IKUSKIZUNAK - Diario de Noticias de Navarra · 2019. 10. 11. · dira Kantuz saio honetan, musika,...

8
2019ko urriaren 11a, Ostirala Zenbakia: 526 Bertso eskola, interneten Bertsozale Elkarteak, bertso eskolen baliabideak denon esku- tara jartzen duen atari berri bat zabaldu du: www.bertsoesko- la.eus. Murgildu bertsolaritzaren munduan! 2. ORRIA IKUSKIZUNAK ASKE! musikalaren uneetako bat, Iruñeko Baluarten eskaini zeb emanaldian. IBAN AGUINAGA ANIZTASUNAREN MUSIKALA ‘ASKE!’ musikala Jaso Ikastolaren azken musikalaren azken aurreko emanaldia eskainiko da gaur Tuterako Gaztanbide aretoan, ez galdu ikusteko aukera! 4-5. ORRIAK PERTSONAIA ASISKO URMENETA, ILUSTRAZIOAREN EUSKADI SARIA 8. ORRIA NAFARROAN BARRENA IRATIKO OIHANA, BASAJAUNEN ETXEBIZITZA 6. ORRIA

Transcript of IKUSKIZUNAK - Diario de Noticias de Navarra · 2019. 10. 11. · dira Kantuz saio honetan, musika,...

Page 1: IKUSKIZUNAK - Diario de Noticias de Navarra · 2019. 10. 11. · dira Kantuz saio honetan, musika, kantua, dantza, irriak eta txokolate goxoa! Den-dena ... lantzen ditugun azaltzen

2019ko urriaren 11a, OstiralaZenbakia: 526

Bertso eskola, internetenBertsozale Elkarteak, bertso eskolen baliabideak denon esku-

tara jartzen duen atari berri bat zabaldu du: www.bertsoesko-la.eus. Murgildu bertsolaritzaren munduan! 2. ORRIA

IKUSKIZUNAK

ASKE! musikalaren uneetako bat, Iruñeko Baluarten eskaini zeb emanaldian. IBAN AGUINAGA

ANIZTASUNAREN

MUSIKALA‘ASKE!’ musikala Jaso Ikastolaren azken musikalaren azken aurreko emanaldia eskainiko da gaur Tuterako Gaztanbide aretoan, ez galdu ikusteko aukera! 4-5. ORRIAK

PERTSONAIA

ASISKO URMENETA, ILUSTRAZIOAREN EUSKADI SARIA

8. ORRIA

NAFARROAN BARRENA

IRATIKO OIHANA, BASAJAUNEN ETXEBIZITZA

6. ORRIA

Page 2: IKUSKIZUNAK - Diario de Noticias de Navarra · 2019. 10. 11. · dira Kantuz saio honetan, musika, kantua, dantza, irriak eta txokolate goxoa! Den-dena ... lantzen ditugun azaltzen

22019ko urriaren 11a, Ostirala

KULTURA Bertsolaritza

MUSIKA SAIOA

Kantuz Txiki, Lizarran

NNoiz: 2019/10/11, 18:00 NNon: Lizarra. Santiago plazako arkupeak AAdina: 3-8 urte

Garean euskaldunon elkar-teak Kantuz Txiki egitasmoa-ren formatua berritu du. Hau-rrak protagonistak izanen dira Kantuz saio honetan,

musika, kantua, dantza, irriak eta txokolate goxoa! Den-dena ordubetean eta Santiago pla-zan; eguraldia txarra balitz, bertako arkupeetan.

ANTZERKIA

Zurginaren ipuina, Berriozarren

Noiz: 2019/10/11, 18:00 NNon: Berriozar. Entzunaretoa Prezioa: 4 euro KKonpainia: Trokolo

Bazen behin Firmin izeneko zurgin fina. Berak egindako

mahaiak ez zeuden inoiz koloka, erlojuak ez ziren inoiz atzeratzen eta taillak…. A tai-llak!! Hain ziren zoragarriak haren lanak, ezen Firmin eskualde osoan famatu zen. Egun batean, zurginak beze-ro berezi baten eskaera berezi-berezia jaso zuen: Von Bombus baroiaren eskaera. Zerratu, iltzatu, lixatu eta ber-nizatu zuen, eta eskatutako lana garaiz aurkeztu zuen. Baroia poz-pozik geratu zen. Ordutik aurrera asko izan ziren Firminek bezero zorro-tzarentzat egindako lanak.

