K 25

28

description

Mutrikuko herri aldizkaria

Transcript of K 25

Page 1: K 25
Page 2: K 25
Page 3: K 25

3

a u r k i b i d e aKalaputxi hilabetekarixa

Argitaratzailea:Karenka komunikazio elkartea

20830 MUTRIKU

Telefonoa: 943 60 34 68e-maila: [email protected]: Mutrikuko udalaTirada: 1.900 aleLege Gordailua: SS-787/01ISSN: 1579-4792Inprimategia: GERTU. Oñati.Banaketa: Mutrikuko Institutuko azken mai-lako ikasleak

Aldizkari honek erakunde hauen dirulaguntzajasotzen du euskara bultzatzearren

Kalaputxik ez du bere gain hartzenaldizkarian adierazitako esanen eta iritzien

erantzunkizunik.

Eskerrak ematen dizkizue aldizkarihau kaleratzea posible egin duzuen

guztioi

Informaziua 4

Zeuk esan 5

Puri-purixan 6

Bi hitzetan 8

Komikixa 10

Kale inkestia 11

Natura 12

Karenka 14

Historixa 16

Kulturia 18

Gizartia 22

Gazterixa 23

Zorion agurrak 24

Argazki zaharrak 25

Agenda / Denborapasak 26

BIDALKETA ESKATZEN DUENA KALAPUTXI JASOKO DUENA

Izen-abizenak: ........................................................ Izen-abizenak: ...................................................Helbidea: ............................................................... Helbidea: .........................................................Posta kodea:........................ Herria: ......................... Posta kodea:................... Herria:.........................Telefonoa: .............................................................. Herrialdea: .......................................................

2004 urterako tarifak: Estatura: 15 euro Europara: 30 euro Beste herrialdeetara: 50 euroDagokion diru-kopurua beheko kontu korrentean sartu zeure izenean eta txartel honekin batera utzi gure buzoian.

KUTXA k/k zenb.: 2101 0056 01 0123564866

2004 urteari ateak zabaldu dizkiogu eta gure aldetik hobe-

tzen joateko ahaleginak ez dira bukatu. KALAPUTXI hilero

jasotzen ez duenik ba omen dago eta hori ez gertatzen

saiatuko gara. Hala ere etxeren batetara iritsiko ez balitz,

udaltzaingoan ale bat eskura dezake interesa duenak.

Honekin batera kanpoan bizi den norbaiti bidali nahi iza-nez gero, hona urteko harpidetza:HARPIDETZAK2003 URTERAKO TARIFAKURTE OSORAKOEstatua: 15 euro Europa: 30 euroBeste herrialdeetara: 50 euro

Mutrikuko udala

GipuzkoakoForu Aldundia

EuskoJaurlaritza

Iritsi zaigu urte berria eta berarekin batera Kalaputxiren 25. alea erebai. Hain seinalatua den garai honetan ia guztiok berritzen dituguasmoak, urte berriarekin batera gure ohiturak berrituko ditugulakoan.Geuk ere asmoak eta gogoa berritu nahi ditugu, ea beste urte batezirauten duen gure Kalaputxiren hegaldiak.

Besteentzako asmo eta desio onak gogoan dituenak ere urtea haste-arekin batera urruti bizi den norbaiti urte osorako oparia egiteko auke-ra aparta du Kalaputxi bidalita. Horretarako, beheko kupoia ondo bete,posta gastuetarako ordainketa egin eta aldizkariko buzoian uztea bes-terik ez du.

Besterik gabe, irakurle, gozatu hil honetako Kalaputxiz eta izan ezazuurte berri on eta oparoa!

EditorialaEditoriala

Page 4: K 25

TrenakDEBA – DONOSTIA – DEBA DEBA – BILBO – DEBA

Debatik 6:44-7:44-…-21:44 Debatik 6:43 -7:43 -…-20:43Donostiatik 5:47-6:47-…-20:47 Bilbotik 6:00 -7:00 -…-20:00Jai egunetan 8:44etan hasiko dira Jai egunetan 8:43etan hasiko dira

DEBA – EIBAR – DEBA

Debatik 6:43 / 7:43 / … / 21:43 Jai egunetan, 8:43etan hasiko daEibartik 6:13 / 7:13 / ... / 21:13 Jai egunetan, 8:13etan hasiko da

Zaintzako Botikak (Mutriku – Deba)URTARRILA

1etik 4ra Lon Apraiz

5tik 11ra Barrera (zapatu goizean, Jabier Otxagabia)

12etik 18ra Jabier Otxagabia

19tik 25ra Portillo (zapatu goizean, Lon Apraiz)

26tik 31ra Lon Apraiz

OTSAILA

2tik 8ra Barrera (zapatu goizean, Jabier Otxagabia)

9tik 15era Jabier Otxagabia

16tik 22ra Portillo (zapatu goizean, Lon Apraiz)

23tik 29ra Lon Apraiz

hinformaziua

intereseko

telefonoak

4

Autobusak MUTRIKU – DONOSTIA – MUTRIKU

Mutrikutik Astegunak 7:00 / 10:00 / 13:30 / 19:30Zapatuak 10:00 / 16:30Jai egunak 10:00 / 19:30

Donostiatik Astegunak 8:00 / 11:30 / 14:30 / 20:30Zapatuak 11:30 / 20:30Jai egunak 11:30 / 19:30

MUTRIKU – BILBO – MUTRIKU

AUKERAK:

1. BIZKAIBUSen autobusa hartu Ondarroan:1- 6:10ean hasi eta 20:10 arte orduro.2- 6:40ean hasi eta 19:40 arte orduro.

2. PESAren autobusa hartu Eibarren, haraino Euskotrenen

ONDARRUA - MALLABIA - ONDARRUA

Ikus Kalaputxi 22. alea

OSASUNA

Anbulategia (Osakidetza) ...................943 60 43 00DYA Mutriku......................................943 60 33 17DYA zentrala......................................943 46 46 22Mendaroko ospitala ...........................943 03 28 00Odol emaleen taldea..........................943 60 39 30Javier Otxagabia botika ......................943 19 50 26Lon Apraiz botika...............................943 60 32 50

ADMINISTRAZIO BULEGOAK

Udaltzaingua......................................943 60 70 48..........................................................679 16 25 00Udaletxea...........................................943 60 32 44Turismo bulegoa ................................943 60 33 78Posta zerbitzua ..................................943 60 30 44Bake epaitegia ...................................943 60 32 44Epaitegia............................................943 60 70 49

IKASKUNTZA-IRAKASKUNTZA

Goizeko Izarra ikastola .......................943 60 36 75San Miguel ikastetxea ........................943 60 31 95Mutrikuko Institutua ..........................943 60 36 27Udal euskaltegia ................................943 60 30 94KZgunea ............................................943 60 30 65Musika eskola ....................................943 60 37 80

GIZARTE ONGIZATEA

Gizarte Ongizate zerbitzua.................943 19 50 81Anai Arte jubilatuen egoitza ..............943 60 34 10Mikel Deuna zaharren egoitza............943 60 38 71Anaiarte jubilatuen egoitza ................943 60 30 83

ZEBITZUAK

Taxi geltokia.......................................943 60 35 11Pesa ...................................................902 10 12 10Eusko Trenbideak ...............................902 54 32 10Loiuko aireportua...............................905 50 50 05Hondarribiako aireportua ...................943 19 23 47

BESTE BATZUK

Liburutegia.........................................943 60 41 82Kiroldegia ..........................................943 60 31 75Frontoia .............................................943 60 45 44

Page 5: K 25

5zeuk esan

ORA PRO NOBISLakuak ekarri digun proiektuari kriti-ka pixkat egin nahi nioke. Mutrikukojendea ez dago oso sentsibilizatutaingurumenarekin eta ulertzen dutberaien ikuspuntua.

Lana ekarriko duela esaten dutebatzuk, bai horixe; gainera Ondarru-ko portuakin konpetentzia egingoomen du portuak. Hau esaten duenjendiak ez daki ezer Ondarruko por-tuaz eta ez daki nola dagoenmomentu honetan.

Europako Batasunaren kuotak geroeta txikiagoak dira, eta flotarik ezbada ere portu honek arrantza aldetikaurrera jarraitzeko perspektiba gutxidaukala iruditzen zait, besteak beste,gazteek ez dutelako ezer ere jakinnahi itxasoaz. Orduan, komertzialaizango bada, zergatik ez dute esaten?

Batzuk esango dute alternatibak lelo-keriak direla, fundamentorik ez dute-la, zer fundamento du, ba, barkurikgabeko beste portu bat egiteak?

Basamortuan urik ez badago, norkipiniko du ur fabrika bat? Gauzak

bere denboran ondo zeuden bainagaur egungo egoera ikusita portuberria Mutrikurako hoberena delaesatea errealitatea ez ikustea da.

Guk Mutrikuarrok badakigu zer faltazaion gure herriari: kostaldeko herrie-tan egin dituzten hobekuntzak, bainagure bizitza-kalitaterako hobekuntzak.

Gure alternatibek oso ondo betetzendituzte problema horiek, ez ordea

hormigoiak zapaltzen duen portukomertzial horrek.

Mutrikun zergatik Lakuako Jaungoiko-ari beti AMEN? Ordua da begiak ireki-tzeko eta kritika pixkat egiteko. Gazte-ek askatasun gehiago dute, etorkizunabere eskuetan dago, entzun ezazuezer Mutriku nahi duten.

Mesedez. ez inposatu, alternatibakdaude eta.

Gure webak ikusteko gonbidapenaluzatzen dizuet, ea txoratuta gauden.www.mutriku.orgwww.mutri.comwww.evaristo2000.tk; www.gazteak.com

GAIZKA AZPIAZU (EVARISTO 2000REN EGILEA)

ZER BERRI URTEBERRIRAKO?Amaitxu zan 2003 urtia. Urte berezi-xa oraiñ errepikatuko ez ditxudanbaiña guztion goguetan dozen arra-zoi askoitxio. Urte berezixa baitxa ere,lau urtero gertatzen dan moduan,hauteskundiak izan zialako eta herri-ordezkari berrixak hautatu (?) ahalizan genduzelako.

Hauteskunde urtiak arraruak izatendia. Batzuk, ez deuela astirik eukinahi zeuen dana eitxeko; bestiak, ezziala eurak prestatutako aurrekon-tuak. Kontua da urtia amaitxu dalaeta, urte berrixakin batera, aurrekon-

gutu

nak Gogoratu gutun guztiek agertu behar dutela nork

idatzita datozen, nahiz eta ezizenez, inizialez edobestela sinatuta argitaratu. Ez da argitaratuko

norena den agertzen ez duen gutunik.

