Laburbira 2015
-
Upload
topagunea-euskara-elkarteen-federazioa -
Category
Documents
-
view
228 -
download
3
description
Transcript of Laburbira 2015
-
FILM LABURREN XII.Z
IRKUITUA
MARTXOAREN 4tik 2
8ra
-
HUBERT LE BLONEN AZKEN HEGALDIAKoldo Almandoz2014 (10)
Donostia, 1973. Kazetaritzan eta Ikus-entzunezkokomunikazioan lizentziatua, zinemagile lana eta kazetari lana konbinatu ditu. Idatzizko hainbat komunikabidetan zein irratitan lan egin du eta 12 urte dira jada The Balde arte eta kultura aldizkariaren zuzendari dela.
SinopsiaMotorraren aitzindari baten istorioa; haurra zela burruntzi- ekin amets egin zuen eta bere ametsa betetzen hil zen.
Argazkiak eta animazioa uztartzen dituen film labur hau, 2014ko Kimuak katalogoan egon da.
Datu teknikoakZuzendaritza eta gidoia: Koldo Almandoz Musika: MAMMA MILK! Efektu bereziak: Angel Aldarondo Animazioa: Isabel Herguera Ekoizlea: Marian Fernndez, Txintxua Films Soinua: Haimar Olaskoaga Muntaketa: Laurent Dufreche
Informazioa eta trailerra:http://txintxua.com/pro-jects/2910/
-
Igoneren vimeo orria:http://vimeo.com/igoneab
Mutriku, 1989. Ikus-entzunezko komunikazioan lizentziatu eta UAB-ko Teora y Prctica del Documental Creativo masterrean parte hartu zuen. Bertan, Totes les llavors
sembrades dokumental kolektiboaren barnean, Patroci-nio laburmetraia burutu zuen. Aitor Gametxorekin batera La Ciutat Tipogrfica zuzendu zuen eta 2013ko Alcances Zinemaldian Up to Fest saria irabazi zuten. 2014an ZINEBIk
eta Territorios y Fronterasek ekoiztutako Errautsakluzemetrai kolektiboan parte hartu du zuzendari gisa.
SinopsiaEin Land lehen pertsonan egindako entsegua da, non
zuzendariak familia, gizartea eta generazioaren inguruko begirada nostalgiko eta autokritikoa trazatzen duen.
Film zatikatu bat proposatzen da, zuzendariaren bizitzaren dekonstrukzioa. Irudi eta soinuen korrelazio bidez, bere
beldur, errezelo eta irrikak azalduko ditu, imaginariofamiliar eta sozialaren bidez. Gaur egun, film labur
honetan oinarrituta, izen bereko film luzeaburutzen ari da zuzendaria Berlinen.
EIN LANDIgone Arreitunandia Berridi
2014 (532)
-
AITONA MANTANGORRIAKepa Errasti2014 (20)
Aretxabaleta, 1981. Kazetaritzan lizentziatua da eta Donostiako Arte Eszenikoen Tailerra egindakoa. Aktore eta gidoilari moduan lan egin du batez ere, bai telebistan, bai zineman eta baita antzerkian ere. Film labur honetan, hain zuzen, aktore ere ari da.
SinopsiaJosu etxera itzuliko da Gabonak pasatzera. Aitonaren iraganari buruzko zerbait jakiteak arrebarekin eta aitona- rekin berarekin duen harremana berplanteatuaraziko dio.
Datu teknikoakZuzendaria: Kepa ErrastiArgazki Zuzendaria: Adrian HernandezEdizioa: Demetrio ElorzMusika: Pascal GaigneSoinu Teknikaria: Ainara LuarizaierdiZuzendari Laguntzailea: Xabier OrmazabalLan talde artistikoa: Idurre: Miren Gaztaaga, Josu: Kepa Errasti, Bixente: Isidoro Zabala, Ibon: Unax Santxez
Trailerra:http://vimeo.com/110864861
-
Trailerra:http://vimeo.com/110864861
Bergara, 1969. Hainbat film luzetan teknikari lanetan aritu ondoren, zuzendaritzari heldu zion Telmo Esnalekin batera,
Aupa Etxebeste! film luzea zuzenduz. Berak bakarrik hainbat film labur eta Bertsolari film luze dokumentala idatzi eta
zuzendu ditu, guztiak nazioarteko zinemaldietan aurkeztu dira eta sari ugari irabazi dituzte.
