JALGI 2016, EUSKAL KULTURAREN PLAZA IBILTARIABerria jalgi aldizkaria web 20160513

32
EUSKAL KULTURAREN PLAZA IBILTARIA AIARALDEA 2016 MAIATZAK 23-29 jalgika.eus

description

Berria egunkariarekin batera argitaratutako aldizkari monografikoa

Transcript of JALGI 2016, EUSKAL KULTURAREN PLAZA IBILTARIABerria jalgi aldizkaria web 20160513

Page 1: JALGI 2016, EUSKAL KULTURAREN PLAZA IBILTARIABerria jalgi aldizkaria web 20160513

EUSKAL KULTURAREN PLAZA IBILTARIA

AIARALDEA 2016MAIATZAK23-29

jalgika.eus

Page 2: JALGI 2016, EUSKAL KULTURAREN PLAZA IBILTARIABerria jalgi aldizkaria web 20160513

2 /// BERRIA. ALDIZKARI BEREZIA /// JALGI 2016

Page 3: JALGI 2016, EUSKAL KULTURAREN PLAZA IBILTARIABerria jalgi aldizkaria web 20160513

Denok gara kultur-zale, guztiok onartzen dugu kultura ezinbestekoa dela pertsonaren garapenerako, jakintza ahoz aho, esku esku konpartitu behar den elikagaia dela. Ostera, euskal kulturaren ekosistema osatzen dugun sortzaile, antolatzaile ( herri-mugimendu, erakunde publiko, enpresa pribatua), kazetari, hezitzaile eta zale asko biziki kezkatuta gagoz, gure kultur ekosistemaren egoera ez dela ona ondorioztatu dugu XXI. mendearen hasieratik gaiari buruz gogoetak partekatzeko antolatu ditugun hainbat bilgunetan. Ez dugu lortzen sortzen duguna ikusarazten, ez diegu datozen belaunaldiei gure kultur sorkuntzaren historia erakusten. Zein zailtasun ditugu euskal kultur sorkuntza hedatzeko? Euskaldunok badugu gure kultur sorkuntzaren berri? Transmisioa kulturaren biziraupenerako ezinbestekoa dela adosturik, nola bermatuko dugu euskal kultur sorkuntza transmitituko dela? Neurriak behar ditugu, proposamen zehatzak, ekarpen gauzagarriak. Eguneroko praktikan emaitza onak dituzten ereduak izan baditugu Euskal Herrian. Entzun diezaiogun elkarri, ikas dezagun auzokoarengandik, eztabaidatu dezagun bidelagun ditugunekin. Eta adostu ditzagun neurriak. Eta gauzatu ditzagun, euskal kultur sistema osatzen dugun eragileok auzolanean, hasi sortzaileotatik eta zaleotaraino.

Entzun nahi duzu? Kanta berria sortu dugu, atzokoa gogoan.Irakurtzerik gura? Poema bat eragin diote errefusatuei buruzko irudiek.Bertso berriak, krisia besterik ez dazagutenei jarriak.Aktore lanetan gabiz, errealitatearen teatro honetan.Nork idatziko du zure bizitzako pelikularen gidoia?Koadroetan borobildu zuten lurraren mina.Ezagutzen ditudalako maite ditut gure sormen lanak,maite ditudalako gozatzen ditut,gozatzen ditudalako konpartitu nahi ditut zurekin,erasaten nautelako gordeko ditut, etorriko direnak ere inarrosi ditzaten.

Argitaratzailea: Euskal Editorea SM

Tirada: 30.000 ale.

Lege gordailua: SS-0662/03

Elkarrizketak: Myriam Garzia

ErredakzioaAiaraldea Komunikazio Leihoa

Azalaren irudiaGraf1k SareaMikel Ibarluzea eta Xabier Gorostiaga

MaketazioaKomunika.eusMaialen Ginea

PublizitateaIragarri SM

Elkarrizketatuen argazkiakArgazki Press S.L.

EDITO-RIALA

Zer egingo dugu gure kulturarekin?

Page 4: JALGI 2016, EUSKAL KULTURAREN PLAZA IBILTARIABerria jalgi aldizkaria web 20160513

4 /// BERRIA. ALDIZKARI BEREZIA /// JALGI 2016

JALGI:ZER ETA ZERTARAKO

EUSKAL KULTURAREN PLAZA IBILTARIA

“Heuskara, ialgui adi plazara”. Denbora pasa da Bernart Etxe-parek hitz horiek idatzi zituene-tik “Linguae vasconum primitiae” liburuan. Pasa dira urteak, eta mendeak, eta beste obra batzuek hartu diote lekukoa euskaraz ida-tzitako lehen liburua izan zen ho-rri. Iritsi ziren euskaraz kantatu eta grabatutako lehen diskoak, euska-raz bikoiztutako zein grabatutako

filmak... eta etengabe haziz joan da euskal kulturaren ekosiste-ma. Goraka, pilotak frontoian lez, lehenbiziko sakearen indarra ba-liatuta.

Baina hasierako kolpe hartatik lortutako inertzia ahitzen joan da urteotan... eta “plak!”, talka egin du frontisaren aurka. Eta aurrera egin ezinean, atzera jo du berriz, joka-lariaren bigarren kolpearen bila.

Paretaren aurka behin eta berriz jotzea, hori pilotaren patua. Eus-kal Kulturari, baina, ezin zaio des-tino berdina opa. Hala uste dute, behintzat, Jalgi ekimena martxan jarri duten eragileek. Euskal He-rriko Antzerkizale elkartea, Ber-tsozale elkartea, Ahotsenea, Eus-kaltzaleen Topagunea eta aurten, Aiaraldea Komunikazio Leihoa dira Jalgi egitasmoaren lehen edi-

Page 5: JALGI 2016, EUSKAL KULTURAREN PLAZA IBILTARIABerria jalgi aldizkaria web 20160513

JALGI 2016 /// EUSKAL KULTURAREN PLAZA IBILTARIA /// 5

zio hau antolatu dutenak, baina beste eragile batzuk ere batu dira erronkara: Jakin aldizkaria, Sor-tzen Ikasbatuaz eta Hik Hasi esa-te baterako. Oso arlo eta jarduera ezberdinetara bideratutako tal-deak izanik ere, kezka berdintsuak konpartitzen dituzte guztiek.

Gabeziei aurre egiteko jaioaDuda komun batekin ekin zio-

ten hausnarketari: “Zenbatek du gaur egun euskal kulturaren berri? Transmisio lan sendorik egiten al da? Plaza eta ikusgarritasun nahi-korik ba al du?”. Ondorio bertsue-tara iritsi ziren: euskal sorkuntza lanek, zein nahi diziplinetakoak izanda ere, ikusgarritasun fal-ta handia dutela hain zuzen ere. Horretaz gainera, bigarren kezka nagusi bat ere mahai gaineratu zuten: belaunaldien arteko trans-misioan gabezi nabarmena.

Ahulgune horiei aurre egiteko asmoarekin sortu da Jalgi ekime-na. Plaza berriak sortu, ohiko eta ez-ohiko leku eta ordutegietara sormen lanak zabaldu, transmi-sioa indartu, komunikazioa lan-du... Agerraldi handi bat izango da Jalgi, euskarak eta euskal kulturak behar duten agerraldia.

Aurtengoa izango da lehen ha-rria, eta Aiaraldean ospatuko da, Araba eta Bizkaiko 9 udalerrik osatzen duten eskualdean (Lau-dio, Amurrio, Arrankudiaga-Zollo, Urduña, Okondo, Orozko, Artzi-niega, Arakaldo eta Aiara) eta as-tebetez luzatuko da, maiatzaren 23tik 29ra hain zuzen ere.

Makina bat kultur jarduera egin-go dira aipatu 7 egunetan, 65 guztira. Diziplina eta mota asko-tarikoak izango dira, eta hauetan tokiko sortzaileak Euskal Herri luze zabalekoekin batera arituko dira. Jalgin izango dira antzezlanak, kontzertuak edota filmen proiek-zioak. Izango dira dantza, literatu-ra edota bertsolaritza saioak ere. Baina jarduera hauetan garrantzi berezia emango zaio sormen lan hauen transmisioari: publikoa eta sortzaileak orpotik orpora ibiltzea-ri. Zentzu horretan protagonismo berezia hartuko dute tailerrek, so-lasaldiek, antzerki mediazioek, hitzaldi eta aurkezpenek... Euskal Herrian sona handia duten sor-

tzaileak arituko dira zereginotan, eskualdeko kulturgileekin batera, guztien arteko sinergiak sortzeko helburuarekin.

“Jalgi, euskal kulturaren plaza ibiltaria” izendatu dute egitas-moa. Plaza, hitzaren zentzurik za-balenean ulertuta: plazetan, fron-toietan, kantoietan, ikastetxeetan, merkatuetan, gaztetxeetan, kultur etxeetan, tabernetan... Euskaraz-ko kulturaren epizentro bihurtuko da Aiaraldea zazpi egunetan.

Ekimenak baina, ibiltari izaera ere hartuko du, eta antolakun-tzan ari diren eragileek argi dute bide baten hasiera baino ez dela aurtengoa. Datorren urtean Jalgik Euskal Herriko beste eskualde ba-tera egingo baitu jauzi.

Hausnarketa jardunaldiakMaiatzaren azken asteko egita-

raua baina, ez da kultur jardueren bilduma huts bat izatera muga-tuko. Euskal kulturaren orainaren eta batez ere etorkizunaren ingu-ruan hausnartu eta eztabaidatze-ko tarte zabala irekiko baitu Jalgik. Horretarako antolatu dira bi egu-netako jardunaldiak Amurrioko Refor enpresaldean: euskal kultur sorkuntzaren komunikazioaz eta transmisioaz hausnartu eta neu-rriak proposatzeko. Gogoeta gune hau maiatzaren 26 eta 27an egi-karituko da.

Plaza ibiltaria izateko bokazioz jaio da Jalgi. Aiaraldean izango da lehen edizioa eta datorren urtean Euskal Herriko beste eskualde batera mugituko da.Kultura ohiko eta

ezohiko leku eta ordutegietan, plaza berrietara zabaltzea du xede Jalgi ekimenak, zer eta euskarazko sorkuntza lanen komunikazioa eta transmisioa indartzeko. Astebetean 65 kultur jarduera programatu dira Aiaraldea eskualdean.

Page 6: JALGI 2016, EUSKAL KULTURAREN PLAZA IBILTARIABerria jalgi aldizkaria web 20160513

6 /// BERRIA. ALDIZKARI BEREZIA /// JALGI 2016

HAUSNAR-KETARAKO PARADA

TRANSMISIO ETA KOMUNIKAZIO JARDUNALDIAK

ARGAZKIA: www.anboto.org

“Gure sormen lanak hedatzeko eta transmititzeko ezintasunak gainez egin digu? Euskal herritarrok jasotzen ote dugu gure kultur sorkuntzaren be-rri? Zein gabezia ditugu sormen la-nak nahi genukeen eran hedatzeko? Iristen gara euskaldunengana? Zer egin genezake gure kultur sorkuntza-ren transmisioa bermatzeko? Noren ardura dira komunikazioa eta trans-misioa, soilik komunikabide eta hez-kuntzako arduradunena?”. Hamaika dira Jalgi ekimenean batu diren era-gileek euren buruari egiten dizkioten galderak, eta erantzunak bilatzeko bi-dea ere urratzen hastea proposatzen dute. Hartara Bertsozale elkarteak, Euskaltzaleen Topaguneak, EHAZEk, Ahotseneak, Jakinek, Hik Hasik, Sor-tzen Ikasbatuazek eta Aiaraldea ko-munikazio leihoak Jalgi ekimenaren bizkar-hezurra izango diren “Euskal kultur sorkuntzaren transmisio eta komunikazio Jardunaldiak” antolatu dituzte Amurrion.

Bi egunez, mahai-gaineratutako

galdera hauei guztiei erantzun komu-nak bilatzeari ekingo diote maiatzaren 26 eta 27an. Horretarako ahal beste pertsona eta eragileren iritziak bildu nahi dituzte Amurrioko Reforren, zer eta irakurketa konpartitu bat atera-tzeko.

