Lauberri- 2016ko ekaina - junio 2016

4
Lauberri 2016ko ekaina– junio 2016 Teknologia barriak, erabilgarriak dira ez bakarrik hezkuntzari berari dagokionez, gure ikasleen garapena eta euren konpetentzia digitala bultzatzen daben heinean, baizik eta ikastolaren kudeaketari eta kanpo komunikazioari dagokionez baita. Lauaxeta Ikastolak, bere heldutasun teknologikoa maila aurreratuan dagoela egiaztatzen dauan ziurtagiria lortu dau, Eusko Jaurlaritzaren eskutik. Arautzen dauan legediaren arabera, maila aurretuak ondokoa suposatzen dau. "Maila aurreratua edo «ikastetxea birtualizatzea»: maila honetan, irakaskuntza, kudeaketa, administrazio eta komunikazioko prozesu guztietan erabiliko dira IKTak. Ikastetxeak, bere proiektuaren barruan eta duen autonomia erabiliz, aurreikusi egingo du langile guztiek IKTak orokorrean erabiltzea, eta erabili ere aipatutako prozesu horietan guztietan. Ikastetxeak hezkuntza- plataforma du, hezkuntza-komunitateko gainerako eragileekin etengabe eta noranzko bietan komunikatzeko"“ Aintzatespen honetaz gain, zentzu bardinean lanean dihardugu, orain eta etorkizunean sortzen diran beharrizanei adituz, erantzunez eta aurreratuz. Agur ez, laister arte! (2. orr.) Newsletter hau jaso nahi ez badozu, [email protected] idatzi egizu mesedez Gure ikasleen bikaintasuna + Elkartrukatuz (2.orr.) Lau hitzetan, agenda eta gehiago! (4. orr.) Elkarrizketa sakonean- Sur un fil, sur elle (3. orr.) Las nuevas tecnologías resultan útiles no solo desde el punto de vista educativo en sí, sino también desde el punto de vista de la gestión de un centro educativo y su comunicación con las familias. Lauaxeta Ikastola, ha obtenido la certificación que concede el Gobierno Vasco y que acredita su nivel de madurez tecnológica en un nivel avanzado. Lauaxeta Ikastolak IKTen heldutasun agiria lortu dau, maila aurreratuan

description

Lauaxeta Ikastolako azken hiruhulabeteko berri esanguratsuenak laburbiltzen dauzen aldizkaria/ Revista digital que reúne las noticias más significativas del último trimestre en Lauaxeta Ikastola

Transcript of Lauberri- 2016ko ekaina - junio 2016

Page 1: Lauberri- 2016ko ekaina - junio 2016

Lauberri

2016ko ekaina– junio 2016

Teknologia barriak, erabilgarriak dira ez bakarrik hezkuntzari berari dagokionez, gure ikasleen garapena eta euren konpetentzia digitala bultzatzen daben heinean, baizik eta ikastolaren kudeaketari eta kanpo komunikazioari dagokionez baita.

Lauaxeta Ikastolak, bere heldutasun teknologikoa maila aurreratuan dagoela egiaztatzen dauan ziurtagiria lortu dau, Eusko Jaurlaritzaren eskutik.

Arautzen dauan legediaren arabera, maila aurretuak ondokoa suposatzen dau. "Maila aurreratua edo «ikastetxea birtualizatzea»: maila honetan, irakaskuntza, kudeaketa, administrazio eta komunikazioko prozesu guztietan erabiliko dira IKTak. Ikastetxeak, bere proiektuaren barruan eta duen autonomia erabiliz, aurreikusi egingo du langile guztiek IKTak orokorrean erabiltzea, eta erabili ere aipatutako prozesu horietan guztietan. Ikastetxeak hezkuntza- plataforma du, hezkuntza-komunitateko gainerako eragileekin etengabe eta noranzko bietan komunikatzeko"“

Aintzatespen honetaz gain, zentzu bardinean lanean dihardugu, orain eta etorkizunean sortzen diran beharrizanei adituz, erantzunez eta aurreratuz.

Agur ez, laister arte!

(2. orr.)

Newsletter hau jaso nahi ez badozu, [email protected] idatzi egizu mesedez

Gure ikasleen bikaintasuna +

Elkartrukatuz

(2.orr.)

Lau hitzetan, agenda eta gehiago!

(4. orr.)

Elkarrizketa sakonean- Sur un fil, sur elle

(3. orr.)

