Joshua Fishman: Hizkuntz politikarako proposamen … direnak, geroeta astrofisika-ikasle...
Transcript of Joshua Fishman: Hizkuntz politikarako proposamen … direnak, geroeta astrofisika-ikasle...
Itzulpenak eta lankidetzak
Joshua Fishman:Hizkuntz politikarakoproposamen berri bat.Euskaraz, euskararimoldatuaJoseba Andoni Agirretxea
«... lau urte nituelarikzergatik jakin gabeguztiz bortxatuasehaskanmamitutako hitzakamaren magaleanikasitako hizkuntzaahoz aho etorrizitzaizkidanohiturakahantz erazizizkidaten ......lau urte nituelariknire barnetasun hauskorragerorako aldatuznire barru mintzaerabetirako zapalduzerdaldunaegin nindutennire lurreanbeste askorekinbatera ...»
Gotzon Aleman Amundarain 1953-1978
ZUTABE 22 (1990), 135-144orr.
135
136 Joshua Fishman: hizkuntz politikarako proposamen berri bat
«... Nik herriari zor diodalaherritik hartu nuana,amaren bidez heldu zitzaidaneuskal mezuen gutuna ...»
Bitoriano Gandiaga
SARRERAGUZTIAK BEZALAXE
Zertarako dira hizkuntzak? galderanorbaitek egiten badit, hasiera bateaneta ikasitakoaren bapatekotasunaz baliatuz, betiko lelo akademikoa izangoda ene erantzuna. Baina galdera horigure barruko bigarren espazio, solairuedo biltegira bidaltzen badugu, non dagoen inork ez dakien leku mugatzaileeta majiko horretara, beharbada, ezderrigorrez, erantzun ezberdina letorkiguke.Badira herri-kulturan (azken batean
horixe da kultura) erantzun bat emanbaino lehen bi aldiz pentsatu behardela edota bi «Agur Maria» errezatubehar direla esateko joerak. Beraz, bizenbaki horrek lehen esan dudan bigarren pisu edo almazen horrekin baduzerikusirik. Kontzientziatik at dagoenegoitza, sentimenduen eta ideologienbabia den esparrua, eta sarritan arrazionalitateak (eta ez arrazoiak) sarreradebekatua duten erresuma.Baina zertara ote datar guzti hau?
Nondik norakoa ez al <lagoargi gaureguneko Hizkuntzalaritza modemoan?Galdera hauek ere lehendabizikoak bezalaxe erantzun posible asko lituzkete,edo behintzat bi gutxienez. Bata ikasitakoaren arabera errepikatu besterikegiten ez dugunekoa eta bestea geukberez hausnarketaren ondoren emandezakeguna, baina zoritxarrez bigarrenhau mugatuegia eta baldintzatuegiadaga gaur egungo zientzia positibo etaenpirikoetan. Hala eta guzti ere, baduideologiak edo nortasun-nahiak guztiagainditzen duen edo gaindi dezakeenindar eta boterea, zerbait sentitzen etadesiratzen denean ezerk geldiaraz ez
dezakeena. Horixe da Hizkuntza minorizatu/hedapen gabeko/hilzori bidekoen alde dihardutenen/dugunon lehiaeta bame burruka, nola egin arrazoizko sentimenduek berez dioskuena.
Horretara datar hasierako berba-mordo eta ideien nahaspilatze hau. Hizkuntza bat ez delako bakarrik hiztegiak eta gramatikak egiteko balio duenzerbait, gizonaren existentzian kultureredu adierazgarrienetarikoa ere badelako.
Hori horrela izanda, edo aurreritzihori baliogarritzat emanez gero, erreflexio-bidea zabalik gera dakiguke ondorengo azterbiderako. Nola planteatuhizkuntz politika egoki bat hilzorian<lauden hizkuntzetan? Zeintzuk <liraherrion mekanismoak (autodefentsa-mekanismoak) guzti hori mamitzeko?Sarritan etxeko kontuez hitz egiterakoan bihotzak arrazoia gehiegi estaltzen du; baina baita alderantziz ere:kanpokoez edo axola gehiegirik eragiten ez diguten horiez arrazoiak lekurikez die uzten sentimenduei. Tarte-bidearbitrario bat aukeratu dugu (tarte-bideguztiak bezala) era logiko eta ez horregatik aukeratzerakoan maitasun-kutsurik gabea.