Utzi esateko duzuna Barren kale, 12 - beheko buzoianedo [email protected]

helbidean.

tu berrixak eta asmo berrixak ager-tzeko unia aillatu dala.

Politikagintzan ohitxuria da ehuneguneko tartia ematia aillatu berrixai,tokixa hartu daixen eta euren bidianabiatzeko. Aspaldi amaitxu zan epeahura eta, biharbada, aillatu da orduapolitikari berrixai kontuak eskatzeko,oain dala zortzi hilabeteko progra-man agertutakoen nundik norakuenberri eskatzeko, udalaren diruak zelaerabiliko dian eskatzeko...

Espero daigun gure herriko ordezka-rixak laster ematia euren asmuenberri. Gustora hartuko deguz berrihorrek... adibidez Kalaputxiren edoHITZAren bitartez.

HERRITAR BAT

OHARRAK:

Joan den hileko zenbakian KaleInkesta atalean bi akats agertu ziren.

Custodia berea ez den abizenarekinagertu zen, berea, ahiztarena bezala,Basterretxea da eta. Eta ManuelBelaustegik emandako erantzunaere gaizki dago. Loterixa jokatzendezu galderari hauxe erantzun zion:Bai, zaharren lekuan erosten det,baina asko ez det gastatzen. Errega-latu eitxen die eta iaz Ondarruko ala-bak eman zianak erten zoan zeozer,31.000 pzta inguru.

Orain ere zerbait tokatu da Anaiartebiltokian eta bide batez, zorionakerosi zuten guztiei

Page 6: K 25

Bidearen zergatiari buruz galdetzean... “bide honenhistoria aspaldikoa da. Mutrikuko udalak 98an plan-

gintza bat onartu zuen eta plangintza horretan bide batazaltzen zen; ondoren, udalak bidearen proiektu bategin, bideratu eta jendaurrean jarri zuen. Arau subsidia-rioak egin zituen eta agiri hartan bidearen proiektua azal-tzen da, bidea bai baina portua ez. Bidearen kostua 600milioitakoa izan zen eta udalak ez zeukan diru hori, berazez zen ikusten oso bideragarria zenik. Bestalde, 2001 ur-tean udalak arau subsidiarioak aldatu zituen eta hauetanbai aurreikusten zela portuaren proiektua. Honetaz gain,Burumendiko lur sailak ere deskalifikatu egin ziren (haue-tan etxebizitzak egitea aurreikusten zen eta aldaketarekinez dira egingo)”.

Hainbesteko lanaren kostua ere handia izango da...“bai ez da makala, hasieran 600 milioiko aurrekontua ba-zen ere, kopurua bikoiztu egin da. Zergatik? Proiektuetanez dira gauza guztiak aurreikusten, adibidez tunelak. Bi-de honetan tunelak egin behar izan dira eta horrek ga-restitu egin du lana. Dikearen proiektua onartu zenean bi-de berriaren beharra ikusi zen, orain arteko bidetik ezi-nezkoa baitzen pasatzea, beraz Eusko Jaurlaritzaren kon-tura joan da kostua”.

Bide berriak ingurugiroan ere izan du eragina... “Jato-rrizko proiektoak lur mugimendu ikaragarria zeukan, 165mila metro kubiko gutxi gora behera, eta pentsatzen zenBurumendiko lautadan biltzea. Baina, noiz arte? Portu be-rria egin arte, lur hori portuko dikea eta lautadak bete-tzeko erabiliko zen, baina hau astakeria da, lanak jarraianeginaz ere 8 bat urte egongo lirateke eta hau ezinezkoazen, ez zen onargarria. Orduan tunelak egitearena buru-

ratu zitzaigun; bestalde, kontuan izan dugu Santabatakoermita eta inguru horiek errespetatu egin dira. Tunelekinlur mugimendua murriztu egin da, zati bat tunelaren gai-nean jarri delako eta soberan dagoen lurra, 35 mila me-tro kubiko, Eskime aldean pilatu delako bertan belardi laubat sortuz. Tunelak jartzeak lur mugimendua ia erdira jeis-tea ekarri du”.

Tunelak egitea ere ez zen erraza izango... “aurreikusi-ta bezala egin da lana, ez da arazorik egon, tunelak arti-fizialak dira, aurrefabrikatuak. Aurrez hondeaketa lanaegin da, ondoren tunela jarri eta bukatzeko lurra bota du-gu gainera. Tunelik gabeko beste alternatiba batean erebazegoen lubaki edo trintxera moduko zerbait egitea bai-na tunelena egokiagoa ikusi genuen”.

Bidea luzea dirudi... “900 metro ingurukoa da bainakotxeentzat bakarrik izango dena. Oraindik egiteke dau-de Burumendiko urbanizaziora doan bidegurutzea, espa-loia eta oinezkoen bide alternatiboa. Santabatatik Buru-mendira oinezkoen parke alternatiboa egingo da, bestal-de Burumendira joateko elbarrituentzako bidea ere egindugu, Samikollatik Burumendira doan lehengo bidea erehor dago, parke aldetik alternatiba desberdinak egongodira. Noiz? Laster, plangintza berria onartu ondoren hasi-ko gara parkearekin”.

Agian aurki zabalduko da bidea... “bai laster izangoda, urtarrilean edo otsaila aldera”.

Azken euriteen ondorioz harriak erori omen ziren...“baina hori obra guztietan gertatzen da, normala da”.

Zenbait herritar ere haserre dago pizinara doan bideaasfaltatu delako... “agian hanka sartzea egin dugu, obra-

6 puri purixan

Santabatatik hondartzara doan errepide berria irekitzear dagoen honetan bidea-

ren xehetasunen berri jakiteko Mutrikuko Udaletxera jo dugu eta bertako arki-

tektu den Agustin Errearekin mintzatu gara.

SANTABATATIKBURUMENDIRAINO...

SANTABATATIKBURUMENDIRAINO...

eraikitzen eraikitzen eraikitzen eraikitzen eraikitzen

Page 7: K 25

7puri purixan

ren ondorioz galtzadarria oso izorratuta zegoen. Denaden, leku hori oinezkoena izango da eta behar denean,portuaren proiektoa bukatzen denean bereziki aztertukodugu nolakoa izango duen zolua. Plan bereziaren espa-rruan lan asko dago aurreikusita, ez bakarrik dikea etaportua, eraikinak, kofradia zaharraren konponketa, pabi-loiak eta horien artean dago kokatuta oinezkoen gunea,agian berriro ipiniko da galtzadarria edo beste materialegokiago bat; hori guztia ikusteko dago”.

ETA BURUMENDIKOEK ZER DIOTE?

Bide berri honen ondorioak Burumendiko biztanleekbizi izan dute beren baitan, haserre daude eta hala azal-du zaizkigu joan gatzaizkionean: “Kotxez gabiltzanok etaoinezkook ere jasan dugu lana; nik hiru bat aldiz eramanbehar izan dut kotxea garajera” dio auzotar batek. “Ni ba-tez ere oinez ibili naiz eta penagarria izan da. Denbora lu-zean Samikollako bidea itxita egon da eta ez genuen al-ternatiba handirik herrira joateko: edo kotxea edo loka-tzaren artean; benetan beldurra pasatu dut. Bestalde,hautsa eta zaratak etengabeak izanik, etxean egotekogogorik ere ez nuen. Laberintoa egin zutenean argirik ezgeneukan bertatik pasatzeko, hori gutxi izanda euria egi-ten zuen bakoitzean ur putzuak eta lokatza sortzen zirenkorridorean” gehitzen du besteauzotar batek.

“Niretzat oso desatseginaizan da. Lanak hasi aurretik epebatzuk jarri ziren eta horiek ezdira bete inola ere. Informaziorikez dugu izan, adarra jo diguteleku guztietatik. Pizinara joatekoeskailerak kendu zituzteneanepe batean jarriko zituztela esanzuten, eta non daude? Neuk eregauza bera esaten dut, korrido-rean hiru hilabete egon gara ar-girik gabe, euria egitean beti blaigeratzen da, lokatza... zer esa-nik ez. Bestalde, kotxea erabilibehar izan dugunean gu azke-nengo monoak izan gara, langi-leak beren lana egiten ari zirelaesaten ziguten, baina nik ere ni-re lanera joan behar nuen! Zara-ta ikaragarria izan da. Gogora-

tzen dut behin hiru leherketa egon zirela, bata bestearenatzetik eta ez dakizu etxeak zelako dardara izan zuen, nikpentsatzen nuen etxea behera zetorrela!” azaldu digu Bu-rumendiko bizilagun batek.

Ondorengo auzotarrak ere barrena hustu beharra sen-titu du “Iazko urtarrilean jarri zuten obren errotuluak dio 5hilabete iraungo duela lanak; urtebete pasa da eta nolagaude? Bestalde, lehengo eskailerak zeuden lekuan oraindike edo horma bat egiten ari dira, hiru hilabetez gelditu-ta egon ondoren. Egun hauetan dardarizo ikaragarriakizan ditugu. Duela hiru bat hilabete, egun batean dardari-zoa zoratzekoa izan zen. Bestalde, eskailerako lurrak zire-la eta behin-behineko desjabetza egin ziguten, ordezkopasabidea egiteko data iraila izan zen, non dago bidea?A! Eta bi etxebizitzetan pitzadurak azaldu dira.”

“Nire ustez, auzoak ikaragarri galdu du estetika aldetik,lehen zeukan xarma pikutara joan da, esango nuke etxeekbalorea galdu dutela. Bestalde, jasan behar izan dituguneragozpenez gain, gehiegikeria, nagusikeria eta lotsagabe-keria erabili dute gurekin. Laneko arduradunek marratikkanpo jokatu dute gurekin: ni hemen naiz jaun eta jabe etazuek izorra zaitezte; horrela izan da. Nik ez nuen pentsatu-ko hau honela izango zenik, niretzat hau guztia ez zen be-harrezkoa” aitortu digu bertako bizikide batek.

eraikitzen eraikitzen eraikitzen eraikitzen eraikitzen

proiektua proiektua proiektua proiektua

Page 8: K 25

8 bi hitzetan

Azaroan hasi zen kaleratzen HITZA Lea-Artibaiko eta Mutrikuko egunkaria, urre-urreko infor-mazioa egunero, debalde eta euskaraz ematearren. Dagoeneko ia laurehun etxetan egin duteharpidetza. Zeu ere, irakurle, oraindik garaiz zabiltza egunkaria zurean jaso nahi baduzu. Kala-putxik lana erraztu nahi dizu: Idatzi paper batean zure izen abizenak eta harremanetarako tele-fono bat. Sartu papera Kalaputxiko buzoian. Hortik aurrera, geu arduratuko gara HITZA etxerahel dakizun.Bestalde, Hitzako erredakziotik esan digutenez martxorako Mutrikuko notizietaz arduratukoden pertsona bat kontratatu nahiko lukete kazetaritza lanak burutzeko. Interesatuek telefonohonetara deitu 94 616 82 02 eta Loregatik galdetu.