ZIRKUA

Gure Zirkua, Leitzan

Noiz: urriak 11, 18:00 eta 20:30; urriak 12, 18:00 eta 20:30; urriak 13, 12:00 eta 18:00; urriak 18, 18:00 eta 20:30; urriak 19, 18:00 eta 20:30 NNon: Leitza SSarrerak: Maimur libu-ru-dendan edo www.event-brite.com atarian (online irai-laren 10etik aurrera)

Gure Zirkua Euskal Herrian sorturiko zirku ibiltaria da, bertako langile eta artistek

egiten dutena eta euskaldu-na. Iker Galartza eta Joseba Usabiaga dira lantaldearen aurpegi ezagunak eta aurkez-le lanak egiten dituztenak. 2017 urtean Luxenburgon karpa bat erosi eta entsaioe-tan hasi ziren. Atzerrian ari diren hainbat artista euskal-dun animatu ziren proiektuan parte hartzera. 2017ko udazkenean Tolosan emanaldi batzuk egin zituz-ten eta arrakasta ikusita serio hartu eta 2018ko udarako Euskal Herrian zehar bira egitera animatu ziren.

ANTZERKIA

Drag-e uraren bila, Altsasun

Noiz: 2019/10/13, 17:00 NNon: Altsasu. Iortia Kurtur Etxea Adina: 4 urtetik aurrera IIrau-pena: 55 min. PPrezioa: 4,5 euro

2800. urtea da eta Lur plane-tan ez da ur arrastorik ant-zematen. Oraindik badago itxaropen txiki bat: Drag-e robotak eta bere lagunek ura lortzeko misioa jarri dute abian.

BERTSO-ESKOLA

DIGITALA ABIAN DAbertsoeskola.eus Bertsozale Elkartearen atari berrian, baliabide anitz eskura jartzen zaizkio bertsolaritzan trebatu nahi duen orori

Mugikorretik erabiltzeko ere prestatuta dago webgunea. BERTSOZALE ELKARTEA

Diario de Noticias

Bertso eskolarako baliagarria den material guztia eskura izango dute bertso-eskoletako kideek

joan zen astean sareratu zen bertsoeskola.eus atariari esker. “Saka-banatuta zeuden askotariko baliabi-deak biltzen ditu plataformak: erabi-liaren erabiliaz ederki zimurtuko diren web orrialdeak izango dira ziu-rrenik gaitegia, doinutegia eta errima-tegia”, azaldu dute Bertsozale Elkar-tetik.

Bat-batean aritzeko plazan jarri diren 700 gaietatik tira ahal izango dute bertso-eskolatako kideek; gai horri loturik bertsolariek kantatuta-koa ere ikus-entzun ahal izango da Gaitegia atalean. Oin aberatsak aurki-tzeko, EHUko Ixa taldeak egokituta-

ko Errimategia dugu: hitz bat jarri eta haren amaierarekin bat datozen hi-tzen zerrenda erakusten du. Eta, hori guztia laguntzeko, plazan erabiltzen diren 400 doinu daude aukeran Doi-nutegitik BDBra bideratuko gaituen

loturan. Hasiberrientzako fitxa erra-zagoek ere badute beren txokoa.

Bestalde, zenbait bertso jarri ere eskainiko dira, ikus-entzunezkoan zein transkribatuta; eta gogoan gel-ditu diren bertsoaldiak ere berresku-

ratu dira atariko ganbaran. Bertso-eskolentzako bakarrik ez eta

bertso-eskolek eragindako espazioa ere izan nahi du webguneak. Horre-gatik, bertso-eskola bakoitzak bere jardunaren berri eman ahal izango

HURBILETIK

PUNTUKA

3 Zer da. Bertso-eskolei zuzendu-

tako ataria da, Bertsozale Elkar-

teak eskainia.

3Helburua.Saretzean eragin nahi

du, bertso-eskola bakoitzak

egindako ekarpena guztien

eskura jarrita.

3Edukiak.Barrura begira, bertso-

eskola bakoitzaren asteroko tal-

de dinamikan baliatzeko mate-

rialak eskaintzen ditu (gaitegia,

errimategia, doinutegia, hasibe-

rrientzat teknika lantzeko fitxak,

bertso jarriak...); baita informa-

zioa ere, bertso-eskolentzako

interesgarriak diren garaian

garaiko ekimenen berri emanez.

3Parte-hartzea.Nork bere berri

eman dezake atarian: antolatu-

tako ekimenen albisteak bidaliz,

ikasmateriala luzatuz.

3 Helbidea. www.bertsoesko-

la.eus

du, eta batak bestearena ezagutu. Ataria gailu mugikor txikietan,

sakelekoetan zein tabletetan, balia-tzeko erosoa da oso. Codesyntaxek garatu du webgunea, iaz egindako bertsoikasgela.eus atariaren antze-ra.

