Ingurme r · 2020. 6. 30. · 2.3 Energia-eraginkortasuneko neurriak bloke logistikoetan Bloke...

51
MERCADONA Ingurumen Memoria, 2013-2014

Transcript of Ingurme r · 2020. 6. 30. · 2.3 Energia-eraginkortasuneko neurriak bloke logistikoetan Bloke...

Page 1: Ingurme r · 2020. 6. 30. · 2.3 Energia-eraginkortasuneko neurriak bloke logistikoetan Bloke logistikoetan ere aplikatzen dira energia aurrezteko eta energia eraginkortasunerako

MERCADONAIngurumen Memoria, 2013-2014

Page 2: Ingurme r · 2020. 6. 30. · 2.3 Energia-eraginkortasuneko neurriak bloke logistikoetan Bloke logistikoetan ere aplikatzen dira energia aurrezteko eta energia eraginkortasunerako

Aurkibidea

INGURUMEN-MEMORIA, 2013-2014

Ingurumenaren kudeaketa Mercadonan

1. Logistika1.1 Hobekuntzak flotan ........................................................... 61.2 Erosketak nasan ................................................................. 71.3 Hobekuntzak zamatzeko gaitasunean eta ibilbideen optimizazioan 81.4 Garraio intermodala ........................................................... 91.5 Azken zatia .......................................................................10

2. Energia-eraginkortasuna2.1 Energia-eraginkortasuneko neurriak dendetan .................... 142.2 Gas hozgarriak dendetan ................................................... 162.3 Energia-eraginkortasuneko neurriak bloke logistikoetan ...... 17

3. Hondakinen kudeaketa3.1 Prebentzioa .....................................................................243.2 Berrerabiltzea ...................................................................273.3 Birziklatzea ......................................................................273.4 Poltsak ............................................................................ 283.5 Hondakin arriskutsuen kudeaketa ..................................... 283.6 Ekonomia zirkularra ......................................................... 29

4. Nekazaritzako elikadura-kate jasangarria4.1 Ingurumen-erantzukizuna ................................................ 344.2 Animalien ongizatea ......................................................... 384.3 Arrantza jasangarria ......................................................... 40

5. Konpromisoak5.1 Jasangarritasunerako banaketarako Europako foroa .......... 465.2 Mundu Ituna .....................................................................475.3 AECOC: “Elikagaiek ez dute hondakinik, aprobetxatu” ..................475.4 Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioa: “Elikagai

gehiago, hondakin gutxiago” kanpaina ....................................47

6. 2013-2014ko datu garrantzitsuak

Page 3: Ingurme r · 2020. 6. 30. · 2.3 Energia-eraginkortasuneko neurriak bloke logistikoetan Bloke logistikoetan ere aplikatzen dira energia aurrezteko eta energia eraginkortasunerako

Mercadona familia-supermerkatu bat da, kapital espainiarrekoa, eta haren helburua da, sortu zenetik beretik, bezeroek elikaduran, etxe-garbiketan eta higiene pertsonalean dituzten beharrei erantzutea, baita maskoten zainketarekin erlazionatutako beharrei erantzutea ere. Misio hori Mercadonaren kudeaketa-ereduaren bidez betetzen da, eta eredu hori enpresa osatzen duten bost elementuen asebetetzean oinarritzen da: “Nagusia” (hala deitzen die konpainiak bezeroei barne-komunikazioan), Langilea, Hornitzailea, Sozietatea eta Kapitala.

Beti Mercadonaren eredu hori baliatuta, konpainiaren ingurumen-kudeaketako sistema baliabideak eraginkortasunez erabiltzera bideratzen da, “gutxiagorekin gehiago egitea” lortzeko eta produktiboagoak izateko.

Helburu orokor hori izanik, ingurumen-eragina murrizteko lan egiten du Mercadonak, eta, horretara, hiru arlo nagusi lantzen ditu:

• Optimizazio logistikoa• Energia aurreztea• Hondakinen kudeaketa

Horrez gain, hornitzaileek eta bitarteko hornitzaileek eraginkortasuna areagotzeko egiten duten lan garrantzitsua nabarmendu nahi dugu, prozesuei dagokienez ez ezik, baita hornidura-kate osoari dagokionez ere.

INGURUMENAREN KUDEAKETA MERCADONAN

Page 4: Ingurme r · 2020. 6. 30. · 2.3 Energia-eraginkortasuneko neurriak bloke logistikoetan Bloke logistikoetan ere aplikatzen dira energia aurrezteko eta energia eraginkortasunerako

2 proiektuan/eraikitzen

3 biltegi satelite

11 bloke logistiko

kapitalaren

FAMILIA-ENPRESA,

ESPAINIARRA% 100

auzoetan

1.521SUPERMERKATU

74.000LANGILE

10.103“kilitro” salduta (salmenta-unitateak)

MILIOI

EURO SALDUTA

20.161

4,9milioi

milioi

ETXE

+ 2.000HORNITZAILE

120FABRIKATZAILE

BITARTEKO HORNITZAILE

Esmaltazio-supermerkatua, Gasteiz, Araba

Page 5: Ingurme r · 2020. 6. 30. · 2.3 Energia-eraginkortasuneko neurriak bloke logistikoetan Bloke logistikoetan ere aplikatzen dira energia aurrezteko eta energia eraginkortasunerako

Gaur egun, errepidea da, oraindik ere, Espainian salgaiak banatzeko gehien erabiltzen den aukera. Gero eta salgai gehiago trenez eta itsasontziz garraiatzeko lan egiten dihardugu (betiere azpiegiturek horretarako aukera ematen badute), eta, bien bitartean, ahalegin handia egiten du Mercadonak logistika gero eta jasangarriago egiteko.

Mercadonak beti du helburu “gehiago garraiatzea baliabide gutxiagorekin”, eta, horretarako, kamioiak ahalik eta gehien betetzeko azken teknologiak baliatzen ditu, eta ibilbideak kontuz planifikatu, beharrezkoa ez den kilometrorik ez egiteko. Ezinbestekoa da, halaber, bitarteko hornitzaileen zeregina, ontzien ekodiseinua hobetzen baitute, produktuek bolumen txikiagoa hartzeko eta arinagoak izateko, eta, hala, logistika eraginkorragoa da, baina produktuen kalitatea arriskuan jarri gabe.

Horrez gain, Mercadonaren prozesuetan zirkulazio txikieneko orduetan egiten den deskarga isilaren garrantzia nabarmendu nahi dugu. Modalitate logistiko horrek zirkulazioa arintzen laguntzen du, isuriak eta zarata murrizten ditu, eta erregai gehiago aurrezten da. Hala, nabarmen handitzen da “azken zatiaren” eraginkortasuna salgaien hiri-garraioan.

Mercadonaren Logistika Departamentuak garraiolariekin batera lantzen ditu estrategia horiek eta beste batzuk, produktuak ongi irits daitezen egunero helmugara, betiere kamioiaren ahalmena eta ibilbideak ahalik eta gehiena aprobetxatuz. Horrek guztiak gure jarduerak ingurumenean sortzen duen eragina murrizten laguntzen du.

1. LOGISTIKA

Page 6: Ingurme r · 2020. 6. 30. · 2.3 Energia-eraginkortasuneko neurriak bloke logistikoetan Bloke logistikoetan ere aplikatzen dira energia aurrezteko eta energia eraginkortasunerako

Alcalde Rovira Roure hiriguneko supermerkatua, Lleida

Page 7: Ingurme r · 2020. 6. 30. · 2.3 Energia-eraginkortasuneko neurriak bloke logistikoetan Bloke logistikoetan ere aplikatzen dira energia aurrezteko eta energia eraginkortasunerako

6 INGURUMEN-MEMORIA, 2013-2014

1.1 Hobekuntzak flotanHornitzailearengandik biltegira eta biltegitik dendara salgaiak eramaten dituzten kamioi guztiek Euro 5 eta Euro 6 estandarrak betetzen dituzte. Estandar horien baldintzek errepide bidezko garraioak gutxiago kutsatzen duela bermatzen dute.

Acotral garraioaren bitarteko hornitzailearena da Euro 6 kamioietako bat

Euro motorren estandarren isuri-mugak, 70/220/EE Direktibaren arabera

Euro 3

Euro 5

Euro 4

Euro 6

5

1

2

3

4

0,02 0,04 0,06 0,10

% 99EURO 5 edo EURO 6 dira

MOTOR-ESTANDARRA

KAMIOI-KOPURUA

Euro 5 836

GUZTIRA 887

Euro 6 39

Euro 4 11

Euro 3 1

Nitro

geno

oxid

oak

(g/k

Wh)

Partikula-isuriak (g/kWh)

KAMIOIEN

Page 8: Ingurme r · 2020. 6. 30. · 2.3 Energia-eraginkortasuneko neurriak bloke logistikoetan Bloke logistikoetan ere aplikatzen dira energia aurrezteko eta energia eraginkortasunerako

7INGURUMEN-MEMORIA, 2013-2014

1.2 Erosketak nasanMercadonak gehien erabiltzen duen estrategietako bat da “Erosketak nasan” deritzona; hau da, produktuak hornitzailearen lantegian bertan jasotzea gure logistika erabiliz. Estrategia horren bidez, hobeto baliatzen da flota, bermatzen baita kamioian egiten diren joan-etorriak inoiz ez direla hutsik egiten, eta horrek zirkulazioa arindu eta kostuak merkatzen ditu.

