Irakurketa. Aprender a buscar

9
Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua Irakurketa-galderak Monereo, C.; Fuentes, M. (2007). Aprender a buscar y seleccionar en Internet. In: Internet y competencias básicas. Barcelona: Graó. Lehenengo artikulu osoa irakurri eta gero erantzun galdera hauek. Koadroen barruan idatzi ordenagailuarekin. Bukatzean Internetera igo. Gero zuen blogean Irakurketa 3 ekarpena egin eta esteka txertatu. 1. Zergatik gaur egun da inportantea informazioa bilatu, aukeratu eta interpretatzen ondo jakitea? (Hiru arrazoi gutxienez) 1 Ikasketa-prozesu jarraia izateko, denbora guztian zehar ezagutza handitzen joateko. 2 Autonomoa izateko, horrela, ikasketak amaituta, bakarka, informazio egokia bilatu, aukeratu eta interpretatzeko gai izango zara. 3 Zure ezagutza uneoro hobetzeko, informazio egokia bilatu, aukeratu eta interpretatzen jakin ezkero, denbora guztian zerbait berria ikasten ariko baitzara. 4 Momentu bakoitzean zein informazio behar duten eta non bilatu behar duten jakiteko, une bakoitzean garrantzitsua, egokia den informazioa bilatu ahal izateko. 1 IZENA: Ainhoa Zabarte eta Olatz Artola

description

Konpetentzien ikasgaian binaka egindako lan bat da. "Aprender a buscar y seleccionar en Internet" testuko galdera batzuen erantzunak

Transcript of Irakurketa. Aprender a buscar

Page 1: Irakurketa. Aprender a buscar

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Irakurketa-galderakMonereo, C.; Fuentes, M. (2007). Aprender a buscar y seleccionar en Internet. In: Internet y competencias básicas. Barcelona: Graó.

Lehenengo artikulu osoa irakurri eta gero erantzun galdera hauek. Koadroen barruan idatzi ordenagailuarekin. Bukatzean Internetera igo. Gero zuen blogean Irakurketa 3 ekarpena

egin eta esteka txertatu.

1. Zergatik gaur egun da inportantea informazioa bilatu, aukeratu eta

interpretatzen ondo jakitea? (Hiru arrazoi gutxienez)

1 Ikasketa-prozesu jarraia izateko, denbora guztian zehar ezagutza handitzen

joateko.

2 Autonomoa izateko, horrela, ikasketak amaituta, bakarka, informazio egokia

bilatu, aukeratu eta interpretatzeko gai izango zara.

3 Zure ezagutza uneoro hobetzeko, informazio egokia bilatu, aukeratu eta

interpretatzen jakin ezkero, denbora guztian zerbait berria ikasten ariko

baitzara.

4 Momentu bakoitzean zein informazio behar duten eta non bilatu behar duten

jakiteko, une bakoitzean garrantzitsua, egokia den informazioa bilatu ahal

izateko.

5 Garrantzitsuagoa da informazioa aurkitzen jakitea, interneten beti izango

baituzu informazio hori, ezagutza bat edukitzea baino.

6 Informazio zuzena eta egokia bereizteko, une horretan behar duzuna

lortzeko.

1

IZENA: Ainhoa Zabarte eta Olatz Artola

Page 2: Irakurketa. Aprender a buscar

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

2. Zer da euskarri hipertestuala? Zergatik definitzen da Internet “hipermercado

hipermedia” bezala?

Hipertestuala: Erabiltzaileari informazio batetik bestera era arin, sinple eta

eraginkorrean mugitzeko aukera ematen diona da. Honenbestez, sare baten

modukoa dela esan genezake, informazio batetik bestera salto egiteko aukera

baitaukazu (soinuak, irudia, mapak,…). Informazio hau modu erakargarri eta

malgu batean egongo da.

