K 32

28

description

Mutrikuko herri aldizkaria

Transcript of K 32

Page 1: K 32
Page 2: K 32
Page 3: K 32

3

a u r k i b i d i a

Kalaputxi hilabetekarixa

Argitaratzailea:Karenka komunikazio elkartea

20830 MUTRIKU

Telefonoa: 943 60 34 68e-maila: [email protected]: Mutrikuko udalaTirada: 1.900 aleLege Gordailua: SS-787/01ISSN: 1579-4792Inprimategia: GERTU. Oñati.Banaketa: Mutrikuko Institutuko azken mai-lako ikasleak

Aldizkari honek erakunde hauen dirulaguntzajasotzen du euskara bultzatzearren

Kalaputxik ez du bere gain hartzenaldizkarian adierazitako esanen eta iritzien

erantzunkizunik.

Eskerrak ematen dizkizue aldizkarihau kaleratzea posible egin duzuen

guztioi

Informaziua 4

Zeuk esan 5

Puri-purixan 6

Bi hitzetan 8

Kale inkestia 11

Lan giruan 12

Karenka 14

Historixa 16

Kirola 18

Kulturia 20

Teknologixa berrixak 21

Gizartia 22

Zorion agurrak 24

Argazki zaharrak 25

Agenda 26

Mutrikuko udala

GipuzkoakoForu Aldundia

EuskoJaurlaritza

Etorri bezala joan zaigu uda, isil-isilik eta azkar-azkar, eta Kalaputxi erehemen dator, Malen aurretik joan zen bezala, isil-isilik eta azkar-azkar. Urteosoa dugu aurretik lanerako, urte oso bat aurretik irakurtzeko eta Kala-putxirekin gozatzeko.

Kalaputxiren laugarren urtea hasi behar dugun honetan, lehenengo egunetikesaten genuena esan nahi dizuegu berriz ere: Herritar guztiei adieraztekomoduko zeozer baldin baduzue, ez zalantzarik egin eta Kalaputxira jo; gus-tura hartuko ditugu guztiontzat interesgarri diren gaiak, gustura agertukoidatzi nahi dituzuen gutunak, gustura erakutsiko etxean duzuen argazkizahar hori, gustura argitaratuko zuen elkartearen ekitaldien programa...

Azken batean, Kalaputxik herritar guztien erakuslehio izan nahi du, herritarguztiek erakusteko eta herritar guztiek ikusteko. Zuen zain gaude!

EditorialaEditoriala

Page 4: K 32

hinformaziua

intereseko

telefonoak

4

Autobusak MUTRIKU – DONOSTIA – MUTRIKU

Mutrikutik Astegunak 7:00 / 10:00 / 13:30 / 19:30Zapatuak 10:00 / 16:30Jai egunak 10:00 / 19:30

Donostiatik Astegunak 8:00 / 11:30 / 14:30 / 20:30Zapatuak 11:30 / 19:30Jai egunak 11:30 / 20:30

MUTRIKU – BILBO – MUTRIKU

AUKERAK:

1. BIZKAIBUSen autobusa hartu Ondarroan:1- 6:10ean hasi eta 20:10 arte orduro.2- 6:40ean hasi eta 19:40 arte orduro.

2. PESAren autobusa hartu Eibarren, haraino Euskotrenen

ONDARRUA - MALLABIA - ONDARRUA

Ikus Kalaputxi 13. orria

OSASUNA

Anbulategia (Osakidetza) ...................943 60 43 00DYA Mutriku......................................943 60 33 17DYA zentrala......................................943 46 46 22Mendaroko ospitala ...........................943 03 28 00Odol emaleen taldea..........................943 60 39 30Javier Otxagabia botika ......................943 19 50 26Lon Apraiz botika...............................943 60 32 50Larrialdiak ...........................................943 461 111

ADMINISTRAZIO BULEGOAK

Udaltzaingua......................................943 60 70 48..........................................................679 16 25 00Udaletxea...........................................943 60 32 44Turismo bulegoa ................................943 60 33 78Posta zerbitzua ..................................943 60 30 44Bake epaitegia ...................................943 60 32 44Epaitegia............................................943 60 70 49

IKASKUNTZA-IRAKASKUNTZA

Goizeko Izarra ikastola .......................943 60 36 75San Miguel ikastetxea ........................943 60 31 95Mutrikuko Institutua ..........................943 60 36 27Udal euskaltegia ................................943 60 30 94KZgunea ............................................943 60 30 65Musika eskola ....................................943 60 37 80

GIZARTE ONGIZATEA

Gizarte Ongizate zerbitzua.................943 19 50 81Anai Arte jubilatuen egoitza ..............943 60 34 10Mikel Deuna zaharren egoitza............943 60 38 71Anaiarte jubilatuen egoitza ................943 60 30 83

ZEBITZUAK

Taxi geltokia.......................................943 60 35 11Pesa ...................................................902 10 12 10Eusko Trenbideak ...............................902 54 32 10Loiuko aireportua...............................905 50 50 05Hondarribiako aireportua ...................943 19 23 47

BESTE BATZUK

Liburutegia.........................................943 60 41 82Kiroldegia ..........................................943 60 31 75Frontoia .............................................943 60 45 44

TrenakTren guztiak, adierazitako lehenengo ordutik aurrera, ORDURO

DEBA – DONOSTIA – DEBA DEBA – BILBO – DEBA

Debatik 6:44-7:44-…-21:44 Debatik 6:43 -7:43 -…-20:43Donostiatik 5:47-6:47-…-20:47 Bilbotik 6:00 -7:00 -…-20:00Jai egunetan 8:44etan hasiko dira Jai egunetan 8:43etan hasiko dira

DEBA – EIBAR – DEBA

Debatik 6:43 / 7:43 / … / 21:43 Jai egunetan, 8:43etan hasiko daEibartik 6:13 / 7:13 / ... / 21:13 Jai egunetan, 8:13etan hasiko da

Zaintzako Botikak (Mutriku – Deba)IRAILA

13tik 19ra Barrera (zapatu goizean, Jabier Otxagabia)

20tik 26ra Jabier Otxagabia

27tik... Portillo (zapatu goizean, Lon Apraiz)

URRIA

...3ra arte Portillo (zapatu goizean, Lon Apraiz)

4tik 10era Lon Apraiz

11tik 17ra Barrera (zapatu goizean, Jabier Otxagabia)

18tik 24ra Jabier Otxagabia

25etik 31ra Portillo (zapatu goizean, Lon Apraiz)

Page 5: K 32

5zeuk esan

UDALETXIA ALA BATZUN ETXIA? UDALTZAINGOA ALAPOLIZIA ERREPRESIBOBAT? ADMINISTRARIA ALAMORROIA? ALKATIA NORENA, DA-NONA ALA BATZUNA?HAU IRAKURRI TA GEROZEUEK ERANTZUN.

2004ko urtarrilak 17, zapatua, arra-tsaldeko 6ak.

Atxitxin kaleko pibotiak zabaltzen di-tut, udaletxeak emandako giltzarekin,familiko lokalera sartzeko, bertatik gau-za batzuk hartzeko (“karga deskarga”lanak). Kotxia ahalik eta traba gutxienegiten duen lekuan aparkatzen det.

Lokalean nagoen bitartean, 5611zenbakidun polizia pasatzen da bertatiketa 50.000 pta.ko multa ipintzen dit,zirkulazioa larri oztopatzeagatik etamultan adierazten du, ni bertan ez na-goela. GEZURRA! ni lokalian nitzan etazapatuan eguerdiko ordu bietatik aste-leheneko goizeko 7ak arte kale hori itxi-ta dago kotxientzat.

Martxoak 30, multa jaso eta udal po-lizi buruarekin jartzen naiz harremane-tan, bere erantzuna da, “pliego de des-cargo” bat egin behar dudala.

Martxoak 31, multa jarri zidan poli-ziarekin tope egiten det eta oso ernea-tuta, normala den bezala 50.000 pta.komulta jarri zidalako, “que te venga eldoble de mierda a ti y a la H.P. de mihermana (udal polizia burua)” esannion.

Egun horretan bertan, multa jarri zi-dan poliziak berak espedientea irekitzendit udaletxian.

Martxoak 31, udaletxeko administra-riari bi ziurtagiri eskatzen diot, :

1.- Multa jarri zidaten egunian ko-txientzat kalea itxita zegoela, adieraztenduena.

2.- Nire familiak piboteak irekitzekogiltza duela udaletxeak emanda, adie-razten duena.

Apirilak 1ean nere koinata ziurtagiribila joan eta administrariak hau eran-tzuten dio: udaletxia eta nere lankideaden poliziaren kontra joaten lagundubiharko dizut gainera.

Bere betebeharrak zeintzuk ziren go-gorarazi eta gero lortu nituen ziurtagi-riak.

Ekainak 4an egindako 2. “pliego dedescargo”ari hau da Eusko Jaurlaritzatikemandako erantzuna: poliziak bidaliduen espedientearen arabera errespetofalta, kontrako norabidean sartu izana,200 metro “martxa atrasian” joan izanaeta kotxea Goitibehera tabernako sarre-ran aparkatuta zegoela eta ez familiakolokal ondoan eta gainera ni tabernannengoela kafe bat hartzen. GEZURRABERRIRO.

Horrenbeste injustiziaren aurrean al-katearekin ordua hartu nuen. Ekainak9an alkate Jaunarekin hitz egin ondorenhau da jasotzen dudan erantzuna:

Nik ezin det ezer egin, ezta poliziariezer esan, beraiek dira nor nahi dituz-ten espedienteak irekitzeko beraiei iru-ditzen zaien herritarrei eta hauek sekre-tupean egoten dira zuzenean norbaitenkontra erabiltzen ez diren bitartean.

Niri irekitako espedientea Eusko Jaur-laritzan nere kontra ibili zenez, eskatuegin nion eta bere erantzuna idatziz es-katu izan zen.

NERE BURUARI GALDETZEN DIOT:1) Zertarako ematen du udaletxiak

“karga deskarga” egiteko pibotien gil-tzak, erabili ezkero 50.000 pta.ko mul-ta jartzen badu?

2) Zeinentzako egiten du lana idazka-riak, agiriren bat eskatu ezkero ez ema-ten saiatzen bada?

