Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa
-
Upload
azkue-fundazioa -
Category
Social Media
-
view
235 -
download
1
Transcript of Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa
Aurkibidea
Zer da Instagram?
Zertarako erabiltzen du jendeak Instagram?
Has gaitezen aplikazioa erabiltzen
Instagramen aritzeko gako batzuk
Eta nik zer egin dezaket Instagramen?
Aparteko aplikazioak
Euskaldunon komunitatea Instagramen
Hiztegia
Eduki osagarriak
Zer da Instagram?
Zer da Instagram?
• Mundu osoan zehar famatua bilakatu den sare soziala da.
• 2010eko bukaeran sortutako plataforma da Instagram, Kevin Systrom eta
Mike Kriegeren eskutik eta hasieratik nahiko famatua bilakatu zen.
• Zertan datza? Irudietan argazki efektu ezberdinak ezartzea ahalbidetzen du
eta irudi hori guztiz aldatzea, marko, filtro, zein koloreen bidez beste itxura
eta zentzu ezberdina lortuz.
• Argazkiak eta bideoak partekatzean oinarritzen da. Materiala horiek beste
sare sozial batzuetan ere partekatzeko aukera ematen du.
• Ohiko erabilpena sakelako gailu eramangarrien bidez ematen da,
telefonoak bereziki. iPhone, iPod touch, iPad eta Androiderako dago
aplikazioa.
• Antzinako Kodak Instamatic eta Polaroid kamerak gogora ekartzen ditu
argazkiek hartzen duten itxuragatik.
Zer da Instagram?
Argazkiak eta 15 segundutako
bideoak partekatu daitezke
24 filtro ezberdin; azken 5ak 2014ko
abenduan 300 milioi
erabiltzaileen marka gainditu du
2012an Facebookek
erosi zuen
Argitalpen bakoitzeko: argazkia/bideoa, testua, @aipamenak, #traolak,
url-al, ikonoak idatzi daitezke
Geokokapena adierazi daiteke
%90a baino gehiago 35 urte
baino gazteagoa; %28a 18-29 urte
Erabiltzaileen %60a baino gehiago
AEBtik kanpo bizi da
Egunero 70 milioi argazki edo bideo baino gehiago
partekatzen dira
Sare sozialik gogokoena nerabeen
%23arentzat
Filtrorik erabiliena Mayfair da
Argitalpenen %83ak traolak. %11ak #nofilter traola 1,2 milioi
“Atsegin dut”
egunero
1000 iruzkin segunduro
Traolarik erabilienak:
#love, #instagood, #photooftheday,
#happy, #followme, #tbt,
#me, #cute
Zer da Instagram?
Zeintzuk dira Instagrameko osagaiak?
Sormena teknologiarekin batzen da Instagramen Sormena eta emozioen bitartez lotura sortzen da erabiltzaileen artean = Komunitate bat sortzen da Norberaren irudia, onlineko izaera eta ospea sendotzeko eta egoa azalerazteko tresna ezin hobea bilakatu da
Argazkigintza /Bideoa + [Mobile + Geolokalizazioa]
Zertarako erabiltzen du jendeak Instagram?
Zertarako erabiltzen du jendeak Instagram?
Zer partekatzen dute erabiltzaileek Instagramen?
• Eguneroko bizitzarekin erlazionatutako edozein jarduera. Edozein!
• Janaria eta sukaldaritza platerrak
• Bidaia eta lekuak, paisaiak
• Arkitektura
• Kirolak
• Argazkigintza
• Arteak
• Moda
• Kirolak
• Selfieak
• …
Zertarako erabiltzen du jendeak Instagram?
Zertarako erabiltzen du jendeak Instagram?
• Instagram interakzio handiko sarea bilakatu da, bertan ematen diren
jarduerei esker.
• Erabiltzaileen jarduerarekin lotutako hainbat ekintza sortu dira
plataforman: erronkak, eguneko argazkia, gai bati buruzko argazkiak
zabaltzea…
• Traolak erabiltzen dira lanak taldekatzeko, aldarrikapenekin bat egiteko,
ekimenetan parte hartzeko, erabiltzaileen arteko taldeak biltzeko…
#PhotoOfTheDay
#EgunekoArgazkia
#Movilgrafias
#Euskadigrafias
#JumpOfTheDay
#instagood
#streets_oftheworld
#igers eta tokian tokiko taldeak
#somosinstagramers
#estaes_euskadi eta tokian tokikoak
#bnw
#urbanart
• Traolarekin identifikatutako edukiak
bildu eta bilatu daitezke.
• Bakoitza zabaldu eta horren datuak
eta egilea, noiz eta non egin izan den
ikusteko, iruzkinak egiteko, atsegin
dugula adierazteko…
Zertarako erabiltzen du jendeak Instagram?