SinopsiaMoritat hilketei buruzko Europa erdiko herri-kanta zaharrak dira. Horietako bat da Zela Trovke eslovakiarra, eta Holland
Baroque Society-k bere Barbaric Beauty kantutegirako berreskuratu du. Maite Larburu aipatutako orkestrako biolin-
-jotzailearen eskutik jakingo dugu zertaz ari den abestia.
Datu teknikoakZuzendaritza eta gidoia: Asier Altuna
Musika: Holand Baroque SocietyArgazkigintza: Javi Agirre
Ekoizlea: Marian Fernndez, Txintxua Films Soinua: Alazne Ameztoy, Martn Guridi
Muntaketa: Laurent Dufreche
ZELA TROVKEAsier Altuna2013 (1315)
-
ARCONADAAsier Urbieta2014 (1023)
Donostia, 1979. Ikus-entzunezko komunikazioanlizentziatua, iragarkiak egitea du ogibide, eta hainbat egin ditu telebistarako. Zortzi film labur burutu ditu, eta azken hau mundu guztiko 80 jaialditan aukeratua izan da, Indian, Islandian, Ukranian, Bulgarian, Turkian, Alemanian... 6 sari lortu ditu dagoeneko. Banatu Filmak ekoiztetxeak du bere filmek hainbeste bidaiatu izanaren ardura.
SinopsiaJonek Arconada izan nahi du baina ikastolako futboltaldeko atezain ordezkoa da.
Datu teknikoakGidoia eta zuzendaritza: Asier UrbietaAktoreak: Martin Leoz, Iune Amado, Markel Artola, Amaia Garmendia, Irene Alkiza eta Ramon AgirreArgazki zuzendaritza: Jon SangronizEdizioa: Manex AranburuMusika: Pascal Gaigne
Trailerra:http://asierurbieta.com/arco-nada/
-
Trailerra:http://vimeo.com/101102820
Oiartzun, 1980. Bilbon Arte Ederren ikasle zela jada komi-kiak argitaratzen zituen Napartheid aldizkarian. Lizentziatu
eta geroko urteetan, Julio Medem eta Juan Carlos Fresnadi-llorentzat storyboard-ak idatzi zituen. Egun bere produkzio
zinematografikoak idazten eta zuzentzen eta film labur bakoitzarekin saiakuntza berriak egiten ditu. La gran carrera
(2010) eta Elkartea (2013) lanekin hainbat sari irabazi zituen.
SinopsiaEugenio, aizkora eskuetan duela, Don Miguelen
botikan agertzen da, pletoriko. Azken honek paperbatzuk sinatzea nahikoa da bankuak Eugeniori
eskatu duen dirua mailegatzeko.
Datu teknikoakZuzendaritza eta gidoia: Kote Camacho
Animazioa eta edizioa: Kote CamachoZuzendaritza artistikoa: Ekaitz Aguirre
Musika: Richard WagnerSoinua: Iigo Telletxea
Aktoreak: Eriz Alberdi, Joseba Apaolaza
DON MIGUELKote Camacho
2014 (542)
-
ZAUNK!Ixone Aroma, Aritz Lasarguren eta Asier Vera2014 (2)
Durangaldeko zuzendari gazte hauek elkarlanean egindako lehen lana da Zaunk. Bizkaiko gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko sorturiko Kmovie lehiaketan, bigarren saria lortu du filmak.
SinopsiaAskotan nahita euskaraz jakin pertsonari gazteleraz egiten deutsegu. Baina txakurrei? euskaraz beti, ezta? Hemen horrelako situazio bitxi bat gure pertsonaiak berehala konponduko duena.Egin Zaunk!
Datu teknikoakGidoia eta zuzendaritza: Aritz Lasaguren, Ixone Aroma eta Asier VeraSoinua: Nerea ArregiProdukzioa: Asier VeraAktoreak: Gorka Madrazo, Aritz Lasarguren, Ixone Aroma, Saioa Agirre eta Mara (txakurra)
-
Informazioa eta trailerra:http://www.moriarti.com/eu/pro-
dukzioak/zarautzen-erosi-zuen
Oati, 1977. Moriarti Produkzioak ekoizpen-etxeko kidea, hainbat proiektutan hartu du parte eginkizun ezberdinetan. Besteak beste, Sahara Marathon eta Goya Sarietara izenda-
tutako Lucio dokumentaletan. Horrez gain Glup eta Cristobal Molon animaziozko film luzeak ere zuzendu ditu.