Bertso-ikasgela ataria Bertsolaritza ikastetxean proiektua-ren baitan dauden eskolek bertsoi-kasgela.eus ataria baliatu dute azken ikasturtea ezkero bertsolaritza ikas-geletan lantzeko. Batean eta bestean aritu behar duten irakasleentzako lagungarria da tresna, materiala leku berean eduki ez ezik, ikasgela bakoi-tzeko haria berrartzeko modua eskaintzen baitu. Gainera, ikasleek etxean ere jarrai dezakete bertsola-ritzarekin gozatzen.

ZER EGIN?

Page 3: IKUSKIZUNAK - Diario de Noticias de Navarra · 2019. 10. 11. · dira Kantuz saio honetan, musika, kantua, dantza, irriak eta txokolate goxoa! Den-dena ... lantzen ditugun azaltzen

2019ko urriaren 11a, Ostirala 3

FIKZIO-GOSE

LIBURUA

STEAM esperimentuak haurrentzat EEgilea: Liz Lee Heinecke

Kategoria: Zientzia GGaia:

Esperimentuak PPublikoa:

Haur eta gazteak AArgita-

letxea: Elhuyar 52 esperimentu praktiko eta sortzaile biltzen dira libu-ruan zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta mate-matika (STEAM) aplikatuz Ondo pasatzen dugun bitar-tean zer STEAM kontzeptu lantzen ditugun azaltzen da labur-labur, ikertzen ari garen gaiari buruzko hizte-gia eta beste ideia batzuk aurkeztuz. STEAM kontzep-tuez jabetzea errezeta bati jarraitzea bezain erraza da. Esperimentu bakoitzak atal hauek ditu: behar den mate-riala, segurtasun-jarraibi-deak eta jarduera osagarriak, besteak beste. �

DISKOA

Ihesi doaz animaliak

Taldea: Kaskezur. DDisketxea: Mukuru. AArgitalpen urtea: 2019 Aniztasuna, konplexutasuna eta esperimentazioa dira Ihe-si doaz animaliak-en zeinu nagusiak, orain artean talde nafa-rrak plazaratu duen diskorik landu eta garbiena. Diskoa berako Atala estudioan grabatu da, Iñigo Irazokirekin. 2017an argitaratutako Azpisugeak (Mukuru Records) lana-rekin, bide berri bat zabaldu zuen taldeak soinuari dago-kionez, hein handi batean Ibai Gogortza ekoizlearen esku hartzeari esker. Ihesi doaz animaliak disko berrian, aitzitik irekitako bide horri heutsi bakarrik ez eta are gehiago bar-neratu da taldea, The Cure edo Sonic Youth taldeak gogo-ratzen dituen soinu ilun eta sakonagoetan murgilduz, bai-na izpi argitsu eta doinu bizigarriak galdu gabe. Aurreko lanarekin bai publikoaren bai kritikaren babesa jaso ondo-ren, bere unerik egonkorrenetako baten aurkitzen da tal-dea. �

FILMA

Agur, Etxebeste! ZZuzendariak: Asier Altuna eta

Telmo Esnal Gidoia: Asier

Altuna, Telmo Esnal eta Nago-

re Aranburu GGeneroa: Kome-

dia Aktoreak: Ramón Agirre,

Elena Irureta, Iban Garate,

Paco Sagarzazu EEkoiztetxeak:

Irusoin, La Fidèle Production,

Kilima Media eta Etxebeste

Film A.I.E. 2019ko euskarazko komedia filma da, 2005eko Aupa Etxe-beste! filmaren jarraipena. Patrizio Etxebeste (Ramon Agirre) alkatetza uztera behar-tuta ikusten da “osasun ara-zoengatik”. Udaleko agintea ez galtzeko asmoz, Maria Luisa (Elena Irureta) bere emaztea herriko lehen emakumezko alkatea izendatzen du. Maria Luisak oso serio helduko dio lan berriari eta udaletxeko funtzionamendua goitik behe-ra aldatuko du, Patriziorekin duen harremana eta etxeko giroa hankaz gora jarriz.

LIBURUA

Beti bezala, ezer ez?

