Kontu lepo 13. alea
-
Upload
kontulepo-azpeiti -
Category
Documents
-
view
267 -
download
12
description
Transcript of Kontu lepo 13. alea
grezia
Herri historiko honen inguruan jardungo
gara, azkenaldian majina bat aldiz ent-
zun dugun estatu honetaz, bere histo-
rian eta gaur egungoa aztertuz.
Funtzionario ez izateagatik kanporatuak izan ziren 99 irakas-
le EHU-tik. Euskal herriak irakaslegoaren lege propioa izan
zezan aldarrikatuz hasi zen beraien borroka. 20 urte geroago
soilik 3 dira borroka honetan jarraitzen dutenak.Lortu dute
Euskal Herriak irakaslegoaren lege propioa izatea, baina
orain ber-onartuak izatea eskatzen dute.
Kontulepo Azpeitiko gazte batzuen burugogorkeriaren ondorioa da. Azpeitiko gaztetxean
sorturiko ideia bati eutsiz, gai ezberdinez osatutako fanzine hau dugu emaitza. Izatez
zabala izanik, zuen aportazio, iradokizun edo kritikak bidali nahi izanez gero, gure helbi-
de elektronikoa erabili edo gaztetxera bertara azaldu dezakezue. Ikusi ahal izango
duzuen bezala, ez dago lizentziatura baten beharrik, ezta inolako ilustrazio edo espeziali-
zazio berezirik ere bertan parte hartu edo kolaborazioa eskeintzeko. Animatu proiektu
honetan parte hartzera, ateak zabalik dituzue.
[email protected] Urola hiribidea 6, Azpeitiko Gaztetxea
Itziarko herritarrek osaturiko plata-
forma bat da. 80. hamarkadarena-
maieran.
ELK
AR
RIZ
KETA
ITZIAR HERRIA SORTZEN
1
GURE ETXIE
Utzi dugu atzean beste behin
udara, udazken zati eta Kontulepo
berriarekin hasteko egin beharreko
guztiak. Gaztetxeak denbora daramat-
zanez irekita, ale honetan ahalik eta
laburren kontatuko ditugu ikasturteko
lehen hilabeteetan eginikoak.
Lehenik eta behin, urteurren,
Inaxi eta udara aldean izaten ditugun
ekintzen ondorioz gelditu ohi zaigun
nahaspila antolatzeari ekin genion,
auzolan zabal baten bitartez dena txu-
kundu eta garbi-garbi utziz guztia behar
bezala hasteko.
Urteroko "lege" zaharrei eutsiz,
aurtengoan ere batzar zabal bat izan
zen antolatutako lehenengo ekintza,
talde ezberdinak finkatu, berauetan
parte hartu beharreko kideak lotu eta
xehetasun guztiak zehazteko.
Azken boladako esperientziak
irakatsitakoarekin jarraituz, ondorengo
taldeak osatu ditugu beste urte batez
gaztetxearen funtzionamendua egokia
izan dadin; komunikazioa, aisialdia,
gazte problematika, azpiegitura eta
guztiak koordinatuko dituen eragilea
azkenik.
Batzar zabala aipaturiko talde
bakoitzaren zeregin, funtzionamendu
eta betebeharren aurkezpenarekin hasi
zen lehendik bertan ibilitako kide ezber-
dinen eskutik. Esan beharrekoak bota-
ta, berri zein zahar gehien erakarritako
taldeetan finkatu eta batzar txikietara
zabaldu genuen bilera. Bertan talde
bakoitzaren nondik norakoak, ordute-
giak zein lan banaketak zehaztu ziren,
talde txikiek ezarri ohi duten goxotasu-
nean komunikazio errazago izan zezan.
Guztia behar adina finkaturik,
lehen aisi ekimena izan genuen gurean,
heavy forman azken hau gainera. Izan
ere, etorkizun ez hain luzean zer esana
eman dezaketen bi talde gazteren kont-
zertuaz gozatzeko aukera izan genuen,
Redum eta Dark Code taldeak hain
zuzen.
Lehenengoa Azpeitiko gazte
batzuez osatutako taldea da, eta
Metallica bezalako maila duten taldeak
bertsionatuz harritu zituzten ikusleak
besteak beste, batere gaiz-
ki ez gainera! Bestetik
Dark Code taldeaz kontat-
zeko plazerra izan genuen
beste behin, Azpeitiar bat
eta Bergarako beste gazte-
ez osatzen da Death
Metalaren soinuaz burua
astintzeari uzten ez dieten
taldea. Aurreikuspenak
gaindituz jende mordoxka
gerturatu zen lehen kont-
zertu honetara, azkeneanLarunbatetan, tragoa eta pintxoa euro baten truke
eszenatoki handian burutu zen berau
eta giro jatorrean jarri genituen proban
guztion belarriak.
Aurten ere ikastaroek izango
dute beren lekua gurean. Lehenik dant-
za ikastaroa jarri dugu berriro ere mart-
xan, batzuek ikasteko eta beste batzuk
lehen ikasitakoa berriro gogoratzeko
erabili ahal izango dituztenak. Urtero
zabaldu izaten dugu Santo Tomasetako
festan dantza lotsarik gabe egin ahal
izateko ekimen hau, eta aurtengoan ez
zen gutxiago izango!
Ikastaroei eutsiz eta hauek
gaztetxera ekartzen duten bizia apro-
betxatuz, eskainitako zerbitzuaz gain
noski, malabar ikastaro bat hastea
darabilkigu buruan, aurrera begira izan-
go dugu honen nondik norakoa zehaz-
teko aukera. Adi egon beraz!
Bestalde, larunbatetarako eki-
men berria jarri dugu martxan; pintxoa
eta edaria euro bakar baten truke.
Azaroaren lehen astean hasi zen eki-
mena sorpresatxo batekin; Skandalue
elektrotxaranga izan genuen gurean
eta arrakasta itzela izan zuen. Jarrai
dezala festak!
Guzti honez gain, Biladi elkar-
tearekin elkarlanean Palestinara bidalt-
zeko sendagai bilketa jarri dugu mart-
xan. Hilabete osoko kanpaina honetan
plazan izango gaituzue astearte zein
larunbatetan xehetasunak argitu eta
sendagaiak biltzeko: Jakin farmazia
ezberdinetan ere kutxak izango ditugu-
la hilabete osoan zehar. Jasoko ditugun
sendagaien zerrenda ere mahai haue-
tan izango dituzue, baita aipatutako
elkartearen inguruko informazioa ere.
Hilabete osoan izango diren
ekimenen baitan, lehendabizikoa aza-
roaren 10ean jarritako Gaza zona
muerta dokumentala izan zen. Hilaren
11, ostiralean berriz, sendagaiak
Palestinara emango dituen Jose
Artetxe eta Biladi elkarteko lehendakari
zein proiektu arduraduna izan genituen
gurekin solasaldian, baina fanzinea
inprimategira emana dagoenez, hurren-
go alean izango duzue honen berri.
Azkenik ez ahaztu euskal pre-
soak euskal harrietara elkartasun eska-
lada txapelketa izango dela azaroaren
26ean. Aurreko egunean, ostiralean,
bideo proiekzioa izango dugu gaztetxe-
an eta larunbatean, 4. eskalada txapel-
ketaz gain, umeek eskalatu ahal izate-
ko zutabe bat jarriko dugu gaztetxe ata-
rian.
Ez da ekintzarik falta, beraz, ez
dago etxean gelditzeko aitzakiarik.
Etxean bai, baina gurean, guztionean,
gaztetxean!
2
Palestinara bidaltzeko sendagaien bilketan
Manuel Arriola Donostiako alka-
tea buru hartuta iritsi ziren 300 soldadu
eta 1.100 herritarrak Azpeitira apirilaren
24an. Donostiatik Andoainera,
Asteasura eta Iturriozko bentatik buelta
iritsi ziren Azpeitira, guztiak armatuta.
Atxiloketak egiteari ekin zioten orduan
Azpeitian Loiolan eta Azkoitian. Loiolako
langileek zerikusi handia izan zutela
matxinadan, eta haien aurka gogor egin
zuten 74 pertsona atxilotu zituzten.
Ezterripa erretoreak toki santua zela eta
ezin zituztela pertsona horiek atxilotu
esan zien orduan Manuel Arriola eta
Azpeitiko korrejidoreari –azken horren
laguntzarekin sartu ziren soldadu eta
zibil armatuak herrira . Hori horrela,
auzia Iruñera eraman zuen elizak.
Jesuitek eta Aita Ezterripak ezin zirela
atxiloketa horiek burutu esaten omen
zuten, baina Azkoitiko Zalduntxo eta
beste jauntxo guztiek ez zela hori horre-
la defendatzen zuten. Ez zela toki san-
tua eta ezin zituztela atxiloketa horiek
egin esaten zuten.
Jauntxoek lan handia egin
zuten Aita Ezterripa Azpeititik beste toki
batera eramateko. Horretarako
Ezterriparen goitik zeudenei presio,
mehatxu eta eskaintza tentagarriak egin
zizkioten, eta azkenean, Logroñora bida-
li zuten, jesuitentzat ere onena hori izan-
go zela iritzita.
Loiolan 74 hargin hartu zituzten
preso, jauntxoek begitan zituzten guz-
tiak. Azpeitiko eta Azkoitiko kartzeletan
sartu zituzten maiatzera arte. Orduan,
70 preso Donostiara eraman zituzten. Bi
hildako izan ziren bidaia hartan.
