Hondakinen artean
description
Transcript of Hondakinen artean
HONDAKINEN
ARTEAN
2009/01/9
Eguneroko maitea:
Hemen idazten dudan lehenengo aldia da. Maddi dut izena eta
15 urte ditut. Nire gurasoak kazetariak dira eta behin eta berriro
bidaiatzen dugu. Orain dela aste bat Londresen egon ginen urte
berriaren ikerketa bat egiten eta bihar Palestinara joango garela uste
dut. Nire gurasoek, esan bezala, elkarrekin lan egiten dute eta zenbait
kasutan herrialde arriskutsuetara bidaiatu behar dugu. Beldurturik
nago biharko bidaia dela eta. Bertan gerratean daude eta ezin dut
nire gurasoekin lanean ibili, nik bakarrik geratu behar dut hotelean,
hau nazka!
Bidaiatzen dugunean jende asko ezagutzen dut, pertsona
soziala naizela esan dezaket, ez dut inolako lotsarik eta beste
hizkuntzetan ondo molda naiteke. Afrikara joan ginenean bertako
gazteei laguntza eskaintzen saiatzen nintzen, hori gustuko dudan
gauzarik garrantzitsuenetariko bat delako. Ikasketak alde batera
uzten ditut eta nire herriko lagunak ere bai, pena handia eman arren.
Baina merezi du. Kontinente batetik bestera ibiltzea ikaragarria da.
*****
2009/01/10
Hemen nago berriz ere, baina gaur atzo baino askoz urduriago.
Gaza herrialdea gainetik hegaldatzen gaude. Eguraldia nahiko
kaskarra da, egun iluna eta euritsua dela dirudi. Zerua lainoz beteta
dago eta oso gutxi ikusten da. Ez da hemendik inor ikusten,
beharbada, distantzia oso handian gaudelako eta lainoaren eragina
dela eta, baina dena nahiko desberdina da nik neukan irudiarekin
konparatuta.
Hegazkinetik atera gara. Militar pilo bat zeuden aireportuan,
denak guri begira lerrokaturik eta serio-serio. Arropa bitxiekin jantzita
zeuden eta baita iskiluz beterik ere. Momentu horretan, nire etxera
itzultzeko gogoak sartu zaizkit baina orain hotelean nagoela askoz
lasaiago nago. Gero, kalera ateratzeko asmoa daukat. Nire gurasoek
“debekatu” egin didaten arren, neska ausarta naiz eta argi daukat
gauza bat, ez naizela hemendik joango inor ezagutu aurretik.
Kalera ateratzeko prestatzen nengoen eta halako
batean...BUMM!BAAMMM!!! BUM!! Izugarrizko zarata entzun dut. 2
kilometroko distantziatik izan dela esan dute hotelean baina, nire
ondoan gertatu dela dirudi. Nire bihotza gero eta azkarrago doa,
mintasuna sentitu dut eta isiltasunean ezkutatu da nire begiek ikusi
dutena. Azkenean, nire gurasoek arrazoia edukiko dute, ezin izango
naiz kalera atera. Beharbada bihar, dena lasaiago dagoenean.
Honako batean, leihotik begiratzea bururatu zait. Ez da askorik
ikusten, hotela toki seguruan kokatuta dagoelako. Hala ere, etxe
suntsituak ikus daitezke eta lehen lainoa zirudiena ez zela lainoa
konturatu naiz, kea eta hautsa baizik.
Afaldu dugu jadanik. Afarian nire gurasoek bildutako
informazioari buruz hitz egin dugu. Argazki pilo bat atera dituzte, eta
nik entzundako lehergailuek eztanda egin duten momentua ikusi
dute. Jendea bertatik nola ateratzen zen kontatu didate, zauriturik;
izuturik, bonbak noiznahi berriro bueltatu daitezkeelakoan ; umeekin
eskutik loturik, zer egin ez zekitenik, beraien etxeak guztiz
suntsiturik...Bihotza zauriturik zeukaten familiek, euren senideen
odola kaleetan barrena isurita ikustean, negar egiten zuten.
