Jeans-ak hozkailuan

3
JEANS-AK HOZKAILUAN (Patxi Zubizarreta) Desengainua Danek bihar Grand Canyon entzutetsura heltzeko asmoa duenez, gaurkoan milia asko egin behar izan ditugu. Eta milia horiek egin bitartean, furgoneta berriro ere denboraren makina bilakatu zait eta ezin izan diot oroitzeari utzi. Eta beharbada leihatilatik ikusten nituen kamioiek eraginik edo, haur denboran aitak oparitu zidan plastikozko kamioi handi horiaz oroitu naiz, eta gogoko jostaílu harekin etxean nola ibiltzen nintzen atzera eta aurrera. Egun batez—hartan ere herrixkan geunden—, bakarrik jostatzeaz aspertu, eta amonarenera jo nuen. "Rakeltxo, non utzi duzu kamioia?", galdegin zidan hark zerbaiten susmoa harturik. "Garajean", erantzun nion nik xalo-xalo. Baina garajea sukaldeko labea izan ("Ume hauekin ez dago lo egoterik!”) (.. / ...) eta orduan piztua egon, eta amonak garaje-labeko atea zabaldu zuenerako kamioiaren plastikoa urtua zegoen eta burdinazko ardatzak besterik ez zen geratzen... ...Badirudi bizitzak opariak ez ezik tarteka halako kolpeak ...edo tiroak...— ere eman behar dizkigula nor izango bagara, zailduko bagara, zentzatuko bagara. Hori pentsarazi dit, behinik behin, bigarren oroitzapenak, baina horrek haurtzarora baino gehiago gaztarora eraman nau. Garai hartan, ni harro egoten nintzen aitaren lanbidea zela eta: penintsulako hiri nagusietan ez ezik, Frantzian, Alemanian, Italian eta beste hainbat estatutan ere ibiltzen bateen; hiri urrun haietatik itzulian, besarkada bero batekin batera,

description

Patxi Zubizarretaren nobelaren zatiak eta ariketa

Transcript of Jeans-ak hozkailuan

Page 1: Jeans-ak hozkailuan

JEANS-AK HOZKAILUAN (Patxi Zubizarreta)

• Desengainua•  •  • Danek bihar Grand Canyon entzutetsura heltzeko asmoa duenez, gaurkoan milia• asko egin behar izan ditugu. Eta milia horiek egin bitartean, furgoneta berriro ere denboraren makina bilakatu zait eta

ezin izan diot oroitzeari utzi.•  • Eta beharbada leihatilatik ikusten nituen kamioiek eraginik edo, haur denboran aitak oparitu zidan plastikozko kamioi

handi horiaz oroitu naiz, eta gogoko jostaílu harekin etxean nola ibiltzen nintzen atzera eta aurrera. Egun batez—har tan ere herrixkan geunden—, bakarrik jostatzeaz aspertu, eta amonarenera jo nuen. "Rakeltxo, non utzi duzu kamioia?", galdegin zidan hark zerbaiten susmoa harturik. "Garajean", erantzun nion nik xalo-xalo. Baina garajea sukaldeko labea izan ("Ume hauekin ez dago lo egoterik!”)

• (.. / ...)• eta orduan piztua egon, eta amonak garaje-labeko atea zabaldu zuenerako kamioiaren plastikoa urtua zegoen eta

burdinazko ardatzak besterik ez zen geratzen...• ...Badirudi bizitzak opariak ez ezik tarteka halako kolpeak ...edo tiroak...— ere eman behar dizkigula nor izango baga

ra, zailduko bagara, zentzatuko bagara. Hori pentsarazi dit, behinik behin, bigarren oroitzapenak, baina horrek haurtzarora baino gehiago gaztarora eraman nau. Garai hartan, ni harro egoten nintzen aitaren lanbidea zela eta: penintsulako hiri nagusietan ez ezik, Frantzian, Alemanian, Italian eta beste hainbat estatutan ere ibiltzen bateen; hiri urrun haietatik itzulian, besarkada bero batekin batera,

Page 2: Jeans-ak hozkailuan

beti jasotzen nuen opariren bat edo beste. Behin, ordea, institutuko lagunei entzun nien putetxe bat zabaldu zutela Gasteiz inguruan, eta bezero kamioizale ezkonduek txartelarekin ordaintzeko arazorik izan ez zezaten, hau da, emazteek ezeren susmorik izan ez zezaten, zerbitzuen ordainketa ziurtatzeko gero kutxako libretan "Asador Koldo" agertzen zela. Eta ongi baino hobeki oroitzen dut, badaezpada ere eta, jakin-minaren jakin-minez, bolada hartan ni neu arduratzen hasi nintzela posta jasotzeaz; esan gabe doa normalean ezikusia egiten nien kutxako gutunen zain egoten nintzela, harik eta, luze gabe, "Asador Koldo" ezagun hura nire harrotasuna zapuztera agertu zen arte...Baina desengainuak eta porrotak gorabehera, badirudi gizakiok amodioaren bila joatera kondenaturík gaudela: hala Joan zen Dabid eta hala noa ni. Eta beharbada horregatik, burua furgoneta barnera itzuli, eta atzeraka jiratu dut, Rubén zego en aldera, belaunaren faltan nire begirakunea harenarekin gurutzatzeko, baina Estherrekin mintzatzen zetorren eta, zorigaitzez, ez da konturatu ere egin.

Page 3: Jeans-ak hozkailuan

ARIKETAK

• Kontalaria gizonezkoa ala emakumea da?• Zuzen deritzozu izenburuari? Zergatik?• « Zer eleberri motatan sailkatuko zenuke

hau?