Azkoitiko zapatagile bat izan zen bat, eta
berez hil zela kontatu zuten. Beste bat
ihesean ari zela, harrapatu zutenean
baioneta sartu zioten.
azpeitiko matxinada II
3
Matxinadan parte hartu zuten askok galeratara bidali zituzten
4
Herritar askori isunak jarri ziz-
kioten matxinadan parte hartu izanaga-
tik, beste batzuk Zaragozara soldadu
eraman zituzten eta erregearen galere-
tan ere bete behar izan zuten
zigorra beste hainbatek.
Emakume batzuk
Gipuzkoatik desterratuak
izan ziren. Orduan Udalek
eta Diputazioek hartu
zuten erabaki horien
aurka hitz egitea debe-
katu zen, eta apaizei
errege familiarengana-
ko maitasuna pizteko
ebazpen bat ere jarri
zuten martxan. Bizi bal-
dintzak asko gogortu
zitzaizkien herritarrei,
kanpotarrei batez ere
–Loiolan lanean zebiltzan
hargin asko eta asko gali-
ziarrak ziren .
San Inazio haietan ez zen
zezenik izan Azpeitian, eta ezta hurren-
goan ere. Gainera, apiril hartan gertatu
zenaz hitz egitea debekatuta egon zen.
Asko izan ziren delitu horrengatik epai-
tuak.
Jesuitak Kanpora
Matxinadak izan eta urtebetera, 1767ko
apirilaren 3an hain justu ere, Jesuitak
bere erreinutik bidaltzea
erabaki zuen espainiako
errege zenak. Ezin daite-
ke esan matxinadaren eta
ondoren izan ziren gertae-
rengatik bakarrik bota
zituztenik, baina aitzakie-
tako bat hura izan zela
garbi dago. Mendea baino
gehiago behar izan zuten
berriro itzultzeko.
Azkoitiko Zalduntxoak
Euskalerriaren adiskideen elkartearen
sortzaileak izan ziren Azkoitiko “intelek-
tual” koadrila bat. Azkoitiko Zalduntxoak
bezala egin ziren ezagun, eta
garai hartan zabaltzen ari zen
arrazoiaren indarrarekin,
“jendea sineskerien eta
ezjakintasunaren ilunpe-
tik atera eta zientziari eta
ekonomiari bultzada
eman asmoz”. Jakintsu
eta Euskal
Herriarentzako lan
handia egindako pert-
sonaien gisan definit-
zen dira historiako libu-
ruetan, baina “inteligen-
te” jende hori izan zen
herritarrak gosez zirene-
an, miseria areagotzea
eragin zuten legeak defen-
datu zituztenak, eta lehen-
gaiak beraien biltegietan gor-
detzen zituztenak, prezioak gora
egin arte zain egoteko. Garai bateko
monarkia absolutistatik egungo sistema
kapitalistara salto egitea ahalbidetu
zutenak izan ziren. Hau da, zenbait
gauza aldatzea lortu zuten, guztiak bere
horretan jarrai zezan. Hala ere, nahiko
garbi gelditu da herria ez zegoela
beraiekin ados, eta bizia ematera iritsi
zirela gizarte justuago baten alde.
Loiola eraikitzen ai ziren 74 langile atxilotu zituzten
Xabier Munibe
5
LEY 30
Kolonbian iskanbila ugari dabil hezkuntzan erreformak direla eta, gobernuak 1992
ko 30. legea “ley 30”deritzonaren erreforma bat egitea erabaki du, hezkuntzaren
pribatizazioa dakarrena. Hau dela eta ikasle mugimenduak, sindikatu eta hainbat
talde eragile protestan dabiltza lege honen erreformak izango dituen ondorio kalte-
garriak salatu eta “ley 30” honi ezezko garbi bat ematen, hezkuntza publiko eta kali-
tatezko baten alde. Kolonbian ikasten ari diren ikasle euskaldun batzuek eman
digute mugimendu honen berri eta zehaztu digutenez unibertsitate asko iadanik
greban daude eperik gabeko greban batzuk eta bat edo beste, sei-hilabetekoa ber-
tan behera utzita. Mobilizazioak etengabeak omen dira, manifestazio, greba zein
unibertsitateetan itxialdiak.
Gatazka zehatz honen inguruko informazioa handitzeko, hona bideo batzuk:
- Youtuben honakoak aurkituta:
Educacion gratuita para todos! No a la ley 30, no a la reforma neoliberal de
Santos
- Youtuben honakoak aurkituta:
Programa Mínimo de los Estudiantes Colombianos (MAREA)
- Youtuben honakoak aurkituta:
Participación estudiantes en el Debate sobre la reforma a la Ley 30 de
Educación Superior
Bai, 8 urte, 8 hilabete eta 24 egunez bertan egon garanak gara. Denbora guzti
honetan gutariko askok, errespetua atean izan duen eta barruan askatasuna
somatu izan den toki honetan eskolan baino gehixau ikasi dogula esan geinke.
Zein esperientzi aberasgarrixa izan dan toki huts bati bizitza emotia, gauzak insti-
tuzioetatik kanpo gure kabuz eitxia!
Kultura altxor bat moduan ulertzen dogu eta altxor guztiak danon esku egotera
bultzatzen saiatu gara. Ez dogu goi eta behe mailako kultura eta artistarik nahi
izan, kultura bera nahi izan dogu. Horregatik toki honek diru goserik izan ez duen
moduan ez dogu iñor diruz astu nahi izan, baiña bai ordea arreta on bat eta lapiko
bero bat eskeiñi. Ez dira gutxi izan hemengo epeltasunean eta barazki artean izan-
dako eztabaidak . Ondorio askotara eraman gaituzte eztabaida hauek eta aldi
berean beste ideia asko mugi arazi dituzte gure barruetan, zenbat ikasten dan
halakuetan! Baiña teoria soilekin ez da iñora juaten, eta honi praktika gehituz
borroka gune izatera bultzatu dugu espazio hau, gizarte patriarkal kapitalista hone-
tan bizirauteko borroka beharrezkoa ikusten dogulako, borroka hau norberaren-
gandik hasten delarik gaur egun hain bultzatua den indibidualismoaren aurrean
kolektiboki lan egiteari eta kolektiboaren barruan indibiduo bakoitzari eman diogu
garrantzia.
Momentu gogorrak ere izan ditugu eta azkenaldian asko izan dira hauek ( udala-
ren desalojo mehatxua, argi mozketak eta honek ekarri dituen txapeoak...). Baiña
guzti honetatik indartuta irten gara, aurre egin diogulako gureak diren tresnak era-
biliz; legea haiena bada kalea gurea eta aginduak haienak badira asanbladak gure-
ak (guztion hitza entzun eta erabiltzea). Momentuan momentuko bidea egin dugu
oztopoak gaindituz, helburuak bete ahala hurrengoak finkatuz.
Guzti honengatik TALLARRA leku bat baiño gehiago da guretzat eta argi euki lau
pareta hauek bota dituzuela baiña bihotzera heltzen diran gauzak ez dirala iñoiz
hiltzen! Urte guzti hauetan hazi asko bota ditugula eta goazen tokira joanda guta-
riko bakoitzak hauek eraingo ditugula! Laisterarte....
Maitasunez eta amorruz...
Tallarra gaztetxia
2010ko abenduaren 2an Tallarra gaztetxea bota zuten behera. Honako hitz haue-
kin agurtu ziren horrenbeste gazteren etxe izandako Tallarraz. Baina dioten modu-
ra lau pareta horiek botata ez dute bukatu Eibarko gazte asanbladarekin, ezta gut-
xiagorik ere, izan ere abuztuaren 24an Cadenas Iris izeneko lantegi zaharra oku-
patu zuten asanbladako gazteek. Poliziak bertan zeudenak identifikatu arren, den-
bora gutxira eraikinaren jabe egin ziren eta lanari ekin zioten. Auzolanean hasi
ziren eguerditik eta bertan bazkaldu ondoren gogoz jarraitu zuten asanblada eta
eztabaida luzeak eginez eraikin zahar hari bizia emateko. Auzokoei azalpen orrit-
xoak ere eman zizkieten ateak irekita dituztela esanez edozein ekarpen edo zalant-
za izanez gero parte hartzera bultzatuz.
6
GAZTETXE BERRIA EIBARREN
Zer aldarrikatzen
duzue?
Momentu honetan aldarri-
katzen duguna unibertsi-
tatean sartzea da, unibert-
sitate honek irakasleria
propioa izatea. Gure
borrokaren hasieran eus-
kal herriak irakasleriaren
lege propioa izatea eskat-
zen genuen, eta lortu
genuen, baina estatu
espainiarrak lege hau
aldatu eta estatu osorako
moldatu zuen. Gure irakasle garaian
unibertsitateko irakasle finkoa izan
nahi bazenuen funtzionario izan behar
zenuen. Funtzionario izan gabe irakas-
le izan ahal izateko kontratu adminis-
tratibo bat sinatu behar izaten genuen
urtero, kontratu prekario bat. Baino
honekin ez ziguten antzinakotasunik
onartzen eta funtzionarioak baino sol-
data txikiagoak izateaz gainera pisu
txikiagoa genuen unibertsitatean ber-
tan. Gure borrokan eskatzen genuena
zen funtzionario izan gabe unibertsita-
teko irakasle finkoa izatea; funtzionario
izateak gehigarri politikoak baititu, hala
nola konstituzioari zin egin beharra.
