Langile Ikastolako Aldizkaria L. I.A. · Gatza Egiteko era: Padera zabal batean olioa isuri eta...

11
2017ko otsailaren 10a L. I.A. Langile Ikastolako Aldizkaria AURKIBIDEA IPUIN MOTZAK—ERREPORTAIAK ALBISTE BITXIAK—DESKRIBAPENAK OLERKIAK — BERTSOAK ALBISTE ONAK—AMETSAK ESAERA ZAHARRAK—ERREZETAK ESKOLAKO ALBISTEAK—IRAGARKIAK BIOGRAFIA AHOLKUAK ELKARRIZKETAK L. I.A. hitza aurkitu aldizkari barruan. Por- tadakoak ez du balio. 35. zenbakia OLERKIAK Hodei beltz eta grisez estali da ze- rua. Txuriz jantzita dauka Aizkorri bere burua Elurra beltz eta ikatza zuri, odola berde porrua gorri, egia gezur gezurra egi, metro bateko sudurra hazi zait neri. Kanpoan hotz, barruan bero, hemen dator gure Olentzero. Eider eskolak loreak emate- ko bere amatxori EGILEA: Xanet Aranburu

Transcript of Langile Ikastolako Aldizkaria L. I.A. · Gatza Egiteko era: Padera zabal batean olioa isuri eta...

Page 1: Langile Ikastolako Aldizkaria L. I.A. · Gatza Egiteko era: Padera zabal batean olioa isuri eta gero, bizi-bizi piztuko dugu sua. Olioa ongi be-rotu dela sumatu orduko, tipulin pikatua,

2017ko otsailaren 10a

L. I.A. Langile Ikastolako Aldizkaria

AURKIBIDEA

IPUIN MOTZAK—ERREPORTAIAK

ALBISTE BITXIAK—DESKRIBAPENAK

OLERKIAK — BERTSOAK

ALBISTE ONAK—AMETSAK

ESAERA ZAHARRAK—ERREZETAK

ESKOLAKO ALBISTEAK—IRAGARKIAK

BIOGRAFIA

AHOLKUAK

ELKARRIZKETAK

L. I.A. hitza aurkitu

aldizkari barruan. Por-

tadakoak ez du balio.

35. zenbakia

OLERKIAK

Hodei beltz eta grisez estali da ze-

rua. Txuriz jantzita dauka Aizkorri

bere burua

Elurra beltz eta ikatza zuri, odola berde porrua gorri,

egia gezur gezurra egi, metro bateko sudurra hazi zait

neri.

Kanpoan hotz, barruan bero,

hemen dator gure Olentzero.

Eider eskolatik loreak emate-

ko bere amatxori

EGILEA: Xanet Aranburu

Page 2: Langile Ikastolako Aldizkaria L. I.A. · Gatza Egiteko era: Padera zabal batean olioa isuri eta gero, bizi-bizi piztuko dugu sua. Olioa ongi be-rotu dela sumatu orduko, tipulin pikatua,

MANEX ETA LAGUNAK

Bazen behin ume bat Manex

izena zuena.Manex ez zituen la-

gun asko,egun guztia play 4 ean

jolasten egoten zelako etxean sar-

tuta.

Modu bakarra Manex lagunekin

egoteko play 4 gabe zigortzea zen.

Egun batean lagunak aspertu egin

ziren berari

deitzeaz.Orduan,Manex egoeraz

jabetu eta lagunekin jolastera

joan zen.

Egun hortatik aurrera ez zuen

egun bakar batean ere ez lagune-

kin egoteari huts egin.

EGILEA: JON RODRIGUEZ

MIKEL ETA ESKU PELOTA

Bazen behin Mikel izeneko mutil bat.

Esku pelota asko gustatzen zitzaion eta

eguenero esku pelotan ibiltzen ze. Bere

ametsa mundutik hobena izatea zen, 14

urterekin bi txapel eta 3 kopa irabazi

zituen, handik 5 urtetara profesionala

zen eta munduko tsapela irabazi zuen.

Ekain B

Page 3: Langile Ikastolako Aldizkaria L. I.A. · Gatza Egiteko era: Padera zabal batean olioa isuri eta gero, bizi-bizi piztuko dugu sua. Olioa ongi be-rotu dela sumatu orduko, tipulin pikatua,

ZERGATIK INAUTERIAK URTERO DATA DESBERDINETAN IZATEN DIRA?

