Gramatica I - Ejercicios de Gramatica y de Expresion - Ejercicios
La gramatica de la escuela
-
Upload
irakasletaldea -
Category
Documents
-
view
289 -
download
6
Transcript of La gramatica de la escuela
ESKOLAREN GRAMATIKA
IKTak aldaketa asko ekarri dituzte hezkuntza arloan. Hauei esker metodo
tradizionalen mugak alde batera uzten dira ikasleei ikaskuntza aukera berriak
eskaintzeko. Eskola barneko eta eskola kanpoko mugak ezabatzen dira,
kanpoko eta mundu osoko informazioa eskolara eramatea ahalbidetuz.
Gainera, IKTek konpetentzia ezberdinak garatzea ahalbidetzen dute.
IKTak hiru integrazio eragozpen maila dituzte hezkuntzan:
Irakasleei dagozkien maila hauen prestakuntzarekin lotuta dago, askok
ez baitituzte ez gaitasunik ez motibaziorik teknologia berri hauen
erabilera egoki bat egiteko.
Eskolako eragozpenei dagokien maila eskolako azpiegitura ezegoki eta
pobreekin zerikusia du.
Sistemari dagokion maila bertako antolaketarekin eta metodoekin lotura
handia du. Eragozpen maila honek aurretik aipatutako guztiak hartzen
ditu bere gain.
Eragozpen hauek gainditzeko hainbat berrikuntza egin beharko lirateke
hezkuntzan. Hasteko, irakasleei dagozkien eragozpenak gainditzeko IKTei
buruzko prestakuntza eta laguntza eskaini beharko zitzaien hezkuntza
zentroetan. Beste aldetik, eskolari dagokion egoera arazotsua konpontzeko
aurkezten zaigun aukera errazena teknologiaren eskuragarritasuna hobetzea
izango litzateke. Honetaz aparte, IKTak lagungarri bezala duten metodologia-
proiektutan oinarritzea egokia izango litzateke, pixkanaka metodologia
tradizionalak alde batera utziz. Azkenik, sistemari dagokion eragozpen maila
gainditzeko egin beharko litzatekeena azterketa-ereduaren garrantzi ikaragarria
alde batera uztea izango zen, beste eredu batzuei aukera emanez.
Beste alde batetik, guraso, ikasle eta irakasleek tradiziotik eta ohituretatik
eratorritako eskolaren eredua dute haien buruetan. Aspalditik finkatuta dagoen
eskolaren egitura honi “eskolaren gramatika” izenez ezagutzen zaio eta honen
ondorioz hezkuntzan egiten diren aldaketa eta berrikuntza gehienak gutxitan
dute arrakastarik. Honen adibide argi bat IKTak dira, eskolaren trinkotasun
horrengatik ez direnak guztiz integratzen. Oraindik azterketen, arloen
banaketaren…sistema da garrantzi handiena duena eta berrikuntza gehienak
oztopatzen dituena. Horrela, hezkuntzan guztiok bereganatutako hainbat
ezkutuko arau daude, gauzak beste modu batera egitea gaizki dagoela
sinestarazten gaituenak. Hau azaltzeko gramatika hartu dezakegu adibide
bezala, gramatikan esaldiak ondo edo gaizki dauden adierazten gaituzten arau
ezkutuak baitaude, orokorki onartuak daudena eta pertsona guztiek partekatzen
dituztenak (Chomski).
Aurretik ezarritako konbentzio hauek aldatu nahian kanpoko IKTen
inguruko hainbat proiektu egin dira. Proiektu hauen artean “pincel y ratón” eta
“Menosca” daude. Lehenengoa ez da derrigorrezkoa, ez da eskolan egiten eta
haurren sormena garatzen laguntzen du. Bigarrengoa partzialki eskolan egiten
da eta derrigorrezkoa da. Bi hauek IKTak erabiltzen dituzte eta irakasteko
metodo tradizionalak eta ikasteko erak aldatzea ekarri dute proiektuak aurrera
eraman dituzten tokietan.
Bi proiektu hauek berrikuntza suposatzen dute eta haurren sormenaz
aparte haien etorkizunerako beharrezkoak izango diren konpetentziak garatzen
laguntzen dituzte. Hau guztiagatik, eskolaz kanpoko proiektu berritzaile hauek
eskola barneko egoera tradizionala eskaintzen dituen baino aukera hobeagoak
eskaintzen dituzte.
Konklusioak:
“Eskolako gramatikak” ez du berrikuntza aurrera eramatea uzten,
irakasleek emandako informazioa buruz ikastean eta hura errepikatzean
oinarritzen da. Eredu honetan ez da ikerkuntza eta jarrera sortzailea sustatzen.
Nahiz eta egoera horrelakoa izan eta gurasoek, ikasleek, irakasleek…egitura
horretan sinetsi, egindako proiektuen arrakasta oinarritzat hartuz ikusi
dezakegu irakasleek egiteko asko dutela egoera aldatzeko. Hauen eskutan
dago irakasteko metodo tradizionalekin haustea eta metodo berriak erabiltzea,
tradizionalak bezain onak edo hobeagoak direnak aurkituz.
Beraz, irakasleek hezkuntzan esku-hartzeko aukera bikaina izan
dezakete, eskola ordutan egiten diren jarduera motak, denbora, espazioa…era
ezberdinean antolatuz eta betidanik egin dena IKTen bidez aldatuz.
Aipatzea ere gure gizartean hain oinarri sendoa dituzten ohitura hauek,
“eskolako gramatika” izenez azaldu ditugunak, pixkanaka aldatu daitezkeela.
Aldaketa hauek ez dira bakarrik eskolaz kanpokoak izan behar, aurreko
proiektuetan gertatzen den bezala, eskola barneko aldaketak izan behar dira
ere.
Azkenik, IKTak ez dute metodo tradizionala ordezkatu behar, metodo
hori pixka bat aldatzea izan beharko litzateke helburua, eskolako gramatikako
eredu berritu bat sortuz. Denborarekin beste eredu berri hau sortzea posible
izango litzateke, gaur egungo gizartearen eskakizunekin bat egiten duena
eraikitzeko.