Hitza

Gipuzkoako autobideak kudeatzen dituen BIDEGIk Olentzero lehiaketa anto-latu zuen pasa diren Gabonetan eta, guztira, lurraldeko 71 ikastetxek hartuzuten parte. Ikasleek egindako lanak A-8 eta A-1 autobideetako ordainlekue-tan egon ziren ikusgai eta, gainera, horietako 12 onenak Kursaaleko Gabone-tako Parkean.

Marama itxuran egindako Olentzero onenen artean Mutrikuko Institutukoeketa San Migel ikastetxekoek egindakoak egon ziren.

Bestalde, Gabon giroko bertso onenarentzako saria ere Mutrikuko Institutuakeraman zuen Iraia Oiangurenek egindako bertsoaren bitartez (abenduko Ka-laputxiren azken bigarren orrian dago bertsoa).

Olentzero sarituak

Gabonetan pare bat asteko etena egin ondoren, berriz ere hasi dira gure he-rriko kaleetako obrak martxan. Kalaputxik jakin duenez, ur-saneamendua be-rritzeko lanak amaitzear daude eta, zenbait ikutu egin ostean kaleak estaltzenhasiko dira. Gainera, Frontoi kalean, Barrenkalen eta Zubixa plazan lehengoadokinak jarriko dituzte itxura berriturik.

Aurrerantzeko lanei dagokienez, berriz, esan behar Goiko plazan hasiko dire-la aurki kalea altxatzen gasbidea eta euskaltelen tutuak sartzeko. Handik, elizatzeko Ibaibarriaga kalean gora egingo dute.

Horrenbeste eragozpenek ekarriko al digute gasaren goxotasuna gure sukal-deetara!

Obrak berriz martxan

Page 9: K 25

9bi hitzetan

Urtearekin batera aldaketak izan dira KZgunean. Izan ere, abendura arte goizez eta arratsaldez ematen zutenzerbitzua, baina aurrerantzean interneterako sarbidea izan nahi duenak arratsaldean bakarrik izango du au-kera beheko plazako lokalean.

Edonola dela ere, KZgunean adierazi digutenez, orain arteko eskaintza bera izango dute herritar guztiek: In-ternet KZgunea, 20 ordukoa, (hilaren 26tik otsailaren 6ra, 4etatik 6etara) eta Nagusiweb, 10 ordukoa, hilaren26tik 30era, 6etatik 8etara).

KZgunea goizez itxita

Abenduan zehar mutrikuarrok gure erosketak Mutrikun bertan egiteasustatze aldera, BERTAN merkatarien elkarteak 1000 euroko erosketa-bonoaren zozketa egin zuen. Saritua Maria Pilar Osa izan zen eta, ho-nezkero, ondotxo gozatuko zuen elkarteko dendetan dirua lasai-lasaigastatzen. Hori zortea!

Bertan: gabonetako zozketa

Eguraldia lagun arrakastatsua izan zen Kalian goraren 2. edizioan. Aurten 31 kirolariizan dira parte hartzaileak: 17 mutil senior kategorian eta 5 neska kategoria berean. Bes-talde, 40 urtetik gorako 7 gizonezkok eta emakume bakarrak egin dute saltaka, ezinahaztuko dugu bere aitonarekin batera animatu zen umea ere, Xanet Basterretxea.

Sailkapenari dagokionez esan, Senior mutiletan Iñigo Agirrek 5’ 03’’ko denbora eginzuela, Senior emakumeetan, berriz, Nekane Ituartek 7’ 51’’ marka egin zuen eta Xa-net Basterretxeak 8’ 38’’koa. Berrogei urtetik gorako gizonezkoetan, berriz, Jesus MªBeristainek 6’ 39’’ko denbora egin zuen eta kategoria berean Yolanda Barjolak 9’ 10’’.

Zorionak parte hartzaile guztiei eta ea 3. ediziorako jende gehiago animatzen den!

Urtea ondo amaitzeko, kalian gora

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Elgoibarko Udalak eta AGUIFESek elkarlanean kurtso psikoedukatiboa antolatu dute,gaixotasun psikikoa duten pertsonen sendikoei edo eta zaintzaileei zuzenduta. Kurtso hauen helburua GaixotasunPsikikoekin zerikusia duten gaiei buruzko formakuntza eskaintzea da.

Kurtso hauek Elgoibarren emango dira goizez otsaila eta martxoa bitartean.

Interesatuek goizeko 9:00etatik 13:00era bitartean deitu behar dute honako telefono zenbakietara:

Ainhoa Basurko 943 47 43 37 edo Idoia Olasagasti 943 76 36 95.

Kurtso psikoedukatiboak

Page 10: K 25

10 bi hitzetan

komikixa gotzon santander

OILAGORRAK TOMILLOAREKIN

Lau lagunentzako osagarriak:4 oilagor 8 ogi xerra, oilagorren tamainakoak Txerri manteka edo olioa Tomillo ostotxo batzuk, lehorrak zein fres-koak 3,5dl ardo zuri 2 goilarakada Armagnac Gatza, piperra eta moskada intxaur ahutsa

- Oilagorrak lumatueta su garretan pa-satu luma eta ileakkentzeko.Hustu gabe, ogi xe-rra banaren gaineanjarri eta labekofuente batean ipini.- Brotxa baten lagun-tzaz, txerri manteka

edo olioarekin igurtzi. Gatz, piper eta intxaur mos-cada apur bat erantsi eta tomilloa ere bai.Fuentea labean sartu, aurrez 250º berotuta dago-ela eta 15 minututan eduki. - Fuentea labetik atera eta oilagorrak erdibitu. Besteontzi batera pasatu, Armagnac-a gainera bota eta be-rotan gorde.- Errota edo “mollejak” apartatu eta barruko bes-te guztia eta oilagorren karkasak ontzi bateanipini, ardo zuria gehitu eta su motelean eduki 10minututan poliki-poliki irakiten. Komeni da zu-rezko espátula batekin eragitea.- Gatz puntua probatu eta txinoan pasatutakosaltsa hori botako diegu oilagorrei gainera.

- Berotu dena 3 minututan, irakin arte eta jatekoprest daude.

- Laguntzeko, karkasetan gelditutako okela izpiak,barruko esteak eta laban egindako lau ogi xerrak na-hastuko ditugu.Eta, amaitzeko, pate estiloko nahasketa hori bes-te lau ogi xerren gainean ipiñi eta plateraren in-guruan, dotore, jarriko dugu.

Urte hasierarekin batera, irakurle guztioi gogorarazi nahi dizuegu kanpoan bizi den familiako horri, lagunhorri... Kalaputxi bidali ahal diozuela. Ez diozue poz makal emango! Herriko gorabeherak gustora asko jaso-ko dituzte lantzean behin baino herrira ez datozen horiek! Dagoeneko gure Kalaputxi Estatu Batuetara, An-golara, Bartzelonara, Zaragozara, Usurbila eta... Debara ere ailegatzen da.

Animatzen denak, aldizkariko hirugarren orrian dagoen kupoia ondo bete eta Kalaputxiko buzoian utzi bes-terik ez dauka.

Bidali Kalaputxi

Page 11: K 25

11kale inkesta 11kale inkesta

ZORAIDA AGRAFOJO11 URTEOndo. Nik kolekziua eitxen det. Kajoiangordetzen ditxut gauzak mozteko etapaetian ipintzeko, argazkixak eta hola-kuak. Amak bota eitxen ditxu danak,baiña nik ez, nik gorde eitxen ditxut.

ANTON ARRIETA,32 URTEBatzuetan esajeratua da. Gauza batzue-tako interesgarrixa da, baina gehixene-tan ez deu izetako balixo. Tartian-tar-tian, zer dauan jakitzeko-ta ondo do,baiña azkenian dana hartu eta harrikabotatzen da.

ERITZ URRUSOLO eta JULENMOLINA10 URTEJostailuenak-eta ondo doz. Horrek gordeeitxen ditxugu, baiña Diakuak-eta bota.Gauzak gustatzen bazatzuz, papelagorde eta hurrenguan denda juteko etanun zer dauan jakitzeko ondo doz.Abioiak-eta eitxeko ere ondo doz.

MARIJE ITUARTE24 URTEGurera ez da aillatzen. Neri gustaukozaten ikustia geuri ere bixaltzen digue-la. Azken baten, paperak hartu eta biharez badezu bota. Ondo eongo zan geuriere aillatzen zakula ikustia.

IVO TERAN, 33 URTEOndo iruditzen zait. Dena begiratzendut ea interesatzen zaidan. Gehiena ezda interesgarria, baina tarteka agertzendira gauza interesgarriak. Aukera ema-ten dizu merkatuan zer dagoen jakiteko.Nik eskatu ere egiten dut publizitateaetxera bidaltzeko.

ODILE BARRUTABEÑA40 URTEGurera ez da aillatzen. Baiña kaletarraientzunda eta ikusitxa ere bai, pasadia da.Batzuetan horrenbeste eoten da, kartak-eta botatzeko tokirik ez dauala eta kolo-kan geratzen dia edonoren eskura. Etazetako horrek danak? Jaso eta botatzeko.

Ze iruditzen zatzu buzoian jasotzendan beste paper jasotzia ??

Ze iruditzen zatzu buzoian jasotzendan beste paper jasotzia ??

Page 12: K 25

12 natura

H I R I H O N D A K I N A K X X I . M E

N O R E G I T E N D A K A R G U ?

H I R I H O N D A K I N A K X X I . M E

N O R E G I T E N D A K A R G U ?

Gaurko alean eta Kalaputxik eskeinitako tarte honetan, hirihondakinen kudeaketari buruz eta hiritar bezala beraienkaltea murrizteko ditugun ardurei zein aukerei buruz ari-tuko gara.