Aste santua noiz den jakinda, Inauteriak noiz hasten diren jakin dezake-

gu. Bi daten artean 40 egun daude.40 egun hauei Garizuma deitzen zaie.

Hori horrela zergatik den jakiteko, historia pixka bat…

|V. mendean, Erromataren garaian, elizak boterea haundia hartu zuen eta

ospakizun guztien kontrola ere.

Aste Santua (azken afaria, Jesusen heriotza eta berpiztea) ere ezarri

zuen Inauteriak, Aste Santuaren arabera ere.

Nola jakin noiz diren Inauteriak?

Udaberriko lehenengo ilargi betearen ondoko lehen igandea izan ohi da

Pazko-igandea(Aste santua). Pazko egunetik 40 egun eta Inauterien bu-

kaera, eta ondorioz Inauterietako jai egun guztiak ezarri zituzten.

Elizak zioen, bi data hauen artean(garizuma)ezin zela haragiak jan, ezta

erlazio sexualik eduki ere beste gauza askoren artean. Beraz, Garizuma

hasi aurretik, hiru egun hauetan denetatik jan, edan, etab.egiteko bai-

mena ematen zuen.

Beraz, inauteriak kalkulatzeko, udaberriko lehenengo ilargi betearen on-

doko lehen igandea bilatu eta 40 egun atzera kontatu.Eta listo!

Egileak:Uxue eta Aitor

Page 4: Langile Ikastolako Aldizkaria L. I.A. · Gatza Egiteko era: Padera zabal batean olioa isuri eta gero, bizi-bizi piztuko dugu sua. Olioa ongi be-rotu dela sumatu orduko, tipulin pikatua,

CELOPAN

David Calvo Agea, ezagunago Celopan, bezala 20 urte ditu eta 1996ko

abuztuaren 7an jaio zen Cataluñan.

Bere lana YouTubera bideoak igotzea da eta 1.900.000

jarraitzaile baino gehiago ditu.

Altua da, bere ilea marroia eta motza da, begi txikiak

eta marroiak ditu, aho txikia, sudur ertaina, beso lu-

zeak, esku handiak, hanka luzeak eta oin ertainak.

Dibertigarria, bihurri xamarra baino mutil zintzoa da.

Eroso jazten da, bakeroak eta kamisetak gustokoak ditu.

Blogak egitea, bideo jokuekin jolastea eta bere bi txakurrekin egotea gus-

tatzen zaio.

ANNE

PATATAZKO GARAGARDOA

Euskal Herriko unibertsitateko ikasle talde batek patatazko garagardoa asma-

tu du. “Gastheiz” izenarekin salgai atera dute.

Araban landatutako patatekin, zerealekin eta landare batekin egina dago gara-

gardoa.

Ekimen honekin gogora ekarri nahi izan dituzte garagardoaren lehen ekoizleak,

hau da, duela 7.000 urteko Mesopotamiako emakumeak.

Oraingoz 1.181 botila ekoiztu dituzte.

Haizea

Page 5: Langile Ikastolako Aldizkaria L. I.A. · Gatza Egiteko era: Padera zabal batean olioa isuri eta gero, bizi-bizi piztuko dugu sua. Olioa ongi be-rotu dela sumatu orduko, tipulin pikatua,

AMETSA

Gaur amestu dudana da nire ekipoarekin torneoa irabazi genuela hau da Aiert,

Manex, Inhar… berdinketa 3-3 gindoazen finalean, baina Aiertek azken minu-

tuan golazo bat sartu zuen. Orduan finala irabazi genuen, azkenik. Aiert, Manex

eta Inarrek batera kopa altxa zuten.Hurrengo egunean Zubipera joan ziren ira-

bazitako kopa hantxe uztera eta hantxe entrenatzera eta zoritxarrez Iker Barrio-

la lesionatu egin zen eta orduan denak negarrez esnatu arte.

