Klikazeta 15

2
2014ko urtarrilaren 13an 15. zenbakia URTEBERRI ON! Pasa de abenduan ospatu zen Batzar Nagusian besteak besteak, ikastolan barne beka sistema bat martxan jartzea onartu zuten ikastolako bazkideek. Honi buruzko informazio eta eskaera orriak idazkaritzan ditugu (goizez 10:00etatik 13:30era) Dokumentazioa aurkezteko epea urtarrilak 31 da. IKASTOLAKO BARNE BEKA SISTEMA urtarrilaren 13tik 17ra Aurtengoa X. SAHARAREN ALDEKO EUSKAL KARABANA izango da. Saharako errefuxiatuei janariak eramateko premiazko proiektu honekin bat eginez, oraingoan ere ikastolan bilketa txokoa izango dugu. Azpeitiko Saharar herriaren aldeko Elkartekoek janari bilketa kanpaina jarri dute martxan. Parte hartzeko: arroza, atuna oliotan, sardinak oliotan, azukrea, pasta, lekaleak (lentejak, babak...) eta konpresak ekar ditzakezue ikastolako sarreran duzuen kaxara urtarrilaren 13tik 17 eguerdira bitartean. Honen harira, argazki erakusketa txiki bat eta gaiaren inguruko informazioa ere izango dugu bertan. SAHARA ETA SAHARARREI ELKARTASUNA ESKERRAK: Eskerrik asko Santo Tomas egunean lanean laguntzen fin-fin ibili zineten guztioi. IKASTOLA INGURUKO LANAK: Ikusiko zenuten bezala ikastola inguruetan hainbat lan egiten ari da udala azken egunotan. Alde batetik aparkalekuan egindako egokitzapenak daude eta bestetik ikastola eta etxebeltzeko etxeak lotuko dituen zebrabidea dago. Lan hauek sor dezaketen eragozpenen aurrean pazientzia eskatu eta eskertu nahi genuke. GABONETAKO OTARRA: Ikasleek osatzen duten otarraren zenbaki saritua 2874 izan da. Martin Zumeta ikasleari egokitu zaio. ZORIONAK!! BIZKOTXOAK: Abenduaren 20an bizkotxoekin ekarritako plater eta bandejak idazkaritzan ditugu, bila etorri faborez. OLENTZERO IKASTOLAN ARGAZKIAK: Abenduaren 20an Olentzerorekin ateratako argazkiak ikusgai dituzue ikastolako webgunean, www.azpeitikoikastola.net. ZENBAIT OHAR

description

IKASTOLAKO BARNE BEKA SISTEMA SAHARARREI ELKARTASUNA (JANARI BILKETA) DANBORRADA IKASTOLAN (SOINEAN ZER?) ZENBAIT OHAR (ESKERRAK, OBRAK, OTARRA, BIZKOTXO BANDEJAK, ARGAZKIAK)

Transcript of Klikazeta 15

Page 1: Klikazeta 15

2014ko urtarrilaren 13an

15. zenbakia

URTEBERRI ON!

Pasa de abenduan ospatu zen Batzar Nagusian besteak besteak, ikastolan barne beka sistema batmartxan jartzea onartu zuten ikastolako bazkideek.Honi buruzko informazio eta eskaera orriak idazkaritzan ditugu (goizez 10:00etatik 13:30era)Dokumentazioa aurkezteko epea urtarrilak 31 da.

IKASTOLAKO BARNE BEKA SISTEMA

urtarrilaren 13tik 17ra

Aurtengoa X. SAHARAREN ALDEKO EUSKAL KARABANA izango da. Saharako errefuxiatuei janariak eramateko premiazko proiektu honekin bat eginez, oraingoan ere ikastolan bilketa txokoa izango dugu.

Azpeitiko Saharar herriaren aldeko Elkartekoek janari bilketa kanpaina jarri dute martxan. Parte hartzeko: arroza, atuna oliotan, sardinak oliotan, azukrea, pasta, lekaleak (lentejak, babak...) eta konpresak ekar ditzakezue ikastolako sarreran duzuen kaxara urtarrilaren 13tik 17 eguerdira bitartean.

