Idazlanetan Aipamen Bibliografikoak Aurkezteko Oinarrizko Arauak

3
Idazlanetan aipamen bibliografikoak aurkezteko oinarrizko arauak: APA araudia. Aipamen bibliografikoek edozein irakurleri testu batean aipatutako dokumentu guztiak adierazteko eta kokatzeko beharrezkoa den informazio guztia eman behar dute. Informazioak zehatza izan behar du, beraz, bibliografian aipatutako datuak zehaztasunez aztertu behar dira, jatorrizko testuan zein testuan agertzen direnak, datu biak modu berean ager daitezen. 1. Testuko erreferentziak eta aipamenak. Adibidez: Egile bakarreko lana. Rogers-ek (1994) erreakzio denborak konparatu zituen … Erreakzio denboren inguruko ikerketa batean (Rogers, 1994 )… 1994an Rogers-ek konparatu zituen … Erreakzio denborei buruz eginiko ikerketa batean Rogers-ek (1994) modua aurkitu zuen …, Rogers-ek aurkitu zuen … Adibidez: Egile anitzeko lana - Lana bi egilerena bada, biak beti aipatu behar dira. - Lana hiruk, lauk edo bostek egin badute, lehen agerpenean guztiak aipatu behar dira, hurrengoetan lehena eta “et al.” gehitu (modu normalean eta puntu batez amaitu) eta urtea, baldin eta aipatutako lana bera izan; argitalpen urtean aipamenaren paragrafoan agertzen bada, ez da urtea jarri behar. Wasserstein, Zapulla, Rosen, Gerstman, eta Rock-ek (1994) aurkitu zuten… [lehen aipamena] Wasserstein-ek et al. (1994) aurkitu zuten … [hurrengo aipamenak] Wasserstein-ek et al. aurkitu zuten … [hurrengo aipamena paragrafo berean] Oharra:Lana sei edo egile gehiagorena bada, kasu guztietan lehena bakarrik aipatu behar da eta ondoren"et al." idatzi behar da. Erreferentzien zerrendan guztiak aipatu behar dira. Adibidez: Lan klasikoak. 1

Transcript of Idazlanetan Aipamen Bibliografikoak Aurkezteko Oinarrizko Arauak

Idazlanetan aipamen bibliografikoak aurkezteko oinarrizko arauak: APA araudia.

Aipamen bibliografikoek edozein irakurleri testu batean aipatutako dokumentu guztiak adierazteko eta kokatzeko beharrezkoa den informazio guztia eman behar dute. Informazioak zehatza izan behar du, beraz, bibliografian aipatutako datuak zehaztasunez aztertu behar dira, jatorrizko testuan zein testuan agertzen direnak, datu biak modu berean ager daitezen.

1. Testuko erreferentziak eta aipamenak.

Adibidez: Egile bakarreko lana.

Rogers-ek (1994) erreakzio denborak konparatu zituen …

Erreakzio denboren inguruko ikerketa batean (Rogers, 1994 )…

1994an Rogers-ek konparatu zituen …

Erreakzio denborei buruz eginiko ikerketa batean Rogers-ek (1994) modua aurkitu zuen …, Rogers-ek aurkitu zuen …

Adibidez: Egile anitzeko lana

- Lana bi egilerena bada, biak beti aipatu behar dira.- Lana hiruk, lauk edo bostek egin badute, lehen agerpenean guztiak aipatu behar

dira, hurrengoetan lehena eta “et al.” gehitu (modu normalean eta puntu batez amaitu) eta urtea, baldin eta aipatutako lana bera izan; argitalpen urtean aipamenaren paragrafoan agertzen bada, ez da urtea jarri behar.

Wasserstein, Zapulla, Rosen, Gerstman, eta Rock-ek (1994) aurkitu zuten… [lehen aipamena]

Wasserstein-ek et al. (1994) aurkitu zuten … [hurrengo aipamenak]

Wasserstein-ek et al. aurkitu zuten … [hurrengo aipamena paragrafo berean]

Oharra:Lana sei edo egile gehiagorena bada, kasu guztietan lehena bakarrik aipatu behar da eta ondoren"et al." idatzi behar da. Erreferentzien zerrendan guztiak aipatu behar dira.

Adibidez: Lan klasikoak.

Lan batek datarik ez badu, egilearen izena idatzi behar da, eta ondoren d.g. (datarik gabe) idatzi. Data ematea zentzugabea bada (oso lan zaharrak direnean) erabilitako itzulpenaren data eman, aurretik itzul. jarriz edo, bestela, erabilitako bertsioaren data, aurretik” bertsioa” idatziz. Jatorrizko argitalpen data ezaguna bada, orduan aipatu.

(Aristóteles, itzul. 1931)

James (1890/1983)

Ez da beharrezkoa Erreferentzia Zerrendan idazlan klasikoak, Biblia edo idazle greziar eta erromatarrak agertzea. Kasu honetan, orrialdearen ordez, testuan aipatu kapitulua eta zenbakia.

1

Adibidez: Informazio iturri baten parte zehatzak edo “hitzez hitzezko aipamenak”.

Aipatu orrialdea, kapitulua, irudia, taula edo ekuazioa. Gehitu beti orrialdeen zenbakia hitzez hitzezko aipamenetan. Orrialde eta kapitulu hitzen laburpenak or. (bat baino gehiago bada, orduan, orr.). Aipamena komatxoen (“) artean idatzi behar da.

(Cheek y Buss, 1981, or. 332)

(Shinamura, 1989, kap. 3)

2. Aipamen bibliografikoak (testuaren amaieran).

“Aipamen bibliografikoaren” atalean, testuaren barruan aipatu diren informazio iturri guztiak bakarrik aipatu behar dira: egilea, argitalpen urtea, argitalpenaren izenburua, non eta argitalpena egin duen argitaletxearen datuak.

[Egilearen abizena], [Izenaren iniziala.] (Argitalpen urtea). Idazlanaren izenburua, etzanetan. (argitalpena). Hiria: Argitaletxea.

Oharra: Argitalpena bakarrik aipatuko da bigarrenetik aurrera. Lehen argitalpena bada, izenburuaren ostean puntu bat idatziko da.

Adibidez:Rogers (1994). El método de Investigación. Mc Graw Hill:Barcelona (izenburua

etzanetan)

Campbell, D. y Stanley, J. (1973). Diseños experimentales y cuasi experimentales en la investigación social. Buenos Aires: Amorrotu.

Universidad Nacional Abierta. (1984). Técnicas de documentación e investigación 1. Caracas: Egilea. (Egilea erakunde bat denean)

Pérez, A., Sánchez, P. (1993). Kapituluaren izenburua. En Méndez, P. y Vargas, S. (Edk.), Idazlanaren izenburua. (orr. 12-30). Hiria: Argitaratzailea. (Egilea bildumaria denean)

WWW: lekuetatik hartutako adibideak

Burka, L. P. (1993). A hypertext history of multi-user dungeons. MUDdex. http://www.utopia.com/talent/lpb/muddex/essay/ (13 Jan. 1997). Zure kontsultaren data.

Tilton, J. (1995). Composing good HTML (Vers. 2.0.6). http://www.cs.cmu.edu/~tilt/cgh/ (13 Jan. 1997).

Erreferentziak.American Psychological Association (1994). Publication manual of the American Psychological

Association (4ª Ed.). Washington, DC: Author.

Electronic reference formats recommended by the American Psychological Asociation. (2001, Enero 10). Washington, DC: American Psychological Asociation. Revisado en Marzo 1, 2002, en la www:

2