Zertarako erabiltzen du jendeak Instagram?
• Egun, erronkak, lehiaketak eta abar antolatzen dira. Gai bat jartzen da eta
traola bat ezarriz, horrekin edukiak zabaltzen dira.
• Edozein motatako erronka izan daiteke: ospakizuna, argazki formatua,
teknika edo mota, sormena, ekimen bati lotzeko…
Adibidez: #JumpOfTheDay, #Retratos_desenfocados, #Posadosgrafias…
• Osatu izan diren taldeen kideen arteko geratzeak ere ematen hasi dira,
erabiltzaileak mundu fisikoan ere elkar ezagutzeko.
• Markek oso ondo ulertu dituzte plataformaren ondasunak eta etekina
ateratzen diote, bezeroekin komunikatzeko aukera aprobetxatuz eta
komunitatea sortuz.
Instagramek komunitatea sortzen du
Badaude kontu eta erabiltzaile bitxiak Instagramen…
Argazki bakoitzean sakatu dagokion Instagrameko profilera jotzeko
Zertarako erabiltzen du jendeak Instagram?
Argazki bakoitzean sakatu dagokion Instagrameko profilera jotzeko
Argazki bakoitzean sakatu dagokion Instagrameko profilera jotzeko
Argazki bakoitzean sakatu dagokion Instagrameko profilera jotzeko
Eta oraindik beste Instagrameko aplikazio borobilago bat: artista honek bere jarraitzaileen argazkiak plataformatik hartu, moldatu eta margotu horien gainean eta bere Instagrameko profilera igotzen ditu berriro.
Instagram gure
bizitzaren parte bat
bihur daiteke eta
egunerokotasun eta
une berezietara lotu
Has gaitezen aplikazioa erabiltzen
Hasiera
Zer behar da kontua sortu eta aplikazioa erabiltzen hasteko?
• iOS edo Android sistemako sakelako telefonoa
• Gogoa
Edukiak gorde genitzake Instagramen modu pribatuan, partekatu gabe.
Ezarpenetan aukeratu behar da.
Sakeleko telefonoetarako Instagram aplikazioa deskargatu behar duzu
hasteko:
• iPhone, iPad edo iPod-etarako: Appleko App Storetik.
• Andoid gailuetarako, Google Playtik.
Aplikazioa deskargatu
eta izena emateko
erabiltzaile izena eta
pasahitza sortu besterik
ez da behar. Facebook
bidez egin daiteke.
Ondoren beste datu
batzuk eman behar dira.
Lagunak bilatzen has zaitezke.
Jarioa ikusten da lehenengoz zabaltzerakoan,
gure lagun eta jarraitzen ditugun
erabiltzaileen jarduera.
• Argazki / bideo bakoitzarekin batera
ikusten dugu:
• Erabiltzailearen izena eta iruditxoa
• Noiz argitaratu izan duen
• Irudia, bideoa
• Erabiltzaileak idatzitako testua (traolak,
aipamenak … barne)
• Beste erabiltzaileek
egindako iruzkinak
• Zenbat “Atsegin dut”
dituen
• “Atsegin dut” egiteko
aukera
• Iruzkina idazteko
aukera
• Beste aukerak: edukia
salatzeko, beste sare
sozialetan
partekatzeko, url-a
kopiatzeko
Beraz, aplikazioa erabiltzen hasi eta berehala interakziorako aukera
eskaintzen du Instagramek.
Eskaintzen dituen aukera eta baliabideak berdintsuak eta erabilgarriak dira,
berdin diola horietara heltzeko nondik heldu garen.
Aukerak
• Argazkiak/bideoak ikusi.
• Atsegin ditugula adierazi eta interakzioa sortu
(iruzkinak).
• Erabiltzailea jarraitu.
• Bere geokokapena ezagutu.
• Erabiltzaile horren beste jarraitzaileak ezagutu.
• Erabilitako traolak.
• Edukia beste sare sozialetan partekatu (Facebook /
Twitter).
• Esteka hartu.
Esploratu, bilaketak egin
• Beste erabiltzailen jarduera, argazkiak ikusi eta
erabiltzaile berriak deskubritzeko aukera.
• Argazki edo erabiltzaileen profilen bidez egin
daitezke bilaketak.
• Bilaketetarako terminuari dagokion eremuan idatziz
baita ere.
• Edoizein argazkian sakatuta hori ikusi eta
interazkiorako aukerak ditugu.
• Jarraitzen ez dugun erabiltzaile baten argazkia
zabaltzen dugunean, jarraitzaileak bihur gaitezke
zuzenean.
