Igorreko KT 04

8

description

2011eko urtarilari dagokion KT aldizkaria Igoreko parrokiko umeek eratua

Transcript of Igorreko KT 04

Page 1: Igorreko KT 04
Page 2: Igorreko KT 04

JESUSEN LAGUNAK GAUR

Jesusen lagunak izan ziran Maria, Marta, Pedro edo Markos. Baina gaur egun ere badira Jesusen lagunak. Gure artean. Igorren. Gure katekesiko neska-mutil bizkorrak ikerketa lan bat egin dabe herrian zehar eta euretariko batzukaz berbetan izan dira. Hona hemen euren lanaren emoitzaren zati eder bat.

FIDELA GOTI

Igorreko San Juan auzoan oso ezaguna da Fidela Goti. Beragaz egon dira berbetan gure parrokiko ume talde bat. Hona laburpena: Noiztik zara Jesusen laguna? Txiki txikitatik. Lehen egun bigaz bateatzen gintuzten. Zer da zuretzako Jesusen laguna izatea? Elizara joatea eta beragan sinestu. Jesusen laguna izateko, zer egiten dozu? Urrekoari lagundu. Bakean bizi eta besteei lagundu behar danean. Jesusengandik, zer gustatzen zaizu gehien? Bizi eta hil zan guztioi bizitza emoteagaitik. Jesusen lagunen taldea parrokian batzen gara. Zer gustatzen zaizu gehien parrokiatik? Mezak eta batzarrak. Zuk zer daukazu guri esateko, Jesusen laguna izateko?. Aholku bat Jesusen laguna izateko. Katekesia egin eta Jesusek berak esaten dauena egin.

Kazetari taldea: Deiene, June, Ane T., Beñat, Iñigo, Liher, Eneritz.

KARMELE LIZASO ALKARRIZKETEA Karmele Lizaso, 58 urteko emakume igorreztar hau LUIS IRUARRIZAGA ABESBATZAn egiten du abestu, eta, Katekesiko 4garren mailako ume batzuei bere etxeko ateak zabaldu dauskuz galdera batzuk erantzuteko. Umeak: - Noiztik zara Jesusen laguna? Karmele: – Betidanik.

Page 3: Igorreko KT 04

Umeak: – Zer da zuretzako Jesusen laguna izatea? Karmele: – Jesusengan sinestu eta maitatu. Umeak: – Jesusen laguna izateko, zer egiten dozu? Karmele: – Egunero berba egiten dot beragaz. Kontau egunerokoa, ezkertu gauza onak, eskatu beste gauza batzuk. Umeak: - Jesusengandik, zer gustatzen zaizu gehien? Karmele: – Bere umiltasuna. Umeak: - Jesusen lagunen taldea parrokian batzen gara. Zer gustatzen zaizu gehien parrokiatik? Karmele: - Koruan kantatzea. Umeak: - Zuk zer daukazu guri esateko, Jesusen laguna izateko?. Aholku bat Jesusen laguna izateko. Karmele: – Elkar maitatu eta ondo portatzea bata bestearekin. Galderei erantzun ostean, bera txikitan erabiltzen zuen “Kristau ikasbidea” erakutsi digu Karmelek eta Jose Mari Kortazar abadeak aurkeztutako “Palenque bertatik” liburuari begirada bat eman genion ere. Agurran, esku bete karamelo eman euskun bakoitzari.

Ander Etxebarri, Julen del Olmo, Aiora Ibarretxe eta Ander Aginaga

Page 4: Igorreko KT 04

LEIRE ZAMALLOA 20 URTEKO NESKA GALDAKOZTARRA DOGU Leire baina Igorreko neska-mutil trebeak Igoren egin diote elkarrizketa hau, bere izekoren etxean. Hona berak zer esan digun… Noiztik zara Jesusen laguna? Jaio nintzenetik. Zer da zuretzako Jesusen laguna izatea? Bere ereduari jarraitzea. Jesusen laguna izateko, zer egiten dozu? Jendeagaz ondo portatu. Jesusengandik, zer gustatzen zaizu gehien? Berak pentsetan ebazan gauzak defendatzen ebazala. Jesusen lagunen taldea parrokian batzen da? Batzuk bai, beste batzuk, gaixoak adibidez, ez. Zer gustatzen zaizu gehien parrokiatik? Beti dagoela norbait laguntzeko prest. Zuk zer daukazu guri esateko, Jesusen laguna izateko?. Aholku bat Jesusen laguna izateko. Bere erara, bera bizi zan moduan jarraitzea.