Oraindik gaur egun EHU-n dauden
funtzionarioak Madrilgoak dira eta ez
Eusko Jaurlaritzakoak. Borroka hone-
kin lortu dugu Euskadiko komunitateak
irakasleria lege propioa izatea, gaur
egun funtzionario izan gabe irakasleek
funtzionarioen maila bera dute.
Momentu honetan ia helburua lortu
dugu 99 hasi eta 3 soilik geratzen garen
harren. Orain eskatzen duguna hiruron
berronarpena da, arrazoi genuela fro-
gatu baita, eta eskatzen genuena jus-
tua zela. Momentu honetan 500 baino
gehiago dira unibertsitate honetan funt-
zionario izan gabe finkoak direnak.
Gaur egun, gure borrokari esker Eusko
Jaurlaritzak lehen ez zuen konpetentzia
gaitasuna du, gaur egun irakasleria
Eusko Jaurlaritzaren mende baitago.
Beraz gure borroka denentzat izan da
onuragarria, baina ez guretzat gaiztoak
izateagatik ez baikaituzte onartzen.
Zigortuak gaude!.
7
20 urte borrokan
Elkarrizketa hau 20 urtez egunero EHUko Leioako kanpusean borrokan dihar-
duten 3 irakasle ohien bozeramaileari egin diogu. Bertan beraien borrokaren
oinarriak eta aldarrikapenak ahurkezten dira. Beraiei onura handirik ekarri ez
dien harren euskal irakasle eta ikasleok irakaslego propioaren legea izatea
posible egin duen borroka.
Eta zer sentitzen duzue zuek eginda-
ko borrokarekin jendeak onurak lortu
dituela eta zuek orain dela 20 urte
bezala pankarta eskuan unibertsitate-
ko ateetan zaudetela ikustean?
Gu gustura gaude EHU-k nahiz Euskal
Herriak asko irabazi baitute gure borro-
karekin. Baina detailetxo bat soilik falta
zaigu gu birsartzea gure antzinakotasu-
na onartuz. Zeren gure espedientea
begiratuz 20 urtez gaude kaleratuta eta
gure erretiroa edo pentsioa desastre bat
da. Horregatik, gure antzinakotasuna
onartzea eskatzen dugu.
Antzinakotasuna oso garrantzitsua
baita; Unibertsitateko irakasleek oina-
rrizko soldata dute eta ondoren honi
antzinakotasuna bezalako faktoreak
gehitzen zaizkio eta azkenean soldata-
ren eta geratzen den pentsioaren zati
handi bat antzinakotasunari dagokio.
Eta guri ez digute onartzen. Gainera
antzinakotasunaz gain gure bi lanurteri
dagokion soldata eskatzen diogu uni-
bertsitateari; zeren bi urte egin genituen
irakasten soldatarik kobratu barik.
Bestetik soilik 3 geratzen garelarik hiru-
rok onartzea eskatzen dugu. Egon dira
saiakerak “zu bai eta zu ez” soilik bat-
zuk onartuak izateko baino guk hirurok
onartzea dugu helmuga.
Azkenaldian, gerturatu da unibertsitatea
zuena, konponbide batera heltzeko?
Egia esan, Patxi Lopez eta Jaurlaritzan
“Sozialistak” daudenetik era guztietako
harremanak moztu ditu unibertsitateak.
Guk argi dugu borroka honen historian
PSOE izan dugula etsai nagusia. Are
eta gehiago gaur egun unibertsitatean
dugun legea aurkeztu eta estatu osora
zabaldu zuena PP izan zen, eta PSOE-
k errekurtsoa jarri zion eta ondorioz bi
urtez egon zen legea aprobatuta baino
errekurtsoarekin. Azkenean, espainiako
politikan ematen diren koiuntura horie-
tako batean atera zen legea.
Azkenik, zein izan da ikasleen papera
borroka honetan? Azkenean gure
ikasketari, gure irakasleei, zuzen-
zuzenean ukitzen dien gaia baita.
20 urte hauetan ikasleen papera oso
garrantzitsua izan da; baina gorabehera
handikoa zeren ikasleok elementu flo-
tante bat zarete, etorri eta joan egiten
zarete. Urtero belaunaldi berriak datoz
eta hasieratik azaldu behar diezu berri-
ro zure borroka. Agian ikasleek ez zuten
zuzen-zuzenean gure alde egin, baina
azkenean ikasleek eta guk aldarrikatzen
genuena bat zetorrenez gai askotan,
gure borrokek bat egin zuten. Lehen
urte iskanbilatsu haietan oso garrantzit-
sua izan zen ikasleek gure alde egitea,
azkenean bai funtzionarioak ez ginen
irakasleon eta gure ikasleen eskubideak
urratu baitziren. Kobratu gabe lanean
egon ginen 2 urte horietan ikasleek
gurekin egin zituzten azterketen emait-
zak baliogabetzeko erabakia hartu zuen
unibertsitateak.Tribunal batzuk ezarri
zituen ekainean ikasle horiek azterketak
egin zitzaten baina ikasle gehienek
azterketak gurekin egitea erabaki zuten.
Ondorioz izugarrizko iskanbilak sortu
ziren ikasleek ez baitzuten notarik pape-
rak betetzeko eta bekak eskatzeko eta
azkenean ikasleek eta irakasleok egini-
ko borrokaren ondoren azaroan ikasle-
en notak onartu zituen unibertsitateak.
Egia esan oso ausartak izan ziren ikas-
leak azarorarte nota gabe egon baitzi-
ren.
Informazio gehiagorako,
ikasleek borroka honi buruz egin
zuten dokumentala duzue ikusgai
Egunero izena duena. Bozeramaileak
behin eta berriro eskatu digu ikus
dezagun dokumentala. Beraz eskae-
ra hau zuengana igortzen dugu.
8
9
Bota dute Kukutza Gaztetxea.
Horretarako tanketak, leporaino armatu-
riko ehundaka zakur, dozenaka furgo-
na, gas lakrimogeno eta sustantzia psi-
koaktibo pila bat behar izan zituzten. Ez
zen nahikoa izan gaztetxe barrutik egi-
niko erresistentzia, aurreko asteetan
erakutsitako oposizioa, auzotarren
hitza, eragile sozial eta politiko ezberdi-
nen haserrea...... Azkunaren nahia
betea zegoen, eta justizia beste behin
boterearen zapatila azpian.
Kukutza ordea ez zen edonola-
ko gaztetxea, 3. aldiz okupatu behar
izandako lokal honek 13 urtean zehar
udaletik ukatu izan zaion eskaintza kul-
tural eta soziala eskaini izan baitio auzo
oso bati. Izan ere, auzo honetako egoe-
ra ulertzeko kapitalismoaren garapen
modua hausnartu behar dugu, gizarte
eredu batek ekartzen dituen ondorioak,
eta noski, honi emaniko erantzunak.
Errekalde errebelde!
Udal eta hiri handietan gertatu
ohi izaten den inbertsio, "garapen" kan-
paina eta proiektu "aurrerakoien" zen-
tralizazio basatiaren ondorioz auzo peri-
feriko ugari ahaztuak gelditzen dira,
normalean migratzaile eta langilez osa-
turiko komunitate hauei oinarrizko pres-
takuntzak ukatzen zaizkielarik.
Turismoaren ondare ekonomikoaren
lehentasunak bertakoen beharrei gain
hartzen die, inbertsioa goi mailakoek
kontsumitzeko hiri eskaparateetara
bideratuz. Esan genezake Errekalde
definizio honen adibide argia dela, urte-
etan erakutsi behar izan dutelarik esku-
bideak borrokatuz eskuratzen direla.
70. hamarkadatik borrokan
dihardu Errekalde auzoak duintasunez
bizi ahal izateko; autobus publikoak
okupatu zituzten beharrezko zerbitzuak
lortzeko, liburutegi eta unibertsitate
popularrak eraiki zituzten heziketa arlo-
an zeuden hutsuneak betetzeko, orain-
dik Bizkaiko bigarren modulu psikoso-
ziala dena zabaldu zuten, 1983. urteko
uholdeen ondorioz kaltetutako bizilagu-
nentzat abandonatutako 25 babes ofi-
zialeko etxebizitza okupatu zituzten....
Errekaldek beharrei erantzuteko ekintza
zuzena izan du euskarri, eta hori
Kukutzaren aldeko borrokan ere islatua
gelditu da.
Zilegitasun eza
Azkuna eta komunikabide aba-
rrek saldu nahi izan digutenaz haratago,
Kukutzaren eraisketa planen kiratsa
ezkuta ezina da. Hauek legalitate eta
propietate pribatuan babesten dira,
baina beraiek eraikitako legeen tranpak
agerian gelditu dira beste behin.
Hamairu urtean kolore eta ekimenez
kukutza
10
beteriko eraikin honen ugazaba Bilbon
aurkitu izan den droga kantitate handie-
netako baten jabea zen. Oraindik ez
dago ziur nola, legetik iheska egonik
lokal hura saltzea lortu zuen egun espe-
kulazio eta ustelkeria kasu batzuez
salatuta dagoen konstruktora handi
bati. Hau gutxi balitz, Azkuna jaunak
Kukutza zegoen terrenoa errekalifikatu
zuen, honela Cabisa S.A enpresak lur
industrial gisa erositako lur-zatian etxe-
ak eraiki ahal izango zituen, eta honen
eskaeraren ondorioz Bilboko alkateak
gaztetxea botatzeko baimena sinatu
zuen.