EGILEA:Iker Barriola

AMETSA

Gaur gauean amestu dut futboleko txapelketa nuela Donostian goizeko

10:00etan.Lehenengo ligaxka bat jolasten genuen, hiru ligaxka zeuden eta li-

gaxka bakoitzean lau taldezeuden. Txapelketa 13:00tetan bukatu genuen final

erdietan kanporatu ginen. Bazkaldu eta gero atsedena hartu nuen. Arratsal-

dean igerilekura joan nintzen lagunekin harrapaketan ,igerian ibiltzera. Oso on-

do pasa genuen. Agur esateko unea heldu zen bihar arte eskolan ikusiko gara

esan genion elkarri. Gaur goizean esnatu eta konturatu naiz hau guztia ametsa

zela.

Mattin Mutiloa

Page 6: Langile Ikastolako Aldizkaria L. I.A. · Gatza Egiteko era: Padera zabal batean olioa isuri eta gero, bizi-bizi piztuko dugu sua. Olioa ongi be-rotu dela sumatu orduko, tipulin pikatua,

Patata-Tortila

Osagaiak 2 dezilitro oliba olio 200 g tipulin, pikatua 100 g piper berde, pikatua baratxuri ale bat, pikatua 800 g patata, zurituak eta dadotan moztuak 8/9 arrautza fresko Gatza Egiteko era:

Padera zabal batean olioa isuri eta gero, bizi-bizi piztuko dugu sua. Olioa ongi be-

rotu dela sumatu orduko, tipulin pikatua, piperra, baratxuria eta patata irauliko ditu-

gu, eta bizkor irauliko dugu guztia bitsadera batez, gaiak egokiro nahas daitezen.

Garrantzitsua da patatei sutara baino lehen gatzik ez ematea. Horrela lortuko du-

gu pure ez bihurtzea. Hobe dugu arrautza joa gerokoan gazitzen badugu, askoz

hobeago aterako zaigu tortilla horrela jokatuta. Su ertainean jarriko dugu ondoren

padera eta 30 minutuan edukiko dugu dena berotzen, barazkiei eraginez egiten ari

direla sumatu orduko.

Tarte horren ondoan xukatuko dugu olioa, padera iragazki baterantz makurturik

edo, bitsadera batez, barazkiak paderatik atereaz. Erreserban utziko dugu tortilla

mamitzeko erabiliko dugun olio partea eta paper xurgatzaile batez garbituko dugu

padera, geroago erabiltzeko.

Ontzi batean hautsi eta joko ditugu arrautzak, gatza oparo emanez. Barazki xuka-

tuak erantsiko dizkiegu arrautzei. Su bizian jarriko dugu berriro padera eta olio tan-

ta batzuk isuriko ditugu hartan, erreserban utzitakotik hartuta. Arrautza-salda isuri-

ko dugu ondoren, azal kurruskari bat eragiteko moduan, eta zirkulutan eragingo

diogu paderari hondoa itsats ez dakion. 30 bat segundo igaro ondoan, irauli egin-

go dugu tortilla beste plater baten laguntzaz eta mamitzen utziko dugu beste alde-

tik, padera, olio tanta batzuk gehiago isuri ondoan, ongi berotu eta gero.

Azkenik, plater batean ipini eta entsalada berde batekin zerbitzatuko dugu tortilla.

Ibai Castañeda 6.B

Page 7: Langile Ikastolako Aldizkaria L. I.A. · Gatza Egiteko era: Padera zabal batean olioa isuri eta gero, bizi-bizi piztuko dugu sua. Olioa ongi be-rotu dela sumatu orduko, tipulin pikatua,

Osagaiak: -3 arrautz.

-200g irin.

-100g azukre.

-50g gurin.

-Legami poltsa erdia.

-Limoi azal zati bat.

Nola egiten den: Hasteko, pote batera bota arrautz guztiak eta nahastu. Gero,

irina gehitu. Ondoren, azukrea bota. Jarraian, legamia bota

eta gurina gehitu.geroxeago, limoi azal zati bat eta gero,

nahastu. Azkenik, erroskilei forma eman eta labean 20 minutu

eta 180 gradutan jarri labea eta.

ON EGIN!!!!!

Alaitz Barrenetxea-6.A

ERROSKILAK

Page 8: Langile Ikastolako Aldizkaria L. I.A. · Gatza Egiteko era: Padera zabal batean olioa isuri eta gero, bizi-bizi piztuko dugu sua. Olioa ongi be-rotu dela sumatu orduko, tipulin pikatua,

ORRAZI BEREZIA!