Jardunaldiak bi egunetan egituratu-ko dira, maiatzaren 26an euskal kultur sorkuntzaren komunikazioa izango dute hizpide, eta euskal esparru ko-munikatiboko hamabi lagunek bes-te horrenbeste ponentzia aurkeztuko dituzte hamar minutuko txandetan. Atsedenaren ostean ponentzietako edukietan sakontzeko parada izango dute bertaratutakoek, lantalde txikie-tan bilduta. Bazkalostean ekingo dio-te berriz ere hausnarketari, “Zein dira euskal sormen lanen berri hedatzeko zailtasunak” izenburupean mahai in-gurura batuko baitira Estitxu Garai, Leire Palacios, Lander Garro, Gaizka Aranguren eta Josu Amezaga.

Biharamunean transmisioa izan-go dute gai nagusi, eta metodologia

berdinarekin aurkeztuko dira ponen-tziak mahai-inguruari bide emateko arratsaldean. Kasu honetan, “Nola bermatu euskal kulturaren transmi-sioa” galderaren bueltan batuko diren hizlariak Andoni Tolosa, Oier Araolaza, Lorea Agirre, Ohiane Perea eta Idurre Alonso izango dira.

Amurriotik haragoJardunaldiotako emaitza eta edu-

kiak baina, ez dira Amurrion geratuko. Ekimenaren antolatzaileek urte osoan zehar landu nahi dituzte bertan jaso-tako ondorioak, JALGIren hurrengo ediziora bitartean jorratu nahi baiti-tuzte, harik eta euskal kultur sorkun-tzaren komunikazioa eta transmisioa bermatuko duten neurriak adostu eta gauzatu arte.

Izen emateaAmurrion egingo diren jardunaldi

hauetan parte hartzeko izen-ematea zabalik egongo da maiatzaren 24ra bitartean. www.jalgika.eus/jardunal-diak helbidean. Egun bakarrean parte hartzeko interesa dutenek 20 euro-ko matrikula ordaindu beharko dute (bazkaria barne), eta bi egunetan par-te hartu nahi dutenek aldiz 30 euro (bi otorduak barne). Antolatzaileek nabarmendu nahi izan dute izen-e-mate kopurua mugatua dela.

Jardunaldiak streaming bidezMaiatzaren 26 eta 27ko jardunal-

dietan aurkeztuko diren ponentziak eta mahai-inguruak streaming bidez jarraitu ahal izango dira www.jalgika.eus web-gunean.

Page 7: JALGI 2016, EUSKAL KULTURAREN PLAZA IBILTARIABerria jalgi aldizkaria web 20160513

JALGI 2016 /// EUSKAL KULTURAREN PLAZA IBILTARIA /// 7

Page 8: JALGI 2016, EUSKAL KULTURAREN PLAZA IBILTARIABerria jalgi aldizkaria web 20160513

8 /// BERRIA. ALDIZKARI BEREZIA /// JALGI 2016

DAN-TZA

H omogenizazioaren eta diferentziaren arteko sokatiran bizi gara.

Segundo gutxitan Inglewooden nerabe batek mugikorrarekin grabatutako koreografia mundu osoko pantailetan ikusten da, eta grina berarekin imitatzen dute Melbourneko sukaldariak edo Salmantoneko postariak. Gero eta berdinagoak gara, baina berdintasuna aspergarri zaigunez, zenbat eta berdinagoak izan, orduan eta erakargarriago gertatzen zaigu desberdintasuna. Exotismoak liluratzen gaitu, eta exotismoa, desberdina, arrotza, ez-ohikoa bilatzen dugu harritu gaitzan, kilika gaitzan, iratzarri gaitzan.Marin Marais musikagile frantse-sarentzat euskal kultura mundu exotikoa zen, eta arroztasun horrek inspiratuta sortu zuen 1717an Le Basque konposizio musikala. 299 urte beranduago, 2016ko uztai-lean euskal kultura Washingtonen izango da ikusgai. Euskaldunak nazioarteko kultur sisteman asi-milatuta gaude, baina badirudi oraindik, guri oharkabean ate-ratzen zaizkigun zipriztin exoti-koak antzeman dituztela guregan Washingtoneko antropologoek. Ez Washingtonen bakarrik, Aiaraldean ere izango da kultura exotiko bat intentsiboki dastatzeko aukera 2016 honetan. Izugarrizko pagotxa. Washingtonera joan beharrik gabe, eguneroko kultura homogeneizatu pasteurizatuekin hautsiko duen kultura arraroa etxean bertan ezagutzeko aukera. Smithsonian fundazio ahalguztidunak Obamaren etxe aurrera eramateko hautatu duen kultura exotiko bera etxeko atarira ekarriko dizue Jalgik aiaraldearrei.

OIER ARAOLAZA

Jalgi Obama pare

AIKO. DANTZA ETA MUSIKAAikotarrok, era tradizionalean dantzatzearen esperientzia berria bizitzeko aukera eskeini nahi dute. Dantzatzeko propio eginiko zuzeneko musika, eta horrekin batera, dantza gozatu ahal izateko gako batzuk. Azalpenak, puntuak eta koreografia errazak dantza barnetik ezagutzeko eta beste modu batez ulertzeko eta bizitzeko. XXI. mendearen hasierako euskaldunei dantza tradizionalaren atea zabaltzen lagundu nahi diete.

ELIRALE. DANTZA IKUSKIZUNA ETA TAILERRA

“Oa-huetak”-en hiru interpreteek, Chloé, Oihan eta Paxkalek, Eliraleren selauruan, Lodrikroko liburu handia atzemango dute. Altxorra aurkitzen duten haurrek bezala beraien gazteriaren suhartasunarekin berenganatuko dute liburua. Bizia eta poetikoa, “Oa-huetak” emanaldia da errotiko mugitua eta berritua. Euskal hizkuntzaren hitzek, interpreteen ahoetan, gorputz dantzarien ahalmenak irekiko dute, baita giro musikala, harrigarri bezain anitza.

KORROTIK PIKUTARA. HITZALDI DANTZATUAEuskal dantzaren historia kontatu eta gorpuztuko dute Gari Otamendik eta Oier Araolaza artistek dantzatutako hitzaldi honetan. Dantza molde zaharretatik gaur egungo dantza formetara egindako bideari erreparatuko diote: korroan, borobilean hasi, eta dantzak nola joan diren aldatzen erakutsiko dute, soka-dantza, ingurutxo eta kontra-dantzetatik pasaz, bikote dantzetara iritsi eta azkenik norbanako bihurtu arte. Ibilbide hau hitzez eta dantzaz aurkeztuko dute.

Page 9: JALGI 2016, EUSKAL KULTURAREN PLAZA IBILTARIABerria jalgi aldizkaria web 20160513

JALGI 2016 /// EUSKAL KULTURAREN PLAZA IBILTARIA /// 9

PAN-TXIKA-TELLERIA

“Taula gainera gorputz bat ateratzen duzunean, politikoki zerbait esaten ari zara”“Oa-huetak” da Pantxika Telleriaren Elirale taldearen azken dantza-lana. Telleriak haurtzarotik arnastu zuen dantza etxean, eta izebak eta amak euskal dantza tradizionalean hezi zuten arren, gero “beste mundu batzuetara” jauzi egin zuen. Pariseko kontserbatorioan eta Bordelen ikasi zuen dantza garaikidea.

KOREOGRAFOA

Dantza, txikitatik arnastu duzu etxean bertan, euskal dantzarien familia batean sortu baitzinen.

Bai, nola ez, familiatik badatorki-zu karia askoz ere errazagoa da. Ama eta iseba ditut dantzariak eta, Doni-bane Lohitzuneko Begiraleak dan-tza taldean dantzatzen hasi nintzen Gero, beste mundu batzuetara ire-ki nintzen. Parisen eta Bordelen ika-si nuen dantza garaikidea.

Euskal dantza tradizionale-tik edan duzu baina, zure sorkun-tza lanetan dantza garaikidearekin nahasten duzu.

Nik ez ditut gauzak horrela sail-katzen, etiketak ez ditut ondo ikus-ten nire sorkuntza lana azaltzerako. Zeren eta, nik uste dut dantza edo mugimendua pertsonaren presen-tzia justua dela. Aktore, musikari eta beste mota bateko sortzaileekin lan egin dut eta, sortzen diren tresnak tradizionalak edota garaikideak di-ren edota erabilitako teknikak zein-tzuk diren, horrek ez du axola, Nik nahiago dut gorputzaren presen-tzia zehatza eta unean unekoa be-zala ulertzea dantzan libratzen den funtsa. Etiketak salmentarako ba-lio dute eta kazetariek maite ditu-zue baina, nik ez dut horrela uler-tzen nire lana.

Umeekin lan egitea gustuko duzu?

Proposatzen dugun galdera zera da: nola sortzen den dantza ikus-

lea. Umeekin lan egitera eta publiko horretara itzuli gara iruditzen zaida-lako umeengan ereiten duzuna be-tirako izan daitekeela, umeei begie-tan izar batzuk jartzea bezala, beti-rako geratuko dela hor. Amets egite-ko beharra dago , bai ume zein hel-duak, pertsona guztiengan.

Kultur transmisioa oinarri oina-rrian, beraz.

Hori Elirale taldeak hasiera ha-sieratik landu duen kontzeptua da. Transmisioarekin eta sentsibiliza-zioarekin bat ikusten dut nire lana. Herriko dinamikari adierazteko bo-tere gehiegi kendu zaio eta behar beharrezko ikusten dut dinami-ka hori berreskuratu eta bere ideiak transmititzea. Eta, hori transmisioa-ren bidez egiten da. Gure lanaren la-gin bat da transmisioa, funtsezkoa. Gure sorkuntzaren hedapenarekin batera doa. Pieza sortzea eta eraku-tsi bai, baina baita ere, paraleloki le-rro pedagogikoa lantzen dugu gure pieza guztietan. Konpainian pertso-na bat dugu bereziki lantzeko trans-misioaren ardatza.

Zein iritzi dugu Jalgi bezalako eki-menen gainean?

Biziki inportantea iruditzen zait, gure espazioak sortu, eta gure sor-tzaileak bultzatzea, publikoa ez baita gugana etorriko. Gure dinamika ar-tistikoak lagundu behar ditugu eta horretarako funtsezkoak iruditzen zaizkik ekimen horiek.

ARGAZKIA: www..eke.eus

Page 10: JALGI 2016, EUSKAL KULTURAREN PLAZA IBILTARIABerria jalgi aldizkaria web 20160513

10 /// BERRIA. ALDIZKARI BEREZIA /// JALGI 2016

ARTEPLAS-TI-KOAK

K ulturaren beste edozein arlotan bezalaxe, itxuraz artearen ikusgarritasuna

handia da, belaunaldiz belaunaldi transmititu izan da eta komunikatzeko erraztasun handia dago, batez ere berehalako komunikazioaren gaitasuna duelako.Hala ere, sarritan artearen ikusga-rritasun gehiegizkoak arloaren ara-zoak ezkutatzen dituela ematen du. Komunikabidetan arteari buruz hitz egiten denean, alderdi batzuek az-pimarratzeko besterik ez da egiten, eguneroko artearen desorekak ez-kutatu arte. Egoera deformatu ho-rrek, artearen transmisioan eragin handia du, jende askok pentsatzen baitu, artea ez dela ikasten den zer-bait eta ikuskizunen alorreko azal-keriara mugatutako esparrua dela. Aitzitik, beste askok uste dute mer-katuak irentsitako sistema beste-rik ez dela. Beraz, ez da erraza iza-ten aurreko belaunaldikoen irakas-penak hurrengoetara transmititzea, nahiz eta Euskal Herrian, bere txiki-tasunagatik edo tradizioak utzitako arrastoengatik hainbat balore gaz-teengana iristen diren.Azkenik komunikazio arazoak ere, eguneroko artearen esparrutik eta hain ikusgarriak ez diren ekimene-tatik datoz.Horren aurrean, gogoratu behar da artea egunero egiten dela eta ar-tista asko daudela gure inguruan, nahiz eta ez izan komunikabidee-tan azaltzen direnen antzekoak, eta gainera, gizarteko beste sektore-tako profesional batzuetan gera-tzen den bezala, egoera prekarioan daude. Azken finean, artea gizar-tean gertatzen denaren isla beste-rik ez da, edo gizartean gertatzen ari denaren bozgorailu efektua egi-ten duen sistema.

