere burua ezagutzea da, izan ere, bere burua ezagutzerakoan soilik jarri ahal izango da benetan besteen lekuan, eta besteen erreakzioak ulertzeko gaitasuna garatuko du. Eskolan enpatia jarrera hori sustatzea garrantzitsua da bizitzako jokaera sozialetarako.

Helburu komunetara jo.

Batzuetan, komunean lan egiten denean, gizakien arteko ezberdintasunak eta gatazkak ezabatu egiten dira. Horregatik, hezkuntzak bere programetan, gazteak oso txikitatik lankidetza proiektuetan ikasten hasteko denbora eta aukera eskaintzea garrantzitsua da, kirol eta kultur jardueretan nahiz jarduera sozialetan parte hartuz.

Gainera, irakasle eta ikasleek proiektu komunetan jarduteak gatazkak konpontzeko metodo bezala erabil daiteke eta gazteen ondorengo bizitzan erreferentzia bat izatea. Era berean, hezitzaileen eta hezituen arteko harremana aberasteko ere baliagarria izan daiteke.

Izaten ikasi.

Bereziki gaztaroan jasotako hezkuntzari esker, pertsona guztiak pentsamendu kritikoa eta autonomoa izateko eta norberaren iritzi propioa izateko, bizitzako une ezberdinetan zer egin behar den beraien kabuz erabakitzeko prest egon behar dira.

Izaten ikastea (1972) txostenak, eboluzio teknologikoarekin lotutako gizatasunik gabeko munduarekiko kezka azaltzen zuen. Momentu horretatik, komunikabideek eskuratutako izugarrizko botereak areagotu egin du kezka hori, eta XXI.mendean fenomeno horiek oraindik gehiago areagotzea gerta daiteke. Hala ere, arazoa bakoitzari indar eta erreferentzia puntu intelektual iraunkorra ematea da.

Honez gain, etengabe aldaketak jasaten ari den mundu honetan, toki berezia eman behar zaie somenari eta irudimenari gure etorkizunak mota ugariko talentuak eta pertsonalitateak behar dituelako.

Batzordea, guztiz ados dago Izaten ikastea txostenarekin. Jaiotzetik heriotzara doan gizakiaren garapena prozesu dialektikoa da, bertan bakoitza bere burua ezagutzen hasten da eta ondoren, besteekiko harremanetara zabalduz doa. Beraz, zentzu horretan, hezkuntza barne bidaia dela esan dezakegu.