Informazio bilaketa estrategikoari buruzko galdetegia

9
Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua Irakurketa-galderak Monereo, C.; Fuentes, M. (2007). Aprender a buscar y seleccionar en Internet. In: Internet y competencias básicas. Barcelona: Graó. Lehenengo artikulu osoa irakurri eta gero erantzun galdera hauek. Koadroen barruan idatzi ordenagailuarekin. Bukatzean Internetera igo. Gero zuen blogean Irakurketa 3 ekarpena egin eta esteka txertatu. 1. Zergatik gaur egun da inportantea informazioa bilatu, aukeratu eta interpretatzen ondo jakitea? (Hiru arrazoi gutxienez) - Lehenengo arrazoia: interneten informazio pila dago, eta informazio horretako eza gutzetan kontraesan asko aurkitu ditzakegu, hortaz, informazio hori aukeratu eta kritikoki interpretatzea beharrezkoa da. - Bigarren arrazoia: eguneratuta egoteko, materia baten espezializatua izateko eta lan bat garatzeko garaian, ezinbestekoa da zirkunstantzia zehatz batean behar dugun ezagutza zehatza eskuratzeko gai izatea. - Hirugarren arrazoia: Gure burua autonomoki asetzeko, bilaketa eta aukeraketa prozesua auto-erregulatzea beharrezkoa da. 1 IZENA: Natalia Alustiza

description

Galdetegi bat bete behar izan dugu informazio konpetentzien materian, testu baten laguntzaz informazio bilaketen prozesuei buruz.

Transcript of Informazio bilaketa estrategikoari buruzko galdetegia

Page 1: Informazio bilaketa estrategikoari buruzko galdetegia

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Irakurketa-galderakMonereo, C.; Fuentes, M. (2007). Aprender a buscar y seleccionar en Internet. In: Internet y competencias básicas. Barcelona: Graó.

Lehenengo artikulu osoa irakurri eta gero erantzun galdera hauek. Koadroen barruan idatzi ordenagailuarekin. Bukatzean Internetera igo. Gero zuen blogean Irakurketa 3 ekarpena

egin eta esteka txertatu.

1. Zergatik gaur egun da inportantea informazioa bilatu, aukeratu eta

interpretatzen ondo jakitea? (Hiru arrazoi gutxienez)

- Lehenengo arrazoia: interneten informazio pila dago, eta informazio

horretako eza gutzetan kontraesan asko aurkitu ditzakegu, hortaz,

informazio hori aukeratu eta kritikoki interpretatzea beharrezkoa da.

- Bigarren arrazoia: eguneratuta egoteko, materia baten espezializatua

izateko eta lan bat garatzeko garaian, ezinbestekoa da zirkunstantzia

zehatz batean behar dugun ezagutza zehatza eskuratzeko gai izatea.

- Hirugarren arrazoia: Gure burua autonomoki asetzeko, bilaketa eta

aukeraketa prozesua auto-erregulatzea beharrezkoa da.

2. Zer da euskarri hipertestuala? Zergatik definitzen da Internet “hipermercado

hipermedia” bezala?

1

IZENA: Natalia Alustiza

Page 2: Informazio bilaketa estrategikoari buruzko galdetegia

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Sarean aurkitzen dugun informazio gehienaren formatu da. Erabiltzaileari

informazio batetik bestera erraztasunez eta eraginkortasunez pasatzea

ahalbidetzen du.

Euskarri hipertestualek edozein bilaketa “hipermercado” antzeko zerbaitetan

bilakatzen dute. Informazio zehatz baten bila gabiltzala honekin loturiko hainbat

eta hainbat dokumentu (soinuak, irudiak, bideoak, animazioak) aurkituko

baititugu, ondoren aukera guzti horretatik guk nahi duguna aukeratzeko

“merkatu” baten antzera.

3. Egileak aipatzen ditu Interneten arrisku batzuk. Zure ustez zein da

arrisku handiena?

Informazioaren kontrola eta sistematizazioaren falta izango litzateke arrisku

handienetariko bat, honen ondorioz informazio desegokia eskuratzeaz gain

informazioaren nahasketa eragin dezakeelako. Interneten aurkitzen den

informazio saturazioak ere informazio horren intoxikazioa ekar lezake. BI

arrisku hauez gain garantia falta aipatzekoa da. Interneten informazioa

eskegitzeko eskaintzen den anonimotasunak, askotan arazo bihur lezake

informazio horren sinesgarritasuna frogatzea.

2

Page 3: Informazio bilaketa estrategikoari buruzko galdetegia

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

4. Informazioa era estrategikoan bilatzerakoan kontuan izan beharreko

faktore batzuk aipatzen dira. Zeintzuk dira?