2014an, denda berriak irekitzeaz gain, 113 hornitzaile gehiago batu zaizkio nasako erosketen estrategiari, erosketa-eredu berriak direla eta. Horrek flotaren eraginkortasuna hobetu du, kilometro gutxiago egin baititu hutsik. garraiatutako tona

bakoitzeko egindako km kopurua

EROSKETAK NASAN:

Flotako kamioiek hornitzailearen produktuak jaso eta salgaiak bloke logistikora eta dendetara eramaten dituzte, eta ontziak hutsik eta garbi itzultzen dizkiote hornitzaileari

14

13,1

1312

13,4

13,4

11

14,1

Lehen

HORNITZAILEAK MERCADONAREN BLOKE LOGISTIKOETARA ERAMATEN ZITUEN PRODUKTUAK, ETA HUTSIK ITZULTZEN ZEN

Orain

ONTZIEN MATERIALA

PRODUKTUAK

PRODUKTUAK

Page 9: Ingurme r · 2020. 6. 30. · 2.3 Energia-eraginkortasuneko neurriak bloke logistikoetan Bloke logistikoetan ere aplikatzen dira energia aurrezteko eta energia eraginkortasunerako

8 INGURUMEN-MEMORIA, 2013-2014

1.3 Hobekuntzak zamatzeko gaitasunean eta ibilbideen optimizazioanErrepide bidezko garraioa optimizatzeko beste gakoetako bat da kamioia ahalik eta gehien betetzea, betiere muga baimenduak errespetatuz. Euro 6 kamioiek zama gutxiago hartzen dute, eta, horrenbestez, beste alderdi batzuk landu behar dira eraginkortasunik ez galtzeko; esaterako, ibilbideen planifikazioa eta produktuen ekodiseinua.

Helburu hori duten ekodiseinuko neurriak (ikus 28., 38. eta 39. orrialdeak) baliatzeaz gainera, ongi planifikatzen dira kamioien ibilbideak, ahalik eta bidaia gutxiena egiteko hutsik; kamioia betetzean, gainera, kontuan izaten da produktu astunen eta bolumen handikoen arteko erlazioa, eta, hala, zama-muga eta erabilgarri dagoen espazioaren erabilera orekatu egiten dira.

Kamioi-flotaren diseinuan ere egin dira berrikuntzak. Mercadonaren hornitzaile logistikoek kutxa eta buru arinagoak dituzte orain (homologatuak, eta besteak bezain seguruak), eta, hala, salgai gehiago har ditzakete segurtasun-neurriak betez. Kutxak eta buruak arinduta, zama-ahalmena % 1,6 igo da.

Euro 6 estandarrarekin,

zama gutxiago eramaten da, baina

isuriak nabarmen murrizten dira

Kamioiak betetzen Riba-Roja de Túriako (Valentzia) bloke logistikoan

Page 10: Ingurme r · 2020. 6. 30. · 2.3 Energia-eraginkortasuneko neurriak bloke logistikoetan Bloke logistikoetan ere aplikatzen dira energia aurrezteko eta energia eraginkortasunerako

9INGURUMEN-MEMORIA, 2013-2014

1.4 Garraio intermodalaSalgaien garraioa trenak eta itsasontziak erabiliz dibertsifikatzeak ingurumen-abantaila garrantzitsuak ditu. Hori dela eta, Mercadonak salgaiak trenez garraiatzen dituenean, pisuaren eta/edo bolumenaren irizpideei erreparatzen die, betiere erabilgarri dauden tren-ibilbideen arabera. Horrez gain, galkorrak ez diren produktuak garraiatzeko, itsas ibilbideak baliatzen dira, horretarako aukera dagoenean, itsasontziak beste edozein garraiobidek baino eraginkortasun handiagoa baitu erregai-litroko.

600IBILBIDE

URTEAN TRENEZ

A

León

Madrid

Zaragoza

Tarragona

GranadaLa Roda

Valladolid

A

Leon

Madril

Zaragoza

Tarragona

Araba

GranadaLa RodaSevilla

Valladolid

A

BLOKE LOGISTIKOA martxan

BLOKE LOGISTIKOA proiektuan/eraikitzen

Tren bidezko salgai-garraioaren ibilbideak

Biltegi satelitea

A FuerteventuraTenerife

A

A

Fuerteventura

Lanzarote

Bartzelona

Valentzia

Alacant

Malaga

Palma Mallorcakoa

Kanaria Handia

Page 11: Ingurme r · 2020. 6. 30. · 2.3 Energia-eraginkortasuneko neurriak bloke logistikoetan Bloke logistikoetan ere aplikatzen dira energia aurrezteko eta energia eraginkortasunerako

10 INGURUMEN-MEMORIA, 2013-2014

1.5 Azken zatiaSalgaiak garraiatzean, gakoa da “azken zati” deritzona: produktuek dendaraino egiten duten azken ibilbidea da. Eskuarki, hiriguneetako garraioa da, eta kamioia erabiltzen da horretarako.

Salgaien garraioak hirietan eragin txikiagoa izateko, irmo egin du Mercadonak deskarga isila zirkulazio txikieneko orduetan egitearen alde: araudiak onartzen dituen kamioi handienak erabiltzen dira (zarata murrizteko moldatuak) produktuak zirkulazio txikieneko orduetan eramateko dendara. Hala, arindu egiten da hirietako zirkulazioa, eta bidaia gutxiago egin behar dira produktuak garraiatzeko. Halaber, isuriak eta kutsadura akustikoa murrizten dira. AECOC-ek, Institut Cerdàrekin elkarlanean, berriki egindako azterketak (Salgaien hiri-garraioaren azterketa, 2014ko maiatza) salgaien hiri-garraioa aztertzen du gizarte- eta ingurumen-ikuspegietatik, eta, besteak beste, zirkulazio txikieneko orduetan deskarga isila egiteak dituen abantaila ugariak aztertzen ditu.

Iristen zailak diren hiri-inguruetan, probak egiten ari dira kamioi birakariekin; izan ere, maniobrak egiteko eta produktuak hartzeko ahalmen handiagoa dutenez, 3 kamioi txikiren baliokideak dira eremu horietako dendak hornitzeko orduan.

Mercadonak deskarga isila egiten du zirkulazio txikieneko orduetan sarbideak eta araudiak horretarako aukera ematen duenean. Hala, garraiatzen den tona bakoitzeko erregai-kontsumoa % 70 murrizten da.

Mercadonak 41 probintziatan dituen 523

dendak deskarga isila egiten dute zirkulazio

txikieneko orduetan

Mercadonak AECOC-ek berriki salgaien hiri-garraioari buruz egin duen azterketan parte hartu du. Azterketa horrek deskarga zirkulazio txikieneko orduetan egitearen abantailak nabarmentzen ditu:

• Astean 10 bidaia aurrezten dira salmenta-puntu bakoitzera

• Kostu-aurreztea % 9,4 tonako, eta % 6,9 kilometroko

• Egindako distantziaren murrizketa: % 30

• Deskargatzeko denbora % 14 eta % 25 artean murrizten da

Page 12: Ingurme r · 2020. 6. 30. · 2.3 Energia-eraginkortasuneko neurriak bloke logistikoetan Bloke logistikoetan ere aplikatzen dira energia aurrezteko eta energia eraginkortasunerako

% 99k estandarrak betetzen ditu

flotaren

EURO 5 eta EURO 6

17,6milioi euroko

inbertsioa egin da FLOTA BERRITZEN

928.500garraiatu dira

TONA

TRENEZ eta ITSASONTZIZ

113bat egin du

estrategiarekin

HORNITZAILEK

“EROSKETAK NASAN”

2013an eta 2014an logistika jasangarrian egin den ahaleginari esker, hau lortu da:DATU GARRANTZITSUAK

Abrerako (Bartzelona) bloke logistikoa

Page 13: Ingurme r · 2020. 6. 30. · 2.3 Energia-eraginkortasuneko neurriak bloke logistikoetan Bloke logistikoetan ere aplikatzen dira energia aurrezteko eta energia eraginkortasunerako

Mercadonaren dendek eta bloke logistikoek neurri asko hartu dituzte diseinuan elektrizitate-kontsumoa murrizteko. Denda ekoeraginkorrek hobekuntza handiak dituzte denda arrunten aldean, baina, hala ere, egunero egiten da lan hobekuntza txikiak egiteko, eta denda guztietan aplikatzean, aurreztea esanguratsua da. Kontu handiz monitorizatu da prozesu osoa, eta haren jarraipena egiten da, identifikatzeko zein diren neurri eraginkorrenak, zer aurrezte lortu diren eta zer hobekuntza-aukera berri dauden.