• Bere iruditxoan sakatuz bere profila osoa ikus
genezake.
• Edozein argazki edo bideotan irudian bi biderrez
klik eginez eduki hori atsegin dugula adieraziko
dugu.
Esploratu, bilaketak egin
Erabiltzaile baten profila • Argazkian sakatuta profila osoa ikusteko
aukera.
• Erabiltzaile horren bioa.
• Jarduera eta datuak.
• Argazki/bideo guztiak ikusteko aukera.
• Geokokapenaren arabera argazkiak
mapa baten ikusteko aukera
• Argitaratu izan dituen eduki guztiak.
Erabiltzaileen araberako bilaketa
• Argazkiak
• Jarraitzeko aukera
• Profila osoa ikusteko aukera
Jarduera • Jarraitzen dituzun erabiltzaile eta zure
jarduera agertzen dira atal honetan
• Jarraitzen dituzun erabiltzaileak: zein
argazki atsegin duten, egin izan dituzten
iruzkinak
• Beste batek atsegin izandako argazkian
sakatu eta zabaltzeko aukera duzu
• Zure jarduera: zeinek sakatu izan duen
“Atsegin dut” zure argazkitan eta zein
argazkitan, zeinek jarraitzen zaituen,
egindako iruzkinak argazki bakoitzeko;
guztiak denbora erreferentziarekin
Gure edukietan atsegin izan dutenen
kopurua adierazten duen ikonoa sakatuta,
horien zerrendara jo genezake.
Eta hor:
• Profila ikusteko aukera
• Jarraitzeko aukera
Profila
Norberak moldatu behar du bere profilean
ikusiko diren datuak.
Interakzioa sustatzeko garrantzitsua:
• Izena eta iruditxoa
• Bioa, estekak eta abar barne
• Geokokapenaren araberako erakustea
• Gure edukiak agertuko dira
• Beste datu batzuk: argitaratutako edukiak,
zenbat jarraitzaile ditugun eta zenbatei
jarraitzen diegun.
• Gure profiletik ezarpenetara jotzeko
botoia dugu.
Partekatzeko funtzioa:
• Gure argazkiak partekatzeko
baliabidea daukagu; facebook,
Twitter, Tumblr, Flickr eta Foursquaren,
sare sozialei dagokionez; eta posta
elektronikoz edo argazkiaren esteka
sortuz.
Besteen profilak ikusi eta kuxkuxeatu bai… Baina has gaitezen gure argazkiak egiten eta argitaratzen!
Kamara • Argazkia zuzenean egin genezake edo
dagoeneko argazki bildumatik bat
hartu eta moldatu.
• Argazkia edo bideoa egingo ditugun
aukeratuko dugu.
• Flasharen aukerak dauzkagu.
• Kamara ondo heldu eta argazkia
egiteko botoia sakatu.
• Ediziorako pantailara aldatuko da.
Edizioa
Sormena eta orijinaltasuna adierazteko
aukera dugu hemen.
• Aplikazioak automatikoki moldatu
dezake argazkia, argitasun aldetik.
• Norberak aukera dauka ikuspegi
ezberdinetako doikuntza egiteko:
argitasuna, kontrastea, berotasuna,
saturazioa, nabarmentzea, itzalak,
desenfokatzea…
• Eta hemen ere filtroak erabiltzeko
aukera dago. Filtroak dira Instagramek
proposatu duen berrikuntzarik
nabarmenena argazkiak partekatzeko
baliabideen artean.
Hauek dira Instagramek egun eskaintzen dituen filtroak eta bakoitzak sortzen duen efektua:
2014ko abenduan azken bostak aurkeztu eta kudeatzeko sistema ezarri zuen
• Argazki baten itxura nabarmen aldatzen
da filtro bat edo beste aplikatuz.
• Argazki berdinari filtro ezberdina jarriz,
emaitza guztiz ezberdina eta zentzua ere
alda dezake.
• Lortu nahi den helburuaren arabera bata
zein bestea aukeratuko dugu.
• Frogak egitea da egokiena.
• Norberaren gustu petsonala eta sormena
jokatzen dute hemen.
Argitaratzea Argitaratzeko unea heldu da! Azken pausua
ondo betetzeko:
• Testua bete, aipamenak, traolak,
ikonotxoak eta abar erabiliz, nahi izanez
gero
• Beste erabiltzaile batzuk etiketa daitezke
(eta horrela beraien profilen
jakinarazpenetan jasoko dute): botoia
sakatu, argazkian sakatu punturen baten
eta erabiltzailearen izena idazten hasi.
• Geokokapena: non eginda dagoen
adierazteko. Lekua aurkituko ez balu,
idazteko aukera ematen du.