Joshua Fishman, gaur egungo soziolinguistikan izen haundi eta entzutetsubat izateaz gain, hizkuntza minorizatueta hilzorian daudenen azterketa zenbait eginikoa dugu. lparramerikarra, judua, eta hainbat unibertsitatetako irakaslea. Gaur egun NewYork-ekoJeshiva Unibertsitatean dihardu lanean etabere zuzendaritzapean argitaratzen da«Contributions to the Sociology ofLanguages» aldizkaria eta liburu-saila.
Itzulpenak eta lankidetzak
Hirurehun artikulutik gora publikatuditu eta, esan bezala, hizkuntza minorizatuak <lauden leku askotan lan egindu, erakunde eta gobernuek hara bidalirik.Geure aztergai bezala, beraz, Joshua
Fishman-en artikulu zabal eta sakonbat hartuko dugu1, osagarri bezalaberari eginiko elkarrizketa batez balia-. tuz2• Bietan azaltzen da autoreak duenkezka hizkuntza minorizatu eta heriobidean <lauden horiek etorkizun argiagoa izan dezaten. Eredu bezala euskara, irlandera, frisiera edota jevish-ahartzen dituelarik, eta ematen dituenerantzun posibleak sarritan harritukobagaituzte ere, ezin esan ez direnikerreflexioaren ondoren eginikoak etabere konnotazio afektiboa ere barnedutelarik (bere ama-hizkuntza Jevish-ada).Gatozen, beraz, Fishman-en lana az
tertu eta behar diren kritika eta hausnartze-bideak jasotzera, azken batean«kaltetutako» edo eragin zuzena duenherri eta kultura bat bait gara, arazo diglosikoa eta bilinguismo ez-neurtu edoez-pareko batean bizi <lena.
HIZKUNTZPOLITIKARAKOPROPOSAMEN BERRI BAT
Saiakera edo azterketa honetan buru-belarri sartuz gero, erraz edo berehala uler eta ikus dezakegu Fishmanek ezagutzen duenaz idatzi duela, ezdela neofito edo pagano bat alor honenazterbidean. Berak hainbat urteko lanaren ondoren, bere eguneroko ihardueraren esperientzia akumulatu guztia ehotu, eta berezko teorizazio edoproposamen bat emateko gai dela adierazten zaigu. Horren aurrean eta gurekokagune propioa kontutan harturik,eskertzekoa da horrelako planteamentuen ja be iza tea, ados egon ala ez:a) Izen haundiko linguista iparra
merikar bat, teorian, beragandik
137
eta bere azterbidetik urrun <lauden hizkuntzez arduratu delako.
b) Bera soziolinguistikako doktoreaizateaz gain Hizkuntzaren Psikologiaz hainbat urtetan aritu denaizatean, honek ematen duen humanizaziorako joera benetan baliagarri eta beharrezko delako,teoria abstraktoz beteriko gai honetan .
e) Orokorrean biltzen jakin duelakokokagune berezi bakoitzean ematen den fenomenologia linguistikoeta kulturala, eta guztietako politika linguistikoaren akatsei proposamen berri bat eskaintzen dielako.
Beste zaku bateko garla genuke, planteamendu hori egokia den, edota egunero bizi dugunok (ezin ahaztu borroka honetan dihardugunon arazo nagusia kultural edo ideologikoa dela, eutsibeharraren ideologia) beste era batetara planteatzen dugula erremedioa,ziurdanik gaisoaren diagnostikoa erebeste era hatera egiten dugulako. Hauda, bihotzeko gaitzak jota dagoen batí,gibelekoa dela diagnostikatzen badiote,emango dioten botika gibelerako izango da, ez bihotzerako. Beraz, ez sendatzearen errua ez da botikarena izango,diagnostikoarena baizik. Kasu honetan, eta Fishman-en ikuspegitik ere,horrelako zerbait gerta dakiguke; beraz, ez daukagu inori errurik bota beharrik.
Sanchez Carrion «Txepetxs-en azken lana3 (guztiz interesgarria) hartzenbaldin badugu, nortasun nazionala,batasun ideologikoa eta antzeko kontzeptuekin topo egiten dugu. Besteakbeste, eta azterketa honetako erreferentzi gisa baliatzeko onuragarri suertadakiguke. Baina Fishman-en eta Txepetxen tesiak konparatzen ez gara hasiko, lan mardulegia izateaz gain lan konkretu honi ez dagokiolako. Bakar-bakarrik gogoratu bereziki euskarari dagokion azterbide sakon eta zabal batbadela soziolinguistikaren eta hizkuntzpolitikaren adarrean.