Hala ere, neurri garrantzitsuena, eta emaitza onenak ematen dituena, da langile guztiei energia aurrezteko jardunbide egokiei buruz ematen zaien prestakuntza, zentroen prozesu arruntetan xahutzea saihesteko.

2. ENERGIA-ERAGINKORTASUNA

Page 14: Ingurme r · 2020. 6. 30. · 2.3 Energia-eraginkortasuneko neurriak bloke logistikoetan Bloke logistikoetan ere aplikatzen dira energia aurrezteko eta energia eraginkortasunerako

Jakako supermerkatua, Huesca

Page 15: Ingurme r · 2020. 6. 30. · 2.3 Energia-eraginkortasuneko neurriak bloke logistikoetan Bloke logistikoetan ere aplikatzen dira energia aurrezteko eta energia eraginkortasunerako

14 INGURUMEN-MEMORIA, 2013-2014

2.1 Energia-eraginkortasuneko neurriak dendetanMercadonaren denda ekoeraginkorretan hartu diren neurri guztien helburua da energia hobeto aprobetxatzea. Horretarako, kontsumo txikiko argiak, agerpen-detektoreak eta ekipo elektrikoak automatikoki pizteko eta itzaltzeko sistemak jarri dira; gainera, isolamendua hobetu da, eta beste neurri asko ere hartu dira. Horrez gain, Mercadonaren denda guztietan berreskuratzen da makina-gelako beroa, eta harategiaren eta urdaitegiaren korridoreak girotzeko erabiltzen da. Eta aurrezteko neurriak hartu dira, langileak jabetzeko zer garrantzitsua den behar duten energia soilik erabiltzea.

Emaitzak garbi uzten du hobetu daitekeela energia-eraginkortasunaren arloan, eta, beraz, ahaleginen helburua da gero eta aurrezte handiagoa lortzea.

Denda ekoeraginkor batek denda

arrunt batek baino % 20 energia

elektriko gutxiago gastatzen du

Zenbat eta denda eta biltegi gehiago izan, orduan eta handiagoa da guztizko kontsumoa. Hala ere, denda bakoitzaren batez besteko kontsumoa mantendu egin da, edo pixka bat jaitsi, eta horrek adierazten du emaitza onak eman dituztela hartu diren neurriek eta langile guztiek eraginkortasun handiagoa lortzeko egin duten ahaleginak.

kWh/m3 salgai dendetara

14

60,9

13

61,1

12

61

11

65,8

Batez besteko kontsumoa dendako eta urteko (MWh) Denda-kopurua

1,3

1,25

1,2

1,15

1,1

1,05

0,95

0,9

0,85

0,8 10002007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014

1100

1200

1300

1400

1600

1500

1

Dend

a-ko

puru

a

MW

h

Page 16: Ingurme r · 2020. 6. 30. · 2.3 Energia-eraginkortasuneko neurriak bloke logistikoetan Bloke logistikoetan ere aplikatzen dira energia aurrezteko eta energia eraginkortasunerako

15INGURUMEN-MEMORIA, 2013-2014

Francisco, Unión Europea hiribideko supermerkatuko mantentze-lanetako langilea, Meco, Madril

Azken neurrietako batzuk:

NEURRIA 2013AN IREKITAKO DENDAK 2014AN IREKITAKO DENDAK

Kondentsazio flotatzailea hozteko zentralean 398 798

798

72

489

Denda guztiak

82

398

ENERGIA-AURREZTEA 24 milioi kWh 34 milioi kWh

Tenporizadoreak lurrunaren kontrako erresistentzietan

Hozkailu-horma eraginkorragoak

Gas hoztaileen ordeztea

Energia-aurrezteari buruzko prestakuntza dendetako mantentze-lanetako

langileentzat, eta emaitzen alderaketa

Page 17: Ingurme r · 2020. 6. 30. · 2.3 Energia-eraginkortasuneko neurriak bloke logistikoetan Bloke logistikoetan ere aplikatzen dira energia aurrezteko eta energia eraginkortasunerako

16 INGURUMEN-MEMORIA, 2013-2014

2.2 Gas hozgarriak dendetanMercadonak gas hozgarriak ordezteko programa bat jarri du abian. 4 milioi euro inbertitu dira 2014an, fluordun gasei eragingo dieten araudi berrietara egokitu eta haien isuriak murrizteko. 2011an ihesak kontrolatzeko plana jarri zen abian, eta indartu egin da plan hori; azken neurri horrekin, zehazki, berotegi-efektuko gasen ihesak murriztu dira, eta, horrenbestez, ingurumen-eragina txikiagoa da, eta energia hobeto aprobetxatzen da.

2014an, R-404A gasa R-407A gasaz ordeztu du Mercadonak, berotegi-efektu txikiagokoa, 489 dendatako zentral positiboan.

Ihesak prebenitzeko eta goiz detektatzeko programak emaitzak eman ditu azken urtean.

Gas hoztaileen kontsumoa (dendetara eramandako g/m3)

14

5,8

13

9,1

12

8,1

11

10,5

Mercadona dendetan guztira

kontsumitzen den gas hoztaileen

kopurua % 17 jaitsi da azken urtean

Gainera, beharrezko frogak egin ondoren, 2015etik aurrera R-134a + CO2

azpizitrikoa kaskadan erabiliko dute denda berriek. Sistema hori geurea bezalako klima epeleko herrialdeetarako gaur egun dagoen hozte-sistema eraginkorrena da energia aurrezteari eta ingurumenari dagokienez.

Ihesak kontrolatzeko programaren eta gasak ordeztearen bidez, energia-eraginkortasun handiagoa lortu da dendetan, eta jaitsi egin da denden ingurumen-eragina.

GASA

DENDA-KOPURUA

2013

1.463

4

0

0

687

959

70

3

489

1.5211.467

2014

R-404A

R-134a+R404A

R-134a+CO2

R407A+R-404A

GUZTIRA

Page 18: Ingurme r · 2020. 6. 30. · 2.3 Energia-eraginkortasuneko neurriak bloke logistikoetan Bloke logistikoetan ere aplikatzen dira energia aurrezteko eta energia eraginkortasunerako

17INGURUMEN-MEMORIA, 2013-2014

2.3 Energia-eraginkortasuneko neurriak bloke logistikoetanBloke logistikoetan ere aplikatzen dira energia aurrezteko eta energia eraginkortasunerako neurriak, eta bereziki garrantzitsuak dira biltegi automatizatuetan. Biltegi horiek eraginkorragoak dira, eta, gainera, langileek ez dute neurriz gaineko ahaleginik egin behar. Abrerako bloke logistiko berriak duen neurrietako bat da hozte-ekipoetan erabat seguru eta erosotasunez egin daitezkeela mantentze- eta konpontze-lanak, hotza galdu gabe.

Nasa puzgarriakGuadixeko eta Abrerako bloke logistikoetako eraikin hoztaileetan nasa puzgarriko sistema berria jarri da. 285.000 euroko inbertsioa egin da nasa horiek jartzeko, eta kamioiaren eta biltegiaren arteko eremua zigilatu egiten dute, hotzik ez galtzeko. Hala, energia-eraginkortasun handiagoa lortzen da, eta ona da hori kamioien makina hoztaileetarako nahiz blokeko hozte-sistemetarako.

Malguki puzgarriko sistemak hotz-ihesak saihesten ditu, eta deskarga-denborak optimizatu

Nasa puzgarriak Abrerako (Bartzelona) bloke logistikoan

Page 19: Ingurme r · 2020. 6. 30. · 2.3 Energia-eraginkortasuneko neurriak bloke logistikoetan Bloke logistikoetan ere aplikatzen dira energia aurrezteko eta energia eraginkortasunerako

18 INGURUMEN-MEMORIA, 2013-2014

Gela-sistema Biltegi hoztaileen tenperatura mantentzen duten lurrungailuak espazio berean izaten dira. Instalazioetan ohiko mantentze-lanak egiten direnean, lurrungailuak geratu egiten dira denbora-tarte jakin bat igarota, izotz zuria aire beroaz kentzeko; hori dela eta, gela horretan dauden gainerako lurrungailuek lan handiagoa egin behar dute, hotz-galera konpentsatzeko.