Guzti hauek arlo legalean,
baina argi dugu Kukutza botatzea onar-
tezina dela legeek diotena diotela ere.
Gune bateko eraikinak bertako bizilagu-
nen beharrak asetzeko erabili behar
dira, are gehiago errekalde bezalako
gabeziak dauden auzo batean. Kukutza
inori axola ez zitzaion arratoi eta beste-
lako animalien bizileku izateaz gain,
zabor eta kontaminazio gune bat beste-
rik ez zen gazte batzuk bizitza ematea
erabaki zuten arte. Ez da zilegi espeku-
laziorako abandonaturik izan den lokal
hau botatzea jabetza pribatuaren babe-
sean, urte hauetan jendearen boronda-
tearen ondorioz eskaini den zerbitzua
ezabatzen den bitartean. Auzo baten
behar kulturalei erantzutea helburu
duen eraikin bat suntsitzea pertsona
baten diru-gosearen trukean krimen
sozial bat bezala defini genezake. Gero
AHTea pasatzeko espropiatzen dituzte
baserriak “interes orokorraren” aitza-
kian.... hipokritak.
Gizartearen babesa
Kukutza eraiste arriskuan zela
jakinaraztera ematean auzoaren parte-
tik jasotako babesa ikaragarria izan
11
zen, modu batean zentro honek ematen
zuen eskaintza zabalaren erakusle zen
hura; mota guztietako dantza ikastaro-
ak, antzezlanenak, euskal herriko mala-
bar eta zirko talde handienaren biltokia,
eskalatzeko rokodromo ikaragarria,
zaharrenak ere parte hartzen zuten
joste tailerrak, umeei begirako hainbat
ikastaro eta ekimen, edonork utzi eta
hartu lezakeen arropa txokoa, bazkari
popularrak prezio herrikoian, milaka
kontzertu eta emanaldi..... kontaezina
gune honek eman duen eskaintza kultu-
rala urte guzti hauetan, bi gorbatadunen
erabakiz bertan behera gelditzeko.
Guzti honek ekarri du guztiok
ikusi eta sentitu ahal izan genuen babe-
sa, konpromisoa, erantzuteko indarra.
Aresen txakurrek gogor astindu zituzten
geldiezinak ziren elkartasun deialdi,
manifestazio eta prentsaurrekoak.
Auzoaren ahotsa isildu nahi zen, lehen
esan bezala, guzti hau bi bizi eta gizar-
te ereduren talka bilakatzen ari baitzen;
propietate pribatuaren defentsan dabilt-
zanak batetik eta auzoaren beharrei
erantzuna ematen gabiltzanak bestetik,
publikoa pribatizatzen dihardutenak eta
pribatua publiko bilakatzen dugunak,
bizitza zirkulu ekonomiko biziosoan
bideratzen dutenak eta ilusio eta amet-
setan oinarritua dugunak... arriskutsua
herriak guzti hau planteatzea.
Kukutza III bota dute, baina
laugarrenaren taupadak Bilboko kaleak
behin eta berriz zeharkatu zituzten.
Eraikinak bota ditzakete, pilota eta erre-
presioz oldartuko zaizkigu baina kon-
promiso eta elkarlanean jarraituz ezingo
dute beste erralitate baten aldeko inizia-
tibekin amaitu. Denok gara Kukutza.
Denok gara Gaztetxea.
Hona hemen nire gogoeta:
Gure herri hain gatazkatsu hau, hemendik mende erdira nik nahi bezala
imaginatzea ez da lan erraza.
Batetik, zezenketak debekatuta ikusten ditut benetan ekitaldi krudelak iru-
ditzen zaizkidalako eta beste festa eredu bat nahiago dudalako, auzolanean oina-
rritzen dena, hain zuzen.
Bestetik, ahalik eta lanpostu gehien sortu beharko lirateke langileen esku-
bide guztiak errespetatzea lehen baldintza gisa finkatuta.
Sufrimendu eta bortizkeri gabeko Azpeitia, bizikidetzan eredu den
Azpeitia, kulturaz jositako Azpeitia eta Euskal Herri aske baten parte den Azpeitia
euskaldun eta parekidea da nire ametsetako Azpeitia.
Ziur naiz gauza asko ahaztu zaizkidala, beraz, bidali itzazue zuen gogoe-
tak helbide honetara: [email protected] .
Guztion artean Azpeitia Perfektu bat sortu dezagun!
Gurru
12
NOLA IMAGINATZEN DUZU EDO NOLA IMAGINA-
TU NAHI DUZU AZPEITIA HEMENDIK 50 URTERA?
grezia
13
Grezia Independentzia gerra-
tik, krisi gerrara.
Greziar historia
K. a. 800dik aurrera,
Egeo Itsasoaren inguruan,
Italiako hegoaldean baita
Mediterraneoko iparraldean eta
Itsaso Beltzako kostaldean ere,
greziar hiri-estatuak hedatu
ziren. Pertsiarren inbasioei eut-
sita, oparotasun ekonomikoa
eta kulturala garatu ziren, eta
aurrekaririk ez zeukaten arkitektura,
literatura, zientzia eta filosofia maileta-
ra iritsi ziren. Nagusitasuna zela eta
ika-mikan, Atenasek eta Espartak gerra
ankerra borrokatu zuten, eremu osora-
ko krisia ekarriz. Horretaz baliatuta,
Mazedonia, iparraldeko erresuma,
nagusitu zen, eta Alexandro Handia
buru zutela, Ekialde Ertaina konkistatu
zuten, greziar kultura eta aro helenisti-
koa zabalduz. Erromatarren garaipen
militarrak garai horri amaiera ekarri
zuen K. a. 146an.
Antzinako Erromaren gainean
eragin itzela izan arren, Grezia
Erromatar Inperioko probintzia bilakatu
zen Grezia. Inperioa bitan banandu
zenean, ekialdeko zatian greziarra zen
kultura nagusia. Bizantziar Inperioan
greziera izan zen hizkuntza nagusia.
Erasoak eraso, XV. mendera arte, inpe-
rio horrek zutik iraun zuen hamaika
mendez. Otomandarren eskutan erort-
zean (1453), Konstantinoplako jakintsu
asko mendebaldera migratu ziren,
Pizkundearen eragile bat izanik.
Nolanahi ere, greziar ortodoxoen kohe-
siorako, eta ondorengo nortasun gre-
ziarra osatzeko, oso lagungarria izan
zen erlijioan banantzeko sistema oto-
mandarra.
Navarinoko Gudua (1927ko urria), oto-
mandarren egiazko agintearen amaiera
izan zen.
Otomandar Inperiotik Greziak
independentzia gerraren bidez lortu
zuen 1821 eta 1829 bitartean. Hortik
aurrera, Grezia eta Turkiaren arteko
hartu-emanak gatazkatsuak izango
dira oso, lurraldearen gaineko aldarri-
kapenak direla medio. Ioannis
Kapodistrias aukeratu zuten errepubli-
ka berriko lehen buruzagitzat 1827an.
Edonola ere, hil ostean, Mendebaldeko
Potentziek Wittelbach leinuko monarka
bat ezarri zuen.
Balkanetako Gerretan,
Greziak bere mendeko lurraldea eta
populazioa areagotu zituen. Hurrengo
urteetan, Konstantino I.a Greziakoaren
eta Eleftherios Venizelos lehen minis-
14
troaren arteko tirabirek herrialdea elka-
rrenganako oso bortitzak ziren bi alder-
ditan banandu zuten. Lehen Mundu
Gerraren ostean, Grezia Mustafa
Kemal buru zuen Turkiaren kontra
borrokatu zen. Ondorioz, Lausanneko
Itunean ezarri zen bezala, elkarren
arteko populazio-mugimendu handiak
burutu ziren. Greziak Anatoliatik etorri-
tako 1.5 milioi laguni harrera eman
behar izan zien.
Hurrengo urteetan, ezegon-
kortasuna eta estatu-kolpeak nagusitu
ziren. Italia faxistak 1940ko urriaren
28an amore emateko eskatu zion
Greziari. Ioannis Metaxas diktadoreak
ezaguneko "OXI" erantzun zion ultima-
tumari, eta Italiak eraso zuen. Albanian
Italiako armada geldiarazi arren, ale-
maniar indarren aurrean erori zen
Grezia. Nolanahi ere, greziar erresis-
tentziak arazo franko eman zizkien
okupatzaileei.
Askatu ondoren, erregezaleen
eta komunisten arteko gerra zibila piztu
zen. Horrek hurrengo 30 urtetarako ika-
mikak eta krisialdi ekonomikoa zabaldu
zituen herrialde osoan. 1967ko apirila-
ren 21ean militarrek, AEBetako babes-
pean, estatu-kolpea eman zuten.
1973ko azaroan kontra estatu-kolpe
batek Dimitrios Ioannides diktadore
ezarri zuen. Hala ere, 1974ko uztaila-
ren 20an, Turkiak Zipre inbaditzean,
diktadura bertan behera erori zen.