Las nuevas tecnologías resultan útiles no solo desde el punto de vista educativo en sí, sino también desde el punto de vista de la gestión de un centro educativo y su comunicación con las familias. Lauaxeta Ikastola, ha obtenido la certificación que concede el Gobierno Vasco y que acredita su nivel de madurez tecnológica en un nivel avanzado. ”

Lauaxeta Ikastolak IKTen heldutasun agiria lortu dau, maila aurreratuan

Page 2: Lauberri- 2016ko ekaina - junio 2016

02

En mayo se celebró la fiesta de 2º de Bachillerato de Lauaxeta Ikastola. Momentos a recordar con las emociones a flor de piel: felicidad, ilusión y cierto nerviosismo ligados al comienzo de una nueva etapa, quizás cierta tristeza por tomar caminos diferentes a los del compañero/a, orgullo y alegría de padres y familiares... ¡momentos especiales!

Lauberri

11 de nuestros alumnos-as que han terminados sus estudios de Bachillerato, ¡Zorionak Ane Larrabide, Anne Erauskin, Oneka Perea, Alaitz Fernandez, Amaia Gonzalez, Mikel Etxebarria, Pablo Peña, Xabier

Lazaro, Oier Egiluz, Leire Iraragorri y Eider Lopez! “

Gure ikasleen bikaintasuna

Zorionak Ane Larrabide, Anne Erauskin, Oneka Perea, Alaitz Fernandez, Amaia Gonzalez, Mikel Etxebarria, Pablo Peña, Xabier Lazaro, Oier Egiluz, Leire Iraragorri eta Eider Lopez!

Lauaxeta Ikastolako Batxilergoko 2. mailako azken ebaluaketa amaitu barri, 11 ikaslek lortu dabe Ikasle Bikainen aitorpena. Hau da, 11 ikaslek, Batxilergo 1go eta 2.maila arteko batazbesteko notan bikain lortu dabe.

Maiatzean 2. Batxilergokoen Agur Jaia ospatu zan Lauaxeta Ikastolan. Une unkigarriak benetan eta emozioak azal-azalean: alaitasuna, etapa berri bateri loturiko ilusioa eta urduritasuna, lagunengako talde sentimendua, lagunengandik bide ezberdinak hartzearen tristura puntua, guraso eta familien harrotasuna eta poza... gogoratzekoa! Baina... ez da agur bat, laister arte bat baino. Ikastolan pozik jasotzen dogu zuen berri eta zuen bisita, nondik nora zabizen jakin eta kontaktuan jarraitzea. Bitartean eta zuen bidean, ondo ibili eta aurrera! Agur jaiko bideo laburtxo bat ikusi nahi? Sartu ondoko estekan: goo.gl/riobqJ

Agur ez, laister arte!

Elkartrukatuz: hizkuntzak eta ikasketak Azken hiruhilabete honetan hainbat iza dira elkartrukatze esperientziak: Erasmus + programaren barnean, Sint Jozef Humaniorako belgiar ikasleak gure artean egon ziran eta Lauaxetako ikasleak, La Rochellen izan ziran.

Page 3: Lauberri- 2016ko ekaina - junio 2016

03 Lauberri

Elkarrizketa sakonean- Sur un fil, sur elle

“ La obra se estrenará el próximo 24 de junio en el la sala cúpula el Teatro Campos Elíseos de Bilbao. Bajo la

dirección de Nahikari Yubero, profesora de Lauaxeta Ikastola y de la mano de profesores, alumnos/as y ex

alumnos/as nos acercamos a personas reales con preocupaciones personales y a la vez universales:

miedos, dudas, amor, … Testimonios reales que nos presentan a la persona en su integridad, más allá de su papel de profesor o alumno/a y a la creatividad y dotes

artísticas de muchas personas que más allá de su rol profesional habitual, tienen mucho que enseñarnos.