Abrerako bloke logistikoan, sistema berri bat jarri da lurrungailuetako bakoitza gainerakoetatik isolatzeko, eta, beraz, izotz zuria kentzeko prozesuak ez dio eragiten gelako tenperaturari, eta gainerako ekipoek ez dute lan handiagoa egin behar. Gainera, gela horietara sartzeko, korridore bat dago goialdean, eta, hala, oso energia-aurrezte garrantzitsua bermatzeaz gainera, langileen segurtasuna ere bermatzen da mantentze-lanetan, lana ez baita garaieran egin behar. Sistema horrek 1,5 milioi euroko inbertsioa eskatu du.

Gelek 5 milioi kWh aurrezten

dituzte urtean bloke

logistikoetako hozte-eremuetan

Abrerako (Bartzelona) bloke logistikoko hozte-eremua

Gela-sistema

Page 20: Ingurme r · 2020. 6. 30. · 2.3 Energia-eraginkortasuneko neurriak bloke logistikoetan Bloke logistikoetan ere aplikatzen dira energia aurrezteko eta energia eraginkortasunerako

19INGURUMEN-MEMORIA, 2013-2014

Hondar-beroa aprobetxatzeaDendetan egin den bezala, Mercadonaren bloke logistikoetan ere jarri dira hozte-sistemak sortzen duen hondar-beroa aprobetxatzeko sistemak, gero beste erabilera bat emateko: girotzeko edo izozte-gelako zorupetik bideratzeko (zoru bero-emailea). Biltegi horietan, –22ºC-tan lan egiten da; zoruaren tenperatura pixka bat igota, baina energiarik gastatu gabe, langileak erosoago eta seguruago daude; horrek ez dio eragiten produktuen kalitateari, eta, gainera, biltegiko mantentze- eta garbiketa-lanak errazago egiten dira.

Abrerako (Bartzelona) bloke logistikoko gela baten barrualdea

kondentsadoreetara zoru bero-emaileko bulkada

zoru bero-emailearen itzulerakonpresoreetatikTRUKATZAILEA

ANDELA

likidoa/gasa

gas beroaur

beroa

Abrerako bloke logistikoko zoru bero-emailerako beroa berreskuratzeko eskema sinplifikatua

Page 21: Ingurme r · 2020. 6. 30. · 2.3 Energia-eraginkortasuneko neurriak bloke logistikoetan Bloke logistikoetan ere aplikatzen dira energia aurrezteko eta energia eraginkortasunerako

20 INGURUMEN-MEMORIA, 2013-2014

Ikusizko uxatzaileakHegaztiek, bereziki kaioek, blokearen estalki erabilgarriak kaltetu eta zikindu ditzakete. Eragin horiek larriak izan daitezke, eta, hori saihesteko, uxatzaileak jarri dira estalkiaren perimetroan. Uxatzaile horiek, gainera, kondentsadore lurruntzaileak babesten dituzte. Harrapari-formako uxatzaileak erabilita, ez da produktu kimikorik edo uxatzaile sonikorik erabili behar, eta, beraz, emaitza bikaina da, eta ingurumen-eragina, ahalik eta txikiena.

Begi islatzaileak eta etengabe mugitzen den burua dituzten uxatzaileak eraginkorragoak dira

Ikusizko uxatzaileek

hobeto mantentzen

dituzte estalkiakUxatzaileek estalkiak babesten dituzte, eta hura garbitzeko behar den ur- eta energia-kontsumoa murrizten dute

Page 22: Ingurme r · 2020. 6. 30. · 2.3 Energia-eraginkortasuneko neurriak bloke logistikoetan Bloke logistikoetan ere aplikatzen dira energia aurrezteko eta energia eraginkortasunerako

21INGURUMEN-MEMORIA, 2013-2014

24MILIOI kWh

AURREZTU DIRA

2013an

687DENDA

EKOERAGINKOR

34MILIOI kWh

AURREZTU DIRA

2014an

759DENDA

EKOERAGINKOR

Energia % 20 aurreztu da denda ekoeraginkorretan

Narangel hiribideko supermerkatua, Tutera, Nafarroa

2013an eta 2014an energia aurrezteko egin den ahalegin jarraituari esker, hau lortu da:DATU GARRANTZITSUAK

Page 23: Ingurme r · 2020. 6. 30. · 2.3 Energia-eraginkortasuneko neurriak bloke logistikoetan Bloke logistikoetan ere aplikatzen dira energia aurrezteko eta energia eraginkortasunerako

Hondakinak ekoizpen-prozesuetan lehengaitzat aprobetxa daitezkeen baliabideak dira. Kontzeptu hori gizartean gero eta zabalduagoa dago; “Ekonomia zirkularra” izenez ezagutzen da, eta oso onuragarria da, bai ingurumenerako, bai ekonomiarako. Mercadonak estrategia ugari erabiltzen ditu hondakinak murrizteko eta sortzen dituen hondakinak egoki kudeatzeko. Estrategia horien arrakastaren zati handi bat ekoizleekin, hornitzaileekin eta bitarteko hornitzaileekin egiten den lan handiari zor zaio; izan ere, lan handia egiten dute nekazaritzako elikagai-kate osoan ahalik eta hondakin gutxiena sortzeko.

3. HONDAKINEN KUDEAKETA

Page 24: Ingurme r · 2020. 6. 30. · 2.3 Energia-eraginkortasuneko neurriak bloke logistikoetan Bloke logistikoetan ere aplikatzen dira energia aurrezteko eta energia eraginkortasunerako

Puig d’en Valls-eko supermerkatua, Santa Eulària des Riu, Ibiza

Page 25: Ingurme r · 2020. 6. 30. · 2.3 Energia-eraginkortasuneko neurriak bloke logistikoetan Bloke logistikoetan ere aplikatzen dira energia aurrezteko eta energia eraginkortasunerako

24 INGURUMEN-MEMORIA, 2013-2014

3.1 Prebentzioa Mercadonako prozesuetako bakoitza, logistikatik hasi eta dendako laneraino, ahalik eta eraginkortasun handiena helburu izanik egiten da. Horrek adierazten du ahalik eta gehiena murrizten dela hondakinen ekoizpena, eta, horretarako, hainbat tresna garatu ditu konpainiak. Hauek nabarmentzen dira:

Eguneko eskariaHondakinak prebenitzeko, funtsezkoa da dendek salduko dituzten salgaiak soilik jasotzea. Horretarako garatu da tresna informatiko bat; denbora errealean konektatzen ditu denda eta biltegia, salmenten informazio historikoa eta stockaren informazioa erabiliz, eskaera ahalik eta gehien doitzeko. Sistema informatiko guztia produktu freskoen salmenta-eredu berrietara moldatu da; izan ere, produktu freskoen kasuan, kontu handiz ibili behar da, xahutzea saihesteko.

Zuhaitz osoaKalitatea lehenesten da estetikaren aurretik, eta ekoizpen guztia aprobetxatzen da, bai zuzenean, bai beste prozesu batzuetan erabiliz. Hala, ekoizlearen etxean xahutzea saihesten da.

Mercadonak elikagaiak xahutzea

prebenitzeko erabiltzen dituen

estrategien bideoa

Paula, Camí Vell de Ciutat (Campos, Mallorca) supermerkatuko langilea

Page 26: Ingurme r · 2020. 6. 30. · 2.3 Energia-eraginkortasuneko neurriak bloke logistikoetan Bloke logistikoetan ere aplikatzen dira energia aurrezteko eta energia eraginkortasunerako

25INGURUMEN-MEMORIA, 2013-2014

Bitarteko hornitzaileen arteko sinergiakProduktu batzuk ez direnean egokiak saltzeko, estetika-arrazoi hutsengatik, beste produkzio-prozesu batzuetara bideratzen dira; adibidez, zukuak, saltsak, kontserbak... egitera. Ekimen horietako batzuk memoria honetako nekazaritzako elikagai-kateari buruzko atalean jaso dira.

Jangela sozialetara banatzeaMercadonak jangela sozialekin lan egiteko programa jarri zuen abian 2012an; hala, kontsumitzeko egokiak baina saltzeko desegokiak diren produktuak ematen dizkie egunero, eta, horrenbestez, ez dira botatzen. 2014an, lankidetza zabaldu egin da Espainia osoko 73 jangela sozialetara, eta kopuruak gora egingo duela aurreikusten da. Informazio gehiago Mercadonaren webgunean (www.canalmercadona.es).

Maskotentzako elikagaia, Caladero bitarteko hornitzaile fabrikatzailearen azpiproduktutik eratorritako izokin freskoarekin egina

2014an gora egin du, produktu freskoen salmenta-eredu berriaren eraginez.