Konstituzio demokratikoa
indarrean jarri zen 1975ean, eta, erre-
ferendumen bidez, monarkia deusezta-
tu zen urte horretan ere. Erbestetik
itzulita, Konstatinos Karamalisek
Demokrazia Berria alderdia eta
Andreas Papandreuk PASOK alderdi
sozialista osatu zuten, hurrengo
hamarkadetan herrialdeko politikagint-
zan alderdi garrantzitsuenak. 1981eko
urtarrilaren 1ean Europar Batasunean
sartu zen eta 2001ekoan euro dirua
hartu zuen.
Banaketa administratiboa
Grezia 13 periferiatan banatua
dago (hauetako 9 kontinentean et
beste 4 uharte taldeek osatuak).
Autonomia gune bat ere bada, Atos
Mendia (Agio Oros, "Mendi Santua"),
Erdialdeko Mazedonia periferiaren
mugan.
KRISIAREN ZERGAITIAK
Greziaren egoera ekonomiko
larria eragin duen faktore nagusia
finantza konpainien espekulazioa izan
da. Europar Batasuneko gobernuek ere
herrialde hartako zor publiko erraldoia
espekulazio erasoen ondorio dela
onartzen zuten. Eta Greziari «elkarta-
suna» erakusteko, Euroguneko gober-
nuek herstura neurriak eskatu zizkioten
Atenasko Gobernuari, egoera horren
errudun izan ez eta nabarmenen jasa-
ten dutenak areago zigortzen dituzten
neurriak, alegia. Eta ez zitzaien burura-
tu finantza sistemaren kontrolik eza
bukatzeko neurri eraginkorrik hartzea,
erregulaziorik ezak munduko krisia
detonatu zuela jakinda ere.
Orain ez da ustea, egitatea
baizik. Greziako zerbitzu sekretuek
beren herrialdeko ekonomiari eraso
zioten konpainiak aurkitu dituzte:
AEBetako hiru eta Britainia Handiko
bat. Hala ere, gizarte eta lan eskubide-
en murrizketa salatzen duten greziarrei
egoerari «denon artean» aurre egin
behar zaiola esango diete. Arduratsu
jokatu behar dutela, alegia.
Greziar Alderdi Komunistaren, KKE,
ikuspegia krisiari buruz.
Greziar Alderdi komunistak
KKE-K beti pentsatu du, batik bat 1991-
tik aurrera, iruzur bat zela etengabeko
hazkundean sinestea kapitalismoa
baztertuz, bere konpetitibitateak eta
produktibitateak, ustez langileei onurak
ekarriko zizkiona . Gure alderdiak beti
baztertu du edozein ekonomi kapitalis-
ta.
Ekonomia sostengarria izate-
ko konponbidea deshazkundea da.
Ekonomiak gaurko belaunaldien beha-
rrizanak ase behar ditu, hurrengo
belaunaldien beharrizanak kolokan jarri
gabe. Arlo soziala beharrezkoa da
garapen ekonomikorako. Beraz kon-
ponbidea Tokian-tokiko nekazaritza
ekoizpena litzateke, globalizazioa baz-
tertuz eta ekonomia birlokalizatuz. Eta
hondakinak baliabide bihurtzea.
Gobernuak, kondiziozko
ordainketek porrotera garamatzate
“bankarrotara”., Europar Batasuneko
eta FMI-ko mekanismoa lehendik-erai-
kitako planekin bultzatzeko. Posible
egin duena FMI Europaren aurrean
“herrien salbatzaile” gisa agertzea.”.Zor
publikoari dagokionez maileguen bidez
izango da negoziatua.Egonkortasun
eta Garapenerako Itunarekin nahastua.
Kontradikzio inter-inperialistek horrela-
ko utopiatara garamatzate.
KKE, Greaziako Alderdi
Komunistaren proposamenak:
Fronte demokratiko, Anti-inperialista,
Anti-monopolista.
Greziar herriak bi bide ditu
baina bakarra aukeratu behar du gure
gizartearen trebeziarako : jarraitzen ari
den bidea edo herriak aldarrikatzen
duena.
15
Guk ekintza eta frogen bidez
eusten dugu gure proposamena.
Greziak, kalte gogor eta suntsikorrak
jasan dituen arren sektore batzuetan
duen kapitalaren kontrol eta konpetent-
zia monopolista dela eta , bertatik
gizarte ekonomia burujabe bat sor
dezake.
Gizarte ekonomia denontzat
egon ahal izateko, jabetzen arazoari
irtenbidea aurkitu behar diogu, herrita-
rren beharrizanak asetzeko eta ez ira-
bazien beharrizanak. Esklusiboki
publikoa, librea eta unibertsala den
hezkuntza, osasun , ongizate eta
segurtasun soziala
Greziako egoera anarkisten ikus-
puntutik
“O bihotza, zure irudia ispi-
luan; lokatzetan ere islada daiteke”
Hasteko, argi nahi dugu utzi gure hase-
rrea azalezina dela, lehenik banda
paraestatalak buruturiko sarraskienga-
tik. Baita gertaera honen bidez hainbat
greziarrek eginiko borroka ilundu nahi
izan duten politikari eta kazetariak; ger-
taera hau herri iraultzarekin lotuz.
Baina, egia ezin daiteke ezku-
tatu. 120 000 manifestari bildu ziren
parlamentu inguruan denbora luzez,
bertara sartzen saiatuz estatuaren
indarrei aurre egin nahirik. Gertaera
hau ezin daiteke lokatz tonen azpian
ezkutatu.
Adin guztietako jendea bildu
zen parlamentu aurrean ondorengo hit-
zak oihukatuz;“Quemad el parlamento,
ese burdel”, duela hainbat urte anarkis-
tek aldarrikatzen zuten berbera.
Jendeak badaki oraindik iraultza bat
nola burutu beraien pentsaera eta
beraientzat justua dena defendatuz.
Greziar disidenteek erakutsi dute senti-
korrak direla estatuaren errepresioaren
aurrean
Europa iparraldeari eskaiola
jartzen ari dira, baina eskaiola ez da
nahikoa egoera hau konpontzeko.
Beraz, ongietorria eman behar diegu
plan berriei. Ikusarazi diezaiogun zigo-
rra ez dela nahikoa gu pasibotasunera
eraman eta burumakur usteko. Ez die-
zaiogun zalantzarik utzi “ abertzaleta-
suna” , “ larrialdi nazionala”, “ biziraute
nazionala” eta beste trikimailuz beteri-
ko ideologia batzuk jada erraitik atera
direla.
Guri dagokigunez, ez dugu
inoiz ahaztu labana hezurrean ahalik
eta sakonen sartzeko arrazoi nahiko
dugula. Gure esku dagoen guztia egi-
tea buruzagien zauriak irekiak man-
tentzeko. Beraiek dira eginiko hutsaren
erantzule, ez dugu inoiz eduki , eta ez
dugu inoiz edukiko loturarik herritarren
bizitza xurgatzen duten horiekin ; gaur,
atzo eskaini zizkien apurrak ukatzen
dizkieten horiekin. Oraindik zalantzan
dauden horiei dagokienez, menderat-
zearen sistemak eta esplotazioak
haientzat gordetzen duen norakoa txa-
rragoa dela ikusiko duten horiei ez
dugu beste ezer egiterik eskua luzat-
zea baino.
Azkenik, azaldu nahi dugu
militante anarkistek ez dutela zerikusi-
rik zorigaiztozko kale banda horiekin.
Militante anarkistek; borroka sozialetan
hartzen dute parte, etika proposatuz
lehen printzipiotzat, norbanakoen esku-
bideak defendatuz. Ez dira inongo
erako onura ekonomikorik lortzen saiat-
zen. Ez daramate “ lapurtu, apurtu,
hartu” bandera. Ez dira inposatu nahi
duen inorekin elkartzen, ezta modu
iraultzailean egiten badute ere.
16
17
Zeitgeist dokumentalak
Hiru zatitan banatutako dokumentala dugu Zeitgeist izenekoa. Mundu mailan nagu-
si den sistemaren nondik norakoak ulertzeko tresna eraginkorra eta ikuserraza
dugu. Sarean zintzilikatuta dago ikusi nahi duenarentzat. Kristautasunaren ingu-
ruan hitz egiten du aurrenengo atalean. Hibrido astrologiko-literario bat dela azal-
du, eta masak erraz kontrolatu ahal izateko sistema bat dela agerian uzten du.
Bigarrengo zatian irailaren 11ko atentatuak aztertzen ditu. Propagandaren funtzio-
namenduaz eta adoktrinamentu mediatikoak hausnartzen du bertan. Horri esker,
herritarrak kasik beraien burua eskaintzen dute kontrolatuagoak izateko,nahiz eta
horrek, askatasuna neurri handi batean murriztu. Azkenengo atala politika eta eko-
nomiaz mintzo da, beti ere diruaren monopolioan zentratuta. Gauzak garbi eta
sakon azaltzen ditu dokumentalak, eta bizi garen mundua argiago eta beste begi
batzuekin ikustea ahalbidetzen du.
Dokumentalaz gain, Zeitgeist mugimendu bat da. Dagoeneko 400.000
kide baino gehiago dauzka, eta ez dute inongo estatu, arraza, erlijio, kredo edo
klase onartzen. “Akordio faltsuak, eta gizartearen benetako hazkunderako kaltega-
rriak” direla argi diote.
Ikustea nahi izanez gero, youtuben Zeitgeist jarrita agertuko da: Originala
ingelesezkoa da, eta gaztelerazko azpidatziekin zein gaztelerara itzulita ikus dai-
tezke. Euskarazkoa falta da oraingoz. Bi orduko dokumentala da.