Hasteko, zer da hondakin bat? Oso labur, gure aktibitate-en ondorioz sortzen dugun zerbait, guretzat jadanikbalioa galdu duena eta gainetik kendu nahi duguna.

Zer motatako hondakinak topatzen ditugu gurezakarrontzietan?

- %3 Burdin-hondakinak. Oso baliotsuak. Birtziklatuzgero, %62 energia aurreratuko genuke, beraien produkzionormalarekin konparaturik; eta baita ur asko ere. Hauenartean, elektrotresnak, latak, kotxeak eta abar.- %1 Burdinak ez diren metalak. Aluminioa, adibidez.Balio handiko lehengaiak- Papera eta kartoia: %20 pisuan eta %55 bolumenean.- Beira: Iberiar Penintsulan %43 errekuperatzen da gauregun.- Tetrabrik-a : Aluminio, kartoi eta plastikozko geruza

ezberdinez osoturiko edukiontzi baliotsua. Posible daTetrabrik-a ere bere materia ezberdinetan banatu eta erre-kuperatzea.- Materia organikoa: Gure zakar poltsan, %50.

Eta zer egin kontrolik gabe ugaltzen diren hainbestehondakinekin?

Gaur egun, hainbeste entzuten dugun “Garapen Jasanga-rria” kontzeptuaren ildoan, hiri hondakinen kudeaketakaurrerakada handia egin du gure gizartean. Europa Bata-sunaren Jasangarritasunarekiko estrategia lau ardatz nagu-si hauetan oinarrituta dago:1. Prebentzioa (Hau da, hiritarrok isurtzen ditugun honda-kinen kopurua murriztea).2. Berrerabilpena edo Birziklapena.3. Hondakinak energi iturri bezala erabiltzea.4. Kontrolpeko zabortegietan deuseztea.

Prebentzio, mailan nola murriztu guk geuk isurtzenditugun hondakinak?

Alde batetik, produktuaren fabrikazioak (pisua, neurriak,arriskuak gutxitu eta berrerabilpena errazteko diseinuakerabiltzea), eta garraiaketak (behar ez diren ontziak ken-tzea) dute garrantzia. Beste aldetik, kontsumatzaile gisaditugun ohiturak aldatzeak. Produktu batek gure eskuetanzenbat eta gehiago iraun, hondakin gutxiago gure inguru-menerako. Zoritxarrez, bizi garen gizarte kontsumistahonetan hau ez da lan erraza. Inguratzen gaituzten pro-duktu gehienak oso erraz apurtzeko pentsaturik daude,segituan berri bat erosteko helburuarekin.

Berrerabilpenaren arloan egiten diren ahaleginik gehie-nek ontzien berrerabilpenarekin daukate zerikusia (beiraadibidez). Jarraipen gehiena edari eta janari likidoekinematen da. Hala ere, gaur egun beste adibide batzuk topa-tzen ditugu bigarren eskuko merkataritzarekin edotaelkarte ongileen eskutik. Hauek berrerabili egiten dituztejatorrizko jabeak mantendu nahi ez duen altzari, etxetres-na elektriko, liburu, arropa eta abar.

Berrerabilpenarekin loturik Birtziklapena daukagu. Birtzi-klaketa kontzeptuak hiri hondakinen transformazioa nahidu esan, prozesu fisiko eta kimiko batzuen barnean. Hone-la, berriro ere berarien jatorrizko edo beste helburu batzu-retarako erabili ahal izan daitezen. Hemen errausketa ezda inolaz ere sartzen. Birtziklapenak daukan arazoriklarriena, gure hiri hondakinen heterogeneotasunean dau-kagu. Birtziklaturiko artikuluen kalitatea jatorrizko honda-

Historian zehar, hondakinak ez dituz-

te bat ere arazorik sortu, gizakion

eginkizunak naturaren zikloaren bar-

nean integraturik zeudelako. Zoritxa-

rrez, gaur egun oso ezberdinak dira.

Bizi garen kontsumoaren gizarte

honetan, hiritarrok “erabili eta isuri”

kultura geureganatu dugu eta inguru-

giro mailan sortzen ari garen arazoak

benetan dira larriak. Adibide gisa,

Europa mailan 1975 eta 1995. urteen

artean hiritarrok sortzen ditugun

hondakin kopurua %30 hazi da. Hur-

bilago oraindik. Madrilen nahiz eta

azken hamarkada honetan populazioa

%3 ugaldu, hondakinen isurketa %44

handitu da. Zenbat eta garapen han-

diagoa, gero eta hondakin gehiago.

Horren aurrean, zer egin?

Page 13: K 25

natura 13

kinen kalitatearekin dago loturik. Hori dela eta, apartekohondakinen banaketa eta bilketa ezinbestekoa da.

Zentzu honetan, dei orokor bat egin nahi genieke gureagintariei. Ez da nahikoa hiritarroi beraien etxeko honda-kinak banatu eta zakarrontzi ezberdinetan lagatzerabehartzea. Guk hiritar erantzule moduan daukagunkontzientziarekin ezin da inolaz ere jokatu. Zaborhauek, guk ipinitako borondate guztiaren ondoren,berriro ere kamioi berdin baten denak batera nahas-ten badira, zertarako hainbeste ahalegin? Nork bir-tziklatuko du hurrengoan? Badakigu bai Mutrikun baibeste herri batzuetan hau ematen dela, batez ere lurrazpi-ko zaborrontziekin. Eta onartezina da. Gizarte erantzulebat eraikitzeko bidean behar-beharrezkoa da gure erakun-de publikoek hiritarrok serio hartzea.

Mutrikuren kasuan beste kasu bitxi bat ere ematen da.Beheko plazan dauden tabernari eta dendek ez daukatepapera eta beira jasotzeko zaborrontzirik. Zergatik?Kamioiarentzako tokirik ez dagoelako. Berriro ere hau ezinda gertatu. Kamioi txikiago batzuk erabiltzea proposatzendugu, atez ate eta egun konkretu batzuetan biltzeko. Etaproposamen hauekin batera beste pare bat: Pilentzakozaborrontziak, etxeko koipe zaharra biltzeko plan bat etazerbitzu hobeagoa herriko “Garbigune”-rako”.

Birtziklapenerako balio ez duten hondakinei Balioztapenenergetikoa edota isurketa gelditzen zaie. Lehenengokasuan, hondakin hauek, kontrolpeko errausketa batenondorioz, energia sortzeko gai dira. Errausketaren abantai-lak argi daude: hondakinen %90 desagertarazteko gai dira.Hala ere, kalte nagusi eta larriak dakartzate. Hasteko, sail-katu gabeko hondakinak erretzean sortzen diren keak pro-duktu toxiko ugari daukate. Hauen artean, dioxinak (PVC-a erretzearen ondorioz eta gizakiontzat oso kaltegarriak).Beste aldetik, prozesu honetan sorturiko errautsek metalastunak dituzte (Kadmioa, adibidez) eta hondakin arrisku-tsu bihurtzen dira. Azkenik, errausketa prozesuan, birzikla-

tzeko gai ziren materialen eta errekurtso ugariren betikogalera eman daiteke. Arazo hauei aurre egiteko errausketateknologia asko aurreratu da eta gaur egungo errauskai-luak oso tenperatura handian egiten dute lan (1000º) sor-turiko gasen dioxina kopurua murrizteko. Honekin batera,gas hauek filtro batzuetatik pasatzen dituzte. Hau guztiaEuropa mailako lege zorrotz batzuei jarraituz.

Azkenik, energia sortzeko ere balio ez duten hondakinakisuri egiten dira kontrolpeko hondakindegitara.Hemen lurrarekin estali eta oxigenorik gabeko (anaerobi-ko) deskonposaketa prozesu baten ondorioz biogas-a(energia iturri bat) sortzen da. Berriz ere, hondakindegienarazoak nahiko garbi daude.

-Lur zati handiak okupatzen dituzte.

-Euri-urarekin nahasturiko deskonposaketarekin bateraagertzen diren likido arriskutsuak (lixiviadoak), lurazpikoura kutsatzeko gaitasuna daukate.

-Errekurtso kopuru haundi baten alperrik galtzea dakarte,eta

-Ez dago hiritar bat ere zabortegi baten ondoan bizi nahiduenik. Gizartearen ukamen handia daukate.

Gure ondokoen etorkizuna arriskuan jarri nahi ez badugu,neurriak hartu beharko ditugu gure Ama Naturaren erre-kurtsoak modu jasangarrian erabili eta zaintzeko. Eta neu-rri hauek ez dira etorri behar gure instituzioen eskutik soi-lik. Guk herritar bezala daukagun jarrerak eta gure egune-roko ohiturek ezinbesteko garrantzia izango dute.Bukatzeko, gure eskerrik beroenak Deba Beheko Manko-munitateari datu soil bat ere eskaintzeko gai izan ez dela-ko. Zuregatik, irakurle maitagarria, sentitzen dugu bainadudarik ez eduki zoroen pare ibili garela beraiengandikzenbaki zehatz batzuk lortzeko. Pena bat...

MUTRIKU NATUR TALDEA

M E N D E K O A R A Z O L A R R I A . M E N D E K O A R A Z O L A R R I A .

Page 14: K 25

Karenka14

MARRAK PPROKKrriissii ggaarraaiirriikk llaattzzeenneeaann nnoorraabbiiddee

MMAARRRRAAKK PPRROOIIEEKKTTUUAAKK SS..LL..Aitor Agirre eta ZigorAndonegik sortu zutenMARRAK enpresa oraindela hamar urte eta, jakin-minez beterik, eurenganajo dugu Leizarren baserrianduten bulegora.

Azaldu iezaguzue nolasortu zen asmoa, zer eginzenuten, nondik hasi...