Dendetara banatutako hondakin/kg %

14%

0,8

13

%0,

7

12

%0,

7

11

%0,

7

Luís Cutillas, Campo Blancako (Murtzia) Campo Verde lursailaren zuzendaria

“Bunyoleres sense fronteres” jangela soziala, Gandia (Valentzia)

Page 27: Ingurme r · 2020. 6. 30. · 2.3 Energia-eraginkortasuneko neurriak bloke logistikoetan Bloke logistikoetan ere aplikatzen dira energia aurrezteko eta energia eraginkortasunerako

26 INGURUMEN-MEMORIA, 2013-2014

Materialak murriztea Filmaren lodiera 3 mikra

murriztuta, 455 tona/urte

plastiko aurreztu dira produktuen

segurtasuna arriskuan jarri gabe

Produktu freskoen prestaketa, Guadixeko (Granada) bloke logistikoan

Dendetan hondakinak murrizteko neurriak hartzeaz gainera, prozesuan kontsumitzen diren baliabideak murrizteko neurriak ere hartzen ditu Mercadonak. Hala, kutxa berrerabilgarriak erabilita, kartoia kontsumitzea saihesten da (ikus 29. orrialdea), eta 2014an paletak egonkortzeko erabiltzen den filmaren lodiera murriztu da; hala, 455 tona plastiko kontsumitzea saihestu da, garraioan produktuen segurtasuna arriskuan jarri gabe.

Mercadonak labeko ataleko poliestirenozko erretiluak PETezko erretiluekin ere ordeztu ditu; material hori hobeto birziklatzen da, eta ingurumenarekiko portaera hobea du. Hala, 260 tona poliestireno gutxiago erabili dira 2014an.

Page 28: Ingurme r · 2020. 6. 30. · 2.3 Energia-eraginkortasuneko neurriak bloke logistikoetan Bloke logistikoetan ere aplikatzen dira energia aurrezteko eta energia eraginkortasunerako

27INGURUMEN-MEMORIA, 2013-2014

Kartoia14

5,28

13

5,17

12

5,08

11

5,41

Plastikoa14

0,36

13

0,34

12

0,31

11

0,29

Poliestirenoa14

0,07

13

0,05

120,

04

110,

04

Zura14

0,05

13

0,06

12

0,09

11

0,06

3.2 Berrerabiltzea Prozesu logistiko guztian, Logifruit-en kutxa eta palet berrerabilgarriak erabiltzen ditu Mercadonak. Elementu horiekin, garraioa seguruagoa da, produktuak dendetara egoki irits daitezen; kutxa eta palet horiek, gainera, garbitu, berrerabili eta birziklatu egiten dira, eta, beraz, konpainiaren plataforma logistikoetako ad hoc nabeetako ingurumen-prozesuak kostu txikiagoa du (hor sailkatzen eta garbitzen dira kutxak). Hala, urtean 2.900 tona kartoi kontsumitzea saihesten da.

Alderantzizko logistika (biltegira itzultzeko bidaiak aprobetxatzea) eta ontziratze-zirkuituan kutxa tolesgarriak erabilita, espazioa, materialak, erregaiak eta isuriak aurrezten dira, eta hobeto planifikatzen da hornitzailearengandik hasi eta dendan amaitzen den logistika.

3.3 BirziklatzeaDendan berriz jartzean sortzen diren merkataritza-ontzien materialak plataformetara bidaltzen dira, alderantzizko logistikaren bidez. Han, trinkotu egiten dira, errazago garraiatzeko, eta, ondoren, Saica berreskuratzailera bidaltzen dira.

BIRZIKLATUTAKO MATERIALAREN TONAK2013

164.000

2014

174.000

ONTZIEN MATERIALA

PRODUKTUAK

kg material birziklatu dendara eramandako m3 bakoitzeko

Page 29: Ingurme r · 2020. 6. 30. · 2.3 Energia-eraginkortasuneko neurriak bloke logistikoetan Bloke logistikoetan ere aplikatzen dira energia aurrezteko eta energia eraginkortasunerako

28 INGURUMEN-MEMORIA, 2013-2014

“Nagusiak” % 93 murriztu du Mercadonan

erabilera bakarreko plastikozko poltsen

kontsumoa 2007tik

Abrerako (Bartzelona) bloke logistikoko puntu garbia

Erabilera bakarreko plastikozko poltsen kontsumoa erosketa-txartel bakoitzeko

14

0,17

13

0,18

12

0,21

11

0,90

Bitarteko hornitzaileek ekodiseinuan egin dituzten ekimenei (materialak kendu, murriztu edo ordeztu) esker, eta, bereziki Mercadonan materiala hobeto bereizteko eta kalitate hobekoa izateko ezarri den prozesuaren bilakaera onari esker, merkaturatze-ontzien materialaren % 100 berreskuratzea berma dezakegu egun.

3.4 PoltsakMercadona plastikozko poltsak kobratzen eta poltsa eta otar berrerabilgarriak erabiltzen hasi zenetik, izugarri murriztu da erabilera bakarreko plastikozko poltsen kontsumoa. 2011tik 11.900 tona plastikoren erabilera murriztu dela kalkulatzen da. Gaur egun, 0,17 poltsa kontsumitzen dira erosketa-txarteleko, eta egonkor mantendu da azken urteetan.

3.5 Hondakin arriskutsuen kudeaketaInstalazioen prebentziozko mantentze-lanak egitean sortzen diren hondakin arriskutsuak biltegiratu egiten dira kudeatzaile baimendunak eramaten dituen arte. Prozesu hori barruti itxi batean egiten da, zoru iragazgaitzekoan, eta behar bezala seinalatutakoan. Isurketen aurkako ontziak ditu, baita istripuak eragozteko beharrezkoak diren prebentzio-neurri guztiak ere.

MANTENTZE-LANETAKO HONDAKIN-TONAK2013

306

2014

586

Page 30: Ingurme r · 2020. 6. 30. · 2.3 Energia-eraginkortasuneko neurriak bloke logistikoetan Bloke logistikoetan ere aplikatzen dira energia aurrezteko eta energia eraginkortasunerako

29INGURUMEN-MEMORIA, 2013-2014

3.6 Ekonomia zirkularra Ekonomia zirkularra estrategia bikaina da hondakinak baliabide bihurtzeko, berriro sartzen baitira ekonomia produktiboaren ziklora. Horretaz gain, prozesuen ingurumen-eragina txikiagoa da. Printzipio horren bidez, lehen hondakintzat hartzen ziren produktuak beste prozesu batzuetarako lehengai bihurtzen dira, eta, hala, zirkulu bertutetsua sortzen da.

Mercadonaren eta bitareko hornitzaaile fabrikatzaileen lankidetza estuari esker, hondakinen fluxua birbideratu egin daiteke, baliabide bihurtzeko.

Tratamendua

Produktu berriak

Prozesuko hondakinak

Lehengaiak berreskuratzea

2

3

4

1Produktuak 0

0. urratsa. Produktuak 1. urratsa. Prozesuko hondakinak: beste prozesu batzuetan zer hondakin erabil daitezkeen identifikatzen da, eta bi bitarteko hornitzaile fabrikatzaile elkarrekin harremanetan jartzen dira.

2. urratsa. Tratamendua: hondakinak tratatu egiten dira (garbitu, purifikatu edo findu egiten dira), lehengaitzat erabili ahal izateko. Urrats horretan inbertsio handia egiten du bitarteko hornitzaile fabrikatzaileak, bere konpromisoa dela eta.

3. urratsa. Lehengaiak berreskuratzea: aurreko urratsetik produkzio-prozesurako egokia den lehengaia lortzen da, eta, beraz, hondakina baliabide baliotsua da.

4.urratsa. Produktu berriak: lehengai horiekin egindako produktuak dendetara itzultzen dira, eta ekonomia zirkularra ixten da horrela.

Page 31: Ingurme r · 2020. 6. 30. · 2.3 Energia-eraginkortasuneko neurriak bloke logistikoetan Bloke logistikoetan ere aplikatzen dira energia aurrezteko eta energia eraginkortasunerako

30 INGURUMEN-MEMORIA, 2013-2014

Bitarteko hornitzaile fabrikatzaileen ekonomia zirkularraren zenbait adibideNeurri horien eta beste neurri askoren bidez, Mercadonaren nekazaritzako elikagai-kate osoa jasangarriagoa da, eta, beraz, eraginkorragoa. Hala, gure “Nagusien” Orga Menuaren prezioa jaits dezakegu.

