HIRI GARRAIOA ETA MUGIKORTASUN...
Transcript of HIRI GARRAIOA ETA MUGIKORTASUN...
HIRI GARRAIOA ETA
MUGIKORTASUN IRAUNKORRA
Lehen Hezkuntza �
�
�
�
PROGRAMA
1. Unitate didaktikoa: “Joan-etorrian dabilen
Eskualdea” 2. Gelako Tailerra: “Banoa eta banator” 3. “Joan-etorri Eskualdeko Hiri Garraioan”. 4. Hiri garraioaren erabilera sustatzeko txanpon-
txartela
1. UNITATE DIDAKTIKOA “JOAN-ETORRIAN DABILEN ESKUALDEA: HIRI
GARRAIOA IRUÑERRIAN” �
Norentzat: Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailatik aurrerako ikasleak.
Osagaiak:
• Irakasleendako gida didaktikoa: helburuak, edukiak, jardueren
garapena, ebaluaziorako proposamenak eta bibliografia.
• Ikasleendako lan koadernoa: barne daude irakaskuntza –
ikaskuntza proposamenak, informazioak eta jarduerak, hala nola
ebaluaziorako eta auto-ebaluaziorako proposamenak
• Lan irteera: talde jarduerak proposatzen ditu, gai hauei buruzko
informazioa jasotzeko: familiakoen joan-etorriak, hiri ingurunearen
azterketa eta Iruñerriko garraio ereduen azterketa.
• Dokumentazio karpeta: irakasleei laguntzeko dokumentuak dira.
Honatx: informazioa, iritzi testuak, sakontze testuak, handik eta
hemendik hartutakoak.
Garapenerako
proposamenak
Unitateak lan egiteko 3 aukera eskaintzen ditu. Hau da, edukiak eta
jarduerak ikasgelako ikasleen artean dauden interesetara edo
gaitasunetara moldatu nahi ditu.
• Jardueren ibilbide edo sekuentzia oinarrizkoa.
• Zabalpeneko ibilbidea
• Gutxienezko edukien ibilbidea
Unitate
didaktikoak
dakartzan
galderak
Jardueren sekuentzia didaktikoari jarraiki (aldez aurreko ideiez eta
motibazioaz, informazio bilketaz, informazio hori prozesatzeaz, esku
hartzeko proposamenez, sintesiaz, balorazioaz eta ondorioez),
ondokoak bezalako arazo eta kontuak agertzen dira:
• Zertarako mugitzen gara? Nola mugitzen gara?
• Zeintzuk dira garraioak sortzen dituen arazoak?
• Norberaren arazoa da ala guztiona?
• Zeintzuk dira Eskualdeko Hiri Garraioaren lineak Iruñean?
• Zer dira bide-seinaleak? Zeintzuk dira?
• Nola jokatu behar dut hiri autobusean?
• Zein da garraiobiderik onena?
• Nola laburbiltzen da ikasitakoa? Nola lan egin dut?
2. “BANOA ETA BANATOR” TAILERRA. HIRI GARRAIOA ETA MUGIKORTASUN IRAUNKORRA
Norentzat: Lehen Hezkuntzako ikasleak 5. eta 6. mailatik aitzina.
Tailerraren iraupena: 55 minutu.
Betebeharra: Gela handia, altzaririk gabea. Mahaia behar da.
Gomendagarria Aldez aurretik ikasgelan prestatu beharra
HELBURUAK ETA EDUKIAK
HEL
BURU
AK
• Gogoeta pertsonal eta kolektiboa egitea Iruñerritarron mugikortasunari buruz, osasunarentzat eta hiri ingurunearentzat onuragarriago eta arduratsuago diren mugitzeko erak bultzatuz.
• Hiriko garraio bide desberdinen abantailak eta eragozpenak ezagutzea. Gure ingurune hurbilenarentzat dituzten ondorioak aztertzea.
• Talde handian jolas jarduera batean parte hartzea, arauak betez.