3) Bere lanposturako gaitasunik ba aldu polizia buruak?

4) Zer dela eta ez dute polizia hurakarguz igotzen edo ez du dominarik ja-sotzen? Kontuan izanda daukan memo-ria eta irudimena merezi ditu. 3 hilabe-te pasatu ondoren multa jarri zidanetikbeste hainbeste zehaztasun gogoratzenditu, 1.go multan jarri ez zituenak.

5) Zertarako ematen diogu botua Al-kate Jaunari, bera ez bada kapaz berelangileak egindako injustiziak konpon-du eta profesionaltasun-ganora pixkatipintzeko udaletxian.

RAQUEL LEGARDA

HAITZETARA JESTEKOBIDIA

Udan, egun batian, erabaki nuen hai-tzetara juatia, maria behera zegoelaaprobetxatzia pentsatu eta haruntzabiatu nitzan, baneukan gogua jakitze-

ko nundik ote zan oraingo pasabidia.Aillegatutakuan ba, lasai begira-begiraia nundik ote zan juan nitzan, harik etaikusi nuen arte dana burdin-hesiz josiazegoela eta bukaeran metalezko atebat. Zer egin? Ez neukan beste erreme-dixorik metalezko ate haren gaiñetikedo azpitxik pasatzia baiño. Eta halaxeegin nuen, baiña oso deseroso gauzagaleraziren bat egingo banu bezela. Ge-ro berriz gorunzkuan berdin, orduanbai, asmatu nuen atia irikitzen. Hau ko-mentatzen, beste batek esan zidan be-rak ere sentipen berdina eduki zuela etagaiñera aurtza egin ziola batenbatek .Beste batek ezetz, lasai asko pasatu za-la, atia iriki eta arazorik gabe pasa ahaldala, ...

Iruditzen zait hau argitzia garrantzi-tsua dala. Bi gauza: Bat, itxitxa egonarren arazorik gabe atia iriki eta pasaahal degu. Eta bi, benetan erabaki dutepribatua dala eta handik pasatzerik ezdagoela. Baiña hara goazenak hori jakinegin behar degu. Ez nuke nahi egixa bi-garrena izatia. Orduan, holako galderaketortzen zaizkit burura: Zela itxi leikehaitzetako bidia, millaka lagunek urte-tan ibilli duena? Jendia pasatzeko bes-terik ez bada, zela ezin leike konponbi-derik aurkitxu? Mendiko bidetan betiegon dira atakak animalixak ez pasatze-ko baiña albotik edo mailla atiari ipiñizbeti ulertu degu handik pasatzia bage-neukala. Ia dakixan batenbatek eran-tzutzen digun hau zela dan jakin eta za-lantzak uxatzeko.

Bide batez, udaletxiari esan nahi nio-ke egunen batian ezbeharren bat gerta-tuko dala haitz gaiñera dijuan bide etaeskailleretan. Hain dago gaizki! Inoizegoki ere egon izan da bide hori baiñagaur egun errukigarri dago. Ondo ipin-tzeko esatia asko eskatzia al da?

Amaia A.E.

IRAKURLEEI OHARRA:ZEUK ESAN atala nahi duen guztiak erabil de-zake esateko, galdetzeko, eskatzeko, kexa-tzeko… baina ez ahaztu Kalaputxiko erre-dakziora bidalitako gutun guztiak IZEN-ABIZENAKIN sinatuta etorri behar dire-la; bestela ezin ditugu argitaratu. Gero, bidaltzaileak ez badu nahi izen etaabizenak jakiterik ez dira argitaratuko etainizialekin joango dira gutunak.

gutu

nak

Gogoratu gutun guztiek agertu behar dutela nork idatzita datozen,nahiz eta ezizenez, inizialez edo bestela sinatuta argitaratu. Ez da

argitaratuko norena den agertzen ez duen gutunik.

Utzi esateko duzuna Barrenkalea, 12 - beheko buzoian [email protected] helbidean.

Page 6: K 32

zken ukituak ematen harrapatu ditugu;oraindik urak bertara eraman gabe, bainaGipuzkoako Ur Kontsortzioko ustiapenzuzendariak emandako azalpenei esker

badakigu, gutxi gorabehera behintzat, nolafuntzionatuko duen.

Kamino berriko obrak aprobetxatu dira hodi edo tuboberriak sartzeko eta, orain, hodi horiek elkartu egin behardira ur hondakin guztiak araztegira eramateko. Lanhorrekin herri barruko ur zikin guztiak jasota gelditukodira. Esan beharra dago Mijoako arrain kontserberekeuren araztegia daukatela eta ur hondakin industrialhoriek ez direla araztegi berrira ekarriko; araztegi honekez du eta ur hondakin industrialik tratatuko. Baina Satu-rraran eta Pikupeko etxeetako urak bildu eta bertara bon-beatuko dira.

Epe aldetik, ekainaren hasieran ura sartzea esperozuten arren, huelga zela eta bestelako kontuak direla,Kalbaixuak izango dira ura sartzerako. Ura sartu ondoren,depuradora martxan ipintzeko, denboralditxo bat beharda mikroorganismoak eta martxan jartzeko. Etekina ema-ten hasteko, beste pare bat hilabete edo beharko ditu.Mikroorganismo horiek baldintza jakin batzuk behardituzte (tenperatura, nutrienteak, oxigenoa e.a.) Etabehin sortu ondoren, “bitxo” horien lana izango da zikinorganiko guztia jatea.

Araztegi honetan etxeetako ur hondakinak garbitukodira, baina sistema honek ez du balio isurketa industrialeta toxikoak garbitzeko. Horrelakorik gertatuko balitz,mikroorganismo garbitzaile horiek desegingo lirateke etaberriz ekin beharko litzaioke... Kantitate aldetik ere, eurijasa handi bat gertatuko balitz adibidez, ekaitzetako tan-kearen edo “alibiaderoaren” bidez aterako litzatekehartu ezin duen ura. Dena dela, ekaitz handiak aparte

lagata, euri zaparrada normalak jasotzeko gai izango da.Egin dezagun uraren bidea. Ura tankera sartzen dene-

an, bahe batzuetatik pasatzen da; ondoren, urari haizeasartuta, hondarra eta koipeak banatzen dira (hondarrahondoan eta koipeak azalera) kontzentradore batzuenbidez bildu eta kontenedorera botatzeko. Lehendabizikogune honetan flotanteak, solidoak, hondarra eta koipeakenduko dizkiote urari. Hasierako fase honi aurretrata-mendua deritzo eta gehienez 160 litro segunduko hartu-ko ditu.

Ondoren datorrena fase biologikoa da: ura erreaktorebiologikora pasatzen da eta hor kenduko zaio materiaorganikoa. Tanke horretan dauden mikroorganismoekurak dakarren hondakin biologikoa “jaten” dute etahorren eraginez sortutako “flokuluak” dekantazio siste-maren bidez biltzen dira: ur garbitua alde batetik eta

Ur zikEzertan hasi aurretik, arazaraztu aditzak garbitu edo

gora dituzten herrietansam

Bainu sasoian, ura desinfektatuegingo da itsasora

isuri baino lehen.

Airea tratatuko dute, barrukousain txarra

kanpoan ez somatzeko.

A

Page 7: K 32

kinen araztegia

lohiak bestetik. Hemen, gehienez, 40 litrosegundoko tratatuko dira. Horrela garbitutakour hori itsasora botako da.

Mutrikuko araztegiak, dagoen lekuan egon-da (itsasertzean, bainurako lekuan...) bestegehigarri bat ere badauka. Izan ere, garbitutakour horrek desinfektatu beharra dauka “coli”ugari izaten dituelako. Hori dela eta, udagaraian, argi ultramorea edo “ultravioleta” sis-tema erabiliko da ura itsasora isuri baino lehendesinfektatzeko.

Usain arazorik sortu ez dadin, berriz, hodibatzuek hartuko dute barruko haize guztia,bentiladore batzuen bidez ontzi berezi batzue-tatik pasarazteko eta, horrela, bertako azido etaerreaktiboen eraginez, usain txarra kendukozaio aireari. Horretaz aparte, planta honek dau-kan beste gehigarri bat fosforoa eta nitrogenoa kentzeko sis-tema da; oso araztegi konpletoa da, beraz.

Lohiak zabortegietara eraman ahal izateko deshidratatuegin behar izaten dira eta horretarako ere jarri dute pren-tsa eta filtro sistema bat, ur guztia kentzeko. Urari kendu-tako lohi edo basa hori ongarritzat erabiltzen omen dutezenbait lekutan. Dirudienez, metal astunik izan ezean,balio du lurra ontzeko eta, jakina, Mutrikun etxeetako urhondakinak bakarrik jasoko dituenez, ez luke horrelakoosagarririk izango.

Planta guztia automatizatuta dago eta datu guztiakDonostia, Deba eta Elgoibarren jasoko dituzte. Langile bategongo da egunero bertan, nahiz eta Elgoibarren izangoduen zentroa; bertan egingo dutelako araztegi nagusia.Bonbaren bat hondatu, argindarra eten edo isurketa toxi-koren bat gertatuko balitz, berehala jakingo lukete Donos-

tian ordenadorez jasotzen dituztelako datu guztiak. Halaeta guztiz ere, langile batek egunero eraman beharko duMutrikuko kontrola: makinak zaindu, lohiak antolatu, man-tentze lanak egin... Herriko gazte bat hartu dute horreta-rako: Keoma.

Ez da lan erraza araztegi baten funtzionamendua irakur-tze hutsarekin ulertzea, ezta? Ba, ikustea gustatuko balitzai-zu, irakurle, jakin ezazu jendeari erakusteko asmoa dutela etahorretarako egun eta ordutegien berri emango dutela. Erneibili, beraz; merezi du eta!

7puri purixan

araztegi hitzak depuradora adierazten duela argituko dugu; izan ere,edo purifikatu esan nahi baitu. Legediaren arabera, 3.000 biztanletiktan ur zikinen araztegiak eraiki behar dira. Gure herrikoa amaitusamartuta egongo dela eta bertan izan gara.

Makinarik zaratatsuenak zaratarenaurka babestutako geletan sartu

dituzte.

