IRATI PIRATA

13
IRATI PIRATA

Transcript of IRATI PIRATA

Page 1: IRATI PIRATA

IRATI PIRATA

Page 2: IRATI PIRATA

Iratik, joan den udan, belaontzi txiki horietakoak gidatzeko ikastaro bat egin zuen.

Haietako egun batean, behe-laino itxia sartu zuen itsasertzean; ez zen ezer ikusten.

Page 3: IRATI PIRATA

Haurrak kai barruan zebiltzan belaontziekin bueltaka. Leku gutxi zegoenez, belaontziek elkar jotzen zuten, eta hori ez zitzaion batere gustatzen Iratiri.

Hala ibiltzeaz asperturik urrundu egin zen, kaiaren irteeraraino.

Page 4: IRATI PIRATA

Monitoreak oihu egin zion:- Irati! Ez zaitut ikusten!- Hemen nago!-erantzun zion Iratik.- Ez joan urrunago, e?- Bale! Lasai!

Page 5: IRATI PIRATA

Iratik belaontzi txikia gelditu zuen. Eta halaxe zegoela:

- Ploxt, ploxt, ploxt!- aditu zuen soinu bat uretan, gertu samar.

- Zer izan da hori?- galdetu zion bere buruari.

- Ploxt, ploxt, ploxt!- berriro ere.

Page 6: IRATI PIRATA

Soinua gertu samar entzuten zuen, baina lainoa hain itxia zenez, ez zuen ezertxo ere ikusten.

- Ea zer den.Belaontzia harantz gidatu zuen. Irati

hurbildu ahala, ordea, soinua urrundu egin zen, pixka bat.

- Jolastu egin nahi duk, orduan?- esan zuen Iratik- Orain ikusiko duk.

Page 7: IRATI PIRATA

Irati irudimen handikoa zen. Imajinatu zuen, bada, arrain fantastiko batek egiten zuela soinu hura isatsaz, “ezetz harrapatu, ezetz harrapatu”, zirikatzen ari balitz bezala.

- Irati pirata bihurtuko naiz- esan zuen berekiko neskatoak-. Ikusiko du horrek.

Page 8: IRATI PIRATA

Atera musuzapi bat poltsikotik, eta buruan lotu zuen. Gero, beste poltsikotik bi tirita atera eta begi bat estali zuen. Eta:

- Aurrera, marinel piratak!- egin zuen oihu-. Arrain fantastiko erraldoia harrapatzera!

Kaitik kanpora, haizeak bazuen indarrik. Irati lemari heldu, eta arrain fantastikoaren atzetik abiatu zen.

- Ploxt, ploxt, ploxt!- zihoakion ihesi arrain fantastikoa

Page 9: IRATI PIRATA

Denbora luzez joan zen Irati arrain fantastikoaren atzetik, harrapatu ezinik. Eta, halako batean: kanka!, jo zuen txalupak zerbaiten kontra. Saiatu zen Irati atzera egiten, baina ezin.

- Lurrera, piratok!- egin zuen oihu Iratik, eta belaontzitik jaitsi zen.

- Non ote nago?- hasi zen galdezka neskatoa-. Uharte bakarti bateta iritsi ote naiz?

Page 10: IRATI PIRATA

- Ploxt, ploxt, ploxt!- entzun zuen hurbil, oso hurbil.

Urertzeraino joan, makurtu, eta zain geratu zen.

- Zatoz, polit hori- deitu zion Iratik, ahots emearekin-.Zatoz arrain fantastiko hori.

- Ploxt, ploxt, ploxt!- eta arrainak aurpegia busti zion Iratiri.

Ikusten zuen, bai. Hantxe zeukan aurre-aurrean. Bai, bai; zera zen…

Page 11: IRATI PIRATA

- IZURDEA!Badian ibili ohi zen

izurdea zen. Kaitik behin baino gehiagotan ikusi zuen Iratik.

Une hartan:- Tuuu! Tuuu- jo

zuen bapore batek; belaontzi txikiak itzultzeko seinalea zen.

Page 12: IRATI PIRATA

- Ama!- larritu zen Irati-. Itzultzeko ordua!

- Ploxt, ploxt, ploxt!- egin zion izurdeak, burua alde batera eta bestera mugituz.

- Zer esan nahi didazu, izurde?- galdetu zion Iratik.

Izurdeak, keinuka, berak lagunduko ziola adierazi zion. Orduan, Iratik soka bat hartu ontzitik, izurdeari isatsean lotu, lemari heldu eta:

- Abante, abante, ziztu bizian!- egin zuen oihu.

Page 13: IRATI PIRATA

Izurdeak abaila batean eraman zuen belaontzia kairaino. Kai barruan, soka askatu, eta izurdea desagertu egin zen.

- Irati! Non zaude?- deitu zion une hartan monitoreak.

- Banoa!- erantzun zion Iratik.Musuzapia kendu zuen burutik, eta

tiritak begitik. Malkoak irten zitzaizkion, baina irribarrez agertu zen Irati pirata ohia.