ISMAEL MANTEROLA

Ikusgarritasunak irentsia

CARLOS VARELA. IPAR HAIZEAREN ERRONKAKANIMAZIO PELIKULAREN MARRAZKI ERAKUSKETA Artziniegan errotutako Carlos Varela marrazkilariak bi Goya saria irabazi ditu bere animazio lanengatik. Jalgin bere lanaren lagin bat erakutsiko du; “Ipar haizearen erronkak” filmerako egindako lanak hain zuzen.

EIDER EIBAR. MARRAZKILARIABetiko ipuinak berriro interpretatzeko eta sortzeko parada emango die Eider Eibarrek umeei. Irudimena eta sormena erabili beharko dute ohiko istorioak berriro asmatzeko eta zenbait aurreiritziri aurre egiteko. Esate baterako, agian sorgin maltzurrak ez du zertan zitala izan behar... Hori guztia egiteko pertsonaia berriak sortu beharko dituzte eta Eiderrek gazteen ideia eta iradokizunei erreparatuta zuzenean marraztuko ditu.

IRANTZU LEKUE. ERAKUSKETA Artista arabar konprometituak bi proiektu uztartuko ditu eta, bide batez, hausnarketa kontzeptuala proposatuko dio ikusleari; Europako kulturen ingurukoa eta Siriako errefuxiatuei buruzkoa. Horretarako Joseba Sarrionaindiaren olerki bat izango du ardatz.

Page 11: JALGI 2016, EUSKAL KULTURAREN PLAZA IBILTARIABerria jalgi aldizkaria web 20160513

JALGI 2016 /// EUSKAL KULTURAREN PLAZA IBILTARIA /// 11

ARTISTA GARAIKIDEA

Artea eta aktibismoa. Arteak esa-nahi berezia izan behar du? Egia esan behar du?

Arteak beti zerbaiti buruz berba egi-ten du, zer edo zer transmititu behar du. Batzuetan, ikusten dena aztertzera mu-gatzen da, eta beste batzuetan, gerta-tzen denari buruzko aldarrikapen artisti-koak egiten ditu; baina zerbait transmiti-tu behar du derrigor. Artea izango bada, mezu bat zabaldu beharko du, edo ez-kutatu bestela, ikusleak bere kabuz pen-tsatu eta ondorioak atera ditzan.

Gasteiz hiri berdea baino hiri grisa dela aipatu izan duzu. Hala gertatzen da baita hiritarren artean ere?

Uste dut gauzak aldatzen hasi direla, herriak lanaren eta borroken bidez al-datu dituelako.

Gasteizen egin ditudan ekimenak kontzientziak astintzeko egin ditut. Nire esku zegoena egitea erabaki nuen, ar-teak herri borrokei egiten zien ekarpena txikia zelako Gasteizen. Arteak estrategi-koa izan behar du herrigintzan ere bai. Ez da bestelako mundurik arterik gabe, eta

horregatik burutu nituen KREAko oku-pazio artistikoa edota 6000zpt. Arteak leihoak zabaldu eta gela itxietan haize berria sarrarazi behar duelako, hautsak harrotuko baditu ere.

Artiston artean azkenaldian hain mo-dan dagoen artista-eskale kontzeptu metaforikoarekin ez nator bat, askoz eraikitzaileagoa da egitea. Hori da artis-ton duintasuna eskuratzeko bide baka-rra. Bere burua eskale moduan aurkez-ten duenari, gehienez, limosna eman-go diote.

Duintasuna gauzak eginez lortzen ba-dugu, erakunde publikoek beste modu batera tratatuko dituzte artea eta kultu-ra. Ez dute beste aukerarik izango.

Politika eta artea eskutik joan behar dute? Zer gertatzen da artea merkan-tilismoak jaten duenean?

Artea eta politika eskutik doaz. Zer ez da politika? Fereka politika da, gauzei aurre egiteko hautatzen dugun era po-litika da, gure ondokoak tratatzeko mo-dua politika da. Nik horrela ulertzen dut bizitza eta, ahal dudan moduan, kohe-rentea izaten saiatzen naiz. Nik, behin-tzat, beti-beti koherenteak diren horiek ez ditut inguruan nahi, nik bihotzari ga-rrantzia ematen diodalako.

Zer erakutsiko duzu Aiaraldean?Hainbat proiektu ditut esku artean.

Alde batetik, Europako kulturak azter-tzen dituen proiektu bat. DSS2016k ba-bestutako proiektu bat da, eta bideen metafora bat sortu nahi dut, Joseba Sarrionaindiaren olerki batetik abiatuz. Bestetik, Siriako errefuxiatuen egoera aztertzen duen lan bat garatzen nabil. Bi gai hauen hausnarketa kontzeptua-la aurkeztuko dut Aiaraldean.

Arte garaikidea hiriburutik atera eta herrietara eraman beharra dago?

Artea esparru oso zehatzetan garatu eta kontzentratu dela da gure arazoe-tako bat. Eta hori ondo dago, artearen arnasgune direla esan dezakegu, baina ez dira nahikoak. Gehiago behar ditugu.

Horregatik oso interesgarria irudi-tzen zait Jalgi Aiaraldean antolatu iza-na. Arabako Ezkerraldea da Aiaraldea, gune zeharo industriala, langabezia da-turik okerrenak dituena. Orain, gainera, Amurriko Tubos Reunidos ataka larrian dago. Gune ezin hobea da beste mun-du bat hitzetatik ekintzetara eramateko. Probatzeko, hanka sartzeko. Asko es-kertzen dut nirekin kontatu izana.

IRAN-TZULEKUE

“Arteak estrategikoa izan behardu, baita herrigintzan ere”Artea eta aktibismoa eskutik helduta doazela uste du Irantzu Lekuek. Hala erakutsi du, behintzat, bere azken instalazio artistikoetan, bideo-lanetan, margolanetan eta eskulturetan.

Page 12: JALGI 2016, EUSKAL KULTURAREN PLAZA IBILTARIABerria jalgi aldizkaria web 20160513

12 /// BERRIA. ALDIZKARI BEREZIA /// JALGI 2016

IKUS-ENTZUNEZ-KO-AK

U topien zalea izateak ez ohi du dirurik emanen, ezta ikusgarritasunik ere. Euskararen munduan jarduteko utopiaren maitaleak izan behar gara, bestela, “errealistak

izan gaitezen, ezinezkoa eskatzen dugu” bezalako esaldiak gure bihotzetan tatuatu. Ikusgarritasunean bertan amaituko balira euskaraz sortutako ikus-entzunezkoen erronkak, gaitz erdi! Euskarazko zinemagintzan ari diren profesional gehienak diletante delako dabiltza (ekonomiari dagokionez, jakina), zinema eremuan murgilduak bai baina ez horrenbeste zinemagintza komertzialaren edo ordainduaren esparruetan. Dirua eta finantziazioaren arazoa da sarritan kezkagarriena euskaraz profesionalki aritzeko aukeran. Zalantzarik ez dago teknologia berriekin asko erraztu eta merkatu dela jarduera eta, batez ere, asko murriztu da filmak egiteko behar den denbora. Oinarrizkoa den faktorea, hain zuzen. Denbora beharrezkoa da proiektuak era profesionalean kudeatzeko eta denbora dirua da. Baratza sortzailea dagoela jakinik eta biktimismotik aldentzeko asmoz, jarrera eta ikusgarritasunaren alde egin dezagun, tentatu ditzagun ikusleak, gertura daitezen euskararen dolce vita-ren plazara. Euskaraz ekoiztutakoak daukan sex-appeala erakustea ezinbestekoa da, sedukzioa da gakoa. Hizkuntzek, irudiek bezala, jarrera markatzen dute eta jarrerak mugimendura eraman behar gaitu, e-motio-ra, horrela baino ez dugu lortuko euskaraz egindako zinemagintzaren plaza.

IRATXE FRESNEDA

Seduktoreak eta utopia zaleak

ASIER ALTUNA Zinemagile euskaldunak bere lan zabalaren atzera begirakoa egingo du.

KATIXA AGIRRE : “Sexismoa ikus-entzunezkoetan” , TAILER HITZALDIA eskainiko du.

PIKADERO FILM LUZEABenSharrock zuzendaria eta Irune Gurtubai produktorea izango dira emanaldian.

ESTI URRESOLAIKUSI MAKUSI Edonork daki liburuak irakurtzen baina, ba al dakigu pelikulak irakurtzen?

IRATXE FRESNEDA NIRE 12 SEKUENTZIA KUTTUNAK

LABURBIRA. Euskaraz sortutako 14 film laburren emanaldiak.

Page 13: JALGI 2016, EUSKAL KULTURAREN PLAZA IBILTARIABerria jalgi aldizkaria web 20160513

JALGI 2016 /// EUSKAL KULTURAREN PLAZA IBILTARIA /// 13

ANEURKIOLA ZINEMAGILEA

“Egungo belaunaldiakbestelako kulturabat dauka”“Bingo” da zuzendu duen lehenengo film laburra, baina esperientzia handia du Ane Urkiolak zinemagintzan eta ikus-entzunezkoetan. Gaztea bada ere, ondo daki zeintzuk diren euskal zinemagintzaren ajeak.

Nola sortu zen Bingo film laburra egiteko aukera?

Jose Mari Goenagaren eta Jorge Gile-nen beldurrezko zinemagintzari buruz-ko masterclass batean egon nintzen, eta haiek bultzatu ninduten pelikula egitera. Ideia eta gidoia aspalditik nituen tirade-ra batean gordeta, eta aukera aprobe-txatu nuen filma egiteko. Bingo 2014ko uztailean filmatu bagenuen ere, orain ari gara egindako lanaren emaitza ikusten.

Bingo da zuzendu duzun lehen fil-ma, baina eskarmentu handia duzu ikus-entzunezkoen munduan.

Zuzendu dudan lehen filma da, bai, baina ekoizle-lanetan aritu izan naiz au-rretik. Bartzelonan ikasten ari nintzela, zenbait filmetan ekoizle eta ekoizle la-guntzaile lanak egin nituen. Pikadero fil-mean ere ekoizle arduradun eta ekoiz-le laguntzaile izan nintzen, eta, horrez gain, zenbait publizitate spoten ekoiz-le ere izan naiz. Baina nik sortzaile izan nahi nuen, ekoizle lana itzalekoa dela-ko. Idaztea ere gustatzen zait. Istorio bat kontatu, pelikula bat idatzi eta zuzendu egin nahi nuen, hori baita nire pasioa.

Bingo egin ahal izateko finantza-zio kolektibora jo behar izan duzu, crowdfounding kanpaina baten bi-dez. Hori al da zinema egiteko bidee-tako bat?

Argi dago administrazioarekin han-dicap handia dagoela. Diru-laguntzak egon badaude, baina izena eta ibilbi-de jakin bat behar duzu laguntza horiek eskuratu ahal izateko. Filma egin ondo-ren, ekoizpenerako diru-laguntza lortu genuen, baina hasieran ez genuen la-

guntzarik izan. Interneten eta sare sozialen bidez ja-

rri genuen abian Crowdfounding kan-paina, osagarri ekonomiko modura. Oso ondo joan zen, bi astetan aurre-kontuaren % 80 lortu baikenuen. Bai-na horrek jendearekin konpromiso bat hartzera behartzen zaitu, azken finean, herriaren diruarekin ari baitzara. Horre-lako kanpaina bat osagarria izan daiteke, baina benetako pisua erakundeek izan behar dute. Azkenean, zure poltsikotik ateratzen da dirua, eta orain ari gara, ur-tebete igaro ondoren, inbertitutako diru guztia berreskuratzen.

Euskal zinemagintzaren azterketa eginez gero, zein da zure diagnostikoa?

Gaur egun, gauzek hobera egin dute euskal zineman, eta hasi gara martxa hartzen. Aspaldi zinema egon baze-goen, baina baskoa zen, erdaraz. Gero, Eutsi, Kutsidazu bidea, Ixabel, Aupa Etxebeste… etorri ziren. Horien ostean, hutsune bat egon da, eta orain indar-tsu gabiltza berriro. Loreak, Amama, PI-kadero, Igelak eta besteei esker, indus-tria bat sortzen ari da. Film hauek, adi-bidez, Euskal Herritik kanpo ere izan dute oihartzuna, nazioartean jasotako sariei esker.