• Azpiproduktuak erabiltzen dira animaliak elikatzeko; azpiproduktu horiek zuzenean ematen zaizkie, edo, bestela, pentsua egiteko erabiltzen dira

• Ontzi birziklatuko materiala erabiltzen da ontzi berriak egiteko eta produktu-linea osoetarako (adibidez, Bosque Verde garbiketa- linearako)

• Trévelez urdaiazpiko xerratuaren prozesuan sortzen diren azpiproduktuak hestekiak egiteko erabiltzen dira

• Fruta-soberakinak zukuak, nektarrak eta kontzentratuak egiteko erabiltzen dira

• Inaustean sortzen diren hondakin guztiak ongarritzat erabiltzen dira

• Frutak eta barazkiak garbitzean lortzen den lur guztia erabiltzen da nekazaritza-lurrak berreskuratzeko

Page 32: Ingurme r · 2020. 6. 30. · 2.3 Energia-eraginkortasuneko neurriak bloke logistikoetan Bloke logistikoetan ere aplikatzen dira energia aurrezteko eta energia eraginkortasunerako

31INGURUMEN-MEMORIA, 2013-2014

338.000tona MATERIAL BIRZIKLATU dira 2013an eta 2014an

tona PLASTIKO AURREZTU dira LABEKO

POLIESTIRENOZKO ERRETILUAK KENDUTA

260

11.900 tona plastiko aurreztu dira erabilera bakarreko plastikozko poltsak murriztuta

Natalia, Camí de Torrelles supermerkatuko langilea, Sant Vicenç dels Horts, Bartzelona

2013an eta 2014an hondakinen kudeaketan egin den ahaleginari esker, hau lortu da:DATU GARRANTZITSUAK

Page 33: Ingurme r · 2020. 6. 30. · 2.3 Energia-eraginkortasuneko neurriak bloke logistikoetan Bloke logistikoetan ere aplikatzen dira energia aurrezteko eta energia eraginkortasunerako

Ingurumen-kudeaketa onak ez dio hori egiten duenari soilik egiten on, banaketa-kate osoan baititu eragin positiboak.

Hori dela eta, Mercadonarentzat oso garrantzitsuak dira bitarteko hornitzaileak egiten ari diren ingurumen-hobekuntzak. Neurri horiek, kostuak murriztu eta eraginkorragoak izateaz gainera, hobekuntza logistikoak lortu eta hondakinak murriztu ere egiten dira, eta hori Gizarte osoarentzako da onuragarria.

Zaila den arren abian jarritako neurri guztiak kuantifikatzea, zenbait nabarmendu nahi ditugu, nolako ahalegina egiten ari garen eta haren kalitatearen ideia bat emateko.

4. NEKAZARITZAKO ELIKAGAI-KATE JASANGARRIA

Page 34: Ingurme r · 2020. 6. 30. · 2.3 Energia-eraginkortasuneko neurriak bloke logistikoetan Bloke logistikoetan ere aplikatzen dira energia aurrezteko eta energia eraginkortasunerako

Sierra Mar urbanizazioko supermerkatua, Nerja, Malaga

Page 35: Ingurme r · 2020. 6. 30. · 2.3 Energia-eraginkortasuneko neurriak bloke logistikoetan Bloke logistikoetan ere aplikatzen dira energia aurrezteko eta energia eraginkortasunerako

34 INGURUMEN-MEMORIA, 2013-2014

4.1 Ingurumen-erantzukizunaMercadonaren bitarteko hornitzaileek nazioartean onartutako ingurumen-ziurtagiriak dituzte, ingurumen-kudeaketa onaren bermeak. Gaur egun, bitarteko hornitzaileen instalazioen % 87k ingurumen-ziurtagiri bat du, ISO 14001 edo EMAS motakoa. Lantegi eta instalazio berriak ziurtagiria eskuratzeko prozesuan daude.

Bitarteko hornitzaileen ekodiseinu-neurriak

Mercadonaren produktu-lineen atzean hornitzaileek eta bitarteko hornitzaileek I+Gn egiten duten lana eta ahalegina dago. Hala, kalitate handiena lortzen da prezio onenean, eta ekodiseinuko estrategiak aplikatu eta natura-baliabideen kontsumoa optimizatzen da.

Neurri horiekin, Hacendado, Deliplus, Compy eta Bosque Verde produktuen ontziak egiteko materialetan 22.700 tona aurreztu dira azken 5 urteetan (iturria: Ecoembes).

Ingurumenerako garrantzitsuak diren beste neurri batzuk

Mercadonaren bitarteko hornitzaileek 500 ingurumen-neurri baino gehiago hartu dituzte 2014an. Grafikoan ikusten denez, neurri gehienak hondakinak murriztera, energia-eraginkortasunera eta uraren aurreztera bideratu dira; hala ere, gero eta bitarteko hornitzaile gehiagok hartzen dituzte ekonomia zirkularreko neurriak.

Instalazioen ingurumen-ziurtagiria

14131211

216

44 32

27 37

236 24

4

243

Ziurtagiria eskuratzeko prozesuan dauden instalazioak

Ziurtagiridun instalazioak

Bitarteko hornitzaileek

hartu dituzten ekodiseinu-neurrien

bidez, 22.700 tona material aurreztu

dira azken 5 urteetan

%48

%5%8%8

%10

%20 Beste batzuk

Ur-aurreztea

Optimizazio logistikoa

Ekonomia zirkularra

Energia-eraginkortasuna

Hondakinen murrizketa

Page 36: Ingurme r · 2020. 6. 30. · 2.3 Energia-eraginkortasuneko neurriak bloke logistikoetan Bloke logistikoetan ere aplikatzen dira energia aurrezteko eta energia eraginkortasunerako

35INGURUMEN-MEMORIA, 2013-2014

Unión Martín

BUQUE PESQUERO ELVIMAR, S.L.

BITARTEKO HORNITZAILEA FABRIKATZAILEEN ZERRENDA

Page 37: Ingurme r · 2020. 6. 30. · 2.3 Energia-eraginkortasuneko neurriak bloke logistikoetan Bloke logistikoetan ere aplikatzen dira energia aurrezteko eta energia eraginkortasunerako

36 INGURUMEN-MEMORIA, 2013-2014

Bitarteko hornitzaile fabrikatzaileen zenbait neurri nabarmenduko ditugu, haien interesa dela eta:

Interal S.A

MascatoBynsa Mascotas

Maskotentzako janari-ekoizle h o n e k b e s t e

bitarteko hornitzaile fabrikatzaile batzuen azpiproduktuak erabiltzen ditu ekoizpen-prozesuan, hondakin bihur ez daitezen (besteak beste, hauenak: Arrocerías Pons, Casa Tarradellas, Martínez Loriente eta Caladero). Azken urtean, azpiproduktuen 14.800 tona baino gehiago berrerabili ditu. Gainera, Bynsa Mascotas-ek ahalegin handia egin du ekodiseinuan, pilaketa hobetzeko, eta ontzien materialak murrizteko eta logistika optimizatzeko beste neurri batzuk ere hartu ditu.

Berrerabiltzeko berrikuntza

Laboratorios MaverickHigiene pertsonaleko produktuen bitarteko hornitzaile honek PTEzko boti lak puzteko lantegia

eraiki du Ulldeconako (Tarragona) fabrikan. 8 milioi euro inbertitu ditu lantegian, eta onura hauek jaso: 135 tona kartoi aurreztu ditu; botila hutsekin betetako kamioien 1.050 irteera saihestu ditu, eta urtean 100 tona CO2 gutxiago isurtzen ditu. Gainera, ontzietako plastikoaren kantitatea 78 tonatan murriztu du urteko.

Eraginkortasun logistikoa eta

ekodiseinua

M a s c a t o k , a r r a i n izoztuaren bitarteko hornitzaileak, energia

aurrezteko neurriak hartu ditu, eta 180.000 kWh/urte murriztu du energia-kontsumoa. Gainera, ura aurrezteko programa ere jarri du abian, eta, horri esker, 11.000 m3 ur gutxiago kontsumitzen du.

Baliabide-aurreztea

Interal salda eta zopen ekoizlea da, eta hondakinak 100 t/urte baino gehiago murriztu ditu, eta biomasa-galdara bat ere jarri du; , hala, 1.300 tona CO2 isurtzea saihestu du. Argiak modernizatuta, 150.000 kWh ba ino gehiago ere aurreztu ditu.

Energia-aurreztea eta jasangarritasuna

Tana S.A.

Limoiak eta ahuakateak ekoizten dituen Tana enp resak f ru t ak garbitzeko erabiltzen den ura berrerabiltzeko sistema jarri du, mikroirazketa bidezkoa. Urtean 8.500 m3 baino gehiago aurrezten ditu. Gainera, ekoizpen-soberakinak zukuak, kontzentratuak eta esentzia-olioak egiteko erabiltzen dira. Merkataritza-neurria gainditzen duten limoiak Helados Alacant eta Helados Estiu bitarteko hornitzaile fabrikatzaileei ematen zaizkie, limoizko izozkia egiteko.

