Klikazeta 8

2
2013ko urriaren 31n/ 8. zenbakia ARTEZKARITZA KONTSEILUTIK Hilero bezala artezkaritza kontseiluaren nondik norakoen berri emanaz dator atal hau. Artezkaritza hurbilago eta gardenago ikusteko helburuaz idatzi ohi dugu. Bestalde, datorren astelehenean, hilero bezala, zain izango gaituzuela idazkaritzan 17:00etatik aurrera, artezkaritzan landutako gaien inguruan edozer argibide emateko kontseilu-kideok. Lau bilera egin ditu Artezkaritzak urrian zehar, hilaren 2an, 16an, 24an eta 30ean. Horiez gain, pedagogia eta ekonomia azpibatzordeek euren bilera dinamika daramate. Matrikulazio lantzeko taldeak ere egin ditu bilerak eta baita Plan estrategikoaren diseinuan ari garenok ere. Langileekin ere burutu du Artezkaritzak bilera eta udalarekin ere elkartu gara. Artezkaritzaren bilkuretan landu diren gaiak honakoak izan dira: Ikastolako tailerren antolaketa, eskolarteko kirola, Kilometroak, Ikastolen ikasturte hasierako ekitaldia, LOMCE, plan estrategikoa, Artezkaritza kontseiluaren berritzea, Batxilergoaren finantzarako kontzertazioa, Jaurlaritzarengandik langileei ezarritako murrizketen auzia, Herrigora, oinez ikastolara, Kirol elkartearen berri, autobus zerbitzua, ikastola inguruaren egin asmo diren urbanizazio lanak, oinezkoei, bizikletazkoei eta autobusari dagokionez, teilatuaren mantenu lanak, 14/15 erako Zuzendaritza, Ohiko batzarra eta urteko plana. Bestalde, elkarteko beste ikastoletako ordezkariekin bat egin dugu, ikasturte hasierako Andoaingo ekitaldian, Tolosan Kilometroaken, Tuteran Nafarroa Oinezen eta LOMCE ren aurkako manifestaldian ere Bilbon. Etorkizunerako pisuzko erabakitzat jotzen zen aurtengo batxilergoaren finantza kontzertazioa. Ofizialki notifikazioa jaso berri dugu eta bi gela izango ditugu kontzertatuak. Gogoratu 12/13 ikasturtean ez zela posible izan eta bakarrarekin gelditu ginela, ikastolak beregain hartuaz bigarrena. Beraz albiste positiboa dudarik gabe, eta batxilergoa finkatua uzten duena etorkizunerako. Urrats garrantzitsua ere datorren ikasturtean ikastolako gela guztiak kontzertatuak izateko, 12/16 planak aurreikusten duen moduan. Bidea luzea eta gogorra izan da baina helmuga bistara dugu. Hemendik aurrera kontzertatuak aurreikusten diren gela horiek ikasle berriz betetzen joatea izango da gure helburua, matrikulazio mailari eutsiaz. 12/16 bideragarritasun plana zuhurtzia haundiz betetzen jarraitzera behartuak gaude joan den ikasturtean bezala. Horra gure erronkak. Eta xehetasun gehiago astelehenean idazkaritzan 17:00etatik aurrera. EGONALDIAK ATZERRIAN programa martxan da asteartean, azaroak 5, banatuko dugu DBH-3tik BATX-2ra informazio orria. Arretaz irakurri eta epeak zaindu (azaroak 20an bukatzen da) Interesatuek azaroaren 11rako idazkaritzan utzi behar dute aurre-eskabidea. EGONALDIAK ATZERRIAN DBH-3tik BATX-2ra

description

ARTEZKARITZA KONTSEILUTIK, EGONALDIAK ATZERRIAN, IKASTOLARA OINEZ, GABONETAKO LOTERIA, 5. KROS MIXTOKO EMAITZA

Transcript of Klikazeta 8

2013ko urriaren 31n/ 8. zenbakia

ARTEZKARITZA KONTSEILUTIK

Hilero bezala artezkaritza kontseiluaren nondik norakoen berri emanaz dator atal hau. Artezkaritzahurbilago eta gardenago ikusteko helburuaz idatzi ohi dugu. Bestalde, datorren astelehenean, hilerobezala, zain izango gaituzuela idazkaritzan 17:00etatik aurrera, artezkaritzan landutako gaien inguruanedozer argibide emateko kontseilu-kideok.

Lau bilera egin ditu Artezkaritzak urrian zehar, hilaren 2an, 16an, 24an eta 30ean. Horiez gain, pedagogiaeta ekonomia azpibatzordeek euren bilera dinamika daramate. Matrikulazio lantzeko taldeak ere egin ditubilerak eta baita Plan estrategikoaren diseinuan ari garenok ere. Langileekin ere burutu du Artezkaritzakbilera eta udalarekin ere elkartu gara. Artezkaritzaren bilkuretan landu diren gaiak honakoak izan dira:Ikastolako tailerren antolaketa, eskolarteko kirola, Kilometroak, Ikastolen ikasturte hasierako ekitaldia,LOMCE, plan estrategikoa, Artezkaritza kontseiluaren berritzea, Batxilergoaren finantzarakokontzertazioa, Jaurlaritzarengandik langileei ezarritako murrizketen auzia, Herrigora, oinez ikastolara,Kirol elkartearen berri, autobus zerbitzua, ikastola inguruaren egin asmo diren urbanizazio lanak,oinezkoei, bizikletazkoei eta autobusari dagokionez, teilatuaren mantenu lanak, 14/15 erakoZuzendaritza, Ohiko batzarra eta urteko plana.