• Sare sozialetan partekatu nahi
baduzu, dagokionaren botoia
sakatu.
• Testua moldatzeko aukera izango
duzu.
• Dagokion sarearekin lotuko du zure
kontua (lehenengoz egiterakoan
baimena eskatuko dizu eta behin
datuak emanda, hurrengorako
gordeko ditu).
• “Compartir” edo “Share” botoia
sakatu eta argitaratuta!
Instagram beti zurekin eramateko prest?
Instagramen aritzeko gako batzuk
Argazkia ateratzeko, hobeto telefonoaren kamara erabiltzea, Instagramekoa zuzenean baino. Erresoluzioa ez da berdina
Argiaren bila joan. Mugimenduan balego objektua, argia bilatu
Telefonoa ondo sostengatu eta ez mugitu. Txorakeria, ezta?
Kamararen enfokatzeko baliabidea erabil ezazu
Argazkiak hobetzeko truku batzuk
Kamararen lentea garbi dago? Haurren kasuan begiratu beharrekoa!
Telefonoaren aurreko lentea: bereizmena atzekoarena baino txikiagoa da. Kontutan izan
Zooma: honen erabilpena neurtu argazkia ateratzerakoan. Hobeto gu mugitzea edo argazkia egitea eta zooma gero erabiltzea
Lerroak edo grid delakoa: erabili. Konposaketaren herenen araua erabili
Argazkia karratua izatea: horrela Instagramera igotzean ondo doituko dela bermatzen dugu.
Objektuaren atzekaldea eta argazkiaren atzeko planoa, garbiago hobeto
Badaude hainbat osagarri: flash-ak, lenteak, telefonorako babesak eta geruzak, selfietarako makilak …
Aparteko aplikazioen bidez ere argazkiaren tamaina eta proportzioa doitzeko aukera dago
Argazki oina eta izenburua: burua astindu eta sormena erabili!
Askotan, gutxiago gehiago da
Aparteko aplikazioak erabiliz askotan emaitza asko hobetzen da.
Jarduera egokiak Instagramen
Behin aplikazioa erabiltzen hasten zarenean eta atsegin baduzu, agian
gehiagorako gogoa sortuko zaizu eta jarraitzaile gehiago lortu eta
harremanak sendotu nahi izango dituzu.
Hemen Instagramen egoki aritu eta etekin handiagoa ateratzeko gomendio
batzuk:
• Profila ondo egokitu: jarraitzaileak irabazi nahi badituzu, ezarpenak ondo
doitu zure profilean: argazkia, bioa osatu…
• Istorioak kontatu: emozioen bidez jarraitzaileekin hobeto lotuko duzu.
• Ez hartu beste erabiltzaile baten irudirik eta zure burua egile moduan
aurkeztu.
• Ez aprobetxatu beste erabiltzaile batek zabaldutako irudiak bertan zure
produktuen salmenta egiteko edo zuri buruzko publizitatea egiteko,
iruzkinetan eta abar.
• Edizio programak erabil itzazu zure argazkien kalitatea hobetzeko eta
sormena adierazteko.
• Filtroen erabilpena: zeintzuk dira zure jarraitzaileei gehien atsegiten zaizkien
filtroak?
• Traolen erabilpena: argazki bakoitzeko 30 erabil daitezke. Oreka bilatu
behar duzu irudia eta erabilitako traolen edukia eta kopuruaren artean.
Traola erabilienak jarraitzaileak erakarri ditzakete, baina irudiarekin bat
egin behar dute.
• Zure jarraitzaitzaileak zaindu: iruzkinak eskertu, galderei erantzun,
atenditu…
• Ez hartu baimenik gabe inoren edukia. Zabaldu nahi baduzu, birbidalketa
egin (badaude honetarako programak) eta egilea aipatu. Inoren edukia
beste zerbaitetarako erabili nahi izanez gero, baimena eskatu.
• Beste sare sozialetan zabaldu zure Instagrameko jarduera.
Esaten da Instagramek argazkilari onak garelakoaren ametsa edo
gogoa betearazten gaituela.
Instagram gure bizitzari buruzko gertaerak eta abar partekatzeko
tresna aproposa da. Aukera handiak ematen dizkigu sormena
erabiltzeko eta gauzak beste modu batez adierazteko, harremanak
egiteko, besteengandik ikasteko, lekuak eta ohiturak ezagutzeko…
Baina ez dugu ahaztu behar benetazko bizitza eta onlinean
erakusten dugunaren arteko oreka mantendu behar dugula, bi
zentzutan: segurtasuna eta pribatutasuna zaindu eta sare sozialek
eragin dezaketen errealitatea ulertzearen ikuspuntutik.