Page 8: K 32

8 bi hitzetan

DANTZARIAK DANTZARI

Hil honen hemeretzian Mutrikun Euskal Jaiaizango da eta gure herriko Gure Ametsa dan-tza taldeko dantzariekin batera jardungo dutehainbat herritatik etorritako dantzari gazteek.Egun ederra herritar guztiok euskal dantzezgozatzeko. Gainera, Gure Ametsa dantza tal-deko 36 dantzarik Zarautzko eta Oñatiko Eus-kal Jaietan hartu dute parte iraileko lehenengobi asteburuetan.

Datorren urtean, 2005 urtean, Gure AmetsaDantza Taldeak 40. urteurrena izango duelaeta, ederra litzateke gure herriko haurrek etagazteek dantzarekiko interesa agertzea etabetidanik euskal kulturaren adierazle garran-tzitsuenetakoa izan den dantza gure herrian ezdesagertzea. Geure eskuetan dago.

50 URTE 50 GAILUR

Irakurleok jakingo duzuenez, Burumendi Mendi Elkarteak berrogeita hamarurte bete ditu aurtengoan. Uda aurretik ekitaldi batzuk prestatu eta burutuziren eta uda ostean ere ekitaldiekin jarraitzekoak dira Burumendikoak.

Irailaren 26an, igandea, Burumendi Mendi Taldekoek Euskal Herriko 50 gai-lurretara iritsi nahi dute eta gailur horietako buzoi guztietan gure herrikoelkartearen txartela utzi. Horretarako, Burumendiko lagunek deia egin duteekitaldi horretan parte hartu nahi duten guztiak parte hartzera animatuz.

Egun horretarako planik eginda ez baduzu, hortaz, aukera aparta duzu, ira-kurle, mendian egun ederra gozatzeaz gain herriko elkarte horri bere helburua betetzen laguntzeko.Aurrez, 50 igoerak egoki antolatzeko, deitu zure interesa agertzeko ondoko telefonoetako batera: 943607 131 edo 636 782 601.

Bestalde, Burumendikoek jakinarazi digutenez, Kalbaixo gainean uda aurretik jarritako buzoianpintada batzuk agertu dira. Ea, bada, mendia eta mendikoak errespetatzen ikasten dugun behingoz!

KANPOTAR ASKO GURE HERRIAN

Aurtengo udan askotan komentatu dugu mutri-kuarrok kanpotar asko zebilela gure artean. Turis-mo bulegora jota, adierazi digute bertatik uztaile-an 1.022 bisitari eta abuztuan 2.926 bisitari pasatudirela mundu guztitik etorriak. Euskaldunak askoizan dira, barruko turtismoa deritzonean, bainagehienak kataluniarrak eta frantziarrak. Bitxikeriamoduan, esan Japonia puntatik etorritakoak ereizan direla gurean. Aurten, gainera, erromes jendedexente pasatu da Mutrikutik kostako bidetik San-tiagora bidean.

Herriko kanpinetan ere betekada izan da aur-tengoan eta egun batzuetan, batez ere abuztuan,abasto eman ezinik ibili direla ere adierazi dute.

Zalantza gabe, gure herria gustuko dute kanpo-tarrek eta urtetik urtera gero eta gehiago dira Gipuzkoako txoko txiki honetara erbestetik datozenak.

Page 9: K 32

9kale inkesta 9bi hitzetan

ETXEJABEEN KOMUNITATEETARAKO IDATZI EREDUAK

Urriaren hasieran Euskara udal batzordeak UEMArekin baterajabekideen komunitateetan gehien erabiltzen diren idatziak biltzendituen liburuska jarriko du interesatuta dauden etxepeko komunita-teen eskura. Liburuan aurkituko direnak, labur esanda: Bilera deiaketa aktak, ordezkaritza-agiriak, jakinarazpenak zein ziurtagiriak,errekerimenduak, balantze ekonomikoak, errotuluak, oharrak, arau-diak eta hiztegitxoa.

Etxepekoen batzar eta eginkizunetan lagunduko dizun liburuskahau eskatzeko, udaletxeko erregistroan urriaren 4tik aurrera emangodizuten fitxa betetzea besterik ez duzu. Ondoren, etxean jasoko duzuliburua. Nahi duenak e-postaz ere egin dezake [email protected] helbidean.

Aitzakia gehiago ez da egongo etxepekoen batzarren ondorioz-koak euskaraz egiteko.

INDUSKETAK ASTIGARRIBIA ALDEAN

Azken urteetan bezala, aurtengo udan eregurean izan dira Munibe taldeko eta EHUko arke-ologoak eta baita ARANZADIkoak gure herrikobarruak aztertzen. Aurreko lau urteetan egindakolanari segida ematea helburu hartuta jardun dutebi taldeek, bata Zerratuko kobazuloan eta Astiga-rribiako elizaren inguruan bestea. Zerratun duelaberrogei mila urteko gizakiaren aztarnen bila etaAstigarribian X. mendeko gizakiaren aztarnen bila.

Gauza handirik ez omen dute aurkitu aurten-goan eta bukatutzat eman dute landa-lana.Hemendik aurrera, bulegoko eta laborategikolanak hartuko du garrantzia eta pare bat urtebarru izango omen ditugu aurkitutako guztiaren berri.

Bestalde, bi indusketa horiek amaitu dira, baina hirugarren talde bat, Mikel Sasieta buru dela Muni-be taldeko arkeologoek osatua, Kalbaixotik Astigarribia alderako malda bateko aitzulo batean jardundute lanean eta fauna arrasto ugari eta aberatsak aurkitu omen dituzte. Datorren urtean ere itzultze-koak dira, Udalaren eta Foru Aldundiaren laguntzarekin.

IRAILAREN 10ean SAMIKOLLAKO JAIAK

Oso urruti ez dagoen garai batean, Mutrikun orain ezagutzenditugun jaiez aparte, kale desberdinetan ere egiten zen ospakizunik.Adibidez, San Gil kalean, San Agustinen edo Samikollan.

Samikollako jaia irailaren 10a da, San Nicolas de Tolentinoreneguna, eta garai hartan goizean meza entzun ondoren arratsaldera-ko lagatzen ziren umeentzako jolasak. Han, zaku karrera, itxulapikoapurtze eta beste hainbeste jolasetan ibiltzeko aukera izaten zutenumeek.

Aurten Samikollan, urtero bezala, meza goizeko 11etan ospatuda eta gero, auzokoek prestatutako pintxo, salda eta edariak ateradira bertan zeudenen gustagarri. Aurten gainera, Azpillagak auzoa-ri buruz botatako bertsoak entzun ahal izan dira.

Nahiz eta orain umeentzako jolasik antolatzen ez den, eskertze-koa da auzokoek egiten duten lana urte guztian ermita garbitu etatxukuntzen, eta urtean behin egun hau aprobetxatuz elkarrekin unegoxo bat igarotzeko egiten duten ahalegina.

Page 10: K 32

10 bi hitzetan

ERROPA ZAHARRAK APROBETXATZEN

Duela pare bat hilabetetik Euskadiko Kutxaren (labo-rala) aurrekaldean eta Caritaseko lokalaren sarreran, biedukiontzi edo kontenedore berri jarri dira. Hauetanerropa zaharrak edo behar ez ditugunak jasotzen dituz-te, zuntzen (fibra) berreskuraketa eta birziklaketarako.Ontzi hauetan erropak bakarrik sartu behar dira poltsatxikitan gordeta eta ez da zakarrik bota behar, bestelaerropak ondatuko dira eta!

Hemendik aurrera, erabiltzen ez ditugun erropakarmairuan lekua kentzen eduki beharrean badaukagunon utzi, honela birziklapenaren munduan pausu bataurrera eginez.

ERABILITAKO OLIOA BILTZEN

Debabarrena Mankomunitateak antolatuta, kamioi bat dabil eskual-deko herririk herri herritarrek erabilitako olio zaharra jasotzen. Ekolo-giak garrantzi handia hartzen ari den garaiotan, herri administrazioakkontzientzia hartzen ari direla dirudi eta gure ingurunea zaintzeko neu-rriak hartzen ere bai.

Bitartekoak jarrita, hurrengo pausua herritarrok erantzutea izangoda. Horretarako, hilero, kamioia Txurruka plazan izango da hileko hiru-garren martitzenean, goizeko 9etatik ordu bata arte.

Askotan entzuten da administrazioa astuna eta geldoa dela, bainaherritarrok ere gure ohiturak aldatzen ez gara oso abilak. Saia gaitezenolio zaharra arraskan behera bota gabe potoetan gordetzen eta bilketa-kamioira hurreratzen

BERTAN 1000 E ZOZKETAN

Uztailaren 21ean arratsaldeko 20:15etan eginzen BERTANeko zozketan Alaitz Alberdi suer-tatu zen 1.000 euroko txekearen irabazle.Dirua hamabost egunetako epean BERTANElkarteko partaide diren dendetan gastatubehar zuen.

Page 11: K 32

NEGURAKO BIHAR DITXUZUN GAUZAK EROSTEA, MUTRIKUKO DENDETA ALA KANPOA JUTEN ZEA?

IÑAKI LEZERTUA , 41 urteErropak , adibidez, batzuk Mutrikun etabeste batzuk Ondarruan erosten ditxut,segun zein edadeko umientzat Mutri-kun ez dezulako erropaik topatzen.Umientzako eskola liburuak hementxe.

AGURTZA BARRENETXEA, 43 urteNik Ondarrun eta Mutrikun. Erropaklehenengo geure dendan beidatzenditxut eta gero Mutrikuko dendetan.Liburuak ikastola bertan ematen dixue.

IÑAKI FERNANDEZ, 51 urteJateko gauzak hementxe eta erropa gehi-xenak Mutrikun. Inoiz hemen topatuezinian ibili geanian Donostia ere junizan gea, baiña bestela ez. Umientzakoliburuak ere hementxe.

MIREN ARRIZABALAGA, 39 urteGehixenetan Mutrikun. Egunerokogauzak, batez ere jatekua, hementxe etaerropak kanpuan, inoiz “zentro komer-tzial”etan ere bai.

FEDERICO HERRERO, 47 urteErropia erostea andria juten da, bai kan-poa bai hemengo dendeta. Kanpoa jutendanian denda txiki eta haundixeta. Nioaintxe bertan frantses ikasten nabil etabihar ditxuten liburuak Frantzian eros-ten ditxut.