Ikasketak bukatu ondoren –Zigorrek, Barne Diseinuaeta Aitorrek, Delineante Proiektista- 24 urte genitue-la, krisi garai bete-betean, lanik ez eta buruari eragi-ten hasi ginen. Aitorrek bi urte egin zituen Geminis-en eta Estatu Batuetatik etorri berria zen (enpresakobaimenarekin joan zen; lan bolada handirik bazenitzultzekotan) Gabon ondorengo egunak ziren...Ezagutzen genuenetik hasi ginen: dibujatzea zen,jakina, guk menperatzen genuena. Enpresetan eskuzlan egitetik CADera pasatzen hasi ziren sasoia zen,baina eskuz azkarrago lan egiten zen ustea zeukanjendeak; beldurra edo zioten ordenagailuari...Aitorrek Geminis-eko zuzendariarekin jokatu zuenbaietz berak ordenagailuz beste batek eskuz egitenzuen denboran egin plano bat. Zuzendariak lau aste-ko epea eman zion bankada handi baten planoaordenagailuz egiteko, eta bi astetan amaituta zeu-kan! Enpresetan plano pilo ikaragarria zeukaten eta ikus-ten genuen zerbaiten beharra. Bururatu zitzaigunplano horiek sistematikoki gordetzeko era bat: eska-neatzea. Zenbait ate jo genituen (Geminis, Sigma,pare bat udaletxe...) eta gure asmoaren berri emate-ra joan ginen. Dena dela, interesa sortu arren, ezzigun inork aurrerapenik eman. Horretarako, Madri-len SIMO ferian izan ginen eta eskaneatzeko ekipoak8-9 milioi pezetako inbertsioa eskatzen zuela jakin

genuen eta, gainera, arazo handiak zituela konpro-batu genuen.Horretan ari ginela, RTS enpresara egindako bisitanbide berri bat zabaldu zitzaigun: euren plano guztiakordenagailuan sartu nahi zituzten; gerora, erabili,aldaketak egin eta abarretarako. Horretarako, guk,beharrezko guztia geneukan: prestakuntza, ekipobana, ploterra eta programak. Leizarren baserrikogela bat hartu, mahaia eta osterantzekoak guk geukegin edo erosi eta lanean hasi ginen. 3.000tik goraizan ziren RTSrentzat sartutako planoak...Horrelaxe, Gabon bueltan hasi batera eta bestera eta94ko maiatzaren 11an sartu genuen geure lehen laneguna plano eginan. Harrezkero horretan dihardu-gu: 10 urte, alajaina!!!

Lanaren nondik norakoak azaltzeko eskatukodizuegu.Lanaren portzentajerik altuena makina-erremintaarloan izan da beti: planoak ordenagailuan sartu, des-piezeak egin eta baita makina proiektu osoak eginere, enpresen enkarguz.Horretaz aparte, eraikuntza, berritze eta moldatzeproiektuak ere egiten ditu Zigorrek; bai, etxebizitze-tan eta baita taberna, denda eta abarretan ere. Geroeta gehiago dira etxe edo negozioak berritzean disei-natzailearengana jotzen dutenak.Lana gehitzen joan ahala, zenbait langile hartu izanditugu: Joseba Lete (hasieratik), Andoni Eizagirre,Jose Miguel Prieto, Kuireka Andonegi.MARRAKen, subkontratatutako lana egiten dugu.Batzuetan, enpresetan bertan (Goiti, GER, Erlo,Lagun...) eta, beste batzuetan, Leizarrengo bi bulego-etan (RTS, Ezarri, Kautenik, Elay, Ladarasa...)Zorte handia izan dugu langileekin, eta MARRAKenlan egin ondoren, gehienak, nahiz eta krisi garaiaizan, inguruko enpresa handietan dihardute gauregunean.

Page 15: K 25

Ikasteari ere ez diogu utzi: Zigorrek, Integración deSistemas eta nik (Aitorrek), Ingeniaritza Mekanikoaikasi dugu lan egiteari utzi gabe. Urte horiek osogogorrak izan ziren! Josebak ere lanean hasi eta gerobukatu zituen Delineazio ikasketak.

Zeintzuk dira MARRAKen proiekturik aipaga-rrienak?• 300 tonatako zigueinaldun prentsa egin genuen

Ezarri enpresarentzat. Jose Izurrategiren bideziritsi zitzaigun eskaera hori eta berarekin lanegin genuen horretan. Prentsa hori “gresitea”egiteko nahi zuten (azulejo txikiak) eta merka-tuan zeudenak txikiagoak ziren (150 tonatakoakbakarrik). Jose Izurrategiren laguntzarekin egingenituen kalkuluak, proiektua, despiezea etafabrikaziorako beharrezkoa zen informazio guz-tia.

• Beste zenbait makinari aldaketak ezarri dizkio-gu. Adibidez, Oria enpresarentzat makina kon-bentzionalak kontrol numerikora pasatu.

• Diseinatu, piezak eginarazi eta muntatu ere baiGasteizko Shutonentzat.

• Erlo enpresarentzat ere proiektatu genuen kon-trol numeriko sistemadun taladro berri bat.

• Fresadorak, mahai sistema berriak puntzonado-retan...Eta, gero, makinak alde batera utzita, Zigorrekherriko taberna, denda eta etxebizitzetan egin-dako hainbat diseinu eta proiektu.

10 urteren ondoren, asmo berririk, bai?Makina-erreminta krisian dago berriz ere; horiziklikoa izaten da: orain dela hamar urte hasiginenean ere horrelaxe geunden. Hori dela eta,orain artekoa utzi gabe, barne diseinuaren arloaindartu nahi dugu eta badugu asmo berri batesku artean (Zigorrek eta emazteak). Udaberriaizango da martxan jartzerako, baina zerbaitaurreratzeko moduan gaude. Hara, San Agustinkalean, lehen elbarrituen lantokia izandakolokalean, proiektu-bulegoa eta erakustoki txikibat zabaltzeko asmoa daukagu. Horrela, herrita-rrek esku-eskura izango dute zerbitzu hori. Ber-tan, diseinu eta proiektugintzaz gainera, erai-kuntza lanen ardura ere eskainiko dugu: “direc-ción de obra” esaten dena. Eta altzari eta kon-plementuak ere ikusgai jarriko ditugu, bezeroekordenagailuaren pantailan ikusteaz gain, berta-tik bertara ere ikus ditzaten.

Kalaputxikoon jakinmina handia denez, izenaere galdetu diegu: DILAITZ izango omen da.Zorte on, ba!

Karenka 15

OIEKTUAK SS.L.ddeeaa aauurrkkiittuu zzuueenn eennpprreessaa ggaazztteeaa

• 3D ssisteman llan eegiten ddute

eta ssistema bbirtualak eerabiltzendituzte: mmakinak, nnahiz eetxeak“bueltaka” ikusten ddira oordenagai-luaren ppantailan; bbenetakoak bbalirabezala!

• MARRAK bbenetako eeskola iizan

da zzenbait ddelineante ggazteren-tzat. EEta nneke, llan eeta ppoz hhandieniturri AAitor eeta ZZigorrentzat.

Page 16: K 25

historixa16

Mutrikuarrek, betidanik arrantzale herria iza-nik, itsasoaren aurkako etengabeko borrokaneketsu eta arriskutsuan aritzean, inoiz bainogarbiago ikusten zuten beren ahultasuna. Egoe-ra horretan, ez da batere harritzekoa beraz, lanhorretan babesa, segurtasuna nahiz laguntzaeskainiko zien zaindari baten itzal gozoan jar-tzea. Zein zaindari hoberik aukeratuko, beraiekbezala, bizitza zaildua izan zuen Jesus baino;beraiek bizitzen zutenarena ezin garbiago adie-razten zuen Jesus Nazarenoa, hain zuzen ere.Sar gaitezen beraz eta sakon dezagun zertxo-bait, mendetan gaur arte, gogo beroz iraunduen eta dirauen gurtza hunkigarria.

Santa Katalina komentuko elizaren aurrealdeanezker eta eskuin aldeak hartzen dituzten Jesus Naza-renoaren zein Ama Doloretakoaren irudien historiak,gaur egunetara belaunaldiz belaunaldi guregana iri-tsi denak zera dio: Gaztañeta almiranteari, ekaitzbeldurgarri batean oso larri zegoela, bere aurreanJesus Nazarenoaren imajina irudikatu zitzaiola etahainbesteraino barneratu zitzaion, ezen Nazarenoakhandik onez ateratzen lagundu omen ziola eta, bereirudia egiteko agindu zuen Italian, baina hain omenzen zehatza ikusitako irudia, non gutxienez bi aldizere errepikatzeko agindua eman zion maisu irudigi-leari ez baitzetorren bat ikuskarian agertutakoare-kin eta nahi bezalakoa lortu arte ez omen zuen etsi.Tradizioak esandakoari jarraituz, irudiak zekartzanuntzia hondoratu egin omen zen, bilduta zituztenkutxak, aldiz, azalean geratu, kostaldera hurbiltzeannorbaitzuk jaso eta, helbidea irakurtzean, prestatueta Mutriku aldera berriz bideratu omen zituzten.Egiazko historia, ordea, antzekotasunik badu ere,honela izan omen zen: Badirudi, 1718an Italiako Pes-sano lurmuturrean ingeles eskuadrarekin izandakoitsas guda gogor batean parte hartu ondoren, belau-nean zauritua (herren geratu zelarik) gertaera lazga-rri hartatik bizirik atera izanagatik, Mutrikukokomentuari eskaini omen zizkion bi irudiok esker onaagertzeko asmoz. Bertan zituen Gaztañeta almiran-

teak bi alaba moja. Berak ekarri omen zituen Napo-lestik pertsonalki (1).

Mutrikun, Nazarenoaren egunak ez du egun fin-korik, urtarrileko hirugarren igandean ospatzenbaita. Hala eta guztiz ere, esan behar da, beste jaihandietarako bezala, herritarrak egun honetarakoegoki presta daitezen, bederatziurrena burutzendela, egunero errosarioa errezatuz nahiz otoitz egi-nez. Azken hiru egunetan, berriz, hitzaldiak ere iza-ten dira, lehen, eginkizun honetara Arantzazutikfrantziskotar hizlari famatuak etortzen ziren urtezurte hutsik egin gabe, gaur egun, ordea, herriko apai-zak edota herritarrak diren apaizak mantentzen dutetradizio hori. Orain urte gutxi arte ordea, oso jendegutxik huts egiten zuen ospakizun horietara, maizikus zitezkeen haur nahiz gazte, adinean aurrerazihoazen gizon-emaku-meekin bateginik egu-neroko fede beharrakerrespetu handiz bete-tzen, txiki-txikitatiketxean jasotako ohitu-rari zintzo eutsiz. Naza-renoaren egunean, bimeza izaten ziren, goi-zeko zortzietakoa,gizonentzako izatenzen soilik eta untzijabe-ek ateratzen zuten;Meza nagusia, aldiz,arrantzaleen kofradiakateratakoa. Bertara,Udaletxeko korporazioosoa joaten zen, herri-ko elkarte ezberdineta-ko ordezkariekin bate-ra. Mezaren amaieran,aspaldikoa den herrikoarrantzaleen salbeaabestu izan da beti,sentimendu handiz:

Jesus NHerriko arrantz

Jesus N

1. Jaungoicuac salba zaitzalaAma Birgina Maria,Misericordiaren AmaGuztiz da miragarriya,Confiantza osoarequinNago Zugana jarriya.

