Irak6 30 31
-
Upload
maisuborja -
Category
Documents
-
view
244 -
download
4
Transcript of Irak6 30 31
Kostaldetik harago, uharte edo irla ugarik osa-tzen dute Europako mapa. Handienen artean Sizi-lia eta Sardinia daude, Mediterraneo aldean, eta,Atlantiko aldean, berriz, Islandia eta BritainiaHandia. Britainia Handiak, gainera, Irlandakouharte handiarekin eta beste zenbait uharte txikia-gorekin batera, Britainiar uhartedia osatzen du.
Ipar lurmuturra
Europako lur kontinentaleko punturik iparraldekoe-na da. Norvegiako Mageroy uhartean dago, 70 para-lelotik iparraldera.
EUROPA
ITSASALDEA…
Europa, Eurasiako penintsulaIzatez, Europa bera Eurasiako kontinente zabalaren penin-tsula bat besterik ez da.
Europako erliebearen ezaugarrinabarmenena itsasoa da. 43.000 km-ko
kosta du, eta estatu askok dute kostaldezati bat.
Europako mapak azaltzen duen profila ertz etasartu-irten askokoa da. Itsasaldera begira daudeneta ia inguru guztia itsasoz inguratuta duten lurral-deak edo penintsulak nabarmentzen dira mapa ho-rretan. Hor ditugu, esate baterako, Eskandinaviakopenintsula Europako iparraldean, eta Iberiar penin-tsula hego-mendebaldeko muturrean.
Itsaso Beltza, Europa eta Asia arteanBarne-itsaso hori, Mediterraneoarekin lotzen da Bosforoeta Dardaneloen itsasarte naturalen bidez.
Europako kostalde luzea eta malkartsua in-guratzen duten bi itsaso nagusiak, OzeanoAtlantikoa eta Mediterraneo itsasoa, hain zuzenere, hainbat zati edo itsaso txikiagotan bana-tzen dira. Horietakoak ditugu Itsaso Baltikoa,Ozeano Atlantikoko IE-an, Eskandinaviako pe-nintsularen eta kontinentearen artean, eta Itsa-so Adriatikoa, Mediterraneoan, Italiako eta Bal-kanetako penintsulen artean.
30
Gauerdiko eguzkia, Ipar lurmuturrean.
TXAeIRA6_barru 22/5/08 15:32 Página 30
Hegoaldea, berriz, mendilerro eta mendi mul-tzoz zeharkaturik dago. Bi eratako mendiak bereiz-ten dira. Batetik, ordoki handiarekin muga egitenduten mendi zaharrak; horren adibide dira Erdial-deko Mendigunea, Frantzian, edo Renaniako men-digunea, Alemanian. Bestetik, hegoaldeko mendigazteak daude. Mendebaldetik ekialderantz, hona-ko hauek dira garrantzitsuenak: Kantabriar mendi-katea, Mendikate Betikoak, Iberiar mendikatea, Pi-rinioak, Alpeak, Apeninoak, Dinariar Alpeak, Kar-patoak, Balkanak, Kaukaso…
Ben Nevis (1.343 m), Britainia Handiko gailurrik altue-na, Granpiar mendietan.
Volga ibaiak, Europako luzeenak, Errusiakoordokia zeharkatzen du.
Elbrus (5.642 m), Europako mendi altuena, Kaukasomendikatean.
…ETA BARRUALDEA
Iparraldean, oro har, altuera txikiko ordokiaketa mendiak daude, Europako zaharrenak, eta ha-ran zabalek bereiziak. Altuera txikiko mendikate etamuinoez gainera, badira hain txikiak ez diren zen-bait mendi ere: Eskandinaviako Alpeetako Glitter-lind mendiak 2.472 m ditu, esaterako. Eskandina-viako mendikate horrez gainera, Eskoziako Gran-piar mendiak eta Irlandako mendiak dira Europakoiparraldeko mendirik adierazgarrienak.
Ordoki handia FrantziakoLandetatik hasi, Belgika etaHerbehereak zeharkatu etaUral mendietaraino zabaltzenda. Eremu lau hori estuagoa damendebaldean, baina zenbateta ekialderago, orduan eta za-balagoa da. Ordoki eta goi-or-doki horietan badira muinoeta mendixka apalak, baina lu-rralde laua da nagusi Erdialde-ko Europa deritzon horretan.
Europako barrualdea mendiz inguraturik dagoen lautada handi baten inguruanantolatzen da. Nahiz eta altitude txikiko ordokia izan (lurraldearen % 66k ez du
200 m-tik gorako altuera gainditzen), nabarmena da mendien eragina.
31
TXAeIRA6_barru 22/5/08 15:43 Página 31