” Datorren ekainaren 24an, Lauaxeta Ikastolako hainbat ikasle, ikasle ohi eta irakasle, Bilboko Campos Eliseos Antzokiko taula gainean izango dira Sur un fil, Sur elle obra aurkezten. Euren sormena, emozioak eta pertsona hurbilagotik ezagutzeko zita paregabea da, beraz. Esperientzia honi buruz gehiago jakiteko, Nahikari Yubero, Lauaxetako irakasle eta obraren zuzendariagaz elkarrizketatu gara. Nondik sortu zan obra honen ideia? Iazko ikasturtearen bukaeran, hainbat tailer garatu genduzan ikasleen zaletasunetatik abiatuz. Euretariko bat, idazmen kreatiboaren tailerra zan. Esperientzia oso aberasgarria izan zan eta berau zuzendu genduan irakasleogan, Nerea Aburto eta nigan, gehiagorako gogoa piztu euskun. Egunerokotasunean aurkitzen ez dan sormenerako tarte baten beharrizana somatu genduan. Honeri lotuta, orain dala hiru urte nire antzerki konpainia propioa sortu neban, beti izan baitot antzerkigintzarako zaletasuna; ikastolan ikasle eta irakasle askok eukezan gaitasunak ikusita, hauek itzalean mantendu beharrean plazaratzeko ideiari bueltak emoten hasi nintzan. Inguruko idazle eta artistekin ideia kontrastatu eta danen baiezko osoa eta ilusinoa jaso ondoren, obra hau sortu da. Helburua beraz itzalean dagozan gaitasun horreek erakusteko aukera emotea izango litzateke? Hori da. Idazmen kreatiboa obra honen ardatz nagusia dala esan daikegu, paper guztiak idazle bakoitzak berak sortuak baitira, baina idazmenetik abiatuz, sormena erakusten daben arte desberdinak plazaratzen dira aldi berean: musika, margolana, argazkilaritza, antzerkia … arlo honetako profesionalak ez izanik ere, itzalean mantentzen doguzan gaitasunak erakutsi eta aldi berean gure pertsona bere osotasunean azaleratzeko aukera bat da hau. Zein da obraren argumentua edo haria? Obra hau ez da antzerkia, ez da fikzioa, pertsona errealen arazo eta kezka errealak ditu oinarri: maitasuna, beldurrak, egonezinak, ametsak,… pertsona bera hobeto ezagutzeko aukera emoten deuskuenak eta aldi berean ikusle moduan konektatzen gaituenak, gai unibertsalak eta guztiok bizitzen doguzanak bait dira. Bene-benetako gaiak daukaguz beraz eta eurekaz batera bene-benetako pertsonak eta emozioak, taula gainean. Zein esango zeunke dala esperientzi honen ikasketa nagusiena edo azpimarragarriena? Bata bestearenganako izan dogun ezagupena eta ikasketa. Egunerokotasuneko rolak gainditzeko aukera emon deusku: irakasleak ez garela irakasle bakarrik eta ikasleak ez dirala ikasle bakarrik, azken baten, horrek gure rol edo paper batzuk baino ez dirala eta pertsona lez, badaukaguzala beste hainbat eremu eta esperientzi bata bestearengandik ikastekoak. Ikasleren bat harritu egiten zan adibidez, irakasleren bat negarrez ikustean, bere emozioak zintzotasunez eta gardentasun osoz erakustean. Mugak gainditu doguz, pertsonen arteko benetako harreman bat lortuz. Gure eguneroko eginkizuna dana dalakoa izanik ere, guztiok daukaguz gure ametsak, kezkak, beldurrak…. Oso esperientzia polita izan da eta hainbat ikasle, ikasle-ohi eta irakasle bateratu gaitu. Eta hain lan polita ikusteko aukera noz dekogu orduan? Datorren ekainaren 24an, Bilboko Campos Elíseos Antzokian izango gara, arratsaldeko 20:30etan. Informazio gehiago: http://esmteatro.org/sur-un-fil-sur-elle-nahikari-yubero/

Page 4: Lauberri- 2016ko ekaina - junio 2016

Kristalizazio lehiaketan, 3.saria lortu dabe gure ikasleek

LAUAXETA IKASTOLA

Lauhitzetan

Alumnos/as de Lauaxeta recibieron charlas sobre la salud de AECC y de la DYA.

Gehiago jakin nahi? Informazio/irakurketa interesgarriak nahi? Sartu gure web orrian http://www.lauaxeta.net, eta klikatu gustokoen dozun iturria!

Facebook, twitter, blog-a, pinterest. Guztiak zure eskura!

Alumnos y monitores de Lauaxeta Ikastola, recogen el título de entrenador en San Mamés

Bideoteka -Amaren Eguna/ Día de la Madre: ggoo.gl/e6aTkU

-Lauaxeta Ikastolako Agur Jaia: goo.gl/XdajnY

-Animaliengandik ere ikasiz/ Aprendiendo también con los animales: goo.gl/1We29N

-Kanpo lehiaketak/ Competiciones externas: goo.gl/o4Zav6

-Sormena eta Room 13 proiektua/ Creatividad y Room 13; goo.gl/YDPPTR

-Bolondresa Lauaxetan/ El voluntariado en Lauaxeta: goo.gl/5PB2LY

-Zelan aldatu garen!/ ¡Cómo hemos cambiado!: goo.gl/mkM734

-Artematika: goo.gl/Q6VX18

-Bizitzan fruituak jasotzeko/ Para recoger frutos…: goo.gl/yfKoFg

En el mes de junio, se celebró la fiesta de fin de curso de Lauaxeta Ikastola

Lauaxeta Ikastola, en el Scracth Day.

Lauaxetako ikasleak, Mugikortasun Arduratsuari buruzko jardunaldi batetan

Lauaxetako Ikastola, Euskaliten berrikuntzaren inguruko ekitaldi batetan izan zan

Profesores,/as alumnos/as y exalumnos de Lauaxeta actúan en en Teatro Campos Elíseos

Badaukagu 2016-2017 ikasturterako egutegia

Realizada la recogida de ropa solidaria en Lauaxeta Ikastola. Eskerirk asko!

Lauaxetako ikasleak, Basque Culinary Center-en lehiaketan hautatuak!