Kudeaketa eraginkorra, hondakinak prebenitzeko

Page 38: Ingurme r · 2020. 6. 30. · 2.3 Energia-eraginkortasuneko neurriak bloke logistikoetan Bloke logistikoetan ere aplikatzen dira energia aurrezteko eta energia eraginkortasunerako

37INGURUMEN-MEMORIA, 2013-2014

Cortijo Cuevas, S.L.Saplex

Sovena España SAU

Perichán

SPBOlioaren bitarteko hornitzai le honek b e z e r o e n e t a hornitzaileen laguntzaz diseinatu du bere Jasangarritasun-

Estrategia. Estrategia horren bidez, aurrerapauso garrantzitsuak eman dira ekonomia zirkularrean. 99.000 tona azpiproduktu baliatu dira, eta horietatik ia 30.000 beste bitarteko hornitzaile fabrikatzaile batzuek erabiltzen dituzte. 3 litroko olio-botilaren pisua 10 g murriztea ere lortu du, eta, hala, urtean 160 tona PET aurrezten dira.

Ekonomia zirkularraren

aldeko apustua

Fruten bitarteko hornitzaile honek animaliak elikatzeko erabiltzen ditu anana zur i tu natura la prestatzean sortzen

dituen azpiproduktuen 1.100 t/urte. Gainera, 33.000 kWh aurreztu ditu energia-eraginkortasuneko neurriei esker, hala nola, LEDak jarrita eta isolamendua hobetuta.

Hondakinak murriztea

eta energia-eraginkortasuna

Arrainen Caladero bitarteko hornitzaileak industria-ontzi berrerabilgarriak erabiltzen ditu prozesuan, eta 14 erreferentziaren ekodiseinua hobetu du; hala, ontzitan 28 tona material aurreztu ditu. Gainera, energia-eraginkortasunerako neurriak hartuta, urtean

600.000 kWh baino gehiago aurrezten ditu.

Caladero

Eraginkortasuna hobetzea

Saplexek Bosque Verde zabor-poltsak egiten ditu, besteak beste, eta produktu askoren lodiera murriztu eta pilaketa hobetu du, kutxa bakoitzean unitate gehiago sartzeko. Horri esker, urtean 160

tona polietileno baino gehiago aurrezten ditu, eta produktu-kopuru bera

garraiatzeko 95 palet gutxiago behar dira.

Plastiko-aurreztea

Barazkien bitarteko hornitzaile honek ekonomia zirkularreko neurriak hartu ditu, eta, hala, prozesurako egokiak ez diren kuiatxoak eta luzokerrak Dafsak, beste bitarteko hornitzailea fabrikatzaile batek, erabiltzen ditu Mercadonarentzako zukuak eta gazpatxoak egiteko. Hala, nekazaritzako produkzioa hobeto aprobetxatzen da. Lantegietan ura aurrezteko neurriak ere hartu ditu: euri-ura kanalizatu du ureztatzeko,eta, hala, urtean 220.000 m3 baino gehiago aurrezten ditu.

Produkzioaren aprobetxamendua

Garbiketa-produktuen SPB bitarteko hornitzaileak apustu irmoa egin du ekodiseinauren alde, eta HDPEzko botilak PETezko botilez o r d e z t u d i t u , eta haien pisua murriztu. Hala, 32 tona plastiko gutxiago erabiltzen ditu. Gainera, prozesuko ura berrerabiliz, 2.000 m3 ur baino gehiago ere aurrezten du.

Jasangarritasuna hobetzeko ekodiseinua

SeprolesaSeprolesak, lekale ontziratuen bitarteko hornitzaileak, 25 gramo arinago egin ditu beirazko ontziak (% 9), eta 1.300 tona baino gehiago aurreztea lortu du. Gainera, prozesuak hobetu dituzte, eta urtean 117 tona kartoi eta 100.000 m3 ur baino gehiago aurreztu dituzte.

Beirazko ontziaren pisua murriztea

Page 39: Ingurme r · 2020. 6. 30. · 2.3 Energia-eraginkortasuneko neurriak bloke logistikoetan Bloke logistikoetan ere aplikatzen dira energia aurrezteko eta energia eraginkortasunerako

38 INGURUMEN-MEMORIA, 2013-2014

4.2 Animalien ongizateaBai Mercadonak bai bitarteko hornitzailea fabrikatzaileek animalien ongizaterako konpromiso argia hartu dute, eta bikain txertatzen da Mercadonaren Ereduaren printzipioetan, haren erdigunea osatzen duten bost elementuentzat baita onuragarria.

Animalien ongizatearekiko konpromisoaren arrazoiak

Konpromiso hori lantegietan ikusten da; adibidez, Martínez Loriente bitarteko hornitzailea fabrikatzaileak lantegi bat eraiki du txahalentzako ongizate-estandar onenekin, eta ekoizpen-prozesua jasangarriagoa izateko eta ingurumena gehiago errespetatzeko neurri ugari ditu. Esne-ekoizpenean ere erabat zaintzen da behien ongizatea, Kordobako Covap bitarteko hornitzailearen abere-ustiategian ikusten den moduan; izan ere, animaliak aske bazkatzen dira.

Animalien ongizatearekiko

konpromisoa Mercadona Ereduaren

emaitza da

KapitalaGizarteaHornitzaileaLangilea“Nagusia”

Inperatibo etikoa

Animalien osasuna hobetzen da

Produktuen segurtasuna eta kalitatea hobetzen da

Produktibitatea eta eraginkortasuna hobetzen dira

Lege-betebehar bat da

Balioa ematen dio nekazaritzako elikadura-kate osoari

Page 40: Ingurme r · 2020. 6. 30. · 2.3 Energia-eraginkortasuneko neurriak bloke logistikoetan Bloke logistikoetan ere aplikatzen dira energia aurrezteko eta energia eraginkortasunerako

39INGURUMEN-MEMORIA, 2013-2014

José Antonio Jurado González e Hijo S.C.P. enpresaren esne-ekoizpenerako abeltzaintza-ustiategia, Covap-en hornitzailea, Dos Torres, Kordoba

Martínez Loriente bitarteko hornitzailearen ganadutegia, Vilamarxant, Valentzia

Bitarteko hornitzaile fabrikatzaileen instalazioak

Page 41: Ingurme r · 2020. 6. 30. · 2.3 Energia-eraginkortasuneko neurriak bloke logistikoetan Bloke logistikoetan ere aplikatzen dira energia aurrezteko eta energia eraginkortasunerako

40 INGURUMEN-MEMORIA, 2013-2014

4.3 Arrantza jasangarria Mercadonak 2012an argitaratu zuen Arrantza Produktuak Erosteko Politika: enpresaren estrategiak definitzen ditu salgai jartzen dituen arrantza-produktuen jasangarritasuna bermatzeko. Ordutik, politika hori Mercadonaren arrantza-hornitzaile guztien artean zabaldu da, eta guztiek sinatu eta berretsi dute.

Estrategia horiek datozen urteetan ere garatuko dira, arrantza-produktuen jasangarritasuna hobetzeko, betiere Nekazaritzako elikagai-kate jasangarriaren esparruan.

Irene, langilea Julio “Nagusia” artatzen Santa Anna kaleko supermerkatuan, Cerdanyola del Vallès, Bartzelona

Mercadonaren 111 hornitzailek

Arrantza Produktuak Erosteko Politika

sinatu dute

Page 42: Ingurme r · 2020. 6. 30. · 2.3 Energia-eraginkortasuneko neurriak bloke logistikoetan Bloke logistikoetan ere aplikatzen dira energia aurrezteko eta energia eraginkortasunerako

41INGURUMEN-MEMORIA, 2013-2014

Arrantza Produktuak Erosteko Politikak Mercadona eta hornitzaileak konprometitzen ditu irizpide hauek oinarri hartu eta elkarrekin lan egitera:

Arrantza Produktuak Erosteko Politika

• Legez kanpoko, aitortu gabeko eta arautu gabeko arrantza-produkturik ez izatea.

• Trazabilitatea bermatzea harrapatzen denetik saltzen den arte.

• Produktuak indarrean dagoen legedia betez etiketatzea, eta kontsumitzaileari informazio argia, egiazkoa eta ulergarria ematea.

• Besteak beste, gutxieneko neurriak, geldialdi biologikoak eta debekualdiak arautzen dituzten legeak eta neurriak betetzen direla bermatzea.

• Arrantza-metodo eta -arteei dagokienez, erabilgarri dauden teknika onenak eta etengabeko hobekuntza babestea.

• Jasangarritasun-irizpideak betetzen dituzten produktu berriak babestea.

• Mehatxatuta edo galzorian dauden espezierik ez erabiltzea, ezta mehatxu handiko ekosistemetakorik ere.

• Akuikultura jasangarriko produktuak sustatzea, nazioartean onartzen diren jardunbide egokien estandarren bidez.

• Tokiko arrantza babestea.

• Lan-baldintza duinak errespetatzea.

Roses-ko (Girona) portua

Erabaki guztiak fidagarritasun aitortuko erakunde eta instituzioek ematen duten informazio zientifikoan oinarrituz hartuko dira.