Instagram eta adingabekoak
Azken ikerketen arabera, estatu espainolean sare sozialen erabilpena 11 eta
14 urteko nerabeen artean orokorra da. Smartphoneak dituzten 11 eta 14
bitartekoen %72ak gailu hori sare sozialetan ibilitzeko erabiltzen du.
Instagramen erabilpena nerabeen artean nabarmen igo da: Lehen
Hezkuntzako 6. mailan profila zabaldu duten ikasleen kopurua handia da eta
Bigarren Hezkuntzako 1go mailakoen artean, gehienek profila dutela aitortzen
dute.
Nerabeentzat Instagram komunikazio bidea bilakatu da: gogoko gauzak
partekatu, harremana izan, komentatu, hitz egin, beraien gaietaz mintzatu,
mezuak bidali eta pertsonai famatuen jardueraren jarraipena egiten dute.
Instagram eta adingabekoak
Zergatik atsegin dute Instagram? Atsegina da, oso bisuala eta erakargarria,
irudia nagusi da, intuitiboa eta erraza erabiltzeko.
Zer egin adingabekoak babesteko?
Hemen aholku eta ideia batzuk:
• Instagram izatez ez da tresna arriskutsua. 14 urte izan behar dute legez
bertan izena eman ahal izateko, baina gazteagoek ere kontua zabaltzen
dute, sistemak ez duelako kontrolik ezartzen eta ez duelako adina
galdetzen.
• Guraso eta adingabekoek batera Instagram erabiltzen ikastea jarduera
positiboa bilakatu daiteke: bata besteengandik ikasi, sormena sustatu,
arriskuei buruz hitz egin…
• Instagram kontu bat zabalik ez izateak ez du esan nahi adingabekoaren
irudirik ez dela agertuko sarean; beste erabiltzaile baten bidez ager
daiteke.
• Adingabekoek, oinarrizko arau eta gomendio batzuk ulertuta, arazorik
gabe erabil dezaketen sarea da.
• Kontutan izan nahiz eta erabiltzaile pribatu bezala agertu, profilaren izena,
iruditxoa eta bioa guztiz publikoak dira.
• Errespetua eta norbera eta bestearen irudia zaintzea oinarrizkoa da. Bai
edukiak partekatzerakoan, eta bai bestek partekatutakoa komentatu eta
zabaltzerakoan.
• Gazteari galdetu nola eta zertarako erabiltzen duen Instagram.
• Partekatzen dituen edukiak bere nortasun digitala osatzen dutela uler
arazi. Edozein lekutan ager daitekela, ez dela desagertuko eta ondorioak
izan ditzakela.
• Instagramek segurtasunerako baldintza batzuk bermatzen ditu:
• Argitaratutako edukiak ezabatu daitezke.
• Etiketatu edo etiketak kentzeko aukera dago Instagramen.
• Erabiltzaileak blokeatu daitezke.
• Edukiak salatu daitezke.
Gai honi buruzko informazio gehiago bilduta dago eduki osagarrien atalean
Eta nik … zer egin dezaket Instagramen?
Eta nik zer egin dezaket Instagramen?
Kontua sortu eta orain ez dakizu nori jarraitu. Esan bezala, Instagram
interakzio handia sortzen duen sarea da.
Badago beste erabiltzaile batzuk aurkitu eta komunitatean parte hartzen
hasteko zenbait aukera, plataforma hau aproposa bai da horretarako.
Zelan hasi harremanetan? Non aurkitu erabiltzaile interesgarriak? Nori
jarraituko diot? Nola lor dezaket beste erabiltzaileekin lotzea?
• Zure inguruko lagun eta kontaktuetatik hasi. Horiei jarraitu eta ikusi horien
jarduera.
• Zure lagunen edukien iruzkinetan beste erabiltzaile batzuen profilak ikusi.
• “Atsegin dut” adierazi omen dutenen profilak ikusi.
• Instagramen bilatzailearen bidez eduki edo erabiltzaileen araberako
bilaketak egin ditzakezu.
• Gogoko edo arduratzen zaizun araberako bilaketak egin.
• Edozein erabiltzaileren profilean bere jarraitzaile eta jarraitzen dituenen
kopurua agertzen da. Horietan sakatuz profila gehiago deskubrituko
ditugu.
• Traolen araberako ikerketa: traola bat sakatu eta horrekin zabaldu izan
diren eduki eta erabiltzaileetara helduko zara.
• Atsegin dituzun edukiei buruzko interesa adierazi: iruzkindu, galdera edo
erantzunak bota…
• Marka, produktu, enpresa, ekimen… eta abarrek gaur egun presentzia
handia daukate Instagramen. Atsegin badituzu, jarraitu hauek ere.