138 Joshua Fishman: hizkuntz politikarako proposamen berri bat
Fishman-ek gai hau aztertzerakoan,hasiera batetik dikotomia bat proposatzen digu: herio-arriskuan <lauden hizkuntzak / hedapena duten hizkuntzak.Dikotomia hau serio hartu eta landudu soziolinguista iparrarnerikarrak, eta,dikotomia guztiak bezalaxe (gogoratuSaussure, «dikotomia linguistiko modernoen aita» ), bata bestearekin estuestu lotuta <laude. Berak artikulukopasarte batean dioskun bezalaxe, «teorian ez luke hizkuntz hedapenaren etahizkuntza mantentzearen artean ezinbesteko tirabirarik behar»>. Bainaerrealitatea bestelakoa da, eta horiFishman-ek berak ere badaki, eta horren zergatia edo arrazoiak ere ematenditu.
Alde batetik herio-arriskuan aurkitzen denean hizkuntza bat, bere hilzorihorretatik ihes egiteko, hedapenean dagoen hizkuntzaren (A hizkuntza gainditu duen B hizkuntza) islada sistematiko bihurtzen ornen da, eta hori Fishman-ek kritikarako lehen puntu bezalaadierazten digu. Egoera ezberdinean<lauden bi hizkuntzek ezin dutelako jokabide edo jarrera berdina eraman, etaparadigma edo jarraibide bezala hedapenean dagoen hizkuntza hartzen bada, hilzorian dagoen hizkuntzak, bereegoerari eusteaz gain, lan bikoitza eginbehar du maila sozial eta erabilpenekoan, bestearen maila berdinean egoteko. Beraz, egoeraezberdineandauden bihizkuntzak ezin dute he/buru berdinaizan.
Fishman ez da sartzen hizkuntzabaten galbidea edo herio-bidea zertandatzan estudiatzen, horren zergatiazein den esplikatzen. Berak egoera horiemana dagoeneko puntutik hasten duazterbidea. Horrek, nere ustez, erraztuegiten du erabat edo beste bere proposamena; hau da, hizkuntza baten galbideko arrazoiak aztertzen ez baldinbadira, sinkroniari jaramonik egiten ezbadiogu, eta azterketa puntu konkretubatetik aurrera eginez gero, agian,
bidean zenbait elementu adierazgarrigeratuko litzaizkiguke.Elementu adierazgarri horiek sarri
tan zerikusí haundia dute gero planteatzen diren hizkuntz politika konkretuetan. Fishman-ek, era berean, hedapen-prozesu batzuk ere kritikatzen ditu, eta posizio filosofiko bezala beragaltzailearen alde jartzen da: «Hedapenak ez du hizkuntz politika kontzientea bakarrik esan nahi, planifikatugabeko hedapena ere bai»>, Bere ustezhedapena «anestesia» bat da, zenbaitgauza estaltzen dituen anestesia triunfalista; azken batean guztioi gustatzenzaigulako irabazle izatea. Hedapenanagusitzen denean, ez da izaten hedapen linguistikoa bakarrik; hedapen horrek berarekin hatera gizarte horrenedo hizkuntz komunitate horren bestemaila batzuetako hedapenak dakartzanean triunfalismoa haundiago bihurtzen da, eta ukitu afektiboa berebizikoada kasu horietan, soilik linguistikokidenari beste arrazoi batzuk ezartzenzaizkiolako.Arrazoibide bera erabiliz, eta Fish
man-ek berak dioskun bezala, hizkuntz hedapenaren estudioari dagokion ukitu afektiboa triunfalista denbezalaxe, hizkuntz lerratze edo ordezkatzearen azterlanari dagokiona goibela gertatzen da sarritan.Guzti hau ikusita, zera atera geneza
ke: bi hizkuntza aipaturiko dikotomiahorretan daudenean, hedapena/heriobidea, inguratzen duten baldintza kultural eta sozialak berebizikoak direla,beraien azterbide eta hizkuntz politikaezartzerako orduan.Planteatzen diren hizkuntz politika
horietatik, Fishman-ek gehien kritikatzen duena lehentasunen ordezkatzeada, nik neuk hizkuntz politiken falaziabezala definituko nukeena.
a) Hizkuntza lerratu baten egoera ezdelako hedatu batena bezalakoa.
b) Bigarren mailako erakundeetarajotzen dutelako, lehen mailakoak,
ltzulpenak eta lankidetzak
oinarrizkoak, oraindik landu gabe daudenean.
d) Hizkuntz politika egokiak eta hedapenak ez dutelako halabeharrez gauza bera izan behar.