Bestalde, elkarteko beste ikastoletako ordezkariekin bat egin dugu, ikasturte hasierako Andoaingoekitaldian, Tolosan Kilometroaken, Tuteran Nafarroa Oinezen eta LOMCE ren aurkako manifestaldian ereBilbon.

Etorkizunerako pisuzko erabakitzat jotzen zen aurtengo batxilergoaren finantza kontzertazioa. Ofizialkinotifikazioa jaso berri dugu eta bi gela izango ditugu kontzertatuak. Gogoratu 12/13 ikasturtean ez zelaposible izan eta bakarrarekin gelditu ginela, ikastolak beregain hartuaz bigarrena. Beraz albiste positiboadudarik gabe, eta batxilergoa finkatua uzten duena etorkizunerako. Urrats garrantzitsua ere datorrenikasturtean ikastolako gela guztiak kontzertatuak izateko, 12/16 planak aurreikusten duen moduan. Bidealuzea eta gogorra izan da baina helmuga bistara dugu. Hemendik aurrera kontzertatuak aurreikustendiren gela horiek ikasle berriz betetzen joatea izango da gure helburua, matrikulazio mailari eutsiaz.12/16 bideragarritasun plana zuhurtzia haundiz betetzen jarraitzera behartuak gaude joan den ikasturteanbezala. Horra gure erronkak.

Eta xehetasun gehiago astelehenean idazkaritzan 17:00etatik aurrera.

EGONALDIAK ATZERRIAN programa martxan daasteartean, azaroak 5, banatuko dugu DBH-3tik BATX-2ra informazio orria.

Arretaz irakurri eta epeak zaindu (azaroak 20an bukatzen da )Interesatuek azaroaren 11rako idazkaritzan utzi behar d ute aurre-eskabidea.

EGONALDIAK ATZERRIAN DBH-3tik BATX-2ra

Azpeitiko Ikasberri Kirol Elkarteak antolatuta, V. Kros Mistoa egin zuten 71 bikotek, larunbat arratsaldean. Aurten ere Euskal Selekzioaren alde egin da krosa, eta Maider Gaztañaga etaMitxel Cuadrado ordiziarrak nagusitu ziren (0:23:39). Bigarren postua GetariakoUxoa Irigoienek eta Aitor Irigoienek eskuratu zuten (0:25:00), eta Jose Luis Arrate eta Lourdes Colomo zizurkildarrak helmugaratu ziren hirugarren postuan (0:25:50). Aurreko urteetan baino parte-hartzaile gutxiago izan da aurtengo krosean baina antolakuntza aldetik oso pozik gaude

Mila esker Kros mixtoan parte hartu zutenei eta bereziki, antolaketa lanetan lagundu duten guztiei

AZPEITIKO HERRIARTEKO 5. KROS MIXTOA

Ikastolako loteria SALGAI izango da honako puntuetan azaroak 5etik aurrera :-Ikastolan (dendan):

astearte eta ostegunetan 17:15etik 18:00etara-Tabernak: Aratz Erreka, Niza eta Ametsa.- Ileapaindegiak: Inaxita eta Maria Luisa Salegi (Kortatxo)- Estetika zentrua: Jone eta Maikar- Dendak: Agirre Oparidenda, Arrospide Oinetakoak,

Barrenetxe Harategia eta Arrate Okindegia.

GABONETAKO LOTERIA

AGENDA

Azaroak 5, asteartea 21:00etan HH2ko GELAKO BILERABekak entregatzeko azken eguna

Azaroak 6, asteazkena 21:00etan HH0 eta HH1eko GELAKO BILERAk

ZATOZ…OINEZ IKASTOLARA !! ETAPA BERRIA

Iada martxan dagoen ekimen honi bultzada bat eman nahi diogu. Aurrerantzean ikastolako arduradunak izango dira bidelagun. Goizez Arantxa Olazabal eta eguerdian Lurdes Ibañez.

ZATOZ OINEZ IKASTOLARA!!!

Mila esker orain artean bolondres aritu zareten guztioi.(Zerbitzuak irauteko 5 ikasleko gutxienekoa beharko da)Izena eman idazkaritzan (azpiko tarte hau bete eta buzoian sartu).

Borobildu erabiliko duzunaHITZA aurrean: 09:00 / 14:30PLAZAN: 09:05 / 14:35“LEGARDA” parean: 09:10 / 14:40ESKLABATAN: 09:15 / 14:45

Izen-abizenak:____________________________________________ maila:___________Telf. :___________________