Lauberri 2013 - Martxoa

4
Lauberri 2013ko martxoa - marzo 2013 Lauaxeta Ikastolako ikasleak, European Youth Parliament-en estatu mailako fasera joango dira bigarren urtez, Euskadiren izenean Ihaz hasitako bide onari ekinez, Lauaxeta Ikastolako ikasleak, estatu mailako fasera joango dira. Koordinazio lanetan, ihaz Lauaxetatik parte hartutako 3 ikasle haritzen dira, Europar gazte parlamentari izendatuak suertatu ziranak. Ikastolako ikasleak Bilbon ospatuko dan estatu mailako ekitaldian parte hartuko dabe, datozan apirilaren 25 eta 28an eta beste 20 ikastetxegaz izango dira ekitaldi horretan, Arizmendi ikastola barne. Batxilergoko 16 eta 17 urtetako ikasleak, Euskadi mailan ospatutako ekitaldia gainditu dabe ingelesez eta 3 minutu ingurutan, europear legediari buruzko gai ezberdinak defendituz (inmigrazioa, energia, barne eta kanpo politika, ekonomia, ) eta beste taldeen argudioak gaindituz. Taldeak, froga ezberdinak “oso pozik” gainditu ebazan, eta “era erakargarri batetan ikasteko aukera izan dabe, ingelesa aberastu eta gaur eguneko gaietan sakonduz” Eneko Larrea eta Aitor Pagaldai, taldearen koordinatzaile eta ikastolako irakasleen hitzetan. Estatu mailako ekitaldia ere gaindituz gero, europear mailan ikasten jarraitzeko aukera izango dabe. Era honetan, ihaz hasitako bide onari ekiten jako, ihazkoa izan bait zan Lauaxeta Ikastola esperientzi honetara aurkeztu zan lehenengo aldia eta Europa mailan Euskadi ordezkatu eban ikastetxe bakarra. Lauaxeta Ikastolako ikasleak, European Youth Parliament-en estatu mailako fasera joango dira. (1. orr.) Newsletter hau jaso nahi ez badozu, [email protected] idatzi egizu mesedez Lauaxeta Ikastola, Elhuyar Olinpiadetan lehenengo postuetan (2.orr.) Lau hitzetan eta Agenda Albiste laburrak eta hurrengo aste/ hileetan gertatzeko direnak (3.orr.) Lauaxeta Ikastola, EUSKALIT- eko Club 400-k ospatzen dauzan pertsonen motibazio eta konpromezuari buruzko praktika onen artean finalista (2.orr.) Alumnos de Lauaxeta Ikastola pasan a la fase estatal del European Youth Parliament en representación de Euskadi, por segundo año consecutivo.

description

 

Transcript of Lauberri 2013 - Martxoa

Page 1: Lauberri 2013 - Martxoa

Lauberri

2013ko martxoa - marzo 2013

Lauaxeta Ikastolako ikasleak, European Youth Parliament-en estatu mailako fasera joango dira bigarren urtez, Euskadiren izenean Ihaz hasitako bide onari ekinez, Lauaxeta Ikastolako

ikasleak, estatu mailako fasera joango dira.

Koordinazio lanetan, ihaz Lauaxetatik parte hartutako

3 ikasle haritzen dira, Europar gazte parlamentari

izendatuak suertatu ziranak.

Ikastolako ikasleak Bilbon ospatuko dan estatu mailako

ekitaldian parte hartuko dabe, datozan apirilaren 25 eta

28an eta beste 20 ikastetxegaz izango dira ekitaldi

horretan, Arizmendi ikastola barne.

Batxilergoko 16 eta 17 urtetako ikasleak, Euskadi mailan

ospatutako ekitaldia gainditu dabe ingelesez eta 3 minutu

ingurutan, europear legediari buruzko gai ezberdinak

defendituz (inmigrazioa, energia, barne eta kanpo politika,

ekonomia, …) eta beste taldeen argudioak gaindituz.

Taldeak, froga ezberdinak “oso pozik” gainditu ebazan,

eta “era erakargarri batetan ikasteko aukera izan dabe,

ingelesa aberastu eta gaur eguneko gaietan sakonduz”

Eneko Larrea eta Aitor Pagaldai, taldearen koordinatzaile

eta ikastolako irakasleen hitzetan.

Estatu mailako ekitaldia ere gaindituz gero, europear

mailan ikasten jarraitzeko aukera izango dabe.