KONTZEPTUAK
• Mugikortasuna: mugitu beharra, zein bide erabiltzen dugun eta zer beste aukerak ditugun.
• Mugitzeko gure erak ingurunean duen kostua ulertzea: energia kontsumoa, kutsadura eta hiriko espazioa betetzea.
PROZEDURAK • Bizilagunok ditugun beharrak asetzeko hiri garraiobide
zenbaitetako ibilaldien irudikapena.
• Banakoen ekarpena multzoaren erabakietan. Argudioak. EDU
KIA
K
JARRERAK
• Ibilgailuaren erabilpen egokiaren beharrari buruz kontzientzia hartzea.
• Mugikortasun errespetagarriagoaren aldeko aukeren balorazio positiboa.
TAILERRAREN PRESTAKETA
Ikasleek tailerrean motibatuago parte hartuko dute, aldez aurretik edukiak ikasgelan landu badira.
Ikastetxean eskura dagoen “Eskualde bat mugimenduan” Unitate Didaktikoko jarduera proposamena.
1. A proposamena: Unitate Didaktikoaren Lan irteerarako koadernoa.
Talde txikietan lan egin eta auzoari edo herriari buruzko informazioa bildu: inkestak oinezkoei, gidariei, etxean, garraio publiko-pribatuaren erabilerari buruzko azterlan konparatuak, espaloien azterketa... Garraioko Motxilaren tresnak lagunduta (mailegutan uzten da).
2. B proposamena: Gutxienezko edukien ibilbide didaktikoa. Lan koadernoa
Gutxienezko edukia duten 7 jardueren sekuentzia didaktikoa: badira motibazio jarduerak (aldez aurreko ideiak), informazioa bildu eta prozesatzea, esku hartzeko proposamena, balorazioak eta ondorioak eta, azkenik, ikasitakoa egiaztatzea. (Garapenerako proposamena erantsi da. Irakasleendako gidaren 28. orrialdea).
3. C proposamena: Bakoitzak Lan Koadernoko jarduera batzuk aukeratzea
Intereseko edo ikasturtearen programazioari lotutako edukien arabera.
TAILERREAN GARATUKO DIREN EDUKIAK Sa
rre
ra
IRUÑERRIA handituz eta hedatuz joan da, hiri barreiatu edo sakabanatua denaren etsenplu bilakatuaz, non industria guneak, ospitale guneak, unibertsitateak, saltokiak, auzuneak, etxebizitza guneak eta abar multzokatuak eta sakabanaturik dauden; gure beharrak asetzeko desplazamendu handiak egin behar izaten ditugu.
Eskualdean zeharreko mugikortasunak ekartzen duen ibilgailuarekiko menpekotasun handi horrek ingurumen arazoak sortzen ditu (energi kontsumoa – baliabideen agortzea, eguratsaren kutsadura kutsadura akustikoa, bideak egiteko hiriko espazioa betetzea eta trinkotzea, aparkatokiak...), bai eta arazo sozial larriak ere (segurtasun eza, istripu arriskua, estresa edo beste osasun arazoak, karrika elkarretaratzeko gune izateari uztea...).
Gure hiri eredua eta bertan nola ibili ohi garen berraztertuko dugu; mugikortasun arazoak gainditzeko, energia kontsumoa gutxiagotzeko, ingurumen kalitatea edo gure hirietako bizitza kalitatea hobetzeko alternatibak eratu behar ditugu, hau da, iraunkortasunerantz ibili behar dugu.
Gure beharrak aseko baditugu,
mugitu behar dugu
"BA
NO
A E
TA B
AN
ATO
R” jo
lasa
Partehartzaileek ibilbide batzuk simulatuko dituzte hainbat garraiobidetan, hiriko oinarrizko zerbitzuetan sartze aldera eta, horrela, elikaduran, aisian, jantzian, hezkuntzan... dituzten beharrak asetzeko.