Bila hari garen informazioa aurkitzeko ondorengo faktore hauek eduko behar

ditugu kontuan:

- Gure bilaketak dituen baldintzak eta mugak..

- Bilaketa hori gauzatzen hari den erabiltzailearen ezaugarriak.

- Bilaketa egiterako garaian kontuan izan behar da zein ingurutan mugitu

behar den.

5. Zergatik uste duzu esaten duela hau “ llevar a termino un proceso de

planificación-revisión-regulación y evaluación sistemático puede

compensar la falta de conocimientos temáticos previos”?

3

Page 4: Informazio bilaketa estrategikoari buruzko galdetegia

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Behar dugun informazioa ondo bilatzen jakinez gero, ezagutza falta horrek ez

digulako eragingo. Behar dugun informazioa modu egokian planifikatu,

errebisatu etab ondo eginez gero behar dugun ezagutzara ailegatzea lortuko

dugulako.

6. Artikuluan ikasle askok egiten duten bilaketa desegokia deskribatzen da.

Horietatik, aipatu zuk maiz egiten dituzun hiru jarduera eta azaldu zure

ustez zergatik egiten dituzun.

Gehienetan inongo planifikaziorik gabe hasten gara informazioa bilatzen,

ondorioz aurkitzen duguna informazio desegokia izaten da gehienetan. Bilatzeko

orduan ez dugu pentsatzen giltza hitzetan, honek bila ez gabiltzan informaziora

eramaten gaituelarik.

Azkenik, bila gabiltzan informazioa aurkitzen ez dugunean bilaketa amaitutzat

ematen dugu.

Gure ustez alferkeri kontua da, bilaketa baten aurrean ez dugulako inongo

planifikaziorik egiten, ahal den eta lasterren amaitzeagatik zuzenean sarean

bilatzen hasten gara.

4

Page 5: Informazio bilaketa estrategikoari buruzko galdetegia

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

7. Zer esan nahi du “las revisiones deben ser constantes a lo largo de todo

el proceso hasta concluir en una selección critica de la información

encontrada”?

Ezin gara konformatu aurkitzen dugun lehenengo gauzarekin, prozesu guztian

zehar adi egon behar gara, etengabe errebisatuz eta lortutako informazio

guztiarekin bereizketa kritiko bat egin. Lortu dugun informazio guztia

kontrastatuz lortuko dugu hau.

8. Aztertu 2. Koadroa, bilaketa-estrategiaren ingurukoa. “Condiciones”

atalean dauden hiru puntuak zer esan nahi dute?

Bila hari garen informazioa aurkitzeko kontuan hartu behar diren faktoreak dira.

Hasteko, Ditugun eskaeretan zentratu behar dugu gure burua honela

interesatzen ez digun beste informazioekin ez nahasteko. Ondoren,

erabiltzailearen ezaugarriak izan behar ditugu kontuan eta azkenik zer

ingurutan bilatzen haritu behar garen zehaztu behar dugu. Sarea oso zabala

baita eta bila ari garen informazioaren inguruko orrietan lan egin behar dugu.

5

Page 6: Informazio bilaketa estrategikoari buruzko galdetegia

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

9. Informazioa bilatu aurretik inportantea da jakitea zenbat informazio

behar duzun? Zergatik?

Informazio saturazioak benetan behar dugun informazio egokia intoxikatzera

eraman dezake. Hortaz, oso garrantzitsua da behar dugun informazioa neurri

egokian hartzea, gehiegikeriak kaltetu besterik egiten ez duelako.

10. Informazioa bilatu aurretik zergatik da inportantea jakitea ze informazio

eta ze kalitateko informazioa behar duzun?

Zer kalitateko informazioa bilatu nahi dugun erabaki behar dugu bilaketa hasi

baino lehen, honela bilaketaren amaieran nahi genuen informaziora helduko

gara.

6

Page 7: Informazio bilaketa estrategikoari buruzko galdetegia

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

11. Ze ezberdintasun da “aprendiz permanente” eta “aprendiz autonomo”

artean?

-Aprendiz permanente: bizitan zehar etengabe ikasten dijoan ikaslea

litzateke, horrela gertatzen diren aldaketa teknologikoei egokituz.

- Aprendiz autonomo: Bere burua gidatzen duen ikaslea da, ez da

autodidakta, hasiera batean bera baino trebeago zen norbaitengandik ikasi

zuen baina gaur egun ez du pertsona horren beharrik.

12. Ze erlazio dago informazioan-konpetente izatea eta “aprendiz

estrategico” artean?

Ikasle estrategiko baten bilaketa prozesuak informazio konpetentera eramango

gaitu. Hau da, ikasle estrategikoak bilaketa estrategia bat edukiko du, ondorioz

bilaketa horren emaitza, informazio kontrastatu eta kritikoki aukeratutako

informazio izango da, informazio egoki eta konpetentea.

7