Kike et abere turuta

6

description

Fitxa teknikoa, ipuina eta Storyboard

Transcript of Kike et abere turuta

Page 1: Kike et abere turuta
Page 2: Kike et abere turuta

“KIKE ETA BERE TURUTA”

FITXA TEKNIKOA:

Titulua: “Kike eta bere turuta”

Zikloa: HHko 2. Zikloa (4-5 urte)

Helburuak: Ezberdintasunekiko errespetuaz haurrak sentsibilizatzea

Edukiak: Aniztasuna aberastasun gisa ikusteko jarrera bultzatzea

Denen iritziak entzun eta norberarenak adierazteko jarrera sustatzea

Desberdintasunak modu positiboan ikusi eta baloratzea

Kulturarekotasuna eta elkarlana bultzatzea

Baliabideak: Argazki kamera; tripode bat; ordenagailua; Movie Maker programa;

inpresora; bozgorailuak; kartulinak; margoak; makilak; kola; guraizeak…

Bazen behin ikasgela polit bat, ikasle pila bat biltzen zituena. Ikasle bakoitza ezberdina

zen: batzuk kolore bateko azala zuten; beste batzuk beste batekoa. Batzuek hainbat gauza

zituzten gustuko, eta beste batzuek beste gauza ezberdin batzuk. Haur batzuk luzeak ziren,

beste batzuk txikiagoak. Batzuek leku gehiago behar zuten esertzeko, eta beste batzuk

gutxiago. Baziren ikasle berdeak, urdinak, horiak, gorriak… batzuk ilargia bezain altuak ziren,

eta beste batzuk, berriz, ez ziren oinekin lurra ukitzera iristen aulkian eserita zeudenean.

Ikasgela horretako irakaslea andereño Bego zen. Harekin, altuak ziren haurrek

makurtuta egon behar izaten zuten gelan; txikienak kaxa batzuen gainean eseri behar izaten

ziren; potoloenek tripa barrura sartu behar izaten zuten; eta argaltxoenek kotoia sartu behar

izaten zuten arropen barruan. Gainera, denek berdin jantzita joan behar izaten zuten.

Andereñoa jabetu zen ezin zuela saihestu haur bakoitzak ezaugarri ezberdinak izatea, eta beraz,

haurrak beste era batean kokatzea erabaki zuen: gustukoen zituen haurrak aurrean eseriko

ziren, eta gutxien gustuko zituenak, berriz, atzealdean. Hala, gure Kikek azken lerroa zer zen

ezagutu zuen; andereñoari batere gustatzen ez zitzaizkion haurretako bat zen.

Ikasgela hain zen luuuuuuzea, ikustea ez ezik, bere ahotsa entzunaraztea ere ez

baitzuen lortzen Kikek azken ilara hartatik. Negarrez iristen zen etxera, triste eta bakarrik

sentitzen zelako, gelan inork ez baitzuen bere ahotsa entzuten. Hala, pixkanaka, parte

hartzeari utzi egin zion Kikek:

-Zertarako hitz egin, ez banaute entzuten?- pentsatzen zuen.

Page 3: Kike et abere turuta

Kikeren gurasoak ere oso triste jarri ziren. Ez zekiten zer egin. Denbora asko igaro zen

horrela, harik eta Pedrok, Kikeren anaia nagusiak, gailu arraro bat, oso arraro bat eman zion

arte. Ahoa gailu haren alderik estuenean jarrita hitz egiteko esan zion anaiak Kikeri.

-Aldaketa ikaragarria izango da!- ziurtatu zion Pedrok Kikeri.

Hurrengo egunean, bere gailu arraro eta preziatu hura motxilan sartu, eta eskolara

abiatu zen Kike. Motxila estu hartuta eseri zen bere aulkitxoan. Eta andereñoa galderak egiten

hasi zen:

-Zenbat dira bi eta bi?- esan zuen andereño Begok.

-LAU!- erantzun zuten denek.

Baina Kikeren ahotsa, beren indar guztiekin oihukatzen zuen arren, ez zen oso urrunera

iristen, ezta andereñoaren belarrietara ere. Triste jarraitzen zuen, berak jakin bazekien-eta bi

eta bi lau zirela, baina ezin zuen frogatu… inork ez zion entzuten!

Baina orduan, anaiaren hitzak etorri zitzaizkion gogora. “Aldaketa ikaragarria izango

da!”, entzun zuen bere burutxo barruan. Ezer galtzekorik ez zuenez, motxila zabaldu, gailu

arraro hura eskuetan hartu, eta anaiak esan bezala, muturrik estuena ahora hurbildu zuen.

Andereño Begok galdezka jarraitu zuen:

-Zenbat dira lau eta sei?-galdetu zuen.

Inork ez zuen erantzuten. Denak erantzuna zein izan zitekeen pentsatzen ari ziren.

Bat batean, ozen entzun zen:

-HAMAR!-oihukatu zuen Kikek, bere indar guztiekin.

-Oso ondo!-esan zuen andereño Begok, noruntz begiratu ez zekiela.- Baina, nor izan da

erantzun duena?-galdetu zuen, haurra zoriondu nahian.

-Neu izan naiz, Kike!- oihukatu zuen pozarren.

Ikasgelan bere ahotsa entzuten zen lehen aldia zen, eta gainera, erantzuna asmatu

zuen!

-Zu?-esan zuen, harrituta, andereño Begok.-Ez zintudan inoiz ere entzun; eskerrak

oihukatu egin duzun!

Andereño Bego pentsakor geratu zen. Agian, ikasgela antolatzeko hautatu zuen modua

ez zen onena. Kontatzeko gauza interesgarriak zituzten ikasleak zeudela jabetu zen Kikeri

entzunda, baina modu horretan ez zutela entzunak izaterik, ezta berak haiei entzuterik ere.

Egun hartatik aurrera, ikasle guztiak borobilean eseri ziren, baita Kike ere. Denek hitz

egiten eta elkarri entzuten zioten orain, eta poz-pozik joaten ziren egunero eskolara. Kikek ez

zuen turutarik inoiz gehiago behar izan.

Eta hala bazan, sar dadila kalabazan, eta ez bazan, atera dadila Kikeren herriko plazan!

Page 4: Kike et abere turuta
Page 5: Kike et abere turuta
Page 6: Kike et abere turuta