Ion Ander eta Iosu
-
Upload
jone -
Category
Technology
-
view
605 -
download
6
description
Transcript of Ion Ander eta Iosu
KLIKATU HEMEN
·Liseriketa ikasterakoan,hesteak xurgatzen ez dituen janariak (hondakinak) uzkitik kanporatzen direla ikasi
dugu.·Baita ere,xurgatutako janariak odolaren bidez zelula
guztietara iristen direla.Janari hauek energia sortzeko oxigenoarekin elkartzean,era
ezberdinetako hondakinak sortzen dira: ura,karbono dioxidoa,gatzak, urea...
Orain aipatutako hondakin horiek, izerdia, gernua eta arnasa botatzean kanporatzen dira.
1. Iraizketan honako atal hauek hartzen dute parte: A)Giltzurrunak
B)Ureterrak C)Maskuria
D)Uretra 2. Nola osatzen da gernua edo pixa?.3. Azaldu gernua osatzen denetik kanporatu arte
jarraitzen duen prozezua .4. Nola sortzen da izerdia ? .5. Nondik kanporatzen da izerdia? .6. Zerez osatuta dago izerdia ? .7. Zer da izerdiaren funtzioa ? .
Babarrun itxura duten bi organo dira.Gerriaren parean daude,bakoitza bizkarrezurraren alde banatan.
Giltzurrunetatik maskuriraino doazen bi hodi dira.
Organo honek poltsa itxura dauka eta gernua gordetzen du kanporatua izan
arte .
Maskuritik kanpora doan hodia da. Gizonezkoetan uretra luzeagoa da zakilaren
puntaraino iritsi behar baitu .
Odola giltzurrunetara iristean,bertan dauden iragazkiek hondakin guztietatik garbitzen
dute, gernua edo pixa osatuz.
Gernua ureterretatik maskurira pasatzen da, bertan pilatzeko. Maskuria betetzen denean
pixagalea edukitzen dugu eta gernua uretratik kanporatzen dugu.
Gure gorputzeko azalean izerdia jariatzen duten izerdi guruinak daude. Izerdi guruin hauek gorputz
osoan banaturik daude, baina gune batzuetan askoz ugariagoak dira, esku, besape, eta
oinazpiean esatebaterako.
Izerdia etengabe botatzen dugu gorputz guztitik poroen bidez kanporatuz.
Izerdia,gernua bezalaxe, gatz mineralez, urez, ureaz... Osaturik dago.
Izerdia lurrintzean larruazala freskatu eta gorputzeko tenperatura maila egokian
mantentzen laguntzen digu.
http://eu.wikipedia:org/wiki/Gernu-aparatua