Egilea: Voltz Christian Argitaletxea: Pamiela AArgitalpen urtea:

2019 IISBN: 978-84-9172-119-2 OOrrialdeak: 36 BBilduma:

Lehen irakurlea Istorio entretenigarri honen protagonistak zulo bat egin du lurrean, bertan hazi bat utzi du eta egunero joaten da —txori baten begiradapean— hazitik sortu beharko lukeen lorea hazten ikusteko asmoz. Beti bezala, ezer ez?, egiten du bere baitan Luis jaunak, ezer ez dela ernetzen ikusita. Harik eta egun batean… “Beti bezala, ezer ez?” oso erraz ulertzen den testu bat da, hausnarketara bultzatzen duen mezu eder batekin: pazientzia eta iraunkortasuna zeinen probetxuzkoa den munduan gure lekua aurkitzeko. Hazi baten ernetze eta landarearen hazte prozesuaren bitar-tez Christian Voltzek —umore eta samurtasun ukitu batekin— eguneroko bizitzaren eta frustrazioen metafo-ra bat osatzen du.�

LIBURUA

Moio. Gordetzea ezinezkoa zen

Autorea: Kattalin Miner Perez IISBN: 978-84-9027-943-4

Argitaletxea: Elkar BBilduma: Lekuko EEdizio data: 2019 OOrri

kopurua: 140

“Zein da neurri ona gertakari batetik distantzia hartu ahal izateko, baina oraindik gertakariak fresko mantentzen dire-la ziurtatzeko? Noiz igarotzen da ‘gertatu berria den zer-bait’, ‘gertatu zen hura’ izatera? Eta, beraz, noiz hitz egin ‘gertatu zen hartaz’?”. Halakoak galdetzen dizkio Kattalin Minerrek bere buruari liburuaren atarian, hamar urte lehenago hil zen Aimar Elosegi Ansa “Moio” bere lagun minaz oroitzean. Suizidioa eta transexualitatea, gure gizar-tea durduzatzen duten bi tabu elkartu ziren heriotza horre-tan. Bere garaian zirraraz eta hunkiduraz beteriko erantzu-na izan zen Hernaniko herrian, lagunarenganako maitasu-naz gainera transexualitatearekiko enpatia eta jarrera berri baten beharra aldarrikatu zituena.�

Page 4: IKUSKIZUNAK - Diario de Noticias de Navarra · 2019. 10. 11. · dira Kantuz saio honetan, musika, kantua, dantza, irriak eta txokolate goxoa! Den-dena ... lantzen ditugun azaltzen

42019ko urriaren 11a, Ostirala

GAUR EGUN Ekimenak

‘ASKE!’ MUSIKALA

TUTERARA IRITSIKO DA GAUR! Aniztasunaren aldeko musikala Barañain, Iruñea eta Baionatik igaro ondoren, Jaso Ikastolak sortutako musikala Tuterako Gaztanbide antzokian ikusteko parada eskainiko da gaur.

KEASKE! musikalaren bigarren emanaldia Baluarten eskaini zen.. IBAN AGUINAGA

Page 5: IKUSKIZUNAK - Diario de Noticias de Navarra · 2019. 10. 11. · dira Kantuz saio honetan, musika, kantua, dantza, irriak eta txokolate goxoa! Den-dena ... lantzen ditugun azaltzen

2019ko urriaren 11a, Ostirala5

Diario de Noticias

Barañaingo Auditoriotik, Iru-ñeko Baluartetik eta Baionako Michel Portal antzokitik pasa

ostean, Jaso Ikastolak Tuterako Gaz-tambide aretora eramango du gaur ASKE! musikala. Eta ez da azken emanaldia izango, izan ere, datorren astean (urriak 19) Donostiako Kur-saalean birari amaiera emango dio.

Tuterako emanaldian, Baionakoan bezalaxe, oholtzaratze bikotza egi-nen da: goizeko emanaldia bertako eta inguruko ikasteentzat, eta arratsaldekoa publiko ororentzat. Emanaldi pedagogikoa 2000 ikasle baino gehiagok ikusi dute dagoe-neko, eta beste 1200 inguru espero dira.

Aurretik genero aniztasun eta ber-dintasunarekin loturiko unitate didaktiko bat landua dute, eta ASKE! Musikala ikustea izango da unita-teari amaiera borobila emanen dio-na. Adin tarte desberdinetarako ego-kitutako jarduerak daude eta ikuskizuna ikusi aurretik eta ikusi ondoren egiteko antolatu dira. Har-tara, gai honen normalizazioa eta eskola-jazarpena ekiditea izanen da helburu nagusia, kritikaz baliatuz. Abestien eta elkarrizketen bitartez gai honek duen garrantziaz oharta-raztea litzateke xedea.