Gainera, jende berria sartzen ari da euskal zinemagintzan, ikasketak bertan egin dituzten profesionalak. Gaur egungo belaunaldiak beste kul-tura bat dauka. Egoera hobetu bada ere, euskal zinemak hainbat behar ditu oraindik: ETBren inplikazioa eta bul-tzada behar da, eta erakundeen la-guntza ekonomikoa, baita zabalkun-derako ere.

Sorkuntza krisirik ez dago, profesio-nal onak badira; baliabideak, aldiz, es-kasak?

Ideiak ez dira falta, baina horiek buru-tzeko baliabiderik ez dago. Horren on-dorioz, gure zinema nahiko prekarioa da, lan-baldintzak ez dira onak. Gure film laburretan lan egin duten hainbatek eta hainbatek ez dute sosarik ikusi. Lan itze-la da filma egitea, bilerak, ordu mordoa… jendea ez da ohartzen atzean dagoen lan guztiaz. Oso esperientzia polita da, azkenean, zure lankideak zure familia bihurtzen baitira, elkarrekin bizitako es-perientziei esker. Baina atzean lan es-kerga dago.

Eta publikoa?Zinemara joateko kultura eta ohitu-

ra sortu behar dugu. Izan ere, euskal zi-nemagintzan eredu eta formatu berriak sortzen ari dira, Pikadero filma horren adibide da, orain arte genero hori eus-karaz ez baitugu inoiz ikusi. Amamaren poetikotasuna, Igelak ere beste genero berezi bat da… Loreak izan da mugarria, publikoaren aldetik ere bai, jendea hasi baita hemengo zinea baloratzen eta zi-nemara joaten.

Zein da zure iritzia JALGI eta horre-lako ekimen gainean?

Halako gauzak egitea oso garran-tzitsua iruditzen zait. Sortzaileoi gure lana erakusteko aukera ematen digu-lako, baina baita kultura jendearenga-na eramateko balio duelako ere. Horre-la, kultura ez da eliteen gauza bat izan-go eta parte-hartzea bultzatuko dugu. Jendea kulturara eta zinemara erakar-tzeko akuilu bikaina da.

Page 14: JALGI 2016, EUSKAL KULTURAREN PLAZA IBILTARIABerria jalgi aldizkaria web 20160513

14 /// BERRIA. ALDIZKARI BEREZIA /// JALGI 2016

AN-TZER-KIA

JAIME VALVERDE

Nora Jalgi

E uskal Herriko antzerki munduari erreparatuz gero, ohartzen gara

euskal teatroa bazterreko posizio batean dagoela. Kontuan hartuta honek azken urteotan kalitatean izan duen hazkundea, zokoratzearen arrazoiak hizkuntz diglosiari lotutako aspektu estrukturaletan bilatu beharra daude. Izan ere, arazoa ez da antzerkiarena bakarrik, baizik eta euskal kulturarena, oro har. Gainera, kultura hegemonikoa, erdalduna ez ezik, kontsumoaren legeek hertsiki baldintzatua ere bada. Ataka horretan badirudi bazterretatik ateratzeko modu bakarra merkantzia errentagarria bihurtzea dela.Aitzitik, Antzerkizale Elkartean sinetsita gaude kulturak berezko balio bat izan behar duela. Sortzaile profesionalen bizimodu duina bermatzeko beharra ahaztu gabe, euskal kulturak eta, zehazki, euskal antzerkiak ezinbesteko funtzio bat bete behar du gizartean, etekinaren logika makurra baino harago.Hausnarketa horretatik abiatzen da, besteak beste, Jalgi ekimena. Euskal kultura jalgi egin behar da normalizazio ezak paratuta daukan zulotik, baina ez merkatuaren menera erortzeko. Bazterketa diglosikoaren eta merkantzia bilakatzearen artean, bada leku bat non kultura gizartearen berezko ehundura den, non sorkuntzaren funtzio komunikatiboa, soziala eta ekonomikoa maila orekatuan uztartzen diren. Leku hori da, hain zuzen, Jalgik eskaini nahi duen Plaza.

ESPERIENTZIXAK. EUSKAL ANTZERKIA ARABAN. Mahai-ingurua. Idoia Zabaleta eta Pablo Ibarluzea antzerkigileak eta Eneritz Artetxe moderatzailea.

NOMOFOBIKOAK. SAREAN KATEATURIK Poltsiko antzerkia

GURE KULTURAREN TRANSMISIOAPARASITE KOLEKTIBOAAntzerki-performance.

PON TA PA. BAPATEAN ZIRKOHAURRENTZAT Zirko-ikuskizuna.

KALE ORROKA.METROKOADROKA. Antzerki-tailerra eta kalejira.

ZERURA ERORIA. ANODINO TEATROA. Antzezlana eta Mediazioak

HIKA TEATROAKOADERNOA ZURI. Antzezlana. Bi ahizpek topo egingo dute jaio ziren etxean ustekabean, eta euren zorrak konpontzeko parada izango dute.

MEDIAZIOAK Tailerra.Laugarren paretak antzerkian jartzen duen muga zeharkatzen irakatsiko dute.

Page 15: JALGI 2016, EUSKAL KULTURAREN PLAZA IBILTARIABerria jalgi aldizkaria web 20160513

JALGI 2016 /// EUSKAL KULTURAREN PLAZA IBILTARIA /// 15

AGUR-TZANEINTXAURRAGA AKTOREA

Nola sortu da Koadernoa Zuri an-tzezlana, zein esanahi du?

Hitz-jolasa da. Alde batetik, zuri, amari, protagonistetako batek idaz-ten dion koadernoa daukagu, eta, bestetik, urtetan zuri egon den koa-dernoa da, esan ezin izan diren hi-tzez betetzeko prest. Hori da Her-nanin egiten ari garen egonaldietan transmisio modura proposatu nahi izan duguna. Ikusleei koaderno zuri bat eskaini eta hura betetzeko gon-bita egin diegu. Denok daukagu ba-rruan bizi izan dugun zerbait hitzen bidez adierazteko gai izan ez garena.

“Koadernoa Zuri” euskal Bernar-da Alba izan zitekeen gaur egunera ekarria. Baina, zein da istorioa?

Hiru emakumeren istorioa kon-tatzen dugu. Bi alaba dira protago-nista nagusiak. Ohe ondoko mahai-txoan betidanik izan dudan Garcia Lorcaren Bernarda Alba antzezlana da abiapuntua, baina Euskal Herrira eta gaur egunera ekarria. Euskal He-rrian ere egon badaudelako Bernar-da asko. Emakume zikiratzaileak, zo-rrotzak, fededun itsuak eta, alaben ama direnez, alaba horiek bide zuze-netik eramateko lana hartu dutenak.

Bernardaren istorioa abiapuntu-tzat hartuta, istorioa harago joan-go da. Zirraraz jositako ikuskizuna dela iruditzen zait, eta aktore hain handiekin lan egitea gainera, ber-me bat da.

JALGIn antzezlana bukatu gabe, sortze prozesuan dagoela ikusteko aukera izango dugu, baina zer da zehazki hori?

Amurrion azalduko dugu nola an-tzezlana sortze prozesuan dagoen, eta antzezlana sortzea zer den ikus-teko aukera izango du publikoak,

hasierako biluztasun horretatik den dena apainduta egon arte. Antzez-lanaren hezurdura soilik ikusiko dute, nahiz eta obraren esentzia oso oso-rik jasoko duten. Une batean, ni iku-siko naute obra gelditzen, zuzentzen, baina hori ere oso aberasgarria dela uste dut.

Guretzat, bestetik, transmisio lan horretan oso garrantzitsua da publi-koarekin hitz egitea, bakoitzak koa-derno zuri hori nola ikusten duen ja-kiteko. Galdera argia da: zein da amek edota gurasoek gure seme-alaben bidea aukeratzeko dugun eskubi-dea? Horrez gain, askatasun sexua-laz hitz egiten da obran, abortuaz… emakumeari lotuta dauden hainbat gai agertzen dira. Nik uste dut sokak baduela nondik tiratu.

Zein da zure sorkuntza lanaren transmisioari eta komunikazioari ematen diozun garrantzia?

Antzerkiaren bidez jendeari ko-munikatzeko tresnak ematea oso garrantzitsua da. Haiengana beste modu batean iristeko edo gizartean dauden gatazkez hitz egiteko bidea emateko. Derrigorrezkoa da trans-misio hori edozein lanetan.

Orozkoarra zaitugu. Zer suposa-tzen du Aiaraldean, eskualdean ber-tan zure lana erakustea?

Beno… Lotsa handiarekin joango naiz, noski. Norbere lana etxean era-kusteak, are biluziagoa sentiarazten zaitu. Etxean jokatzeak ardura han-diagoa dakar. Publikoa hor dago eta errespetu bera merezi du, baina aur-pegi ezagunak ikusteak edota haiek zu ezagutzeak beste geruza bat gehi-tuko dio. Eta tentsio puntu handia-goa. Beraz, aktoreak ni baino lasaia-go egongo direla uste dut (barreak).

Zein da zure iritzia JALGI eta mota horretako ekimenen gainean?

Aiaraldean egitea ausarta iruditzen zait, ez baita oso bailara euskaldu-na. Beraz, erronka bi aldetatik dator; antzerkiaren transmisioa egitea eta lan hori euskaraz izatea. Erronka po-lita eta ausarta da. Horrelakoak izan behar dute proiektu guztiek, bestela ez dago zirrararik. Ekintzaz josita dator ekimena, eta horrek publikoa sortzen laguntzen duen bitartean eta euskal antzerkia gehiago maitatzeko bidea bada, txalotzeko modukoa da.

“Euskal Herrian ere badago Bernarda Alba ugari; emakume zorrotzak”“Koadernoa Zuri” Hika Teatroren azken antzezlana oraindik ere sortze prozesuan dagoela ikusgai izango dugu Jalgiren programazioaren barruan. Emakumeen istorio unibertsal horretan sakontzeko eta haren inguruan hausnartzeko aukera eskainiko du.

ARGAZKIA: hika teatroa

Page 16: JALGI 2016, EUSKAL KULTURAREN PLAZA IBILTARIABerria jalgi aldizkaria web 20160513

ARTE PLASTIKOAK MUSIKA IKUS-ENTZUNEZKOAK DANTZA BERTSOLARITZA MAGIA ANTZERKIA LITERATURA

ASTELEHENAMAIATZAK 23

ASTEARTEAMAIATZAK 24

ASTEAZKENAMAIATZAK 25

15:00 LAMUZA IKASTETXEAEIDER EIBARARTE PLASTIKOEN INGURUKO TAILERRA

19:00 UDAL LANBIDE HEZIKETA (IKASTETXEKO ARETO NAGUSIA)“PIKADERO”. FILMA, SORTZAILEEK AURKEZTUTA.BEN SHARROCK ZUZENDARIA ETA IRUNE GURTUBAI PRODUKTOREA EGONGO DIRA EMANALDIAN