1. bidaian, erabilitako garraiobideen arabera (bizikleta, autoan bakarrik edo beste lagun batzuekin, autobusez), halako ondorio batzuk izanen dira ingurumenean, hiri ingurunean, gure bizi-kalitatean eragin handiagoa edo txikiagoa izanen dutenak.
Kontrol Panel handian, jokalariek ibilbide bakoitzaren ingurumen balantzea markatuko dute, erabili duten garraiobidearen arabera. (partikulen bidezko kutsadura, erregai-energia kontsumoa eta hiri espazioaren okupazioa). Horretarako, panel gainean imanez itsatsita geldituko diren ikurrak erabiliko dira. Badago Tolerantzia Muga ingurumen ondorio horietan, herritarrak arriskuan jar lezakeena. Jokalariek ez dute muga hori gainditu beharko, bestela talde osoarendako penalizazioa izanen da.
2. bidaian, bakoitzak erabaki beharko du zer garraiobide erabili bere joan-etorrietan, taldeak bere osoan bere ingurumen ondorioak murriztu ditzan. Horrela, pertsonendako ingurune atseginagoa eta ingurumenarendako errespetagarriagoa lortuko da.
Hiri garraioa, mugikortasun iraunkorrerako aukera, ibilgailu partekatua, oinez eta bizikletaz ibiltzearekin batera.
Ibiltzeko era desberdinek
ingurumenean dituzten eraginak
Hiri garraiobideek dituzten abantaila eta eragozpenak
Mugikortasun iraunkorra lortzeko
soluziobide pertsonalak eta
kolektiboak
Eskualdeko Hiri Garraioa
�
3. “JOAN-ETORRI ESKUALDEKO HIRI GARRAIOAN”
Norentzat: Lehen Hezkuntzako 5. mailatik aurrerako ikasleak.
Ibilbidearen iraupena: 35 minutu gutxi gorabehera.
Betebeharra: "Banoa eta banator” tailerrean parte hartzea
HELBURUAK ETA EDUKIAK
HEL
BURU
A
Ikasleek edukiak barneratzea; ikasleen artean halako ohitura nahiz jarrera jakin batzuk sustatzea, arauak, pertsonak eta ingurunea errespetatzeko jokabideak bultzatzearren Eskualdeko Hiri Garraioan goazenean.
KONTZEPTUAK
• Hiri garraioa egoki erabiltzea. Garraioa erabiltzen dutenen oinarrizko eskubide eta betebeharrak zeintzuk diren jakitea.
• Autobus barneko seinale eta informazio ikurrak interpretatzea.
• Hiri garraioari loturiko hiri altzariak
PROZEDURAK:
• Autobus barnean, eguneroko bizikidetza sustatzen duten jokabideak eta egoerak ezagutzea (pertsonak eta materialak errespetatzea)
• Zirkulazioari loturiko arazo batzuk behatzea
EDU
KIA
K
JARRERAK:
• Jokabide arduratsuen aldeko balorazioa eta errespetua autobusean.
• Jokabide seguruen aldeko balorazioa oinezko eta bidaiari diren aldetik.
JARDUERAREN DESKRIBAPENA
Linea-autobusak ikasgelako taldea ikastetxeko atarian bilduko du. Kollins ikasleak hartu eta mimo ikuskizunaren bidez liluratuko ditu. Ibilbideak aukera emanen du modu atseginean edukiak eskuratu eta ohiturak sustatzeko, betiere talde-garraioaren bizikidetza eta erabilera arduratsua bultzatze aldera
4. HIRI GARRAIOAREN ERABILERA SUSTATZEKO TXANPON-TXARTELA
Ikasleen artean, Eskualdeko Hiri Garraioaren erabilpena sustatzeko, “Banoa eta Banator” tailerrean parte
hartutako talde bakoitzari 55 bidaiako moneta-txartel bana emanen zaio.
�
���������������� ��������������� ��������� �� ����������� �� ��