Azken lan honetan Jaso ikastola-ko 49 ikaslek sorkuntza originaleko istorio bat eskainiko dute antzerki musikalaren bitartez, Imanol Jani-ces, Gorputz Hezkuntzako irakas-leak, Irantzu Zabalza, Lehen hezkuntzako irakasleak eta Nerea Martinez, DBHko irakasleak gida-tua. 2018-2019 ikasturtean zehar egindako lanari amaiera emango diote bira honekin, eta, era berean, 2019-2020ko proiektuan murgilduko dira. Hartara, proiektuaren helburu nagusiak sustatzen jarraitu nahi dute: euskararen promozioa eta kul-tura egiteko beste modu baten alda-rrikapena, aukera anitzak eskain-tzen dituen formatu honen bitartez.

Helburua, proiektua ikustaraztea Gorputz Hezkuntzako saioetatik jaiotako proiektu honek Espainiako Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak INTEF izeneko programaren barruan “Experiencias Educativas Inspiradoras” ataleko aitortza lortu du. Modu honetan edonorentzat eskuragarri dago, proiektuaren atal guztiak eta erabiltzen den metodo-logia ezagutu nahi duenarentzat. Azken urteotako lanaren sari-ordain bikaina da aitorpen hau. Bestalde, proiektuak duen balio pedagogikoa dela medio, hainbat unibertsitate (BAM, UPV) eta EAEko Berritzegu-ne nagusia Jaso Ikastolarekin harre-manetan jarri dira. Musikaleko zuzendaritzak eta parte hartzaileek hitzaldiak eman dituzte proiektua-ren xehetasunak etorkizuneko ira-kasleei azalduz.

Jaso Ikastolako ikasleek musikalaren estreinaldi bikaina eskaini zuten Barañainen. UTZITAKOA

Robotika eta hezkuntza, eskutik COMANAI enpresaren C+EDUCA proiektuarekin batera, aurten ASKE! Musikalak Txinatik ekarritako argiz-tapen harrigarri bat erabili du, Iberiar Penintsulan oso arrotza dena. Hala ere, helburu artistikoa baino, ardatz nagusia helburu pedagogikoa da, robotika geletan sartzeko asmoarekin. Jaso ikastolako ikasleek, COMANAI-rekin batera robotikan eta enpresan gauzatzen diren kontzeptuen ingu-ruko formazioa jasotzen dute, progra-mazioaren hizkuntza garatuz eta ikas-leak makinekin komunikatzeko auke-ra izanik, elementuen nondik nora-koa sakonduz eta ulertuz.

HURBILETIK

AZKEN EMANALDIAK

3 Gaur, Tuteran: Bi emanaldi

eskainiko dira: 14.00etan (soilik

ikasleentzat) eta 19.00etan

(publiko orokorrarentzat).

Sarrerak, 8 eurotan salgai Gaz-

tanbide antzokian bertan; eta

www.castelruiz.es webgunean.

3 Urriaren 19an, Donostian: Kur-

saalean eskainiko da azken

emanaldia, 18.00etan. Sarrerak

7 eurotan daude salgai

www.kursaal.eus helbidean.

Musikalaren sinopsia Sexu aniztasunaren trataera gai nagusitzat hartuta, Jaso Ikastolak endre-

do komedia bat proposatzen du. Istorio honek, pertsonaiek eta haien

ingurukoek bizi duten bidaia psikologikoan zehar eramango gaitu, nor-

beraren identitate eta onarpen prozesuaren bidaian, hain zuzen ere. Onar-

pen eta aniztasun sexualaren mezua zabaltzeko asmoarekin, Jasok sor-

tutako musikal honek, zenbait gazteren istorioak kontatzen dizkigu. Haien

beldurrei aurre egitea izango da erronka nagusia. Baina, batez ere, haien

ingurukoek bizi duten itsutasunari argia ematea, sistema patriarkalaren

eraginez datorren itsutasunari, ingurukoak ez baitira gazte hauek bizi

dituzten barne borrokak onartzeko gai. Akrobazia txundigarriak ez dira falta ikuskizunean. UTZITAKOA

Page 6: IKUSKIZUNAK - Diario de Noticias de Navarra · 2019. 10. 11. · dira Kantuz saio honetan, musika, kantua, dantza, irriak eta txokolate goxoa! Den-dena ... lantzen ditugun azaltzen

62019ko urriaren 11a, Ostirala

NAFARROAN BARRENA Iratiko oihana

Natur ingurunea gordetzeko, hiru esparru babestu dira: Mendilatz eta Tristuibarteako natur erreserbak eta Lizardoiako erreserba integra-la. Mendilatzeko natur erreserba izen bereko mendian dago, Orbai-tzetan, eta 199 hektarea hartzen ditu, 1.100 metrotan gora. Horren inguruan ibiltzen ahal da, 14 km luze den eta zailtasun gutxi duen zidor seinaleztatu batean barna. Orbaitzetako Arma Olatik atera-tzen da bidexka. Tristuibarteako natur erreserba Petxuberro men-diaren iparraldeko magalean dago,

