Informazio eta ezagutza zientifikoak nola sortzen diren
-
Upload
oihan-vitoria -
Category
Documents
-
view
220 -
download
2
description
Transcript of Informazio eta ezagutza zientifikoak nola sortzen diren
Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua
Izenak: Oihan Vitoria eta Ander Bolibar
Nola sortzen da informazio zientifikoa eta ezagutza zientifikoa?
Binaka ekarpen bat sortu behar duzue honako paragrafo hauekin (Issuu
erabili):
*Lana binaka egiteko da, pantaila baten aurrean.
1. Scholarpedia www.scholarpedia.org eta Wikipedia www.wikipedia.org
sartu eta biak konparatu. Zein dira bien arteko ezberdintasunak? Zergatik batek du informazio kopuru gehiago eta bestea fidagarriagoa da?. Paragrafo bat idatzi honen inguruan, 100 hitzetakoa.
Bi webguneak erabiltzen dute Wiki sistema, baina Wikipediak sistema aske
bat erabiltzen du, hau da, edozeinek idatzi eta editatu dezake bertako
informazioa. Scholarpedian ordea, adituek idazten dute bere izenean eta
erabiltzaileak erroreen berri eman dezake, baina ezin du ezer editatu.
Hortaz, Wikipedia libreagoa da.
Wikipediako informazioa beti copyleft eran argitaratzen da, Scholarpediari
dagokionez, egileak copyright-aren eskubideak ditu.
Wikipedia webgunea guztioi zabalik dagoenez, artikulu gehiago ditu eta
komunitate handiago bati zuzenduta dago. Gainera, hizkuntza askotan
argitaratzen da. Scholarpedian, aditu taldeak bakarrik argitara dezakete
artikuluak eta ingelez hutsean dago. Horregatik fidagarriagoak dira,
adituengatik idatziak direlako alegia.
Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua
2. Dibulgazioko aldizkariak eta aldizkari zientifikoak.
1. Bideo hau ikusi eta gero galdera honi erantzunez testu bat idatzi, 50 bat
hitz: Ze ezberdintasun dago dibulgazioko aldizkarien eta aldizkari zientifikoen artean?http://www.youtube.com/watch?v=VeyR30Yq1tA&feature=related
Dibulgazioko aldizkariak gaiak gainetik tratatzen dituzte, labur eta publiko
guztiari zuzenduta. Aldizkari hauen idazleak, kazetariak izan ohi dira.
Adibidez: Argia, “National Geographyc”, “Muy interesante” …
Aldizkari zientifikoetan beti adituek idazten dute, eta gaiak sakon eta luze
azaltzen dira, publiko konkretu eta espezialista bati zuzenduta daudelarik.
Adibidez: “Economics and Sociology”, “Revista Estadística Española”,
“Matematiques” …
3. Binakako errebisioa , peer review.
a. Bideo hau ikusi eta peer-review prozesua azaldu era laburrean, 50
bat hitz. http://www.youtube.com/watch?v=twogpmM-
SfY&translated=1
Peer review prozesuak hurrengo faseak ditu:
i. Autoreak lana idazten du.
ii. Lan hori beste aditu batzuei banatzen zaie.
iii. Beste adituek, autorearen lana berrikusten dute. Lanaren
kalitatea hobetu eta lana osatuz.
iv. Etengabe hobetzen doa lana.
v. Prozesu honek hilabeteak edo urteak iraun dezake.
vi. Azkenean, lana onartu ondoren, publikatu egiten da.
Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua
b. Wikipediako sarrera hau irakurri (“Reclutameinto de arbitros” arte),
eta galdera hauek erantzun: Zertarako egiten da Binakako Errebisioa? Nola funtzionatzen du? Ze lotura du ezagutzaren sormenarekin? 100 hitz. http://es.wikipedia.org/wiki/Revisi
%C3%B3n_por_pares
Binakako errebisioa, lanen kalitatea neurtzeko erabiltzen da. Lan bat publikatua izan aurretik, arbitro batzuek berrikusten dute. Arbitroek, egindako lana ebaluatzen dute eta jarraian, zerbait hobetzeko egonez gero, egileari iradokizunak egiten dizkiote. Arbitroen komentarioen ostean, editoreak erabakitzen du testua publikatuko den ala ez. Horrela, prozesu honen emaitzak dokumentuaren onarpena edo arbuiapena ekar dezakete.
Metodo honek, lan handia suposatzen du eta horretarako, aztertu behar den gaiaren inguruko adituak biltzen dira. Aditu hauen, hots, arbitroen aukeraketa editoreei dagokie. Normalean, egilearen ingurukoak hautatzea saihesten da eta kasu batzuetan, egileari lista bat egitea eskatzen zaio, bere ustez lan hori burutzeko desegokiak diren arbitroak izendatuz.
Prozesu honetan, arbitroak kontsultarako soilik dira, hau da, ez da beharrezkoa euren iritzia jarraitzea. Urteetan zehar, arbitroen lana anonimoa izan da, baina pixkanaka egoera aldatzen joan da eta orain, aldizkari arbitratuetan arbitroak izendatzeko aukera dago (Eskerren atalean), lana hobetzen lagundu dutelako.
Autore batzuek, binaka errebisioa berrikuspen amankomun bezala ikusten dute. Izan ere, pentsamendua gizarte osoaren prozesua da, ez norbanakoena. Era berean, ezagutzarekin lotuta dago, informazioaren gehikuntza eta berrikuspena eskatzen duelako.