IMDb datu basea aztertzen

6
Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua Zinema eta filmen datu-baseak aztertzen: IMDB datu- basea www.imdb.com Izena, banaka: Ainhoa Zabarte Ekarpenaren helburua: Filmen eta zinemaren inguruan dauden bi informazio- iturri ahaltsuenak ezagutzea eta beren bilaketan trebatzea. Webgunetan informazioa bilatzeko gaitasuna sustatzea nabigazioaren bidez. Erantzunak landu behar dituzue eta kalitatea zaindu. 400 bat hitz idatzi behar dituzu. Eginbeharrekoa: IDMB datu-basean sartu eta erregistratu, eta ondoren ataza-galdera hauek erantzun: Zein da webgunearen jabea? Internet Movie Database (IMDB) interneten bidezko salerosketan garrantzitsua den eta izan den etxe garrantzitsu batek bereganatu zuen, hau da, amazon.com etxeak. Zer eskaintzen du webgune honek? Zertarako sortu da? Zein da bere helburua? Webgune honek hainbat gauza eskaintzen dizkigu pelikulen inguruan; pelikulen inguruko datu basea dela jakinik.

description

Fima eta zinema datu baseen azterteka egiten aritu gara

Transcript of IMDb datu basea aztertzen

Page 1: IMDb datu basea aztertzen

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Zinema eta filmen datu-baseak aztertzen: IMDB datu-basea www.imdb.comIzena, banaka: Ainhoa Zabarte

Ekarpenaren helburua: Filmen eta zinemaren inguruan dauden bi informazio-iturri ahaltsuenak

ezagutzea eta beren bilaketan trebatzea.

Webgunetan informazioa bilatzeko gaitasuna sustatzea nabigazioaren

bidez.

Erantzunak landu behar dituzue eta kalitatea zaindu. 400 bat hitz idatzi

behar dituzu.

Eginbeharrekoa: IDMB datu-basean sartu eta erregistratu, eta ondoren ataza-galdera

hauek erantzun:

Zein da webgunearen jabea?

Internet Movie Database (IMDB) interneten bidezko salerosketan garrantzitsua

den eta izan den etxe garrantzitsu batek bereganatu zuen, hau da,

amazon.com etxeak.

Zer eskaintzen du webgune honek? Zertarako sortu da? Zein da bere helburua?

Webgune honek hainbat gauza eskaintzen dizkigu pelikulen inguruan; pelikulen

inguruko datu basea dela jakinik. Baina baita produktore, zuzendari eta

aktoreen gaineko informazioa aurkitu ahal dezakegu bertan. Zine zaleentzako

orrialde aproposa da benetan, bertan pelikula desberdinen informazio zehatza

jasotzeko balio du. Webgunean, trailerrak ikusteko aukera ere badago. Honek,

zinemagileei beren pelikulak aditzera emateko eta publizitatea egiteko ere balio

die.

Bilatzeko aukera bat da “Characters”. Zertarako da? Egin bilaketa Tarzanen

adibidearekin eta idatzi noizkoa den Tarzanen lehen pelikula. Pelikula honen

Page 2: IMDb datu basea aztertzen

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

komentarioetan bada bat Ben Burgraff-ena: zer esaten da bertan soinuaren

inguruan?

Pelikulen aktoreak era errazago batean bilatu ahal izateko “Characters”

erabiltzen da. Bertan Tarzan jarriz, Tarzanen lehen pelikula 1918. Urtekoa dela

adierazten digu, “Tarzan of the Apes”. Ben Burgraff-en komentariorik ez dut

aurkitu baina soinuaren inguruan dabilen bat bai, eta dioena da, pelikula hau

mutua izango balitz hobeagoa izan zela, eta bere xarma edukiko zuela.

Bilatzeko aukerak kontuan izanda, Nola bilatuko zenuke ze filmetan aktoreek esan

dute euskalduna hitza?. Deskribatu bilaketa eta eman emaitzen kopurua.

“Quotes” azaltzen den tokian euskalduna ez, “basque” hitza jarri dut emaitz

gehiago izateko esperantzarekin. Bilaketak zortzi emaitza eman dizkit eta nik

niretzako onena deritzona aipatuko dizuet:

1979ko “Operación Ogro” filmean, “La niña vasca del bar” deitzen dioten neska

batek galdera hau egiten du: Hey, you are basque aren’t you?

Advanced Search-era joan eta bilatu zer gertatu izan den Uztailaren 10an

zinemarekin zer ikusia duena. Nor jaio zen 1996ko uztailaren 10ean?

Aktore famatu bat jaio zen egun horretan, 1996ko uztailaren 10ean; Cody

Shuck hainbat filma eta telebistako telesailetan aritutakoa.

Bilaketa aurreratuan jarraituz, ezkerreko barran “Browsable sections” era joan.

