Laura Aguilar eusk - Oarsoaldea aguilar eusk.pdf · Laura Aguilar eusk Author: aitziber.larrarte...
Transcript of Laura Aguilar eusk - Oarsoaldea aguilar eusk.pdf · Laura Aguilar eusk Author: aitziber.larrarte...
Laura Aguilar, Artea eta bitxiaE K I N T Z A I L E T Z A . O A R S O A L D E A
Laurak, Errenteriako HABIAN! Inkubagailuan kokatutako ekintzaileak,
pieza bakoitza sortzen du, xehetasun bakoitza zainduz eta
iraunkortasuna goratuz, guztiz artisaua den produktu batekin serie
mugatuak eginez, "Dena azkar eta korrika egin behar izatea"ren gure
aro honi aurre eginez, lasaitasunez alderdi guztiei erreparatu eta
eskuz egindako lanak dakarren alkimiaz gozatuz. Krisi-egoera honek
behar zuen bultzada eman dio eta bere burua berrasmatu eta bere
online denda abian jarri berri du.
www.larteyjoya.com
Laura Aguilar-Artea eta Bitxia, arte eta artisau proiektuen multzoa da, eta ondo
bereizitako hiru diziplinatan biltzen dira: pintura, egile-bitxigintza eta argazkigintza
analogikoa.
Horiek lotzen dituen haria, batez ere, obrek duten diskurtso artistikoa da, gehienbat
memoriari, jendea bizi den lekuari eta ibilbideari buruz hitz egiten baitute. Gainera, pieza
bakoitza eskuz egina dago, xehetasun bakoitza zainduz eta iraunkortasuna goratuz, guztiz
artisaua eta kalitatezkoa den produktu batekin serie oso mugatuak eginez,
informatizazioaren eta "dena azkar eta korrika egin behar izatearen" gure aro honi aurre
eginez, lasaitasunez alderdi guztiei erreparatu eta eskuz egindako lanak dakarren
alkimiaz gozatuz.
1. Zein da zure enpresa?
Oso txikitatik, eragin artistiko handia izan dut
nire familia eremuan; aita arkitekto eta ama
dekoratzaile izanik, artearekin izan dudan
harremana arnastea bezain naturala izan da.
Hamasei urterekin, mundu hau sakonago
ezagutzen hasi nintzen, batxilergo artistikoa
Sevillako arte eskolan eginez. Arte Ederretako
bigarren mailean metalaz maitemindu nintzen,
lanerako elementu gisa. Orduan, neure diskurtso
artistikoa bolumenaren eta espazioaren bidez
deskubritzen hasi nintzen, eta azkenean
erabaki nuen Kordobara joatea, Orfebriaren eta
zilargintzaren teknika tradizionalak aztertzera.
J. Oteizaren eta E. Chillidaren lanek nigan
betidanik izan duten eraginak bultzatuta,
Donostiara joan nintzen bizitzera 2017ko irailean.
Hemen, hiriaren, industria-paisaiaren eta
naturaren garbitasun basatiaren arteko
erdibidean, oreka perfektua aurkitu dut
ekintzailetza-ibilbideari ekiteko.
"Laura Aguilar-Artea eta Bitxia"
proiektu paregabe bihurtzen dituen
ezaugarri nagusia, lehen galderan aipatu
dugun bezala, diziplina-amalgama eta
artelanen arteko lotura da, diskurtso
artistikoaren eta piezen estilo zakarraren
bidez, itxuraz ia amaitu gabea.
Horrek guztiak identitate-zigilu bat
eratzen du, eta horrek, berez, antzeko
ezaugarriak dituzten beste enpresa
batzuekiko desberdintasuna adierazten du.
3. Zerk bereizten zaitu
zurearen antzeko
enpresetatik?
2. Nola sortu zen ideia?
Heiddegerrek zioen bezala, "Artea, berez, egia
praktikan jartzea da". Bitxiek, artelanek bezala,
istorio bat kontatzen dute, nire egia.
Baina istorioak ez dira soilik kontatzen
dituenarenak, entzuten dituenarenak ere badira.
Piezak ez dira osatzen erosten duenak egin arte.
Azken batean, pieza guztiak nire buruaren isla
dira, nola pentsatzen dudan, nire kezka eta
gogoetak... Ikusleak horien bidez komunikatu eta
ezagutu nazake. Nire enpresak gizarteari
eskaintzen diona nire zintzotasuna da, ni
ezagutarazteko eta bakarrik ez gaudela
deskubritzeko.
Hasiera batean, pertsona askori bezalaxe,
bizi dugun egoera hau handiegia zela
iruditzen zitzaidan (bat-batean tailerrik
gabe geratzea, lan egiteko materialik
gabe...) baina, esan beharra dut krisi
honek nire proiektua webgunera
hedatzeko behar nuen bultzada eman
didala. Aste honetan bertan nire online
denda abian jarri dut. Aspaldian egin
nahi nuen baina ez nintzen animatzen.
Egoera honetan beharrezkoa dela ikusi dut
eta neure burua berrasmatzeko aukera
bikaina izan da.
4. Zure ustez, zer eskaintzen dio zure enpresak
gizarteari?
Nahiz eta orain hemen oso gustura
nagoen eta nire proiektuak hazten ikusten
ditudan, nire burua Sevillan denda txiki
bat irekitzen irudikatu dut beti, nire
bitxigintzako eta arteko bildumekin,
baina espazio txiki batekin beste
sortzaile batzuen erakusketetarako eta
kultura-jardueretarako (poesia-
errezitaldiak, performancea, etab.). Artea
eta artistak konektatuta eta herritarren
zerbitzura egongo den gune bat sortuz.
6. Nola aldatu zaitu alarma-
egoerak?
5. Non eta nola ikusten duzu
zure burua 5 urte barru?
Horrez gain, denbora gehiago izan dudanez, oso gustuko ditudan eta inoiz egiteko
astirik ez dudan beste jarduera mota batzuk egiteko aukera izan dut, besteak beste,
papiroflexia edo trikotea. Aldi berean, eskuekin egitearen plazeraz gehiago hausnartu
dut, gure arbasoen lanbide ia galduetara itzuliz eta etorkizuneko proiektuetarako
inspiratuz.
7. Zer laguntza jaso dituzu?
Oarsoaldea Garapen Agentziaren bidez, Errenteriako HABIAN! Ekintzailetzako
lankidetza-inkubagailuan kokatzeko aukera izan dut. Bertan, nire jarduera bereko
beste pertsona batzuekin partekatutako lan-tailer bat dut, nire proiekturako
prestakuntza eta aholkularitza jasotzen dut. Gainera, nire esperientziak parteka
ditzaket eta beste diziplina batzuekin lankidetzan aritu, hala nola arkitektura edo
marketin digitalarekin.
8. Non aurkitu zaitzakegu?
Gaur egun, Errenteriako "Habian!" espazioan.
Nahi duzuen guztietan gonbidatuta zaudete, bai
tailerrera, han ikusi ahal izango gaituzue lanean,
bai han bertan prestatu dugun show-room gunera,
bertan baitaude jada amaituta dauden eta
zuzenean saltzeko prest dauden piezak.
Baita, jakina, instagram bidez, "@larteyjoya"
kontuan edo nire webgunean ere:
www.larteyjoya.com
Laura Aguilar
Arte y Joyaa
Han espero zaituztet!!