XABIER URANGA, 40 urteNormalian Mutrikuko dendetan erostenditxugu. Kanpoa oso gitxi ertetzen deu,inoiz Garbera eta holakota juten gea,baiña erosketak eitxea baiño gehixoegun pasa. Liburuak hementxe erostenditxugu.

AMAIA PAGOAGA, 34 urte

Gehixena kanpuan, batez ere erropak.Kanpoa “zentro komertzial”eta jutengea erosuo dalako, behin hara aillatu etaleku baten eitxen ditxuzu erosketadanak. Liburuak, berriz, Mutrikun.

VERONICA GAZAGAETXEBERRIA, 35 urte

Liburuak Mutrikun eta bestelako gau-zak Eroski baten eo kanpuan. Erropaknormalian kanpuan, hala ere Mutrikungero ta denda gehixo do eta lehenengohementxe beidatzen det, bihar detenabaldin bado, bertan erosten det eta bes-tela kanpuan.

11kale inkestia

Page 12: K 32

Kofraixan elkartu gara ordukobizimoduaz jarduteko etaemozioa eta oroitzapenak

berehala agertu zaizkio oraingomuseo eta orduko bizilekura sartugarenean: “Anima egunian etorrigiñan, nik zazpi urte nakazela,1930ian. Berdela bazan orduan!Ama Praxedes eta bixon artian ezinlan danakin eta Markiñan lanianzabillen lehengusiña Tomasa etorrizan geurekin bizitzea eta lanea”.

Sasoi hartan bai Kofraixako bi-zilekua bai bertako garbiketa lanamariñelen alargunei ematen ziz-kien Kofradiak: “Hemen Trini “Ko-txorro” bizi zan lau seme-alabakin.Nere aitxa hil zanian amak 39 urtezakazen eta hiru seme-alaba gi-ñan, gaztena 8 hillabetekua etaneu zaharrena. Ordurako Trini“Kotxorro”k semiak itsasuan zaka-zen eta nere amai esan zixuen ber-ta juteko. Gero, ama ibilli ezindagelditxu zanian, herriko beste alar-gunai esan, baiña iñok ez zoanez

etorri nahi, bertan gelditxu giñan”.Bentalekuan gelditu garenean,

San Pedroren irudiak bertan jarrai-tzen duela ikusi eta poztu egin daMaritxu: “Hau Ramon Apalluk eka-rritxakua da. Ramon arraiña eros-tera etortzen zanian, beti esatenzian bolaleku muturrian San Pedrotxiki bat bihar zala eta bolalekuapintxau zeuenian ekarri zian SanPedrua. Leku hau dana beste kolo-re baten do pintxauta eta mahaixafalta deu, bestela berdin-berdindo. Honen oduan sekretaixuentza-ko lekua zauan eta harutzo eskoliabere terraziakin. Goixan ganbaria

eta beian, lonjak deitzen giñunhortan, baskulak, arraiña goberna-tzeko lekua eta ura.

Kofraixa dana, alde batetik bes-tea, ama ta bixon artian garbitzengendun, eta gero neuk. EskerrakClarita Alberdi bezalako laguntzai-lliak ere eukitzen genduzen arrainasko zauanian. Eta orduan arraiñabeti zauan: bixiua, papardua, ber-dela, antxoia, atuna,... Barkuak ereasko zian, 19 bat ezautu ditxut.Lonjak kenduta goiko dana egu-rrezkua zan eta beheko zikinkeixaabarketa azpitxan ekartzen gen-dun esakailletan gora. Pentsaizu

12 lan giruan

MARITXU BENTERIA ETA

“Kofraixa dana, ama ta bixon artian garbitzengendun, eta gero neuk”

Kofraixa 1924an

Askotan gertatzen zaigu pertsona bat leku batilotzea, leku horretan sarri ikusi izan dugulako. Horixegertatzen da Maritxu Kofraixarekin erlazionatzendugunean eta bere izenaren ondoren Benteria esatendugunean. Benteria, ez bentak edo salmentak egitenzituelako, baizik eta 43 urte Kofraixan bizi eta laneanjo ta ke jardun zuelako. Maritxuk ondo ezagutzen dituKofraixako xirrikitu guztiak, nahiz eta gaur egunmuseo eta jantoki bihurtu den .

Maritxu bolalekuan

Page 13: K 32

zenbat arenaketa eiñ deten; be-laun hazurrak minberauta eta eskudanak ebakitxa eukitzen nitxuzen,orduan ez zauan guanteik eta”.

Garbiketez gain benta ingurukolanetan ere ibiltzen zen Maritxu.Bere lehenengo urtetan bentakAngel Benteruak egiten zituen, ge-ro Pedro Ulaziak, Jose Mª Zenekor-tak eta Ponpeio Arreitunaindiaketa, azken aldian, Jose AgustinElezgaraik egiten zituen. “Bentakoordua goizeko zazpiretan izatenzan, sirenia bertan gendukan etageuk joten gendun. Gero, hartzennoan notia barku bakoitzak zenbatarrain zakarren eta erostailliai dei-tzen nixuen, bentako etortzeko.Danak etortzen zianian, arrainmuestria bolalekura ekartzen no-an, kiluan honenbeste grano sar-tzen ziala kontauta, adibidez, hola-ko barkuk hogetamarreko antxoiaedo hogeikua. Bentia amaitxuta,arraiñak garbitxu bihar bazian gar-bitxu, kajatan ipiñi ta, kamioiakkargau ta gero, haura dana bon-biatzen gendun. Ama ta bixok ma-

kiña bat bider gelditzen giñan goi-zeko hirurak arte bonbiatzen. Gi-zonak itsasoa ta gu artian hantxe,lanian. Egun guztiko lana izatenzan orduan”.

Bestetan, patroiei informazioaematera ere joaten zen: “Sekretai-xuak idazten zian arrantzak Geta-riatik ziala, Ixkotetik ziala, barrukokalatik,... eta ni, papera hartuta,patroiz patroi juten nitzan esatennun zauan arraiña, hurrengo egu-nian haraixe juteko arrantza. Ha-maika bider patroi baten etxea juneta andriak esan: Txo-txo, nire gi-

zona-ta tabernan dia taaide. Eta han juten ni-tzan tabernaik tabernaesatea”

Gerra sasoia ere ber-tan bizi izan zuen eta ba-dirudi zeharo aldatu zelaKofraixa, kuartel bihurtuzen eta: “Orduan CNT-kuak, mendigoizaliak,gorrixak, reketiak eta da-nak eon zian. Ganbaradana soldauz beteta, bo-lalekua ere koltxoiz bete-ta, baiña jatekua geurianeitxen zeuen”.

Gerran, beraz, ostatu,geroago ospitale; zer ezzen izan Maritxurenetxea: “Terrazatik amil-tzen zala baten bat, moi-lan eo itsasuan miña hartzen zeuenasko geurea etortzen zian. Inoiz as-te bete pasa ere bai osau arte. Az-kenian gizon bat geurian hil zaneta entierrurako gorputza geuretikatea zan.

Beheko tabernara jaitsi garene-an, itsaso txarreko gabetan etor-tzen ziren gizonekin gogoratu da:“Itsaso haundixa zanian Kofraixakbi-hiru gizon ipintzen zitxuen fo-kuakin ganbaratik guardixa eitxe-ko, sokaik-eo etetzen bazan presteoteko. Orduan askotan deitzenzeuen: Praxedes! Baguaz gora!.Gure amak bihotza ere emangozoan eta kafia ein, danai eman etahan juten zian guardixa eitxea.Behin, 1952ko dizienbre 28xan,itsaso txar-txarra eta barku danaktrabes einda zozela, gizonak etorrizian txikotak-eta amarratzea, gan-baran zozenak ere jun zian lagun-

tzea, baiña itsasuak 5 gizon era-man zitxun eta itxo ein zian.

Maritxu Kofraixara joan zenetik1973an irten zen arte arrantzamundua asko aldatu zen. Hasieranezagututako barkuak, adibidez,txalupa beladunak eta ikatzakinibiltzen ziren baporak eta denakKofraixara joaten ziren bai arrainasaltzera bai arrain guztia ateratzeraere. Geroxeago, lehenengo bibero-dun barku handiak egin zireneanere, berdin jarraitu zuten. Horrela-ko gehiago egin zirenean, ostera,arraina jela fabrikako moilara era-maten zen, Kofradia Zaharreanbentak bakarrik eginez. Beste alda-keta bat garraioarena da, hasiera-ko idi gurdietatik geroko kamioitxiki eta handietara pasatuz. “Or-duan idi burdixetan kargatzen gen-dun arraiña. Baserritxarrak kontuzibiltzeko esaten zeuen beti. Egunbaten, ekarri zeuen idixa, eta pos-tiai jo zion ostikuakin sua ta danaatea zoan. Bere onduan zauanai,berriz, sekulako markia laga zion”.

Badakigu Maritxuk esandakoguztiak ezin ditugula hona ekarri.Oraingoan, beraz, hementxe utzi-ko ditugu Kofraixa Zaharra etaMaritxu.

13lan giruan

TA KOFRAIXA ZAHARRA

“Sasoirik gogorrenaudaberrixa izaten

zan, goizo jaiki etabeandu arte lanaeitxen gendulako”

“Gure etxia ospitxalaere bazan, moillan eo

itsasuan miña hartzen zoana geureaekartzen zeuen eta”

Maritxuk Kofraixatik irten zuenean, 1973an

Page 14: K 32

14 karenka

Ze egiten duzu astean zehar?Bergarako Aspace zentroan lan egiten dut; duela 15

bat urte joan nintzen bertara, 23 urte nituela. Eroski etaCaja Laboralekin dugu kontratua eta zestoak egiten ditu-gu duela 4 bat urtetik hona.

Baina lana bakarrik ez duzu egiten bertan...Ez, kirola ere egin izan dut. Bergarako zentrora joan

aurretik, Eibarren eta Zumarragan egon nintzen. Bainaazkeneko honetan boccia izeneko kirola eta eslaloma egi-ten hasi nintzen.