Herrialdeka bilatu daitekeela konturatuko zara: zenbat pelikula daude Siriarekin

erlazionatuta? Ze pelikula grabatu dira Palmira hiri historikoan? Idatzi beren

aipamen bibliografikoa.

Siriarekin erlazionaturik dauden 62 emaitza aurkitu ditut. Baina Palmira hirian

grabatutakoak bi emaitza soilik dira:

-Ojeda, R. (Prod.) eta Raynr, D. (Zuz.). (2007). Spiritual Warriors [Filma].

(Eskuragarri: Scott J-R Productions).

-Ulbrich, W. (Gid.) eta Bertram, H. (Zuz.). (1952). Türme des

Schweigens [Filma]. (Eskuragarri: Allegro-Film Production).

Page 3: IMDb datu basea aztertzen

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Jakin nahi duzu Aretha Franklinek filmetan ze kantu abestu dituen. Nola egingo

zenuke? Deskribatu bilaketa eta eman emaitza.

Bilaketa aurreratuaren edukietako bat “sound tracks” da. Bertan sartuz eta

Aretha Franklin jarriz bilaketa horretan 119 emaitza azaltzen zaizkigu. Honek,

Aretha Franklin-en abestiak 119 pelikula edo lanetan azaltzen dela esplikatzen

digu.

Cinerama filmatzeko teknika erabili den pelikulen berri jakin nahi duzu. Nola

egingo zenuke bilaketa?. Zenbat filmen berri ematen du IMDB datu-baseak?

Bilaketa aurreratuko atalean bertan “technical information” atalean klik egin eta

bertan Cinerama hitza jarriz. Bilaketak 23 emaitza desberdin eman dizkit.

IMDBko erabiltzaileen arabera zein da historiako pelikularik txarrena? Azaldu

bilaketaren prozesua eta egin pelikula horren erreferentzia bibliografikoa.

Movies atalean bertan “Top movies”en klikatuz, eta honen barruan

eskuinaldeko estekan (“IMDb bottom 100”) bertan historian grabatu diren 100

pelikula txarrenen zerrenda azalduko zaigu. Sailkapen hau erabiltzaileek

emandako botoen bidez egiten da. Filma txarrenen lehen postuan azaltzen

zaiguna hauxe da:

Clark, B. (Zuz.), Paul, S. (Gid.) eta Poppen, G. (Gid.). (2004). Superbabies:

Baby Geniuses 2 [Filma]. (Eskuragarri: ApolloMedia)

My life without me pelilkulan Nirvana musika taldearekin erlazionatutako akats bat

dago. Zein da?

My life without me pelikulako protagonistak, Ann eta Don; Nirvanaren azken

kontzertuan ezagutu ziren. Protagonista biak Kanadan bizi ziren eta aipatu

dugun kontzertu honek Munichen izan zuen tokia, hau da, Alemanian. Horra

Nirvana musika taldearekin erlazionatutako akatsa.

Secretos y mentiras (Mike Leigh) pelikulak ze premio irabazi ditu? Pelikula

honetan jatetxe italiar bat agertzen da. Zein da? [izena eta helbidea]

Secretos y mentiras pelikulak sari pila bat jaso ditu, 29 inguru hain zuzen ere.

Page 4: IMDb datu basea aztertzen

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Adibidez, La Palma de Oro, El Globo de Oro, BAFTA, eta beste hainbat.

Pelikulan azaltzen den jatetxe italiarrak “Pasta Plus Restaurant” du izena eta

Everson Street-eko 62an dago, Camdenen (London). Gaur egun ere irekita

jarraitzen du.

Filmetan erabiltzen diren formatu teknologikoen inguruan jantzi nahi duzu (apur

bat aditu bihurtu). Ze foroan interesatzen zaizu izena ematea?. Azaldu nola egin

duzun bilaketa.

Gai honen inguruan apur bat janztea nahi banu, foroetan interesgarriena

“technologies” deiturikoa iruditzen zait, gainera, honen barruan badago formatu

teknologikoen sail bat “formats” izenekoa.

Zer da gehien gustatu zaizuna eta gutxien gustatu zaizuna?

IMDb datu basea asko gustatu zait. Oso interesgarria iruditu zait, informazio

anitzekoa. Pelikulen, aktoreen kritikak, eta hainbat eta hainbat gauza aurki

ditzaket nire interesekoak. Harrituta geratu naiz ere, nola lehenagotik ez nuela

horrelako webguneen berri.

Gutxien gustatu zaidana, bilaketa batzuk egiteko zailtasunak izan ditudanez,

antolaketa izan da, nire ustez informazioa ere ulergarriago baten antolatu

beharko lukete eta beste alde batetik gaztelerazko bertsioa ingelesezkoa baino

askoz ere mugatuagoa da eta honek ere hainbat zailtasun eman dizkit nire

bilaketa ongi eta zuzen aurrera eraman ahal izateko.