Hondamendi ikaragarria. Badirudi nire gurasoentzat ere, ez dela oso
egun zoriontsua izan. Hala eta guztiz ere, egunean zehar mutiko bat
ezagutu dute eta bihar berarengana eramango naute! Bere egoera
entzutea asko gustatuko litzaidake. Urduritzen hasia naiz. Bihar
gaurko eguna baino hobeagoa izango dela susmatzen dut.
*****
2009/01/11
Gaur ez naiz hoteletik pasatu, ezta minutu bat ere . Gaueko
11:15 dira. Oso nekatuta nago egun gogorra izan delako. Nire
gurasoek atzo ezagutu zuten mutikoarengana eraman naute. Abdalá
du izena. Oso egoera kaskarrean dago, edo hori iruditu zait behintzat.
Ikusi dudan momentuan, bere itxurak ez dit konfiantzarik eman.
Zeraman arropa apurtuta zegoen, ez zituen zapatarik eta gorputza
guztiz zauriturik zeukan. Familia osoa gure zain zegoen. Nire
gurasoek mutikoaren arbasoak elkarrizketatuko zituzten eta nik, aldiz,
mutikoarekin hitz egingo nuen. Hasieran oso lotsatuta zegoen, nirekin
hitz egitea ez baitzen erreza. Ingelesez hitz egin dugu, baina nik ikasi
dudan ingelesa eta berak ikasi duena desberdina da nahi eta ez. Gure
ahoskera ez da berdina, hala ere, elkarrekin eduki dugun ulermena
eguna pasa den heinean, hobetuz joan da.
Bere Familiaren egoera, pentsamenduak, sentimenduak etab.
kontatu dizkit. Oso hunkigarria izan da haren historia entzutea, honela
azaldu dit...
- Kontaidazu Abdalà. Zure familiaren egoera,
pentsamenduak edota sentimendua, oso gogorrak izan beharko dira,
ezta?- galdetu nion zirraragarri.
- Istorioa ez da orain dela zenbait egunetan hasten. Dena
orain dela zenbait urte hasi zen. Egoera hauetan geunden. Israelek
Rehovot herria eraso zuen..
- Bertan bizi zineten, ezta?- moztu nion berehala.
- Bai hori da. Ni bertan bizi nintzen nire familiarekin
batera. Nire aiton-amonek gerratean parte hartu behar izan zuten.
Bietatik, bat hil egin zen. Israeleko militar batek harrapatu eta tiro
egin zion!- negarrez hasi zen.
- Sentitzen dut Abdalà, benetan- erantzun nion tristuraz.
Berak malkoak sikatu era jarraitu egin zuen:
- Baina hori ez zen izan nire pena bakarra. Rehovot-en
nire klaseko neska batez maitemindu nintzen, beti elkarrekin
pasatzen genituen arratsaldeak. Bonbardaketa ostean, ez dut ezer
jakin berari buruz eta ez da egun bat pasatzen haren irudian
pentsatzen ez dudanik. Herri osoa suntsiturik geratu zenez, Gaza
herrira joan behar izan ginen, bertan bera dena,-burua alde batera
eta bestera mugituz errepikatzen zuen- benetan, dena utziz. Gazan
nire bizitza berriz hasiko zela pentsatu nuen, hori esaten baitzidan
nire amak. Hala ere, nik neukan pentsamendu hori azkar aldatu egin
zen. Ikasten hasi nintzen berriz ere, jende berria ezagutu behar izan
nuen baina ez zuen ezertarako balio. Guztia aldatu da berriz .
Txikitatik nengoen egoera berdina pasatzen hari naiz. Orain dela
hilabete bat, Israel-ek berriz ere, bonbardaketak egin ditu baina
oraingo honetan ez da Rehovot-en izan, baizik eta hemen, Gazan.