Laburbilduz han izango litzatekeFishman-en lehen kritika nagusia. Berak garrantzi haundia ematen dio hizkuntza baten iraupenerako ukitu kultu-
. ral eta etnologikoari (ezin ahaztu, beraetnoloji lanetan aspalditik aritua dela),horiexek direlako hizkuntzaren oinarriak.
Folklorismoa/Irlandizazioa
Bi kontzeptu hauek Fishman-ek berak asmatuak <liranolabait. Bi terminohauek linguistikoki baino politikoagoki eginiko bi planteamendu ezberdin<lira, eta hau da Fishman-en teorizazioan genekuskeen bigarren dikotomia.Hizkuntza komunikazioa bada, ideia
konkretu batzuk (edo abstraktuak) beste bati igortzeko tresna bada, ideiekizango ate dute zerikusirik erabiltzenden hizkuntzarekin? Galdera honiFishman-ek luze eta sakon erantzungoliokeela ziur gaude, baina oraingoanguk geuk geure buruari egiten diogunedo egin behar geniokeen itauna da.Normalean, eta lehenago esan du
gun bezalaxe, goian aipatutako dikotomia horrek ere badu «hedapen-nahia- .rekin» zerikusirik. Hizkuntza bat «egoera normalizatu» batean dagoenean,arazorik ez da sortzen; hau da, bigarren dikotomia hau planteatu ere ez daegiten. Baina kakoa herio-bidean daudenetan daga, Euskara, Irlandera etaabarretan. Zeri deitzen dio Fishman-ekfolklorizazioa eta zeri irlandizazioa?
Biak ere hasieratik ahal bada eragotzi behar liratekeen egoera bezala damaizkigu. Dikotomia honek guri bereziki, euskaldunoi, hausnarketarako bidea eman beharko liguke, hartutakopolitika linguistikoa egokia izan denedo ez aztertzeko.
139
Irlandera, ia galtzear eta arrisku bizian dagoen hizkuntza da, komunitateirlandarraren ehuneko gutxi batek ezagutzen eta gutxiagok mintzatzen duena; hala ere, gai <lirairlanderazastrofisika erakusteko (kasu honetan Fishmanek anekdota hau gehiegi karikaturizatzen du, egoera estremo edo muturrekobezala). Berdin planteatzen du euskararekin. Egoera honi irlandizazio deitzen dio, egoera kultural eta linguistikoa errealitatetik urrun daudenean.Horrek salbatu eta hedatuko al du galzorian dagoen hizkuntza? Hori da Fishman-ek egiten duen galdera. Horrekineuskaldunok ere hormaren aurka jartzen gaitu. Hau da, hizkuntza bat, linguistikoki gai delako edozer gai edozientziaren berri emateko, hizkuntzahori garatuz eta hedatuz al doa?
Fishman-en ustez errealitate kulturalak eta linguistikoak elkar batuta egonbehar dute, gorputz konpakto bihurtuz.Horrela berak hizkuntza bakoitzak dituen ideiak errebindikatzen ditu, berezkoak zaizkionak eta hizkuntza horreneta hizkuntza horri dagokion kulturarekin betidanik loturik egon direnak.Etxearekin, maite ditugun esparruekin,gizarteko funtzioekin eta lehen mailako funtzio kulturalekin lotuak <laudenideiak behar ditu hizkuntza batek garatuz joateko.
«Hizkuntza batek bizirik irautekoideia bat behar du: eguneroko hika-miken eta arrazoipideen gainetikoxede eta ikusmira.(...)Izaki material etamaterialistikoak izanik ere, gizakiok ezdugu oraindik idealen, maite kuttunennahiz talde-helburuen alde bizitzekobeharra eta ahalmena galdu. Lehenrnailako erakunde soziokulturalen bidez lotzen da hizkuntza, lehenik, bizitzari bere zentzua ematen dioten egiekin...»6
Aipu luze honek esaniko guztia isladatzen du, eta hortxe daga Fishman-enproposamenari bilatu diodan enkantuedo xarmarik handiena. Horren arabera, beraiek, jaiotizkuntzako funtzioek,
140 Joshua Fishrnan: hizkuntz politikarako proposarnen berri bat
hartzen dute balorea, ideia kulturalhorien inguruan dauden funtzioek etahizkuntza horretan bizi denak bizitzaosoan berezko izango dituen funtzioek.Funtzio horiek ordezkaezinak dira etarol hori lehen mailako erakundeak betetzen dute. Beraz, horiexek dira lehen-lehenik hizkuntza batek iraun dezanberreskuratu behar direnak, zeren, berak dioen bezalaxe, jaiotizkuntzakofuntziorik gabe hizkuntza batek ez duiraungo, esan bezala funtzio horiekordezkaezinak bait dira; eta funtziohoriek ez dira «astrofisika euskaraz»erakutsita belaunez belaun transmititzen direnak, gero eta astrofisika-ikaslegehiago badago ere.Beraz, errakuntza handi batean erori
ote gara euskaldunok geure unibertsitatean, edo zientzi erakunde edo instituzioetan euskara gazteleraren pareanipintzeko orduan?Galdera, bakoitzaren eritzi pertsona
laren zai geratu arren, ezin da egoera
muturreko drama bihurtu. Fishmanbera ere konsziente da lehen mailakoerakundeez gain (etxea, sukaldea, familia, lehen eskola, kuadrila, eliza ...) gubezalako izaki «modernoak» gehiagora ere nahi duela iritsi eta ez garela ogihutsez bizi. Bakarrik lehen mailakoerakundeetatik transmititzen diren funtzioak beharrezkoak badira ere (etaFishman da horren defendatzailea),horietan geratuz gero, dikotomiaren bigarren elementuan erortzen gara: folklorizazioan.