Ideia falta? Zer partekatu dezaket? Zuk uste baino gauza eta une gehiago partekatu ditzakezu Instagramen: zure
eguneroko bizitzari buruzko bitxikeriak edo une berezi bat; zure lanaren beste
ikuspegi bat; zure auzo/herri/hiriko txokoak, zaletasunak…
Baina oraindik ideien faltan bazaude, hemen proposamen batzuk:
• Sormena piztu! Hori beti!
• Lagunen arteko une bitxiak edo
egunerokoak.
• Lagunen arteko edozein argazki
ezberdina bihurtu eta egoera
beste modu batez azaldu.
• Hain modan dauden selfie delako
horiek.
• Zaletasun bat duzu? Ezagutzera eman
horren berezitasunak.
• Aipuak sortu, gogokoen dituzun
esaldiekin, asmatutakoekin, unean-
uneko gaien edo garaien inguruan.
• Zure gogokoen idazle, kantarien…
aipuak.
• Zure eguneroko ibilbidean ideiak
aurkituko dituzu, kamararen atzetik
ikusita.
• Egunero proposatzen diren erronketan
parte hartu.
• Eta zuk zure buruari erronka bat
proposatu baita ere.
• Argazki ezberdinak bildu eta collageak
egin.
• Eguraldiak eta inguruneak
hainbat aukera eskaintzen
dizkigu.
• Beste garai bateko uneak
gogoratu edo antzeztu.
• Jarduera dibertigarria
proposatu.
• Errealitatea beste ikuspuntu
batetik islatu.
• Eguneroko objektuen
bitxikeriak.
• Irribarreak beti dira atseginak
eta goxoak…
• Maitasuna eta poztasuna
kutsakorra da, saiatu.
Aparteko aplikazioak
Hamaika aparteko aplikazio dago Instagramekin lotzeko eta argazki
edo bideotan efektu ezberdinak lortzeko.
Hemen batzuk besterik ez dira agertzen, behar ezberdinetarako erabil
daitezkeenak.
Jarraitzaileak irabazteko eta harremana sustatzeko aplikazioak
Tags for Likes: argazkiei traolak eransteko erabakitzen laguntzeko
InstaFollow: jarraitzaileak lortzeko jokoaren dinamika aprobetxatuz
InstaMessage: bapateko mezularitzarako aplikazioa
Textgram: argazkietan sormena lantzeko: testuak jarri, graffitiak egin…
InstaRepost: argazki eta bideoetan jabetza edo egilearen izena agertzeko eta hauek birbidaltzeko
Repost: argazki eta bideoetan jabetza edo egilearen izena agertzeko eta hauek birbidaltzeko
Instaplace: geokokapena gehitzeko eta lekuari buruzko datuak agertzeko
FoodShareFilter: Manos Unidas elkarteak sortutakoa, janaria partekatzeko baina helburu sozialekin
Camera +: oinarrizko edizioak egiteko; objektua mugimenduan dagoenean emaitza onak
Pro HDR: paisaietako argazkitarako eta argia emateko aproposa.
Irudien edizioa egiteko aplikazioak
Xnview fx: ediziorako hainbat baliabide eta filtroak
Diptic: Collage-ak osatzeko
Whitagram: argazkiak birdimentsionatzeko eta karratu zuria jartzeko.
Afterlight : baliabide ugari
100 Cameras in 1: filtroak
InstaSize: argakiaren tamaina doitzeko
Lenslight: argiarekin jolasteko eta efektuak sortzeko
Fuzel Pro: mosaikoa eta collage-ak egiteko
LabelBox: irudietan etiketak itsatseko Picfx: edizioa eta hainbat baliabide
Bubble Frame: markoak eta testuak jartzeko
Phonto: testuak jartzeko hainbat letra mota eta baliabide
Magic Hour: filtro eta efektu ezberdinak
Wood Camera: filtro, efektu, baliabideak
Cuptakes : atzeko planoak sortzeko
Instamap: geolokalizazioaren arabera mapa baten kokatzeko
Statigram: Estadistikak eta datuak. Ordenagailuaren bidez aritzeko
Instagram ordenagailuaren bidez kudeatzeko:
Instagrameko onlineko bertsioa Gramfeed
Webstagram
Instagrameko argazkiak inprimatzeko aukerak
• Printstagram: aukera ezberdinak argazkiak inprimatzeko
• PostalPix
• CanvasPop: eskegitzeko euskarrian bihurtu
• Blurb: bilduma liburuan
• Artifact Uprising: bildumak euskarri ezberdinetan
• Instagoodies: pegatinak
• Boo Box by Hatchcraft: eskegitzeko markotan jartzeko
• Sticky9: euskarri ugarietan irudiak inprimatzeko aukera:
pegatinak, posterrak, gailuen babesleak …
Instagrameko argazkiak inprimatzeko aukerak
• ImageSnap : keramikazko irudiak
• Artflakes
• Casetify: gailuen babesleak sortzeko
• Postagram: postalak
• Stitchtagram: burkoiak eta zorroak
• Instaprint: argazkiak inprimatzeko gailua
Euskaldunon komunitatea Instagramen
Euskaldunon komunitatea Instagramen
• Euskal herritarrok komunitatea sortu dugu ere Instagramen. Hainbat
traolekin partekatzen ditugu edukiak.