Era honetan, ihaz hasitako bide onari ekiten jako, ihazkoa

izan bait zan Lauaxeta Ikastola esperientzi honetara

aurkeztu zan lehenengo aldia eta Europa mailan Euskadi

ordezkatu eban ikastetxe bakarra.

Lauaxeta Ikastolako

ikasleak, European

Youth Parliament-en

estatu mailako fasera

joango dira.

(1. orr.)

Newsletter hau jaso nahi ez badozu, [email protected] idatzi egizu mesedez

Lauaxeta Ikastola,

Elhuyar Olinpiadetan

lehenengo postuetan

(2.orr.)

Lau hitzetan eta

Agenda

Albiste laburrak eta

hurrengo aste/ hileetan

gertatzeko direnak

(3.orr.)

Lauaxeta Ikastola, EUSKALIT-

eko Club 400-k ospatzen

dauzan pertsonen motibazio

eta konpromezuari buruzko

praktika onen artean finalista

(2.orr.)

Alumnos de Lauaxeta Ikastola pasan a la fase

estatal del European Youth Parliament en

representación de Euskadi, por segundo

año consecutivo.

Page 2: Lauberri 2013 - Martxoa

02

Lauberri

Lauaxeta Ikastola Elhuyar Olinpiadetan, lehenengo postuetan

Elhuyar Olinpiada, DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleei zuzendutako olinpiada da; zientzia eta

teknologiari buruzkoa.

Ebaluatzen diran gaitasunak ondokoak dira: hausnartu eta ondorioak ateratzeko gaitasuna,

edukiaren egokitasuna eta osotasuna, sortze-lana edo originaltasuna eta lanaren prozesua.

Lauaxeta Ikastolatik, DBH 1go mailako ikasle guztiek eta 2.mailako talde batek parte hartzen dabe

Elhuyar olinpiadan eta hona hemen momentu honetako sailkapen nagusiak:

1go postuan- Zurriola 1B (Zurriola Ikastola)

2. postuan- Skiure (Lauaxeta Ikastola DBH1-A)

3. postuan- Piratak (Lauaxeta Ikastola DBH1-C)

La Olimpiada Elhuyar es una olimpiada

dirigida a alumnos de 1º y 2º de ESO y

centrada en ciencias y tecnología. Dos de los grupos de alumnos/as

de Lauaxeta se encuentran en

primeras posiciones.

Lauaxeta Ikastola, EUSKALIT-eko Club 400-k ospatzen dauzan pertsonen motibazio eta konpromisoari buruzko praktika onen artean finalista

EUSKALIT-eko Club 400 deritzonak, Eusko Jaurlaritzak

emondako eta Euskalit-ek kudeatutako zilarrezko eta

urrezko Q-ak lortu dabezan industria, zerbitzu,

hezkuntza, osasun eta administrazio publikoko enpresa

eta erakundeak biltzen dauz.

Club 400-en barne eta beronen X. Praktika Onen

Bilkuran, pertsonen motibazio eta konpromezuaren

inguruan, Lauaxeta Ikastola finalista suertatu da “P

Faktorea, irakasleriaren berrikuntza” proiektuagaz,

Begoñazpi, EgaMaster, Icaza, Mutualia eta

Euskaltelegaz batera.

Hurrengo pausua, Zamudioko Parke Teknologikoan

ospatuko da, datorren martxooak 19an, praktika onen

ekitaldi baten bitartez.

Lauaxeta Ikastola, entre las finalistas de las Buenas Prácticas

de Motivación y compromiso de las

personas organizado por el Club 400 de

Euskalit con el proyecto “Factor P,

innovación oculta en el profesorado”.

Lauberri

Page 3: Lauberri 2013 - Martxoa

Consideramos que el reto más importante es

que, en colaboración con todos los agentes educativos, sigamos

logrando que el alumnado llegue a

conseguir sus objetivos, no sólo como alumno/a

sino también como persona.

” 03 Lauberri

Elkarrizketa sakonean- Lauaxeta Ikastolako Aholkularitza taldeagaz

Zein da zuen beharra ikastolan?

Aholkularitza taldea, pertsonaren garapenean garrantzitsu diran prozesu guztietan murgiltzen da eta

batez ere, hezkuntza garapenari dagokionean. Hau da, ebaluazio, programazio, tutorizazio, saio

lektibo eta koordinazio pedagogikoko prozesuetan inplikatzen da.

Aldi berean, hezkuntza agente guztiekaz (tutoreak, familiak, irakasleak, koordinatzaileak, ikasleak…)

harreman estu bat izan behar dogu, guztion artean lortzen baida osoko hezkuntza edo hezkuntza

integrala deritzogun hori.