Ikus dezakezunez, etxeak ez dira etxeak, hondakinak baizik. Hala eta
guztiz ere, txarrena ez da hori, txarrena hondakin horien azpian
dauden pertsonak dira. Nire lagunak, nire senideak edota ni neu izan
gaitezke hurrengoak. Denok izuturik gaude, beste herri batera joateko
planak egiten ditugu baina ez daukagu ez janaririk, ez dirurik. Nire
eguneko ogi zatia lortzerakoan, lapurtu egin dudalako edota lortzeko
lan eta lan etengabe egin dudalako, kaletik noa eta nire egoeratik
pasatzen ari den norbaitekin topo egitean, zer egiten dut? Ba
lortutako ogi puska hori berari ematen diot. Beraz,lan bikoitza egin
behar dut edota ogi puska bat lapurtu beharrean bi lapurtu behar
izaten dut, gosez ez hiltzeko. Hori da nik egunero egiten dudana. Hori
da nire bizitza.
Horiek izan dira bere hitzak. Bihotza hunkiturik geratu zait eta
bera eta bere familia laguntzea pentsatu dut. Bihar arratsaldean
berarekin geldituko naiz eta gosarian janari pilo bat hartuko dut haiei
eramateko. Ez dut lapurtu nahi, baina egoera larria dela uste dut.
*****
2009/01/12
Hegazkinean nago. Nire begiak triste daude, oso triste. Gaur
goizean, altxatu naiz eta nire gurasoen ohearen gainean fardeleria
prest zegoela ikusi dut. Egia esanda harriturik nengoen, momentu
batez pentsakor gelditu naiz eta berehala nire gurasoak sartu dira
logelara. “goazen laztana” esan didate biok batera. Ezin nintzen joan,
Abdalá lagundu behar nuen! Nire gurasoek lasaitu nahian, arratsalde
honetan Israel-ek Gaza bonbardatuko duela esan didate eta oso
arriskutsua izango zela. Ez naiz nire bizitza osoan hain urduri egon.
Arratsalde horretan Abdalá ez zen bere familiarekin egongo eta une
horretan bere hitzetatik atera zena gogoratu dut: “ni neu izan naiteke
hurrengoa”. Negarrez hasi nintzen. Ezin nuen normal-normal egon
behin eta berriro birgogoratzen nuelako Abdalá. Orain hegazkinean
nago. Israeleko aeroplano militarrak ikusten dira hemendik. Eraikinen
leherketak ikusten ditut eta nire begiak malkoz beteta daude. Ezin
dute gehiago agoantatu.
*****
2009/01/16
Palestinatik bueltatu naiz. Ez dut Abdalá burutik kentzen.
Badaramatzat zenbait egun lorik egin gabe. Ezin dut gehiago
agoantatu, ohera sartuko naiz lo pixka bat egiteko asmoz.
Atea entzun dut. Norbait sartu da. Nire gurasoak izango dira
seguruenik. Zaratatxoak entzuten ditut. Begiratzera joango nintzen
baina ez neukan gogorik ezertarako. Logelako atea begiratzerakoan,
nire aita ikusi dut, oso irribarretsu. Ustekabe bat zekarrela esan dit.
Ohetik altxatu naiz eta izugarrizko sorpresa izan zen. Abdalá zen! Nire
gurasoak berarengana bueltatu ziren eta adostu zuten gure etxean
geratuko zela gerratea bukatu arte. Irribarreak aurpegi osoa estaltzen
zidan bitartean, besarkada bat eman diot. Barkamena mila aldiz
eskatu diot, egia esanda, mila aldiz gutxiegi izango dira. Hori
entzutean, besotik heldu dit...
Pena bat da besotik heldu zidana ez dela Abdalá izan. Dena
amets nazkagarri bat izan da. Guzti honen ondorioz, konturatu naiz
zaila izango zaidala Abdalá berriz ikustea, baina, ez dut inoiz etsiko!