#igerseuskadi
#igersbilbao
#igersgasteiz
#igersdonostia
#euskogram
#visiteuskadi
#BasqueCountry
#loves_euskadi
#euskorincones
#euskadibasquecountry
#euskadigrafias
#euskofotos
#naturaleza_euskadi
Bilboren kasuan, gainera:
#gaurbilbao, #ilovebilbao, #bilbaolovers, #botxografia, #bilbaocity,
#somosbilbaolovers, #verybilbao, #instabilbao
• Tokian tokiko traolak eta erabiltzaile taldeak sortu eta sortzen dira.
Euskaldunon komunitatea Instagramen
• Eta gure artean erronkak, ekimenak sustatzeko traolak eta abar sortzen
dira.
#naturaleza_euskadi erabiltzaile ugari biltzen
duen beste talde bat da.
@naturaleza_euskadi k oraintsu lortu ditu 1000
jarraitzaile bere profilean eta 10.000 argazki
baino gehiago #naturaleza_euskadi
traolarekin.
Euskaldunon komunitatea Instagramen
Tokian tokiko taldeak sortuz joan dira, hiriz-hiriko
#iger komunitateak. @igersbilbao, adibidez,
lehenetarikoa da eta orain dela gutxi #igersbilbao
traoladun 100.000 argazkietako marka gainditu izan
du.
#igerrak
Euskaldunon komunitatea Instagramen
#Igerrak Instagram erabiltzaile
euskaldunon sortu berri den
komunitatea da. Ikastaro hau aprobetxatu nahi izan dugu
egitasmo honen aurkezpena egiteko eta
horretarako gonbidatu ditugu.
Gaur gurekin, eta lehenengoz
publikoaren aurrean, @Igerrak =
#Igerrak taldearen aurkezpena.
#igerrak
Euskaldunon komunitatea Instagramen
Igerrak Instagrameko euskaldunon komunitatea da.
Helburu zehatz batekin jaio gara: mundu osoko euskaldunak bilduko dituen
komunitatea izatea. Euskaldunzaharrak, euskaldunberriak, gutxi dakitenak,
asko dakitenak, hemengoak, hangoak... Berdin dio!!
Euskaldunak elkar ezagutzeko erabiliko ditugun tresnak erronkak eta
lehiaketak dira. Horretarako etiketak erabiliko ditugu.
Gure eskaera bakarra zuen argazkietan esaldiren bat euskaraz idaztea da.
Azaroan jaio ginen eta gaur 700 euskaldun baino gehiago gara eta gure
etiketan #igerrak 5000 argazki daude.
Euskaldunon komunitatea Instagramen
Ideia bat daukagu bihotzean:
"Euskarak egiten gaitu euskaldun".
Instagram euskaraz beteko al
dugu?
Eta nork daki, egunen baten Instagram
sarea Euskeraz egon liteke.
Hasiko gara euskara zabaltzen Instagramen? #EuskararenEtxea n egoteak hamaika aukera eskaintzen dizkigu…
Hiztegia
Hiztegia
Instagram erabiltzen hasten zarenean traola batzuk maiz agertzen direla ikusiko
duzu. Batzuk siglak besterik ez dira.
Hemen traola horien zerrenda eta bakoitzaren esanahia.
#OOTD OOTDk “Outfit of the Day” esan nahi du. Zeri buruz ari diren traola honekin? “Eguneko
janzkera” bezala itzuli genezake. Moda eta osagarriei buruzko profiletan oso erabilia eta jarraitua.
#WCW “Woman Crush Wednesday” , hitzak adierazten duen bezala asteazkenetan erabiltzen
da, miresten duten emakumezko baten argazkia partekatzeko. #Regram #Regram traola, bir-argitaratu izan den argazki bati buruz ari denean erabiltzen da. Beste
erabiltzaile baten argazkia hartu, zabaldu (bera aipatuz edo horretarako sortutako aplikazioren baten bidez) eta traola honekin adierazi. Twitterreko birtxioaren parekoa.