Zertan datza kirol bakoitza?Boccia petankaren antzeko jolasa da. Diana bat dago

eta kirolari bakoitzak bere bolak ditu. Dianara ahalik etagehien urreratzen saiatu behar duzu eta aurkariak zukhurbilen utzitako bolak urrutiratu ez ditzan saiatzen.

Eslaloma, berriz, oztopoz beteriko lasterketa bat da.

Eta asko praktikatzen al zenuen?Ez. Astean behin praktikatzen nuen boccia, ez bainuen

nola egin joan etorria. Eta lau urteren ondoren nekatuegin nintzen egoeraz. Baina, lehiaketetan parte hartu izandut eta, horretarako, pare bat hilabete lehenago hastennintzen gogorrago entrenatzen.

Nola joan zitzaizkizun, bada, lehiaketa haiek?Ba oso ondo! Eslalomean Espainiako txapelduna izan

naiz behin eta beste bitan zilarra eskuratu dut. Eta Euska-di mailan, berriz, hiru aldiz izan naiz txapelduna.

IÑIGO ILLARRAMENDI 38 urtekomutrikuarra da. Jaiotzatik paralisi

zerebrala du eta aulki bati loturik bizida. Hala ere, honek ez dio kendu bere

zaletasunetako bat praktikatzekoaukera: kirola. Bergarako Aspacen

egiten du lan eta bertan Bocciaizeneko kirola eta Eslalom-a pratikatuizan ditu. Eta ez zen bat ere makala...

“Euskadi mailan hiru aldizatera nuen txapeldun”

“Oztopo arkitektoniko askodagoMutrikun”

Page 15: K 32

karenka 15

Espainiako urrea irabaztea galarazten zidana beti gali-ziar bat izaten zen. Baina hark bai zuela entrenamendua!Astero entrenatzen zuen eta ni ordea, lehen esan dizudanbezela, lehiketak baino pare bat hilabete lehenago hastennintzen.

Beste zaletasunik ba al duzu?Telebistan kirola ikustea gustatzen zait; futbola, saski-

baloia... eta musika ere pila bat gustatzen zait. Txiki-txiki-tatik entzun izan dut musika eta asko gustatzen zait.

Orain paraolinpiadak datoz, eta boccia joku olin-pikoa da... Gustatuko al litzaizuke bertara joatea?

Ufa! Bai, noski! Kirola pila bat gustatzen zait eta kiro-laria izan naizenez, mundiala izango litzateke bertara joa-tea. Baina jada ez dut kirolik egiten eta ezin izango naizjoan. Hala ere, Donostiako Aspaceko bi kide badoaz Ate-naseko paraolinpiadetara. Ea ba zortea duten eta ondoateratzen zaien guztia!

Kirolaria izatea berez zaila bada, kirolari ezinduaizatea...

Kirolari ezindua izatean asko sufritzen da. Ezin duzuegin zuk nahi duzun guztia eta nahi duzun moduan etahonek sufritzea ekartzen du. Ezindua ez den batek ez dituinolako oztopoak aurkitzen kirola egiterako orduan;apuntatu eta praktikatzea besterik ez du. Baina ezintasunbat izateak oztopo asko jartzen dizkizu.

Mutrikuk herri aldapatsu ospea du. Aldapez gain,ze beste oztopo aurkitzen dituzu herrian?

Mutrikun bizitzea oso zaila da. Izan ere, oztopo arki-tektonikoak aurkitzen dituzu nonahi. Taberna batera sar-tzeko orduan, adibidez, lagunen bat edo arrebak izanbehar ditut alboan. Espaloia egotean, ezin naiz neure kasasartu eta irten taberna batean.

Etxerako sarreran ere, arazo ugari izaten ditut.Aldapa bat dago jarrita sartu ahal izateko, bainakotxeak baldin badaude nola joango naiz aldaparai-no? Jendeak ez du ezer errespetatzen eta askotankotxeak daudela-ta ezin pasatuta gelditzen naiz.

Edurne Burgaña

“Kirolari ezinduak askosufritzen du”

“Jendeak gehiago errespetatubehar ditu pasabideak...”

Page 16: K 32

historixa16

Errota bat eta bi baserri zeuden ingurunean, bainue-txea egiteko leku aproposa ikusi zuten Jose Errasti kon-tratistak eta Jose Agustin Etxeberriak (Elgoibarko sekreta-rioa). Terrenoak, Ziortzako abadeari, Joakin Meaberi erosizizkioten 1867an eta handik bi urtera 1869an GrandHotel ostatu handia eraikita martxan zegoen.

Denetik zeukan hotelak, bertara iristen ziren bezeroakeroso egoteko. Janaria fresko edukitzeko elurrarentzakogela berezia zeukan, ez da ahaztu behar XIX. mendean

gaudela eta ez zegoela hozkailurik (frigorifikorik). Bi jan-gela zituen kategoriaren arabera bezeroak banatzeko;menuak ere bi eskaintzen zituen. 84 logela zituen bainagidaridun ateak erabiliz banatzen zen espazioa, eta beze-roak hala nahi izanez gero, hiru, lau edo bost atalekogelak egin zitekeen familia guztia batera kokatzeko. Gaurbezalaxe, orduan ere, gelarik garestienak itsasora bistakzituztenak izaten ziren. Atsedenerako eta denbora pasa-ko gela orokorrak ere bazituen eguneroko prentsa, aldiz-

kariak eta liburuak irakurtzeko bata eta billarrean joka-tzeko bestea.

4 bainuontzi zituen hasieran Grand Hotelak, bainabadirudi eskaera gehitu egin zitzaiela eta beste etxe bateraiki zuten alboan “Villa Capricho” bainu gehiago etalogela gehiago jartzeko. Bainuak ur beroarekin (itsasokoura) edo ur hotzarekin hartzeko aukera zegoen hoteleanbertan, bainua hartzen laguntzeko bainu zaintzaile

guzti.. Itsasoan bainuahartu nahi zutenentzatere bazeuden bainuzai-nak, gizonezkoak etaemakumezkoak. Prezio-ak, bainuaren arabera-koak ziren: bainu beroahotelean 7 erreal, bainuhotza hotelean zeinhondartzan 3 erreal.Oporretara etortzenziren bezeroak, norma-lean, egun batzuetara-ko etortzen ziren eta,kasu horietarakoeskaintzak egiten zituz-ten, “harpidetza” dei-

tzen zioten. Bainu beroak 12 bainu hartzeko harpidetza60 erreal; bainu hotzak 25 bainu hartzeko harpidetza 60erreal. Eskaintzaren barruan sartzen zen bainuzainarensoldata, izara, aldagela eta bainuak hotelean hartuz gerobainuontzia erabiltzea.

Osasuna zaintzera eta atsedena hartzera etortzenziren Saturrarana, horixe baitzen garai hartan moda, abe-ratsen esku zegoen moda, oporraldia igarotzera bainue-

SATURRARAN SATURRARANGO BAINUETXEA

Saturraran baserria, bainuetxea, hotelak, atsedenerakolekua,… hori guztia zegoen Saturraranen XIX. mendearen

amaieran. Saturraran baserria, kantina, aparkalekua,txiringitoa eta Sokatira taldekoen lokala dago gaur egun.Zer gertatu da bien bitartean? Horixe argitzen saiatuko

gara SATURRARAN 150 URTE izenburuarekinazalduko diren artikulu hauetan.

Page 17: K 32

txera joatea. Saturrarana etortzen zirenbezeroen osasuna zaintzeko sendagi-lea joaten zen egunero bainuetxera etagaixorik zeuden bezeroei ahuntz esneaedo asto esnea eskaintzen zitzaien.

Garraioa egiteko zalgurdiak erabil-tzen zirela kontutan hartzen badugu,sekulako korreo zerbitzua zuten. Egu-nero jasotzen zen korreoa Frantziatik,Madril, Gasteiz edo Zumarragatik etaBilbo zein Santandertik. Bistan da,posta zerbitzuak korreoa ekarri eta era-man egiten zuela. Mandatuak bidaltze-ko zerbitzu berezia ere bazegoen,gaurko SEUR edo antzerakoa, mantso-agoa noski.

Eta zer egiten zuten trenez Zuma-rragaraino eta gero zalgurdiz Saturra-rana iristen ziren bisitari aberats horiek?

Jan, lo, paseatu, irakurri, bainua hartu, billarrean joka-tu eta inguruko herriak bisitatu… Akilla baserrira egitenzuten irteera mimo handiz prestatzen zuten. Arratsaldebateko irteera izaten zen. Batzuk oinez joaten ziren etabesteak zaldiz edo mandoz. Oinez joan nahi zutenentzatbastoiak eskaintzen zituen hotelak eta nekearen beldurzirenentzat mandoak kartolakin edo zaldia zelatuta.Hotelaren atzetik, Katetxe azpiko maldan barrena igotzenzuten; bide erdira iristean, basoko zuhaitzen hostopean,atsedena hartzeko unea izaten zen. Taldetxoa osatu etabehar bezala antolatutako bisita zenean, hotelak freska-garriak eramaten zituen basora atsedenaldian edatekobaita Akila baserrira ere gailurrera iritsitakoan freskatze-ko. Honela deskribatzen du Antonio Truebak Akilla gai-

netik ikusten dena:” Oso goian dago eta ikuspegi zora-garriak daude bertatik. Itsas bazterra, legoa askotaraikusten da; horrela, egun argietan Miarritzeko itsasargia,Donostiako gaztelua, e.a. ikus daitezke. Barru alderabegiratuz gero, medi gailurrak ikusten dira, basoak etamendi malkartsuak Espainian eta atzerrian bidaiak egitendituztenek ikusitakoen inbidiarik gabeak”

Ikus daitekeenez goi-goiko mailan zegoen Saturraran-go Gran Hotela eta dirudienez jende asko erakartzenzuen. Hori dela eta, inguruko etxeak ostatu bihurtu ziren.“Barrenerrota”, izenak berak dioen bezala, errota zena,“Astigarraga Hotela” izan zen gero, bere kaperatxo,terraza, paseatzeko jardin eta guzti. Maila apalagokoazen “Barrenengoa ostatua” eta ikuspegi zoragarriakzituena “Buena Vista” hotela. Garairik onenean, guztienartean 700 lagun inguru biltzen zituzten.