2. Jaungoicuac salba zaitzalaBerriz ere dizut esaten,Zure graziaren premianGu beti guera gertatzen,Zu bezelaco beste amarikEz degu iñon billatzen.

3. Suspiriyoz eta sentimentuzBeti negarrez gaude gu,Negarrezco balle triste onecZenbait dolore bizi du, Zure begui piadoso oyecGugana itzuli itzatzu.

MMAARRIINNEELLEENN SSAALLBBEEAA

Page 17: K 25

17historixa

Alabaina, Nazarenoarenganako debozioa ez da horbukatzen. Ia oraintxe arte Aste Santuko ospakizunetanere parte hartzen baitzuen. Arrantzaleek, beren egune-roko zereginetan, Ixkote edo beste kalaren baterazuzendu ohi baziren ere, Ostegun Santu goizean, jaki-tun izanik harantz joanez gero Nazarenoaren irudiaParrokiara eraman ahal izateko garaiz etxeratzekoaukerarik ez zutela izango, hurbilagoko inguruetaraabiatzen ziren. Nazarenoaren irudia komentuan hartueta, jende andanak inguratua, bere ereserkia kantatuzeta otoitz artean, Parrokiarako bidean laguntzen zutenfede handiz. Biharamunean, handikiro, Ostiral Santukoelizkizunak bukatzean, berriro hartuz, oraingoan proze-sioan, barnera bildurik, kantu zein errezu artean, itzul-tzen zuten berriro ere komentuko bere betiko egoitza-ra. Nazarenoa, angailan (andan), alde banatatik beti

familia zehatzbatzuk eramatenzuten, aitengandiksemeengana pasa-tuz. “Gorrikoak”,“Talaixeronekoak”...

Jesus Nazarenoaherriko itsas gizonenartean oso maitatuaizan dela (eta delaoraindik) baiezta-tzen duten jokabideasko izan dira , bainaaipatzekotan, gogo-ra ekar ditzagun adi-bidez, Pedro ManuelEgañak, armadoreanahiz untzigilea iza-nik, bereak izanzituen untzi guztieiNazareno izena ipiniziela edota, untzijabe guztiek kanpai-nan harrapatutakolehenbiziko bisiguakomentuko mojeieramaten zietelaNazarenoari eskerona agertzeko.

Mutrikuarren bizitzan ere badu eraginik JesusNazarenoaren presentziak. Azken aldi honetanhorrenbeste entzuten ez bada ere, lehentxeago ohiz-koa zen komentuko kanpaien hotsa entzutea Nazare-noari “Himnoa eta Salbea” eskaintzera bil zitezela dei-tzeko, itsasoan ekaitz handia edota behe-laino itxiazenean arrantzaleak babestu eta etxera onik ekarzitzan. Deitzen zen baita ere, herritar bati gertaeralazgarriren bat edo hil ala biziko ebakuntzaren bategin behar zitzaionean, bere laguntza eta gertutasunaizan zezan une zail horietan. Jende ugari biltzen zen,gehientsuenak emakumeak, eta mojek, koroan bilduz,otoitzaldia egiten zuten partehartzaileen isiltasunxumeak lagun egiten ziela. Bukaeran, guztiek fedehandiz, Nazarenoaren ereserkia abesteaz bateraamaiera ematen zioten ekitaldi hunkigarriari.

Gaur egun, sinismen kontuetan gauzak askoaldatu badira ere, oraindik leku berezia izaten jarrai-tzen du, zalantzarik gabe, hainbat eta hainbat herri-tarren bihotzean, zaindari maitatuaren babesa zeinargitasuna bilatuz eguneroko beren otoitzen bitar-tez. Euts diezaiogun beraz, gal ez dadin, antzinatikgure herriak gordetzen jakin duen tradizioari, herriarrantzaleen artean nortasun berezia eman izan dionNazarenoarenganako debozioari.

1- Motrico. Apuntes, extractos y divagaciones.Augustin Zubikarai. D.A.K.M

Jose Angel Lizardi

Nazarenoatzaleen zaindari kuttuna

Nazarenoa

1. Jesus, poz oroigarria,bihotzen asegarriaezti ta beste gainekoZure aurpegi bai poz!

2. Ez, Jesus izena bainobigunagorik kantatzen,entzuten legunagorik,gozoagorik pentsatzen.

3. Damutzean itxaropen,Onbera guk eskatzean,bila zaitugunean on,baina zein on aurkitzean!

4. Ezin esan inork ahoz,idatziz ere ezin eman;gertatu zaionak dakiJesus maitatzea zer dan.

5. Zakigu poz, gure Jesus,gure sari zeruetan, zakigu Zu argitasun mende guztien mendetan.Amen.

OTOITZAO Jesus NazarenoaZure aurrean ahuspezturik,nik ezerez eta argal honek,aingeruak zerutikekarritako izen santuhori adoratzen det.

EERRRREESSEERRKKIIAA

Page 18: K 25

kultura18

Armairuko trasteak mugitzen zihar-duela, Jabitxu Larrañagak duelahogeita bost urte gure herrian

argitaratutako Herri Lan aldizkariarenaleak aurkitu zituen, ondo-ondo gordeta.Berriz ere ondo-ondo gorde gabe, Kalapu-txirekin gogoratu eta horren inguruan zeo-zer egin nahi izanez gero ere, eskuratu eginzizkigun. Aldizkaria egiten ibili zirenetakobatzuk elkartu –Iñigo Andonegi, MigelAngel Basurko, Iñaki Lizardi “Kaialde” etaJose Mari Ulazia – eta gehiago jakitekoaukera izan genuen, aldizkariaz eta ordukoherri lanaz.

Herri Lan aldizkariaren sorreraz galdetuta, argieta garbi gogoratu dute aldizkaria ez zela sortu gauregun Kalaputxi bat sortu den helburuarekin. Lagunbatzuk elkartu eta aldizkaria sortzea bururatu baino,gehiago izan zen prozesu baten emaitza. Izan ere,garai hartan zegoen herri-mugimenduaren esanbeharrak, herritar guztiekin ideiak, iritziak eta haus-narketak konpartitu nahiak ekarri zuten aldizkaria.Herri Lan aldizkaria, hortaz, nahi zuten mutrikuarguztien adierazpenerako gune bihurtu zen.

Frankismoaren garai hartan, aldizkaria bainohamar bat urte lehenago, lege bat zegoen, gauzakbere modura inposatzen zituzten goitik izendatutakoherri-agintariek eta horri guztiari aurre egiteko herri-tarrak elkarte batean batu ziren. Legeak ez zuen zirri-kitu handirik uzten elkartegintzarako eta, hori delaeta, Asociación de padres de familia izen ofiziala hartubehar izan zen, nahiz eta elkarteko kide asko eta askoguraso izan ez. Herrian, aitzitik, Auzo Elkartea zen.

Elkarte haren inguruan sortu zen herri-mugimen-dua gogo onez eta minez gogoratu dute gure solas-kideek. Iritzi eta jarrera guztietako lagunak elkartzenziren eta eztabaidatu ere gai guztiez eztabaidatzenzen helburu bakar bat zutela: herriaren alde lan egi-tea. Garai haietan agintariek oso kontuan hartzenzituzten elkartearen iritziak eta abar, bazekiten etahaien atzean herri ia osoaren iritzia zegoela. 1978anargitaratu ziren aleetakoak ditugu, adibidez, Ondar-beltzen egin nahi zuten etxe haren inguruko salake-ta, futbol zelaiaren berrikuntzaren ingurukoa, alko-holismoaren arazoaren inguruko informazioa, Kons-tituzioaren aurrean herriak emandako erantzunarenaurreko hausnarketa, itsasoko 200 milien auziaren

ingurukoa, herrian eta Euskal Herrian izandako atxi-loketen berriak... Guztiak pil-pilean zeuden gaiak etaagintarien jokabidea zaintzeko balio zutenak.

Elkartearen eta aldizkariaren aniztasunaren era-kusle, argitalpenetan agertu ziren sinadurak. Batzukizenez, beste batzuk ezizenez, asko izan ziren iritzia,informazioa eta hausnarketa agertu zutenak, boron-datez egindako lan mardul batez. Gainera, elkarte-koak izan gabe beren kolaborazioa gustura eskain-tzen zutenak ere baziren, Agustin Zubikarai idazleondarrutarra kasu.

Orduko giro hartan, bada, zer esana bazegoen eta

“Mutrikuar guztienadierazpenerakogune izan zenHerri Lan aldizkaria”

HERRI LAN:HERRIAREN LANEZ EGINDAKO

A L D I Z K A R I A

Page 19: K 25

kultura 19

esan nahi zirenak ahalik eta jende gehienarenganairistearren, euskara zein gaztelera zerabilten aldizka-rian. Euskalduntasuna berezkoa zuen elkarteak,baina urtetan eta urtetan gure hizkuntzak jasandakozapalkuntzagatik, jende askori egiten zitzaion erra-zago gazteleraz irakurtzea; horrexegatik idazten zengazteleraz ere. Solaskideek adierazi dutenez, aldiz-kariaren bitartez hizkuntzari estatusa emateak bainogarrantzi handiagoa hartu zuen aldizkariaren bitar-tez herritarrei gauzak adierazteak, aldizkaria adie-

razpen gune izateak. Idatzi nahi zuenak ere maiz ara-zoak zituen euskaraz idazteko, alfabetatugabeakasko baitziren orduan.

Elkarteak gizartearen arazoei erantzun nahi zienbehetik eta gora abiatuta, arazoei errotik helduta.Horrela sortu ziren adibidez gabinete sikopedagogi-koa edo mutrikuar asko alfabetatze bidean jarri zuenherri-eskola, gero gau-eskola eta geroago Aek eus-kaltegia izango zena.

Ordukoa da, baita ere, Goizeko Izarra ikastolaColegio Cormenzana eskola nazionaletara sartuizana. Beharra ikusita, auzo elkarteak indarra eginzuen harik eta ikastolako umeak lekua sobera zuenikastetxe hartara eraman ziren arte.