ELEKTRIZITATEA KENTZEN DUEN

ORRAZIA!

2017an ateratako orrazi berezia!

Nere amak badauka eta oso ona da!

Ilean distira ederra uzten du!

Ah baina, kontuz ibili, ezin da busti!

Aurrera!

Erosi eta probatu!

Ileak tente-tente dituztenentzako oso egokia!

Egilea:Nora

Page 9: Langile Ikastolako Aldizkaria L. I.A. · Gatza Egiteko era: Padera zabal batean olioa isuri eta gero, bizi-bizi piztuko dugu sua. Olioa ongi be-rotu dela sumatu orduko, tipulin pikatua,

IKASTOLAKO ALBISTEA

SANTA AGEDA

Otsailaren 5ean Santa Ageda izan zen. Hori dela eta, Langile

ikastolako 5. eta 6. mailakoak otsailaren 3an, ostiralean, ikas-

tolan koplak kantatu genituen.

5. mailakoak Laubidietan leku ezberdinetan kantatu genuen:

zuzendaritzari, jangelari, 4. mailakoeri... eta 6. mailakoak

Meaben eta Bidebietan.

Ondoren koplak kantatzen lortutako janariarekin merendola

bat egin genuen.

Giro ederra egon zen.

Jon dator ipuin motzarekin, adi-adi !!!!!!!

Oihan mitxelena

Page 10: Langile Ikastolako Aldizkaria L. I.A. · Gatza Egiteko era: Padera zabal batean olioa isuri eta gero, bizi-bizi piztuko dugu sua. Olioa ongi be-rotu dela sumatu orduko, tipulin pikatua,

IKASTOLAKO ALBISTEAK

Laubidietan Lib dub egin genuen azaroak 25 ean.

Hernanin, “Euskara ari du” proiektua martxan dago eta ho-

rren barruan ekintza bereziak prestatu dira. Ikastolan ho-

rietako bat Lib dub izan da.

Lib dub horrekin euskararen alde gaudela erakutsi dugu eta

bide batez zein ikastola polita dugun ere.

Lib dubean ikastolako lehen hezkuntzako ikasle eta irakasle

guztiak parte hartu zuten.

Lib dub egiteko “aldapan gora” abestia aukeratu genuen

Huntza taldekoa.

Hauek dira taldea osatzen duten musikalariak eta hauetako

bi hernaniarrak dira:

- Aitor Huizi, bibolina

- Josune Arakistan, trikitixa

- Peru Altube, bateria

- Aitzol eta Inara Eskisabel, kitarra eta banjoa

- Uxue Amonarriz, panderoa.

Aitor Huizi eta Uxue Amonarriz

dira hernaL I.A.iarrak.

Jakes Elizegi

Page 11: Langile Ikastolako Aldizkaria L. I.A. · Gatza Egiteko era: Padera zabal batean olioa isuri eta gero, bizi-bizi piztuko dugu sua. Olioa ongi be-rotu dela sumatu orduko, tipulin pikatua,

NIRE AHOLKUA

Nik Nurren bildumakO liburuak irakurtzea gomendatzen dizuet. Idazlea Toti Marti-

nez de Lezea da eta marrazkilaria, Juan Luis Landa. Bilduma honetako liburuak

aholkatzen dizkizuet oso interesgarriak direlako eta misterio asko dutelako.

Bilduma honetako liburuetan protagonista Nur da, neskatila ausarta, zintzoa, alaia

eta abentura zalea. Neskatila honek bere gurasoekin bidaiatu egiten du, munduko

leku desberdinak ezagutuz eta lagun berriak eginaz.

Orain “Nur eta herensugearen tenplua” liburuaren laburpen txiki bat irakurriko di-

zuet.

Nur Txinan bizi da orain, bere gurasoekin batera. Lagun berriak egin ditu eta atrak-

zio parke ikaragarri batean elkartu ziren, Guo, Guoren urteak ospatzeko. Horretan,

ordea, Guo Guo desagertu egin zela konturatu ziren eta bera bilatzen hasi ziren

….

Gehiago jakin nahi baduzu … irakur ezazu liburua! Gustatuko zaizu!

Egilea: Goiatz