Komiki egile ezagunak

5

Transcript of Komiki egile ezagunak

Page 1: Komiki egile ezagunak
Page 2: Komiki egile ezagunak

-ALEX TOTH –

Alex Toth (1928ko Ekainaren 25an - † 2006ko Maiatzaren 27an) Marrazkilari bikaina izan zen. Komiki laburrekin hasi zen lehenengo, El Zorro-ko abenturak marrazten. Hala ere, Hanna-Barbera enpresarekin marrazki bizidunak egin zituen, Los Súper Amigos, Jonny Quest y El Fantasma del Espacio besteak beste.Comic-books aldizkariko marrazkilari trebeenetarikotzat jo zitzaion, eta beste artisten lanetan itzal handia izan zuen. Informazio gehigarria: http://www.tothfans.com/

Argumentua

Diego Dela Vega, Espainiako gudarostearen kapitain baten seme mestizoa da. Gaztea denean bere aita Bartzelonara ikastera eramaten du baina Napoleon Bonapartek Espainia indarrez hartzen du eta Diego gaztea frantsesen aurka borrokan hasten da.

Urteen poderioz, borrokatzeko teknika bereziak eskuratuko ditu, besteak beste, espatarekin trebatuko da eta ijitoek labana nola erabili erakutsiko diote. Azkenean Kaliforniara itzultzen da, eta hango gobernari ustelen kontra borrokatzea erabakitzen du. Bere aldamenean bi lagun izango ditu beti, bata bere lagun mutua Bernardo eta bestea bere zaldia Tornado.

Page 3: Komiki egile ezagunak

Dick TracyChester Gould marrazkilariak sortutako pertsonaia. Argumentua: Dick Tracy Estatu Batuetako detektibeak hirian lege-hauste orokorren kontra lan egingo du. Polizia lanak eginez pixkanaka gaizkileak harrapatuko ditu. Teknologia berriekin baliatuko da baina ukabilkadak emateko ere trebea da.Informazio gehigarria:

http://www.chestergould.org/navigation/home.html

PROPOSAMENA: Jarrai ezazu sekuentzia hau. Saia zaitez era berdinean marrazten … plano mota ezberdinak kontutan izan eta gertu-gertutik,ZOOM eran, hurbildu kuadraketa.

Page 4: Komiki egile ezagunak

John Byrne marrazkilariak urte askotan ibili da bere istorioak sortzen, Marvel Comics-en lan handia egin ostean, DC comics-era joan zen Superman berpizteko. X-men-en sortzailea izan zen ere. SUPERMAN Kripton planeta urrun batean jaio zen. Txikia zenean bere gurasoek Lur-planetara bidali zuten, eta Smallville-en lurreratu zen bere espazio-ontzia. Baserritar bikote batek aurkitu eta bere semetzat hartu zuen, Clark Kent izena jarriz. Kazetari lanak burutuko ditu, Metrópolis hirian. Bere ametsetako bikotea Lois Lane izango da. Jakin botere ikaragarriak dituela baina Kriptonita mineralak ahultzen duela.

Page 5: Komiki egile ezagunak

Informazio gehigarria: http://phantomcomicstrips.blogspot.com/http://www.dialbforblog.com/archives/234/

The PHANTOM-gizon maskaratua –

Lee Falk gidoilaria eta Ray Moore lehen marrazkigileak izan ziren, 1936 urtean New York American Journal egunkarian “the Phantom” komikia argitaratzen hasi zirenak.

Argumentua

Inglaterrako itsasontzi batek Pirata–Singh -en erasoa jaso du Ozeano Barean. Sarraskian bizi gelditu den gizon bakarra bere sendien oroimenez piraten aurka joatea zin egiten du. Maskaratu eta buru hezur itsura duen mozorro bat jantziko da. Bera eta bere ondorengo guztiek ere berdin egingo dute, horrela inoiz hil ez daitekeen gizon gupidagabe baten kondaira zabalduko daEskuan bi eraztun-arma izango ditu, bata buru-hezur diseinuarekin eta bestean bake sinboloarekin, jendea akatzeko inoiz ez dituena erabiliko, baina ukabilkadak ematerakoan erasotzaileei eraztunekin markatzen ditu. Azkenik Satan deitutakoa txakur leial bat izango du laguntzeko.Diana Palmer bere emaztea izango da. Biak Indostania deituriko eskualde mitikoan, Ohian barrenean –Jungla profunda -, murgiltzen diren piratak eta mugalariak harrapatzen saiatuko dira.