Denborarekin batera modak aldatu egiten dira etabainuetxeen beherakada etorri zen. Bezeroak gutxitu etaGrand Hotela eskutik eskura pasatuz joan zen. Azkenean,1920an Pedro Ikatzak Gasteizko Seminarioari eman zionhotela doan. Handik urte batzuetara Gasteizko Gotzaiakinguruko hotel guztiak erosi egin zituen eta Seminariobihurtu.

Arantza Ugarte eta Xabier Basterretxea

historixa 17

N 150 URTE (I):EA, ATSEDENA ETA OSASUNA

Page 18: K 32

kirola18

Duela hogeita bost urte aizkorarako zaletasunhandia omen zegoen... “garai hartan Olatz eta Ibiri auzo-ko mutil askok egiten genuen aizkoran, oso zaleak ginenbaina hori galtzen joan da, egun, nik bakarrik jarraitu diotkirolari. Bizimodua asko aldatu da, baserri giroa ere aldatuegin da, lehen basora jende asko joaten zen lanera, gaur ez,eta hemen bezala Nafarroan eta beste herrialdeetan. Denaden Mutrikun ez dago aizkorarako zaletasun handirik,baserri giroan ez bada”.

Urteak pasa badira ere gogoan du lehendabizikoemanaldia... “Olatzen izan zen, hamazazpi urterekin,estreinaldi haren ondoren Mutrikuko auzo batzuetan aritunintzen. Hegitabost urte nituela Euskadiko txapelketara

aurkeztu nintzen, han hirugarren, bigarren eta finalerainoiritsi nintzen. Orain ere ibiltzen naiz Euskadiko Txapelketan,irailaren 5ean Angoston, Burgosko mugan izango naiz.Zaila da hogeitaka urtetan eustea, legez eta gazteak atzetikbaletoz gu erretiratuta egon beharko gineteke baina gazte-rik ez dator eta guk segi egin behar. Aizkoran egon badagojendea baina ez maila handikoa”.

Agian gogorra delako izango da... “gogorra etagarestia, hori da aizkora mundua. Egurra Nafarroatik ekar-tzen dugu, pagoa da guk erabiltzen dugun egurra. Egurraerosi eta zuk zeuk ekarri behar duzu. Ekarri ondoren heze-tasuna mantendu behar du eta horrek bere lanak ematenditu, ez da ez jendeak pentsatzen duen bezain erraza. Zale-tasun handia izan behar duzu honekin jarraitzeko. Gu herriaskotan ibiltzen gara, Euskal Herrian eta hemendik kanpoere (Bartzelonan, Coruñan...) erakustaldi ugari egiteak ani-matu egiten zaitu nahiz eta herritik kanpo izan”.

Aitaren zaletasunak badu jarraipenik... “guk aitaikusten genuen aizkoran baina harriak jasotzeari ekingenion, amari grazia handirik egiten ez zionez aizkora-

MMUUGGEERRZZAATTAARRRRAAKK AAIIZZKK

FAUSTO: “Plazarik gogorrena, duela bi urteMendaron egin nuena, lana gogor egitea

tokatu zitzaidan”

Hamazazpi urte zituela

hasi zen Fausto Mugerza

aizkora kontuekin, baina

soldaduzka bukatu

ondoren heldu zion serio

enborrari. Baditu

ondorengoak, Ugaitz eta

Aratz semeak.

Page 19: K 32

gatik aldatu genuen. Nik (Ugaitz) zortzi urte nituela eginnuen lehendabiziko proba, Gallartan. Nik berriz (Aratz)bederatzi urte nituela , telebistatik deitu ninduten harriajasotzera joateko eta hara joan nintzen. Gero duela parebat urte edo “Sorginen Laratzera” joan ginen aizkoraproba egitera, oso gustura pasa genuen, oso esperientziapolita izan zen guretzat”.

Prestaketa berezia ere eskatuko du kirol honek...“ez dugu prestaketa berezirik egiten, asko ibiltzen garamendian, korrika piska bat ere egiten dugu baina guk nahibaino gutxiago. Azkenengo asteetan janaria ere kontuanhartzen dugu baina ez gehiegi. Loa eta jatorduak dira zain-du beharrekoak eta horiek ondo eginez gero gorputzakeskertu egiten du, hobeto joaten zara emanaldietara”.

Uda sasoia, herrietako jaiak, izango da bai nonibili... “han hemenka jarraituko dugu gure erakustaldiekin,lehen esanda bezala, udazkenean agian Gipuzkoako txa-pelketa egingo da, eta gabon inguruan Urrezko Aizkoranparte hartuko dugu, beterano mailan eta gazte mailan izan-go dira probak eta hor jarriko ditugu indarrak”.

Aizkoraren etorkizunaren kolorea... “nik (Ugaitz)ilun samar ikusten dut, lehen esan dugun bezala atzetik ezdator erreleborik, oraingoz behintzat, eta horrek ez dupanorama alaitzen. Gazteak beste zaletasunak ditu, futbo-

la, bizikleta... gure lana bakarkakoa da, zuk zeuk egin beharduzu lan guztia, ez duzu talde baten babesik eta batzuetangogorra egiten zaizu honetan aritzea, baina ez daukaguatzera egiteko asmorik, ez dakigu noraino iritsiko garenbaina gogoak laguntzen digun bitartean aurrera egingodugu”.

Ohituak gaude mutilak aizkoran ikusten, neska-rik apenas... “garai batean Saralegitarrak aritu zirenbaina hor bukatu zela ematen du, nik behintzat ez daukatinoren berririk”.

Lerro hauen bidez zorionak eman nahi dizkio Kalapu-txik Aratz Mugerzari Aiako proban lortutako denboraga-tik, gero eta tarte gutxiago baitauka bere anaia Ugaitzendenbora parekatzeko. Eskerrak Mugerza aizkolariei eskei-nitako une goxoengatik. Animo!

kirola 19

ZZKKOORRAAKK ZZOORRRROOZZTTUUTTAAUGAITZ: “Zaintzea tokatzen zaigun arren ateratzen dugu

parrandarako tartetxoa”

ARATZ: “Iaztik hona alde handia egin dut, denboran asko

jeitsi naiz eta pozik nago”

Page 20: K 32

kulturia20

Urte asko dira Mutrikuko liburutegia martxanjarri zenetik eta urte horietan zehar zaharberri-tzeko lanak egin izan dira. Aurtengo udako ete-naldia aprobetxatuta, berritze lan berriak egindira eta urrian liburutegia berri-berri zabaltzekoasmoa dago, altzariak eta zerbitzua berrituta.Liburutegiko lanak zertan izan diren gehiagojakitearren, Ion Gambra kultura zinegotziarenga-na jo dugu.

Zerk bultzatuta etorri dira obra hauek?Urtean zehar liburutegiko zerbitzuak erabiltzen dituz-

ten herritarren perfila aztertuta, ikusten da hutsune han-dia dagoela adin batetik aurrera. Esan daiteke helduek etahamazortzi bat urtetik gorako gazteek ez dutela ohiturarikliburutegira hurbiltzeko. Horrek buelta behar du, liburute-giak asko baitu horiei ere eskaintzeko. Azken-azkenean,obren helburua lehen hurbiltzen ez ziren gazte eta helduasko liburutegian gustura sentiaraztea da.

Zeintzuk lan egin dira?Saneatze lanak egin dira lehendabizi, horretarako libu-

rutegia erabat hustuta: Lurrean pinkia eman da, paretakpintatu dira eta elektrizitate sarea ere berritu egin da. Bes-talde, altzari guztiak ere berriak sartuko dira, liburuentza-ko apalategiak, lanerako mahaiak...

Liburutegiko zerbitzuak liburuetatik haratagoera-matekoak zarete...

Bai. Gaur egun, jakintza eta ikerketa arloak liburuetatikharatago doaz eta internetek eta teknologia berriek ema-ten dizkiguten aukerei ezin diegu muzin egin. Horregatiketa herrian zegoen KZgunea itxi zelako, liburutegian inter-neterako doako sarbidea eskaintzea erabaki zen. Bost edosei ordenadore jarriko dira liburutegian sartu eta eskuine-ko gelan. Gainera, egon daitezkeen zalantzak eta argitze-ko, astean behin KZguneko arduradun bat etorriko da jen-dearekin egotera.

Lehengo lokalaren antolaketa berria izango da?Lehenengo aldaketa lehentxoago esandakoa izango

da. Horretaz gain, lehen-lehen umeen liburutegia zena etaazken urteetan itxita egon den gela, kultur etxeko sarreranezkerrean dagoena, liburutegiko gela handiarekin lotunahi da. Izan ere, liburutegia txiki geratzen zegoen ditu-gun liburu guztientzat.

Zenbat liburuko fondoa du, bada, liburutegiak?Liburutegiko liburu guztiak kontuan hartuta, orain arte

jendaurrean eta biltegian gordeta egon diren guztiak kon-tuan hartuta, 9000 liburu inguru izango ditugu. Horiekguztiak jendaurrean nahi dira ipini, nahi duenak beharduena eskura izateko. Aurreko urteetan espurgoa eginzen, hau da, liburu zaharrak eta apurtuak erretiratu etaberriez ordezkatu, eta liburutegia eguneratu zen. Hala ere,oraindik badira atal batzuk liburuz hornitu beharrekoak.

Eta haurren liburutegia?Gazte eta helduen beharrak eta umeenak oso bestelako-

ak izaten direnez, umeen liburutegia helduenetik berezitajarraitzea nahi dugu. Hori dela eta, aurreko urtean egon zenmoduan, ludotekan jarraituko du umeen liburutegiak etahan ere egokitzapen batzuk egingo dira, funtzionalak batezere. Adibidez, umeen liburuak gordetzeko apalategi berriakjarriko dira umeek liburu guztiak esku-eskura izan ditzaten.

Aurrerantzean berrikuntza gehiago izango da?Epe ertainean liburutegiko fondoaren katalogazio

informatikoa burutu nahi da, egungo baliabideak baliatuzerabiltzaileari ahalik eta erraztasun eta erosotasun gehie-nak ematearren. Gaur egun, prozesu luze eta astun horiehuneko hamarrean dago eginda. Hori egindakoan, libu-ruen bilaketak, adibidez, askoz ere eroso eta azkarragoakizango dira.