Hilero argitaratzen zen aldizkariaren gauzatzeraetorrita, prozesu nekosoaren gogorapena berritu dutemahaira bilduek. Izan ere, garai hartan dena eskuzegin behar izaten zenez, lana luze eta gogorra egitenzen. Jendeak eskuz idatzitako testuak idatz makinanberridatzi behar izaten ziren, ilustrazio guztiak eskuz,behin testuak idatzita zeudela, hura guztia atondu eta

Ondarrura eraman, Aristondo inprimategira, herrianinprimategirik ez zegoen eta. Handik bueltan, bana-keta herriko zenbait dendatan egiten zen.

Aldizkariaren finantzaketa aldizkaria kobratutaegiten zen, ez baitzegoen bestelako diru-sarrerarik.Horretaz gain, elkarteak ere jartzen zuen dirua. Gaurez bezala, orduan herri-ekimenek ez zuten dirula-guntzarik erakundeen aldetik eta guzti-guztia elkar-teek finantzatu behar izaten zuten zeozer egin nahibazuten.

Frankismoaren ondoren lehen hauteskundedemokratikoak egin zirenean, hain emaitza onakeman zituen herri mugimenduak udalean sartu nahiizan zuen eta horretarako kandidatura ere prestatuzuen: Herri Lan Batasuna. Hala ere, udalean sartu etahasierako asmoak ezin izan ziren bete, besteak beste,herrigintzari alderdigintzak hartu ziolako tokia.

Aldizkaria ere, garai hartan galdu zen, hauteskun-de bueltan. Lehenago guztiak bat eginda ibiltzetik,bakoitza bere aldetik ibiltzera pasatu zen.

Letra larriz idatzitako historiari horrenbeste begi-ratzen diogun garaiotan, polita izango litzateke letratxikiagoz idatzitako historiari erreparatzea eta gurelehengoen berri ikastea. Azken batean, non gaudeneta nora joan nahi dugun hobeto ulertzeko, behar-bada gure aurrekoenetatik ikasi beharko genukegehiago.

“Herrigintzarialderdigintzaktokia hartu ziolakogaldu zen herri-mugimendu hura”

Page 20: K 25

kirola20

Herr iko k i ro l e lkarUrte hasiera honetan indartsu datoz herrikokirol taldeak. Batzuk prestakuntza fasean, bestebatzuk denboraldian erabat sartuta, guztiakditugu martxan, gure herriaren izena lau haize-tara zabaltzen lurralde osoan zehar.

Kirol taldeek adierazi beharrekoak ahalik etazintzoen eta ongien adieraztearren, kirol udalbatzordearen esku utzi ditu Kalaputxik aldizka-riko bi orrialde beraiek lehen eskutik plazaradezaten beren jardueren berri.

BELA ELKARTEAUrte bukaeran nabigazio era-kargarri eta dibertigarria izandugu Kantauri osoa geureazelarik. Haize eta olatu ederre-kin, Cava pixka batekin topoegin dugu. Guregana etorri nahiduen orori gure gonbitea;

larunbat guztietan ateratzen gara eta laster bela-ikastaro berriak hasiko ditugu. Informaziorako tele-fonoa, 636603105.

ESKOLA KIROLAEskola Kirolean eskubaloienjardunaldiak bukatzear dau-denean, laster finalak izan-go ditugu. Otsailaren 7anjokatuko dira MutrikukoPolikiroldegian. Gure eske-rrik beroenak Atxukale Kiro-lak, Eskopetero, Tinko,Oinez eta Aparra dendei,

beren laguntzarekin umeen ilusioak 2003/04 Eskuba-loi Final hauetan egia bihurtzeagatik.

Albiste pozgarri bat dugu kirolean sinesten dugunguztiok: DBH Institutuko 1 mailako neskak, EskolaKirolean izena eman eta bi talde osatuz, hasiak diraZumaian eta Mutrikun jokatuko den txapelketan.Ongi hasi gainera, 9 eta 2 irabazi baitio Mutrikuko A

taldeak Zumaiako Maria eta Jose taldeari. Neskak aridira herri honetan egurra ematen, futbolean, baimaila nagusian zein orain infantiletan ere. Etorkizunoparoa datorkigu.

MUTRIKU ARRAUN TALDEAMutriku Arraun Taldea gogoz ari da Eskola KirolekoAlebin taldearekin. Oraintxe hasi berriak gara urarekinlehen kontaktua izaten. Nesken infantil taldearekinbeste horrenbeste eta asteburutan Ondarrura joatenhasiko gera bertako instalakuntzetara, fosoan teknikaikasi eta gero uretara transmititu ahal izateko.

TXATURANGA XAKE TALDEA.Hil honetan hasita dugu Xake Liga. Aurten taldebakarrarekin aurkeztu gara eta gure helburua maila-tik igotzera izango da, nahiz eta hasiera kaskarraizan, 2,5-1,5 galdu baitugu Grosen aurka lehendabi-ziko partidan.

JAUJA ESKUBALOI TALDEAEskola Kiroleko infantil eta kadeteetako neskakelkartu eta gogor ari gara apirilean jokatuko denGipuzkoako Kadeteen mailako Kopa Txapelketaprestatzen. Orion ospatutako Gabonetako OlentzeroTxapelketan izandako esperientzia ederrean bestetaldeekin eginiko erlazio onek Mutrikun adiskidan-tzazko partidak jokatuko direla ziurtatzen digute.Horrela, Bilboko Urretxindorra eta Zumaiako Pulpotaldeek gonbitea onartu dute. Jauja Eskubaloi talde-an asmoa dugu etorkizun batean kategoria ezberdi-nak hartuko dituen 5 eguneko txapelketa antolatze-ko. Ea noiz egiteko aukera dugun.

MUTRIKU FUTBOL TALDEAMutrikuar taldeek 2004. urtea ongi hasi dute. Taldenagusia irabazten hasi da eta kategoriko lehen pos-tua lortu du. Progresioa eta joko hau mantenduz

Page 21: K 25

kirola 21

r teak ge ld i tu gabegero, maiatzean horren antsiatua den Preferentera-ko igoera ospatzeko moduan izango gara. Burumen-di 4. postuan dago bere taldean eta esan behar Joxe-mi Gutierrez “mister”raren talde hau joko oneandagoela. Neskak gogor jarraitzen dute, geldiezinak,beren taldeko norgehiagoka guztiak irabaziz. Mar-txotik aurrera igoera fasea jokatuko dute. Kadeteaksailkapenaren erdi aldean dauden bitartean infanti-lak Gipuzkoa Kopako ligaxkan hasi berriak dira. Kasuhauetan jolastea eta ongi pasatzea da helburua.

MUTRIKUKO SOKATI-RA TALDEAEntrenamenduetan hasiak diraeta denboraldi berriari ongi eki-teko udalak lokalean eginikokonponketek errazago egitendute kirolarien lana, azpiegitu-rarik gabe zaila baita gauzak

behar bezala egitea. Udalak asmoa du oraingo loka-laren ondoan dauden lurren jabetzarekin nondiknora joango diren jakiteko. Ezinbestekoa da lehen-dabiziko pauso hori Herri kirolen behar bezalakozentro berri bat izateko.

MUTRIKU MOTONAU-TIKA ELKARTEAMutriku Motonautika Elkartekogidaria den Iñigo Martinez san-turtziarra Bizkaiko kirolaririkonenen artean izan dugu2003an lorturiko emaitzengatik;Espainiako Txapelketa, Mundu-

ko Kopa eta Errege Kopa irabazi dituelarik. IñigoMartinez uretako motorren gidaria Bizkaiko kirolarihauen artean izan genuen: Joane Somarriba, IgorAstarloa eta Iban Mayo Txirrindulariak, Virginia Bera-sategi Triatloiko Munduko Txapelduna eta MariaQuintanal Urrezko domina «Doble Trap Tiro» modali-tatean. Euskal Herriko Uretako Motorren mundua-

rentzat eta Mutriku Motonautikarentzat 2003 urteaoso garrantzitsua izan da, lehenengo aldiz Ur Motorgidari bat, Bizkaiko Komunikabide Elkarteak eta Biz-kaiko Foru Aldundiak ofizialki aipatu eta saritu bai-tute Kirolaren 2003ko Galan. Zorionak Iñigo etaMutriku Motonautika!

DANOK BAT PELOTA ELKARTEADanok Bat Pilotazale Elkartea pozik dago Pilota Esko-laren dinamika ikusita, laster txapelketak jarriko dire-larik umeen atseginerako. Eusko Basque Enpresare-kin lortua dugun hitzarmena datozen egunetan sina-tuko da eta urtean 5 jaialdi eskainiko dira eskuz,palaz edo zestaz. Udalaren laguntza eta partehartzeaezinbesteko izan da proiektu berri hau egia bihurtze-ko. Eskerrik beroenak, beraz, Udalari bere kezka etaarduragatik.

Page 22: K 25

gizartea22

Mutrikuarrek Berriari, Herri Batzordeak bultzatuta, emandako laguntza txalotzekoa da. Egunkariaitxi zenetik, batzordeak poliki-poliki jendea sentsibilizatzen eta dirua lortzen emandako urratsekemaitza oso onak eman ditu.

Egunkariaren itxierak euskaraz bizi nahi duen guztiarentzako mesprezu, eta eskubideen urraketaekarri ditu. Baina bertako langile eta euskaraz bizitzeko eskubidearen alde dauden guztiek ezzuten ez isiltzeko ez geldirik egoteko asmorik. Horrela, otsailean itxi zutenetik, langileek Eguneroatera zuten kalera, Egunkaria eta gero etorriko zen Berriaren arteko zubi egingo zuena. Horrekinbatera herri guztietan batzordeak eratu ziren, informazioa jaso, laguntza antolatu eta koordina-tzeko.

Mutrikun ere berehala sortu zen batzordea. Ilusio handiz ekin zion lanari euskarazko egunkariberriari laguntzeko. Egin zituzten ekintzen artean hauek azpimarra ditzakegu:

Sentsibilizazio atalean: Itxiera salatzeko komunikatua egin zuten. Denok Gara Egunkaria leloarenkopiak taberna eta dendatan ipini zituzten. Egunkariaren azken zenbakia eta Eguneroren lehe-nengo 12 zenbakien portadak kaleetan ipini zituzten. Martxelo Otamendi etorri zen egunkariberria kaleratu baino hilabete lehenago, hitzaldi batean egoera nola zegoen argitzera eta animuakematera. Erdiko kalean kartoizko termometroa ipini zen ateratzen zen diruaren berri emateko.