«Estatus-arenplangintzarik gabe corpus-plangintzan jardutea hizkuntzalariergelen joko hutsala den bezalaxe, sukalde-eskaratzak eta etxebameak hipnotizaturik geratzea inuxente etnikoentontakeria errornantikoabaizik ez da.» 7
Horrela agertuz panorama, non biplanteamenduek dituzten beren akatseta eragozpenak, eskematikoki honeladefiní dezakegu Fishman-en teoria:
Herio-bidean daudenhizkuntzak
Lehen mailako erakundeak Bigarren maífako erakundeak
Norr:nalizazio-bidea---..-Hizkuntzaren ideiak ~- UnibertsitateaFuntzlo primarioak ---------- - TeknologlaBetirako baliozko ~- Ekonomiadiren funtzioak --.........:..._Modernitatea
Beraz, Fishman-en teorizazioaren arabera, lehendabiziko pausua eman gabealferrik- da bigarrenera pasatzea, inoizez delako hizkuntza normaldu edo finkatuko.Lehen mailatik bigarrenera pasatze
ko, «eliteak» konkistatu behar dira, eliteei (ekonomia, teknologia ...) lehenmailako funtzioak txertatuz. Horrelaeta ez beste inola lortuko dute galzo-
rian edo gutxiengoan dauden hizkuntzek behar duten hedapena.
Hedapen hori lortzeko, komunitatean sare batzuk zabaldu beharrezkoakdira. Sare horiek herrian edo komunitatean oinarrizko diren erakunde edoesparruetan kokatu beharrekoak dira,benetan hizkuntza horri lotuak dauden«funtzíoak» oinarrizko direnetan.
Itzulpenak eta lankidetzak
Ikusi den bezala, eta laburpen gisara,artikuluaren osotasuna askoz ere mamitsuago eta sakonagoa da nik emandudana baino; baina nere asmoa ez dabakarrik Fishman-ek zer dioen adieraztea, bere tesi horretatik garrantzizkoena edo interesgarriena deritzodanari hausnarketa bat egitea baizik. Gaiberetsu baten inguruan mugitzen dahizkuntzalari amerikarra, lehen eskema gisara azaldu dugun horretan. Hizkuntz politikak nolakoa izan beharduen eta zergatik diren hain bide desegokiak orain arte eramanak ere aztertzen ditu artikuluan, baina gu horretanez gara sartu.
Ez naiz Fishman, baina ... badut nere eritzia
Eta eritzi guztiak bezalaxe, gutxienezerrespetagarria. Baina badira eritzi batzuk eritzi baino zerbait gehixeagodirenak, azterketaren eta lanaren fruitudirenak, Fishman-ena bezala. Lanarenhasieran nioen bezala, bere planteamenduak oinarri edo gidatzat bezalaharturik Euskal Herrian, nola moldatuguzti hau euskarari dagokionez? Hasiera batean Euskal Herrian izan edoRwanda-n izan, linguistika puruan edo«teoriaren teorian» ez luke diferentziarik egon behar. Baina errealitateak normalean ez du teoriaz ulertzen, etabakoitza bere erara ibiltzen da, noski,zientzia izateko. Lege naturala betetzeko nahitaezkoa da fenomeno bat hemen eta Rwandan berdina izatea, kondizio eta egoera beretan esperimentatuz gero. Hori da zientifikotasunarenproba bakarra.
Baina kasu hauetan zientzia eta datuak balio diezaigute erreflexiorako.Fishman-en teoriak betetzen baldin badira, Euskal Herrian bi aukera <laude.
l. Lehen funtzioak gainditu gabe bigarrenetan sartu da euskara, etaorrek berakin dakarren «irlandizazioan».