Alkarrizketaren egileak: Aitzol, Alize, Iraia, Mikel, Xabi eta Jon.

MATIAS AZUETA

Matias Azuetak 91 urte ditu eta ez dabil osasunez oso fin. Hori ez da izan arazoa gure erreportero trebeentzat. Lemoaraino joan dira bergaz berba batzuk egin eta gauza asko ikastera. Zein da zure izena eta noiztik zara Jesusen laguna? Matias Azueta dut izena eta txikitatik naiz Jesusen laguna. Zer da zuretzako Jesusen laguna izatea? Poztasun handia da. Berak momento txarretan lagundu dit eta inoiz ez dit bakarrik utzi. Jesusen laguna izateko, zer egiten duzu? Berarekin egiten dut berba egun guztieta, parkazioa eskatzen diot zeozer txarra egin edo esan badut.

Page 5: Igorreko KT 04

Jesusengandik, zer gustatzen zaizu gehien? Bere sinesmena aurrera eraman zuela. Jesusen lagunen taldea parrokian batzen da? Bai, lehen denok beti, baina orain ni etortzeagatik ez. Zer gustatzen zaizu gehien parrokiatik? Jende guztia elkartzen denean, denok gara anai-arrebak, fede berdinarekin. Zuk zer daukazu guri esateko, Jesusen laguna izateko?. Aholkuren bat Jesusen laguna izateko. Ondo zaintzea gure artean eta lagundu laguntza behar dutenei.

Eukeni, Ana, Ekaitz, Ane, Lierni, Inhar, Unax, Angelina eta Eneritz

ITZIAR ETXEBARRIA

Izena eta noiztik zara Jesusen laguna? Itziar Caritas taldekoa. Txikitatik

Zer da Jesusen laguna izatea? Lehenengo ezagutu, otoitz egin taldean. Jesusek esaten ebana egin adibidez: alkar maitatu.

Jesusen laguna izateko zer egiten dozu? Alkar maitatzen ahalegindu. Jesusek zoriona nahi

dau.

Jesusengan zer gustatzen jatzu gehien? Behar izana daukenagaz egon.

Jesusen lagunen taldea parrokian batzen da? Bai, baina beste talde baten ere, adibidez: Mezea,

otoitz egin, ….

Zer gustatzen jatzu gehien parrokiatik? Igandetan beste kristau elkartekoakaz batu eta beste ekintza batzuetan karitas kasua. Esan behar dot karitas kristau alkarte osoa dala.

Zuk zer daukazu guri esateko, Jesusen laguna izateko? Aholku bat Jesusen laguna izateko.

Jesusen laguna izateko, etxean aitari eta amari esan egin eta bardin eguneroko ekintzatan katekesian, eskolan… Katekesiko liburua irakurri eta aholku garrantzitsuena alkar maitatu etxetik hasita.

Page 6: Igorreko KT 04

Izarra galdu jaku (Gabon Ipuina)

Arrastion umeok! Arrastion gurasoak! Zenbat jende! Bildurretan nago zuoi guztioi mezu bat ekartzeko orduan…

Ni Bi2ñe naz, profetisa edo profeta andrea. Jaunaren izenean berba egiten dauena da profeta. Eta arrasti honetan niri suertatu jat zuei mezu bat ekartzea. Abendu aldian gagoz, laster jaioko da Jesus Umea.