Irati sakonki ezagutzeko ibilbide eta guneakHiriberrin, 940 metroko garaieran. La Cuestión mendian, Lizardoiako erreserba integrala , 850 eta 1.125 metro bitarteko garaieran, Irati oihaneko esparrurik interesgarrie-na da ekologiari dagokionez, paga-di eta izeidi birjinak baitaude han.

Bestalde, zailtasun maila eta aza-lera desberdinetako zidor seinalez-tatuen sare bat dago. Oihaneko bes-te bazter batzuetan barna bidera-tuko du bisitaria, eta urtaro bakoi-tzean natur ikuskizun ederrak opa-ritu dizkio. Aukeratu garraiobidea, eta ibili Irati oihanean barna oinez,

bizikletaz, elur erraketez edo eskiz. Ezagutu ametsetako paisaia hori. Sorginak eta lamiak, besteak bes-te, bizi dira han, eta, lainoa delarik, Joana Albretekoaren espiritua paseatzen dute —Nafarroako erre-gina higanota izan zen, Parisen pozoitua— eta desagerrarazten dituzte bidean topatzen duten giza-ki oro.

Azkenik, ez ahaztu Basajaunaren bizitokia dela, oihaneko jaunaren etxea, alegia. Gorputzez luzea da, ile luzea, eta indar harrigarria du, eta oreina baino trebeagoa da. Bidean aurkitzen baduzu, ez joan ihesean. Obeditu haren aginduak eta zure gidari babeslea izanen da oihanean zabiltzan bitartean.

BASAJAUNEN

BIZILEKU

ZORAGARRIAHandienetarikoa Europako pagadi-izeidirik handie-nak kontuan harturik, bigarrena da Iratiko oiha-na. Nafarroako ekialdeko Pirinioetan dago, Aezkoa eta Zaraitzu artean.

Mendizale bat, Iratiko baso ederrean barrena, udazkenean.

Diario de Noticias

Iratiko oihana natur altxorra da, balio ekologiko handikoa, eta babes figura desberdinak daude

han: Mendilatz eta Tristuibarteako natur erreserbak eta Lizardoiako erreserba integrala, besteak beste. Pagadi usuek, bazkalekuek, izeiek eta ur freskoek osatzen dute kolore biziak oparitzen dizkigun paisaia, urtaro berriarekin eraldatzen den ingurune paregabea.

Sentsazio ugari eskainiko dizkizu hango oihanak: naturarekiko harre-mana bakardadean, pagoen eta izeien artean urak sortzen duen marmar basatia, Irati ibaiaren eta Irabia urtegiaren freskotasuna, basapiztien eta udazkenean erori-tako hostoen hots iheskorra, baso-ko fruituen urrina eta Pirinioetako altxor hura estaltzen duen belar mantuaren leuntasuna. Hartu kamera eta mendi-botak, eta hasi ibiltzen basoa zeharkatzen duten

bideetariko batean gaindi. Bi sarbide ditu Iratiko oihanak:

mendebaldekoa Orbaitzetatik eta ekialdekoa Otsagabiatik. Han, gai-nera, Interpretazio Zentroa dago, abiapuntu bikaina eremuari eta inguruari buruzko argibideak jaso-tzeko.

Gainaldeetako oihan usuetan edo bazkaleku argitsuetan galdutako bazter ugari dira balio handiko basapiztien populazioen babes-lekuak eta habitatak. Espezie ugari bizi dira han: hegaztiak (erre-getxoak, txontak, txantxangorriak, okil beltzak edo okil gibelnabarrak, besteak beste), uretako espezieak (amuarrainak, adibidez), eta ugaz-tunak (azeriak, basurdeak, lepaho-riak eta orienak...) Iratiko oihana-ren udazkeneko protagonista dira azken horiek, sasoi horretan aral-dian daudenez, emeak beregana-tzeko arrek egiten dituzten orroen oihartzuna oihan osoan barreiatzen baita.

Ikuspegia, Ortzaintzurietako gailurretik. JAVIER BERGASA

Iratiko erreka bazterretako bat. IÑAKI PORTO

IRATI

Page 7: IKUSKIZUNAK - Diario de Noticias de Navarra · 2019. 10. 11. · dira Kantuz saio honetan, musika, kantua, dantza, irriak eta txokolate goxoa! Den-dena ... lantzen ditugun azaltzen

2019ko urriaren 11a, Ostirala 7

KLASK !

