justifikazioa

1
Justifikazioa: Ez da berria gurea den mendebaldeko gizarte honetan galeraren bat izaten dugunean egoerari aurre egiteko tresnak falta izaten zaizkigula aipatzea. Sufrimenduarekin, galerekin, heriotzarekin eta doluarekin lotutako balioak, jarrerak, sentimenduak eta ekintzak ez dira ia batere aztertzen, giza errealitatearen beste alderdi batzuekin konparatuta. Gure jardunean, helduok txikienei heriotzaren gaia ukatzeko jarrera erakusten diegu eta, beraz, beren baliabideak sortzeko aukera oro kentzen diegu. (Izagirre, P.) Baina, ez gara konturatzen gehiengoak jada heriotzaren errealitatea ezagutzen dutela, egunero-egunero hau ikusgai baitute: pelikula eta marrazki bizidunetako heriotza fiktizioak, liburuak, komikiak, albisteetako benetako heriotzak, gertuko heriotzak, e.a. Haurrek animaliak kalean hilik ikusten dituztenean, heriotzaren errealitatea aurrez aurre dute. Beraz, inutila da honetatik babes ditzagun, ezin da eta. Hare gehiago, obserbazio horietatik ikasteko aukera eskeini behar diegu eta helduok aukera horiek erabili behar ditugu heriotzari buruzko oinarrizko ezagutzak irakasteko eta honek sortu ohi duen samina adierazteko. (Kroen, W.) Pertsona batek, galera bat gertatzen den unean, mina sentitzen baitu. Horrela, pertsona batek, kontzienteki edo inkontzienteki, galeratzat hartzen duenaren aurrean egiten duen doluaren unera iritsiko dela azaldu behar diogu haurrari. Dolu kontzeptua bizi esperientzia konplikatutzat hartzea proposatzen du Patxi Izagirrek. Galera bat gertatzen denean nahitaez gertatzen diren prozesuen multzo bat izango da; eta hau modu osasungarrian gararazteaz arduratzen ez bagara, hau da, dolu normal edo dolu osasungarri modura garatzen ez bada, toxikoki garatuko da eta, horrela, dolu konplikatu edo dolu patologiko deritzona agertuko da. (Izagirre, P.) Kroen autoreak ideia bera adierazten du bere lanetan: haurrek heriotza modu natural eta sensible batean ikasten dutenean, etorkizuneko krisialdi gogorragoei aurre egiteko gaitasun egokia garatzen dute. Horretarako, modu argi batean azaldu behar gara, gezurrak esaten edo egi osoa aipatu gabe ibiltzen bagara ez baititugu babestuko, baizik eta ezinegon eta ikara gehiago sorraraziko diegu: haurrei haserre, minduta, triste, zer egin ez dakigula... gaudela esatea, haurrei edozein pertsonak emozio horiek eduki ditzakela adierazten die; eta, beraz, haiek ere izan ditzaketela. Hau horrela, ziurtasunez jokatuko Dena den, uneoro heriotza aipatzen jardun gara eta hau oso gai zabala da. Gela batean hau lantzen hasi aurretik argi izan behar dugu zein norabide emango diogun. Hala ere, norabidea gelako beharrek finkatuko dute: ez da gauza bera izango irakasleak orokortasun batetik abiatuta gaia jorratu nahi izatea edo gertaera zehatz bat eman delako (gelako haur batek minbizia izatea) gaixotasunak eta heriotza landu nahi izatea. Beraz, prebenitzeko ala sendatzeko?

description

Justifikazioa:

Transcript of justifikazioa

Page 1: justifikazioa

Justifikazioa:

Ez da berria gurea den mendebaldeko gizarte honetan galeraren bat izaten dugunean egoerari aurre egiteko tresnak falta izaten zaizkigula aipatzea. Sufrimenduarekin, galerekin, heriotzarekin eta doluarekin lotutako balioak, jarrerak, sentimenduak eta ekintzak ez dira ia batere aztertzen, giza errealitatearen beste alderdi batzuekin konparatuta. Gure jardunean, helduok txikienei heriotzaren gaia ukatzeko jarrera erakusten diegu eta, beraz, beren baliabideak sortzeko aukera oro kentzen diegu. (Izagirre, P.) Baina, ez gara konturatzen gehiengoak jada heriotzaren errealitatea ezagutzen dutela, egunero-egunero hau ikusgai baitute: pelikula eta marrazki bizidunetako heriotza fiktizioak, liburuak, komikiak, albisteetako benetako heriotzak, gertuko heriotzak, e.a. Haurrek animaliak kalean hilik ikusten dituztenean, heriotzaren errealitatea aurrez aurre dute. Beraz, inutila da honetatik babes ditzagun, ezin da eta. Hare gehiago, obserbazio horietatik ikasteko aukera eskeini behar diegu eta helduok aukera horiek erabili behar ditugu heriotzari buruzko oinarrizko ezagutzak irakasteko eta honek sortu ohi duen samina adierazteko. (Kroen, W.) Pertsona batek, galera bat gertatzen den unean, mina sentitzen baitu. Horrela, pertsona batek, kontzienteki edo inkontzienteki, galeratzat hartzen duenaren aurrean egiten duen doluaren unera iritsiko dela azaldu behar diogu haurrari. Dolu kontzeptua bizi esperientzia konplikatutzat hartzea proposatzen du Patxi Izagirrek. Galera bat gertatzen denean nahitaez gertatzen diren prozesuen multzo bat izango da; eta hau modu osasungarrian gararazteaz arduratzen ez bagara, hau da, dolu normal edo dolu osasungarri modura garatzen ez bada, toxikoki garatuko da eta, horrela, dolu konplikatu edo dolu patologiko deritzona agertuko da. (Izagirre, P.) Kroen autoreak ideia bera adierazten du bere lanetan: haurrek heriotza modu natural eta sensible batean ikasten dutenean, etorkizuneko krisialdi gogorragoei aurre egiteko gaitasun egokia garatzen dute. Horretarako, modu argi batean azaldu behar gara, gezurrak esaten edo egi osoa aipatu gabe ibiltzen bagara ez baititugu babestuko, baizik eta ezinegon eta ikara gehiago sorraraziko diegu: haurrei haserre, minduta, triste, zer egin ez dakigula... gaudela esatea, haurrei edozein pertsonak emozio horiek eduki ditzakela adierazten die; eta, beraz, haiek ere izan ditzaketela. Hau horrela, ziurtasunez jokatuko Dena den, uneoro heriotza aipatzen jardun gara eta hau oso gai zabala da. Gela batean hau lantzen hasi aurretik argi izan behar dugu zein norabide emango diogun. Hala ere, norabidea gelako beharrek finkatuko dute: ez da gauza bera izango irakasleak orokortasun batetik abiatuta gaia jorratu nahi izatea edo gertaera zehatz bat eman delako (gelako haur batek minbizia izatea) gaixotasunak eta heriotza landu nahi izatea. Beraz, prebenitzeko ala sendatzeko?