- KUKUTZA:
Botereak, hizkuntza eta hitzen konnotazioak beren interesetara birmoldat-
zen dituela jakina da, beraien ekintzen zilegitasuna azpimarratu eta herriaren
erantzunak kriminalizatzeko. Kukutzaren aldeko erresistentzia bortizki gaitzetsi
zuten Azkuna jauna eta honen inguruko komunikabideek, herriak beren gorputze-
tan pilota eta porren ondorioak jasaten zituzten bitartean. Eritetxean ere ez ziren
salbu bertakoek adierazi zigutenez, akta medikuek salatzen baitzituzten beraien
ekintzak. Honen erakusle argiak diren hainbat bideo ditugu sarean hurrengoak bat-
zuk aipatzeko:
- youtuben: Cronica de 3 dias de ocupacion de un barrio
- youtuben: Desalojo de Kukutza en Bilbao
Kukutzaren historia hobeto ezagutzeko:
- youtuben: la historia y el trabajo del gaztetxe Kukutza
18
ITZIAR HERRIA SORTZEN
Itziarko herritarrek osaturiko plataforma bat da. 80. hamarkadaren
amaieran hainbat udalerri berri eratu ziren Gipuzkoan: Lasarte-Oria,
Mendaro... Haien bidea jarraiki itziartarrek ere banaketa espedientea
martxan jartzea erabaki zuten, eta horretarako sortu zen hasiera batean
I.H.S. 1990eko udan izan zen hori, eta hasiera hartan Itziar osatzen duten
9 auzoetako hiruna ordezkari bildu zituen Batzorde eragileak.
Itziartarren %82aren sinadurak jaso zituen espedienteari ezezkoa
eman zioten erakundeek eta auzitegietara jotzea erabaki zuten. Udal
Hauteskundeetara ere aurkeztu dira 1995, 1999,2003 eta 2007an, guztie-
tan Itziarko indar bozkatuena izatea eta Debako Udalerako zinegotzi bat
ateratzea lortu dutelarik. Madrilgo Auzitegi Goreneraino iritsi izan dira
birritan. Espedientearekin ez zioten arrazoia eman, Batzar Orokorren
Foru Arau baten kontra jarri zuten errekurtsoarekin ordea, bai.
1992tik hasita urtero Azaroaren 1ean Ganadu Feria ospatzen da.
Urteen joanarekin Euskal Herriko garrantzitsuenetariko bat izatera iritsi
delarik. Bertan jasotzen den dirua da I.H.S. refinantzaketa iturri nagusia
(abokatuak, kontsultorak eta abar ordaintzeko), eta antolakuntzan herri
guztiak parte hartzeak beste hainbeste indar ematen dio urtero.
Erakundeek eman dioten erantzun eskasa ikusita geroz eta garrantzia
handiago eman izan diote herrigintzari. Honela urteroko Ganadu Feriaz
gain, Santa Eskea, errege kabalgata, bertso afariak, Itziarren700. urteu-
rreneko ospakizunak eta beste hainbat ekimen antolatzen dituzte.
Kopraixetako festen antolakuntzan tartean izan dira urtero, eta herritik
sortzen diren ekimenei ere euren babes osoa eskaini izan die:
Andutzeneko gazteen ekimenetan euren laguntza eskaini, ‘Ixixa’ aldizka-
ria diruz lagundu, Eskola Txikiaren Aldeko Batzordeari aholku eman...
1990an martxan jarri zirenetik astero bildu izan dira Itziarko ‘uda-
letxean’. Gutxienez astelehenero egiten dute bilera, gaueko bederatzietan
19
.
Herria sortzen leloa euskarritzat harturik,
arbasoen borroka bizirik da oraindik.
Gaur eta bihar borrokari trinko eutsirik
ez dago amore emango duen Itziarren semerik.
Herriaren ahotsa zabaltzen lau haizetan,
aspalditik diharduen borroka latz honetan.
Herria osotasunean onartzeko nahietan,
ez da ez girorik falta urteroko Kopraixetan.
Eskola txikia ume eta ahurrez beterik,
egungo bada bai barre eta algararik.
Kalean ez da falta ume jolasik,
ez eta amona, ama eta alabarik.
Herri zahar-berri bat sortzeko asmotan,
Astero dira biltzen euren batzordean.
Errotua dago borroka euren sustraietan,
Itziartar baitira sentitzen edozein txokotan.
Ez dago euren ametsa zapuztuko duen legerik,
ez baita sortu oindio horrelako indarrik.
Itziartar guztiak elkartuz; eskutik emanik,
dira helmugara helduko batera eta zutik.
20
urte erdia pasa zaigu azken Kontu Lepo-n Santa
Kruz apaiza Usurbil eta Iturrioz-en borrokat-
zen ikusi genuenetik. Orain kostaldean dabil,
Zarautz eta Deba artean, bereak eta bi egiten.
Hemen aurkitzen da Aiako herria, eta Manuel gotor-
leku behin-behineko bezala erabiltzen hasia da.
Berekin da baita ere Makatzaga, Orioko apaiza, bere
gerlari talde propioarekin mendian zehar dabilena.
Eta bi katoliko fundamentalista hauei herrixka gotor-
tu eta behin-betiko gaztelu bihurtzea erabaki dute.
Aia Pagoeta erdian dagoen herria da, Zarautz gai-
nean. Gipuzkoar kosta guztia oinpean, baina bere
atzean Ernio altxatzen da, erraldoi. Eta hemendik,
posible da herrixka “berunpean” ipintzea. Santa
Kruzek gizon asko ditu, ehunaka… Baina armak falta
zaizkio. Baina hara non agertzen den Lizarraga jene-
rala, gogoratuko duzuen bezala, Gipuzkoako gober-
nadore militar karlista. Hau da, karlisten armada “ofi-
zialeko” buruzagia gure lurraldean. Eta, esan bezala,
baditu bere tirabirak Hernialdeko apaizarekin. Orain,
lehertzear daude.
Loma liberalak, Santa Kruz eta bere gizonak Aian
daudela jakitean, bere soldadu zutabea hartu
eta herrirantz doa. Mila gizon
baina gehiago ditu,
eta Ernio aldetik erasoko du, aldapa behera: apaiz
eroa harrapatzeko aukera ezin hobea. Santa Kruz,
ordea, enteratu da, eta badaki bi aukera dituela: ihes
egin, edo borrokatu. Baina bakarrik aurpegia ema-
nez gero, badaki apurtuko diotela.
Horretarako Lizarraga jeneralarekin bildu da.
Munizioak eta armak falta zaizkio, eta jeneralak hor-
nituko duela agindu dio. Plana, adostu dutenaren
arabera, honakoa da: Santa Kruzek Aia defendatuko
du, eta bitartean Lizarragak liberalak atzetik erasoko
ditu. Dena lotuta utzi ostean, Santa Kruz Aiara itzuli
da.
Hurrengo egunean, Ernioko magaletik agertu da
Loma bere gizonekin. Manuel ez dago lasai:
Lizarragak agindutako munizioak ez dira iritsi, eta
nahiz eta defentsarako gizonak eduki, armak falta
zaizkio. Jeneral karlistak mezu bat iritsi erazi dio: ez
du armarik soberan, baina planak berdin jarraitzen
du. Loma, bitartean, Aiara gerturatzen ari da, eta
Santa Kruz defentsarako prestatzen da.
Liberalak herrixka gai-
nean daude. Apaizak
zain jarraitzen du,
b a i n a
SANTA KRUZ APAIZEN PASAIZUEKZazpigarren atala
21
Lizarraga ez da agertzen.
- Traizioa! Alu horrek salduta utzi gaitu! –
ohartu da apaiza.
Beranduegi da, ez dago ezer egiteko. Bere gizonek
fusilen karga itxi batekin ematen diete ongietorria
liberalei. Ez dago ezer asko gehiago egiteko.
Ukabilak, kulatak, makilak eta nekazaritzako erre-
mintek ezin diete liberalen nagusitasunari aurre
egin. Akabo Santa Kruz!
Bere gizonek ezin dute gehiegi egin, eta elizan
babestu dira. Bertan harrapatuko dituzte liberalek.
Ehunaka daude. Apaizak, ordea, ihes egitea lortu du
bere gizon onenekin. Amorruz beterik doa, bai libe-
ralei, bere izen ona zapuztu dutelako, eta baita
Lizarragarekin ere, salduta utzi duelako. Jeneral kar-
listarekin konponduko da, baina lehenengo liberalei
itzuli behar die jokaldia.
Lomaren mutilak atzetik ditu, apaizaren armadat-
xoa mendiz-mendi korrika doan bitartean. Baina
Santa Kruz ez doa ihesi, bere ospea berreskuratzea
baizik. Helburua: Deba. Zarautz, Zumaia eta Itziarko
mendiak arrapalada bizian
pasa ostean, bidea
oztopoz josiz jazar-
leei gauzak zailago
jartzeko, eta Debako
kale nagusian
zehar sartu
dira. Bertako
goarnizio liberala, beldurtuta, elizan ezkutatu da.
Santa Kruz presaka dabil, liberalak atzetik baititu, eta
soluzio azkar bat aurkitu du: eliza dinamita eta bol-
bora upelez inguratu du, eta abisua luzatu die defen-
datzaileei: errenditu eta armak entregatu, eta akabo
Deba.