Hipermercado hipermedia: bidean aurkitzen duzun informazioa gordetzeko

aukera daukazulako definitzen da horrela Internet. Informazio hau ondoren

kontsumitu egin daiteke.

Internet hipertestuala eta hipermedia da beraz, nahi duzun formatu guztiak

hartzen baititu.

3. Egileak aipatzen ditu Interneten arrisku batzuk. Zure ustez zein da

arrisku handiena?

Arrisku handi bakarra hautatzea zaila egiten zait, internetek, alde onez gain alde

txar asko ere baitut. Hala ere, aipatuko nukeen arrisku horietako bat, internetek

informazio kantitate handia duela eta horrekin ez du kalitate kontrolik. Beste

modu batera esanda, fidagarritasunik ez duzu bilatzen duzun informazioan.

Edonork, anonimatuan, informazioa utz dezake interneten eta zuk ez badakizu

ongi bilatzen, aukeratzen eta interpretatzen, eskuratuko duzun informazio hori,

agian ez da egokia. Informazioaren sinesgabetasun hau ematea normala da,

informazio asko aurkitzen baita interneten.

Ondorioz, garrantzitsua da, arestian aipatu dugun bezala, informazioa aurkitzen

2

Page 3: Irakurketa. Aprender a buscar

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

jakitea.

4. Informazioa era estrategikoan bilatzerakoan kontuan izan beharreko

faktore batzuk aipatzen dira. Zeintzuk dira?

1 Planifikazioa: zure helburua lortzeko egin behar duzuna planifikatu, zer

dakidan gaiaren inguruan, nora jo behar dudan...

2 Espektatibak ezartzea: zure ustea lortuko duzunaren arabera.

3 Baliabideak erabili: hizkuntzarekin adibidez. Ingelesa jakinez gero, eta

hizkuntza honetan informazioa eskuragarri izanez gero, hizkuntza honetan

aritzea.

5. Zergatik uste duzu esaten duela hau “ llevar a termino un proceso de

planificación-revisión-regulación y evaluación sistemático puede

compensar la falta de conocimientos temáticos previos”?

Informazioa modu egokian bilatzea ezagutzaren menpe dago. Honekin esan

nahi dudana, informazioa era egokian bilatu, errebisatu, ebaluatuz gero,

ezagutza faltak ez digu kalterik egingo. Garrantzitsuagoa baita informazioa

ongi bilatzea, jakitea non eta nola begiratu, zein aukeratu… Guk gaiaren

inguruan jakintza bat izatea baino, informazio egokiarekin gure jakintza garatu

baitezakegu.

3

Page 4: Irakurketa. Aprender a buscar

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

6. Artikuluan ikasle askok egiten duten bilaketa desegokia deskribatzen da.

Horietatik, aipatu zuk maiz egiten dituzun hiru jarduera eta azaldu zure

ustez zergatik egiten dituzun.

Nire ustez, bilaketa desegokia planifikaziorik egiten ez dugulako ematen da.

Honenbestez, planifikaziorik ez egiteak informazioa bilatzen hasi eta beste

informazio mota batetan amaitzea ekartzen du, hau da, ez dakigunez ze web

orritan ibili, web orri okerretara joaten gara.

Gainera, gaur egun, guztia eskura eduki nahi dugu, eta egia da interneten gauza

asko ditugula eskuragarri baina aukeraketa ona egitea zaia denez, denbora

laburrean behar dugun informazioa aurkitzen ez badugu, etsi egiten dugu.

Honetaz gain, aritu behar dugun jardueran zentratuta egon beharren, askotan,

jolasean aritzen gara.

7. Zer esan nahi du “las revisiones deben ser constantes a lo largo de todo

el proceso hasta concluir en una selección critica de la información

encontrada”?

Lehendabizi aurkitzen dugun informazioarekin ezin garela geratu, informazio

ezberdinak hartu behar ditugula, iturri ezberdinetakoak eta ondoren, informazio

desberdina edukita aukeraketa bat egin behar dugula. Hau da, web orri batetik

beste batera joaten garenean, informazioa gorde behar dugula, bukaeran

informazio egokiena hautatzeko.

