Klima

17

Transcript of Klima

Page 1: Klima
Page 2: Klima

Zer da klima?Klima deitzen zaio Lurreko leku batean,

denbora luzean (20 edo 30 urte), atmosferak duen egoera orokorrari.

Tenperaturak, prezipitazioak, presio atmos-ferikoak eta haizeak dira klimaren osatzaileak.

●Ez da nahastu behar “klima” eta “eguraldia”, eguraldia baita leku eta une zehatz baten atmosferaren egoera.

Page 3: Klima

Klimaren osatzaileak

Klimaren aldatzaileak

Prezipitazioaren eragileak

fronteakpresioaerliebea

Geogra-fikoak

Meteorolo-gikoak

Astrono-mikoak

Haize korronteakItsas korronteak

Tenperatura Prezipitazioa (uraren zikloa)

Presioa Haizea

Tenperaturaren banatzaileak

Klimaren eskema

lurrunketa

Page 4: Klima

Klimaren 1.osatzailea: Tenperatura

Atmosferak duen beroari deitzen zaio Tenperatura. Celsius gradutan neurtzen da (#)

Lurraren formaren eta ardatzaren inklinazioaren funtzioan dago

Tenperaturaren arabera, planetan 3 lurralde nagusi bereiztu daitezke:

● Gune beroa, bi tropikoen artean. Eguzki izpiek perpendikularki jotzen dute ia urte osoan. Bero handia hartzen du

● Gune epela, urtaroen arteko aldeak nabariagoak dira. Izpiak makurtuagoak iristen dira, batez ere neguan.

● Gune hotzak, zeharkako eguzkiarekin edota gabe, denbora luzean

Page 5: Klima

Klimaren 2.osatzailea: Presioa

• Presio atmosferikoa deitzen zaio aireak gorputz baten azalean egiten duen pisuari. (#)– Mendietan aireak pixu gutxiago egiten du kostaldean baino,

aire gutxiago dagoelako gainean– Aire masa beroek gutxiago pixatzen dute eta igotzeko joera

dute “Behe-presioak”, “depresioak” edo “borraskak” sortuz– Aire masa hotzak berriz gehiago pixatzen du eta jeisteko

joera du “Goi-presioak” edo “Antizikloiak”sortuz

Page 6: Klima

Presio atmosferikoen dinamika

• Lurralde batean aire berotua igo egiten da inguru hartan presioa gutxitu egiten delako >> B

• Aldameneko guneetatik aire masak mugituko dira erdiko “hutsunea” betetzera >> eguraldiaren aldaketak

• Goikaldeko aire masa hotzak jaitsiko dira inguruko hutsuneak betetzera >> A, haize mogimendua borobilduz (“donuts” efektua)

1

22

3 3

Page 7: Klima

Klimaren 3.osatzailea: Haizeak

Lekuan lekuko, lurralde bakoitzean haize tipikoak daude: tramontana, cierzo, frantziparra, egoia...

Airearen mogimenduak dira haizeak, eta gune desberdinen arteko presio aldeengatik sortzen dira, Presio-gune altuetatik bajuetara mogituz.

Haize mota desberdinak daude:●Egonkorrak: beti alde berean jotzen dutenak, adb. Alisioak, tropikoetatik ekuadorrera●Aldakorrak: Monzoiak bezala, udaran itsasotik datozela euri askorekin, eta neguan lurretik, eguraldi lehorra eta egonkorra ekarriz●Azalekoak eta goikaldekoak...

Page 8: Klima

Klimaren 4.osatzailea: Prezipitazioa

• Lurrunaren kondentsazioaz lurrean erortzen den ur kantitateari deitzen zaio prezipita-zioa, euria, elurra edo kazkabarra izanik.

• Prezipitazio ugarienak Ekuadorearen inguruan izaten dira, eta gutxituz doaz poloetara hurbildu ahala.

• Hiru eragileak sortzen dute prezipitazioa, nagusiki: lurrunketak, erliebeak eta fronteek

Page 9: Klima

Banatzaileak: Itsas korronteak(#)

Page 10: Klima

Banatzaileak: Haize korronteak (#)

Page 11: Klima

Prezipitazioaren eragileak: LurrunketaLurrunketa

• Eguzkiak berotzen du lurra (edo itsasoa…) eta lurruntzen du bertan dagoen hezetasuna

• Lainoak sortzen dira• Laino horiek beste

nonbaiten askatuko dute ura, hoztutzen direnean >> ikus uraren zikloa*

Page 12: Klima

(*Uraren zikloa eta ur kantitatea)Ura munduan

(1.400.000.000 km3)

% 3 atmosfera

eta ibaietan

% 39 lurreko

hezetasunean

% 58 lakuetan

% 97.41itsasoan

% 2.59 lurrean

% 75 glaziarretan

% 24.986 lur azpian

% 0.014 lur azalean ez gelatua

Page 13: Klima

Prezipitazioaren eragileak: ErliebeaErliebea

Mendiak eta mendi lerroak ez dira oztopoak haizearentzat, baina igotzean hoztu egiten da eta hezetasuna baldin badarama, kondentsatu egiten da eta ur tantatxoak sortu (lanbroa).

Tanttoen neurria nahikoa bada, erori egiten dira, “prezipita-tu”, hain zuzen, euria, elurra edo kaskabarraren forman.

* Mendialdeak euritsuak izaten dira, eta are gehiago haizeak jotzen duten aldeetan, hain zuzen. Bestaldeak, berriz, lehorragoak izaten dira ( >> Foën efektua.)

Page 14: Klima

• Aire masa epel eta heze batek...

• beste aire-masa hotz batekin talka* egiten duenean...

• aire masa epela igo egiten da, igotzean hoztu, hezetasuna kondentsatu eta ur tantak (euria, elurra..) erortzen dira

• Talka lerroari “frentea” deitzen zaio

Prezipitazioaren eragileak: FronteakFronteak

Eguraldi mapetan honela adierazten dira beroak eta hotzak

Page 15: Klima

Prezipitazioaren eragileak: Presioa

Eguzkiak udara aldean lurralde bat asko berotzen badu, Behe-Presio gunea sortuko da. Bertako airea igoko da eta uzten duen lekua aldameneko haizeek beteko dute.

Indiako kasu honetan haizeak hezetasunez beterik datoz itsasotik eta euri asko ekartzen dute beti udararen bukaeran: Monzoiak (#)

itsasoa India Himalaya

B

Page 16: Klima

Klima osatzaileen aldatzaileak

• Astronomikoak: Lurraren mogimenduek eta ardatzaren inklinazioak, gau-eguneko eta urtaroko aldaketak sortzen dituzte

• Meteorologikoak: presio desberdinen arteko aire masa mogimenduek, fronteek... uneko aldaketak eragiten dituzte

• Geografikoak: erliebearen formek, itsasoen gertutasunak, itsas korronteek, inguruko basoek, hiri handien gertutasunak,... eskualde bakoitzari ñabardurak ezartzen dizkiote

Page 17: Klima