‘EGUNAK ETA LANAK’. Aur-

ten ehun urte betetzen dira

Euskaltzaindia sortu eta euskara

arautzen hasi zenetik. Bidaia horretan,

euskara jasoa izatera eraman dituen

gertakizun nagusiak zein diren eta

nork bultzatuak, horra hor Egunak eta

Lanak dokumentalak kontagai duena

estetika erretro-futurista baten bitar-

tez, Miren Gaztañaga eta Mikel Ibar-

guren aktoreek gorpuztua. Finean,

Euskaltzaindiak euskara nola jasotzen

duen erakusten du dokumentalak.

Txokolate krema

mamitua

OSAGAIAK

3200 g txokolate ilun, kalitate

onekoa.

3Litro laurdena esne.

3Litro laurdena esnegain urtu.

34 arrautza gorringo.

36 koilarakada azukre.

3Koilarakada mutur bat kafe disol-

bagarri, nescafe modukoa.

Txokolate zalea bazara, kasu egin errezeta honi, gozozaleen postre-rik gogokoenetako bat baita, duda-rik gabe. Adi egon: Kazola batean egosiko ditugu esnea, esnegaina eta nescafea, ira-kin arte. Gopor batean, azukrea-rekin batera joko ditugu arrautza gorringoak, ore krematsu bat lor-tu arte. Kazolako gaiekin nahasi eta su ezti-eztian edukiko dugu guztia berotzen, irakiten utzi gabe, eta zurezko espatula batez biraka eraginez gelditu gabe, lodi dadin.

10 bat minutuan egongo gara horrela. Oso garrantzitsua da ez irakitea. Bitartean, txokolatea urtuko dugu gopor batean mikrouhinetan, indar apalenean, erre ez dadin. Adi egon beharra dago eta labeko atea maiz ireki, hori gerta ez dadin. Krema beroa urtutako txokolatea-ri pixkanaka erantsi eta espatula batez nahasiko dugu ondoren. Lau ontzi zabaletan isuri eta ongi tapa-turik edukiko dugu krema hozkai-luan, pare bat orduan. Jan baino ordu erdi lehenago aterako dugu hozkailutik, hotzegi egon ez dadin. Gogoko izozkiren batekin jango dugu krema.

SUKALDARIBURU

ALDAKETA KLIMATIKOA-

REN KONTRA. Joan zen iraila-

ren bukaeran, aldaketa klimatikoaren

kontrako nazioarteko eguna ospatu

zen. Horren harira, ugariak izan ziren

mundu osoan zehar, han eta hemen

antolatu ziren ekitaldiak. Gurean ere

ez ziren faltatu ingurugiroa babestea

ezinbestekoa dela aldarrikatu zuten

ekimenak. Besteak beste, Paz de

Ziganda Ikastolako ikasleek ere bere

ekarpena egin nahi izan zuten,

argazkian ikusi daitekeen bezala.

Page 8: IKUSKIZUNAK - Diario de Noticias de Navarra · 2019. 10. 11. · dira Kantuz saio honetan, musika, kantua, dantza, irriak eta txokolate goxoa! Den-dena ... lantzen ditugun azaltzen

8 2019ko urriaren 11a, Ostirala

PERTSONAIA Asisko Urmeneta

MARRAZKILARIA

BAINO GEHIAGOEuskadi Saria Asisko Urmeneta ilustratzaile iruindarrak irabazi du Euskadi Saria aurten, iaz plazaratutako ‘AztiHitza’ komikiarengatik

Asisko Urmeneta marrazkilari iruindarra. JOSU CHAVARRI ERRALDE

Diario de Noticias

Asisko Urmeneta (Iruñea, 1965) marrazkilariak eraman du azken Euskadi Saria, ilustra-

zioaren kategorian, berriki jakina-razi bezala, AztiHitza: Xahoren Biografikoa lanari esker. Komikia, ilustrazioa, marrazki bizidunak, prentsako karikatura eta abarreta-tik ateratzen du bizimodua. Umo-rea izan ohi dute ardatz bere lanek. Miguel Javier Urmeneta Iruñeko alkatearen semea, Ramon Urme-neta arkitektoa eta artistaren iloba eta Mikel Urmeneta marrazkilaria-ren anaia da. Egun Hoztan (Nafa-rroa Beherea) bizi da.