“Gazteak eta helduak gustura sentitubehar dira liburutegian”

“Interneteko doako sarbidea ere izangoda liburutegian”

Page 21: K 32

teknologia berriak 21

Etxeko apaletan arakatu eta txikitako ar-gazkiak aurkitzen ditugunean joandakogaraietako une haiek gogora ekarri eta ha-maika kontu berritzen ditugu. Orduantxejabetzen gara argazkien balioaz. Kalapu-txin ere, askok eta askok argazki zaharrenatala dute gustukoen... Arrazoi bategatikedo besterengatik, irudiak, argazkiak tokigarrantzitsua hartu du gure bizitzan.

Duela urte batzuk, ez gehiegi, argazki kamera bat ero-si nahi zuenak ez zuen buruko min handirik, erosiko zue-na erosita ere 35 milimetroko pelikula darabiltenetako baterosiko zuen eta. Aukerak izango zituen, jakina: reflexa,konpaktoa edo era-bilpen bakarrekoa.Gehiago behar zute-nek, gainera, forma-tu ertaineko eta han-diko kamerak ere ba-zituzten. Argazkiakatera, laborategirabidali eta hurrengoegunean argazkiguztiak esku artean.Zaletuenek zuri bel-tzeko laborategianere zaletasuna lan-tzeko aukera bazu-ten.

Teknologiaren aurrerapena argazkilaritza mundura ereiritsi zen publiko guztiarengana hedatu arte. Ondorioz,gaur egun, lehen geneuzkan aukerez gain, argazki kame-ra digitalen aukera zabala ere badugu. Esan daiteke ar-gazkilaritza ohiturak erabat aldatu direla azken urteetan.Gaur egun kamera erosi behar duena kamera digitalaerosteko asmotan sartuko da dendara. Baina jende askokez du jakingo erosi berri duen kamerak zeintzuk abantailaeskaintzen dizkion.

Abantaila negusiena ekonomikoa dela uste du askok,karreterik behar ez delako eta nahi beste argazki “doan”atera daitezkeelako. Aitzitik, abantaila nagusienak erabile-ra mailakoak dira adituen ustetan. Izan ere, gaurko kame-ra arrunt bat eta ordenadorea erabiliz benetan lan dotore-ak egin daitezke. Eta horrek, jakina, kameraz gain zahaki-tuta ez dagoen ordenadorea eukitzea ere eskatzen du.Hortaz, irizpide ekonomikoak...

Etxean ordenadorea duenak oporretan ateratako ar-gazki mordo hori ordenadorean sartu eta hor izango ditubetiko, ondo zainduz gero. Hortik aurrera, hamaika auke-ra. Argazki montajeak, koloretatik zuribeltzera pasatu, au-keratutako argazkiak laborategira bidali anpliazioak egite-ko, datorren urteko egutegia argazki horiek erabiliz egin...Irudimenak eman beste aukera.

Baina etxean orde-nadorerik ez duenak ezdezala etsi. Gure ar-gazki kamera digitale-an ataratako argazkiakCDetan gordetzeko,nahi ditugun argazkiakinprimatzeko eta gau-za bereziak egitekoprestatuta daude da-goeneko argazki den-dak eta horietan egindezakegu etxean eginezin ditugun gauza as-ko. Onena herriko ar-gazki dendara joatea

eta bertako profesionalari galdetzea.

Hala ere, oraindik badago “argazki kamera digitaleknekez emango dizute kamera analogikoek, betiko nega-tiboak ematen dizun xarma” pentsatzen duenik eta berekamera reflexa lepotik zintzilik argazki egokienaren bilaibiliko denik. Horiek ateratako argazkiek, ziurrenik, ezdute kamera digitalaz ateratako argazkien inbidia handi-rik izango.

Aukera bat ala beste, argazki analogikoaren ala digita-laren aukera eginda ere, ez ahaztu inoiz argazkia zeuk ate-rako duzula eta ez makinak, argazkia ateratzen botoia sa-katu aurretik hasten baita, enkuadrea aurreikusten, dago-en argia kalkulatzen, argazkiari zer eskatuko diogun pen-tsatzen...

“Argazkia ateratzen botoia sakatuaurretik hasten da: Argazkia aurrez ikusi

behar da”

Analogikoa ala digitala?Kontua, argazki ona egitea

Page 22: K 32

gizartia22

Tratu txarrak era askotakoak izan daitezke. Etxe-ko tratu txarrak, adibidez, bikotekidearengandikedo bikotekide ohiarengandik jasotako erasofisiko, psikiko, sexual edo beste eratakoak izan

daitezke. Eraso hauek gizakiaren askatasuna eta duintasunaurratzen dute.

Tratu txar fisikoak masailekoak, lesioak (ospitalera eramanbeharra dutenak zein ez dutenak) edo hilketa izan daitezke.Sexualak, berriz, bortxaketa zein desio ez diren jarduerasexualak egitera behartzea. Psikologikoak ordea, mehatxuak,irainak etab. Hauek tratu txar fisikoen aurrekari izaten diramaiz. Tratu txar soziala pertsona bat besteengandik isolatzeada, besteekin harremanak izatea galaraztea. Eta, azkenik,tratu txar ekonomikoak diruari dagokionean erabilera edoinformazioa galaraztea.

Etxeko tratu txarrak adin, gizarte-maila, kultur eta herrial-de guztietan ematen dira, zoritxarrez. Lehen, herrialde azpi-garatuetan bakarrik gertatzen zela uste zen, “ez baitaudezibilizatuta” pentsatuta. Baina egungo gizarte aurreratuene-tan ere tratu txarrak ematen dira, eta ez gutxi, gainera. Etxe-ko tratu txarren kasuan, denbora aurrera joan ahala, erasoak

larriagoak egiten dira eta sarriagotan gertatzen dira.Kasuen %10 eta %30 bitarteanbaino ez dira salatzen, nahiz eta

portzentajea igotzen ari denazken urteetan. Eta salaketa

jartzen duten iagehienek batez-beste 10 urteda ramatza tetratu txarrakpairatzen. Gai-nera, eta hauguztia gutxibalitz, semealabek ere pai-ratzen dituzte

gurasoen artean sortutakoliskarrak.

2003.urtean, 1372delitu eta 1007 faltaegin ziren EuskalHerrian; guztira,beraz, 2379tratu txar salatuziren. Erasos e x u a l e idagokienez,s a l a k e t e n%64 27u r t e t i kb e h e r a k oemakumeekjarriak dira. Etaadin horretako emakumeen laurdenak beldurra sentitzen dugauez bakarrik ibiltzean.

Oso arrunta izaten da emakume batek salaketa bat bainogehiago jarri behar izatea urte batean eta orokorrean, ema-kume helduak izaten dira. Tratu txarrak jasaten dituzten ema-kume asko eta askok laguntza psikologikoa behar izatendute beren bizitza aurrera eraman ahal izateko eta, heinhandi batean, gizartean berriro integratu ahal izateko.Kasuen erdia baino gehiago, banandutako bikoteak izatendira (edo banatzear daudenak) eta seme-alabak izaten dituz-te. Eta erasotzailea bikotea izan ohi da kasuen %94,8an.Benetan kezkatzeko datuak.

Terapia jasotzeko orduan era asko daude eta horietakobat gizarte hezitzaileek, psikologoekin batera, ematen dutenlaguntza da. Ainhoa gizarte hezitzailea da eta terapien ingu-ruan pare bat gauza kontatu digu. “Gizarte hezitzaileak betitaldean egiten du lan: Psikologo, gizarte laguntzaile eta bestezenbait espezialistekin, azken finean, gaixoak behar dituenprofesional guztiekin. Tratu txarrak jasan dituzten emakume-ek zentru batean bizitzeko aukera dute. Eguneroko bizitzangizarte hezitzaileak egoten dira beraiekin eta talde terapia

TRATU TXARRAK:Azken boladan sarri, sarriegi entzuten da gure artean han eta hemen bortxakeria

kasuak eman direla. Urrutiko kontua dela pentsatzen dugu askotan, baina gure inguruanere nahi baino gehiagotan gertatzen dira halakoak. Ondoko lerroetan bortxakeria edo

tratu txar motez jardungo dugu eta kasu balitz nola jokatu azaltzen saiatuko gara.

“Inor ez da inor baino gehiago. Hortaz, ez dugu inor zapaltzeko

eskubiderik”

“Euskal Herrian 2.379 tratu txar kasusalatu ziren iaz”

Page 23: K 32

gizartia 23

egungo gizartearengaisotasuna

egiteko orduan psikologoak sartzen dira jokoan. Talde tera-pia, oso lagungarria iruditzen zait gaixoarentzat, izan ere,asko laguntzen du norberaren arazoak kontatzeak eta bes-teenak entzuteak. Gizarte hezitzaile baten helburua, azkenfinean, gizartearen pentsaera aldatzea da: Inor ez dela inorbaino gehiago eta, ondorioz, ez dugula eskubiderik inorzapaltzeko”.

Baina emakumeak ez dira tratu txarrak jasaten dituztenbakarrak. Haurrak ere aipatu dira lehen eta askotan hauekizaten dira bikotekideen artean dauden arazoak pairatzendituztenak.

Maria ere gizarte hezitzailea da eta haurren harrera-etxebatean jardun zuen lanean. Bertan betetzen zuen rola gura-so batena zen. “Haurraren tutoretza du momentu horretangizarte hezitzaileak, eta bere ama edo aitaren papera bete-tzen du. Haurra eskolara joaten da , bertan bazkaltzen du etaarratsaldean bueltatzen denean zentroko lagunekin jolastendu. Afalostean, berriz, pijama jantzi eta ohera. Zentro hartanez da talde terapiarik egiten, baina haur bakoitzak psikologobat du bertatik kanpo. Eta nik neure esku zegoen haurrarilaguntzen nion terapiara joaten. Asteburuetan, berriz, ahalduen haurra etxera joaten da, eta bestela zentroan gelditzendira”.