141
2. Edota geure sukaldean geratu gara, arko-dantza eta harrijasotzaileetara mugatuz, «folklorizazioan».
Nere ustez, ez bata ez bestea. Argidezadan:
Normalean, Euskal Herrian, jaiotizkuntza euskara duenak lehen mailahori bizi izan du, eta gero agian pasatuda bigarren mailako erakundeetara.Baina, diodan bezala, lehen edo etxekohizkuntza euskara izan duenak. Bestearazo bat litzateke euskaldunberrienfenomenoa.
Ezin ukatu gaur egun euskara xedepolitiko eta ideolojikoekin erabat lotuadagoela. Errealitatera mugatuz, ideologia abertzalea duten alderdi askorenoinarri filosofikoa da euskara, lehenaipatu ditugun lehen mailako ideien eramale delako. Beste gauza bat da, gero,alderdi politiko, erakunde edo ekonomi gizon eta emakume horiek bigarrenmallara salto egiterakoan, hizkuntzaren balioa lehen mailako ekintzetarakouzten duten edo ez. Hortxe dago gakoaeta Fishman-ek proposatzen duen «eliteen konkista».
Baina Fishman-en teorizazioari hitzez hitz jarraitzen badiogu, zera genekuske: irlandizaziorako joera bat ereizan dela Euskal Herrian. Hori horrelaikusita, linguistikoki nahastua dagoenhiztun-komunitate baten aurrean gaude.
a. Kasu batzuetan lehen mailako funtzioak oso ondo mamituak daudelako, etxean, lagunartean, familigiroan, herri euskaldunetako ikastoletan (ez bait da berdin lekuguztietan). Jende horiek ideologiaz, kulturaz eta egipenez, l. mailako funtzio linguistikoak ongierrotuak dituzte: baliagarri dirabelaunez be/aun hizkuntzaren egiaktransmititzeko.
Baina hemen bertan ere bi azpisektore genekuske:
142 Joshua Fishman: hizkuntz politikarako proposamen berri bat
a.l. Horretan geratu direnak etabigarren mailara salto eginez dutenak.
a.2. Salto egin dutenak, bainabeti ere lehendabizikoetanoinarri finkoak izanez.
Bigarren azpisektore hau lehendabizikoaren osagarri litzateke. Hau da,nire ustez, Euskal Herriaren nonnaltasun-biderako bultzatu beharreko maila.Horrela, Fishman-ekin ados nengo
ke. Baina badirudi bere teorian hori ezdela ematen gurea bezalako egoerandauden hizkuntzetan. Mutur bezala lehen mailarik gabeko bigarren mailakoez aritzen delako, eta hori, hala badaere, ez da beti gertatzen.Aipatu dugun lehen multzoan, fol
klorizaziorako joerak badaude ere,agian beharrezkoak dira joerok, hizkuntza horren eta berez dagozkion lotura kulturalak harreman estuetan daudelako. Fishman-ek berak dioen bezalaxe, «hobeagoa da folklorizaziorakojoera, irlandizaziorakoa baino; honekgutxienez, eta biak arriskugarri izandaere, ez daramalako galbidera hizkuntza, eta besteak agian bai, alderantzizuste bada ere».
b. Irlandizaziorako joera dutenen artean ere arrazoiak aztertu behardira, zenbait kasutan errealitatearekin lotuak daudelako.b.l. Lehendabiziko funtzio edo
mailetatik igaro gabe, bigarrenetara pasatu direnak:hauek, normalean eta Euskal Herriko fenomenologiaeta bilinguismoa kontutanhartuta, euskaldunberriak dira.
b.2. Lehendabiziko mailarik izanez dutenak eta bigarreneraere pasatu ez direnak. Hauekerrealitate politiko eta kulturalarekin lotu behar dira.Ez dira abertzaleak, ez etaeuskaldunak. Eta ez naiz
ari euskararik ezagutzen ezdutelako, baizik eta lehenmaila hori ere garatu ezdutelako, ez daukatelakomaitasun edo lotura afektiborik hizkuntza horrekin.Bada euskararik ez dakienabertzalerik, baina horiekinoiz ez dute ukatuko euskararekiko eta bere ingurukulturalarekiko erlazio funtzionala.