Hamar minutuko epea eman die Debako liberalei
Manuelek, baina hauek ez dute hainbeste behar
izan erabakitzeko. Armak lurrean utzi eta eskuak
goian dituztela entregatu dira. Lomaren gizonak
gertu daude ordea. Santa Kruz eta bere mutilak
armaz horniturik herritik irteten ari direla sartzen
dira liberalak arrapaladan herrian. Berandu, ordea.
Apaiza Mutrikura heldu, bertako liberalekin tiro bat-
zuk trukatu eta Markinara. Martxak eta kontramart-
xa batzuen ostean, hegaz baso eta mendietan barre-
na, liberalak atzean utzi ditu. Hauekin, behintzat,
porrota garaipen bilakatzea lortu du.
Bere ospea berreskuratzea, behint-
zat. Lizarraga…
- Helduko da bere
ordua! – oihukatzen du, bere
onetik kanpo,
Hernialdeko apaizak
Asteasuko borda
batean.
22
Hezkuntza sistema, sozializaziorako oinarrizko bitartekoa dela jakinik,
gaur egun dauden ereduak birsortzeko baino, jendartean dauden arazoak gaindi-
tu eta jendartea bera eraldatzeko tresna izan beharko luke. Hau da, hezkuntzak,
pertsona aske eta integralak sortu behar ditu eta jendarte justuago bat lortzen
lagundu behar du; sexuen arteko eskubide eta aukera berdintasuna bultzatuz.
Horretarako, hezkidetza da gure helburu eta lan tresna. Pertsona autonomoak iza-
teko, gure bizitza proiektuen jabe izateko, hurbileko inguruarekin elkarbizitzan,
behar ditugun gaitasunak garatzea ahalbidetuko duen bitartekoa da hezkidetza.
Kontzientea den prozesu hezitzailea da eta neska eta mutilen arteko aukera ber-
dintasunean oinarritzen da.
Elkartasunean, parekidetasunean eta askatasunean oinarritutako jendar-
tea sortu nahi dugulako, Bilgune Feministak hezkidetzaren aldeko hautua egiteko
deialdia luzatu nahi du. Beharrezkoa baita hezkuntza komunitatean gabiltzanon
elkarlana eta konpromisoa hezkidetza errealitate bihur dadin. Euskal Herriko
neska eta mutilek parekidetasunean oinarritutako hezkuntza eskubidea dute. Ekin
diezaiogun egitasmo hezkidetzaile eta hezkuntza parekideari.
Aske gelditu da Olatz Izagirre urnietarra. 2009ko urrian Azpeitira etorri
ziren bere bila baina ez zegoen hemen. Hilabete batzuk geroago, polizia frantse-
sak atxilotu eta denbora batera espainiaratu egin zuten. Azaroaren 8an, azkenean
kalera irten zen.
Denok ere gogoz ospatu genuen egun hura, baina ez dago aipatu gabe
uzterik lotsagarria dela oraindik ere hainbeste preso politiko izatea. Oraindik ere
gazte piloa daude preso kartzeletan (Beñat Lizeaga eskualdekoa kasu), eta hori
ezin dugu inolaz ere onartu. Olatz irten baino aste batzuk lehenago, berriz, Txapi
espetxetik atera zela ere azin dugu ahaztu, absolbitu egin zuten. Momentu itxaro-
pentsuak bizitzen ari gara, hori ez dago ukatzerik, ezta urteetan herritarrok egin
EMAKUME ETA GIZONEN ARTEKO
PAREKIDETASUNA LORTZEKO HEZKIDETZA
olatz eta txapi aske
23
Pausoak emanez, urratsak eginez, bidea egiten ari gara. Gutunak idatziz,bisitetara joanez, lehiaketak antolatuz, mobizlizazioetan parte hartuz, kontzertuakemanez, bertso afarira joanez… ekimen zabal eta koloretsua osatzen du Egindezagun bidea, eskubide guztiekin euskal presoak Euskal Herrira ekimenak.
Inoiz izan bada garaia, orain da herri oso batek txoko eta arlo guztiak bus-tiz, presoen oinarrizko eskubideak aldarrikatu behar dituen momentua. Guztiokbatera ohiukatuz mugituko dugu egungo espetxe politika konponbide klabeetara.
Larri gaixo dauden presoek etxean egon behar dutelako, zigorra betetaduten presoek etxean egon behar luketelako eta euskal preso politiko guztiekEuskal Herrian egon behar dutelako, egin dezagun bidea, guztiok eskutik helduta,ilusioz eta itxaropenez aurrera begira.
Animo azpeitiarrok, lortuko dugu!
Ongi etorri eta besarkada bat Txapi!
Egin dezagun bidea, eskubide guztiekin
euskal presoak Euskal Herrira
dugun lanaren emaitza garbia dela ere. Orain inoiz baino argiago ikus dezakegu
konponbidearen izpiak agertzen ari direla, eta horrela jarraitu beharra daukagu
preso guztiak etxean ikusi arte eta Euskal Herri aske eta ezkertiarra izatera iritsi
arte. Horretarako, behar beharrezkoa da kalean lanea haritzea, edozein talde,
elkarte, asanblada edo mugimendutan. Beharrezkoa da hori gure helburuak aurre-
ra atera ahal izateko.
Momentu pozgarriak izan diren arren, ez dago ahazterik ehundaka preso
politiko daudela oraindik ere espainiako eta frantziako espetxeetan. Egiteko dau-
den epaiketak ere zenbaezinak dira. Konponbidearen alde borrokan jarraituko
dugu!
24
Istorio erromantiko baten itxura hartu
diezaiokegu film honi lehen bost minutuak ikusi
eta alde batean uztea erabakitzen badugu.
Hayley, 14 urteko neskatoa eta Jeff hogeita
hamar urtetik gorako mutil prestua elkartzekotan
geratu dira txat bidez, “kafe” batean.
Gauzak nahiko “ponpoxo” itxura du
horrela esanda, nahiz eta hasieratik ikusten den
zerbait arraroa badagoela bakoitzaren adina kon-
tutan hartuta. Jeff- ek, Hayley bere etxera gonbi-
datzen du eta bertan hasiko gara benetako erre-
alitateaz pixkanaka jabetzen. Inor ez da hasiera
batean ematen zuena, Jeff ez da hasiera bateko
mutil galant eta prestua eta zer esan Hayley- taz,
hobe norberak ikustea, hor baitago filmaren
benetako xarma. Filma originala da, hasiera ikusi eta gero istorioa nondik doan iku-
sita harritu egiten zaitu eta bukaera arte guztiz kateaturik zaude, nola amaituko
den jakin nahian. “Al parrot” Hayley-rekin !
HARD CANDY – David Slade
EN LA PUTA VIDA - Beatriz Flores Silva
25
Elisa izeneko neska baten istorioa kon-
tatzen digu film honek. Elisa Montevideo bizi da
eta bere ametsa ile-apaindegi bat irekitzea da. Bi
ume ditu zaindu beharra eta diru aldetik eskas
dabilenez, prostituta modura hasten da lanean.
Beharrean Placido izeneko proxeneta batekin
maitemintzen da eta bere amets guztiak errealita-
te bihurtzeko zorian daudela sentitzen du.
Elisa bere mutil-lagunarekin Espainiara
doa bertan prostituta bezala lan egitekotan, bitar-
tean bere bi semeak etxeko andre batekin utzi
ditu. Elisa guztiz pozik da bere maite kuttunarekin
Espainiara baitoa, bertan nahiko diru irabazi eta
“mutil-lagunarekin” harremana sendotzeko
moduan izango baita. Errealitateak ordea erabat
irauliko ditu Elisaren sentipenak, orduan jabetuko da errealitate gordinaz, brasildar
trabesti eta uruguaiar prostituten arteko borrokak, engainuak, herrimina, tamalez
milaka emakumeek gaur egun bizi duten egoera tamalgarria, esplotazioa, marjina-
zioa eta amets galduak inork “en la puta vida” jasan beharko ez lituzkeenak.
26
Ez dira oraingoak, ez da gaur egungo
musika modernoa baina 60. hamarkadako bri-
tainiar musika gogoko duenak edota orduko
musika hura ezagutu nahi duenak entzun
beharreko talde horietako bat The Yardbirds.
Beraien musika estiloan Rithmy&Blues zuria,
pop edota Rock&Roll ukituekin nahasten dela
esan daiteke.
Ez ziren super-famosoak izan baina
talde honetan jo zuten gitarra joleak ezagututa
soilik esan dezakegu merezi duela talde
honen musika entzutea. Talde honetatik pasa
baitziren Eric Clapton, Jeff Beck edota Jimmy
Page handiak. Ez zuten hirurak elkarrekin kointziditu baina bakoitzak bere arras-
toa utzi zuen taldean eta gainera esan beharra dago Led Zeppelin taldea Yarbirds
taldetik sortu zela hasiera batean The New Yardbirds izenarekin.
Gomendatutako diskoa “For your love” izan daiteke, baino kasi hobeto
“greates hits” edo horrelako rekopiren bat inguratzea, modu honetan hiru gitarra
joleren utzitako arrastoa entzute aukera izango baitugu.