Hiztegia
#Foodporn Sukaldaritzako plater atseginak partekatzeko. #POTD “Photo of the Day“, eguneko argazkia. Erabiltzaileek euren eguneko argazkirik onena partekatzeko erabiltzen dute eta beste profil batzuek erronka proposatzeko. #GF “Gang Family” edo “Global Family“. Munduan zehar argazkilaritza zaletasun gisa dutenen komunitatea. Webgune propioa daukate eta traola honekin eguneko argazkirik onena partekatzen dute. #MCM “Man Crush Monday” #WCW -ren antzerakoa, baina kasu honetan astelehenetan argitaratuta eta gizonezko baten argazkia da partekatzen dena. #F4F “Follow for Follow“, jarraitzen banauzu jarraituko zaitut, edo horrelako zerbait adierazteko. #Fitspo Kirolzaleek fitness, kiroletako jarduerak, ohitura osasungarriak eta gorputza osasuntsuak argitaratzeko erabiltzen dutena.
#BNW “Black and White”, zuri beltzezko argazkiak. #L4L #F4Fren antzerakoa, “Like for Like” zentzuan: atsegin duzula esaten baduzu, nik zurea atsegin dudala adieraziko dut. #WHP Weekend Hashtag Project, Instagramek ezarritakoa da: asteburuko irudien lehiaketa izendatzeko erabilia. Lehiaketa honetan parte hartuz zure ospea izugarri igoko da plataforman. #TBT “Throwback Thursday“, antzinako edo txikitako argazkiak partekatzeko proposamenarekin bat egiteko; hau egiteko eguna ostegunero izaten da. #FBF Flashback Friday, #TBTaren antzerakoa, baina astero ostiraletan iraganeko irudiak argitaratzeko. #Petstagram #Petstagram, etxeko abere, maskoten argazkiak partekatu eta identifikatzeko erabili izan ohi den traola.
Hiztegia
Hiztegia
#SelfieSunday Hain modan dauden selfi delako horiek argitaratzeko erabili ohi da. Hasieran igandetan bakarrik argitaratutako irudiak zabaltzeko ezarri zen, baina gaur egun edozein unetan selfieak partekatzeko erabiltzen da. Oso erabilia da eta 11 milioi irudi baino gehiago dago traola honekin. #GOTD “Gram of the day”, #POTDren antzerakoa da: zure eguneko argazkirik onena argitaratzeko. #SMH “Shake My Head“, azalpenik ez duen edo ulergaitza den irudi bat argitaratzen denean. #LMAO “Laughing my ass off”, barrez lehertuta adierazteko. Barregarriak diren argazki eta bideoak izendatzeko eta jarraitzaileen atentzioa deitzeko. #Instamood Erabilien diren traolen artean dago, argitalpenaren bidez zure gogoa adierazteko.
Hauek une honetan oso erabiliak diren traolak dira.
Baina etengabe berriak sortzen dira.
Gogoratu erabiltzaile berriak ezagutzeko eta gogoko
dituzun gaiak jarraitzeko aproposak direla.
Eduki osagarriak
Eduki osagarriak eta gehiago ikasteko…
• Herenen araua argazkigintzan
• Orma irudi bat osatzeko Instagrameko argazkiekin
• Instagrameko laguntza zerbitzua
• Instagramek osatutako (Connect Safely eta Protegeles.com-
ekin batera) Instagram erabilpenarako gurasoentzako gida
(Guía para padres sobre el uso de Instagram).
Irudiak eta kredituak: Instagram Flaticon: CouCou Freepik Anna Vitalen infografia Luis Quiles
Dokumentu hau Creative Commonseko Aitortu - Ez Komertziala - Partekatu Berdin (cc by-nc-sa) lizentziapean sortu da. Zer esan nahi du horrek? Lizentzia honek lana partekatu eta jendaurrean hedatzeko eskubidea ematen du baita lan eratorriak sortzeko ere. Horretarako derrigorrezkoa da lanaren kredituak aitortzea. Gainera ezin da lan hau (ezta bere eratorriak ere) merkataritza xedeetarako erabili. Azkenik, lan hau aldatzen bada, edo lan eratorri bat sortzen bada, sortutako lana baimen honen berdin-berdina den beste batekin soilik banatu ahal izango da.
Dokumentu honek Azkue Fundazioak osatu eta eskainitako Instagrameri buruzko ikastaroaren edukiak biltzen ditu. Ikastaro hau 2015ean eskaini zen Bilbon, Euskararen Etxean, urtarrila eta martxoa bitartean.
#EskerrikAsko!
Instagram oraindik atsegin ez baduzu, saiatu berriro eta joan hasierara ;-)
94 402 80 81