Gauzak horrela, Euskal Herriko egoerari, eta bereziki euskarari begiratuz,zera esan behar da: Fishman-en arabera, hizkuntz politika egoki baten oinarria edota hizkuntzaren etorkizunerakoa.2. kasuan sartu dugun taldea litzatekeela landu beharrekoa, talde honek,folklorizazioan erori gabe, salto bategin duelako.Euskal Herrian euskaldunberrien
egoera ere agertzen zaigu, nonnaleanb.l. taldean sartuko liratekeenak. Etasarritan, lehen aipatu bezala, irlandizaziorako joerarik handiena hauen eskutik letorke.Beraz, konklusio gisara zera atera
dezakegu:
l. Hizkuntzak ez direla ente soil etaapartekoak. Kulturan errotuak etahari erabat lotuak daudela, hizkuntza horien «oinarrizko egien»eramale izan daitezen. Bestelatresna hotz eta gorputzik gabeaklirateke, gramatika hutsa, hiztegiko elementuen konbinazioa. Horrela ezin uka astrofisika, edo infonnatikako txipak, euskarazeman daitezkeenik. Badaitezke,noski. Gramatika duen edozeinhizkuntzak dezake hori.
2. Errakuntza horretan ez erortzeko,lehen maila landu behar dela, mamitu behar dela aurretik, belaunez balaun, Ukraniako botanikaren inguruan tesi bat egiten badaere, euskara hori gizartetik urruneta arrotz gerta ez dadin. Herri-
Itzulpenak eta lankidetzak
-kulturatik edan behar da goi-mailako kultura egiteko.
3. Berebiziko zerikusia duela, batezere haurrengan, lehen amaren esnea bezalaxe, jasoko duen leheninformazio eta oinarri linguistiko-kulturalak; horrela, hizkuntzakuttuna izango du eta maite duenelementuekin asoziatua, ez eskolako eta derrigorrez ikasi beharreko zerbait.
4. Horretan euskaldun zaharrok izugarrizko erantzunkizuna dugula,hizkuntza honek iraun dezan etazabal dadin, lehen mailetan errotu ondoren goi-mailetara irits dadin.
Beraz, Euskal Unibertsitatea, EuskalTelebista eta Irratia, Elhuyar, UZEIedo I.VA.P.beharrezko badira ere, ezdugu horiek ditugulako euskara normalizatua dagoelako itxaropen faltsueta ameskoietan galdu behar, guzti horia.2. eta agian b.l. taldeei dagokielakozati handi batean. Fishman-ek berakdioen bezalaxe, normalizazioak edonormalizazio-bideak militanteak beharditu; derrigorrezkoak dira militanteak.Baina militanteak egoteak esan nahidu hizkuntza hori gaiso dagoela. Nikez dut uste Caceres-en inork planteatuduenik gazteleraren militantzia egitea.Zergatik?Ez delako beharrezko.
Militantzia hutsarekin ere ez dugugehiegirik egiten. «Folklorizazioareneta irlandizazioaren» artean dagoen erdibide hori bilatu behar da.A taldeansartzen direnak ilusionatuz eta berezdaukaten/daukagun altxorraren jabetzaz ohartuz, eta B taldekoei altxor horren berri eman eta horiekin solidarioizanez.
Fishman-en azterketa honetan orainarte aurkitu ez nituen oinarri batzukaurkitu ditut, bilatuz aurkitzen bait da,eta nabari delako autoreak berak ereegoera hori bizi duela, bere ama-hizkuntzaren norabidea ezezkorra delako.
143
Zeren, Fishman-ek berak dioen bezala, herio-arrisku hori sumatzen dutenek eta horrek ardura ematen dietenekegingo dute ahalegina, batzuek iragarritako heriotza hori gerta ez dadin.
«Zentzuzkoa al da, hizkuntz hedapenaren eta hizkuntz politikaren horizontemugagabeei buruzko jardunaldion atarian, arriskuan <lauden hizkuntza txikihorietaz mintzatzea? (...) BAI HORIXE.(...) gure eginbidea da hizkuntza horieilaguntza ematea (gure laguntzaren behardirelako, beste ezeren baino beharrago)eta laguntza emate horrek gu geu gizatiarragotzen gaituelako. Baina ez hori bakarrik, bestelako mesederik ere ekarrikodigu hizkuntza horiekiko harremanak:hizkuntz politikaren ikertzaile eta hizkuntz politikagile sentiberago, sotil-apalago bihurtuko gaitu harreman horrek.»!
BIBLIOGRAFIA
«Hizkuntz hedapena eta arriskuan <laudenhizkuntzetarako hizkuntz politika». J.AFishman, in JAKIN, Uztaila-Iraila 1988,48.zkia.