Izar batek erakutsiko dausku bidea Umea jaioko dan tokiraino. Baina, ai ene! Bediako lagunek arrasti eder honetan argi eder asko biztu eta ixiotu dabez eta Izarraren argia galdu jaku! Ai ene!

Lagunduko deustazue Umea jaio dan tokia aurkitzen?

Ea, non jaio ete da gure Jainkoa, Salbatzailea? Arteako Clementina amamak kantatzen dauenez: “Hogetalaugarrena negu abenduan deseo genduena logradu genduan. Gabeko hamabiak jo ditun orduan gure Salbagilea jaio da munduan” laster izan behar da egun hori. Usansoloko Ospitalean? Herodesen etxean? Bai, holako personaje inportante bat, jauregi baten gitxienez… Goazen, lagundi eidazu, ni Bibiñe profeta andrea naz eta Jaio dan Umeraren bila nabil Arratiako ume eta gurasoekin batean…

II Herodes-enean: Umeok, hona, egin korro handi bat, nork joko dau atea Herodesenean? Zuk? Zuk? Herodes, Palestinako errege, jaun handi eta prestu, zure Jauregian jaio da Jesus gure salbatzailea? Kriadua: Ez, hemen ez dago Herodes ez jaiobarririk. Herodes Bitorin dago, Jaurlaritzan, asuntu handi batzuk konpontzen… ez da berandu arte etorriko. Ospa hemendik! Profetak: Eta bere telefono mugikorraren zenbakia mesedez? Emoiguzu eta ez zaitugu gehiago molestatuko. Kriadua: Ze telefono eta telefono ondo, belarrikondo bat emongo dautsut hemendik ez bazoaz… Aide!

Page 7: Igorreko KT 04

III Pilatos-enean:

Umeok, hona, egin korro handi bat, nork joko dau atea Pilatosenean? Zuk? Zuk? Pilatos, Erromako gobernadore errege, jaun handi eta prestu, zure Jauregian jaio da Jesus gure salbatzailea?

Kriadua: Ez, hemen ez dago Pilatos ez jaiobarririk. Herodes New Yorken dago, Obamagaz, asuntu handi batzuk konpontzen… ez da egunetan etorriko. Ospa hemendik! Profetak: Eta bere emaila mesedez? Emoiguzu eta ez zaitugu gehiago molestatuko.

Kriadua: Ze email eta email ondo, belarrikondo bat emongo dautsut hemendik ez bazoaz… Aide! Eta eroan ume zaratatsu guzti horreek zugaz. Ez zaituet ikusi gura.

IV Eliz-atarian:

Ez dot ulertzen, Jainkoa jaioko dala eta ez dakigu non. Ez Ospitalean, ez Herodes ez Pilatosen jauregietan… Zelako Jainkoa da ba gurea?

Beitu! Entzun! Hortik musika dator, Doinuak eta kantak. Astotxoa eta behia. Artzain pobre batzuk… Sartuko ete gara ikustera? Inork esango dausku zer dagoen hortik?

Goazen barrura, astiro, isil, ea zer ikusten dogun!

Jose Mari Kortazar

Arratia Eliza interneten: arratia.tk

Eritxi eske gatoz. Arratiako Elizaren webgunetxo baten zirriborroa egin dogu egunotan, eta jende aurrean zabaldu baino lehen, hamar minutu eskatzen deutsuguz zure eritxi eskatuz. Non aurkitu? www.arratia.tk edo arratiaeliza.blogspot.com dira biderik errezenak. Hortik apur bat ibili ondoren esaiguzu: 1.- Erratak edo hutsak; 2.- Hutsuneak, gure Arratiako Elizagaz zerikusia daukan zeozer eta zure ustez agertzen ez dana. 3.- Zure eritxia. 4.- Zure ekarpena: artikulua, argazkia, etab. Kontuizu ez garela profesionalak eta oso tresna apalak erabili behar ditugula. Gure ametsa blog hau tresna erabilgarria eta baliagarria izatea litzateke. Eta horretarako, danon laguntzak aberastu egingo leuke. Eskerrik asko aurretiaz.