Tratu txarrak pairatzen dituztenetatik asko, juridikoki“galduta” eta zer egin ez dakitela gelditzen dira. Honahemen, Emakunderen arabera, jarraitu beharreko urratsak:

1. Berehalako eraso baten aurrean, ahal baduzu, poliziarideitu. Ertzaintza 112 edo Udaltzaingoari (679162500). Etaahozko komunikaziorako arazoak badituzu, 943 447 904telefonora.

2. Erasoa gertatu bada, konta iezaiozu zeure konfidan-tzako pertsona bati eta laguntza eskatu.

3. Lesio fisiko edo psikikorik izanez gero, joan zaitez osa-sun–etxe batera. Lesioen jatorria azaldu eta txosten mediko-aren kopia egin.

4. Osasun laguntza eskatzen duen lesiorik ez baduzu,joan udaletxeko gizarte zerbitzuetara. Argibideak emango

dizkizute eta esango dizute nola eskuratu doako laguntzak:psikologoak, juridikoak, ekonomikoa, ostatua... Lan-orduzkanpo babes etxe bat behar baduzu, deitu 24 orduko larrial-di zerbitzuetara; Gipuzkoan, 112.

5. Babesa behar baduzu, babesteko agindua eska deza-kezu polizian, epaitegian, fiskaltzan, Biktimak LaguntzekoZerbitzuan, gizarte zerbitzuetan edo bestelako laguntza zer-bitzuetan. Eskabide-orria emango dizute eta bete ondoren,epaitegira bidaliko dute berehala. Epaileak deklaratzera dei-tuko zaitu eta, hala badagokio, zure babeserako neurriakhartuko ditu. Oso garrantzitsua da behar bezalako aholkula-ritza izatea bai eskabide-orria betetzerakoan eta baita epaite-gian ere. Horretarako, Gipuzkoako 652 779 043 telefonozenbakira dei dezakezu.

6. Ikusmen, entzumen edo mugikortasun arazoren batedo beste ezintasunen bat izanez gero, jakinarazi arazo hori.Norabait joateko laguntza izan dezazun, zeinuen interpretebat behar baduzu, etab.

7. Atzerritarra bazara, eta paperak behar bezala dituzunalbo batera lagata, jarraitu gida honetako urratsei. Osasun-laguntzara, laguntza juridikora eta larrialdi-zerbitzuetaradoan iristeko eskubidea duzu. Gainerako laguntzetara iriste-ko eskatu erroldatzea udaletxean.

Edurne Burgaña

“Tratu txarrak pairatuz gero, ez kikildu eta aurre egin egoerari”

Page 24: K 32

zorion agurrak

NAHIAEtxeko printzesiai7 urte bete ditue-lako Alaitz, aitaeta amaren partezZorionak! Jarraituhorrelakoxe zin-tzoa izaten!

LEIREGure Lasartekosorgin txikiari 4urte haundi betedituelako, Zorio-nak! Mutrikukoaiton-amona etafamili osoarenpartez.

MIRENIzeko Miren zureeguna ondo pasa-tuko zenuelakoanZorionak! etxeko-en partez etamuxu bana Ekaineta Enaran partez.

IRAITZZorionak bihotza!Irailaren 3an 5urte bete dituzula-ko. Milaka muxuama-aita, aiton-amona eta osabaZigorren partez.Aupa mutil haun-di!

MAREN ETA IÑAKI

Zorionak aitatxoeta poxpolin marisorgin! Ia putzarahaundi batekinatzetzen dezunlenengo kandelia!

NORA eta ANEIrailaren 2an 6 urtebete dituzten gureneska politei zorio-nak bihotzez etamusu pilo banaeuren lehengusu-lehengusina guz-tien partez.

Zorionak sorgin-txoari irailaren17an 4 urte haun-di bete dituelako.Ongi pasatudezala. Zorionak!izeko, osaba etaLararen partetik.

PERUMoilako alkate txi-kiari zorionak !Tolon-Masillaskompany.

JONZorionik beroenakgure etxeko “txi-kienari” bere 16.urtebetetzean.Aita, ama etaEnaran partez,ondo pasa etagitxi gasta!

NAZARETAbuztuaren 19anurte berri bat betezenuen eta ezgara ahaztu.Zorionak eta urteaskotarako!

AGUSTINAAbuztuaren25ean urtebete-tzea izan zenueneta zorionak etxe-ko danon partez!

MARIANABare-bareko zerbi-tzari finari zorio-nak! lan gitxio etaparranda geixo!

IDOIAUdazkenarekinbatera urteak bete-tzen dituen lanki-deari, zorionak!

MERTXEZorionak Bebe!Zain gaude zureurtebetetzea zure-kin ospatzeko.Etorri oparia jaso-tzera… eta guriere ekarri bestebat.

MIREN ARRIZA-BALAGAZorionak, Miren,lagun danon par-tez! Ospatukodugu bai, ederkiasko, urte berria!

MADDIAbuztuaren 23an10 urte betetahaunditzen ari zai-gun neska jatorhoni mila muxueta zorion aitaren,amaren eta Beña-ten partez.

OIHANAGure etxeko larro-sa txikiari zorionaketa hiru musuhandi, abuztuaren27an 3 urte betezituelako. Ama,aita, Ibai eta etxe-koen partez.

JOSE ANGEL ETA ANABELMila zorion eta horrenbeste muxugure ezkonberriei. Ondo-ondo pasaGalbaixuak ere.

AMELIAIrailaren 11n urteak bete ditu gureAmeliak, guztion urtebetetze egunakgogoan hartzen dituen lagunak.Zorionak eta ondo pasa urte berria.

den

bor

apas

a

Page 25: K 32

argazki zaharrakargazki zaharrak

1943ko GALBAIXOTAN HAMAIKETAKUAElfina Goenagak lagatako argazkixa.

Behetik hasita: Damian Basurko, Estanis “Olabarro”, PakoItuarte “Paxio”, Pako “Larrutx”, Dioni “Tatua”, Jose“Mantxua”, Pako “Katxerua”, Andres “Katxerua”, Jose Mª“Txatxol”, Juanjoxe, Benito Elezgarai, Joxe “Herri”, PakoSan Vicente, Juanito “Katxas”, Juanito “Morokil”, Joxe“Obitxiki”, Luxiano Itsaso, Elfina Goenaga.

1951 urteaAurretik, Joakin Larrañaga,

Jesus Barrenetxea eta JuanitoElordi txistulariak; atzetik,Arruti alkatea eta Orfeón

Mutricoarrakoak.

Page 26: K 32

2626 agenda

iirraaiillaa uurrrriiaa

Kalaputxi, 32. zenb.

KALAPUTXI egiten parte

hartu nahi baduzu,

deitu 635748393telefonora.

Gustura hartuko zaitugu!

ANTOLATZEN DITUZUEN EKITALDIEN BERRIEMAN NAHI DUTEN ELKARTE GUZTIEK ZABALIK

DUTE ORRI HAU.DEITU 635748393 TELEFONORA EDO IDATZI

[email protected] HELBIDERA.

IRAILAK 26, DOMEKA

Euskal Herriko 50 mendi ikusgarrienetara igoeraelkarteko bazkideen eta lagunen artean.BURUMENDI MENDI ELKARTEAk antolatuta.

SAN JERONIMOKO JAIXAK

IRAILAK 30, EGUENA

10:30etan, Jaiei hasiera emateko, TXUPINAZOA!

11:00etan, MEZA.Meza ondoren, HERRI KIROLAK, gure arbasoenohiturak galdu gabe!Mutrikuko Soka Tira taldeko 6 mutil puskek herrikirolen pentatloi ikusgarria eskainiko dute: Kirolariak: Xabier Urreisti, Gotzon Arrieta, UrkoGaldos, Jon Mugartegi, Patxi Ituarte eta Jose Lapa-zaran.Jokoak: Txokorrak, ingudea, gurdia, lasto jaurti-tzea, lasto altxatzea eta sokatira.

17:00etan, IBIRI bere zezen eta animaliekin.Patxulin de Isasi ere bertan egongo da zezenenaurrean duen ausardia eskainiz eta gero umeentzatjokoak eta hainbeste erregalo! Ez galdu aukera!

21:00etan AFAIMEXENDIA eta TXOTX! (Tikeak sal-gai etorri nahi duenarentzat).Giroa alaituz gurekin izango da DISJEI PEDRO, alias“PELOX”, zuzen-zuzenean saladefiestas ILLUNBEN.

23:00etan IMUNTZO ETA BELOKIrekin erromeria,ligatzeko aukera aprobetxa! Bai horixe!

URRIAK 1, BARIXAKUA

23:00etan SUPERKONTZERTU ANIMATUA: TTA-KUNPA / TUBOSKAPI / TALDE SORPRESA! eta gaine-ra, SARRERA DOAN! Ala!

URRIAK 2, ZAPATUA

23:00etan, TRIKIZIO taldearekin erromeria. Lasai! Ez du euririk egingo, fede haundia daukaguta!

00:30etan, pasa den urteko “exitua” ikusita, berrizere ASTO LASTERKETA ikusgarria.Astuak: Dolorex, Jaxinta, Joxepa eta Juxtina.Astakiluak: Isasi, Etxerre, Illunbe eta Errotaberri.Arauak: Ezin dira astoak “jo” eta maitasunez trata-

tu behar dira. Derrigorrez kaskoa eta txalekoa jantzi behardira, sorpresa arrarorik ez izateko.Prestatu ipurdi masailak eta animatu zuek ere parte hartze-ra, aupa!Jarrain, urtero legez, auzoko andra zoragarriak eta PedroSopajana-k prestatutako txokolate eta berakatz zopa kon-binatu berezia jateko aukera ederra! Hurrengo eguneanajerik ez izateko!

URRIAK 3, DOMEKA

11:00etan, MEZA

Ondoren, auzoko gazteak elkarren kontrako HERRI KIROLsaioan.

16:30etan, II. BRIXKA TXAPELKETA. Sariak egongo dira!Ondoren, errifen zozketa egingo dugu, zorte on!

USAINA BAI, ANTZIK EZ!

BERTSO ESKOLAREN OHARRA:

OKELAR BERTSO PAPERSARIKETArako lanakaurkezteko epea zabalikazaroaren 5era arte. LanakMutrikuko Bertso Eskolarabidali (Luardo Etxea,Barrenkale, z/g) [email protected] helbidera.

Page 27: K 32
Page 28: K 32