«Joshua Fishman, elkarrizketa», in ZUTABE,Iraila-Abendua 1987,15.zkia.
AIPUAK
l. «Hizkuntz hedapena eta arriskuan <lauden hizkuntzetarako hizkuntz politika», JAFishman, in JAKIN, Uztaila-Iraila 1988, 48.zkia.
2. «Joshua Fishman, elkarrizketa», in ZUTABE, Iraila-Abendua 1987,15.zkia.
3. SANCHEZ CARRION, Jose Maria: Unfuturo para nuestro pasado (claves para la recuperación del Euskara y teoría social de laslenguas), 1987.
4. ikus 1 (8.or.)
5. ikus l (9.or.)
6. ikus 1 (14.or.)
7. ikus l (15.or.)
8. ikus 1 (21.or.)
OHARRA: Aipatu erabili dudan artikulunagusia (1) Xixa Gardner eta Mikel Zalbidekeuskaratua dela.
144 Joshua Fishman: hizkuntz politikarako proposamen berri bat
JOSHUA FISHMAN: HACIA UNA NUEVAPOLITICA LINGÜISTICA
En este artículo se intenta reflejar, de formaresumida, la crítica de Fishman a las políticaslingüísticas de comunidades cuya lengua estáen situación minorizada.Partiendo de las pautas marcadas en las crí
ticas del eminente profesor, el autor del artículo intenta aplicar dicha crítica a la situaciónactual del euskera.Que algunas lenguas se encuentren en tran
ce de subsistencia, o aún en situación peor, enriesgo de desaparición, obedece a unos motivos concretos que conducen a esa situación.Sin embargo, esto no es objeto de análisis porparte del autor, sino los pasos que, llegado a
ese punto, la comunidad debe dar al objeto denormalizar la situación.Partiendo de las teorias de Fishman, el
autor intenta reflejar la capacidad que poseeuna lengua como portadora de ideas culturales, que son, precisamente, las que hacen quelos elementos «lengua, cultura, pueblo» seanentes interrelacionados y difíciles de separar.Finalmente, se mencionan los riesgos y erroresen los que se ha caído a la hora de planificaruna política lingüística que, quizá, ha olvidado la base o acervo cultural de esa lengua y dado mayor importancia a la denominada «expansión lingüística a cualquier precio».
JOSHUA FISHMAN: TOWARDS A NEW LINGUISTIC POLICY
This article attempts to reflect, in a concisafashion, Fishman's criticism of linguistic policies in communities where the original language occupies a minority position.Taking his cue from the examples set out in
the criticism of this emminent professor, theauthor of the article tries to apply the samecritique to the present situation of Euskara.The fact that sorne languages currently find
themselves in a subsisten! situation or, evenworse, on the verge of extinction correspondsto concrete factors which lead to this end.However, this is not the object under studyhere, but rather,having reached this point, what
steps the community ought to take in arder tonormalizethe situation.Taking the theories of Fishman as his point of
departure, the author attempts to reflect thecapacity a language has as a transportar of cultural ideas, which are precisely what make theelements «language, culture, people» interrelated entities and very difficult to separate. Finally,the author discusses the risks taken and mistakes made at the moment of planning linguisticpolicy, where perhaps the base or culturalwealth of this language has been forgotten andgreater importance attached to the so-callad«linguisticexpansion at any príce».
JOSHUA FISHMAN: VERS UNANOUVELLE POLITIQUE LINGUISTIQUE
Dans cet anide on tente de rejléter.sous uneforme breve, la critique faite par Fishman des politiques linguistiques de communautés dont la langueest en situation minoritaire.En partant des modeles signalés dans la critique
de l 'éminent professeur, l'auteur de l'article essaied'appliquer cette critique a la situation actuelle de/'euskara.Lefait que quelques langues se trouvent en voie
de subsistence, ou méme dans une situation encarepire, en danger de disparition, tient a des motifsconcrets qui ménent a cette situation. Néanmoinscela n 'estpas un objet d'analyse d'aprés /'auteur,
mais les démarches que la communauté doit faire,une fois ce point atteint, dans le but de norma/iserla situation.A partir des théories de Fishman, /'auteur cher
che a refléterla capacité qu'une langue posséde entant que porteuse d'idées culturales qui sont, justement, celles qui font des éléments «langue», «culture», «peuple» des entités réelles et difficiles aséparer. On mentionne, jinalement, les risquescourus et les erreurs commises en planijiant unepolitique linguistique qui a, peut-étre, oublié labase ou patrimoine culture/ de cette /angue et attaché une plus grande importance a la soi-disant«expansion linguistique a n 'impone que/ prix».