SinopsiaMireni, kafea eskatzerakoan, askotan txanda-pasa egiten
diote. Baina bere dendatik norbaitek alkandora batlapurtu duela konturatzen denean, beste behin
etsitzeari uko egingo dio.
Datu teknikoakZuzendaria: Aitor Arregi
Gidoia: Jose Mari Goenaga, Aitor Arregi Musika: Pascal Gaigne
Argazkigintza: Javi Agirre Erauso Ekoizlea: Jose Mari Goenaga, Moriarti Produkzioak
Zuzendaritza artistikoa: Mikel Serrano Soinua: Xanti Salvador, Iaki Dez
Antzezleak: Nagore Aranburu, Ainere Tolosa, Gotzon Snchez
ZARAUTZEN EROSI ZUENAitor Arregi
2014 (16)
-
EGUTEGIAEGUNA ORDUA HERRIA TOKIA ERAGILEA
03/04 20:30 Ordizia Herri Antzokia Hitzaro
03/05 22:00 Zumaia Aita Mari zinema Baleike eta Ostarrena
03/06 22:00 Azkoitia Baztartxo antzokia Maxixatzen
03/11 19:00 Arrasate Kulturate AED
03/11 19:00 Basauri Pozokoetxeko Kultur Etxea Euskarabila
03/12 19:00 Hernani Biteri Kultur Etxea Dobera
03/12 19:00 Erandio Erandioko Emakume Elkartearen lokala Berbots Erandion Euskaraz!
03/12 19:30 Biasteri Biasteriko zinema Ttiki ttaka
03/13 20:00 Hondarribia Kultur Etxea Hondarribiko Udala
03/14 19:30 Berriozar Kulturgunea Zorroka
03/17 21:15 Lazkao Areria Kulturgunea Gerriko
03/20 19:30 Mutriku Beheko plaza Karenka
03/20 20:00 Igorre Lasarte Aretoa Zertu
03/20 20:00 Asparrena Andra Mari aretoa Asparrengo Udala eta Korrika
03/22 17:00 Valncia Valncia Laurak Bat euskal etxea
-
EGUNA ORDUA HERRIA TOKIA ERAGILEA
03/24 19:00 Aretxabaleta Arkupe Loramendi
03/25 19:00 Gasteiz Florida Zinemak GEU
03/25 20:00 Atarrabia Kultur Etxea Karrikaluze
03/26 19:00 Usurbil Sutegi Kultur Etxea Noaua!
03/26 20:30 Ermua Ermua Antzokia Euskal Birusa
03/26 21:00 Soraluze Herri Antzokia Pil pilean
03/27 19:00 Areatza Udal Aretoa Zertu
03/27 19:30 Arespalditza Udaletxeko aretoa Hogeitalau
03/27 19:30 Etxebarri Metakal kaleko ludoteka Arpela
03/27 20:30 Ea Eskolondoko liburutegia Karabi kultur taldea
03/27 21:30 Azpeitia Soreasu Antzokia Sanagustin Kulturgunea
03/28 19:00 Urkabustaiz Kultur Etxea Urkabustaizko Udala
04/10* 19:00 Paris Pariseko Eskual Etxea Sustraiak - Erroak
05/13* 19:00 Durango Plateruena UEU Udako Euskal Unibertsitatea
*Emanaldi bereziak
-
Hamabigarrenez heldu da LABURBIRA, film laburren zirkuitua, euskarazko zinemagintzaren perla txikiak
ikus-entzuleei eskaintzera. Zortzi lan ikusgai, zortzi lan ezberdin; euskarazko ikus-entzunezko sorkuntzaren
aniztasun eta kalitatearen erakusgarri. Zuzendari esperientziadunek, hasiberriek eta bidea urratzen
dabiltzanek dute lekua 2015eko edizio honetan. Ordu eta laurden inguruko emanaldia da;
lasai eseri, eta gozatu!
BABESLEAK LAGUNTZAILEAANTOLATZAILEA