10:20 VIRGEN NIÑA IKASTETXEAEIDER EIBARARTE PLASTIKOEN INGURUKO TAILERRA

19:00 PLAZANMIKEL URAKENKONTZERTUA

12:00 HERRI IKASTETXEANEIDER EIBARARTE PLASTIKOEN INGURUKO TAILERRA

18:00 UDAL-ARETOAIBAI ESOAINBERTSOLHARITZA

09:45 ESKOLAMATEO METEO IPUIN KONTALARIA

19:30 KULTURA ETXEA JOSEBA TAPIA EMANALDI MUSIKATUA

14:00 BHI INSTITUTUAENDIKA ALBELLAHIP-HOP TAILERRA

18:00 BASALARRINANOMOFOBIKAKSAREAN KATEATURIKPOLTSIKO ANTZERKIA

10:20 ZARAOBE INSTITUTUAANDONI EGAÑA ETA ASIER RUBIOBERTSOLARITZA IKASTETXEAN

10:30 AEK EUSKALTEGIAKORROTIK PIKUTARA DANTZA TAILERRA

17:30 KATEKESI ARETOAKIDAM MAGOAMAGIA IKUSKIZUNA

19:00 JUAN DE URRUTIA PLAZA ANDONI EGAÑA ETA XABIER LIZASO GARAI HURA GARABERTSOA ETA PIANOA

19:00 ALONDEGIAHAINBAT SORTZAILELABURBIRA: ZAZPI FILMLABURREN EMANALDIA

12:00 ETXAURREN IKASTOLAYOLANDA ARRIETAIPUIN KONTALARIA

19:00 LUIAONDOKO LUDOTEKAJUAN MARI BELTRAN + FITA FIK EMANALDI MUSIKATUA,HIRUKOTE FORMATUAN

17:00 ETXAURREN IKASTOLAAIKODANTZA TAILERRA

19:00 DONIBANE ARETOAXALBADOR, IZENA ETA IZANAZINE-EMANALDIA

11:00 ESKOLAKIDAM MAGOAMAGIA IKUSKIZUNA

17:00 KULTURA ETXEA HALA DZIPO ESKOLAABELTXURIAKKONTZERTU DIDAKTIKOA

09:45 ESKOLAYOLANDA ARRIETAIPUIN KONTALARIA

10:00 IKASTOLAKATIXA AGIRRESEXISMOA IKUS-ENTZUNEZKOETAN

10:00 BERBOTS EUSKALTEGIA PATXI ZUBIZARRETATOPAKETA IRAKURLEEKIN

12:00 LATIORRO IKASTETXEA ELIRALEDANTZA TAILERRA

14:00 IKASTOLAGALDER IZAGIRREELKARRIZKETA

17:00 BASALARRINAMAITE FRANKO IPUIN KONTALARIA

19:00 UDAL LANBIDE HEZIKETA IKASTETXEKO ARETO NAGUSIANZERURA ERORIA ANODINO TEATROAANTZEZLANA

10:00 ARESKETA IKASTOLAMAITE FRANKO IPUIN KONTALARIA

10:20 ZARAOBE INSTITUTUAESTI URRESOLAIKUSI MAKUSI

10:30 AEK EUSKALTEGIAIRATXE FRESNEDA NIRE 12 SEKUENTZIA KUTTUNAK

13:00 AMURRIO ANTZOKIAKOADERNOA ZURIHIKA TEATROAANTZEZLANA

19:00 KATEKESI ARETOALARANJA BAT ZABORRETANERREZITALDI MUSIKATUA ETA KOLOREZTATUA

18:00 REFOR ENPRESALDEANELIRALEDANTZA TAILERRA

10:00 ESKOLAABELTXURIAKHALA DZIPO ESKOLAKONTZERTU DIDAKTIKOA

19:00 ALONDEGIAGALDER IZAGIRREBATERIA BATEN KOLPEAKTAILER-ERAKUSTALDIA

18:00 OROZKOHIKA TEATROAANTZERKIA MEDIAZIOAK

10:00 ESKOLAANODINO TEATROA ANTZERKI MEDIAZIOAK 18:00 MUSEOAABELTXURIAKHALA DZIPO ESKOLAKONTZERTU DIDAKTIKOA

09:45 ESKOLAMATEO METEO IPUIN KONTALARIA

A-MU-RRIO

LAU-DIO

O-ROZ-KO

OKON-DO

ARRANKU-DIAGA

AR-TZI-NIEGA

UR-DU-ÑA

AI-ARA

Page 17: JALGI 2016, EUSKAL KULTURAREN PLAZA IBILTARIABerria jalgi aldizkaria web 20160513

10:00 UDAL LANBIDE HEZIKETA (IKASTETXEKO ARETO NAGUSIA)XABI SOLANOELKARRIZKETA MUSIKATUA

22:00 GAZTETXEAERASO! + DAMADISKA AURKEZPENAKONTZERTUA

09:45 ZABALEKO IKASTETXEA MATEO METEO IPUIN KONTALARIA

21:30 AMURRIO ANTZOKIARUPER ORDORIKA ETA IGOR ARZUAGAKONTZERTUA

19:00 GAZTETXEAXABI SOLANOELKARRIZKETA MUSIKATUA

21:00 HIRIKO KALEETAN IZAR MENDIGUREN, MIREN AMURIZA BERTSO-POTEOA

10:00 ESKOLAENAITZ IPUIN KONTALARIA

19:00 GIZARTE-ETXEAMIREN AMURIZAKAPULANA BAT ZINTZILIK

17:30 HERRIKO TABERNAENAITZ IPUIN KONTALARIA

ARTE PLASTIKOAK MUSIKA IKUS-ENTZUNEZKOAK DANTZA BERTSOLARITZA MAGIA ANTZERKIA LITERATURA

JALGI, EGUN HANDIAMAIATZAK 28

OSTEGUNAMAIATZAK 26

OSTIRALAMAIATZAK 27

18:00 HERRIKO PLAZAKO ERABILERA ANITZEKO ARETOA ESPERIENTZIXAK. EUSKAL ANTZERKIA ARABAN:EGUNGO EGOERA ETA TRANSMISIOAIDOIA ZABALETA, PABLO IBARLUZEA, ENERITZ ARTETXE (MODERATZAILEA) MAHAI-INGURUA

20:00 PINTXO-POTE KALEETANINPROTXOW+BERTSOAKBERTSOLARIAK: ASIER RUBIO ETA PAULA AMILBURU ANTZEZLEAK: EÑAUT GANTXEGI...INPROBISAZIOA

17:00 GAZTELEKUAENDIKA ALBELLAHIP-HOP TAILERRA

19:00 KULTURA ETXEAASIER ALTUNAASIER ALTUNA ZINE ZUZENDARIAREN FILM LABURREN ERRETROSPEKTIBA

19:00 GAZTETXEAMIKEL AYLLON ETA IGOR ARZUAGAMARA FEAT MILAYIPUIN MUSIKATUAK

19:00 DONIBANE ARETOAHAINBAT SORTZAILELABURBIRA. ZAZPI FILM LABURREN EMANALDIA

ARA-KAL-DO

MAIATZAREN 23tik 29raARTE PLASTIKOAK

ERAKUSKETAKASTELEHENETIK -IGANDERA

· IRANTZU LEKUE: ERAKUSKETAIkusgai Amurrioko Bañueta Kiroldegian

· CARLOS VARELA: ERAKUSKETAIPAR HAIZEAREN ERRONKA

animazio pelikularen marrazkiak.Ikusgai Urduñako Alondegian

ANTZERKIA10:00//13:00 KALE ORROKAMETROKOADROKAGAZTETXEAN ANTZERKI TAILERRA, ETA HERRIKO KALEETAN KALEJIRA

BIDEOKLIPAREN GRABAKETA11.00

PORROTX PAILAZOA

ANTZERKIA12:00 PON TA PABAPATEAN ZIRKOHAURRENTZAKO ZIRKO-IKUSKIZUNAHERRIKO PLAZA

BERTSOLARITZA12:00JON MAIA eta IZAR MENDIGURENALDAI PLAZA

ANTZERKIA13:30GURE KULTURAREN TRANSMISIOAPARASITE KOLEKTIBOAANTZERKI-PERFORMANCEAALDAI PLAZA

DANTZA16:00

AIKODantza-plazaALDAI PLAZA

MUSIKA17:30XILIPURDIHAURRENTZAKO IKUSKIZUN MUSIKALAHERRIKO PLAZA

MUSIKA EMANALDIAK18:30ean hasita(2 OHOLTZA: ALDAI PLAZA ETA HERRIKO PLAZA) IGON OLAGUNEAGA ULUKA GORKA URBIZU KONTZERTU AKUSTIKOAAGUXTIN ALKHAT KONTZERTU AKUSTIKOA

HESIANKONTZERTU AKUSTIKOAANARI BANDAREKINBERTSO-RAPODEI BARROSO + IÑAKI VIÑASPRE

00:00etatik aurreraGARILAK 26 ERROMERIA

EGUN GUZTIAN

BUIAKA BATUKADAKALE ANIMAZIOABURUHANDIAKMUSIKARIAKJANA ETA EDANA...

Page 18: JALGI 2016, EUSKAL KULTURAREN PLAZA IBILTARIABerria jalgi aldizkaria web 20160513

BER-TSO-LA-RITZA

XABI IGOA

Erreferentzia(k)

1 973, Ondarroako portuan: Hiru lau pertsona elkartu dira

barkuak portura noiz helduko zain. Igandean izango den bertso saioa dute hizketa gai: Lasarte eta Basarri ariko omen dira kantuan.1994, Tolosa. Mirenek bere gizonari komentatu dio “diarioko” agendan irakurri duela igande arratsaldean antzerkia dagoela Leidorren. Gizonak Errealak zein ordutan jolasten duen begiratu du egunkari berdinean, eta ez dutela koinziditzen ikusita, joatekotan geratu dira.2016, Aramaion, nire etxeko sofan. Beep, beep 83 arlotez osatutako whatsapp taldean, larunbatean Gasteizko Gaztetxean izango diren kontzertuen kartela jaso dut.Hiru erreferentzia dira, baina erreferentziazko hiru espazio komunikatibo ere. Plazak itxuraz aldatu du. Portuko hitzak, egunkarietako agendetara pasa ziren, eta hitzok paperetik pantailetara. Nik ordea, aldaketa hori elementu komun askoren baitan irudikatzen dut, eta bateragarritzat jotzen ditut hiru erreferentziak.Hau da, Ondarroako portua zen bezain besteko erreferentea den, “diarioko” agenda irudikatzen duen eta sozialki whatsapp (edo telegram) beste hedatua dagoen eta digitala den plaza sortzen badugu?

INPROTXOW. BERTSO ETA ANTZERKI INPROBISAZIO SAIOA. Bertsolariak eta antzezleak elkarlanean arituko dira.

IBAI ESOAINBERTSOLHARITZA.Kontakizuna eta kantakizuna.

XALBADOR, IZENA ETA IZANA.Zine-emanaldia.

BERTSO-RAP ODEI BARROSO ETA IÑAKI VIÑASPRE.

ANDONI EGAÑA ETA XABIER LIZASO. GARAI HURA GARA.Bertsoa eta pianoa. XVIII. mendeko eta XIX.aren hasierako kultur-joeren berri ematen duen ikuskizuna.

ANDONI EGAÑA ETA ASIER RUBIO. BERTSOLARITZA IKASTETXEAN.

JON MAIA, IZAR MENDIGUREN BERTSOA PUBLIKO ERDALDUNARENTZAT.Euskal hiztunak ez direnentzako saio berezia.

Page 19: JALGI 2016, EUSKAL KULTURAREN PLAZA IBILTARIABerria jalgi aldizkaria web 20160513

MI-RENAMURIZA

“Kulturgintza zaila da hizkuntza hegemonikoetatik kanpo gabiltzanontzat”Etxean arnastu du umetatik bertsolaritzarako eta kanturako zaletasuna. Hitz neurtuan bat-batean aritzeaz gain, bertso jarduera esanahiez betetzen du, eta ondo ezagutzen ditu bere bidezidorrak.

BERTSOLARIA

Etxean bertan jaso duzu bertsolari-tza gurasoengandik, baina nola hasi zi-nen ofizio honetan, derrigortuta zeun-den?

Nik ez dut ofiziotzat hartzen, eta es-pero dut inoiz ez izatea nire ofizioa. Za-letasuna ofizio bihurtzen den momen-tutik, beste gauza batzuetan jausteko arriskua dagoelako.

Egia da etxean bizi izan dudala ber-tsolaritza, aitarengandik jaso dut zuze-nean bertsoa eta amarengandik kan-turako eta kantagintzarekiko zaletasu-na. Egia esan, lagun batzuk joan zirela-ko hasi nintzen ni bertso eskolan. Garai hartan, beste gauza ugari egiten nuen, baina, azkenean, beste guztia utzi eta bertsoarekin jarraitu dut. Zerbaitenga-tik izango da.

Hitz neurtuak badu bere lilura. Ume zinenean ulertzeko gai ote zinen ber-tsoaren benetako dimentsioa?

Etxean bertan hain modu naturalean jaso nuenez bertsolaritza, ez nion mis-

terio handirik ikusten, jolasa zen niretzat. Orain bai ,hitz neurtua oso eremu mu-rritzean sartu behar da esan nahi duzun hori. Neurtutasun horretan askatasuna aurkitu nuen.

Asko aldatu da bertsolaritza azken ur-teotan ala bertsoa bertsoa da eta kito?