Vendetta talde Nafarrak Martxoaren
1-ean kaleratu zuen bere Puro
Infierno CD berria. CD honetan tal-
deak Ska doinuez gainera doinu
berriez ere hornitzen ditu bere 12
abestiak: Makana, Alerta, La diabla,
La familia, A muerte, Begitara begi-
ra, Buonasera, Pasos de Acero,
Vivir, Volar, Segarra Zugan eta
Tango Atlántico. Alerta abestiarekin
ezagutarazi zuen CD-a, baina
Begitara Begira abestiak hartu du
ospe gehien. Hala eta guztiz ere,
nik gomendatzen dizkizuedan
abestiak Sugarea Zugan eta Pasos
de Acero dira, CD berrian taldeak azaleratzen dituen doinu ezberdinez gozat-
zeko; beti ere, Ska doinuak oinarri izanik.
THE YARDBIRDS
27
TXIMISTAK:
Kaixo baratzeko porruak zale guztioi. Hilabete honetan, tximisten inguruan
zerbait ikasiko dugu. Norbaitek pentsa dezake, baserriarekin zer ikusi handirik ez
daukala, baina askotan gehiegi esaten dute. Denok entzun dugu istorioren bat non txi-
mista bat leihotik barrura sartu eta norbait jo edo baserriak su hartu duen edo norbaiti
tximistak jo eta bertan frijituta geratu den. Horrelakoak ekiditeko tximisten ezauga-
rriak eta bere jokabideak ezagutuko ditugu.
Tximista basikoki argi indarra da eta lainoaren eta haizearen marruskadura-
gatik sortzen da. Bi motatako tximistak daude:
Lainotik lainorako tximista:
Izenak esaten duen bezala, laino batetik bestera igarotzen den tximista da
hau. Laino bat positiboki kargatzen da eta bestea negatiboki eta horrela sortzen dira,
zeruan alde batetik bestera joaten diren tximistak. Hauek normalean ez dira arriskut-
suak lurrerantz joaten ez direlako.
Lainotik lurrerako tximistak:
Hauek dira tximista arriskutsuak. Laino guztia positiboki kargatzen da eta
lurra negatibo bihurtzen da eta ondorioz, lainotik lurrera igarotzen dira.
Tximistaren ezaugarriak:
Tximista bat argi indar hutsa da.
Segundoko milaren bat irauten du.
Norbaitek etxean korto zirkuito bat egin
badu, jakingo du argi indartsu bat ikusten
dela, ba korto zirkuito bat 220V izaten da
eta tximista batek 300.000 V-ko tentsioa du.
Tximistak, beti lurrera joateko bide erraze-
na bilatzen du. Bidea errazteko, gauza asko
erabiltzen ditu. Adibidez, mendia zerutik
gertuago dago eta errazagoa egiten zaio
lurrera iristea. Zuhaitzak ere errazago jotzen
ditu, normalean handi eta luzeenak jotzen
ditu. Egurra berez, ez da eroalea, ezta pert-
sonak ere baina hor dago tximista edozein
lekutara barreiatzen laguntzen dion materia,
hezetasuna. Tximista bat haizearen hezeta-
sunetik mugitzen da eta tximistarentzat ero-
alea ez den guztia, eroale bihurtzen du eta
noski euriak honetan laguntzen dio. Beraz, tximistak badaude, etxeko leihoak itxi,
etxe barruko hezetasun maila oso txikia izan dadin eta orduan tximistak lurrera iriste-
ko bide errazago bat topa dezan.
Ekaitzak harrapatu nau, zer egin?
Mendian harrapatzen bazaitu, menditik behera jaistea izango litzateke onena
zelai batetik, baso baten ondoan. Herri inguruetan, tximistorratzak egoten dira eta
normalean han jotzen dute, salbuespenak kasu.
Mendi bateko zelai batean harrapatzen bazaitu eta jaisteko denborarik ez
baduzu, kobazulo edo aterperen bat bila dezakezu eta barruan ondo sartu. Honek, ez
du esan nahi ez zaituenik joko, aukera gutxiago dituzula baizik. Dena dela, badaude
tximistak jo aurretik zu jo behar zaituela jakiteko modurik, nahiz eta ez izan guztiz
seguruak. Tximistak zu jotzeko kargatuta egon behar duzu, hori jakiteko, kantinplora
aluminiozkoa izaten da eta karga hori jaso egiten du,beraz, kantinplorak kalanbrea
ematen badizu tximistak jotzeko aukera duzu. Beste modu bat ere badago, hau gertat-
zen bazaizue saltatu lurrera azkar zeren
tximistak momentu batetik bestera zu
jo behar zaitu. Kasu honetan, buruko
ile luzeak tente jartzen dira. Hau etxe-
an ere gertatzen zaigu, baina beste neu-
rri batean, besteak beste, telebistaren
pantailara besoa gerturatzen dugunean
besoko ileak tente jartzen zaizkigu. Eta
esan bezala, hori gertatzen bada, etzan
lurrean ahal bezain altura gutxien iza-
teko.
Hau guztia eta gehiago jakin-
da ere, ez pentsatu ez zaituela inoiz
tximista batek joko, izan ere naturak
horrelako kapritxoak izaten ditu. Eta
nahiz eta, tximistak normalean beti
berdina egin batzuetan, nahi duena egi-
teko joera du. Eta gainera probabilitate
handiak daude tximista batek jotzeko.
Hau esanda, gehiago ikasi dugu natura-
ren fenomeno bortitz, zein eder honetaz.
28
29
HIL HONTAN JASO DITUGUN
BERTSO ONENAK
Amatxo diru geyo
behar det juergarako
kilometrotan gabe
gelditu naiz bapo
emaidazu apur bat
larunbaterako
nik ez baitut iñondik
xoxik aterako
Ekain Inbarguren
Amatxo diru geyo
behar det juergarako
berrogeita hamar euro
batekoz besteko
beste aukeraik ez det
hau egin beharko
kartera hutsik daukat
eta zorrak asko
Oier Etxeberria Amatxo diru geyo
behar det juergarako
barka ,seme krisiak
esaten dit "alto" ¡
ta alternatiba bat
bilatu beharko
Gaztetxea joango naiz
merkio dalako
Jon Gurrutxaga
Maisuak Joxelontxori galdetu dio:
- Joxelontxo! zenbat dira bi gehi bi?
-Auskalo! Ez badizkidazu datu gehiago
ematen…!
Komentu batean lapur bat sartu da eta
lapurreta egin du. Mojaburuak:
-Gure artean gizon bat dago eta, nor den
jakiteko, gonak altxatu eta nork bere izena
esan beharko du.
-Lehenengoak gona altxatu du eta dio:
-Sor Matilde!
-Sor Maria! –besteak
-Sor Luzia! –hurrengoak
Baina, azkenaren txanda iristean, honek,
beste guztiak bezala, gona altxatu eta
esan du:
-Sor...presaaaa!!
Azkenien erten du
Kontu Lepo honek
Erantzun punttue ta bialdu:
bota bertsueTXISTIEK
30
Esaera zahar batzuk:
-Urrunetik patarra xut, urbilago eta
malda maltsuago
-Kanpoan uso, etxean otso
-Armiarmaren pausoa, euriaren
asmoa
-Azaroan hotz, negua motz, azaroa
bero, negua gero
-Astoak zaldiari..... arre!
LERDOGLIFIKUE
Lerdoglifikue:Miker Laboa
ErantzuneK
Pertsona bat soka lepotik bueltan daukala, zintzilik hilda agertu da lau metroko
altuera duen gela batean, bakarrik. Barrutik itxita zegoen, eta ezinezkoa zen edo-
norentzat handik irtetea. Ez zeukan inolako eskailera edo tresnarik sokara iriste-
ko, baina lurrean potzua dago. Nola hil da pertsona hori?
ASMAKIZUNE
Asmakizune: Izotz bloka handi bat sartu zuen gelan; barrutik dena itxi zuen eta izotz gaine-an zegoela soka lotu eta blokea urtu arte zain egon da sokatik zintzilik geratu arte.
KITARRA XAHARRAK LAGUNDUZ, HAINBAT KANTU EDER SORTUA
31
lore sortie...
ta ximaurre
Ibon Iparragirreren kasuak erakutsi digu beste behin espainiar estatuko espetxe poli-
tikak noraino iristeko gauza diren. Babes ikaragarria izan du egunotan preso onda-
rrutarrak, osasun egoera larrian izan arren kartzelan jarraitzen baitzuen estatuaren
eskubide urraketen lista potolduz. Familiaren esanetan Basurtuko ospitalean izan-
dako jazarpena ere onartezina izan da. Azkenean kalean da, eta kontrol sistema
erabili behar izanda ere bere ingurukoekin dago behintzat. Horregatik gure lore sorta
Ibon, bere familia, lagun eta hau lortzeko borrokatu duzuen guztioi. Ongi Etorri!
Oraindik ere, hispanitatearen eguna egun gloriatsu eta miragarri bezala ospatzen
dela ikus dezakegu bazterretan. Milaka eta milaka hildako, torturak, biolazioak,
esklabotza, umiliazioak, kultura zapalkuntzak, hizkuntzen desagertzea... Hori guztia
ekarri zien Amerikako herritarrei hispanitatearen inposatzeak Urtea joan eta urtea
etorri, urriaren 12an miseria horiek ospatzen dira bazterretan. Guardia Civilaren
eguna ere ber bera da; Ameriketara sarraskiak egitera joan zirenen eskolakoak dire-
la garbiago uzten du horrek. Harro ikus daitezke beraien akerra hartuta desfilatzen.
32