Dirua lortzeko atalean: Bono-laguntzak, kamisetak eta akzioak saldu zituzten, maiatza arte Goikoeta Beheko plazan eta geroztik Luardo etxean. Harpidetzak bultzatu zituzten. Gaztetxeak musikakontzertua antolatu zuen. Bertso Eskolak Galbaixotako bertso jaialdian ateratako diruarekin 600euroko akzioa erosi zuen. Santo Tomas feriako liburuen salmentarekin harpidetza bat zozketatuzuten.

Lan guzti honen ondoren 30 harpidetza berri egin dira eta Mutrikurako pentsatuta zegoen dirukopuruaren % 160 inguru lortu da, hau da, 26.438 euro era honetan banatuta:

Akziotan 21.950, bonotan 850 eta kamisetekin 3.638.

Honek esan nahi du Mutrikuk izugarrizko ahalegina egin duela Berria argitaratzeko guztira behardiren 5.000.000 euro horiek ateratzeko, eta beste herrietako ahaleginarekin batera 4.576.331euro-tara iritsi garela, hau da, % 91,5 era.

Hori dela eta, Herri Batzordeak Mutriku herriari zorionak eta eskerrak luzatu nahi dizkio era bate-an zein bestean proiektu hau gauzatzen lagundu duen guztiari: ZORIONAK ETA ESKERRIK ASKO.

Bestalde, egunkari berria atera da eta lehengoa baino kalitate hobearekin gainera. Hemendik ber-tatik Kalaputxiren irakurle zaretenok animatu nahi zaituztegu Berria egunkariaren harpidedun iza-ten, egunero euskaraz bizitzeko ezinbestekoa da eta. Horretarako Berriako harpidetza telefonoradei dezakezu: 943/304345 edo web orriko harpidetza atalera jo dezakezu.

MUTR IKUARREK BERR IA EGUNKAR IAR I EMANDAKO LAGUNTZA TXALOGARR IA

Page 23: K 25

gazterixa 23

OOlleennttzzeerroo mmaaiitteeaa::

Eskerrak eman nahi dizkizugu gabon zoragarri

hau pasarazi diguzulako.

Gabonetako parkea eskatu eta ezin hobeto pasa-

tu dugu. Egun batean zuri abestera irten ginen,

nahiz eta eguraldiak asko ez lagundu kalean

zehar kantari abiatu ginen giro alai batean.

Beste bi irteera egiteko aukera paregabea ere

eskaini diguzu: patinatzera eta PIN-era. Irteera

hauetan primeran pasatu dugu. Batzuk hotzetan,

besteak saltari, guztiak bueltan kantari!!

Egunero egin ditugun jolas, tailer eta pailazo

emanaldiak haurrentzat oso gustukoak izan dira,

barre algara ugari bukaera emateko urteari.

Eta mila esker Olentzero ludotekara ekarritako

jostailu guztiengatik.

Esker mila

TXANTXAGORRI

Hurrengo urtean haurrei ondo pasatzeko aukera

ugari ematea espero dugu; haur eta gaztetxoak gustura

ibiltzeko.

TXANTXANGORRITXIK

OLENTZEROI

Page 24: K 25

JON,JOSU eta XABIERGure etxeko 3 oneneiZorionak! Xabierrek aben-duaren 21ean 9 urte, Josukurtarrilaren 7an 5 urte etaJonek urtarrilaren 12an 6urte bete dituzuelako. Osoondo pasatuko zenutela-koan muxu haundi banaaita-ama, arreba eta aiton-amonen partetik.

IKERUrtarrilaren 2anlehenengo urteabete duen mutilpolitx, bixkor etaalaixari Zorio-

nak! Aitxona, amona,osaba eta Hirunen partez.

RAMONITAZorionak amonazure urtebete-tzean etxekoen,famili osoareneta bereziki zure

biloba Iratiren partez.

RIKARDOZorionak! gureetxeko mutil txi-kienari urtarrila-ren 1ean 9 urtehandi bete zeni-

tuelako. Ama, aita, anaia,aitxitxa-amonak, osaba-izebak, Nahia, Endika etaAnaitzen partez.

JESUSU r t a r r i l a r e n24ean 27 urtebetetzen dituzulata Zorionak opa-tuz eta orain arte

bezain jatorra izatenjarraitzeko esanez, arrebaEdurne, aita Antonio etaama Inesen partez.

EDURNEU r t a r r i l a r e n20an 26 urtebete dituzunezZorionak biho-

tzez zure aita Antonio,ama Ines eta anaia Jesu-sen partez. Beste askobete ditzazula opatuz.

BORJAUrtar r i l a ren22an lehenegourtea beteduen etxekoume politenari

Zorionak! amona Angela,aita eta amaren partez.Muxu haundi-haundi bat.

ANDONIUrtarrilaren 9an,etxeko mutilbihurrienari urte-betetze zoriontsubat opa diogu,

amona, osaba-izebak etaBorja lehengusuaren partez.Aupa Erreala!

ANDRESZorionak bihotz-bihotzez atxona,urtarrilaren 26anu r t e b e t e z e adezulako, zure

familiaren partez bainabereziki biloba txikienarenpartez muxu haundi bat.

Mª ANTIGUAZorionak urtarrila-ren 28an urtebe-tetzea duzulakoetxekoen partez,batez ere zure

biloba Ekaitzen partez muxuasko eta ondo pasatu eguna.

IÑAKIUrtarrilaren 19an4 urte haundiegingo dituengure etxeko poza-

ri Zorionak! ama, aita eta izekoNenen partez.

JOSE MªZorionak aitaeta bi musuhaundi-naun-diak Aitor eta

Mikelen partez, baitaAne, Yon eta Amaiarenpartez ere.

LURDESZ o r i o n a kzuri… Aitor,Mikel, Yon,Ekaitz, Ane,Amaia eta

musu haundi haundi batNahaiaren partez.

YLENIAZorionak etxe-ko martxosarieta musuhaundi batzukAitor, Mikel,

Yon, Ane eta Amaia…

LURDESEtxeko prin-tzesa txikixarizorionak 3urte haundibeteko ditxu-

lako hil honen 29xan.Zorionak eta matxo haun-di bat etxeko danon par-tez eta Leire eta Enekonpartez lau teinkada bela-rritxik.

UNAI, BINGEN eta IRATIUrtarrilean 13, 8 eta 4urte bete eta bete ditxu-zuenez, zorionak bihotzbihotzez etxeko danonpartez. Opariekin gozatueta txintxuak izan urteosuan!

NAHIAUrtarrilaren22an lehenen-go urtebete-tzea ospatukoduen etxeko

potxolari Zorionak! gura-soen partez.

XABIERZ o r i o n a kXabier urtarri-laren 12an 5urte bete ditu-

zulako, ondo pasatukozenuelakoan, zure lehen-gusu Jonen partez.

JULEN eta AINHOA

Zorionak urtarrilaren25ean zuen lehenengourtebetetzea delako.Muxu bana etxeko denonpartez. Aita, ama etaaitxon-amonak.

TANIA eta AINHOA

Zorionak kuadrilakodanon partez urtarrilaren16 eta 26xan. Ondo pasaeta erregalo asko jaso.Txokolatada ederraegin… aupa hi!

AGURNEOtsailaren 3anurtebetetzeadezunez Zorio-nak! gurasoen,

ahizpa Ametza eta Oiha-nen partez. Orain artebezain jatorra izatenjarrai dezazula!

zorion agurrak

NORBAIT ZORIONDU NAHI DUZULA?

HEMEN DUZU TXOKOA!

Page 25: K 25

argazki zaharrakargazki zaharrak

ZAKU FABRIKAKO LANGILIAKJuanito Morokil, Manolita Luardo, BelenMonagillo, Begoña Txordo; Xole Arrasate, FelixErronda, Itziar lekonde, Pepita San Juan Txiki,Anastasi Baldaxar, Joxpa Erronda; FelipaEziñaberastu, Purita Gabantxo, PilarAndratxikixanekua, Maria Joxpa Baldasar,Pastora Artetxe; Maritxu Kartazar, PuritaOndarru, Fernando Arrizabalaga, Iñaki Morokil.

«GRAN TXANBELENA» TRI-PULAZIOAEskuminetik hasita: Pedro«Monagilo», Miel «Monagi-lo», Joseri, Jesus «Otxenta»,Alejandro «Moeno», FaustinoUranga, ?.Atzean: ?, Kosme Garagarza.

Page 26: K 25

2626 agenda

urtarriilla ootsaiilla

Kalaputxi, 25. zkia

URTARRILAK 23, barixakua• Mus txapelketa ZUBIXAn, gaueko 10:30etan.

URTARRILAK 25, domeka• 4:30etan, Zabielen, Umeentzako zine-emanaldia:“Tom & Jerry”.

URTARRILAK 30, barixakua• 10:30etan, Zabielen, Helduentzako zine-emanal-dia: “Gangs of New York”.

URTARRILAK 31 eta OTSAILAK 1, • Gipuzkoako Judo txapelketa, Kiroldegian, goizeaneta arratsaldean.Seniorrak, 17 eta 19 urte azpikoak eta infantilak.Mutrikuko Judo eskolakoen erakusketa.

OTSAILAK 1, domeka• 4:30etan, Zabielen, Umeentzako zine-emanaldia:“101 Dalmatas-2”

OTSAILAK 7, zapatua• Santa Eskia, Bertso eskolak antolatuta.

OTSAILAK 8, domeka• Mendi irteera Ganeroitzera (Arrigorriaga).Burumendi mendi elkarteak antolatuta.4:30etan, Zabielen, Umeentzako zine-emanaldia

OTSAILAK 15, domeka• Mendi irteera Arkamu mendilerrora.Burumendi mendi elkarteak antolatuta.

OTSAILAK 20, barixakua• Pikomelatosen kalejira herrian zehar.Inauterietako kalejira banda txikiarekin, Musikaudal eskolak antolatuta.

OTSAILAK 22, domeka• Inauterietako Txitxiburduntzi Mutrikun.Burumendi mendi elkarteak antolatuta.

KZguneaInternet KZgunea: Urtarrilak 26 – otsailak 6(16:00-18:00)Nagusiweb: Urtarrilak 26 – 30 (18:00-20:00)

BALNEARIOAK (TermalismoSozialeko programak)Imsersok antolatutako programan parte hartunahi duten pentsiodunek Gizarte udal zerbi-tzuko bulegoan edo 943195081 telefonora dei-tuta jaso dezakete informazio gehiago,9:30etatik 13:30etara. Izena emateko epeaurtarrilaren 31n amaituko da.

DENB

ORAP

ASA

DENB

ORAP

ASA

Page 27: K 25
Page 28: K 25