Bertsoaren arrakastaren arrazoieta-ko bat hori dela uste dut, bertsoa ber-tsoa dela eta oso mugatua dela bere horretan. Neurri eta doinu jakin batzuen barruan sartu behar da, bai lehen zein orain. Edukia aldatu da asko. Bertsola-ritza euskara hutsez denez, lehen, lan-da-eremuarekin lotzen zen, haiek zirela-ko euskaldunenak. Baina euskarak bes-te espazio batzuk bereganatu ahala, hi-riguneetara eta beste leku batzuetara zabaldu da.

Garai batean jaio egin beharko zen, seguruenik zakilarekin eta herri txiki ba-tean. Gaur egun, bertso eskolak hori lor-tu du, edozeinen esku uztea bertsolari-tza, izan zahar, gazte, neska edo mutila.

Zein paper jokatzen du bertsolaritzak euskal kulturaren transmisioan?

Bertsolaritza euskal kulturgintzan gehien baloratzen den jardunetako bat da. Transmisioari dagokionez, batetik, barrura begira lan handia egin da ber-tso eskoletan, eta, bestetik, bertsolari-tzaren gakoetako bat izan da beste ba-tzuek jakin izan dutela guri transmititzen zein den horren balioa. Eta gu ere ho-rretan ari gara gu baino gazteagoekin. Transmititzen ari gara bertsoaren ba-rruan diskurtsoa ere badagoela. Bertso-laritza garaian garaiko gizartearen aho-tsaren isla da eta izan da.

“Euskaratik euskaraz. Europa Bat-ba-tean” izeneko jardunaldietan ikusi ahal izan dugu. Kurdistan, Katalunia eta Sar-diniako bertsolarien arteko jardunal-dietako plus bat hori izan da, ingelese-ra edota gaztelaniara jo beharrik gabe aritzea, kulturgintza zaila izaten baita hizkuntza hegemonikoen zirkuitueta-tik kanpo gabiltzanontzat. .

Zein da zure iritzia JALGI eta mota horretako ekimenen gainean?Orain ikusi dugu hiriburuetan nola egiten diren kultur programazio erraldoiak eta halakoak, eta hori agian ona izango da kulturgintzara-ko. Baina JALGI bezalako ekimenak beharrezkoa dira herrietan. Herritik bertatik hazten diren eta herriko eragileekin harremanetan dauden ekimenek beste plus dute, jendea-rengandik hurbilago daudelako.

Page 20: JALGI 2016, EUSKAL KULTURAREN PLAZA IBILTARIABerria jalgi aldizkaria web 20160513

20 /// BERRIA. ALDIZKARI BEREZIA /// JALGI 2016

LITE-RA-TURA

J oria, oparoa, erakargarria dugu egungo euskal literatura. Hala ere, ba-tzuetan liburutegien antzekoa gerta daiteke: solemnea, zurruna, urruna.

Baina hona New Yorkeko liburutegi nagusiko zuzendari Paul Holdengräbe-rren esana: “Hautsa kendurik, grisa baztertu, eta kolorez bete beharko geni-tuzke, alaitasunez eta zaporez, afrodisiakoak gerta daitezen”.

A ukera bikaina dugu orain letra afrodisiakoak dastatzeko. Milan Kun-derak zioen nazio txikiek bestelako Europa osatzen dutela, bertan

kultura esku-eskura egoteaz gain, harrigarria eta zirraragarria izan ohi dela. “Une gorenetan, nazio txiki batek antzinako Greziako hiri bat ekar lezake gogora”. Eta zer esanik ez kultura plaza bilduago batean kokatzen baldin bada, Aiaraldean oraingoan, eskuragarri bezain erakargarri.

L agun askoren, arlo askotariko hamaika bidai lagunen lan eskerga eta isilari esker baino ezin dira Jalgi bezalako proiektuak mamitu.

Harkaitz Canori irakurria diot literaturaren aterabidea kasik katakonba giroan dabiltzan irakurle klubetako kide finengan dagoela. Baina beste hamaika elkarte eta zaletu ere isil-gordeka ari dira, eta beren lana kasik klandestinitatetik sorturiko fruitu helduen antzera eskaintzen digute.

G ereziak goraipatzen ditu Manuel Rivasek: musu baten bitartez, goi-zean, maitaleak gerezi bat ahoratu dio emakumeari, eta hark bere

egin du gereziaren haragia; beste musu batekin batera, gereziaren hezu-rra itzuli dio gero, eta maitaleak hezurrarekin hortzen teklatuan musika eginez igaro du eguna; emakumea gauean itzuli delarik, badiotso: “Ba-dut zuretzat zerbait, maite”. Eta ahoan lehen gereziaren hezurra utzi dio. Horra gure asmoa: liburuak fruitu lizun bihurtzea; letrak ahots, kolore eta musika desiragarri bilakatzea.

I kuskizun dago emaitza, baina halako proposamenekin, betiko literatura eraberrituaren hurbiltasunarekin baietz ikusgarria izan.

Jalgi, erdu, zatoz. Eta edonola ere Virginia Wolfek zioen, azken judizioan, liburua besapean daramagun irakurleok ikusirik, Jainkoak san Pedrori inbidiaz esango diola: “Horiek ez dute saririk behar. Irakurtzea gustatzen zitzaien”.

PATXI ZUBIZARRETA

Fruitu desiragarriak

MAITE FRANKO IPUIN KONTALARIAMunduan barrena, leku ezagun eta ezezagunetara bidaiatuko dute entzuleek “Mundipurdiko” ipuinei esker.

MATEO METEO IPUIN KONTALARIA

MARA FEAT MILAY. IGOR ARZUAGA ETA MIKEL AYLLON IPUIN MUSIKATUAK

YOLANDA ARRIETAIPUIN KONTALARIAUmeak, gurasoak eta irakasleak literaturara hurbilzeko emanaldiak.

LARANJA BAT ZABORRETAN ERREZITALDI MUSIKATUA ETA KOLOREZTATUA

Page 21: JALGI 2016, EUSKAL KULTURAREN PLAZA IBILTARIABerria jalgi aldizkaria web 20160513

JALGI 2016 /// EUSKAL KULTURAREN PLAZA IBILTARIA /// 21

YO-LANDAARRIETA IDAZLEA

Nola hartu duzu 2015eko Euska-di saria?

Nik sariak beti pozik hartzen di-tut. Batez ere, aurretik lan asko egin dudanean. Aitortza direla iruditzen zait. Izan ere, hasiera batean, Argia-ren Alaba autoeditatu egin behar izan nuen. Auto-edizioan Markinako uda-laren laguntza jaso banuen ere, libu-rua nik egindako lanei esker argita-ratu zen, argi bainuen liburuak argia ikusi behar zuela. Beraz, nik eginda-ko lanaren aitorpena da batetik, eta, bestetik, sariak bide asko zabaltze-ko balio du.

Antzerkia, heldu zein gazteentza-ko literatura, ikasleentzako tailerrak, antropologia lanak… ez zara geldi ge-ratzen diren horietakoa!

Nire barruko etxeak hiru zutabe ditu: hizkuntza, hezkuntza eta sor-kuntza. Hiru zutabe horien artean mugitzen naiz beti. Hizkuntza euska-ra dut, hezkuntza ez formala da beti, eta sorkuntza nik bakarrik egiten ba-dut ere, sorrarazi egiten diet besteei, idazketa tailerren bidez.

Antropologia lanak, euskararen transmisioaren ingurukoak idatzi di-tut, hori ere hizkuntzaren zutabetik.

Nire adinagatik izango da behar-bada, baina tradizio berri baten pre-mia dagoela iruditzen zait, ahozko-tasunaren inguruan batez ere, eus-kara niretzat ez baita arrazoiaren bi-dez hitz egiteko hizkuntza soila. Arra-zoiaren bidez komunikatzeko balio

du hizkuntzak, baina, aldi berean, zentzumenen bidez eta maila afek-tiboan ere hitz egiteko tresna da. Ba-rruan daramadan ahozkotasunaren bidez eraikitako biltegiari lotuta ikus-ten dut euskara. Irudiak, metaforak, hitzen musika, doinua, usaina… az-ken finean, alor afektibo sentsoriala. Uste dut, hori guztia galtzen ari garela. Euskara eta hezkuntza lotuta daude transmisioaren bidean, eta sorkuntza imaginarioari txertatu beharra zaio.

Nola egiten duzu liburua umeei helarazteko?

Literatura tailerretan, esate bate-rako, musika erabiltzen dut, eta ho-rrek harridura sortzen du umeengan. Espero ez dutenez, haien arreta nire-ganatzen dut. Umeen harridura eta arreta piztea erronka bat da niretzat. Gelan, lehenik eta behin, “etxea” egi-ten dut. Antzerkian ikasi nuen hori, gauzak gustura egiten direnean ikas-tea errazagoa delako. Ez dut beti lor-tzen, baina lortzen dudanean, se-gundo batzuetan sikiera, euskaraz-ko oroitzapen goxoak sorrarazi ditu-dala pentsatzen dut. Eta, batzuetan, segundo batzuk nahikoak dira, gaiz-ki baldin bazaude, zerbaiti heltzeko. Arreta piztu beharra dago, aktibatu.

Eskolaz eskola zabiltza ume eta gaztetxoentzako literatura tailerrak egiten. Zein da zure lanaren trans-misiori eta komunikazioari ematen diozun garrantzia?

Nik ez dut ikusten beste modurik, maletan liburuak hartu eta horri bi-zia ematea baino. Peter Pan handia banintz bezala, bitartekari lana be-tetzen dut, figura hori, inoiz baino gehiago, beharrezkoa baita. Gaine-ra, liburu asko eta askotarikoak dau-de. Beti jotzen dugu narrazio luzera, baina poesia ere hor dago eta umeek gustuko dute. Eta ez soilik hitzen bi-dez, ilustrazioen edota irudien bidez ere hel zaitezke hizkuntzaren alde afektibo sentsorial horretara. Batez ere hizkuntzaren alor komunikatiboa-ren izenean, eremu arrazionala lan-tzen delako. Baina, hizkuntza ez dira soilik aditzak eta deklinabideak.

Umeek eta gaztetxoak naturalki hartzen dute euskal kultura eta li-teratura?

Aurreiritzirik ez dute, baina ezta ezagutzarik ere. Askotan, irakasleek beraiek ere ez dituzte euskal idaz-leak ezagutzen, edo ez dute Idaz-leen Elkartea, Galtzagorri eta halako ekimenen berri. Ezta liburuak esku artean ibiltzeko ohiturarik ere. Libu-ruak ez du balore sozialik, eta umeak oso mitomanoak dira. Ni ez naiz oso mitozalea, harridura faltsua sortzen duelako.

Ezagutza eta transmisioan atze-ra goaz. Hor zerbait aktibatu beharra daukagu, bitartekaritza lana falta da. Nik eragin nahi dudana zera da, be-raiek ere, egunen batean, idazle eta sortzaile izan daitezkeela pentsatzea.

“Ahozko tradizio berri baten premia dago”Argiaren Alaba liburuari esker, Euskadi saria irabazi zuen Yolanda Arrietak, 2015ean. Saria urte askotako lanaren aitorpena dela iruditzen zaio idazleari, izan ere, antzerkia eta helduentzako zein gazteentzako literatura idatzi du, besteak beste. Bere lanak, oinarrian, hiru zutabe ditue: hizkuntza, hezkuntza eta sorkuntza.

ARGAZKIA: Donostia Kultura

Page 22: JALGI 2016, EUSKAL KULTURAREN PLAZA IBILTARIABerria jalgi aldizkaria web 20160513

22 /// BERRIA. ALDIZKARI BEREZIA /// JALGI 2016

JON BASAGUREN

Transmisioa eta komunikazioa

B ehin baino gehiagotan entzun dut musikak

arima osatzen duela, osatu aditzaren adiera guztiekin. Neure kasuan eta inguruko askorenean hala dela ez dut zalantzarik, baina baita segur aski musikarekiko interes berezirik ez duen jendearenean ere.Musika ez da ezer, bibrazioa da: airean, uretan, gure errai eta hezurretan aske barreiatzen dena. Baina hori da agian hain ahaltsu egiten duena, ez baitzait kultur artefaktu batentzat transmisio modu eder eta eraginkorragorik bururatzen. Gehitu ekuaziora airean zeharreko dardara horietan hitzak ere etor litezkeela, doinuez eta soinuez gain literaturak ere inbaditzen gaituela uhin erritmikoetan gordeta. Emaitza kokleatik barrena arimaraino iristen den Troiako zaldi kulturala da! Poesia etorkizunez kargaturiko arma bada, zer ez ote da herri musika? Galdetu, bestela, publizista eta hauteskunde kanpainetako arduradunei. Agian abesti batek inorengan izan dezakeen eragina puzten ari naiz, baina, transmisioaz eta komunikazioaz ari garela, iruditzen zait ez diegula geure doinuei merezi duten garrantzia eta lekua ematen, eta zentzuzkoa dirudi herri batek bere musika eta musikariak ondo zaintzea.