Page 43: Ingurme r · 2020. 6. 30. · 2.3 Energia-eraginkortasuneko neurriak bloke logistikoetan Bloke logistikoetan ere aplikatzen dira energia aurrezteko eta energia eraginkortasunerako

42 INGURUMEN-MEMORIA, 2013-2014

Marta, Santa Anna kaleko supermerkatuko “Nagusia”, Cerdanyola del Vallès, Bartzelona

Ramón, langilea, Alicia eta Samuel “Nagusiekin” batera Sierra Mar urbanizazioko supermerkatuan, Nerja, Malaga

Komunikazio-kanpainak ere egin dira dendetan, “Nagusientzako” QR kodeko kartelen bidez. Kartel horiek Arrantza Produktuak Erosteko Politikari buruzko informazioa nahiz Escurís bitarteko hornitzailea fabrikatzaileak (Hacendado atun ontziratua) ISSFrekin (International Seafood Sustainability Foundation) atunen stockaren jasangarritasuna hobetzeko egiten duen lanaren berri ematen dute.

Mercadonan Arrantza Produktuak Erosteko

Politikaren berri ematen duen

informazioa 7.200 bidez bistaratu

da 2014an

Page 44: Ingurme r · 2020. 6. 30. · 2.3 Energia-eraginkortasuneko neurriak bloke logistikoetan Bloke logistikoetan ere aplikatzen dira energia aurrezteko eta energia eraginkortasunerako

43INGURUMEN-MEMORIA, 2013-2014

+ 500

Gertuko produktuaren alde egitea: akordio egonkorrak Espainiako 12.000 arrantzale baino gehiagorekin

Roses-ko (Girona) arrain kofradia

Nekazaritzako elikagai-katearekiko konpromisoari esker, hau lortu da:DATU GARRANTZITSUAK

22.700TONA AURREZTU dira ontziratze-materialetan

INGURUMEN-NEURRI

BITARTEKO HORNITZAILE fabrikatzaileen

aldetik

Page 45: Ingurme r · 2020. 6. 30. · 2.3 Energia-eraginkortasuneko neurriak bloke logistikoetan Bloke logistikoetan ere aplikatzen dira energia aurrezteko eta energia eraginkortasunerako

Mercadonak modu aktiboan parte hartzen du nazioko eta nazioarteko foro askotan jardunbide egokiak partekatzeko eta banaketa-sektorearen prozesuak arlo guztietan hobeto ezagut daitezen laguntzeko.

Mercadona partaide duten ingurumen-foro garrantzitsu batzuk nabarmendu nahi ditugu.

5. KONPROMISOAK

Page 46: Ingurme r · 2020. 6. 30. · 2.3 Energia-eraginkortasuneko neurriak bloke logistikoetan Bloke logistikoetan ere aplikatzen dira energia aurrezteko eta energia eraginkortasunerako

França errepideko supermerkatua, Vielha, Lleida

Page 47: Ingurme r · 2020. 6. 30. · 2.3 Energia-eraginkortasuneko neurriak bloke logistikoetan Bloke logistikoetan ere aplikatzen dira energia aurrezteko eta energia eraginkortasunerako

46 INGURUMEN-MEMORIA, 2013-2014

5.1 Jasangarritasunerako banaketarako Europako foroa Retail Environment Action Plan (REAP) Europako pla-taforma bat da, 2009an sortua, Europako Batzordearen lankidetzaz, eta helburua da ingurumenari dagokionez banaketako jardunbide egokiak nabarmentzea, eta, arlo horretan hobetzen jarraitzeko, askotariko interes-taldeen

arteko komunikazioari bide ematea. REAP jokabide-kodea honek gidatzen du:

Mercadonak jasangarritasunari

buruzko nazioko eta nazioarteko

foro askotan parte hartzen du

Adela Torres (Mercadonako ingurumen-kudeatzailea) REAPen urteko ekitaldian, 2013

1. Produktu jasangarrien ekoizpena eta erabilera sustatu

2. Denden ingurumen-eragina murriztu

3. Salgaien garraioa optimizatu

4. Paketatzea eta hondakinak murriztu

5. Dendetarako sarbidea hobetu

6. Bezeroekiko komunikazioa hobetu

Mercadona REAPko kidea da 2009an sortu zenetik, eta modu aktiboan parte hartzen du haren konpromiso eta ekitaldietan.

Page 48: Ingurme r · 2020. 6. 30. · 2.3 Energia-eraginkortasuneko neurriak bloke logistikoetan Bloke logistikoetan ere aplikatzen dira energia aurrezteko eta energia eraginkortasunerako

47INGURUMEN-MEMORIA, 2013-2014

5.2 Mundu ItunaMercadonak Giza Eskubideen, Lan-arauen, Ingurumenaren eta Ustelkeriaren aurkako borrokaren ar loetako o inarr izko bal ioak defendatzeko Mundu Ituna sinatu du,

eta ituneko bazkide da. Konpainiak itun hori oinarri duten hamar printzipio eta balioak babesteko eta indartzeko lan egiten du, eta hala islatzen da printzipio horiek bete direla adierazten duen aurrerabide-txostenean.

5.3 AECOC: “Elikagaiek ez dute hondakinik, aprobetxatu”Elikagaien hondakinak prebenitzea da konpainiaren lan-ildo nagusietako bat. Badakigu elikadura-kate osoari eragiten diola arazo horrek, eta Mercado-nak AECOCen “Elikagaiek ez dute hondakinik, aprobetxatu” ekimenarekin bat egin du. Ekimenak banaketa-kateko eragile guztiak harremanetan jartzen ditu, sinergiak sortu eta maila guztietako elikagai-hondarrak prebenitzeko.

5.4 Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioa: “Elikagai gehiago, hondakin gutxiago” kanpainaBanaketa-katean elikadura-hondarrak hobetzeko ahaleginaren baitan, Mercadonak

Ministerioaren “Elikagai gehiago, hondakin gutxiago” estrategian parte hartzen du, elikadura-hondarrak prebenitu eta murrizteko. Horiek horrela, Mercadona txostengilea izan zen 2013ko azaroan egin zen #Anticipa2 txosten-zikloan; bere estrategiaren berri eman zuen, eta, ordutik, bere estrategiak lantzen eta hobetzen jarrai tu du.

Mercadonaren aurrerabide-txostenaren

fitxa (2014) Mundu Itunaren webgunean

Mercadonak parte hartu zuen #Anticipa2

jardunaldian, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen

Ministerioak antolatu zuen elikadura-

hondakinei buruzkoan

Page 49: Ingurme r · 2020. 6. 30. · 2.3 Energia-eraginkortasuneko neurriak bloke logistikoetan Bloke logistikoetan ere aplikatzen dira energia aurrezteko eta energia eraginkortasunerako

48 INGURUMEN-MEMORIA, 2013-2014

193.000 TONA CO2 GUTXIAGO ISURI DIRA INGURUMEN-KUDEAKETAN EGIN DIREN AHALEGINEN BIDEZ

1.467DENDA-KOPURUA 1.521

2013 2014

LOGISTIKA

495 523Gaueko Descarga Isila erabiltzen duten dendak

249.500 242.000Trenez garraiatutako tonak

557.000 686.500Itsasontziz garraiatutako tonak

284.370 318.700Errepidez eginiko milaka km

Milioi euro 24,1 25INGURUMENA BABESTEKO INBERTSIOA

21.233 24.307Errepidez garraiatutako milaka tona

160 152

HONDAKINEN KUDEAKETA

150.700 159.300

11.210 12.860

1.870 1.650

Berreskuratutako kartoi tonak

Berreskuratutako plastiko eta poliestireno tonak

Berreskuratutako zur tonak

Berreskuratutako pila tonak

ENERGIA-AURREZTEA

687 759

24

6.418.000

34

6.618.000

Denda ekoeraginkorrak

Aurreztutako milioika kWh

Guztizko elektrizitate-kontsumoa (GJ)

6. DATU GARRANTZITSUAK, 2013-2014

Page 50: Ingurme r · 2020. 6. 30. · 2.3 Energia-eraginkortasuneko neurriak bloke logistikoetan Bloke logistikoetan ere aplikatzen dira energia aurrezteko eta energia eraginkortasunerako

Ingurumen-kudeaketa eraginkorra funtsezkoa da edozein konpainiaren martxa onerako. Badakigu

asko dugula hobetzeko, baina lortu ditugun emaitzek lanean jarraitzeko adorea ematen digute.

Page 51: Ingurme r · 2020. 6. 30. · 2.3 Energia-eraginkortasuneko neurriak bloke logistikoetan Bloke logistikoetan ere aplikatzen dira energia aurrezteko eta energia eraginkortasunerako

www.twitter.com/mercadona www.youtube.com/mercadona

www.facebook.com/mercadonawww.mercadona.es

Bezeroarentzako Arretarako doako telefonoa: 900 500 103

Valencia kalea 5 46016 Tavernes Blanques (Valentzia) T. +34 963 883 333 F. +34 963 883 302