Page 8: Igorreko KT 04

ERMITA SAN CRISTOBAL

A poco más de dos kilómetros del núcleo urbano de Yurre, y tras tomar la desviación hacia el barrio de Santa Lucía, se alza en un rellano a media ladera, con buena insolación y amplias vistas del valle, la conocida popularmente como ermita de San Cristóbal de Elguezua. Denominación ésta que oficialmente comparte con la de la santa que da nombre al barrio y que según todos los indicios fue la primera titular de este templo desde sus orígenes, allá por la Alta Edad Media. La situación apartada que disfruta actualmente este barrio no se corresponde con la de épocas anteriores, ya que por las proximidades de esta ermita discurría un camino que, evitando el fondo del valle, enlazaba con el barrio limítrofe de Biteriño (Dima), para continuar hacia Álava. Aproximadamente a esta época (siglos VIII-X) corresponden los enterramientos descubiertos en el lado sur de la actual ermita. La necrópolis, en la que se han excavado cerca de treinta tumbas, estaba organizada en hileras paralelas. Las sepulturas eran de fosa simple excavadas en el terreno, poco profundas y de planta trapezoidal, cubiertas con dos o tres losas de piedra - tipología muy habitual en la mayor parte de las necrópolis del norte de la península-. El difunto era depositado directamente en tierra, sin ajuar alguno, con la cabeza mirando hacia el este. De este primer momento no se conserva ningún otro elemento al que pueda aplicarse esta cronología, salvo un fragmento de losa con un bajorrelieve muy esquemático en el que se representan dos personas de diferente tamaño y que ha sido tradicionalmente identificado como la Virgen con el Niño; y una lápida reutilizada en la escalinata de acceso al pórtico que poseía una inscripción, desde hace décadas borrada, que por la fórmula empleada se puede fechar en el siglo XI. De planta rectangular y cabecera poligonal de tres lados (aprox. 17,50 x 12,00 mts.), sus muros son de mampostería totalmente enfoscada y encalada al interior, reforzado por sillares en las esquinas. Como es habitual en este tipo de edificios, nunca llegó a tener cubrimiento abovedado, siendo el que se contempla en la actualidad fruto de la última restauración y sustituye al anterior, de techo raso de tablillas. Recurre al sistema de armadura en parhilera con sus pendolones, tirantes y jabalcones, que descansa en pies derechos adosados a la pared conformando dos falsos tramos; en tanto que los faldones descansan sobre el muro, adaptándose en la cabecera a su forma poligonal.

En los muros de dicha cabecera y a media altura se ubican las tallas en madera policromada de San Cristóbal, Cristo crucificado y Santa Lucía, enmarcadas por placas de madera que, al igual que los monolitos que hacen de altar y ambón, han sido realizados por artesanos de la vecindad. A los pies de la ermita se alza un coro de madera con motivos de bocallave en las tablas del antepecho que por algunos detalles ornamentales que le acompañan puede datarse hacia el año 1600, si bien las dos columnas toscanas así como las ménsulas de piedra sobre las que descansa, se corresponden con una cronología posterior, por lo que cabe suponer que sustituyen a los soportes primitivos. Bajo el coro y centrado se abre el acceso principal de la ermita que se corresponde con el resto de la fábrica del edificio, un amplio arco apuntado y adovelado. Remata la fachada principal una espadaña, de un solo hueco coronada con la imagen del Sagrado Corazón de Jesús. El exterior del templo se ve rodeado íntegramente por un bello pórtico, sólo invadido por el pequeño volumen de la sacristía. En la última reforma, además de eliminar el cuerpo añadido que hizo las veces de escuela, han sido sustituidos los pies derechos en que descansaba por los actuales, ligeramente más gruesos al reaprovechar las vigas de la antigua cubierta. San Cristóbal ofrece un buen ejemplo de cómo una ermita de barriada puede mantenerse en un envidiable estado de conservación gracias a la preocupación y el esfuerzo de sus feligreses y devotos.

Texto: Alfonso de Andrés.