MU-SI-KA

JOSEBA TAPIA EMANALDI MUSIKATUA.Trikitia jotzeko metodo berria liburu batean jaso eta honen aurkezpen musikatua egingo du.

GALDER IZAGIRREBATERIA BATEN KOLPEAKTailerra eta erakustaldia

MIKEL URAKEN. KONTZERTUA

XABI SOLANOELKARRIZKETA MUSIKATUA.Esne Beltzaren abeslariak solasaldi musikatuak eskainiko ditu.

IGON OLAGUENAGA.MUSIKA EMANALDIA

JUAN MARI BELTRAN + FITA FIK EMANALDI MUSIKATUA. Euskal musika tresnen maisuak emanaldi musikatua egingo du FITA FIK eskolako kideekin batera .

ABELTXURIAKHALA DZIPO ESKOLA.KONTZERTU DIDAKTIKOA.Euskal soinu tresnen emanaldi didaktikoak eskainiko dituzte.

ENDIKA ALBELLA. HIP-HOP TAILERRA Hip hoparen gakoak azalduko ditu.

GARILAK 26KONTZERTUAErromeria

Page 23: JALGI 2016, EUSKAL KULTURAREN PLAZA IBILTARIABerria jalgi aldizkaria web 20160513

JALGI 2016 /// EUSKAL KULTURAREN PLAZA IBILTARIA /// 23

ANA-RIALBERDI

“Min egiten dit talde berriak ingelesez aritzen direla ikusteak”Ia hogei urte eman ditu Anarik oholtza gainean, izen horrekin sinatutako lehen diskoa 1997an argitaratu baitzuen. Tarte horretan bera eta bere sorkuntza asko aldatu direla aitortu du. Etengabe aldatzen ari den mundu honetan atzean geratu ez denaren seinale.

MUSIKARIA

Ia hogei urte beteko dira lehen dis-koa argitaratu zenuenetik, nola aldatu da zure sorkuntza? Nola ikusten duzu egindako bidea?

Niretzat asko aldatu da, baina kan-potik ikusita, besteek ez dakit gauza bera esango luketen. Hogei urteotan zenbat aldatu zaren zuk soilik dakizu, baina kanpokoek, agian ez dute hain-

besteko aldaketa nabarituko. Norberak bere aldaketaren gainean daukan sen-tsazioa askoz indartsuagoa dela irudi-tzen zait. Ni neu asko aldatu naiz eta, gainera, saiatu naiz aldatzen. Bide bat egiten saiatu naiz, leku desberdinetara jotzen, eta disko bakoitzarekin bide ho-rretan pausu bat aurrera eman dut. Nire lehen diskoa oso biluzia da, eta, orduan

bezala, orain ere bakarrik jotzen dut as-kotan. Baina ez da gauza bera orain dela 20 urteko disko horretako Anari edota aurreko astean Ermuan bakarrik gita-rrarekin aritu zena. Beraz, erantzuna da bai, aldatu da.

Aurrekari Penalak disko berria aur-kezten zabiltza. Nahi duzun leku horre-tatik gertuago sentitzen zarela adierazi duzu horren harira.

Zenbait kantutan sentitu dut. Nik neure burua entzunda, inguruan ikus-ten ditudan gauzak… Batzuetan, ez zara heltzen zuk nahi duzun leku ho-rretara. Izan daiteke melodiagatik ala hi-tzengatik, edo bien nahasketagatik, in-terpretazioagatik, taldeagatik… gauza asko daude tartean. Batzuetan, zerbait esan egin nahi duzu, baina ez zara hel-tzen. Eta alde horretatik, gustura gera-tu naiz disko honetako zenbait kanta-rekin, nire helmuga zen leku horretara gerturatu naizelako.

Emakume sortzaileek emakumeentzat soilik sortzen duzuela esaten duen topikoa apurtze aldera, zure sorkuntzak generoa-ren muga hausten duela uste duzu?

AGUSTIN ALKHAT KONTZERTU AKUSTIKOA

ULUKAKONTZERTUA

HESIANKONTZERTU AKUSTIKOA

Page 24: JALGI 2016, EUSKAL KULTURAREN PLAZA IBILTARIABerria jalgi aldizkaria web 20160513

24 /// BERRIA. ALDIZKARI BEREZIA /// JALGI 2016

Ez dakit gizonek idazten dituzten kantak gizonentzat soilik idazten di-tuzten edo, aldiz, denentzat diren. Topikoa da esatea gizonek idazten dutena unibertsala dela, hau da, de-nena dela, eta emakumeek egiten duguna soilik emakumeentzat dela. Larriena zera da, emakumeok, neurri batean, sinetsi dugula hori eta, gai-nera, topiko horren arabera, emaku-mearenak gutxiago balio duela. Oso gai potoloa da, eta, egia esan, niri ere kostatu zait horretaz jabetzea.

Baina, bai, ematen du gizonena unibertsala dela eta emakumee-na emakumeentzat, eta gauza so-til horien kontra indarra egin beha-rra dago. Zein da gai femeninoa? Abeslari femeninoak garela esa-ten digute guri, eta zergatik ez dio-te Berri Txarrak taldeko Gorka Ur-bizuri esaten abeslari maskulinoa dela? Ez, Gorka abeslari neutroa da eta ni abeslari emakumezkoa naiz. Hori dena gizonen asmakuntza bat da, eta hori deseraikitzen lan handia egin behar dugu. Niri galdetu dida-zun bezala, hurrengoan, gizon bati galdetu behar diozu ea bere sorkun-tza maskulinoa den.

Garrantzitsua da sorkuntza lana-ren transmisioa eta komunikazioa?

Transmisio horrek inporta dit. Min egiten dit talde berriak ingelesez ari-tzen direla ikusteak, adibidez.

Euskal kulturaren partaide naizen aldetik, garrantzitsua iruditzen zait transmisioa. Baina esango nuke gau-za orokorrak transmititu behar ditu-gula, eta ez hainbeste kantuak. Eus-karaz abesteko grina transmititzea garrantzitsuago iruditzen zait, eus-kal kantuen transmisioa baino. Eus-kal kantuak bidean galduko dira, nahi eta nahi ez. Hurrengo belaunaldiek ez dute jakingo Mikel Laboa zein zen. Pa-satuko da, AEBetan Elvis eta Dylan pasatu ziren moduan. Asko obsesio-natu gara horrekin.

Baina beti egongo da jendea hori bilatuko duena, pentsatu nahi dut, guk gure aurrekoak bilatu genituen bezala. Benetan inportanteena da euskaraz sortzeko grina transmititzea.

Horregatik izugarrizko pena ema-ten dit talde berriak ingelesez aritzen ikusteak, eta uste dut hor ez dugula lortu transmisio hori. Azken finean, munduari begiratzekotan, argi daukat zeure mundura eta zeure mundutik

begiratu behar diozula. Hori litzateke gure erronka. Esate baterako, Euska-di Gaztea bezalako plataforma batek euskaraz transmititzen du ingelesezko musika. Agian, hori ondo dago, baina beste zer edo zer behar da.

Zein da zure iritzia Jalgi eta antze-ko ekimenen gainean? Euskal komu-nitatea, bai sortzaileak zein zaletuak biltzeko modu bat da?

Dudarik ez. Guretzat, sortzaileon-tzat, beste sortzaile batzuekin ibiltzea beti da ederra. Eta ederra da, halaber, kokapen geografikoaren hautua, eta sormena mapa batean kokatzea. Oso gustura gaude, Laudion jotzeko auke-ra gutxi izan ditugulako. Aukera ederra da, gainera, Agustin Alkhat eta Gorka Urbizurekin taula gainera igotzea, es-zena desberdinak nahasten direlako. Ekimen indartsua eta interesgarria da, zalantzarik gabe.

ANA-RIALBERDI

Page 25: JALGI 2016, EUSKAL KULTURAREN PLAZA IBILTARIABerria jalgi aldizkaria web 20160513

JALGI 2016 /// EUSKAL KULTURAREN PLAZA IBILTARIA /// 25

Ruper Ordorikaren kantuak himnoak dira edozein belaunalditako ameslarientzat. Euskal poeta handienen lerro gogoangarrienak are gogoangarriago bihurtu zaizkigu haren ahotsaren galbahetik igaro ondoren. Eta haren musikari esker, gu libro gabiltza kaleetan, tirantedun galtza laranjaz jantzirik, libro-libro. Nekez imajinatu dezakegu Ruperrentzat Igor Arzuaga baino konpainia hoberik taula gainean, pianoaren teklei eraginda, mundua hankaz gora jartzeko gai den artista. Bi bardo. Musikaren bi artisau. Bi izar distiratsu, Amurrio Antzokiko oholtza argiz beteko dutenak.

21:30ETANAMURRIO ANTZOKIANSARRERA: 10 EURO

RU-PER OR-DO-RIKA

+IGOR ARZUAGA

EMANALDI GOGOANGARRIAAMURRIO ANTZOKIAN

Page 26: JALGI 2016, EUSKAL KULTURAREN PLAZA IBILTARIABerria jalgi aldizkaria web 20160513

26 /// BERRIA. ALDIZKARI BEREZIA /// JALGI 2016

EUSKAL KULTURAREN IKUSGARRITASUNA ALDARRI

Aste bizia izango da inondik ere maiatzaren azkena Aiaraldean. Eus-kal kultur sorkuntzaren ikusgarrita-suna, komunikazio eta transmisioa ardatz dituen Jalgi ekimenak nora-bide horretan kokatutako 65 kultur jarduera antolatuko ditu eskualdeko 9 udalerrietan. Jardueretako batzuk kulturaren ohiko plazetan garatuko dira, beste batzuk aldiz, ez-ohiko pu-blikoaren aurrean eta lekuetan. Plaza berriak ireki kulturari, komunikazioa eta transmisioa indartu. Horra Jal-gi ekimenaren aldarrikapen nagusia.

Baina ekitaldi hauek eta Amurrio-ko Reforren antolatutako hausnar-keta jardunaldiek, zer pentsa eman ez ezik, aldarrikapenerako asmoa ere badute: gure hizkuntzan egiten den kultur sorkuntzaren aldeko aldarri-kapen sendoa. Hemen gaude, eta bagara nor.

AldarrikapenaZentzu horretan maiatzaren 28a

kulturaren aldeko aldarrikapen pla-za bihurtu nahi dute antolatzaileek Laudio. Aste guztian zehar ikusi eta ikasitakoak taularatu eta etorkizuna-ri indarberrituta ekiteko mugarri bat

JALGILAUDIORA

ezarri. Tokiko sortzaileak, Euskal He-rri luze zabalekoak, publiko hurbila, urruna, zaleak eta ez horren zaleak... Euskal kultur sorkuntza akuilatzeko Laudion deitu dute hitzordua.

Zazpi kultur-disziplinatako eki-taldiak antolatu dituzte egun ho-rretarako, eta Euskal Herriko herri-tarrak aldarrikapen eta festa girora deitu dituzte.

Egitarau indartsuaEgun osoan luzatuko den jai hone-

tan, besteak beste, Metrokoadroka, Porrotx, Pon Ta Pa, Igon Olagunue-ga, Parasite Kolektiboa, Aiko, Xilipur-di, Odei Barroso eta Iñaki Viñaspre, Uluka, Gorka Urbizu, Agustin Alkhat, Hesian, Anari eta Garilak 26 arituko dira Laudioko Herriko plazan eta Al-dai gunean.