Helburu nagusia, ikasle bakoitzak bere helburu pertsonal eta akademikoak lortzea da eta zentzu

horretan, ikasle aniztasunari arreta jarri behar deutsogu. Hori dala eta, aurrez aipatutako agente

ezberdinekin batera, kasuan kasu, ikaslearekiko banakako arreta eta interbentzioa gauzatzen dogu,

kanpo aholkularitzara ere joaz, ala behar balitz.

Honetaz gain, gure taldeak, Irakaskuntza- Ikaskuntza prozesuan martxan jartzen diran hausnarketa

edota berrikuntza proiektuetan ere parte hartzen dau.

Ze bilakaera egon da ikastolan zuen arloan? Zer gauza lortu dira azpimarratzekoak?

Aholkularitza taldea haundituz joan da bai eratzen daben pertsonen aldetik eta baita bere

ardurapean hartzen dauzan funtzioen aldetik

Azpimarratzekoa da, Aholkularitza Taldeak, Zuzendaritza taldeagaz eta bere osotzaileen artean

daukan koordinazio maila eta konfidantza giroa, Ikastetxearen Proiektua garatzeko ezinbestekoa.

El Equipo de Asesoría trabaja

estrechamente junto con todos los

procesos relevantes para el desarrollo

integral de la persona,

especialmente con aquellos que hacen

referencia al desarrollo educativo.

Zeintzuk dira erronkak etorkizunera begira?

Gure erronkarik nagusiena, beste hezkuntza agenteen

eskutik, ikasleek bere helburuak lortzea da , ez bakarrik

ikasle aldetik daukazan helburuak, baizik eta pertsona lez

daukazanak. Erronka hau, urte bakoitzean egoera

ezberdinetan isladatzen da, gure lana egoera honeei

egokituz.

Zeintzuk dira zuen ustez ikastolaren indarrak?

Lehenago aipatu dogun moduan, talde ezberdinen arteko

koordinazioa, talde-lana eta bakoitzaren inplikazioa,

ezinbestekoa dira Hezkuntza Modelo eta Proiektua

gauzatzeko orduan.

Horretaz gain, etenbako hobekuntza nahiak, aurrean

daukaguzan erronkeenganako ilusioa eta laguntza

sentiarazten deusku.

Page 4: Lauberri 2013 - Martxoa

LAUAXETA IKASTOLA

Lauhitzetan

Agenda

Lauaxetan bizi esperientziak irakasle…

DBHko ikasleak, migrazioaren fenomenoa tarteko dala, Euskal Herritik kanpora joandako

esperientzietara hurbildu ziran, kasu bakoitzean, hemendik kanpora joateko zergaitiak ulertuz,

eta pausu horretan aurkitutako zailtasunak, gozotasunak eta batez ere ikasitakoetara hurbilduz.

Lauaxetan Storytelling edo kontu kontari…

Storytelling-a, kontu edo historio bat kontatzea da, beronen bidez ondorio batzuk atara eta

ikasketa bat lortzeko asmoz. Teknika hau martxan jarriz, Lauaxeta Ikastolan, LMH-an eta

ingelesa bitarteko dala, kontu-kontari ekintza batzuk antolatu ziran,

1

2

3

4

KORRIKA TXIKI

Martxoaren 15ean, Lauaxeta Ikastolaren inguruan, Korrika Txikia ospatuko dogu.

EUSKALIT-eko CLUB 400-en PRAKTIKA ONEN AURKEZPENA

Martxoaren 19an, Zamudioko Teknologi Parkean, EUSKALIT-en Club 400-en

Praktika Onen aurkezpenaren bigarren tanda ospatuko da eta Lauaxetak P

Faktorea proiektua aurkeztuko dau.

LIBURU AZOKA

Apirilaren 22tik-24ra, bigarren eskuko Liburu Azoka izango dogu Lauaxeta

Ikastolan

EUROPEAN YOUHT PARLIAMENT, ESTATUKO FASEA

Ikastolako ikasleak, Bilbon ospatuko dan estatu mailako ekitaldian parte hartuko

dabe, datozan apirilak 25etik 28ra bitartean.

http://www.lauaxeta.net

5 ARROPA BILKETA

Maiatzaren 7,8 eta 9an, Agenda 21. proiektuaren barruan, arropa bilketa egingo

dogu.

Gehiago jakin nahi? Informazio/irakurketa interesgarriak nahi?

Sartu gure web orrian http://www.lauaxeta.net, eta klikatu facebook ( ) edota blog-aren ( ) botoiak