Honen harira, argazki erakusketa txiki bat eta gaiaren inguruko informazioa ere izango dugu bertan.

SAHARA ETA SAHARARREI ELKARTASUNA

ESKERRAK: Eskerrik asko Santo Tomas egunean lanean laguntzen fin-fin ibili zineten guztioi.

IKASTOLA INGURUKO LANAK: Ikusiko zenuten bezala ikastola inguruetan hainbat lan egiten ari da udala azken egunotan. Alde batetik aparkalekuan egindako egokitzapenak daude eta bestetik ikastola eta etxebeltzeko etxeak lotuko dituen zebrabidea dago. Lan hauek sor dezaketen eragozpenen aurrean pazientzia eskatu eta eskertu nahi genuke.

GABONETAKO OTARRA: Ikasleek osatzen duten otarraren zenbaki saritua 2874 izan da. Martin Zumeta ikasleari egokitu zaio. ZORIONAK!!

BIZKOTXOAK: Abenduaren 20an bizkotxoekin ekarritako plater eta bandejak idazkaritzan ditugu, bila etorri faborez.

OLENTZERO IKASTOLAN ARGAZKIAK: Abenduaren 20an Olentzerorekin ateratako argazkiak ikusgai dituzue ikastolako webgunean, www.azpeitikoikastola.net.

ZENBAIT OHAR

Page 2: Klikazeta 15

LEHEN HEZKUNTZA

LH 1 (NAPOLEON)

Praka bakeroak edo urdinakJertse gorriaOinetako ilunak

KANTINERAK/BANDERADUNAguztiek: Blusa edo jertse zuria

Oinetako ilunakneskak: Leotardo zuriakmutilak: Praka bakero edo urdinak eta

baserritar txapela

LH 3 (SOLDADUAK)

Praka bakeroak edo urdinakAlkandora zuriaDeportiba zuriak

KANTINERAK/BANDERADUNABlusa edo jertse zuriaLeotardo zuriakOinetako ilunak

LH 5 (BASERRITARRAK)

Baserritar jantzia (buruko zapia, txapel beltzaeta abarkak...)

Bere neurriko gerriko beltz edo urdina (kaleko danborradan erabiliko duten gerrikoa)

KANTINERAK/BANDERADUNA/ZUZENDARIABaserritar jantzita

LH 2 (EUSKAL PIRATAK)

Praka ilunak (mailak, beltzak...)Kamiseta marraduna edo alkandora biziaBota altuak edo galtzeta biziak eta zapata ilunakGerriko zabalaBururako painuelo kolore bakarrekoa

LH 4 (ARRANTZALE)

Praka bakeroak edo urdinakAlkandora edo jertse urdinaOinetako ilunak (kantineroak, dantzakoak,...)Lepoan, painolo koadratu urdina eta buruan baserritar txapela

LH 6 (PELOTARIAK)

Baserritar txapelaPraka zuriakPelotari kamiseta (urdina edo gorria)Barrutik kamiseta mangaluze zuriaZapatila zuriakBere neurriko gerriko beltza (kaleko danborradan erabiliko duten gerrikoa)

KANTINERAK/BANDERADUNA/ZUZENDARIAAlkandora zuriaGaltza/Gona zuriakOinetako zuriakBaserritar txapela

HAUR HEZKUNTZA

KANTINERAK/BANDERADUNAKBlusa edo jertse zuriaLeotardo zuriak

DANBORJOLEAKPraka ilunakAlkandora, blusa, niki,... zuria

ZUZENDARIAKPraka zuriakAlkandora, blusa, niki,... zuria

OHARRA

nahiz eta gurasoak haurren inguruan ibili, mesedez 17:00etan gelatik jaso etxeratzean.

urtarrilak17

ostirala

arratsaldeko16:00etan

SOINEAN ERAMATEKOAK:

DANBORRADA IKASTOLAN