Page 27: JALGI 2016, EUSKAL KULTURAREN PLAZA IBILTARIABerria jalgi aldizkaria web 20160513

JALGI 2016 /// EUSKAL KULTURAREN PLAZA IBILTARIA /// 27

AIA-RAL-DEA EZAGUTZEN

NOLA IRITSI- Bilbotik: A-68 Autobidea. Laudioko irteera.- Bilbotik eta Santanderretik: Balmasedako saihesbidea (BI-636), eta Sodupen Gordexola-Artziniegaranzko norabidea hartu.- Gasteiztik eta Logroñotik: A-68 Autobidea. Laudioko irteera.- Garraio publikoa: RENFEren Bilbo-Urduña zerbitzua / Bizkaibus zerbitzua

Aiaraldea Nerbioi ibaiertzeko harrietako batean eserita dago, isil eta umil, Gorobel mendilerro amaiezinaren babespean, denboraren joanari begira. Berezkoa du isiltasuna, harrizkoa eta urezkoa.

Gutxi axola diote mugek utzitako ebakiondoek. Bera Araba da, eta Bizkaia. Berdin jango dituzte behiek Amurrioko zein Arrankudiaga-Zolloko belarrak. Itzalpe bera emango dute ha-ritzek eta pagoek Arakaldon, Okondon eta Orozkon. Berdin urratuko dute arranoek Urduñako eta Artziniegako zeruak. Lur bera babestuko dute dorretxeek Aiaran eta Laudion.

Horregatik, ispiluaren aurrean jarri eta nahi duena izaten ikasi du Aiaraldeak. Tradizioei eusten jakin du, bere burua etengabe berrasmatu ahal izateko. Euskara berpizten jakin du, mingai-nak gure doinuen arabera dantzan jarri ahal izateko. Eta sor-menari galtzada bat eraiki dio, harriz harri, sotiltasunez eta apaltasunez, oihu egin beharrik gabe, denok hobeto bizi ahal izateko.

Ongi etorri Aiaraldera, behar duzun harrizko eta urezko isil-tasun koloretsua gara.

Page 28: JALGI 2016, EUSKAL KULTURAREN PLAZA IBILTARIABerria jalgi aldizkaria web 20160513

28 /// BERRIA. ALDIZKARI BEREZIA /// JALGI 2016

INGU-RU-NEAEZAGUTU BEHARREKO ZENBAIT TXOKO MAGIKO

Nerbioiaren jaiotzaUrduñako mendatea igota iritsi daiteke Nerbioi Ibaiaren jaiotzara, penintsulako ur-jauzi handienera hain zuzen ere. Paisaia ikusgarria da bertan, eta mendi bideei ekiteko toki aparta.

Parke linealaArakaldo, Laudio, Luiaondo eta Amurrio batzen dituen bidea da, Nerbioi ibaiaren ertzean hedatzen den bidegorria, oinez zein bizikletaz egiteko aproposa.

Bilbotik LaudioraBilbotik Laudiora arteko bidea oinez eta paisaia ikusgarrien artean egiteko aukera ahalbidetzen du “Kontrabandisten bidea” bezala ezagun den ibilbideak.

Memoria historikoaGerra Zibilak utzitako arrastoak topatu daitezke oraindik eskualdeko mendietan, Burdin Hesia izeneko bidea jarraituta adibidez.

MaroñoGorobel mendilerroaren magalean dago Maroñoko urtegia. Eguraldi ona eginez gero, inguruko zelaiak bazkaltzeko edota eguna pasatzeko aproposak dira.

Sopeñako GR bideaSopeñako Errege Bidea, GR-284, merkatari eta salerosleen komunikabide nagusia izan zen Erdi Aroan. Egun, 66 kilometroko ibilbidea osatzen du itzelezko paisaien artean.

“Oparoa eta edertasun handikoa”, horrela deskribatu dezakegu Aiaraldeko natura ingurunea, aire zabaleko kirol mota oro praktikatzeko eta aparteko balio naturala duten parajeak ezagutzeko leku pribilegiatua. Ugariak dira eskualdean bisitatu eta ezagutzeko dauden txoko magikoak, euren balio paisajistikoagatik ezagunak. Eskualde osoan bi ingurumen unitate nagu-si bereizi daitezke: Gorobel eta Aiara Harana. Baina paisaiengatik soilik ez, ikuspuntu zoologiko batetik ere aberatsa da Aia-raldea, mota askotako hegaztiak ikusi daitezkeelako eskualdeko zerua urratzen.

Page 29: JALGI 2016, EUSKAL KULTURAREN PLAZA IBILTARIABerria jalgi aldizkaria web 20160513

JALGI 2016 /// EUSKAL KULTURAREN PLAZA IBILTARIA /// 29

ON-DAREA

HISTORIAREN LEKUKO BIZIAK

Ondare historikoaren makina bat adi-bide esanguratsu topatu daitezke Aia-raldean. Aipatzekoa da Artziniegako alde zaharra. Hain dago ondo manten-duta, ezen Koldo Serrak zinemagileak bere azken pelikularako plato moduan baliatu duen Gernikako bonbardaketa irudikatzeko. Era berean, aipatzekoa da ere herriaren kanpoaldean kokatua da-goen Arteko Gure Amaren Santutegia. Historia handiko lekua da, XV. mende-koa, estilo gotikokoa.

Laudioko Ermualdean kokatutako Er-muko Andra Mari Santutegia ere txo-ko berezia da. XV. mendea baino lehen

datatutako nekropoli bat topatu zuten bertan duela zenbait hilabete eginiko in-dusketetan. Paisaia ederrez inguratuta-ko parajea da inondik ere.

Ikusgarria da ere Kexaak duen onda-rea. Biztanleko ondare historiko gehien duen herrietako bat izango da seguru asko: Aiararren leinu etxea zena, San Joan Bataiatzailearen eliza eta komen-tua eta Adatseko Andre Mariaren eliza-ren kapera eta dorrea topatu daitezke bertan, natura inguru paregabeaz in-guraturik.

Baina eskualdean eraikin historiko bereizgarri bat badago, dorretxea da. 64

dorretxe eta jauregi daude Aiaraldean, horietariko asko oso egoera onean gai-nera, bisitariaren eskura.

Museoak, ugariak eta anitzakEz dira gutxi ezta eskualdean dauden

museoak. Horietariko hiru Artziniegan daude: Xabier Santxotena eskultorearen tailer-museoa, Museo Etnografikoa eta Arte Sakroarena. Erlijioarekin erlaziona-tutako artelan bilduma duen beste mu-seo bat dago Kexaan, eta beste bi Amu-rrion: Likorearen Museoa (EAEko lehe-nengoa) eta Aresketamendin kokatua dagoen energia berriztagarrien parkea.

ZER IKUSI

MUSEOAKSantxotena Museo-tailerraTelefonoa: 945 39 66 64Web-gunea: santxotena.org

Artziniega MuseoaTelefonoa: 945 39 62 10Web-gunea: artziniegamuseoa.org

Santutegia eta Arte Sakroaren MuseoaTelefonoa: 945 39 60 66

Likorearen museoaTelefonoa: 945393704

Kexaako Arte Sakroaren museoaTelefonoa: 945 399 414

Aresketamendiko energia berriztagarrien parkeaTelefonoa: 619777638

Pablo Respaldizaren sutegia Artziniegan Tel. 945 39 62 10

TURISMO BULEGOAKAmurrio: 945 39 37 04Artziniega: 945 396 210Kexaa: 945 399 414Urduña: 945 38 43 84Laudio: 944 034 930

Page 30: JALGI 2016, EUSKAL KULTURAREN PLAZA IBILTARIABerria jalgi aldizkaria web 20160513

30 /// BERRIA. ALDIZKARI BEREZIA /// JALGI 2016

GAS-TRO-NOMIA

TOKIKO PRODUKTUEK EHUNDUTAKO IBILBIDEA

NON LO EGIN

Aiaraldeko artisau-tradizio gastrono-mikoa aberatsa da, bai lehengaien kalita-teari dagokionez, zein hauekin landuta-ko produktu eskaintza aberatsari dago-kionean. Txakolina eskualdeko produktu entzutetsuenetariko bat da. Euskal Herri-ko ohiko ardo zuriak, Aiaraldean hazteko lur egokia aurkitzen du. Nabarmentze-koa da ere, eskualdean errezeta gastro-nomiko ugaritarako ongailu bikaintzat jo-tzen den txakolin-ozpina, Urduñan lan-tzen dena. Bost upategi daude guztira eskualdean, eta guztiek dituzte bisitariei begirako eskaintza zabalak, “Txakolina-ren ibilbidea” osatzen dutenak.

Gazta da eskualdeko beste produk-tu garrantzitsua. Bertako gaztak artisau-lanaren ondorio dira, hauen artean Idia-

zabal jatorri-deiturakoak aurkitzen dira, alegia, ardi latxaren esnetik eskuratzen direnak eta inolako gehigarririk ez dute-nak. Aiaraldean baina, goi-mailako bes-te produktu batzuk ere ekoizten dira: ez-tia, baserriko ogia, txorizoak, odolosteak, euren kalitateagatik ospetsuak eta arti-sau-era tradizionalean landuak. Eskual-dean astero egiten diren azoka ezberdi-nek probatzeko eta erosteko aukera es-kaintzen dute.

Produktu ekologikoei dagokienez, ne-kazaritza eta abeltzaintza ekologikoaren aldeko apustu handia egiten ari da: mar-melada, barraskiloak, fruta, okela, baraz-kiak. Produktu hauek erakusleiho ederra dute hileko lehenengo larunbatetan Ur-duñako Foru Plazan.

TXAKOLINAREN IBILBIDEA: Eskualdeko hainbat upategi, ostatu edota jatetxe barnebiltzen dituen ibilbidea da, Aiaraldeko txakolinaz gozaraztea helburu duena. + INFO: www.aiaraldea.org

NON JAN

LAUDIOAnuncibai Jauregia 94 672 61 88 Karrika 94 672 82 07Balintxarreketa 94 672 43 50 El Tunel. 94 672 05 58Utzine. 94 672 12 32Toki on. 94 601 67 07Batzoki. 946 720 683Valle de Ayala 94 672 36 11Larrea 94 672 50 13Fuentesila 94 672 20 55Kukullu 94 672 61 31Tolo 672 23 50 65Dorrea 944048878Odeibar-946720683

AMURRIOArenalde maitea 945 89 24 26 Villa Florida. 945 89 19 99Bideko . 945 89 06 33Dani 945 89 17 97El Refor 945 39 33 14Iarritu Sagardotegia 945 38 61 31Landako 945 39 30 52Okeluri 945 89 20 50Ruperto 945 89 09 49Ayala 945 39 33 79Etxezuri 945 06 62 36Abiaga: 945 393 618Aldama: 945 066 646

AIARAIbarrondo 945 399 473Aiarako batzokia 945 39 92 34El Toboso 945 39 90 17Oleta 945 39 35 64Antojo jatetxea 945 39 99 00

ARTZINIEGAIturrialde 945 39 69 29Torre Barrataguren 945 39 60 50La Encina 945 39 60 40Montenegro 945 39 63 23El Fresno 945 39 63 99Batzoki 945 39 63 23

OKONDOGorostiola 945 89 81 64Meson Okondo 945 89 81 83

LAUDIOValle de Ayala Hotela 94 672 36 11

AMURRIOLekandero 945 383 850Aiara ostatu-etxea 945 89 04 52Aldama Hotela 945 06 66 46Iruaritz 945 892 676Albizabal 656 700 816 Usko: 945 891 967

OROZKOEtxegorri 636 967 066

AIARARincón de Aiara 945 39 90 20 Belaustenea 667 655 942Arcos de Quejana 945 399 320Guzurtegi 945.399.438Mendieta Etxea 605 741 441Urdinetxe 670 477 727Zelaikoetxe 945 06 10 41Garabilla Landaetxea 616 138 449Petraenea etxea 618 805 464

Page 31: JALGI 2016, EUSKAL KULTURAREN PLAZA IBILTARIABerria jalgi aldizkaria web 20160513

JALGI 2016 /// EUSKAL KULTURAREN PLAZA IBILTARIA /// 31

94 672 81 48 645 713 355 945 89 85 16

945 384 126 645 713 355

Page 32: JALGI 2016, EUSKAL KULTURAREN PLAZA IBILTARIABerria jalgi aldizkaria web 20160513

32 /// BERRIA. ALDIZKARI BEREZIA /// JALGI 2016