Baita ere, informazioarekin atzera eta aurrera ibiltzera, autoregulatzea.

Norberak, emaitzen arabera erregulatzea ea zer egin duen, zer ez duen egin.

4

Page 5: Irakurketa. Aprender a buscar

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

8. Aztertu 2. Koadroa, bilaketa-estrategiaren ingurukoa. “Condiciones”

atalean dauden hiru puntuak zer esan nahi dute?

Lehen puntuak, demandak, soilik bilatu behar dugun informazioan barneratu

behar dugula dio, hau da, ditugun eskaeretan. Honela gainontzeko informazioa

alboratuko dugu eta errazagoa izango zaigu behar dugun informazioa

aurkitzea.

Bigarren puntuak, subjektua kontuan izan behar dugula dio, zer nolako

informazio pertsonala duen besteak beste.

Azkenik, zein ingurutan bilatu behar dugun kontutan izan behar dugu, gure

helburura ajustatu behar dugu. Puntu honi ‘’entorno’’ deritzo.

9. Informazioa bilatu aurretik inportantea da jakitea zenbat informazio

behar duzun? Zergatik?

Bai, oso garrantzitsua da, bilaketa errazago egingo zaigu bilatu nahi duguna

ondo zehaztuta badaukagu. Dakigunaren eta bilatu nahi dugun informazioaren

distantzia moztean datza, distantzia hori gero eta handiagoa den heinean

zailagoa izango zaigu informazio egokia bilatzea. Behin dena jakinda

garrantzitsua da, dena ongi planifikatzea.

5

Page 6: Irakurketa. Aprender a buscar

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

10. Informazioa bilatu aurretik zergatik da inportantea jakitea ze informazio

eta ze kalitateko informazioa behar duzun?

Interneten informazio bilaketa bat gauzatzeko, lehenik eta behin egin

beharreko pauso garrantzitsu bat, ongi definitzea, zehatz mehatz, gure

helburua heldu nahi dugun puntua. Batetik alderdi kuantiboak ondo zehaztu,

hots, zenbat informazio behar dugun, kopurua; bestetik alderdi kualitatiboak,

hau da, behar dugun informazio hau, zein motatakoa eta zein kalitatekoa den.

Horrela helburu bikaina lortzeko askoz ere hurbilago izango gara, material eta

lengoai hoberenak bilatuko ditugulako.

11. Ze ezberdintasun da “aprendiz permanente” eta “aprendiz autonomo”

artean?

Bi ezaugarri honen artean nabarmenki ikusten den desberdintasun handiena

hauxe dugu, “aprendiz permanenteak” bere bizitza guztian zehar ikasteko gai

da, eta honenbestez, teknologia aldaketa ugarietara egokitzeko gai da;

“aprendiz autonomoak” berriz, baliabideak era autodirigituan enplegatu ditu,

eta ez era autodidaktoan.

Autonomoak badaki nori galdetu, non galdetu, hau da badaki ze baliabide

erabili behar dituen. Estrategiak antolatzen ditu beharren arabera.

Autobidaktikoa baina hobea da autonomoa, zeren zuk zeuk jakintza propio

bat izatea baino balio gehiago dauka zuk momentuan momentuko

informazioa aurkitzea.

6

Page 7: Irakurketa. Aprender a buscar

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

12. Ze erlazio dago informazioan-konpetente izatea eta “aprendiz

estrategico” artean?

Biak helburu finko bat bete nahi dute eta helburu hori ondo bete dezaten biek

ondo dakitela nola bereizi informazioa bilatzean eta benetan zer den

garrantzitsua edo egokia momentu edo gai horretarako eta ondo bereizten zein

ez den batere egokia eta ez den erabili behar

7