Bere lehen pausoak komikilari gisa, Korrok eta Napartheid fanzi-neetan eman zituen 80. hamarka-dan. Horren ondoren, hainbat prentsa kolaborazio egin ditu (batez ere, Argian), Zazpiak Bat-man kolektiboko kidea da (Kike Amonarriz eta Antton Olariaga-rekin batera Mantxut liburuak ate-ra ditu), H28 aldizkari satirikoan parte hartu zuen eta Xabiroi Ikas-tolen Elkarteko aldizkarian ere marrazten du. Bere kaxa hainbat komiki argitaratu ditu.

Horrez gain, ETB1 telebista-kateko Mihiluze saioan egon zen karikaturak egiten. Juanjo Elordi-rekin batera 2009an Munduaren bira 80 egunetan, doan eta 2011n Gartxot, konkista aitzineko konkis-ta filmak zuzendu zituen.

2017 eta 2018an hurrenez hurren bi komiki sortu zituen Asisko Urmenetak: Eusklabo Alaiak (Gure Berriak, 2017) eta AztiHitza: Xaho-ren Biografikoa (Erroa argitaletxea, Herrima elkartea, 2018).

HURBILETIK

3 Euskadi Saria: Euskadi Literatu-

ra Sariak Eusko Jaurlaritzako

Kultura Sailak 1997az geroztik

urtero antolatzen dituen literatu-

ra sariak dira. Hamaika urtez lau

kategoriatan eman dira: Euskal

Literatura, Itzulpengintza,

Euskarazko Haur eta Gazte

Literatura eta Gaztelaniazko

Literatura. 2009an Ilustrazioen

Saria gehitu zitzaien; eta

2010ean, berriz, Saiakera,

euskaraz zein gaztelaniaz.

3 Azken edizioko beste sarituak:

Irati Elorrietaren ‘Neguko Argiak’

lanak (Pamiela) lortu du Euskadi

Literatur saria. Patxi Zubizarre-

tak eskuratu du haur literaturari

dagokion saria, ‘Korri, Kuru,

Korri!’ lanagatik (Ibaizabal).

Sinopsia Bizkaitar batzuek Atharratzeko trinketea erosi berri dute, eta ber-tako gazteei utzi, nahi duten gisan kudeatzeko. Baldintza: Bertan sor-tu zen Agosti Xahori (1811n) omen egitea. Bazuen aspaldi Basaburuko gazteak egoitza xerka ari zirela, eta onartu egin dute ezohiko tratua. Baina hasteko… Nor zen Xaho dela-ko hura? Zinezko egitate honek parada eman digu gure heroi nazionala hobeki ezagutzeko.

Trinketea egokitzen ari direla, Xil-bik atzeman du haren Bidaia Nafa-rroara liburua, eta kronika iraku-rriz segituko du egilea Baionatik Lekunberriraino, euskaldunen lehen oldarraldian (1835ean).

IDATZI GAITZAZU...DIARIO DE NOTICIASEK EKOIZTUTAKO GEHIAGARRIA:

3 Koordinazioa: MMiren Mindegia.HARREMANETARAKO [email protected]

TTIRRIKI-TTARRAKA, IKASTOLARA! Neska-mutikoengan

ohitura osasuntsuak sustatu eta era berean, ikastolarako sarrera-orduan

sortzen diren auto-pilaketak eta trafiko arazoak saihesteko asmoz, Lesaka-

ko Tantirumairu ikastolako guraso batzordeak Ttirriki-Ttarraka egitasmoa

abiatu zuen iaz. Helburua, goizero ikastolara ahalik eta ikasle gehien oinez

hurbiltzea da. Horretarako bi zutabe osatzen dira: Ttirriki, Bittiriatik abiatzen

dena; eta Ttarraka, Antoiu karrikatik abiatzen dena. Bietan gurasoren bat

izaten da arduradun, baina ikasle bat izaten da taldeko gidaria, txandaka-

tuz. Oinez eta taldean, hagitz gustora etorri ohi gara ikastolara!

Zergatik kotxez bete / goizero Lesaka / ez dago hain urruti / begiratu mapa

/ gurekin baditugu / sasoiko bi hanka / lagunak ere bertan / joanen dira ta

/goazen ikastolara / Ttirriki-ttarraka.

Bat da aintzineskua / bat da arduradun / aldatuko duguna / egunikan egun

/Ttirriki Bittiritik / horiaren lagun / Ttarraka urdina da / biltzen da Antoiun /

mundu berdeago bat /eraiki dezagun. XXX Ttirritki-ttarraka proiektuaren baitan egindako mapa.

ASTEKO PROIEKTU BERRITZAILEA