Informazioa bilatzen

4
Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua Informazioa bilatzen. Irakurketa-galderak [Guztira 350 bat hitz] Zure izena, banaka: Ainhoa Zabarte Testuaren erreferentzia bibliografiko osoa (Bilatu Interneten, liburu baten kapitulua da): Pozo Municio, J.I. eta Pérez Echeverria M.P. (2009). Psicología del aprendizaje universitario: la formación en competencias. In C. Monereo, Aprender a encontrar y seleccionar información: de Google a la toma de apuntes (89-97). Madrid: Ediciones Morata, S.L. Eginbeharrekoa Lehenengo atalaren laburpena egin. Aurkitu hitzak bi esanahi ditu beste hainbaten artean. Izan daiteke guk nahi genuen horrekin topo egitea, edo kasualitatez zerbaitekin topatzea. Interneteko bilaketen inguruan jarduten den artikulu hau lehenengo esanahiarekin erlazionaturik dago. Gaur egun bai ikasleen gehiengoak eta beste hainbatek Google bezalako bilatzaile generikoak erabiltzen dituzte. Honen ondorioz, sarritan lanaren edukia bera aldatzen da. Beharrezkoa da beste era bateko erabiltzaileak bilatzea, gai edo atal batean espezializatuak direnak nahi dugun informazioa ongi topatu al izateko. Unibertsitatean ikasleek beharrezkoak dituzte

description

Testu bat irakurri eta galderak erantzun ditugu. Informazioa bilatzeko estrategien inguruko testuen.

Transcript of Informazioa bilatzen

Page 1: Informazioa bilatzen

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Informazioa bilatzen. Irakurketa-galderak [Guztira 350 bat hitz]

Zure izena, banaka: Ainhoa Zabarte

Testuaren erreferentzia bibliografiko osoa (Bilatu Interneten, liburu baten kapitulua

da):

Pozo Municio, J.I. eta Pérez Echeverria M.P. (2009). Psicología del

aprendizaje universitario: la formación en competencias. In C. Monereo,

Aprender a encontrar y seleccionar información: de Google a la toma de

apuntes (89-97). Madrid: Ediciones Morata, S.L.

Eginbeharrekoa

Lehenengo atalaren laburpena egin.

Aurkitu hitzak bi esanahi ditu beste hainbaten artean. Izan daiteke guk nahi

genuen horrekin topo egitea, edo kasualitatez zerbaitekin topatzea. Interneteko

bilaketen inguruan jarduten den artikulu hau lehenengo esanahiarekin

erlazionaturik dago. Gaur egun bai ikasleen gehiengoak eta beste hainbatek

Google bezalako bilatzaile generikoak erabiltzen dituzte. Honen ondorioz,

sarritan lanaren edukia bera aldatzen da. Beharrezkoa da beste era bateko

erabiltzaileak bilatzea, gai edo atal batean espezializatuak direnak nahi dugun

informazioa ongi topatu al izateko. Unibertsitatean ikasleek beharrezkoak

dituzte gaitasun hauek.

Bigarren ataleko 1. faseko laburpena egin.

Bilaketa bat hasi aurretik beharrezkoa da hainbat pausu jarraitzea. Guk

derrigorrez jakin behar dugu bai zergatik eta zertarako behar dugun

informazioa. Honek bilaketan hitz gako egokiak erabiltzera bultzatuko gaitu bai

bilaketa erraz eta konplexuetan. Prozesu honek lagundu egiten du gaiaren

inguruan daukagun informazioa berrantolatzen. Hitz gako egokiak pentsatzen

ditugun heinean, gure aurrezagutzak lantzen ari gara.

Page 2: Informazioa bilatzen

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Zein da ezberdintasuna bilatzaile aktibo eta bilatzaile estrategikoen artean?

Bilatzaile aktiboak beti gune berdinak erabiltzen ditu informazioa

bilatzeko, berak ongi ezagutzen dituenak ( google, wikipedia,…)

Bilatzaile estrategikoen bilaketak aldiz, askoz malguagoak dira eta

aurretik planifikatu gabeak ere. Bilaketa bakoitzaren berezitasunei

begiratzen die eta ondoren hauen araberako estrategia bat diseinatzen

du.

Taulan agertzen diren taktiketatik zein da normalean egiten den azkena?

Eman azalpena.

Nire ustez azkena review delakoa dela esango nuke. Gainerako guztiak

bilaketarekin erlazionatuak daudelako eta informazioa bilatzeko zein

estrategia erabili behar diren azaltzen dute. Reviewk behin informazioa

lorturik baliagarria den edo ez erabakitzen du. Baliagarria bazait erabili

egingo dut bestela ez.

Dokumentuen kalitatea aztertzeko irizpideen artean, zein da zuk gehien

erabiltzen dituzunak? Eta zein gutxien? Azaldu.

Hainbat faktoreri erreparatzen diet dokumentu bat kalitatezkoa den edo

ez begiratzean. Lehenik eta behin bilaketa egiterakoan lehen emaitza

izatea posible dela uste dut. Bilaketaren tituluak eta nik nahi dudanak

erlazio estua badute hobeto, orduan orrialdean bertan sartu eta

hasierako testua irakurri eta zertaz dioan jakiten dut. Fidagarritasunari

dagokionez ez dut begiratzen baina honetan hasi beharko naizela uste

dut. Kasu honetan garrantzi handia ematen diot webgune motari.

Zer iruditu zaizu interesgarrien? Zerk deitu dizu atentzioa?

Irakurgaia oso aproposa eta baliagarria iruditu zait. Ikasi dugun

guztiaren laburpen labur bat bezalakoxea. Bilatzaile aktiboekin

identifikatua sentitu nahiz eta ikasgaian hainbat estrategia ikasi ditudala

konturatu nahiz. Oraindik bilaketa estrategikoetara iristeko asko falta zait

Page 3: Informazioa bilatzen

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

baina ikasi dudanarekin eta irakurritakoarekin lan asko kendu dut

egiteko. Orain falta zaidana da dakidana praktikan jartzea .